Download - ISLAMA

Transcript
Page 1: ISLAMA

2.ISLAMA ETA ISLAMA HEDATZEAIslama,iragana eta oraina

Zer da islama?Jainko bakarrarengan sinisten duen erlijio monoteista da.Gaur egun munduko bigarren erlijioa da.Bost erlijio-printzipio betetzen dituzte:

1)Fedea aitortzea:Jainko bakarra dago Ala eta Mahoma da haren profeta.2)Egunean bost bider otoitz egitea,Mekara begira jarrita eta ostiraletan komunitatearen otoitza egitea meskitan3)Behartsuei limosna ematea.4)Barau egitea Ramadan hilean.5)Mekara errores joatea,bizitzan behin gutxienez.

1.ARABIA,MAHOMA ETA ISLAMA

1.1.ARABIA,ISLAMAREN SORTERRIA

Islam izeneko erlijioa Arabiako penintsulan sortu zen. ↓Ekialde Hurbilean,Itsaso Gorria eta Persiako golkoaren artean

VII.mende hasieran,Arabian bi talde borrokan zeuden:

Barrualdekoak: Beduino izena zuten.Erlijio animista dute.Artzaintza nomada praktikatzen zuten.

Kostakoak:Erlijio politeista dute.Herri sedentarioak:iparraldean merkataritzan aritzen ziren eta hegoaldean nekazaritzan.

Garrantzi handieneko hiriak MEKA eta YATRIB.VII.mendean,Mahomak erlijio berri baten barnean,ISLAMAREN bildu zituen.

1.2.MAHOMA ETA ISLAMA

Mahoma:Islamaren profeta da.Mekan jaio zen.Jainkoa agertu zitzaion eta erlijio berria,islama.predikatzen hasi zen.Mahoma hiltzean islamdar erlijioa musulmanen liburu santuan bildu zuten,KORAN deritzon liburuan.Erlijio hori betetzen dutenak MUSULMANAK dira.

Portaera arau batzuk dituzte:Poligamia praktikatu dezakete,alkohola edatea,txerrikiak jatea eta zorizko jokoak debekatzen dituzte.Baita ere,musulmanek berdintasunak,tolerantziak,anaitasunak eta batasunak osatzen dituzten islamdar printzipioak bete behar dituzte.

1

Page 2: ISLAMA

2.ISLAMAREN ZABALKUNDEA

2.1.ISLAMAREN HASIERAK

Mahoma Meka hirian hasi zen bere doktrina predikatzen.Han,arerioak egin zituen merkatari aberatsen artean,politeismoaren aurka agertu eta musulman guztien arteko berdintasuna aldarrikatu zuenean.

Ondorioz,622.urtean Mekatik ihes egin behar izan zuen eta Jatrib hirira jo.622.urtea HEJIRA edo IHESALDIAREN URTEA esaten zaio eta hasiera puntutzat hartu zen musulmanen egutegian.Gainera,harrezkero,JATRIB hiriak MEDINA izena,profesaren hiria hartu zuen.

Medinan,Mahoma buruzagi politiko eta religioso bihurtu eta armada bildu eta Meka konkistatu zuen 630.urtean.Hil zenean,bi urte geroago.ia Arabia osoa zegoen haren doctrinaren barruan bilduta.

2.2.INPERIO HANDIA SORTZEA

632.urtean Mahoma hil eta gero.VII eta VIII.mendeetan zehar,musulmanek inperio handia sortu zuten.

2.2.1.Hedapenaren zergaitiak:lau izan ziren.

1)Haien fedea hedatzeko guraria.2)Armada indartsua antolatzea,armada horretan zalditeriak

zeregin nagusia zuen.3)Gerrarako harrapakinak biltzeko grina.4)Haien arerioen barruko ahulezia.

2.2.2.Konkistaren aldiak:

1)Kaliferri ortodoxoa:Mahomaren familiakoek eta adiskideen artean hautaketa bat egin zuten, ondoren kalifa(Jainkoaren mezulariaren ondorengoa)izenburua hartu zuen eta Medinan jarri zuen egoitza.

2)Omeiatarren kalifaldia: Omeiatarren artean heredatu zuten Pargua eta Damaskora eraman zuten hiriburua.Arabiar Inperioak orduan lortu zuen hedapenik handiena,eta mendebalderantz zabaldu ziren,Afrikako iparraldean eta Iberiar penintsulan zehar.

3)Abbastarren kalifaldia: Abbastarren dinastia omeiatarrak tronutik kenduz hasi zen gobernatzen,eta Bagdadera eraman zuten hiriburua.Kreta eta Sizilia konkistatu ondoren gelditu egin zen musulmanen zabalkundea eta bata bestearen ondoko barruko istiluak gertatu ziren.Turkiarrek 1055ean konkistatu zuten Kaliferria,ondorioz abbastar erregeek turkiarren menpe jarraitu zuten.

2

Page 3: ISLAMA

3.INPERIOAREN ZABALKUNDEA

3.1.GOBERNUA ETA ADMINISTRAZIOA

Inperioko gobernua kalifaren esku zegoen.KALIFA zen agintaririk gorena,eta erlijioaren eta politikaren arloko aginteak biltzen zituen,musulmanentzat “lurreko Jainkoaren itzala”zen.Buruzagi erlijiosoa eta agintari politikoa zen.Gobernatu,justizia administratu eta armada zuzentzen zuen.Gobernatzeko kalifak, BISIR edo lehen ministroa zuen.

Konkistatutako lurraldeak kudeatzeko,lurraldeak gobernadore edo VALI delakoaren eta finantzetarako superintendentearen agintepean jartzen zituzten KORA edo probintziak sortu zituzten.

Probintzietako biztanleek bi eratako zergak ordaintzen zituzten,lurrak edukitzeagaitik bat eta pertsonagatik beste bat.Azken hori amaitu egiten zen islamera bihurtzean.

3.2.EKONOMIA-JARDUERAK

3.2.1.NEKAZARITZA: MUSULMANEN EKONOMIAREN OINARRIA eta biztanle gehienak nekazaritzan lan egingo dute.

Ura urria zen musulmanen lurraldearen zati handian,ondorioz,UREZTATZEKO TEKNIKAK garatu behar izan zituzten.Adibidez,NORIAK,hauek ura ateratzeko ur-lasterrek eta animaliek eragingako gurpilak erabili zituzten,noriak uretan zati batean murgilduta jartzen zituzten.Ura bildu eta gero laborantza-lurretara eramaten zuten andaparetan edo UBIDEETAN zehar.

3.2.2.BESTE EKONOMIA-JARDUERA BATZUK:Eskulangintza eta merkataritza ere funtsezko jarduerak ziren baina batipat hirietan egiten zen.

3

Page 4: ISLAMA

4.GIZARTEA ETA EGUNEROKO BIZIMODUA

4.1.GIZARTE-TALDEAK

Hiru mailatan antolatzen zen:

1)ARISTOKRAZIA:Jatorri arabiarra zuen taldea eta gobernuko eta administrazioko goi-karguak izaten zituzten.

2)HERRIAREN MASA:Nekazariek,eskulangileak eta merkatari askeak osatzen zuten.

2.1.Mawali:Islamera bihurtutakoak izango dira.2.2.Dimmie:Beren erlijioa gorde zutenak.

3)ESKLABOAK:Gizarteko beherengo mailan zegoen taldea,gerrako presoak edo merkatariek salerosten zituztenak ziren.

4.2.FAMILIA ETA EMAKUMEEN EGOERA

Musulmanen familiak gizonezkoen aginte absolutoaren mende zeuden.Emakumeak gizonaren babespean zeuden beti.Emakumearen zeregina etxea eta seme-alabak zaintzea zen.

4.3.ELIKADURA ETA JATORDUAK

Pobreenek garagarra eta datilak jaten zituzten.Aberatsenek:bildots haragia,arrainak,barazkiak,frutak eta hainbat eratako gozokiak.

4

Page 5: ISLAMA

5.MUSULMANEN KULTURA ETA ARTEA

5.1.MUSULMANEN KULTURA BEREZIA

Ekialdeko asmakizunak zabaldu zituzten Mendebaldean:papera,bolbora,iparrorratza eta astrolabioa.

5.2.MUSULMANEN ARTEA

Islamdar erlijioak debekatu egiten du giza irudiak eta animalienak adieraztea.

5.2.1.ARKITEKTURA ETA APAINDURA

Material pobreak erabili zituzten arkitekturan.Euskarritzat,zutabeak eta pilareak erabili zituzten.

Eraikinen kanpoko apaindura oso soila da baina barrualdeak marmolez,azulejuz eta igeltsuzko eta zurezko xaflaz estaltzen zituzten.Motibo nagusiak hiru ziren:

1)ATAURIKEA:Landaren estilizatuak dira.2)BEGIZTA:Elkarri lotutako geometria-irudiak.3)EPIGRAFIA:Koraneko txatalen inskripzioak.

5.2.2.MESKITA,JAUREGIAK ETA BESTE ERAIKIN BATZUK

Musulmanen eraikin nagusia meskita da.Meskiten egitura Medinako Mahomaren etxean oinarritzen da eta bi atal ditu:

1)ETXARTEA:Atariz inguratutako espazio irekia da.Fededunek otoitz egin aurretik garbitzeko erabiltzen duten iturria eta fededunol otoitzera deitzeko dorre edo minaretea dago.

2)OTOITZA EGITEKO GELA:Bi nabeko espazio estalia da.Hormetako bat,KIBA deritzona Mekarantz dago orientatuta bertan Korana gordetzen duen hobi hutsa dago MIHRAB izenekoa.Meskitarik nabarmenen artean Damasko,Kairun,Samarra,Jerusalem eta Kordobakoa daude.

Jauregiak kalifen egoitzak ziren,baina musulmanek beste eraikin batzuk ere egin zituzten:gotorlekuak,mausoleoak eta erlijio-zientziak ikasteko etxeak.

5


Top Related