Download - Hitler: Gaitzaren inperioa
![Page 1: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/1.jpg)
MUNDUA1918-1939
HITLER
GAITZAREN INPERIOA
![Page 2: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/2.jpg)
ZER GERTATU ZEN ALEMANIAN? ZERK EGIN ZUEN
POSIBLE HITLER? HAUXE DA IKASGAI HONEN
HELBURUA. HORRETARAKO SAIATUKO GARA AZTERTZEN MUNDUAREN BILAKAERA,
EKONOMIKOA ZEIN POLITIKOA, 1918-1939 BITARTEAN ETA BEREZIKI IKUSIKO DUGU URTE
HORIETAKO BILAKAERA ALEMANIAN PELIKULA BATEN BITARTEZ, “HITLER: GAITZAREN INPERIOA”
![Page 3: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/3.jpg)
GERREN ARTEKOA
1918: Versalleseko Ituna
1918-24: Gerraren osteko krisialdia
1923-29: Susperraldi ekonomikoa
1929-33: 29ko krak-a
1933-39: Demokrazia versus faszismoa
1939-45: Munduko II Gerra
![Page 4: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/4.jpg)
BakeaEuropako mapa berria:1.Inperioak desagertzen dira.
2.Balkanetan Yugoslavia nagusitzen da.
3.Frantziak 1870ean galdutako lurraldeak berreskuratzen ditu.
4.Sobietar Batasunaren inguruan estatu-tapoiak sortzen dira.
5.Italiak ez du Balkanetan agindutako lurraldeak eskuratzen.
6.Alemanian bitan banandu zen (Dantzing korridorea)
Kalte materialak:1.Batez ere frantzian eta Belgikan
2.Ekonomiek galera handiak (BPGren %30ª bataz beste)
3.Ekonomiak birmoldatu behar ziren (Gerra-ekonomia batetik kontsumo ekonomia batera)
4.Gerran parte hartu zuten estatuek zor handiak metatu zituzten gerra finantziatu ahal izateko.
Giza-kalteak(Ikus koadroa)
![Page 5: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/5.jpg)
![Page 6: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/6.jpg)
![Page 7: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/7.jpg)
DIKTATALEMANIA ETA BAKE-ITUNA
1.Alemaniak amore eman zuen Wilson Presidenteak proposatu zituen 14 puntuak aplikatu behar zirelakoan.
2.Gerraren porrota Kaiserren abdikazioa ekarri zuen. Une honetan bi prozesu aktibatu egin ziren. Batetik, SPD eta Zentrum alderdiek Weimarren asanblada konstituziogilea sustatu zuten eta, aldi berean, aliatuekin negoziatzen hasi ziren. Bestetik, egoera nahasiaz baliatuz, KPD (Espartakistak) altxatu ziren boltxebikeen adibideari jarraituz.
3.Bake-negoziaketak berehala bestelako egoera planteatuko zuen. Wilsonen jarrera bakezalea bazteruz, Frantziak eta Belgikak Alemania zigortzeko asmoa argi eta garbi adierazi zuten. Alemania erruduna zen.
4.Weimarreko alderdiek presa handia zuten. Bakea onartu behar zuten iraultza komunistari aurre egin zezaten.
5.Versalleseko ituna onartzeak traizio-mitoa ekarri zuen. Gerra ez zuten militarrek galdu, politikariek baizik.
![Page 8: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/8.jpg)
ALEMANIA ETA BAKE-ITUNA
1. Alemania gerraren erruduntzat jo zuen.
2. Alemaniak kalte-ordainak ordaindu behar zituen.
3. Alemaniak armada izateko eskubidea galdu zuen.
4. Alemaniak itsas-armada galdu zuen.
5. Alemaniak kolonia guztiak galdu zituen.
6. Alemania bi zatitan banatuta gelditu zen (Dantzing korridorea)
7. Sarre eskualdea Frantziaren eskutan gelditu zen 15 urte bitartez.
8. Renania desmilitarizaturik gelditu zen.
9. Alemaniari Austriarekin batzeko aukera debekatu zioten.
![Page 9: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/9.jpg)
GERRAONDOKOA
![Page 10: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/10.jpg)
1918-1924
Krisialdi ekonomikoa:
Desmobilizazioa eta langabezia
Ekonomia birmoldatu (Gerra-ekonomiatik kontsumo ekonomiarako trantsizioa)
Industrien eta azpiegituren berreraiketa
Txanponen debaluazioa dolarraren aurrean
Inflazioa
Zorrak
![Page 11: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/11.jpg)
Debaluazioa
Ekonomia berpizteko, Europako ekonomiek esportazioetara jo
behar izan zuten, barne eskaera oso ahula baitzen.
Produktuak kanpoan lehiakorrak izateko, Estatuek beren
txanponak debaluatu zituzten dolarrarekiko. Horrek ekarri zuen
inflazioa eta, Alemaniaren kasuan, hiperinflazioa.
Ingalaterrak libra sendoa mantendu zuen bere Inperioa
berriro ere merkatu bezala erabili zuelako.
![Page 12: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/12.jpg)
Zorrak
Gerra bukatuta, estatuek gerran metatutako zorra
kitatzeari ekin zioten. Frantziak eta Ingalaterrak oso zor handia zuten EE.BBekiko. Ordainketak
egiteko Alemaniak ordaindu behar zizkien kalte-ordainekin kontatzen zuten. Horregatik izugarrizko presio egin zuten Alemaniaren gainetik, kalte
ordainak ordain zitzan.Alemania egungo
400.000.000.000 $ pagatu behar zituen.
![Page 13: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/13.jpg)
1918-1924
Bi gertakizunek berpizte ekonomikoa sendotu zuten eta nazioarteko giro politikoa baretu zuten:
• Dawes Plana• Locarnoko Ituna
Hazkundeak 1929 arte iraundu zuen. (“20 zoriontsuak”)
![Page 14: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/14.jpg)
Dawes-Plana
Dawesen plana bitartez, Alemaniak bere zorra
birnegoziatu zuen. Ordaindu behar zuen
kopurua gutxitu zen eta epeak luzatu. Ordainketei aurre egiteko Alemaniak kredituak jasoko zituen
EE.BBetatik. Frantziak eta Ingalaterrak kalte ordainak
jasoko zituzten eta diru horrekin EE.BBei bere zorrak kitatuko zituzten.
Kapital-fluxu honek estatu hauen errekuperazio
ekonomikoa bultzatu zuen.
![Page 15: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/15.jpg)
LOCARNO
Kalte-ordainen auzia bideratuta, Frantzia eta
Alemania bildu ziren Suitzako Locarno herrian haien arteko
harremanak normaltzeko asmoz. Frantziak Rhur Arroa laga zuen. Alemaniak bere konpromisoak betetzeko asmoa berretsi zuen. Bi
estatuek gerra berri bati ukatu zioten eta Alemania Nazioen Elkartea onartua izan zen.
Nazioarteko giroa lasaitu egin zen. Bazirudien Munduari aukera berri bat ematen
zitzaiola. “20 urte zoriontsuak” hasiak ziren Europan ere.
![Page 16: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/16.jpg)
GERRAONDOKOA
EE.BB.ak
EUROPA
ALEMANIA
![Page 17: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/17.jpg)
1918-24 POLITIKAEE.BB.• Eskuineko gobernuak.• Krisialdia berehala gainditu:
– Errepresioa– Sacco eta Vanzetti
• Munduko potentzia• Europako errekuperazioaren
motorra (Kredituak, inbertsoak, inportazioak)
• Puritanismoa:– WASP– Inmigration Act– Lege Lehorra
(Gansterismoa)
![Page 18: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/18.jpg)
1918-24 Europa
Europan ere eskuineko gobernuak nagusitu ziren urteotan. Krisialdia gehiago luzatu
zen eta gobernu ezberdinek komunismoaren bultzada eutsi behar izan zuten errepresioa erabiliz. Frantzian eta Ingalaterran erregimen liberala indartuta atera zen. Italian eta Espainian berriz,
demokraziak porrot egin zuen eta horren ordez erregimen diktatorialak garatu ziren.
![Page 19: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/19.jpg)
Italia
1. Gerra irabazi eta bakea galdu (Adriatikoko lurraldeak Yugoslabiari eman)
2. Krisialdi ekonomikoa3. Komunismoaren gorakada4. Alderdi klasikoen ezintasuna5. Faxismoaren indarra6. Erromaren gaineko martxa
![Page 20: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/20.jpg)
Faxismoaren ezaugarriak
• Antidemokratikoa• Askatasunik ez• Antikomunismoa• Alderdi bakarra• Liderren gurketa• Errepresioa• Hipernazionalismoa• Propagandaren
garrantzia• Ekonomia zuzendu
![Page 21: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/21.jpg)
ALEMANIA
• Zein izan zen Hitler?
• Nola lortu zuen Alemaniarren borontatea bereganatzea?
• Zer izan zen nazismoa?
![Page 22: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/22.jpg)
PELIKULA HONEN PELIKULA HONEN BITARTEZ, HITLERREN BIOGRAFIA EZAGUTZEAZ GAIN, ALEMANIAKO BILAKAERA POLITIKOA ERE EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUGU.
BITARTEZ, HITLERREN BIOGRAFIA EZAGUTZEAZ GAIN,
ALEMANIAKO BILAKAERA POLITIKOA ERE EZAGUTZEKO
AUKERA IZANGO DUGU.
![Page 23: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/23.jpg)
HASIERA
![Page 24: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/24.jpg)
Gerratik bueltan, Hitlerrek mugimendu espartakistak gidatutako iraultza komunista ezagutu zuen.
Komunismoari aurre egiteko, Alemaniak Versallesen inposatutako baldintzak (diktat) onartu behar izan zituen.
![Page 25: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/25.jpg)
Alderdi burgesek , alderdi sozialistaren laguntzarekin, Ernst Rohm-en asalto-indarrak –SA- (frontetik bueltatu ziren
soldaduaz osaturiko indar paramilitarrak) erabili zituzten iraultza zapaltzeko. Lider espartakistak eraildak izan ziren eta mugimendua bukatu egin zen. Weimar Errepublika jaio zen.
![Page 26: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/26.jpg)
![Page 27: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/27.jpg)
WEIMAR ERREPUBLIKA
• Liberalek eta Sozialistek sustengatutako Errepublika.
• Kontrako indarrak:– Komunistak– Ultranazionalistak
• Arazoak:– Kalte-ordainak– Hiperinflazioa– Demokrazia indartu
![Page 28: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/28.jpg)
HIPERINFLAZIOA
1922an Alemaniak ezin izan zuen kalte-ordanei aurre egin. Frantziak
Rhur arroa inbaditu egin zuen ordainketaren berma gisa. Bertako
langileek, protesta gisa, erresistentzia pasiboari ekin zioten gobernuak diruz
lagunduta.Alemaniako Banku Zentralak diru
premia horri asetzeko, dirua inprimatzeari ekin zion. Urte baten buruan markoak bere balio guztia galdu egin zuen. Dolar bat 2 bilioi marko balio izatera ailegatu zen.
Ertaineko klaseek beren aurrezkiak galdu zituzten. Ekonomia kolapsatu egin zen. Dirua beharrean, truekea
nagusitu zen.1923ean txanpon berri bat
RENTMARK agertu zen eta prezioak egonkortu ziren.
![Page 29: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/29.jpg)
![Page 30: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/30.jpg)
LEHENDABIZIKO PAUSOAK
Ernst Röhm
SAren buruzagia
Anton Drexler
ALP sortzailea
Ernst Hanfstaengl Hermann Goering
![Page 31: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/31.jpg)
1921ean Hitlerrrek ospe handia lortu zuen Municheko ultranazionalisten artean. Berehala eztabaidarik gabeko liderra bihurtu zen bere alderdian, Alemaniako Langileen Alderdia (honuz gero, Alemaniako Langileen Alderdi Nazional Sozialista NSDAP).
Bere hitzaldiek (Versallesen kontra, judutarren kontra, komunisten kontra), ertainetako klaseetan eta aberatsen artean arrakasta handia izan zuten.
Bitartean, Alemania krisialdi ekonomiko sakon batetan erori zen. Inflazioa gero eta altuagoa zen. Langabeziak etengabe gora egiten zuen.
Ekimenarako unea ailegatu zen. Mussolinik Italian egin zuen bezala, Naziak estatu-golpe bat prestatzen hasi ziren.
Garagardoaren Pucht-a
![Page 32: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/32.jpg)
Garagardoaren Pucht-a
General Erich Ludendorff
Rudolf Hess Gustav Von Kahr
![Page 33: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/33.jpg)
Putschekoak epaiketan
Putschean 16 hildakoen oroigarria Landberg Gaztelua, Hitlerren gartzela
![Page 34: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/34.jpg)
Mein Kampf
Gartzelan Hitlerrek “Mein Kampf” idatzi zuen. Bertan bere politikaren oinarriak finkatu zituen: Arraza ariaren nagusitasuna, judutarren kontrako teoriak, homosexualen kontrakoak, atzeratuen kontrakoak, bizi-espazioa, pangermanismoa, gobernu indartsu baten beharra, Versallesen ukazioa, indarkeriaren defentsa… Ez gaitezen engaina. Dena zegoen idatzita liburu horretan.
![Page 35: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/35.jpg)
EPAIKETA
![Page 36: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/36.jpg)
GARTZELAN
![Page 37: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/37.jpg)
1924-29
URTE ZORIONTSUAK
![Page 38: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/38.jpg)
20 zoriontsuak
EE.BB.ak Munduko potentzia nagusiena bilakatu zen. Fordismoa zabaldu zen. (Muntai-katea, soldata altuak, kontsumoa). Saltzeko teknika berriak nagusitu ziren (Epekakoak, katalogoak, kredituak…). Aisaldiak garrantzi handia hartu zuen estraineko aldiz (Kabaretak, zinema, bidaiak, irratia, musika…) Gerraren sufrikarioak oso atzean gelditu ziren. Hazkunde ekonomikoak bizi-poza ekarri zuen eta poztasun txoro hori Europara ere ailegatu zen. Moda, telefonoa, kotxea, zinea, irratia, bidaiak, , charleston, festak. Kontsumo-gizartea hedatu egin zen.
![Page 39: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/39.jpg)
20 zoriontsuak
Alemanian Dawes-Planaren eta Lokarno Itunaren ondorioak nabaritzen hasi ziren. Ekonomia egonkortu zen. EE.BBetatik ailegatzen ziren kredituek, kalte-ordainak ordaintzeaz gain, hazkunde ekonomikoa ere bultzatu zuten. Politika mailan sistemaren aurkako partiduek eragina galdu zuten. Oparotasuna Frantzia eta Ingalaterrara ere ailegatu zen. American Way of Life hedatu zen kontinente zaharrean.
![Page 40: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/40.jpg)
ALEMANIA 1925-29
Hazkunde ekonomikoak nazien eta komunisten atzerakada ekarri zuen. Aldiz, Weimar Errepublika sustatzen zuten alderdiak sendotu egin ziren.
Hitler, gartzelatik aterata, erbestera joan zen, ez baitzuen mitinak
emateko baimenik. Obersalzberg-n (Baviera), Hitlerrek alderdia
berregituratzen du. SA-k baztertu eta sortu berria ziren SS-ak bere
goardia pertsonala bihurtzen ditu. Alemanian zehar alderdiaren fakzioak sortzen ditu, bai eta
Txekoslobakian, Dantzing, Sarre eta Renanian ere. 1926 alderdiaren
erabateko kontrola eskuratzen du.
Hitlerrek gobernua indarrez eskuratzeko aukera baztertu zuen.
Une honetatik aurrera bere helburua hauteskundeak irabaztea bihurtu
zen.
![Page 41: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/41.jpg)
NSDAParen EMAITZAK HAUTESKUNDEETAN
![Page 42: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/42.jpg)
Otto Strasser Joseph Goebbels Hitler eta Geli Hitler eta Eva Braun
EVABILAKAERA
![Page 43: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/43.jpg)
1929-1933
Depresio Handia
![Page 44: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/44.jpg)
29.eko krisialdia
Bukaera bat
eta
Hasiera bat
Zoriontasun eta oparotasunaren azpian, bestelako errealitatea mamitzen hasita zegoen.
![Page 45: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/45.jpg)
Krisiaren zergatiak
1.- Gainekoizpena:
Teknika berriek ekoizpena handitu zuten, gehienbat nekazaritzan eta kontsumo-ondasunetan. Nahiz eta kontsumo handia izan, eskaerak ez zuen eskaintza osatzen. Gainera, Europako ekonomiak ere ez zeuden nahiko garatua EE.BBetako soberakinak xurgatzeko. Ondorioak:Produktuak metatzen hasi ziren enpresetako biltegietanPrezioek behera jo zuten eta etekinek ere
![Page 46: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/46.jpg)
KRISIAREN ZERGATIAK: ESPEKULAZIOA
1926tik aurrera New Yorkeko burtsak kreditu eta inbertsioen hiperhazkundea bizitu zuen.Akzioek etengabe egiten zuten gora, bai eta akzioen eskaera ere.Enpresek balantzeak koadratzen zituzten burtsan izandako etekinekin, ez berezko jarduera ekonomikoarekin. Gero eta handiagoa zen alde hori. Gainera enpresa askok eta askok kredituak eskatu zituzten etekin horiek handitzeko.
![Page 47: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/47.jpg)
ESPEKULAZIOA (II)
Partikularrek beren aurrezkiak erabili zituzten akzioak erosteko, bai eta kredituetan sartu ere.
Bankuak joku honen partaide ezinbestekoak izan ziren. Beraiek oso erraz ematen zituzten kredituak eta askotan akzioak berak ziren kredituen berma.
Bankuek akzioak erosi zituzten bere fondoekin.
![Page 48: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/48.jpg)
KRISIA:KRACK
Ekonomia errealarekiko distantzia gero eta handiagoa zen. Lortzen ziren etekinak ez zuten zerikusirik ekoizpen-ekonomiarekin baizik eta espekulazioarekin.1929ko irailaren 29an akzioen balioa jeisten hasi zenean, muntai osoa erori egin zen. Ibertsoreen artean izua zabaldu zen. Milioka eta milioika azkio salgai jarri ziren eta akzioen balioa hondoratu zen.Bankuak, enpresak, partikularrak… Epe labur batetan krisia zabaldu zen sektore guztietara. Langabeziak inoiz lortu zuen maila gorenera jo zuen.Depresio Handia hasi zen
![Page 49: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/49.jpg)
29.eko KRISIA ETA EGUNGO KRISIA:ESPAÑISTAN
Egungo krisia ez da berria. 1929ean suertatu zenarekin antza handia dauka egungoarekin. Bestela ikusi bideoa
![Page 50: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/50.jpg)
![Page 51: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/51.jpg)
HEDAPENA
EE.BB.etan sorturiko krisia berehala zabaldu zen Europara.EE.BB.en eskaera murriztu zenEE.BB.en kredituak desagertu ziren eta inberturiko kapitalak aberriratu.Europako estatuen ekonomia berreraikitzeko beharrezkoak ziren inbertsio eta kapitalak desagertu zirenDawes-Planaren ondorioz sustatutako finantziazio-sistema erori egin zen.Alemania izan zen krisiaren inpaktua gehien sentitu zuena eta honekin batera Frantzia, gerraren ordainak zirela-eta.
![Page 52: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/52.jpg)
ALEMANIA
Alemanian ameriketako kredituen eta eskaeraren desagerpenak produkzioa
geldiarazi zuen. Kapitalek ihes egin zuten. Monetak balioa galdu
zuen eta inflazioak gora egin zuen nabarmen berriro ere.
Langabeziak ere eten gabe egin zuen gora.
Krisialdi ekonomikoak etsipena berpiztu zuen. Irteera
erradikalenak indartu ziren eta indartu ahala Weimar
Errepublika ahulduz joan zen.
Hitlerren ordua ailegatu zen.
1929-1932
![Page 53: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/53.jpg)
Alemania gerra ondorengo urteetako egoerara bueltatu zen bapatean. Garai hartako
frustrazioak berpiztu ziren. Hitlerrek jakin zuen frustrazio korronte hori bereganatzen. Bere
mezu, propaganda eta diskurtsoetan, Alemaniak galdutako harrotasuna eta ilusioa eskeintzen zituen. Alemaniak galdutako nagusitasuna
berreskuratu behar zuen. Hauxe zen Hitlerrek agindu zuena. Eta mugimendua zabalduz joan
zen, izurrite bat zabaltzen den bezala.
![Page 54: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/54.jpg)
CABARET
BOB FOSSEK ZUZENDUTAKO FILMA
NAZISMOAREN GARAPENA SALATZEN ZUEN
MUSIKAL OSPETSUA
![Page 55: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/55.jpg)
Krisiak bere islada izan zuen jaioberria zen arte berri batean: zineman.
EE.BB.etan Charlot-ek antiheroiaren papera bete zuen.
Charlot debiera ser un hombre duro, escarmentado por la vida y es, sin embargo, un ingenuo. Pudiera ser un resentido, pero es generoso. Pudiera ser un pícaro y es, ante todo y sobre todo, un caballero. Recordaremos que en la más apurada situación nunca pierde la compostura. Si un coche lo derriba, no le dará importancia. Lo importante es mantener la dignidad. Con ademán imperturbable se levantará del suelo, recogerá el bastón, limpiará su bombín, se arreglará cuidadosamente y con premura el nudo de su corbata, se frotará las mangas una vez y otra vez como si la limpieza de la ropa le redimiese de la rotura de algún hueso, mirará con displicencia a su alrededor y volverá a reanudar su paseo como si nada hubiese sucedido.
Alemanian, berriz, espresionismoak ematen zuen etorri behar ziren urte ilunak iragarri egiten zituela
![Page 56: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/56.jpg)
KRISIALDIARI AURRE EGITEKO POLITIKAK
ESTATUAREN PAPERA:
NEW DEAL
FASZISMOA
![Page 57: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/57.jpg)
KEYNES
Krisialdiari aurre egiteko irtenbide bakarra eskaria sustatzea da.
Ekimen pribatua hori egiteko gai ez bada, Estatuak eskaria gehigarri bat sortu behar du:
1.Lan Publikoetan (azpiegituretan) inbertituz, ekimen pribatuarentzako pizgarri bezala (porlana, burdina, osagaiak) eta horrela lanpostuak sortu langabeziari aurre egiteko.
2.Moneta zirkulazioa gehituz kontrolpeko inflazioa sortarazteko.
3.Soldatak igoz kontsumoa sustatzeko
4.Langabetuei gutxieneko errenta bermatuz
5.Enpresei kredituak eskuratzeko erraztasunak emanez
6.Roosevelten New Deal politikaren sortzailea
![Page 58: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/58.jpg)
New Deal• 1932tik aurrera Roosevelt
lehendakariak krisialditik ateratzeko diseinatutako politika.
• Ardatzak:– Dolarren debaluazioa
esportazioak indartzeko– Kredituak emateko
erraztasunak eman ekoizpenean inbertitzeko.
– Lan publikoetan Estatuaren inbertsiaok indartu.
– Soldata minimoa ezarri– Bankuen gainetiko kontrola
zorroztu• Ondorioak:
– Ekoizpena eta kontsumoa handitu ziren baina ez espero bezainbeste.
– Langabezia murriztu zen baina jarraitu zuen altua izaten.
– Ekimen pribatuak ez zion babesik eman New Deal-i
![Page 59: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/59.jpg)
EUROPA
INGALATERRA
SESB
FAXISMOA
![Page 60: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/60.jpg)
Irteera klasikoak: Ingalaterra• Liberalismo klasikoaren neurriak:
– Kredituen murrizketa– Soldaten jeitsiera– Monetaren balioa mantendu.– Protekzionismoa
• Ondorioak:– Eskaera gehiago murriztu zen eta, honen ondorioz,
jarduera ekonomikoa ere.– Soldata baxuek ez zuten kontratazioa bultzatu.– Krisialdiaren sintomak areagotu egin ziren
![Page 61: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/61.jpg)
Sobietar BatasunaSTALIN
• Kulto pertsonala• Alderdiaren erabateko
nagusitasuna• Botere banaketa
desagertu• Izuaren politika:
– Kulak desagertarazi– Garbiketa stalinista:
• Purgak• Gulags
![Page 62: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/62.jpg)
3 milioi hildako
![Page 63: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/63.jpg)
STALIN• Estatuak ekonomia zuzentzen zuen.
• Bost urtetako planak
• Hazkunde Ekonomikoa
• Kulturaren gaineko kontrola
• Zentsura
• Propaganda
KRISIA
1. Ekonomia espekulatzailea garatu ez zenez, 29ko krackak ez zuen eraginik izan SESBko ekonomian.
2. Europako langile mugimenduarentzako kapitalismoarekiko komunismoaren nagusitasuna frogatuta gelditu zen.
3. Krisialdiarekin Komunismoa indarberriturik atera zen
![Page 64: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/64.jpg)
Zentsura
![Page 65: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/65.jpg)
![Page 66: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/66.jpg)
![Page 67: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/67.jpg)
Irteera autoritarioa: Faxismoak• Krisialdiak Europako demokrazien ahulezia agerian utzi
zuen.• 1939rako Frantzia, Britainia Handia, Benelux,
Txekoslovakia eta Eskandinabian ezik, gainerako estatuetan erregimen totalitarioak ezarriak ziren.
• Estatu Totalitarioak– Plan ekonomiko zentralizatuak ekoizpena
areagotzeko.– Autarkia ekonomikoa– Armagintza
![Page 68: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/68.jpg)
![Page 69: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/69.jpg)
ALEMANIA
HITLERREN ORDUA
![Page 70: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/70.jpg)
BOTEREA
![Page 71: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/71.jpg)
KRONOLOGIA• 1933-II- 27: Reichtag erreketa• 1933-III-1: Komunisten errepresioa• 1933-III-5: Azken hauteskundeak. Hitlerrek
botoen %44a lortzen du. Bere egitasmoa burutzeko parlamentuaren 2/3ak behar zituen. Horretarako diputatu komunista guztiak eta hainbat sozialistak ere atxilotuak izan ziren.
• 1933-III-21: Lege gaitzailea. Parlamentuaren onespenarekin Alemania diktadura bat bihurtzen da.
![Page 72: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/72.jpg)
BUKAERA
![Page 73: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/73.jpg)
Kronologia
• 1933-IV-1: Judutarren kontrako neurriak hasten dira
• 1933-V-3/VI 21: Alderdi politiko guztiak disolbatu egiten dira.
• 1934-VIII-2: Hinderburg hiltzen da. Hitlerrek bere burua Führer izendatzen du.
• 1934-VII-2: Aizto luzeen gaua: SAk eta beste opositore batzuk erailak izan ziren.
• 1935-IX: Nurenbergeko legeak. Judutarrek nazionalitatea galtzen dute.
• 1938-XI-9: “Apurturiko kristalen gaua” Judutarren erailketa eta sareketa masiboak. Holokaustoaren hasiera
![Page 74: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/74.jpg)
Ardatzak
• Bizi-espazioa
• Versallesen kontrako politika
• Judutarren kontrako politika
• Ekonomiaren susperraldia (Armagintza)
• Errepresio politikoa
• Gizartearen gaineko erabateko kontrola. (SS eta Gestapo)
![Page 75: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/75.jpg)
GERRARAKO BIDEA
1929-1935
![Page 76: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/76.jpg)
Gerrarako bidea
• 1931 Mantxuria (Japoniak bere politika inperialistari hasiera ematen dio)
• 1934: Italiak Etiopia inbaditzen du
• 1936: Espainiako Gerra Zibila (Italia eta Alemaniak Frankori laguntzen diote)
![Page 77: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/77.jpg)
![Page 78: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/78.jpg)
Gerrarako bidean
• 1936 Renania armaz hornitu. Ekintza honek Versallesekiko haustura suposatzen zuen
• 1938 Anschluss. Alemania eta Austria bateratu (Versallesen propio debekatua)
• 1938: Municheko Konferentzia: Sudeteak Alemaniarentzat.
• 1939: Txekoslobakia inbaditu
![Page 79: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/79.jpg)
Gerrarako Bidea
• 1936 maiatza: Italiarekiko Ituna
• 1936: AntiKomintern Ituna Japoniarekin
• 1939 abuztua: Germaniar-sobietar Ituna
• 1939 iraila: Alemaniak Polonia inbaditu
GERRAREN HASIERA
![Page 80: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/80.jpg)
II MUNDU GERRA
EUROPA
OZEANO BAREA
![Page 81: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/81.jpg)
EUROPA
![Page 82: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/82.jpg)
OZEANO BAREA
![Page 83: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/83.jpg)
GERRAREN ONDORIOAK
ONDORIO DEMOGRAFIKOAK
![Page 84: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/84.jpg)
21.100.000
2.060.000
7.000.000
5.420.000
610.000
410.000
13.500.000
292.000
4.720.000
GUZTIRA: 55.527.000
![Page 85: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/85.jpg)
HOLOKAUSTO
• 1944-45 bitartean naziek “azken soluzioa” deituriko juduen exterminio politikari ekin zioten.
• 6-7 milioi judutar garbituak izan ziren.
• Dachau, Treblinka, Auschwitz, Belzec… ezagunenak dira.
![Page 86: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/86.jpg)
Begiratu gizaki honen begiak eta esan ea zer ikusten duzun
![Page 87: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/87.jpg)
“GIZAKIOK EZER EZATIK MISERIAREN GAILURRERAINO
AILEGATU GARA”
A.EINSTEIN
![Page 88: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/88.jpg)
GERRAREN ONDORIOAK
ONDORIO
POLITIKOAK
![Page 89: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/89.jpg)
GERRA HOTZA
• Gerraren bukaerak ez zuen pakerik ekarri. Garaipenaren ostean mundua eta, bereziki Europa, guztiz bateraezinak ziren bi bloketan banatuta geldituko dira. Alde batetik bloke kapitalista, EE.BBak buru duela, eta, bestetik, bloke komunista, SESB-k zuzenduta. Bi bloke artean altzairuzko teloi bat altxatu zen W. Churchilen esanetan. Enfrentamendu honek datozen berrogei urteko historia markatuko du.
![Page 90: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/90.jpg)
MAPA BERRIA
![Page 91: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/91.jpg)
ALEMANIA
![Page 92: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/92.jpg)
BERLIN
![Page 93: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/93.jpg)
![Page 94: Hitler: Gaitzaren inperioa](https://reader031.vdocumento.com/reader031/viewer/2022013118/55926b2f1a28abd1428b4594/html5/thumbnails/94.jpg)
2. ebaluaketa