Download - Leire eta Marta
Bizi garen munduan ez da gizakiaren duintasuna errespetatzen, ez gara
kapazak ikusteko gizaki guztiak gizakiak garela, eta gizaki izateagatik balio eta
duintasun berdina dugula, denok besteon duintasuna eta balioa errespetatu behar
dugula.
Bizi gara mundu batean non maitasuna egiteko ezkutatzen gara eta indarkeria
egunero ikusten dugun gauza arrunta da.
Bizi gara mundu batean non pertsonak beste pertsona batzuei sufrimendua eragitea guztiz normala da, eta ez
bakarrik gerretan edo hilketetan edo bortxaketatan, gure eguneroko bizitzan,
egunero izaten ditugun jokaeretan sufrimendua eragiten dugu.
Eta hori ez zen gertatuko kapazak izango bagina ikusten sufritzen dagoen pertsona
gu bezalakoa dela.
Imajina esazu hiru pertsona, A B eta C, eta pertsona horietako bat zu zarela,
baina ez dakizu zein zaren.
A enpresa handi baten zuzendaria da, 15mila euroko soldata dauka hilero,
etxe handi bat dauka hondartza ondoan eta osasun ezin hobea.
B ohetik altxatu ezin den pertsona bat da, hankak eta besoak ezin ditu mugitu eta etengabe norbaiten laguntza behar du edozer gauza
egiteko.
C egunero euro bat baino gutxiago irabazten du, Afrikako tribu batean bizi da, ez du jatekorik eta gaixorik
dago.
Orduan zuk ez dakizu horietako zein pertsona zaren, eta galdetzen dizute ea
uste duzun ondo egongo zela A bere soldataren erdia zergak ordaintzeko erabiltzea eta bere luxu batzuei agur
esatea, eta horren truke B eta C osasun asistentzia dohaina izango dute eta
bizitza eta ongizate minimo batzuk izango dituzte.
Egoera honetan pertsona gehienak baietz esango zuten. Baina A zarela badakizu
baietz esango zenuke?
Agian orain bai teorian denok gaudelako ados giza eskubideekin,
teorian denok gaudelako ados pertsona guztiak ondo bizitzeko
minimo batzuk izan behar dutela.
Baina guri eragin egiten digunean gauzak aldatzen dira, guk eman behar dugunean beste batzuk izateko, gauza aldatzen da.
Gai honi bueltak ematean, dena kanpotik ikusten saiatzean, zaila egiten zait ulertzea nola garen
kapazak beste norbaiti bere eskubide funtsezkoenak kentzen, nola gizakia
den kapaza beste norbaiti bizitza kentzen, jatekoa kentzen...
Hasi beharko ginen honetaz pentsatzen, saiatu beharko ginateke pertsona guztiak era guztiz berdin batean
ikusten, eta hortik aurrera gauzak aldatu.