Download - Jolas heuristikoa
Jolas heuristikoa
Jolas HeuristikoaZer da?
❖ Jolas heuristikoa ekintza bat da.
Haurrak (12 eta 24 hilabete)
autonomia eta askatasun osoz
aritzen dira material
desberdinekin, hauek manipulatzen,
haiekin jolasten edo bakoitzaren
nahiaren arabera trebatzen.
❖ Materialak egunerokotasunekoak:
➢ Naturako materialak:
gaztainak, egurra, hostoak.
➢ etxeko materialak: ontziak,
kaseteak, CD-ak, mobilak.
➢ Frutak-barazkiak: sagarrak,
azenarioak, bananak.
Nola JARRI PRAKTIKAN?• Saioen bitartez:
• Hasieran irakasleak gela prestatuko du, jarduera egingo den espazioa sortuz.
• Ondoren, irakasleak objektu mota batzuk aukeratuko ditu.
• Hezitzaileak haurraren garapenaren kontrola eraman behar du, behaketaren eta apunteen
laguntzaz. Taldearen ikuspegi globalaren ideia atera dezake.
• Bera gelako aulki batean eseriko da, non hau, estrategikoki kokatua egongo den gelako
ikuspuntu osoa hartzen duena eta, haurrek ere bera ikusteko arazorik izango ez
dutena. Al duen gutxien mugituko da, beharrezko kasuetan salbu.
Esperientzia pertsonala- Adibide Praktikoa• Bi urteko gelan 13 ume daudenez, jolas heuristikoa egiterako orduan bi taldetan
banatzen dira. Horrela, ume batzuk ohiko irakaslearekin geratzen dira eta beste talde
erdia irakasle laguntzailearekin beste gela batera joaten dira jolas heuristikoa
egiteko.
• Beste gelara heltzerakoan, umeak lurrean eseri eta gaur irakasleak teknologia tresnak
eta materialak atera egin ditu. Adibidez, CD-ak, ordenagailuaren teklatuak, mobilak,
kaseteak eta kaseteko zintak, ordenagailuaren saguak etab.
• Umeak isilik eta haien kabuz jolasten hasi dira material desberdinekin. Umeek jolas
heuristikoa egiten duten lehen aldia izanik, lehenengo momentu batean lotsati eta
beldur pixka batekin daude, baina pentsatu gabe materialak ukitzen eta manipulatzen
hasi dira.
• Bitartean, irakasleak aulki batean eserita dago ume guztiak behatzeko leku konkretu
batean eta ikuspuntu egokiarekin kokatuta. Irakasleak behatzen eta apuntatzen ari da
ume bakoitzak egiten ari duena.