1
2014-‐2015
KONPOSIZIO OINARRIZKO PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA
Grado profesionala DONOSTIAKO FRANCISCO ESCUDERO KONSERATORIO PROFESIONALA
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 2
2 2
Sarrera
«Konposizioaren oinarriak» ikasgaia, Konposizio, Musikologia,
Zuzendaritza, Pedagogia eta abarrerantz zuzendu nahi duten ikasleentzat
prestatu da batez ere, ikasle horiek ezinbestekoa baitute idazketa
prestakun- tza sendoa, goi mailako ikasketak egin aurretik. Ho- rrek, ordea,
ez die interpretaziorantz bideratu nahi du- ten ikasleei irakasgai hori
ikasteko aukera kentzen.
Konposizioaren oinarriak ikasgaian, tradizioz banan- duta egon diren
Harmonia eta Kontrapuntua ikasgaiak elkartu dira. Bi gaiak ez dira
independentetzat jo be- har, baizik eta musikaren barruan elkarren osagarri
di- ren dimentsiotzat. Ikasketa maila honetatik aurrera, ko- menigarri
dirudi konposizioaren oinarri teknikoei bu- ruzko ikasketek barruan har
dezatela, idazketa-prakti- kari dagokion helburu gisa, ideia musikalen
errealiza- zioa menderatzea, bai ikuspegi bertikal edo harmoni- ko batek
dakarren logika sintaktikoari, eta bai ikuspe- gi horizontalago edo
linealagoari dagokienez. Irakaspen horiek ez dira, noski, inoiz bateraezinak
izan, baina ira- kasgai independentetzat hartzeak, behar baino gehia- gotan
eragiten zuen helburuak oker interpretatzea eta edukiak bereizirik eta
askotan elkarrengandik urrunduz garatzea.
Antolaketa berri honek hutsune horiek gainditu na- hi ditu, eta musikako
ikasketa profesionaletako azken bi ikasturteetan bien arteko menpekotasun
handiagoa proposatzen du.
Ondorioz, kontrapunturako teknika klasikoak har- moniaren edukiekin eta
estilo Barroko, klasiko eta erro- mantikoko prozedura eta elementuekin
batera ikasi behar dira.
Idazkera edukien artean, Kontrapuntu sinple edo espezietakoaren praktika
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 3
3 3
jasotzen da. Praktika hori adi- men-gimnasiaren antzekoa da, eta lerro
melodiko ore- katu eta interesgarriak gauzatu eta gainjartzeko gaita-suna
garatzen eta musikaren errealitatearekin harreman handiagoa duten obren
errealizazioari aurre egiten la- guntzen du.
Hain zuzen ere, teknika hori erabiltzea oso baliaga- rria izango da korala
sakonkiago lantzeko, J. S. Bachen estiloari dagokionez.
Kontrapuntu alderanzgarriko teknikak ikasteak, baita Kanonak eta
eraldaketa tematiko desberdinak az- tertzeak ere, Asmaketa ikasteko
oinarri sendoa eman- go dute, musikako ikasketa profesionalen amaiera al-
dera; izan ere, helburu egokia da, horizontalaren eta ber- tikalaren arteko
oreka perfektua dakarrelako, eta gara- pen tematikorako aukera eta
proportzio formalak men- peratzea esan nahi duelako.
Aurrekoekin batera, ikasleak aurretik landu gabe zi- tuen lengoaia tonaleko
elementu eta prozedurak ikas- ten segituko du.
Horiek eskolastikoki praktikatzeaz gain, elementu eta prozedura horiek
ikastean, lehentasuna emango zaio lanen errealizazio instrumentala nagusi
izango duen praktika estilistikoari.
Horrela, 5. eta 6. mailetan zehar, Barroko, Klasiko eta Erromantiko
estiloen oinarrizko prozedurak landu- ko ditu ikasleak, praktikaren bidez.
Praktika hori ga- rai bakoitzeko arau estilistikoen arabera idatziriko pie- za
labur edo pieza-zatiak konposatuz egingo da, eta au- rreanalisia teorikoki
ezagutzeko tresna erabilgarri eta beharrezkoa izango da.
Praktika hori ez da, noski, sakonegia izango; helbu- rua ez baita estilo
bakoitza erabat menperatzea (aurre- ragoko espezializaziorako utz daiteke
hori), oinarria eza- gutzea baizik.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 4
4 4
Idazketaz gain, analisia, irakasgaiaren osagai huts ez ezik, oinarrizkoa ere
bada; ez baita konposizio-teknikei dagokien alderdi teorikora mugatzen.
Aitzitik, mu- sika fenomeno kultural eta psikologiko gisa ulertzeko
derrigor ezagutu behar diren beste alderdi askotara za- baltzen da. Alderdi
horiek (espekulatibo izateraino iris- ten dira batzuetan) historia, estetika,
humanistika, psikologia edo pertzepzio hutsarekin daude lotuta.
Analisiak, era berean, hainbat tresna metodologiko eskaintzen dizkio
ikasleari, obra musikalak ulertzen au- rrera egiteko, helburu hori lortzeko
garrantzizkoak izan daitezkeen ikuspuntu guztietatik aplikatzeko.
Analisiak berezko balioa hartzen du musikako ikas- keta profesionaletan, nahiz eta, bere funtsagatik, musikako ikasketen hastapenetik etengabe azaldu behar duen diziplina izan.
Oinarrizko mailan, jakina, Musika Hizkuntzako edo Instrumentuko
irakasleak burutzen duen analisiaren konplexutasunak, ikasleak duen
jakintza mailaren ara- berakoa izan beharko du. Horretarako, obrak egoki
in- terpretatzeko ezinbestekoak diren elementu tematiko, fraseologiko eta
abarretan jarriko da arreta, ulergaitzak izan daitezkeen teknizismoak
baztertuz.
Ikaslea bosgarren eta seigarren ikasturteetara iristen denerako, ezinbesteko
garrantzia duen gai hau sakon- tzeko behar diren ezagumenduak jasoak
ditu ikasleak.
Nolanahi ere, irakaskuntzaren alderdi kuantitatiboa dosifikatu edo neurtu
egin behar da, garrantzi handia duen praktika bati bide emateko moduan;
alegia, konposizio askeari, ikasketen maila honetan agertzeak bere biziko
garrantzia baitauka, sormenezko berezkotasuna garatzeko.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 5
5 5
Dena, 2/2006ko maiatzaren 3ko Hezkuntzako legearen arabera. Lege honek, haren
Lehen Tituluaren VI.atalan, irakaskuntza artistikoak tratatzen ditu. Honetaz gain,
229/2007ko abenduaren 11ko Dekretuak, Euskadiko musikako irakaskuntza
profesionalak sendatzen ditu.
Inguru honetan, hemen dugun programazioak, konposizio oinarrizko ikasleen
eguneroko bizitzan praktikan jar ditzaketen ezaguerak lortzeko eta aurki ditzaken
egoera eta benetako inguru ezberdinetan aplikatzeko ondoko helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta ahalmen lorpenak azaltzen ditu. Era honetan, konzeptu
teorikoak praktikan jartzeko obren konposizioa eta zentroan antolatuko diren hainbat
entzunalditane eta kontzertutan interpretazioa, Konposizio Oinarrizko konzeptu
teorikoen osagarri hoberenak izango dira.
HELBURUAK
Musikako ikasketa profesionaleen helburu orokorrak
Musikako ikasketa profesionalen helburua ikasleen gaitasun orokorrak eta
hezkuntza sistemak berezko di- tuen gizalegezko baloreak garatzea da, eta
horiez gain, ondorengo gaitasun hauek garatzea ere bai:
a) Musika entzutera ohitzea eta ikasleei interpreta- tzeko irizpide propioak
oinarritu eta garatzea ahalbi- detzen dien kontzeptu estetiko bat ezartzea.
b) Sentsibilitate artistikoa eta irizpide estetikoa hez- kuntza eta aberastasun
pertsonalerako iturri gisa gara- tzea.
c) Musikaren kalitatea analizatu eta baloratzea.
d) Musikaren baloreak ezagutzea eta musikatik da- tozen eta garapen
pertsonalerako ezin hobeak diren al- derdiak aukeratzea.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 6
6 6
e) Musikaren gozamena transmititzeko esperientzia bizitzea ahalbidetzen
duten musika- eta kultura-anima- zioko jardueretan esku hartzea.
f) Musikaren alorreko kontzeptu zientifikoei buruz- ko hiztegi espezifikoa
zehaztasunez ezagutu eta erabiltzea.
g) Musika ondarea ondare historiko eta kultura ondarearen parte gisa
ezagutu eta baloratzea.
e) Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo musikarekiko harreman afektiboa
aberasten duten taldeko musika bizipenak bizitzea kantua eta taldeko parte-
hartze instru- mentalaren bitartez.
f) Gorputzaren eta adimenaren kontrola baloratzea, teknika segurtasunez
erabiltzeko eta entzuketa eta interpretazioan zentratzeko.
g) Norbere bizipen eta esperientzietan curriculuma osatzen duten ikasgai
guztietan bereganatutako ezagutzen arteko harremanak ezartzea eta
ezagutza horiek apli- katzea kalitatezko interpretazio artistikoa erdiesteko.
h) Instrumentuaren edo ahotsaren teknikak obrek eskatzen dutenaren
arabera ezagutu eta aplikatzea.
i) Interpretazioan sor litezkeen arazoak bat-batean konpontzeko
beharrezkoak diren erreflexuak bereganatu eta erakustea.
j) Inprobisazioa eta transposizioa musikako sormenak berezko dituen
elementu gisa lantzea.
k) Musika-hizkuntza guztietan idatzitako lanak bakarka zein dagokion
taldearen barruan interpretatzea eta estilo eta sasoi desberdinen gaineko
ezagutzan eta bakoitzaren interpretazio-baliabideetan sakontzea.
l) Entzuleriaren aurrean autokontrola erakutsiz, oroimena menperatuz eta
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 7
7 7
komunikatzeko gaitasunez jardutea.
m) Norbere instrumentuarentzako bakarlarientzako eta taldeentzako
errepertorioa ezagutzea sasoi eta estilo desberdinen testuinguruaren
barruan.
n) Bat-bateko irakurketa erraztasunez erabiltzea.
o) Ikasitako bakarlari errepertorioa buruz interpretatzea.
Musikako ikasketa profesionaleen helburu zehatzak
Musikako ikasketa profesionalek ikasleek ondorengo gaitasun hauek
garatu ditzaten lagunduko dute:
a) Hautatutako espezialitateko curriculuma osatzen duten ikasgaietan
planteatzen diren eduki eta helbu- ruak menderatzea eta gaitasun kritikoz
gainditzea.
b) Musika-hizkuntzen oinarrizko elementuak, beren ezaugarriak, funtzioak
eta testuinguru historiko desber- dinetan izan dituzten aldaketak ezagutzea.
c) «Barneko entzumena» erabiltzea afinazioaren, en- tzumen
harmonikoaren eta musikaren interpretazioa- ren oinarri gisa.
d) Bakoitzaren aukera eta ezaugarri musikalei buruz- ko irudi egokia
egitea, bai banaka, bai taldearekin al- deratuta, taldeko kide bat bezala
integratzen jakiteko edo taldearen arduradun gisa aritzeko.
e) Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo musikarekiko ha- rreman afektiboa
aberasten duten taldeko musika bizi- penak bizitzea kantua eta taldeko
parte-hartze instru- mentalaren bitartez.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 8
8 8
f) Gorputzaren eta adimenaren kontrola baloratzea, teknika segurtasunez
erabiltzeko eta entzuketa eta in- terpretazioan zentratzeko.
g) Norbere bizipen eta esperientzietan curriculuma osatzen duten ikasgai
guztietan bereganatutako ezagu- tzen arteko harremanak ezartzea eta
ezagutza horiek apli- katzea kalitatezko interpretazio artistikoa erdiesteko.
h) Instrumentuaren edo ahotsaren teknikak obrek es- katzen dutenaren
arabera ezagutu eta aplikatzea.
i) Interpretazioan sor litezkeen arazoak bat-batean konpontzeko
beharrezkoak diren erreflexuak beregana- tu eta erakustea.
j) Inprobisazioa eta transposizioa musikako sorme- nak berezko dituen
elementu gisa lantzea.
k) Musika-hizkuntza guztietan idatzitako lanak ba- karka zein dagokion
taldearen barruan interpretatzea eta estilo eta sasoi desberdinen gaineko
ezagutzan eta bakoitzaren interpretazio-baliabideetan sakontzea.
l) Entzuleriaren aurrean autokontrola erakutsiz, oroimena menperatuz eta
komunikatzeko gaitasunez jardutea.
m) Norbere instrumentuarentzako bakarlarientzako eta taldeentzako
errepertorioa ezagutzea sasoi eta esti- lo desberdinen testuinguruaren
barruan.
n) Bat-bateko irakurketa erraztasunez erabiltzea.
o) Ikasitako bakarlari errepertorioa buruz interpre- tatzea.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 9
9 9
Musikako grado profesionalaren helburuak: Konposizio Oinarriak
Musikako ikasketa profesionaletan «Konposizioaren Oinarriak» irakasgaia
irakastearen helburua ondorengo gaitasun hauek garatzea izango da:
a) Kantu gregoriotarretik gaur egunera arte, zenbait garai eta autoreren
konposatzeko elementu eta proze- durak ezagutzea.
b) Garai Barroko, klasiko eta erromantikoko konpo- sizio elementu eta
prozedura nagusiak erabiltzea.
c) Obra libre laburrak gauzatzea, sormenezko berezkotasuna sustatzeko
asmoz.
d) Ikasitako elementu eta prozedurak norbere baitan entzutea, bai obren
analisian, bai ariketa idatziak egitean.
e) Obrak hobeto ulertzeko, ikuspuntu desberdine- tatik analizatzea.
f) Garai guztietako konposatzeko prozedurak eta ho- rietatik eratorritako
egitura formalen arteko erlazioa ezagutzea.
g) Ikasitako prozedurak entzumenaren bidez antze- matea.
h) Ikasitako konposatzeko oinarrizko prozeduren for- ma eskematikoa
instrumentu polifoniko batez jotzea.
i) Egindako lanak instrumentu polifoniko batez jotzea.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 10
10 10
KONPOSIZIO OINARRIZKO PROGRAMAZIO
DIDAKTIKOA
(Grado Profesionala)
5. eta 6.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 11
11 11
KONPOSIZIO OINARRIAK 1
5. Maila
AURKIBIDEA
1. Helburuak
2. Edukiak
3. Ebaluazioa:
• Ebaluazio-prozedurak
• Ebaluazio-irizpideak
• Kalifikazio-irizpideak
• Gaiaren errekuperaketa
4. Metodologia
5. Sarrera-frogak
6. Bibliografía
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 12
12 12
1. KONPOSIZIO OINARRIZKO LEHEN MAILAKO HELBURU DIDAKTIKOAK
Musikako ikasketa profesionaleen 5.mailan, konposiizio oinarrizko gaian, ikasleek
ondoko helburu hauek bete beharko dituzte:
1. Barrokotik erromantizismora konposatzeko prozedurak ezagutzea.
2. Forma ezberdineetako obrak egitea, garai bakoitzaren konposatzeko
prozedurak landuz.
3. Doinua apaintzeko notak ezagutzea, landuko diren obreetan praktikan jarriz.
4. Ahozko musika harmonizatzea eta idaztea, J. S. Bach-en estilotik Schubert
eta Mendelssohn-en estilo erromantikora ezagutuz.
5. Obra librek egitea, garai bakoitzaren elementu harmonikoak, konposatzeko
prozedurak eta transformazio tematikoak menperatzen direla erakutsiz.
6. Garai eta estilo ezberdineetako obrak ikuspuntu ezberdinetatik aztertzea,
praktikatuko diren formak ondo ulertzeko asmoz.
7. Obretan erabiltzen diren konposatzeko teknikak eta haien egitura
harmonikoak elkar erlazionatzea.
8. Ikasturtean zehar egingo diren lanak erakusteko antolatuko diren
entzunaldietan parte hartzera animatzea.
9. Analizatzeko eta harmonia egiteko gaitasuna bultzatzeko, ikasketa teknikak
erabiltzea eta ikasteko ohiturak hartzea.
10. Programazioaren edukietan sakontzeko baliabide teknikoak erabiltzea.
2. KONPOSIZIO OINARRIZKO LEHEN MAILAREN EDUKI DIDAKTIKOAK
1. Kontrapuntu bi, hiru eta lau ahotsetarako ariketak, kontrapuntu simplea
eginez, bai ahozkoa bai instrumentala.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 13
13 13
2. Obren konposizioa, bat, bi eta hiru ahotsetara, kamara talde
ezberdinentzat; eratzea, garapen tematikoa eta ahotseen arteko
kontrapuntuaren mugimendu guztiak landuz.
3. Benetako obrak egiteko egitura harmonikoak, harmoniaren ibilbidean eta
haien eskema tonalean sakonduz.
4. Atzerapena, aurrerapena eta apoiaturaren praktika, egingo diren obreetan
erabiliz.
5. J. S. Bach-en estiloko koralaren praktika, Bach beraren doinuak
berharmonizatuz eta ikasleek haien koralak konposatuz.
6. Hainbat obren konposizioaren bidez, garapen tematikoa eta estilo
ezberdinen praktika.
7. Estilo ezberdineetako obren analisia, eratzen duten elementuak ikasiz,
ikasleek egingo dituzten laneetan ereduak izanez.
8. Ikasi diren elementu eta konposatzeko prozedurak ondo ikasteko praktikan
jartzea.
9. Hainbat talde instrumentalentzat idazkeraren bidez, orkestra eratzen duten
sekzio guztiak ezagutzea: harizkoa, haize-egurra, haize-metala eta
perkusioa.
10. Ikasturtean zehar antolatuko diren ikasleen entzunaldietan parte hartzea.
11. Obra libreak konposatzea, ikasturtean zehar egin diren ariketeetan
osatuak.
12. Ikasturtean zehar lana aurerera ateratzeko antolatuko diren ekintzeetan
parte hartzea, beste kontzertu eta entzunalditara¡, bai zentru barruan bai
kanpoan joanez.
13. Ikasturtean egiten diren ekintza guztietan, egindako lana erakusteko egiten
direnean bereziki, baliabide teknologikoak erabilpena.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 14
14 14
3. EBALUAZIOA
EBALUAZIO PROZEDURAK:
Lehen hiruhilabete:
1. Asteroko ariketa idatziak bai ahozkoak bai instrumentalak, ibilbide harmonikoa eta
temaren eraketa landuz. Ariketa instrumentalak harizko instrumentoentzat
idatziko dira. Idazkeraren ereduak bezala, hainbat analisi ariketa ere egingo dira.
2. Obra libre baten konposizioa, hiruhilabetean zehar ikasitako guztia praktikatuz.
3. Hiruhilabete bukaerako azterketa: Suite barroko zati baterako egitura harmoniko
bat egitea, jarraian, egitura harmoniko horren gainetik obra idatziz.
Bigarren hiruhilabete:
1. Bi eta hiru ahotsetarako kontrapuntuko ariketak, bai ahozkoak bai instrumentalak.
Ariketa instrumentaleetan haize-egurrezko instrumentuentzat idatzi beharko da.
2. Hirukote instrumentalarentzako obren idazkera. Obra hauetan ikasleek,
hiruhilabetean zehar landu dituen edukiak landuko ditu.
3. Hiruhilabeteko bukaerako azterketa: hirukote instrumentalentzat konposizio baten
A zatia egitea, egitura harmoniko baten garapena eginez, adieraziko diren arauak
jarraituz.
Hirugarren hiruhilabete:
1. Asteroko kontrapuntu ariketak lau ahotsetara.
2. J. S. Bach-en estiloko koralen berharmonizazio eta estilo honetan idazkera,
jarraian lau ahotsetara idatziz.
3. Bach-en hainbat koralen azterketa, gero egingo diren koralak idazteko eredu
moduan.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 15
15 15
4. Koral libre baten idazkera, letra idatziz ala aukeratuz, gero musika ere eginez.
5. Hiruhliabete bukaerako azterketa: irakasleak proposatzen duen doinu koral
baten berharmonizazioa, lau ahotsetara, ikasten den estiloa kontuan izanez.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
Konposizio oinarrizko lehen mailan, musikako irakaskuntza profesionaleko
bostgarren mailako ebaluazio-irizpideak, ondoko hauek izango dira:
1. Bat, bi, hiru eta lau ahotsetarako, bai ahozko bai instrumentalarako idazkera
kontrapuntistikoa menperatzea,
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, kontrapuntua idazteko duen gaitasuna
eta trebetasuna egiaztatuko da.
2. Ikasturtean zehar egiten diren obreetan, kontrapuntua menperatzen dela
erakustea.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, kontrapuntua idazteko duen gaitasuna
egiaztatuko da, ahots baterako hasiz eta lau ahotsetara iritsiz, bai ahozko estiloan
bai instrumentalean.
3. Garai ezberdinetako hainbat formetako egitura harmoniko erakuntza
menperatzea.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, harmonia eta ikasturte honetan
ikasten diren garai ezberdineetako musika tonalaren duen adimena egiaztatuko
da.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 16
16 16
4. J. S. Bach-en estiloko koralen doinuak harmonizatzeko trebetasuna eta
estilo berean doinu propioak konposatzeko gaitasuna erakustea.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, J. S. Bach-en koraleen estiloa
ezagutzen duela bai ikuspuntu harmonikoa bai kontrapuntistikoa kontuan izanez.
5. Obra labur interesgarriak konposatzeko gaitasuna erakustea, ikasturtean
zehar ikasten diren arauak jarraituz.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasturtean zehar ikasten diren
edukiak eta prozedurak praktikan jartzeko duen gaitasuna egiaztatuko da.
6. Idatziko diren obrak, aurkezteko entzunaldietan parte hartzeko interesa
erakustea.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak praktikara eramateko eta publikoaren
aurrean egindako lana aurkezteko duen gaitasuna egiaztatuko da.
7. Ikasturtean ikasten diren edukiak hobeto ikasteko eta praktikan jartzeko,
baliabide teknikoak erabiltzeko behar den menperatzea erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasturtean zehar egiten diren lan
praktikoak hobeto egiteko erabiltzen diren baliabide teknikoak erabiltzeko duen
gaitasuna egiaztatuko da.
KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK:
Ebaluazioa ondoko porzentaia hauek izango ditu:
a. Gelaren eguneroko lana, analisi ariketak, idatziak eta entzunaldiak: %ko 40a.
b. Ikasleak klasean erakusten duen jarrera: %ko 10a.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 17
17 17
c. Hiruhilabete bukaerako azterketa eta hiruhilabeteetako lanak: bien arteko ertaina:
%ko 50a.
• Lehen eta bigarren ebaluazioa informatzeko izaten dira, ikaslearen garapena
eta jarrera baloratuz. Hirugarrenak berriz, bukaerako ebaluazioaren balorea
dauka.
• Bukaerako ebaluazioan, 1tik 20ra izango da, dezimalik gabe, ikasleak
ikasgaia gainditzeko 5 gutxienez atera beharrez, kalifikazio hau lortzen ez
dutenek suspendituz.
IKASGAIAREN ERREKUPERAKETA:
1. Lehen bi ebaluazioetan ezezko kalifikazioa duten ikasleek, ikasturtea bukatu
aurretik errekupera dezakete, menperatu ez duten azterketa antzeko bat eginez.
Ezezko kalifikazioa lana ez entregatzeagatik izan ezkero, irakasleak jarriko duen
epe barruan lana entregatu beharko da.
2. Bigarren ebaluazioan, lehenengoa oraindik suspendituta jarraitu ezkero,
ikasgaiaren karakter jarraia dela eta, hirugarren ebaluazioan jokaera berdinaz
jarraituko da.
3. Ekainaren bukaerako ebaluazioan, ezezko kalifikazioa duen ikasgaia errekupera-
tzeko, bai gaia suspenditzeagatik bai klasera ez joateagatik, hilabete berean ohiz
kanpoko froga egin beharko da, bukaerako frogaren antzekoa izanez, ikasturtean
ikasitako edozein gaia agertzea posible izanez. Aurreneko bi ebaluazioetan egin
den moduan, ezezko kalifikazioa lana ez entregatzeagatik gertatu ezkero, lan
hau, irakasleak proposatuko duen ohiz kanpoko froga egiteko errekuperaketaren
egun berean entragatu beharko da.
4. Konposizio Oinarrizko ikasgaian ikasturtez promozionatzen duten ikasleek,
ondoko ikasturtean zehar errekuperatu beharko dute. Ondoko ikasturtearen
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 18
18 18
edozein hiruhilabetetan errekuperatu beharko dute, irakasleak hala konsideratuko
duenean.
Ohiz kanpoko froga:
• Tribunalaren pausuak jarraituz: hiru ala lau ahotsetarako kontrapuntuko
ariketa bat egitea. Iraunpena: 2 ordu.
• Tribunalak proposatuko duen, J. S. Bach-en koral baten doinuaren
harmonizazioa, Iraunpena: 2 ordu.
• Tribunalak proposatuko duen hasiera musikal bat kontuan izanez, obra bat
konposatzea. Bikote hala hirukote instrumentalarako izango da. Iraunpena: 2
ordu.
4. METODOLOGIA
• Konzeptu berri bat ikasten diren klaseetan, praktika gisan hainbat ariketa ere
egingo dira, sor daitezken zalantzak argituz. Konposatzeko teknikak ikasteko
azalpenak egiterakoan, beharrezkoak diren ariketak egingo dira, ikasle
bakoitzak pianoaren gainean, haren proposamena eginez.
• Astean zehar egin den lanaren zuzenketa, pianoan ala baliabide teknikoetan
entzunez.
• Obren azterketa, ikasleak landu behar dituen elementuak azpimarratuz:
• Idazketa kontrapuntistikoa lantzeko ariketak, hainbat ahotsetara, ikasturteko
momentuaren arabera. Koraleko doinuen harmonizazioa, e.a.
• Obren konposizioa, klase teorikoetan adierazten diren pausoak jarraituz.
• Egiten diren lanen entzumena eta instrumentazioa.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 19
19 19
5. SARRERA FROGAK
Musikako irakaskuntza profesionaleen 6.mailara, konposizio oinarrizko
ikasgaiari dagokion sarrera frogak.
Seigarren mailan, konposizio oinarriak ikasgaian sartu nahi duten ikasleentzat.
Alumnos y alumnas que accedan a sexto curso y hallan elegido Fundamentos de composición.
Edukiak:
− Programazioan agertzen direnak. Ariketak:
1. J. S. Bach-en koral baten doinuaren harmonizazioa. Ariketaren iraunpena: 2 ordu.
2. Obra baten azterketa, egitura formala eta harmonikoa, garapen tematikoa eta
instrumentazioa adieraziz.
Ariketaren iraunpena: 2 ordu.
6. BIBLIOGRAFÍA
Irakaslearen apunte eta eskemak. Honetaz gain, ondoko harmonia liburuak, ikasteko
eta ariketak egiteko oso interesgarriak gerta daitezke.
• De la Motte Dietherren “CONTRAPUNTO”. BARCELONA : LABOR argitaletxea
(1989).
• Schonberg Arnold-en (1944). “FUNCIONES ESTRUCTURALES DE LA
ARMONÍA”. Leonard Steinek berrikusita eta zuzenduta. BARCELONA: LABOR
argitaletxea (1990).
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 20
20 20
• Schonberg Arnold-en “MODELOS PARA ESTUDIANTES DE COMPOSICIÓN”.
• Schonberg Arnold-en ARMONÍA. MADRID. Real Musical argitaletxea (1974).
Jatorrizko bertsioa (1923).
Azterketa musikala:
• Hakim Naju, Dufourcet Marie-Bernadette-en, GUIDE PRATIQUE D’ANALYSE
MUSICALE . PARIS: COMBRE argitaletxea. (eskemak eta laukiak, frantsesez
idatzita).
• Lorenzo de Reizabal, Margarita eta Arantzaren “ANÁLISIS MUSICAL”:
BOILEAU musika argitaletxea. BARCELONA (2009).
• García Vázquez, Jose Ramón-EN: “BACH, 22 pequeños preludios, análisis y
método de trabajo”, Enclave Creativa argitaletxea. MADRID (2010).
• García Vázquez, Jose Ramón-en: “15 sinfonías a tres voces”. Enclave
creativa argitaletxea: MADRID (2008).
Partiturak haien CD lagunduak. Garai ezberdinetako konpositoreak: Bach,
Haendel, Beethoven, Mendelssohn, etc.
Interneten dauden metodoak:
VADEMECUM MUSICAL, IEM (Hezkuntza musikalako institutoa) terminoen
definizioa eta adibideak: Enclave Creativa argitaletxea.
Ikasgaiarekin zerikusirik duten web orriak eta zentruko programazio eta memoriak.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 21
21 21
FUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 2.
(6.maila)
AURKIBIDEA
1. Helburuak
2. Edukiak
3. Ebaluazioa:
• Ebaluazio prozedura
• Ebaluazio-irizpideak
• Kalifikazio-irizpideak
• Gaiaren errekuperaketa
4. Metodología
5. Bibliografía
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 22
22 22
1. KONPOSIZIO OINARRIZKO BIGARREN MAILAREN HELBURU DIDAKTIKOAK
(musikako irakaskuntza profesionaleen seigarren maila)
Musikako irakaskuntza profesionaleen seigarren ikasturtean zehar, konposizio
oinarriak ikasgaia ikasten duten ikasleek, ondoko helburu hauek bete beharko
dituzte:
1. Kontrapuntu alderankarriaren idazketa hainbat bitartekotara menperatzea,
konposatzeko teknika hau erabiltzen den ariketa praktikoak eta obrak
eginez.
2. Garai eta estilo ezberdinetako obrak azterketaren bidez, imitatzeko eta parte
libreetan garapen tematikoa egiteko hainbat teknika ezagutzea.
3. Teknika imitatiboak praktikatzea, hainbat kanon, inbenzio eta obra
instrumental, bi, hiru eta lau ahotsetara eginez.
4. Instrumentazio ikasketa jarraitzea, hainbat talde instrumentaleentzako
ariketak eta obrak eginez.
5. XX.mendeko idazkera tonala lantzea, azterketa eta hainbat obren
idazketaren bidez, garai honetako baliabide harmonikoak erabiliz.
6. Estilo libreko obrak sortzeko gaitasuna garatzea, ikasle berak haren
antolaketa tonala eta modala eginez.
7. Entzunalidietan partizipazioa bultzatzea, ikasleek egiten dituzten lanak
publikoan aurkezteko asmoz..
8. Aztertzeko eta harmonia egiteko gaitasuna ondo garatzeko hainbat ikasketa
teknika eta ohiturak erabiltzea.
9. Programazio honetan dauden edukietan sakontzeko asmoz hainbat
baliabide tekniko erabiltzea.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 23
23 23
2. KONPOSIZIO OINARRIZKO BIGARREN MAILAKO EDUKI DIDAKTIKOAK
1. Kontrapuntu alderanzkarria hainbat bitarteko ezberdinetara lantzeko
azterketa lanak eta ariketa praktikoak.
2. Imitazio teknikak lantzeko analisi ata ariketa idatziak: mugimendu zuzena,
kontrako mugimendua, atzekoz aurrerako imitazioa, e.a.
3. Kanonak hainbat ahotsetara eta hainbat bitartekotara, imitazio teknika
ezberdinak erabiliz.
4. Forma librearen idazketa, inbenzioak bi eta hiru ahotsetara eginez, imitazio
mota ezberdinak landuz: mugimendu zuzena, kontrako mugimendua.
5. XX.mendeko hainbat obra tonal eta modalen azterketa, garaiaren teknika
ezberdinak ikasiz.
6. XX.mendeko antolaketa tonal eta modalaren teknikak ikasteko praktika,
forma libre duten hainbat obren idazketaren bidez (akorde hamaikadunak,
hamahirudunak, antolaketa bidunetara, hirudunetara, e.a.), ikasleek haien
obrak idaztera ere motibatuz.
7. J.S. Bach-en organorako hainbat preludio-koralen azterketa eta idazketa,
egiteko hainbat teknika landuz: koral figuratua, bariatua, haunditua, e.a.
8. Obra libreen konposizioa, ikasturtean zehar ikasten diren baliabideak
erabiliz.
9. Ikasturtean zehar egiten den lana praktikan jartzeko ekintzeetan
partizipazioa: harmonizazioen entzunaldiak ala ikasleen konposizioak,
obren azterketa, entzunaldietara eta kontzertuetara joatea, bai zentruan bai
zentrutik kanpoan.
10. Ikasturtean zehar antolatzen diren ekintza guztietan baliabide teknolokikoen
erabilpena, egiten den lana aurkezteko antolatzen diren ekintzetan bereziki.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 24
24 24
3. EBALUAZIOA
EBALUAZIO PROZEDURA:
Lehen hiruhilabete:
1. Ikasleak astean zehar egiten den lana baloratzen da, astero klasean zuzenduta
izanez. Batzutan, lana entregatuta izango da, irakasleak astean zehar zuzenduz.
2. Azterketa ariketa 1: 12-16 konpaseko inbenzio baten idazketa, pianorako, bi
ahotsetara estio imitatiboan, mugimendu zuzena ala kontrakoa landuz. Tema
irakasleak proposatuko du. Hainbat galdera teoriko ere egiten dira. Iraunpena: 2-
4 ordu.
3. Azterketa arijketa 2: Hiruhilabetean egin diren obren azalpena bakoitzare egiketa
azalduz: temaren idazketa, garapena, e.a. Irakasleak, jarraitu behar den eskema
emango du.
4. Ikaslearen kuadernoa ere baloratuko da, hiruhilabetean zehar egin den lana
baloratua izateko asmoz.
Bigarren hiruhilabete:
1. Aurreko hiruhilabetean egin den moduan
2. Azterketa ariketa 1: Obra labur baten egiketa (16-24 konpas inguru), irakasleak
proposatzen duen hasiera jarraituz eta talde konkretu baterako. Hainbat galdera
teoriko ere egiten dira. Iraunpena: 4 ordu.
3. Azterketa ariketa 2: Hiruhilabetean zehar egin diren obren azalpena, aurreko
hiruhilabetean egin den moduan.
4. Aurreko hiruhilabetean egin den bezala, ikasleak irakasleari kuadernoa emango
dio, baloratua izateko asmoz.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 25
25 25
Hirugarren hiruhilabete:
1. Aurreko hiruhilabeteetan egin den moduan.
2. Obra labur baten idazketa (16-24 konpas inguru), XX.mendeko estilo tonalean
idatzita, irakasleak proposatzen duen hasiera bat jarraituz.
3. Ejercicio 2: Hiruhilabetean zehar egin diren obren azalpena, aurreko
hiruhilabeteetan egin den moduan.
4. Ikasturtean zehar egin diren obreen entzunaldia, ikasle bakoitzak bi obra
aukeratuz.
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
Musikako irakaskuntza profesionaleen seigarren mailan konposizio oinarrizko
ikasgaiari dagozkion ebaluazio-irizpideak ondoko hauek izango dira:
1. Kontrapunto alderangarriaren idazketa menperatzea, beharrezkoak izango
diren ariketak eginez
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, konposatzeko teknika hau ezagutzen
duela, eta obra idazterakoan menperatzen duela egiaztatuko da.
2. Estilo imitatiboan behar den menperatasuna erakustea, ikasturtean zehar
egin behar diren lan praktikoetan imitazio mota ezberdinak erabiliz
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, estilo imitatiboan obrak idazteko duen
gaitasuna eta imitazio mota ezberdinak ezagutzen duela egiaztatuko da.
3. XX.mendeko harmonia tonala menperatzea, estilo honen barruan
azterketaren eta obren idazketaren bidez
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 26
26 26
Ebaluzaio-irizpide honen bitartez, ikasleak, XX.mendeko estilo tonalean teknika
harmoniko eta kontrapuntistikoak erabiliz idazteko duen gaitasuna, egiaztatuko
da.
4. XX.mendeko estilo barruan, miatzeko eta hizkuntza propio bat sortzeko
gaitasuna erakustea, garai honetako idazkeraren baliabideak erabiliz.
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, XX.mendeko harmonia tonala ezagutzen duela
eta teknika hauek kontuan izanez haren materiala sortzeko gaitasuna duela ere
egiaztatuko da.
5. Bakoitzaren obren aztertzeko eta defendatzeko gaitasuna erakustea,
idazketa eta klasearen aurrean egiten diren obren azterketa eginez
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, hainbat obretan erabili diren
konposizio teknika ikusteko eta praktikan jartzeko ikasketa gisan duen gaitasuna,
egiaztatuko da.
6. Ikasturteko edukiak ikasteko eta praktikan jartzeko baliabide teknologikoak
erabiltzeko menperatasuna erakustea
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, lan praktikoak hobeto egiteko,
baliabide teknologikoen erabilpenean duen gaitasuna egiaztatuko da.
7. Ikasturtean zehar, ikasgai honetan ikasten diren edukiak praktikan jartzeko
entzunaldietan parte hartzeko interes erakustea:
Ebaluazio-irizpide honen bitartez, ikasleak, ikasitako edukiak praktikan jartzeko
duen interesa eta publikoaren aurrean haren musika defendatzeko duen
gaitasuna, bizitza profesionalean egiten den moduan, egiaztatuko dira.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 27
27 27
KALIFIKAZIO-IRIZPIDEAK:
Ebaluaketa ondoko porzentai hauek jarraituz egingo da:
1. Gelan eguneroko lana, azterketa ariketak, idatziak eta entzunaldiak: %ko 40a.
2. Ikaslearen jarrera: %ko 10a.
3. Hiruhilabete bukaerako azterketa eta hiruhilabeteko lanak: %50 bien arteko
ertaina eginez.
IKASGAIAREN ERREKUPERAKETA:
1. Lehen bi ebaluakeetan ezezko kalifikazioa duten ikasleek, ikasturtea bukatu
aurretik ikasgaia errekuperatzeko aukera izango dute, gainditu ez duten azterketa
antzeko bat eginez. Ezezko kalifikazioa lana entregatuta izan ez delako izan
ezkero, irakasleak proposatuko duen epe barruan entregatua izan beharko da.
• Bigarren ebaluazioan, lehen ebaluazioa suspenditua jarraitu ezkero, ikasgaia
jarraitua dela eta, hirugarren ebaluazioan era berean egingo da.
• Ezezko kalifikazioa duen ikasgaiaren errekuperaketa bukaerako ebaluazioan
egin behar ezkero, ekainan antolatuko den ohiz kanpoko froga baten bidez
egingo da, froga hau, bukaerako frogaren antzekoa izanez, ikasturtean zehar
landutako edozein gairi buruz galdetzea posible izanez. Aurreko bi
ebaluaketan egin den moduan, ezezko kalifikazioa lanak ez entregatzeagatik
izan ezkero, lanak, irakasleak proposatuko duen epe baten barruan
entregatuko dira, errekuperatzeko ohiz kanpoko froga egiteko egun berean.
4. METODOLOGÍA
• Konzeptu berri bat azaltzen duen klase bakoitzean, ariketa praktikoak egingo
dira, ikasleak parte hartuz, sor daitezken zalantzak ere argituz.
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 28
28 28
• Konposatzeko teknika berriak ulertzeko azalpeneetan, beharrezkoak diren
ariketa guztiak egin beharko dira, ikasleak pianoan haren proposamena
eginez.
• Astean zehar egiten den lanaren zuzenketa, pianoan ala beste baliabide
teknologikoan entzunez.
• Ikasleak praktikan jartzeko ereduak izan daitezken obren azterketak.
• Ikasturtean zehar egindako lan praktiko guztien entzunaldia.
5. BIBLIOGRAFÍA
Harmonia eta kontrapuntu tratadoak:
• Irakaslearen apunteak
• Piston, Walter-en: “Armonía” Labor argitaletxea, Barcelona (1997)
• Piston, Walter-en: “Contrapunto” Labor argitaletxea, Barcelona (1998)
• De la Motte, Diether-en “contrapunto” Labor argitaletxea, Barcelona (1996)
• Schonberg, Arnold-en: “Funciones estructurales de la armonía”
• Schonberg, Arnold-en: “Manual para estudiantes de composición”
• Schonberg Arnold-en ARMONÍA. MADRID. Real Musical argitaletxea (1974).
Azterketa musikala:
• Hakim Naju, Dufourcet Marie-Bernadette-en, GUIDE PRATIQUE D’ANALYSE
MUSICALE . PARIS: COMBRE argitaletxea. (eskemak eta laukiak, frantsesez
idatzita).
FUNFFUNDAMENTOS DE COMPOSICIÓN 5º y 6º cursos de E.P.M. 29
29 29
• Lorenzo de Reizabal, Margarita eta Arantzaren “ANÁLISIS MUSICAL”:
BOILEAU musika argitaletxea. BARCELONA (2009).
• García Vázquez, Jose Ramón-EN: “BACH, 22 pequeños preludios, análisis y
método de trabajo”, Enclave Creativa argitaletxea. MADRID (2010).
• García Vázquez, Jose Ramón-en: “15 sinfonías a tres voces”. Enclave
creativa argitaletxea: MADRID (2008).
Partiturak haien CD lagunduak. Garai ezberdinetako konpositoreak: Bach,
Haendel, Beethoven, Mendelssohn, etc.
Interneten dauden metodoak:
VADEMECUM MUSICAL, IEM (Hezkuntza musikalako institutoa) terminoen
definizioa eta adibideak: Enclave Creativa argitaletxea.
Ikasgaiarekin zerikusirik duten web orriak eta zentruko programazio eta memoriak.