Download - Kontrol Programatua: PICAXE
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 0/33
KONTROL
PROGRAMATUA: PICAXEPICAXEPICAXEPICAXE plaka plaka plaka plaka
BERRITZEGUNEAK
Joseba ALKORTA
Teknologia Aholkularia
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 1/33
AURKIBIDEA
1.- PICAXE 18
1.1 Programa
1.2 Plaka
2.- Programming Editor
2.1 Konfigurazioa
2.2 Fluxu-diagramen idazmahaia
2.3 Fluxu-diagramak sortzen
2.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handiagotu, mugitu...
2.3.2.- Fluxu-diagramak eraikitzeko aginduak
2.3.3.- Zer egin fluxu-diagramarekin
3.- ARIKETAK
3.1 Erabiliko den plaka
3.2 Ariketa zerrenda
3.3 Ariketa eginak
4.- ERANSKINAK
4.1 BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean
4.2 SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan
4.3 MOTOR bat erabiltzen denean
4.4 ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK
4.5 PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 2/33
1.- PICAXE 18
ERABILTZEN DIREN ELEMENTUAK:
1.1 Programa .. Programming Editor izeneko programa lortu
CDa bidaltzen dute, baina www.didatec.es helbidetik ere jaitsi
daiteke, Descargas-Software – Programa Editor PICAXE, 28,6 Mb-ekoa da.
1.2 Plakak
PICAXE izeneko plakak dira. Lehenengo bereizketa
mikrokontroladorea da. Plakan erabiltzen duten mikroa edo PICaren
arabera zenbaki desberdina daramate, PICAXE 08, 18, 28 edo 40.
Teknologian proiektuekin lantzeko plaka erabilgarrienak ondokoak lirateke:
. “PICAXE 18 Placa Tutorial” oso ongi dago lanparak edo LED
diodoekin lantzeko, baina motor bat kargakin sartzen denean ez dauka
indarrik. Sarreran LDRa ere bertan dauka eta irteerak 7 segmentuko
DISPLAY batean ikus daitezke. Norberak ikasteko oso ondo dago.
. “PICAXE 18 Placa Alta Potencia” izenekoa oso interesgarria da,
irteeran bi motor konektatzeko aukera ematen duelako. 5V eta 24V tarteko
tentsioa erabil daiteke irteeretan, eta beste lau irteeretan FETak
erabiltzen ditu. 5 Sarrera dauzka eta horietatik 3 analogikoak izan
daitezke.
. “PICAXE 18 placa estandar”, argi edo LEDekin erabiltzeko
nahikoa da. Gainera erreleak gehitzen bazaizkio aukera dago edozein
aktuadore konektatzeko.
. “Placa PICAXE 28X” oso interesgarria izan daiteke ere, sarrera
kopuruagatik, 8 digital eta 4 analogiko onartzen dituelako.
“Coche Móvil” izenekoa ere oso interesgarria izan daiteke, baina
taldean egindakoa hobeago izango litzateke.
Infragorriekin kontrolatu nahi bada, orduan derrigorrez plakan jarri
behar dena PIC 18A txipa da PIC 18 ordezkatuz eta elementu gehiago.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 3/33
2.- PROGRAMAZIOA: PROGRAMMING EDITOR
PICAXE plakak programatzeko balio du.
Programazioa bi eratara egin daiteke:
. Fluxu-Diagramak eginez
. Basic Programazio-Lengoaia erabiliz.
Argazkiko plaka “PICAXE Placa Tutorial” da.
Idazmahaian edo eskritorioan ez badu sortzen zuzenean exekutatzeko
programa hau, eta aukera hori izan nahi bada orduan eman beharko diren
urratsak betikoak dira, konkretuki ondoko hauek:
Inicio-Todos los Programas-Revolution Education-Programming Editor
Beztuta dagoen gainean jartzerakoan, saguaren eskubiko botoia sakatu eta
irekitzen den menuan enviar a gainean jarri eta oraingoan irikitzen den
menu berrian ziztatu honen gainean eta
windowsen hasierako pantailan sortuta gelditzen da ondokoa .
S
A
R
R
E
R
A
K
IRTEERAK
SERIE KONEXIOA
TENTSIO
SARRERA
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 4/33
2.1- Konfigurazioa: Programan sartzerakoan lehenengo aldiz,
ingelesez azaltzen da dena. Automatikoki Options izeneko leiho bat
agertzen da; ez bada leiho hori zabaltzen, menuan dagoen View sakatu.
Norberaren gustura konfiguratzea komeni da.
Leiho honetan Language ziztatu eta leiho berrian Spanish aukeratu;
gainera hemendik aurrera ez bada nahi programan sartzen den bakoitzean
automatikoki leiho hau azaltzea, behean laukitxoan dagoen marka kendu,
ondoren Apply sakatu.
Dena dela, edozein momentutan zabal daiteke menu hau:
Ver Opciones
Modo: Plakaren txipa aukeratzeko; kasu
honetan PICAXE 18A.
Puerto Serie: Plakarekin komunikatzeko
zein lekutatik egin den COM1 edo COM2.
Normalki konektore bakarra egoten da.
Portatil berrietan ez dago eta USB-
serierako adaptadorea jarri behar da edo
bestela driver softwarea jaitsi webetik .
Organigrama: Fluxu-diagramak egiten direnean, simulazioa egiteko momenturako
aukera desberdinak.
Idioma: Hizkuntza aukeratzeko.
Color: Fluxu-diagrama ikurren eta atzealdearen koloreak aukeratzeko
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 5/33
2.2 Fluxu-diagramen idazmahaia:
Programan sartzerakoan, hasieran
dagoen menua Basic Lengoaian
egiteko eran dago eta idazlekua
zuriz agertzen da.
Fluxu-diagramekin lantzeko, menu honetako bigarrena ziztatuz egiten da.
Goiko menua aldatzen da ORGANIGRAMA gehituz.
eta pantailan idazmahaia beste era honetakoa da eta automatikoki Fluxu-
diagramaren hasierako Start jarria azaltzen da. Ezin da ezabatu.
Automatikoki atzealdea horiz eta puntu laukituz dago eta fluxu-diagrama
ikurren barrua zuriz. Noski hauek ere alda daitezke.
. Konfigurazioan, aurreko orrialdean komentatu da koloreak non aldatu.
Baina menuko Organigrama ziztatzerakoan ateratzen den menu berri
honetan beste aukera batzuk daude:
. idazlekuan puntuak azaldu edo ez,
. fluxu-diagrama ikurrak puntu horietan
kokatzea edo ez
. Sarrera, Irteera eta aldagaien Izenak
beste eran idaztea ulergarriagoak izan
daitezen fluxu-diagrama irakurtzerakoan.
. Jarritako izen berriak ordezkatzeko
Fluxu-diagrametan
Idazmahaia
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 6/33
2.3 Fluxu-diagramak sortzen
2.3.1.- Fluxu-diagrama lotu, aukeratu, handiagotu, mugitu, iradokizunak
jarri,...
Menu honetako edozein botoiren eginkizuna burutu ondoren, automatikoki
beti gezia aktibatzen da, beraz berriro aukeratu behar da errepikatzeko.
Ikurrak mugitzeko. Ikurraren gainean ziztatu eta mantendu
ziztatuta elementua eraman nahi den lekura heldu arte.
Ikur multzoa mugitzeko. Mugitu nahi diren ikurrak lauki batean
inguratu. Ondoren multzo osoa nahi den posiziora eraman.
Zona bat handiago ikusi. Sagua ziztatuz eta mantenduz, handiago
ikusi nahi den zonaldea lauki batean inguratu.
Fluxu-diagrama handiago/txikiago ikusi. Sagua ziztatuz eta
manteduz, dagoen lekutik gorantz eginez haundiagotu egiten du,
eta beherantz txikiagotu.
Idazmahaiko posizioa aldatu. Idazmahaia osatzen duen orri osoa
ez da ikusten, horregatik pantaila osatzen denean, ikur gehiago
sartzeko, edo orria mugitzeko balio du.
Ikurrak lotu. Flxu-diagramaren nondik norakoa adierazteko da.
Ikurrak lotzen dituen gezia jartzeko da. Sagua ziztatu gabe
mugituz, borobil gorriz adierazten dira nondik egin daitezkeen
loturak. Ziztatuz nondik lotu eta berriro ziztatu nora lotu.
Fluxu-diagrama konektoreak. Fluxu-diagrama moztu nahi bada
luzeragatik eta beste zutabean jarraitu, orduan botoi honetan
ziztatuz zenbaki berdineko bi ikur sortzen ditu. Bat zutabearen
bukaerara eraman eta bestea jarraitzen duen beste zutabearen
hasieran jarri.
Etiketa. Iradokizuna edo beste zerbait idatzi nahi denerako da.
Bukatzeko saguaren eskubiko botoia zapaldu.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 7/33
2.3.2.- Fluxu-diagramak eraikitzeko aginduak:
Menu honetako botoi bakoitzak azpimenu bat dauka.
Hauetako batzuk, normalean erabiltzen direnak, esplikatzen dira ondoren.
Irteerak
(0...7)
. high: Irteera bat (zenbakia 0...7) aktibatu
. low: Irteera bat (zenbakia 0...7) desaktibatu
. pins: Irteera guztiak nola jarri
. sound: soinua egin (irteera zenbakia, nota eta denbora)
Sarrerak
(0...7)
Aldagaiak
(b0...b13)
. Pin: Sarrera bat (pin0...pin7) desaktibatua edo aktibatua
(0 edo 1) dagoen detektatu (y/n, bai/ez) eta erabaki
zein bidetik (y edo n) joan.
. Var: Aldagai baten balioa (b0...b13) konparatu (< = >)
beste aldagai batekin edo sarrera guztiekin edo
zenbaki konkretu batekin eta erabaki zein bidetik (y
edo n) joan.
Kasu honetan: b0 handiago bada b6 baino, (egia bada)
orduan erabakia “yes” bidetik joatea da
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 8/33
Denbora
. Pause: Denbora milisegundotan jartzeko.
. Wait: Denbora segundotan jartzeko.
Azpiprograma
. Sub: Azpiprograma bat egiteko eta izena jartzeko
. Gosub: Azpiprogramara joateko. Zein azpiprogramara joan
izena jarri behar da.
. Return: Berriro programa nagusira itzuli, hau da,
azpiprograma burutu ondoren programa nagusiko
gousub aginduaren ondorengo agindua egitera.
. Stop: Programa gelditu. Gero ezin da jarraitu
Sarrera
Analogikoa
Eragiketak
. Let: Eragiketak egiteko balio du. Batuketa, kenketa,
biderketa,...
Balioren bat asignatu aldagai bati
. Readadc: Sarrera analogikoaren balioa aldagai batean gorde.
. Debug: Readadckin batera erabiltzen da. Ordenadorearen
pantailan seinale analogikoaren balioa ikusteko.
. Infra: Infragorriak aktibatzeko
. Setint: Etena aktibatzeko
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 9/33
Kotxea
agintzeko
Irteerak
7,6,5,4
2.3.3 Zer egin fluxu-diagramarekin
. Simulazioa egin
Fluxu-diagrama egin ondoren, simulazioa egin daiteke programa bertan.
Horretarako ondorengo menuan dagoen gezia zapaltzen da.
Pantailan fluxu-diagrama exekutatzen hasten da eta momentu horretan egiten ari
den agindua kolore gorriz jartzen da. Bi menu agertzen dira baita
. Bolkatu plakara
Horretarako lehenengo fluxu-diagrama Basic lengoaiara itzuli behar du eta
ondoren bolkatu plakara.
Programa berrian nahikoa da gezi urdinean ematea, automatikoki egiten du dena:
. Simulazioa egiteko
Sarrerak Irteerak Aldagaien balioak
Orain egiazta daitezke ondo edo
gaizki eginda dauden:
. fluxu-diagramaren konexioak
. ariketa bera ondo dagoen
diseinatua
Baina Fluxu-diagrama Basic lengoaian
ikusi nahi izanez, orduan Menuan
PICAXE aukeratuz agertzen den
leihoan aukera ematen du
Kotxea agintzeko: aurrera (7,5), atzera
(6,4), ezker (7,4) eta
eskuin (6,5)
. Infragorri seinalea
. Ultrasoinu sentsorea
. Abiadura
. Halt, gelditu.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 10/33
3.- ARIKETAK
3.1- Erabiliko den plaka
- “Picaxe Alta Potencia”
izeneko plaka erabiliko da.
SARRERAK: -3 Analogiko, 0, 1 eta 2
- 2 Digital, 6 eta 7 SERIE konexioa
RESET
TENTSIO konexioak: PIC elikatzeko,
IRTEERAK elikatzeko
IRTEERAK: 8 denera eta honela daude prestatuak:
. 4 bi motor konektatzeko prest: A (4, 5)
B (6, 7)
Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN POSITIBOA ematen dute.
. 4 FET erabiliz: (0, 1, 2 eta 3)
Hauek, aktibatzerakoan IRTEERAN NEGATIBOA ematen dute.
RESET: Hasieratzeko, edo reseteatzeko pultsadorea.
B
A
FET
OHAR OSO GARRANTZITSUA . Bi elikatze iturri desberdin erabiltzen direnean orduan KENDU BEHARRA DAGO
ERRESISTENTZIA HAU (ikus eranskina)
+V
+V
0V
0V
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 11/33
3.2 Ariketa zerrenda (Beztutakoak daude eginak)
- Irteerak bakarrik erabiliz
1.- Lanpara bat(L1) piztu eta 5s-tara itzali.
1a.- L1 piztu , 2 segundo pasa ondoren itzali, 1 segundora piztu berriro eta 2
segundora itzali. 2.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2
itzali.
2a.- L1 piztu segundo bat pasa ondoren L2 piztu, segundo batera L1 itzali eta beste
segundo batera L2 itzali.
3.- Hiru lanpara L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta 2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.
3a.- L1 eta L2 piztu batera eta 2 segundora L1 itzali eta L3 piztu; beste 2 segundo
pasa ondoren L2 itzali eta beste 2 segundo ondoren L3 itzali.
3b.- Hirurak batera piztu eta ondoren 2 segundoero banaka itzaltzen joan.
4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka
kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-
tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria
4a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat,
GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta
BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.
5.- Lau (4) irteera erabiliz lanparak banaka pizten joan eta aurrekoa
itzaltzen. Ariketa honetan argia mugitzen ikustea lortu nahi da. 5a.- Bost (5) irteera erabiliz aurreko ariketa bezala baina oraingoan bi egongo dira
piztuta beti. Bi argi ikusiko dira mugitzen .
- Sarrerak detektatzen
6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara itzali.
6a.- Etengailua eragitean L1 eta L2 piztu eta 2 s-ra L2 itzali eta beste 2 s-ra L1
itzali.
7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera bestela biak aldizka.
7a.- P1 Pultsadorea zapaltzerakoan L1 piztu eta itzaltzen egongo da aldizka
berriro P1 zapaldu arte.
8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka
kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat,
GORRIA eta BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak
Berdea.
Etengailu bat eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da KEINUKA.
8a.- Bi etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat bi puntutatik piztu eta itzali,
konmutadoreen moduan.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 12/33
8b.- Hiru etengailu arruntez baliatuz, lanpara bat hiru puntutatik piztu eta itzali,
konmutadoreen eta gurutzatze-konmutadorearen moduan.
- Barne aldagaiak erabiltzen
9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz egin ondoren itzali.
Lehenengo ariketa berdina da. 9a.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta beste 3 s-tara L2 itzali.
Prozesu hau 6 aldiz errepikatu ondoren bukatu.
9b.- Pultsadoreari ematerakoan 5 aldiz errepikatu L1 argia piztu eta itzali aldizka
(intermitenteki) bestela L1 piztu.
9c.- P1 zapaltzerakoan L1 piztu eta segundo batera L2 piztu eta beste segundo
batera biak itzali, bestela lau aldiz errepikatu L1 eta L2 argiak aldizka.
- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak
10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka
kotxeentzat: GORRIA, LARANJA eta BERDEA. Hasieran Gorria piztu, 8 s-
tara Laranja eta 2 s-ra Berdea eta 6 s-tara berriro Gorria
10a.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara dauzka kotxeentzat,
GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2 lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta
BERDEA. Hasieran Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.
11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan simulazio desberdinak egin.
Horretarako etengailu bat erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.
11a.- Oraingoan bi etengailu erabiliz hiru argi joku ( edo 4) desberdin egiteko
aukera ematen duen programa egin.
12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat, P1, dago atea
irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata behekaldean IB1 eta bestea
goikaldean IB2, M1 Motorra agintzeko.
12.a - Aurreko ariketa, GARAJEArena , baina oraingoan seinalizazioa sartu, argi
GORRIA eta BERDEA erabili.
12b.- Berdina, baina orain atea zabaltzen denean ez da egongo denbora bat
itxoiten baizik eta kotxea pasa den edo ez kontrolatzen, kotxea pasa ondoren 5
segundotara ixten hasiko da.
- Azpiprogramak erabiliz
13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango da. Sarrerak, bi
pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta P2 goikora, eta bi ibilbide
amaitze, IB1 beheko solairuan eta IB2 goikoa.
13a.- Azpiprogramak erabiliz 10etik 12ra bitarteko ariketak egin.
13b.- Hiru solairuko IGOGAILUA. Jakinez 5 sarrera bakarrik daudela plakan.
(Igogailuaren kaxan detektorea jarriz egin).
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 13/33
- Kotxearekin ariketa batzuk
14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da: aurreraka 3s
ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro atzera joan beste 3s.
15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s, gero
ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren berriro zikloa hasiko du.
16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu arte;
hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.
17.- Aurreraka ibiliko da kotxea denbora guztian, baina IB1 aktibatzen bada
orduan segundo bat geldirik egon ondoren atzeraka ibiliko da 1s, gero 1s egongo da
eskuinera mugitzen eta azkenik berriro aurreraka mugitzen hasiko da, baina IB2
aktibatzen bada berdina egingo du bakarrik eskuinera ordez ezkerrera.
18.- Kotxeari LED diodoak eta Txirrina gehituz aurreko ariketak landu.
19.- Sentsore analogikoak konektatuz joan: LDR, Potentziometroa, NTC,…
Kotxea izan daiteke horrelako bat. Norberak eraikitakoa
Edo komertziala bestela.
Bata erabili edo bestea,
beti sentsore analogiko nahiz
digitalak gehi daitezke nahi
edo behar diren momentuan.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 14/33
3.3 Ariketa eginak - Irteerak bakarrik erabiliz
1.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali.
Ariketa01
L1 Lanpara
piztu
5 segundu itxaron
L1 Lanpara
Itzali
Bukatu
Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan
nola idazten eta itzultzen du:
main:
high 7
wait 5
low 7
end
ZER ESAN NAHI DU:
High 7 : Aktibatu 7 Irteera
Low 7 : Desaktibatu 7 Irteera
Wait 5 : Itxaron 5 segundo
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 7
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 15/33
2.- Bi lanpara L1 eta L2 piztu eta 2s-tara L1 itzali eta
beste 3 s-tara L2 itzali.
ZER ESAN NAHI DU:
High 6 : Aktibatu 6 Irteera
Low 6 : Desaktibatu 6 Irteera
High 7 : Aktibatu 7 Irteera
Low 7 : Desaktibatu 7 Irteera
Wait 3 : Itxaron 3 segundo
Fluxu-Diagrama PBASIC programazioan nola
idazten da:
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 6 L2 - Irteerako Pin 7
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 16/33
3.- Hiru lanpara L1, L2 eta L3 era honetan: L1 piztu eta
2s-tara L2 eta 3s-tara L3 eta 5s-tara denak itzali.
Fluxu-Diagrama
PBASIC programazioan nola
idazten da:
main:
high 5
wait 2
high 6
wait 3
high 7
wait 5
low 5
low 6
low 7
end
PLAKAKO KONEXIOAK
L1 - Irteerako Pin 5
L2 - Irteerako Pin 6
L3 - Irteerako Pin 7
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 17/33
4.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla
dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA.
Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea
eta 6 s-tara berriro Gorria.
PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0
Laranja: Pin 1
Berdea: Pin 2 JAR ITZAZU fluxu-diagrama egiterakoan zenbakien ordez dagokion kolorea
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 18/33
5.- Lau (4) irteera erabiliz lanparak banaka pizten joan eta
aurrekoa itzaltzen. Ariketa honetan argi bat mugitzen ikustea
lortu nahi da.
Lau lanpara:
PLAKAKO
KONEXIOAK
L1 : Pin 0
L2 : Pin 1
L3 : Pin 2
L4 : Pin 3
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 19/33
- Sarrerak detektatzen
6.- Etengailu bati ematen zaionean L1 piztu eta 3s-tara
itzali.
PLAKAKO KONEXIOAK
SARRERAK IRTEERAK
INPUT OUTPUT
Pultsadorea L1 - Pin 0
Pin 0
SINBOLOAK
Fluxu-diagraman Sarrera/Irteeren izenak erabili
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 20/33
7.- Etengailu bat eragiten denean L1 eta L2 piztu batera
bestela biak aldizka.
Etengailua07
Etengailua
eraginda?
L1 Lanpara
piztu3 segundu itxaron
L1 Itzali
EZ
BAI
L1 Lanpara
piztu
L2 Lanpara
piztu
L2 Lanpara
piztu
3 segundu itxaron
L2 Itzali
Fluxu Diagrama BASIC programazioan
nola idazten da:
main:
label_6: if pin0=1 then label_11
high 0
wait 3
low 0
high 1
wait 3
low 1
goto label_6
label_11: high 0
high 1
goto label_6
PLAKAKO KONEXIOAK
SARRERAK IRTEERAK
INPUT OUTPUT
Etengailua L1 - Pin 0
Pin 0 L2 - Pin 1
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 21/33
8.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 lanpara
dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA eta 2
lanpara oinezkoentzat, GORRIA eta BERDEA. Hasieran
Kotxeak Gorria izango du eta oinezkoak Berdea.Etengailu bat
eraginda badago, orduan LARANJA BAKARRIK egongo da
INTERMITENTEKI.
PLAKAKO KONEXIOAK
- SARRERAK
. Etengailua: Pin 0
- IRTEERAK
Kotxeen argiak
. Gorria: Pin 0
. Laranja: Pin 1
. Berdea: Pin 2
Oinezkoenak
. Gorria: Pin 3
. Berdea: Pin 4
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 22/33
- Barne aldagaiak erabiltzen
9.- Lanpara bat (L1) piztu eta 5s-tara itzali. 4 aldiz
egin ondoren itzali. Lehenengo ariketa berdina da.
Prozesu bat errepikatu nahi bada, orduan STOP jarri ordez (ikus 1, 2 eta 3
ariketak) gezia eramaten da nondik errepikatu adieraziz.
Baina errepikapen mugatua nahi izanez, hau da, kopuru konkretu bat, adibidez 4
aldiz, orduan BASICek erabiltzen du:
FOR Kontadorea = 4
.....
.....
NEXT.
Baina Fluxu-Diagrama bidez programatzen denean, ez dago agindu hau PICAXEn.
Irtenbidea badago ALDAGAIAK (b0, b1,...) eta LET agindua erabiliz.
Zer egin da Fluxu-diagrama
honetan:
Lau aldiz errepikatu nahi da,
horretarako b0 aldagaia 0 balioarekin
kargatu da.
. Ondoren galdetzen da ea b0k 4 balioa
daukan, hau da, ea 4 aldiz egin duen,
horrela izango balitz bukatuko da.
. Eta, nola lortzen da b0 aldagaiak
beste balio bat izatea?
Kasu honetan b0ri batu egiten zaio 1
eta emaitza berriro b0n gordetzen da, hau da b0 batean gehitzen da.
.Beraz lehenengo aldiz exekutatzen hasten denean, bo “0” da (horrela
jarri delako hasieran), orduan
bukaeran b0 = 0 + 1, era honetan
orain b0 = 1 izango da.
Bigarren aldiz fluxuaren bukaerara
iristerakoan b0 = 1 + 1 izango da,
beraz b0 = 2.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 23/33
- Irteera guztiak agindu baten bitartez eta Proiektuak
10.- Semaforo bat nahi da kontrolatu. Semaforoak 3 bonbilla
dauzka kotxeentzat, GORRIA, LARANJA eta BERDEA.
Hasieran Gorria piztu, 8 s-tara Laranja eta 2 s-ra Berdea
eta 6 s-tara berriro Gorria.
PLAKAKO KONEXIOAK: Gorria: Pin 0
Laranja: Pin 1
Berdea: Pin 2
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 24/33
11.- Irteera guztiak erabiliz zortzi bonbilla konektatuta
dauzkagu. Egin nahi dena zera da, gabonetako argien moduan
simulazio desberdinak egin. Horretarako etengailu bat
erabiliko da joku bat edo bestea egiteko.
Ariketa honen adibide bezala 2 argi joku erabili dira eta ondoren azaltzen da zer nahi izan den
egin goian egindako programan:
ETENGAILUA BADAGO: Irteera guztiak (8) piztu, segundo bat itxaron eta ondoren binaka
itzaltzen joan segundo bakoitzeko.
BESTELA: Zortzi irteerak launaka piztu era honetan, lehenengo bikoitiak (0, 2, 4, 6) itxaron
denbora bat eta itzali eta beste lau irteerak piztu (1, 3, 5, 7), itxaron segundo bat eta itzali.
ArgiJokua11
Etengailua
eraginda?
Irteera
Bikoitiak
Piztu 1 segundu itxaron
Ezkerreko
biak Itzali
EZ
BAI
Irteera
guztiak
Piztu
Irteera
bakoitiak
piztu
Ondorengo
biak itzali
1 segundu itxaron
Ondorengo
biak itzali
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
1 segundu itxaron
Azken biak
itzali
1 segundu itxaron
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 25/33
12.- Garaje bateko atea kontrolatu nahi da. Pultsadore bat,
P1, dago atea irekitzeko eta bi ibilbide amaitze daude, bata
behekaldean IB1 eta bestea goikaldean IB2, M1 Motorra
agintzeko.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 26/33
- Azpiprogramak erabiliz
13.- IGOGAILUA kontrolatu nahi da. Bi solairukoa izango
da. Sarrerak, bi pultsagailu, P1 beheko solairura joateko eta
P2 goikora, eta bi ibilbide amaitze, IB1 beheko solairuan eta
IB2 goikoan.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 27/33
PROGRAMAN: Seinalizazioa ere sartu da Programa egiterakoan.
Elementu bakoitza non konektatu den ere erraz ikus
daiteke.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 28/33
- Kotxearekin ariketa batzuk
Kontuan izan behar da zein kotxe mota daukagun eskutan. Horrela sarrerak eta
irteerak zein lekutan dauden konektatuak jakin beharko litzateke. Kasu honetan
komertziala erabiliko da. Eta dauzkan konexioak ondorengoak dira.
SARRERAK IRTEERAK
Pin2 Eskuineko Ibilbide
Amaitzea
Pin6 Ezkerreko Ibilbide
Amaitzea
Pin7 Pin6 Pin5 Pin4 Norabidea
0 0 0 0 Geldirik
1 0 1 0 Aurrera
1 0 0 1 Ezkerrera
0 1 0 1 Atzera
0 1 1 0 Eskuinera
14.- Denbora guztian kotxeak egingo duena ondorengo hau da:
aurreraka 3s ibili ondoren geldituko da segundo batean, eta berriro
atzera joan beste 3s.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 29/33
15.- Kotxea eskuinera 2s ibili ondoren, aurreraka joango da beste 2s,
gero ezkerretara beste 2s eta azkenik atzera beste 2s. Ondoren
berriro zikloa hasiko du.
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 30/33
16.- Kotxea aurreraka ibiliko da aurrean daraman IB1 edo IB2 zapaldu
arte; hau gertatzen denean orduan atzeraka 2s eta ondoren berriro
aurreraka joango da berriro IB1 edo IB2 zapaldu arte.
Kotxea 3
Kotxea aurrera
IB 1
EZ
BAI
IB 2
Kotxea atzera
Itxoin 2 s
BAI
EZ
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 31/33
4. ERANSKINAK
4.1.- BI ELIKATZE ITURRI konektatu nahi direnean DERRIGORREZ
EGIN BEHARREKOA DA:
“Programming Editor” programaren barruan laguntza eskatuz, “PICAXE-18
Project Boards (CHI030/35)” aukeratu eta ondorengo hau irakur daiteke:
If a higher voltage (e.g. 12V) is required to drive the FET or darlington outputs,
two separate power supplies may be used. In this case the second power supply
only powers the output devices. The 3-5V power supply is connected to V1+ and
the second 12V power supply is connected to V2+. When using two power supplies
the resistor shown must be cut off the board to separate the supplies.
Laburtuz, 2 ELIKATZE ITURRI erabiltzerakoan PLAKATIK KEEA ATERATZEN
EZ BADA NAHI IKUSI, markatuta dagoen erresistentzia mozteko edo kentzeko
esaten du.
4.2.- SARRERAK 0 eta 1 digital bezala erabiltzerakoan
Konturatu 3 zulo daudela. Analogiko eran funtzionatzeko jarrita daude.
Sarrera hauek digital eran erabili nahi izanez 10K edo 4K7 balioko erresistentzia
konektatu beharra dago, bestela ez du ondo funtzionatzen.
Note that input 5 does not exist. This is a characteristic of the microcontroller design.
The connections marked 3 and 4 should not be used with the PICAXE system. These are
used by the PICAXE chip as the ‘serial in’ and ‘serial out’ PC download connection. The
board is configured as supplied to use inputs 0 and 1 as analogue inputs. To use these
inputs as digital inputs instead, or to provide a pull down resistor for the analogue
potential divider, solder an appropriate resistor (e.g. 10k) into the positions marked R8
(input 0) and R7 (input 1).
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 32/33
4.3.- MOTOR bat erabiltzen denean
Batzutan arazoak eman ditzake mootor batek proiektu batean. Erotu bezala egin
daiteke programa. Agian kontuan izan beharko da ondorengo mezua: 220nF-ko
Kondentsadorea konektatu motorraren bornetan.
Aipatu den dokumentu berdinean “PICAXE-18 Project Boards (CHI030/35)” hau dio:
FET bakoitzak 1,5A eman ditzake irteeran eta L293D txiparen irteeran motor
bakoitzat 1A
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 33/33
4.4.- ARIKETAK: TAULAK eta KONEXIO FISIKOAK
SARRERAK IRTEERAK
Izena Sarrera Zenb. Izena Irteera Zenb.
LDR 0 L1 Lanpara 0
Potentziometroa 1 Motor eskubi 6
Etengailua 6 Motor ezker 7
SARRERAK IRTEERAK
Izena S. Zenbakia Izena I. Zenbakia
Etengailua Pin 0 D1 Diodoa
D2 Diodoa
0
7
10K
1
5
0 1
5
0
D2
D1
L1
KONTROL PROGRAMATUAK: PICAXE
--------------------------------------------
J.A. [email protected] 34/33
4.5.- PROGRAMAZIOAREN OINARRIZKO ELEMENTUAK
Programa bat agindu multzo batez osatuta dago; agindu horiek adierazten dute zer
egin momentu bakoitzean:
Orokorrean ondorengo hauek erabiltzen dira:
. Aginduak: zer egin nahi den esateko: Sarrera irakurri, Irteera aktibatu,
Denbora bat itxaron, Aldagaia gehitu, Azpiprogramara joan, ...
. Aldagaiak: sistemaren kanpo aldera ez dauka eraginik. Matematikan bezala,
aldagaiari balio bat asignatu, gehitu, biderkatu,... egiten zaio.
. Azpiprogramak: programa bat luzeegia ez gertatzeko, eta hobeto ulertzeko
batez ere, programa txikiago batzuk egiten dira, eta ondoren
programa nagusi bat egiten da non bertatik deiak egiten diren beste
programa txiki hauetara.
. Kontrol-egiturak: programa bat normalki ez da izaten aginduen zerrenda
sekuentzia bakarra eginez, hau da, bat bestearen segidan bukatu
arte. Baldintza baten arabera, zerbait egin edo hartu, errepikatu,
...
Fluxu-diagramak egiteko ikurrak
Programa hasieran izena jartzeko edo bukaera dela adierazteko.
Eragiketa bat egiten denean.
Barneko prozesu bat adieratzen du. Denbora, batuketa,...
Kanpo aldeko eragiketa egiten denean.
Normalki Irteerak aktibatu edo desaktibatzekoak.
Bi bide artean erabakia hartu behar denean. Sarrera baten egoera
begiratuz, konparaketa bat eginez bide bat hartu edo bestea.
Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialde berdinean
jartzen da. Zenbakiak esaten du nondik jarraitu, zenbaki berdina
dagoen beste lekutik.
Fluxu-diagramaren jarraipena adierazten du. Orrialdez aldatzen
denean. Zenbaki batez adierazten da.