Download - LANKIDETZA IKASKUNTZAN
1
3. GAIA:
LANKIDETZA
IKASKUNTZA
(testuen laburpena)
http://moodle3.ehu.es/file.php/3529/3_Lankidetza/3_azal
a.pdf
2
1. TESTUA: ERABILTZAILE
BAKARREKO ETA
ANITZEKO SISTEMA
ERAGILEAK.
1. SISTEMA INFORMATIKOAK
Informatikaren sarrera:
Informatika= informazioa+ automatika.
Informazioa irudikatzeko bi modu daude;
Analogikoa: bi egoeren tarteko egoera guztiak irudikatzen ditu.
Digitala: 0-1 egoerak irudikatzen ditu.
Informatikaren bilakaera historikoa eta ordenagailuen belaunaldiak:
Hasiera batean, ordenagailuak kalkulu matematikoak automatikoki egiteko sortu ziren,
eta gaur egun, aldiz, ordenagailua, informazioaren kudeaketa automatikoa egiteko
beharrezkoa den makina elektronikoa da, zein informazio-datuen antolaketaz,
prozesaketaz, transmisioaz eta biltegiratzeaz arduratzen da. Teknologiaren eboluzioaren
ondorioz, informatika-zientziaren inguruko historiagileek ordenagailuen eboluzioa bost
belaunalditan banatzen dute:
1º belaunaldia (1940-1952) Erabilera zientifikoa eta militarrerako huts- balbulez
osaturiko ordenagailuak ageri dira
2º belaunaldia (1952-1964)
Huts balbuluez ordez transitoreak erabiltzen dira.
Lehenengo ordenagailu komertzialak agertzen dira.
3º belaunaldia (1964-1971
Zirkuitu integratuak erabiltzen hasi zuten. Lehenengo
programa komertzialak agertu ziren
4º belaunaldia (1971-1981)
Ordenagailuaren oinarrizko elementuak zirkuitu
integratu bakarrean biltzen dira, hots,
mikroprozesadorean.
5º belaunaldia (1981.urtetik aurrera) Ordenagailuak gero eta potentzia handiagoa izango
dute. Aplikazioei, software komertziala, eta sofware
libreari gero eta garrantzi handiago izango dute
3
Sistema Informatikoa:softwarea eta hardwarea.
Ordenagailuetan bi funtzionamendu–maila desberdintzen dira. HARDWAREA eta
SOFTWAREA.
1. HARDWAREA: Ordenagailuen zati fisikoa da, konkretuki, osagai fisikoak
honako hauek dira: Prozesadorea (UCP/CPU), memoria (RAM), sarrera/irteera
unitatea(S/i), kontrolagailuak, blusak eta periferikoak.
2. SOFTWAREA: ezinbestekoa da ordenagailuaren zati fisikoen funtzionamendua
bermatzeko. Programak dira eta hauei sistema eragile deritzo.
2. SISTEMA INFORMATIKOAK
Sistema eragilea ordenagailuaren funtsezko softwarea da eta sistema informatikoen
hardware-gailuak kudeatzen ditu. Software hori sistema eragilea da, eta sistemaren
ulermena eta erabilpena errazten ditu.
Sistema eragileen oinarrizko funtzioak
Erabiltzailea eta ordenagailuaren arteko komunikazioa bermatu
Ordenagailuaren hardware-gailuak kudeatu
Disko fitxategiak kudeatu
Erabiltzaileen programei laguntza eskaini
Akatsen antzematea eta berreskurapena
Sistema eragileen osagaiak:
Nukleoak (kernela): CPUA kontrolatzen du eta exekutatu beharreko prozesuak
kudeatzen ditu.
Zerbitzuak: backgroundean exekutatzen diren aplikazioak dira.
Komando itzultzaileak (sheila):ordenagailuak ulertzen duen behe mailako
makina lengoaira itzultzen ditu goi-mailako lengoaian idatzitako komandoak.
Sistema eragileen ezaugarriak nagusiak:
Erabiltzaile- bitartekaria definitzea.
Erabiltzaileen artean hardware banaketa eraginkorra bermatzea.
Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea.
Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak bermatzea.
S/I prozesuak erraztea.
Sistema eragileen sailkapena:
Erabiltzaile kopuruen arabera: erabiltzaile bakarreko edota askoko sistema
eragileak
4
Ataza edo prozesu kopuruaren arabera: bakarreko, askoko edota askoko eta
denbora partekatutako sistema eragileak
Prozesadore kopuruaren arabera :bakarrekoa edota askoko sistema eragileak
Sistema eragileak 3 familia handietan banatzen dira:
UNIX eta GNU/ LINUX sistema eragilea
Microsoften sistema eragilea
Bestelako sistema eragilea.
3. ORDENAGAILU-SAREEN OINARRIAK
SARRERA:
Hasieran, ordenagailu-sareak soilik militarrek, haien artean komunikatzeko erabiltzen
zuten. (ARPANET).Ondoren, sareak zientifiko, teknologiko eta enpresen garapenerako
zabaldu egin zen (NSFNET) eta denbora pasa den heinean, sareak izugarri hedatu dira,
mundu guztiaren eskura izatera lortuz. (INTERNET). Internet, lengoaia bera erabiliz,
komunikatzen diren ordenadoreen sare globala da.
HELBURUAK:
Dirua aurreztu.
Produktibitateen kopurua handitzea.
Komunikazio maila handitu.
Baliabideen kudeaketa zentralizatua.
Lan-taldetan behar egiteko aukera.
KONPUTAGAILU-SAREAK OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK:
Konputagailu-sarea bitarteko fisiko (kableak) edo haririk gabeko loturetatik
informazioa, baliabideak (DVD-room, inprimagailuak etab.) eta zerbitzuak (posta
elektronikoa, jokoak, txat, etab.) konpartitzen duen konputagailu edota gailu multzo da.
Konputagailu-sareak batez ere hardware eta sofware elementuez osatuta dago.
5
Hardware: sare interfaze baten bitartez sare-zerbitzarira konekta daitekeen edozein
ordenagailu edo terminal eta hauei konektatutako periferiko guztiak. Adib:
ordenagailua, sare-inprimagailua, router.
Sofware: Beste ordenagailuei zerbitzuak ematen dituen sareko ordenagailua. Adib:
fitxategi-zerbitzua imprigailu-zerbitzaria, komunikazio-zerbitzaria.
KONPUTAGAILU-SAREEN MOTA desberdinak hurrengo faktoreen arabera:
-Luzapena.
-Abiadura..
-Topologia.
-Teknologia
Ordenagailu desberdinen artean konexioa lortzeko, beharrezkoa da baliabiden bat
izatea. Beraz, kasu honetan, KABLE-SARE EGITURATUA izango da baliabidearen
izena,
ZERBITZARI-BEZEROAREN ESQUEMA
6
2. TESTUA: WEB 2.0 ETA
HEZKUNTZA MUNDUA
Gai honetako testu ezberdinen sintesia proposatzen dugu, izan ere, guztion arteko
erlazioa nabaria da eta idei orokor bat lagungarriagoa dela da gure ustea.
-Web 2.0-ren ekimenak,
lankidetza lanerako tresna oso
erabilgarria dugu. Web 2.0,
teknologia berrien erabileraren
bidez, ekimen sozialak eta
lankidetza bultzatzen du. Izan ere,
parte hartzearen bitartez sareko
informazio eta edukiak sortzen
ditugu erabiltzaileek. Horrela,
informazioa jaso, sortu eta
zabaltzeko edo partekatzeko
(baita ere eduki multimediak ere)
aukera zabalak aurkitzen ditugu
eta pertsonen arteko komunikazioa sustatzen da teknologian bitartez.
Horretarako aplikazio ezberdinak aurkitu edo erabili ditzakegu. Adb: wikia-k,
Folksonomy, audioblogging eta podcasting, syndication, social bookmarketing,
multimedia sharing.
Gaur egungo irakasleen helburuetako bat, lehen aipatutako aukerak, hezkuntzan
erabiltzean datza. Ekintza honen gakoa hezkuntzari dagokionez, parte hartzea, hitz
egiteko aukera eta interakzioa dira. Izan ere, hezkuntzaren oinarria komunikazioa da eta
sareak horretarako aukera paregabea ematen digu, baita ere lankidetza, kolaborazioa eta
guztien arteko jakintzaren eraiketarako. Izan ere, komunikabide guztiak bertan batzen
dira. Horrela multialfabetizazioa lantzen da. Jakintza berriak eraikitzeko prozesua
7
izango da gakoa hemen, eta honetan, teknologia berriek ematen dizkiguten baliabideak
erabiltzeko modua.
Lankidetza lantzeko IKT-een erabileraren oinarriak hauek dira:
Alde batetik, ekintza honek uste du elkar lanean ikasten dugula eta ikasten elkarlana
egiten dugula. Honen barruan, bi mota bereizi eta landu daiteke. Alde batetik
kooperatibismoa, taldeen arteko interakzioari dagokiona eta bestetik lankidetza.
Kooperatibismoa lan taldean eta elkar ekintza sozialetan du oinarri, autonomia handia
dute ikasleek eta irakaslea laguntzailea da. Lankidetzan ordea, gizakiaren jakintzaren
jatorri soziala babesten duten teorietan. irakaslea da edukiak pintzen eta erabakiak
artzen dituenak honetan. Hala eta guztiz ere, ikuspuntu sozio-konstruktibista agerikoa
da bietan, edo hezkuntzan munduan esaten den bezala, teoria perspektiba teoriko
praktiko-kritikoen kutsua.
Irakasleon kezka nagusia, teknologia berriak sartzerakoan ebaluazio irizpideak dira.
Gure eginkizuna, analisi kualitatibo bategitea da. Hori bai, beti ere mi motatako iturriak
izango ditugula kontutan harturik: Kuantitatiboa eta kualitatiboa, obserbazioa eta
sortutako informazioaren analisiaren bidez ebaluatuko direnak. Izan ere, lankidetza
sustatzerakoan, informazio sistema berri bat izango du irakasleak honetarako.
Horretarako, aplikazio edo lanabes ezberdinak erabili daitezke eta IKT-ei esker. Hala
ere, betiko ebaluazio irizpideak erabiliko ditu irakasleak hezkuntza baloratzeko unean.
Aldi berean kontutan hartzeko puntua da, teknologia berriak metodo zaharragoekin
batera landu behar direla, teknologiaren erabilera normalizatzeko.
Gainera, teknologia berriak, arazoen aurrean pentsatzeko, gogoeta egiteko eta ikasleak,
bakoitza bere gaitasunak erabiliz, elkarrekin egindako galderak erantzuteko aukera
bikaina da. Ekimen honen bidez lankidetzaren garrantzia nabarmentzen da baina
ikaskuntza pertsonala bermatu gabe.
Baina, hemen ez dira gauzak geratzen, teknologia berrien bidez, gizartearen parte
hartzea sustatu daiteke era oso eraginkorrean, ikas komunitatea mundura zabalduz eta
gizartea inplikatuz umeen hezkuntzaren zati izateko.