-
IURRETAKO HISTORIA Eñaut Aiartzaguena Bravo - Jon Irazabal Agirre (Gerediaga Elkartea)
19. atalaDANTZARI-DANTZA
Askotan aipatu zen Iurretako historian zehar dantzariek izan-dako garrantzia. Bai behintzat herriko bandera urte luzez mantentzeko. Baina zertan zen kontu hura? Zer ziren Iurretako dantza haiek?
- Jone, noizko kontua da Iurre-tako dantzen hau?
- Ezin da jakin Aritz! Dantza-ri-dantzaren jatorria historian galtzen da eta ez dago jakite-rik noiz eta zergatik sortu zen. – Hasi zen Jone azaltzen – Mun-duko kultura guztietan izan dira dantzak eta errituak eta hauek Dantzari-Dantza da gurean
mantendu den erritu ho-rietako bat.
- Aspaldikoa da orduan?
- Hori da. Badakigu adibi-dez, Wilhelm von Humboldt, hi-
zkuntzalari eta filosofo alemaniarra, 1801. urtean, eskualde honetatik pasa
zenean Dantzari-dantzaren edertasun eta bizitasunaz txundituta gelditu zela.
- Odolean daramagu dantza beraz! – Bota zuen Aritzek pozik.
- Hala ere Dantzari-dantza ez zen eskualdeko herri guztietan mantendu
Aritz. Abadiño, Berriz, Garai,
Izurtza, Mañari eta Iurretan mantendu genuen.
- Baina herri gehiagotan ere egiten da gaur egun.
- Halaxe da. Espainiako II. Errepublikaren garaian dantza talde ugari sortu ziren Euskal Herrian euskal dantzak za-baltzeko. Garai honetan baina dantzak moldatzen hasi ziren, alkandorako maukak batu, bularra bistan utzi eta hasierako naturaltasun hartatik jarrera zuzen eta zurruna-goak lehenetsi zituzten.
- Zer ezberdintasun dago? Ez dut asko ulertzen Jone!
- Begiratu hutsez nabaritzen da adibidez, guk hanka jasot-zean “puntapijue” botatzen dugula, bi golpetan, belauna okertuz, ostikada bat bailitzan. Beste talde batzuek zuzen-zuzen altxatzen dute hanka.
- Iurretan orduan lehen egiten zen moduen agiten da?
- Horretan saiatu gara behintzat. Baina ez da lan erreza izan. Jose Jabier Abasolo “Tiliño” iurretarrari eta Sabin Egi-guren eta Iñaki Irigoien bilbotarrei esker berreskuratu zen lehengo Dantzari-dantza.
ARIKETA:• Zer dantzek osatzen dute Dantzari-Dantza?