JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
1
Jarduera edo ariketa fisikoaren preskripzioa eta praktikaren onurak. Kirolaren Medikuntzaren egitekoa preskripzioan.
Bizitzaren prozesu
o unibertsalean
o progresiboan
o saihestezinean
o atzeraezinean
non, izaki bizidunok
o jaiotzen garen
o hezten garen
o ugal gaitezkeen
o zahartzen garen
o hiltzen garen
kasuan-kasuan
o barneko faktoreen arabera: genetikoak kasu o kanpoko faktoreen arabera, esaterako
o ingurumena
o neurri higieniko eta dietetikoak
o lan baldintzak…
gizakiok, nagusiki medikuntzaren aurrerapenei esker, biologikoki motelago zahartzen gara, eta
kronologikoki urte gehiagoz irauten dugu.
Aurreko guztiak hilkortasunaren tasa nabarmen jaistea ekarri du, eta horri jaiotze-tasaren
murrizketa gehitzen badiogu, emaitza biztanleen zahartzea da, batez ere, herrialde garatuetan.
Baina urte gehiagoz irauteak osasun handiagoa barik gaixotasun- eta menpekotasun-urte
gehiago ekartzen du batzuetan. Egoera hori saihesteko, beharrezkoa da pentsatzea bizi-kalitatea ez dela
bizitzaren aro aurreratuenetan bilatzen hasteko zerbait. Osasuna emaitza logiko bat da, eta urteetan
zehar, jaiotzen denetik, osasuna sustatzeko etengabeko hezkuntza-prozesu baten bidez lortzen da. Beraz, biztanleen bizi-kalitateaz pentsaturik, beren garrantzia dela-eta talde hauek behar dute
arreta berezia:
o umeek, osasunaren etorkizuna eurengan baitago
o Profesional sedentarioek, zahartzaroaren aurreko urrats bat eta arrisku kardiobaskular
handiena duten taldetako bat direlako. Talde horiek ohitura osasuntsuak izanez gero, osasun maila onargarria izango dute bizitzan
zehar.
Zenbait ohitura osasungarri eskuratzeari dagokionez, kirolaren medikuntzatik mezu batzuk eman
daitezke. Esaterako:
o Inoiz ez da berandu ohitura onekin hasteko.
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
2
o Zenbat eta lehenago hasi, hobeto.
o Edonola ere, ohitura hauek ez dute erabat bermatzen gaixotasunetatik libre geratzea.
Era berean, beren ohitura txarrak desenkusatu nahi eta aldatzeko aukeran sinesten ez dutenei
jakinarazi behar zaie ondokoek ez dutela ardura: o Higiene eta dieta-aurrekariek, kirol-aurrekariek, aurrekari medikoek edo beste era
batekoek
o Adinak
o Gaixotasun edo lesio batek mugatuta egoteak Bentan, ondokoek ardura dute:
o Aldatu nahiak
o Aldatzeko gaitasunean fedea izateak
o Aldaketaren onurak ezagutzeak
o Aldaketa zertan datzan eta nola gauzatu behar den jakiteak
Bizi-kalitatearen itxaropenak benetakoak izatea nahi da. Honelako bizitza: o Librea, bazterketarik edo isolatzerik gabekoa
o Gaixotasunetatik librea
o Independentzia sozial eta ekonomiko handiagoa duena.
o Funtzioen mugatzerik eta ezintasunik gabekoa
Itxaropen horiek estu-estu daude lotuta OMEren egungo osasunaren kontzeptuari “osasuna
gorputz, buru eta gizarte ongizatearen egoera oso bat da, eta ez bakarrik gaixotasunik edo ezintasunik
eza”.
Zenbait faktorek eragin negatiboa dute ongizate hori lortzeko; beraz, ohitura osasungarrien
kontrakoak lirateke. Hona hemen batzuk: o Tabakoa
o Alkohol gehiegizkoa
o Drogen kontsumoa eta gehiegizko kontsumoa
o Gizentasuna
o Sedentarismoa
o Estresa
o Ingurumeneko kutsadura
Horien ondorioz, gaixotasun kronikoak sortzen dira:
o Kardiobaskularrak
o Hipertentsioa
o Arterioesklerosia
o Diabetea
o Zirrosia
o Minbizia
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
3
Kirolaren Medikuntzak, elikaduraren kontrolaren eta ariketa fisikoaren gaineko aholkuen bitartez,
biztanleei lagun diezaieke osasun mailarik onena lortzen.
Horri dagokionez, esan daiteke jolas-kirola osasun motore nagusia dela, beste faktore batzuekin
batera positiboki jarduten baitu.
Berriro ere aprobetxatu nahi dugu aukera azpimarratzeko inoiz ez dela berandu jarduera fisiko
batean hasteko eta, jarduerari ez uzteko, gogorarazteko ariketa fisikoa edo kirola egitea atsegin iturria
dela, behar bezala eginez gero.
Batzuetan berdin erabili badaitezke ere, jarduera fisikoaren eta ariketa fisikoaren artean bada
oinarrizko bereizketa bat:
Jarduera fisikoa gorputzaren edozein mugimendu da, giharrek sortutakoa, eta basalaren gainetik
energia-gastua (kalorikoa) sortzen duena. Ariketa fisikoa planifikatutako jarduera fisikoa da, egituratua eta helburu bati begira antolatua,
funtsean, gaitasun fisikoaren osagai bat edo batzuk hobetzeari begira. Gaitasun fisikoak osasunari edo errendimenduari (trebetasunak) lotutako alderdiekin du zerikusia.
Beraz, kirol espezialitate bakoitzak bere gaitasuna du. Osasunari lotutako gaitasun fisikoaren alderdiak, hemen kontuan hartuko ditugunak, hauek dira:
gorputzaren osaera, gaitasun aerobikoa, malgutasuna, tolerantzia eta giharren indarra.
Egun dakiguna da gaitasun fisiko ona duten pertsonak, oro har jarduerak eta ariketa fisikoa egin
edo normalean kirola praktikatzen dutenak, osasuntsuagoak dira eta gutxiagotan gaixotzen dira. Ariketa fisikoa:
o Independentzia handiagoa ematen du
o Gaixotasun batzuk prebenitzen ditu
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
4
o Zenbait gaixotasun tratatu eta birgaitzeko balio du
Baina, txarto antolatutako kirolak kalte egin diezaioke pertsonen osasunari.
Hau da, etekinak era ziurrean eta onenean eskuratzeko, jarduera edo ariketa fisikoaren
programak zenbait printzipio zientifikori jarraiki preskribatu behar dira; eta honetan oinarritu behar dira:
o Osasun egoeraren, egoera fisikoaren eta pertsonaren potentzialaren eboluzioan
o Erantzun-dosiaren kurban
BajoEstado de Actividad de Base
A B CAlto
Beneficio
A=SedentarioB=Moderadamente
ActivoC=Activo
Curva
RespuestaDosis-
Baina, osasuna oso garrantzitsua da bakarrik medikuen esku uzteko. Hori dela-eta, behar diren
agente guztien inplikazioa da garrantzitsua, bizitzen urte gehiago baino gehiago lortu nahi bada. Era
berean, beharrekoa da urteei bizitza gehiago ematea. Ariketa fisiko ezak ondokoak sor ditzake:
o Gizentasuna
o Osteoporosia
o Giharren atrofia
o Malgutasun galera
o Endekapen kardiobaskularra
o Arnas arazoak
o Hesteen eta maskuriaren funtzioaren alterazioa…
Ariketa fisikoak osasunari dakarzkion onura nagusiak hauek dira: Heriotza goiztiarren arriskua murrizten du
Kardiopatia koronarioak sortutako heriotzen arriskua murrizten du
Diabetea sortzeko arriskua murrizten du
Hipertentsioa sortzeko arriskua murrizten du
Hipertentsioa duten pertsonen arterien presioa murrizten laguntzen du
Koloneko minbizia sortzeko arriskua murrizten du
Depresioa eta antsietatea murrizten ditu
Gorputzaren pisua kontrolatzen laguntzen du
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
5
Hezurrak, giharrak eta artikulazioak hazten eta osasuntsu mantentzen laguntzen du
Adinekoei indartsuago egoten eta erori gabe ibiltzen laguntzen die
Buruko ongizateari laguntzen dio
GGAAIITTAASSUUNN FFIISSIIKKOOAA
OOssaassuunnaarrii ddaaggookkiioonneezz
EErrrreennddiimmeenndduueeii ddaaggookkiieenneezz
• Gaitasun aerobikoa • Malgutasuna • Giharren tolerantzia • Giharren indarra • Gorputzaren osaera
• Trebetasun motorak: ∆ Koordinazioa ∆ Oreka ∆ Arintasuna ∆ Doitasuna
• Giharren potentzia • Gaitasun anaerobikoa • Erantzuteko gaitasuna
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
6
Medikuntza eta kirol arloko azterketa oinarrizko tresna da, eta abiapuntua izan behar du jarduera
edo ariketa fisiko sistematizatu eta bana-banakoa preskribatzeko.
ARIKETAREN PRESKRIPZIOA
Segurtasuna ematea programan parte hartzean
* Helburuak *
Gaixotasuna izateko arrisku-faktoreak murriztuz osasuna
sustatzea
Osasunerako gaitasun fisikoa
Errehabilitazioa eta t t d
Bihotza eta birikak Diabetea
Gizentasuna
ARIKETAREN PRESKRIPZIOA
Oinarria
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
7
Preskripzio horretan eredu batzuk daude:
o Jarduera fisikoan oinarritutakoak
o Ariketa fisikoan oinarritutakoak
o Jarduera fisikoaren piramidean oinarritutakoak (aurreko biak uztartuta)
Gaitasun fisikoaren – Osasunaren ebaluazioa (esfortzu-Probak)
Profil funtzionala eta gorputzaren
Arnas probak Auskultazioa
Ebaluatu beharreko parametroak
EZAUGARRIAK
JARDUERA FISIKOAREN MODELOA
Moderatua Metagarria Erregularra
3-6 METZ
30 min/egun Saio laburrak
Etenkakoa
Hobeto egunero
Bihotz maiztasunaArterien tentsioa
ElektrokardiografiaAuskultazioa
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
8
Intentsitate moderatuko jardueren adibidea Jarduera sedentarioak Gomendioak
o Autoa gidatzea o Autoa dendetako sarreran bertan
gelditzea o Pisuak igogailuan igotzea o Sofan eserita edo etzanda egotea o Mezuak telefonoz edo posta
elektronikoz bidaltzea o Telebista ikustea o Urrutiko agintea erabiltzea
o Ibiltzea, bizikletaz ibiltzea o Kotxea urrunago gelditu eta ibiltzea o Eskailerak oinez igotzea o Etxean zehar ibiltzea o Mezuak norberak ematea o Kalistenia edo bizikleta o Altxatu eta eskuz aldatzea katez
Sedentarioentzako gomendioak Jarduerak Iradokizuna
o Denbora luzean eserita
o Mahai baten ondoan o Kafe-orduan eta jatorduetan o Mezuekin
o Noizean behin, ariketa isometrikoak, kalistenikoak eta luzamenduak egitea, bizkarreko, abdomeneko eta beso-hanketako giharren malgutasuna eta tonua garatzeko.
o Ordu erdian behin altxatu eta lantokiaren inguruetan zehar ibiltzea
o Aktiboago izatea o Norberak ematea
Ariketaren preskripzioa. Bihotz eta arnas gaitasuna Osagaiak Azalpena Ariketa mota
Gihar talde handiak erabiltzea behar duten jarduerak, denbora luze batean era jarraituan eta erritmikoki egin beharrekoak. Ibiltzea, korrika egitea, bizikletan ibiltzea, igeri egitea, aerobica, arraunketa, patinajea…
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
9
Intentsitatea Iraupena Maiztasuna Progresioa
Gehienezko bihotz maiztasunaren %55-90 Jarduera aerobikoetan 15-60 minutu aritzea, etengabe edo etenak eginda Astean 3-5 egunetan
Ariketa-karga egoera fisikoari egokitzea (intentsitatea, iraupena eta maiztasuna).
Ariketaren preskripzioa. Pisuekin entrenatzea Osagaiak Azalpena Ariketa mota Intentsitatea Iraupena Maiztasuna
Gihar talde nagusiak egokitzeko ariketak
Moderatua. Gorputzaren osaera mantentzeko beharrezkoa dena, osasunaren mugen barruan
8-10 ariketaren 8-12 errepikapen egiteko behar den denbora.
Gutxienez astean 2 egunetan
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
10
GUTXIENEKO DOSIA
15min
5 min
EstimuloAerobikoa Beroketa
5 minHoztea
ARIKETA SAIOAREN FASEA
faseak ariketa IraupenaBeroketa
Estimulu aerobikoa
Lasaitasunera itzultzea
Luzapenak, kalistenia, ibiltzea edo korrika astiro egitea, bizikletan ibiltzea
Azkar ibiltzea, korrika egitea, bizikletan ibiltzea, igeri egitea, aerobica, patinajea, arraunketa …
Ariketa aerobikoaren intentsitatea murriztea, korrika astiro eginez edo ibiliz, eta luzapenak eta erlaxatzeko ariketak eginez
5-10 minutu
15-60 minutu
5-10 minutu
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
11
American College of Sports Medicine erakundeak (1991) egindako eskemetan oinarrituta egin dira goikoak
(Guidelines for Exercise Testing and Prescription;4.arg.). Osasunaren gainean jarduera eta ariketa fisikoek dituzten onurei buruz lehen adierazitako
arrazoiez gain, badira gaitasun fisiko onari lotutako beste onura batzuk:
Gorputzaren osaera kontrolatzera eta osasunari lotutako gaitasun fisikoak (bihotz eta arnas
erresistentzia, tolerantzia eta giharren indarra eta malgutasuna) garatzera bideratutako ariketa fisikoa
erregularki egiteko programak pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du, ondoko arrazoiengatik:
o Lan fisikoa egiteko ahalmena areagotzen duelako, eguneroko jardueran indartsu, ondo
eta gehiegi nekatu gabe egin ahal izateko, astialdian denbora ondo pasatzeko eta jolas
jarduerak egiteko, eta bat-bateko ezusteei aurre egin ahal izateko.
o Gaixotasunak edo ezgaitasuna sortzen duten endekapen-alterazioak hobetu edo
prebenitzen dituelako.
o Buruko gaitasunak ahalik eta ondoen erabiltzeko bidea ematen duelako.
o Ondo, energiaz beterik, animaturik sentitzen eta egoki erlazionatzen laguntzen duelako.
1. Pertsona sedentarioek beren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetu ditzakete,
egunero beren jarduera fisikoaren maila intentsitate moderatu bateraino
areagotzen badute.
2. Jarduera eta ariketa fisikoek ez dute oso nekagarriak izan behar, osasunaren
onurak jasotzeko.
3. Osasunaren onura handiagoak lor daitezke jarduera eta ariketa fisikoen lan-
karga, iraupena, maiztasuna eta intentsitatera muga jakin bateraino areagotuz
gero.
I. MAILA: Oinarria – Eguneroko jarduera fisikoak
II. MAILA: ariketa fisiko aerobikoa
III. MAILA: Malgutasuna eta giharren indarra eta tolerantzia lantzeko ariketak / aisia-kirolak
IV. MAILA: Erpina – Jarduera sedentarioak
ARIKETA FISIKOAREN PIRAMIDEA
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
12
Lehen adierazi dugun bezala, medikuntza eta kirol arloko azterketa oinarrizko tresna da, ariketa
fisikoaren preskripzioaren abiapuntu gisa erabili beharrekoa.
Medikuntza eta kirol balorazioa
Baimena, jakinaren gainean jarrita
Proben azalpena Probak dakartzan arriskuak eta minak Parte hartzailearen erantzukizuna Espero diren onurak. Galderak Baimena emateko askatasuna Baimena Data proba-egilearen sinadura Data lekukoaren sinadura
Data medikuaren sinadura
Arriskuaren estratifikazioa Esfortzu-probak egin aurretik beharrezkoa da kirolarien artean hasierako aukeraketa bat,
osasunari dagokiona, egitea, probetan arriskuak saihesteko. Horren ondorioz: • Ariketa fisikoa egiteko etxeko medikuak ezarritako kontraindikazioak dituzten
pertsonak identifikatu eta baztertu behar dira. • Aurreko azterketa mediko espezializatua egitera behartzen duten gaixotasun edo
arrisku-faktoreen seinale edo sintomak dituzten pertsonak identifikatu behar dira. Historia medikoari buruz ondoren proposatzen den galdera-sortaren asmoa hau da: identifikatzea
zeintzuk pertsonarentzat izan daitekeen arriskutsua ariketa fisiko orokorra (medikuak ikuskatu gabekoa) praktikatzea.
Norberaren eta familiakoen aurrekari medikoak Zure familian inork (gurasoek, aitite-amamek, neba-arrebek) izan du edo oraindik du…? Diabetea Tuberkulosia Asma Bihotzeko gaixotasuna Hipertentsioa Kolesterol altua Inoiz izan dugu edo oraindik baduzu….? Hepatitisa Diabetea Tuberkulosia Arnas gaixotasunak: asma, bronkitisa… Alergia Bihotzeko gaixotasuna: angina, infartua, balbula bat lesionatuta Hipertentsioa
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
13
Kolesterol altua Zorabioak, konortearen galerak, oreka-falta. Esfortzu bat egin duzunean, bularrean, lepoan edo besoetan (besoak atsedenean daudela) mina. Bihotzeko taupada irregularrak edo bat-batean azkarragoak Arnasa egiteko zailtasuna, ohiko jarduerak edo ariketa arina egitean arnasbehartuta edo itolarri
egotea. Orkatilak puztea Baso eta hanketan odol falta. Aurreko azterketetan diagnostikatu dizute…? Bizkarrezurreko, aldakako, belaunetako, oinetako … gaixotasunak Pultsu edo bihotzeko erritmo irregularra. Bihotzeko murmurioak Arnas alterazioak Inoiz izan dituzu…? Ebakuntza kirurgikoak Hausturak Lokadurak edo zaintiratuak Ospitaleratzeak Istripuak Normalean…? Erre, edan edo medikamendurik hantzen duzu Kirola egiten duzu Oharrak: Adierazten dut nire erantzunak egiazkoak direla eta nahita informazioa ezkutatzen ez dudala. ……………….n, 200..(e)ko ………………………….. aren ……………………..(e) (a)n Sinadura
Arrisku kardiobaskularraren balorazioa
Arriskua baloratzeko irizpide objektiboak zehazteko, definitu da zeintzuk diren “arrisku kardiobaskularraren faktoreak”.
Faktore positiboak (arriskutsuak): Adina eta sexua: 45 urtetik gorakoak edo 55 urtetik gorako emakumeak, edo menopausia
goiztiarra, estrogenoak berrezartzeko terapia egin gabe, duten emakumeak. Familian gaixotasun koronarioko aurrekariak izatea Ohiko erretzailea Arterien hipertentsioa Kolesterol altua Diabete melitusa. Gizentasuna Sedentarismoa Faktore negatiboak (osasungarriak) HDL-kolesterola +60mg./dl.
Patologia kardiobaskularraren seinale nagusiak Jatorri iskemikoko mina edo ondoeza bularrean, lepoan, masailezurrean, besoetan Atsedenean edo ariketa moderatuan arnasa hartzeko zailtasuna Bertigoa edo konortearen galera Ohean etzatean arnasa hartzeko zailtasuna Orkatiletako edema Palpitazioak edo takikardia Beso-hanketan indarra erabat galtzea Auskultazio susmagarria Itolarri edo arnasbehartuta egotea eguneroko jarduerak egitean
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
14
Arriskuaren balorazioa Lotutako “arrisku kardiobaskularraren faktoreen” kopuruaren arabera, patologia kardiobaskular
bat izateko arrisku txikia, ertaina edo handia izango dugu.
Arrisku txikia Sintomak ez dituzten 45 urtetik beherako gizonak eta 55 urtetik beherako emakumeak Arrisku faktore 1 edo 2
Arrisku ertaina 45 urtetik gorako gizonak eta 55 urtetik gorako emakumeak 2 faktore baino gehiago Arrisku altua Bihotzeko edo hodietako gaixotasuna Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, asma edo biriketako beste gaitz bat Bihotz eta biriketako patologiaren beste seinale argiago bat Diabete melitusa. Tiroideko gaixotasuna Gibeleko gaixotasuna Giltzurruneko gaixotasuna
Behin kirol medikuntzaren azterketa egin nahi duen pertsonak galdera-sortari erantzunda,
erantzunak aztertuta, eta proba funtzionalak egiteak arriskurik ekarriko ez duela ziurtatuta, balorazio klinikoa egiten da.
Ondokoak hartzen ditu balorazio klinikoak:
• Historia medikoa • Esplorazio kardiobaskularra • Arnas aparatuaren esplorazioa • Lokomozio-aparatuaren esplorazioa • Balorazio zineantropometrikoa • Proba funtzionala
Helburua ez da erabat zehatzak izatea edo arlo bakoitzeko azterketa espezifikoak ordeztea,
baizik eta nondik norako multzo bat ematea, ariketa praktikatu aurretik beste probaren bat egin behar den erabakitzeko.
Historia medikoaren osagaiak • Galdera-sorta behar bezala bete behar da • Aurrean pertsona dagoela, informazioa osatu behar da
Esplorazio fisikoaren osagaiak Kardiobaskularra
• Bihotz eta pultsuaren maiztasuna • Arterien tentsioa atsedenean • Bihotzaren auskultazioa • Elektrokardiograma
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
15
Arnas aparatukoa • Biriketako auskultazioa • Espirometria basala
Lokomozio-aparatukoa • Bizkarrezurra, aldaka, belaunak, orkatilak, oinak… ikusiz aztertzea • Oin-plantarra aztertzea podoskopioaren bidez • Baso eta hanken neurriak hartzea • Malgutasuna • Dinamometria
ZINEANTROPOMETRIA
Zineantropometria zientziaren adar bat da, eta indibiduoaren gorputzaren tamaina, forma, proportzioak eta osaera ikasten ditu, betiere neurrien bitartez, hazkuntzari, jarduera fisikoari eta nutrizioari dagokienez, gorputzaren portaera ulertzen saiatzeko.
Neurria eta pisuaz gain, gorputzeko koipe kopurua baloratzen da, gorputza osatzen duten lau osagaietako bat baita (koipea, hezurrak, giharrak eta hondakinak). Azterketa egiteko, ehun adiposozko larruazalpeko toles batzuk neurtzen dira. Toles horiek gorputz-azalaren puntu jakin batzuetan daude; ondoren, formula matematiko batzuk aplikatzen dira.
PROBA FUNTZIONALA:
Bihotz eta arnas sistema ezin da zuzen ebaluatu gorputza atsedenean dagoenean: lan-karga bat, dosifikatu ahal dena eta errepikakorra dena, behar da, sistemaren erreserba funtzionalaren balorazio bat egin ahal izateko. Atsedenean dauden pertsonekin egindako neurketa objektiboetan batek ere ez du balio lan fisikorako pertsonen gaitasuna neurtzeko. Atsedenean bihotz maiztasun txikia izateak, esaterako, egoera fisiko ona adieraz dezake, baina, batzuetan, gaixotasun baten sintoma besterik ez da.
Esfortzu fisikoan, sistema kardiobaskularraren egokitzapen fenomeno batzuk gertatzen dira, den-denak oxigenoa giharretara eraman eta, bertan, elikagaiekin batera bere kontsumorako, hobeto erabiltzera, eta mugitzeko energia sortzera bideratuak.
Esfortzu proba baten bidez, pertsonek, beren zelula bizien jarduera mantentzeko, oxigeno kontsumitu beharra baloratzen da. Zelulek metabolismoaren eta jarduera fisikoaren arabera kontsumitzen dute oxigenoa. Oxigenoaren kontsumoa (VO2) lanaren intentsitatea areagotzen den neurriak areagotzen da gorputzean, harik eta pertsonaren arnas aparatuaren, zirkulazio aparatuaren eta metabolismoaren gaitasun funtzionalak ezarritako muga batera heldu arte. Oxigenoaren gehienezko kontsumoa (gehienezko VO2) izeneko muga hori zeharkako metodo baten bitartez zehazten da, alegia, egindako kargaren bitartez (wattak) lortzen da.
PROBAREN HELBURUA
Probak ondokoak ekarri behar ditu:
1. Gaitasun funtzionalaren hurbilketa objektiboa 2. Ariketa programen banako planifikazioa egiteko behar diren datuak 3. Programa jakin baten eragingarritasunari buruzko informazioa 4. Hezkuntza metodo bat, pertsonak hobeto ikasteko bere gorputzak ariketa fisikoari nola
erantzuten dion
JARDUERA EDO ARIKETA FISIKOAREN PRESKRIPZIOA ETA PRAKTIKAREN ONURAK.
KIROLAREN MEDIKUNTZAREN EGITEKOA PRESKRIPZIOAN.
Parte hartzearen kirola. Osasunaren sustapenetik dopinera.
16
PROBEN PROTOKOLOEN EZAUGARRIAK
Erabilitako protokoloek, ahal delarik, ondoko arauak errespetatu behar dituzte:
1. Progresiboak izan behar dute (lan-karga pixkanaka-pixkanaka areagotu behar da), eta hasieran beroketa-aldi bat behar dute.
2. Tarteek behar beste iraun behar dute erregimen kardiobaskular, bihotz maiztasun, arterien tentsio, oxigenoaren kontsumo egonkorrak lortzeko.
3. Esfortzuaren iraupena 9-12 minutu bitartekoa izateko antolatu behar dira. 4. Ebaluatutako pertsonen arabera aldatuko dira potentziaren areagotzea eta probaren
iraunaldia.