-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
HIRUGARREN ADINEKO PERTSONEN PARTE HARTZE
SOZIALAREN EGOERA EAE-N: LEMA HARTZEKO GARAIA
Legendika Zuazua Romero
Laburpena
Azken hamarkadetan hauteman den 65 urte baino gehiagoko pertsonen kopuruaren
gorakadak zahartzaroa eta pertsona nagusiak ikusteko modua aldatu du. Era honetan,
Zahartze Aktiboaren paradigma da nagusi adin talde honi bideratutako politiketan eta
parte hartze soziala modelo honen alderdietariko bat izango litzateke. Gizartean parte
hartzeko modu asko daude: esparru publikoa eta pribatua, formala eta ez formala,
aritzeko arloen ugaritasuna (asoziazionismoa, boluntariotza, aisialdia, ikaskuntza
jarraitua, parte hartze politikoa, etab.), inplikazio maila ezberdina, etab. Bizitako
testuinguru historikoak eragina du nagusien parte hartze sozialean. Bestalde,
generoaren arabera ere desberdintasunak behatzen dira. Egun, IKT-ak eta belaunaldien
arteko elkarkidetasunak aukera berriak zabaltzen dituzten parte hartze sozialerako.
Nagusien parte hartzea osasuntsua dela esan daitekeen arren, etorkizunak erronka
ezberdinak dakartza.
Hitz gakoak: parte hartze soziala, Zahartze Aktiboa, generoa, asoziazionismoa,
boluntariotza, parte hartze politikoa, erronkak.
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
2
Hirugarren adina EAE-n eta Estatuan
Pasadan urteko datuak hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) populazioaren
%22,1a 65 urte baino gehiagoko pertsonak ziren, emakumeak gizonak baino gehiago
zirelarik (emakumezkoak %57,6a, gizonezkoak %42,4a) [Eustat, 2019]. Aurreikuspenen
arabera, pertsona nagusien kopurua %27,6koa izango da 2030 urterako. Iragan ez hain
urruneko datuak, aldiz, oso desberdinak dira: 1990. urtean, hirugarren adineko
pertsonek populazioren %12a osatzen zuten soilik (Eustat, 2019). Euskal probintzietan
zaharkituena Bizkaia da, Gipuzkoak eta gero Arabak jarraitua (Eustat, 2019); orokorrean,
pertsona nagusi gehiago batzen dituzten eskualdeak biztanleriaren jaitsiera edo
hazkunde txikia izan dutenak dira, hala nola, Arabako Mendiak, Markina-Ondarroa,
Debagoiena, Deba Behera, Bilbo Handia eta Gernika-Bermeo (Eustat, 2018). Euskal
gizarteko bizi-itxaropena 80,3 urtekoa da gizonezkoentzako eta 86,2 urtekoa
emakumezkoentzako (Eustat, 2018).
2019an argitaratutako Perfil de las Personas Mayores en España txostenaren arabera,
laugarren erkideko zaharkituena da EAE, Asturias, Gaztela eta Leon eta Galiziaren
ostean, eta pertsona nagusi gehienak hiri inguruetan batzen diren arren, zahartze
prozesua nabariagoa da landa eremuetan. Adinak aurrera egiten duen heinean, bakarrik
bizitzeko probabilitatea handitzen doa, batez ere emakumezkoetan, eta 65 urte bete
ostean lan egiten jarraitzen duten pertsonen kopurua baxua da. Pentsioei dagokienez,
batezbesteko diru-sarrera 945 eurokoa da, baina desberdintasunak daude lurraldeen
artean (Abellán et al., 2019).
Zahartze aktiboaren paradigma: ikuspuntu aldaketa, defizitetik garapenera
Osasunaren Munduko Erakundearen arabera (OME), osasun, parte hartze eta
segurtasun aukerak optimizatzea eta ondorioz, bizi-kalitatea hobetzea, izango litzateke
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
3
zahartze aktiboa; beste era batera esanda, ongizate fisiko, sozial eta mentalaren
potentziala garatzea eta gizartean parte hartzea, bakoitzaren beharrizan, desio eta
gaitasunak kontuan izanik (OME, 2002). Aktibo hitzak ondorengo adierazpenak baten
ditu: gizarte, ekonomia, kultura, espiritualtasun eta hiritartasun gaietan parte hartzea,
pertsonaia protagonista bilakatzea, aktibo izateko era desberdinak aintzat hartzea,
komunitate ikuspegia, nagusien eskubideen onarpena, belaunaldien arteko ikuspegia,
ikaskuntza bizi guztian zehar eta pertsonaren ikuspegi globala (Limón eta Ortega, 2011).
Zahartze aktibo hitza 90. hamarkadaren amaieran hasi zen erabiltzen, zahartze
osasuntsua terminoak baino mezu osatuago bat adierazteko eta osasun arreta faktoreaz
gain, zahartzeko moduan eragiten duten beste batzuk aintzat hartzeko (OME, 2002). Era
honetan, zahartze aktiboan eragiten duten faktoreak baldintza ekonomikoak (diru-
sarrerak, babes soziala, lana, etab.), baldintza sozialak (euskarri soziala, indarkeria eta
abusua, hezkuntza, etab.), osasun arreta eta gizarte zerbitzuak (osasunaren promozioa
eta gaixotasunen prebentzioa, epe luzerako zaintzak, osasun mentaleko erakundeak,
etab.), inguru fisikoa (landa eremua edo hiria, etxebizitzaren segurtasuna, kutsadura,
etab.), baldintza pertsonalak (biologia eta genetika, faktore psikologikoak, etab.) eta
jokaera baldintzak dira (tabako eta alkohol kontsumoa, ariketa fisikoa, elikadura, etab.)
[OME, 2002]. Bestalde, kultura eta generoa zeharkako faktoreak dira, zahartze
aktiboaren beste baldintza guztietan eragiten dutelarik; horrela, kulturari dagokionez,
gure gizarteko balore eta ohiturek pertsona nagusienganako eta zahartzearekiko
begiradan eragiten dute.
Ondorioz, hirugarren adina defizit, gaixotasun, dependentzia eta jubilazioren
ikuspegitik deslotzen da eta alde batera uzten da nagusiak zerbitzuen hartzaile izatearen
ikuspegia; adin talde honetako pertsonak independente eta autonomo ikusten dira eta
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
4
gizartearen parte hartzaile aktibotzat hartzen dira, bere garapenean parte hartuz eta
honen onura ateraz (OME, 2002). Era honetan, zahartzearen ikuspegi defizitarioa
deuseztatzen da, garapenaren ikuspegia nabarituz, non zahartzaroa bizitzako beste aro
baten gisa hartzen den, garapen biografikoarekin, aktibitatearekin eta askatasunarekin
lotuz (EDE Fundazioa, 2008). Jubilazioarenganako begirada ere aldatuz joan da. Horrela,
zahartzea eta jubilazioa jada ez doaz batera (aurre-jubilazioak, 65 urte baino
beranduago jubilatzea, etab.); gainera, azken urteotan gorantza joan da jubilatzeko
adina. Bestalde, ekonomikoki ekoizteari uzten den unea izan arren, produktibitateak
jarraitu egiten du ziklo bitalaren zehar, jubilazioa ez da amaiera puntua eta aro berri hau
bizitzeko era desberdinak daude (Instituto de Mayores y Servicios Sociales [IMSERSO],
2008).
Egungo zahartzearen ezaugarrien artean hauek bereiz daitezke: astiroago zahartzen
gara, gaitasun pertsonal eta osasun gehiagorekin, segurtasun eta independentzia
ekonomiko maila altuago batekin, denbora libre askorekin, gizartean parte hartzen, eta
gure etxeetan bizitzen, baina seme-alaben laguntzarekin (Limón eta Ortega, 2011). Hala
ere, finkatuta dagoen estereotipo batek zahartzaroa ezaugarri zehatz batzuekin lotzen
du, nortasunaren eta biografiaren eragina alde batera utziz eta hirugarren adineko
pertsonen irudi homogeneoa erakutsiz. Era honetan, ez da arraroa pertsona nagusiak
produktiboak ez direla, interesak alde batera utzi dituztela, muga asko dituztela edota
aldatu eta egoera berrietara egokitzeko gaitasunik ez dutela pentsatzea (IMSERSO,
2008).
Parte hartze soziala: definizioa eta ezaugarriak
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
5
Parte hartze soziala kontu publikoetan eragiten duten erabakietan norbanakoaren
eta kolektiboaren ahotsa entzuteko aukera da; pertsona batek erabaki hartze
prozesuetan interes aktiboa hartzearen ondoriozko eragina da (Vroom; Chávez eta
Quintanan aipatua, 2001). Bi ikuspuntu osagarri batzen ditu: gizabanakoa publikoan
egotea eta politika bat definitzen duen estrategia (Franco, Franco eta Guilló, 2007).
Azkenik, interesa, ezagutza eta ekintza da parte hartzea, erantzukizuna beharrezko
baldintza da eta gatazka saihesten laguntzen du (Castelazo; Chávez eta Quintanan
aipatua, 2001).
Parte hartze soziala kontzeptu konplexua da, eremu publiko eta pribatua eta eremu
formala eta informala hartzen dituena. Alde batetik, ikuspegi ohikoena gizarteari
ematearekin lotzen da, hots, beste aktore batzuenganako ekintza bat egitearekin bizi-
baldintzak hobetzeko helburuaz; honek, pertsona bakoitzak bere denbora eta esfortzua
ematea suposatzen du eta boluntariotza eta asoziazionismoa dira ageriko adibideak.
Izan ere, boluntariotza parte hartze sozial tradizionalaren irudia da (Prieto, Herranz eta
Rodríguez, 2015). Beste alde batetik, etxe barruan besteekiko egiten den ekarpena ere
parte hartze soziala izango litzateke, adib. bilobak zaintzea edo familia ekonomikoki
laguntzea, eta baita, familiaz aparte, beste egitura ez formaletan egiten dena, adib.
auzoan edo gizarte mugimenduetan (Prieto et al., 2015).
Lehenik, bilobak zaintzeak aiton-amonentzako duen garrantzia ikerketa ezberdinetan
ondorioztatu da eta beraien lanak familia eta gizarte euskarria suposatzen du (Prieto et
al., 2015); ildo honetatik, Estatuko nagusien %22ak bilobak zaintzen ditu eta bitxia da
Europako beste lurraldeetan baino ehuneko baxuagoa izatea (Badenes eta López, 2011).
Etxekoen zaintzak eta sostenguak eremu pribatuari dagokio eta ondorioz, parte hartze
sozial hau ahulago gisa ikusi izan da; hala ere, gizartearekiko funtsezko ekarpena da,
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
6
sistema mantentzen laguntzen du eta parte hartze sozial mota argia da. Baina bilobak
zaintzen dituzten aiton-amonen gogobetetze maila altua den arren, pertsona nagusien
gehiegizko lanaren kexa handia bilakatu da (Prieto et al., 2015). Bigarrenik, EAEko
hirugarren adineko pertsonen %14,5ak laguntza ematen du bere etxetik kanpo,
konpainia eta bisiten edota zaintza lanen bidez, besteak beste (Eusko Jaurlaritza, 2017).
Guzti honek parte hartze sozial informal baten nagusitasuna adierazten du, Europako
hegoaldean nagusi dena; Europa Iparraldean, ordea, ongizate-estatu garatuagoaren eta
erosketa botere handiagoaren ondorioz, zaintza behar duten pertsonen beharrizanak
estalita daude, herritarrei beste alderdi batzuetarako denbora utziz (Prieto et al., 2015).
Bestalde, parte hartze mailaren arabera, adierazpen desberdinak eman daitezke:
parte hartzea informazio gisa (eskubide eta betebeharrak ezagutzea), kontsulta ez
loteslea eta loteslea (galdeketako ondorioak kontuan hartzen diren edo ez arabera),
kudeaketa eta gauzatze bateratua (batera egitea baina ez du erabaki adosturik egon
beharrik), kontrola (prozesu baten balorazioan parte hartzea, erabakietan parte
hartzea), eta zuzendaritza eta inplikazio bateratua (aurreko guztiak batzen ditu)
[IMSERSO, 2008].
Parte hartzean eragiten duen faktoreei dagokienez, ezin daiteke pentsa jubilazioa eta
denbora libre gehiago izatea parte hartzeko faktore nagusienak direnik, parte hartze
sozialak norberaren biografian errotuta dauden faktore kulturalen eragina baitu. Era
honetan, egungo nagusien belaunaldiak ezin izan du parte hartze sozialerako inguru
solido bat sortu eta ondorioz, familiaren gehiegizko lana eman da Estatuak asebete ezin
ditzakeen beharrizanei aurre egiteko (Prieto et al., 2015). Gainera, 70. hamarkadako
herritarren balioak tradizioa, etxea, familiaren zentraltasuna, sakrifizioa, diskrezioa
edota autoritatea ziren aldean, egungoak, ordea, hedonismoa, gorputza eta osasuna,
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
7
erantzukizuna, ekintza kolektiboak, soziabilitatea, irekitze mentala edota belaunaldien
arteko kontaktua dira; ondorioz, garapen pertsonalerako eta gozamenerako espazio,
denbora eta ekimenak daude (Prieto et al. 2015).
Generoak eragina dauka parte hartze sozial mailan eta motan. Oraindik ere,
emakumezkoen parte hartzea etxe inguruarekin eta zaintza lanekin lotzen da hein handi
batean; gainera, hauek ez dira inoiz etxeko erantzukizunetik jubilatzen, beraz, daukaten
denbora librea txikiago da. Gizonezkoen kasuan, ordea, ekintza gehiago egiten dituztela
ikusi da, eta baita hauek inguru irekian eta mugikortasun aldetik zabalagoan egiten
direla (IMSERSO, 2008). Gainera, emakumeen denbora librea ez da denbora konkista
bat (ez da “ni lehenengo” ideiatik sortzen), baizik eta betebeharrak murriztearen
ondoriozko denbora liberatua (Emakunde, 2012). Hala ere, jubilazioaren liberazioaren
eta zaintza lanen gutxiagotzearen ondorioz denbora gehiago izan arren, emakume
nagusien gizarte parte hartze formala pentsatu baino txikiagoa da; esparru informalean,
aldiz, emakumeen presentzia nabaria da, adib. biloben eta beste pertsona batzuen
zaintzan. Azkenik, bizitzen garen moduan zahartzen garenaren ustea errealitatea izan
arren (Emakunde, 2012), etorkizunari begira eszenatoki publiko desberdin bat azaltzen
da emakume nagusientzat parte hartze sozialean.
Parte hartze sozial motak eta praktika
Ondorengo gizarteko eremuetan aztertu da nagusien parte hartzea: parte hartze
soziala, aisialdia, parte hartze politikoa, lan mundua, komunikabideak eta ikaskuntza
jarraitua (IMSERSO, 2008). Hauetariko batzuk aztertuko dira jarraian.
Asoziazionismoa da parte hartze sozial mota nabariena hirugarren adineko
pertsonengan; orokorrean, ikuspegi tradizional bat jarraitzen du jubilatuen etxe edo
kultur etxeetatik bideratutako ekimenetan oinarritzen delako eta aisialdira mugatzen
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
8
delako; hala ere, beste parte hartze sozial mota batzuk agertu dira azkenaldian,
aktibismoari eta belaunaldien arteko harremanei lotuta daudenak eta perspektiba
politiko eta komunitarioa dutenak (Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia, 2017).
2017an argitaratutako EAEko biztanleriaren boluntariotza eta beste parte hartze sozial
motei buruzko txostenaren arabera, hirugarren adineko pertsonen %29,2a erakunde
batera afiliatuta dago (hirugarren sektoreko erakundeak %24,2, erakunde erlijiosoak
%5, sindikatu edo elkargo profesionalak %3,2 eta alderdi politikoak 2,7%). Bestalde,
azken urtean ekintza ludikoak, kulturalak, kirolekoak edota zibikoak antolatzen jardun
duten nagusien kopurua %10,8koa da (Eusko Jaurlaritza, 2017).
Boluntariotzari dagokionez, hirugarren adineko pertsonen garapen eta
ikaskuntzarako tresna garrantzitsua da eta nagusiak laguntza sareei batzeak dakartzan
onura ekonomiko-soziala oso esanguratsua da; horrela, belaunaldien arteko hartu-
emanak sustatzen dira eta nagusien gizarteko papera indartzen laguntzen du (IMSERSO,
2008). Hirugarren adineko pertsonek beste adin taldeek baino gutxiago hartzen dute
parte hirugarren sektoreko erakundeetan (%14,5) eta ehuneko hau 2012an baino
baxuagoa da (%26,4); gehien aukeratzen dituzten erakundeak gizarte ekintzari eta arlo
zibikoari lotutakoak dira. Azkenik, boluntariotzan parte hartzeko oztoporik handiena
adina dela diote eta ondoren, familia erantzukizunak betetzeak dakarren denbora falta
(Eusko Jaurlaritza, 2017).
Aisialdiari dagokionez, kontuan hartu behar da pertsona nagusiek ez dutela denbora
libreaz gozatzeko kultura jaso. Gainera, aisialdi orok ez du gizartean parte hartzea
suposatzen (EDE Fundazioa, 2008); era honetan, testuinguruaren arabera, familiarekin
lotutako ekintzak, bakarkakoak, komunitatekoak eta etxekoak bereizten dira (IMSERSO,
2008). Orokorrean, posiblea da denbora libreko eremu desberdinetan aritzea: fisikoa
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
9
(ariketa fisikoa eta kirola), espresiboa (pintura, eskultura, antzerkia, musika, etab.),
ikaskuntza (hizkuntzak, helduentzako unibertsitatea, etab.), kulturala (zinea, hitzaldiak,
etab.), soziala (elkarteak, etab.), teknikoa (Internet-a, sukaldaritza, adib.), zaletasunak,
etab. Aisialdi hau aktiboa da eta kontsumoko aisialdian egiten den produktuen
aukeraketatik desberdina (adib. telebista ikustea); hortaz, eremu kolektiboan egiten den
norberaren garapen prozesu bat da eta besteengandik desberdintzeko balio du
aukeratutako ekintzak pertsonalizatuak diren heinean (Prieto et al., 2015). Azkenik,
desberdintasuna hauteman zen gehien praktikatzen ziren eta garrantzitsutzat hartzen
ziren ekintzen artean Bizkaiko hirugarren adineko pertsonei egindako galdeketa batean.
Horrela, telebista ikustea, familiarekin egotea, lagunekin egotea, ariketa fisikoa egitea
eta irratia entzutea ziren nagusiek gehien egiten zituzten ekintzak, baina beraientzako
esanguratsuenak zirenak, aldiz, ariketa fisikoa egitea, bidaiatzea, eskulanak egitea eta
lorezaintza ziren; ariketak hobekuntza eta garapenerako emandako aukerekin lotzen
zen garrantzia (Cuenca, Monteagudo eta Bayón, 2013). Bestalde, aipatzekoa da
aisialdian egiten denak emandako ongizatea ez dela aktibitate mailarekin lotzen, bazik
eta esperientzia batzuek emandako erronken garapen, gaitasunen indartze eta
norbanakoaren errealizazio aukerekin (Cuenca et al., 2013).
Ikaskuntza jarraitua oso garrantzitsua da parte hartze sozialerako eta norberaren
garapenerako, eta hirugarren adineko pertsonek egoera desberdinengatik hartu ezin
izan zuten formakuntzarako sarbidea ahalbidetzen du. Zentzu honetan, helduei
bideratutako ekintza zehatzak (adib. alfabetatze, memoria edota teknologia berrien
ikastaroak) edota helduentzako unibertsitate programak daude (IMSERSO, 2008).
Etengabeko formakuntza honek ezagutza eta baliabide pertsonalen garapena ematen
ditu, parte hartzea eta integrazioa bultzatuz. Ikaskuntza hirugarren adineko pertsonek
asko baloratzen duten alderdia da; hezitzen jarraitzea eta ikastaroak egitea nahikoa edo
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
10
oso garrantzitsua da nagusien %84arentzat. Hala ere, azken urtean ikastaro bat egin
zuten pertsonen kopurua %10ekoa izan zen solik; adina izan zen egin ez zutenen
arrazoietariko bat. Hortaz, etengabeko formakuntza ez da gazte eta helduen kasuan
bezain ohikoa hirugarren adineko pertsonengan (EDE Fundazioa, 2013).
Herritarron parte hartzea “ikaskuntza eta garapen pertsonal eta kolektiboko prozesu
bat da. Harremanak, erantzunak, ekintzak eta abar eraldatu nahi ditu, pertsona guztiei
espazioa eta hitza emanez balio publikoaren sorkuntzan beren erantzukizuna eta
eragiteko ahalmena balia ditzaten […]. Parte hartzeak autonomia, askatasuna,
erantzukizuna dakar” (Eusko Jaurlaritza, 2014). Halaber, herritarron eskubidea eta
betebeharra da eta borondatezkoa da, norberaren jarrerari lotuta dagoelarik, eta
prozesu ahalduntzailea eta eraldatzailea da (Eusko Jaurlaritza, 2014).
Parte hartze politikoa demokraziaren oinarria da eta zahartzen doan gizarte batean
demokrazia mantentzeko eta hobetzeko aktoreak dira nagusiak. Hala ere, ongizate-
estatuaren zerbitzuen hartzaile nagusi gisa hartzeak eta erretiro sistemaren ezartzeak
apolitikoak direnaren irudia sor izan dezake (Serrat, 2014). Bizitzako aroak parte hartze
politikoan duen eragina aztertuz, U alderantzikatuko forma duen grafikoa behatzen da;
era honetan, parte hartze politiko maila baxuena gaztaroan emango litzateke, gero hazi
eta egonkortuko litzatekeelarik, eta azkenik, zahartzaroan berriz egingo luke behera,
baina gazteen kasuan baino gutxiago. Izan ere, jubilazio, alarguntza edota osasun
arazoen ondorioz parte hartzeko aukerak gutxiagotuko lirateke. Gainera, hezkuntza,
genero eta estatus sozioekonomiko desberdintasunek parte hartze mailan eragiten dute
(Serrat, 2014); horrela, parte hartze handiagoa behatu da gizonezkoetan, hezkuntza
maila altuagoa daukaten pertsonengan eta gizarte klase altuetan (IMSERSO, 2008).
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
11
Emakumeen kasuan, adibidez, ekintza politiko eta sindikatuetan parte hartze gutxiago
dutela ikusi da (EDE Fundazioa, 2013).
Kontuan hartzekoa da nagusiek bizi izandako testuinguru historikoak eragina duela
beraien parte hartzean eta honen ondorioz, parte hartze politiko mota ohikoena
bozkatzea da (IMSERSO 2008). 2019ko Gobernu hauteskundeetan botoa eman
zezaketen Estatuko hirugarren adineko pertsonak populazio guztiaren %25a ziren
(Instituto Nacional de Estadística, 2019), beraz, hauteskundeen emaitzetan eragiteko
botere handia duen taldea da. Botoa ematearen ostean, manifestazio batean parte
hartzea (%12), aldarrikapen bat duen eskaera bat sinatzea (%9) eta protesta ekintzetan
(%7) eta grebetan (%4) parte hartzea dira hirugarren adineko pertsonen jokaera politiko
ohikoenak; azkenik, alderdi politikoetan (1%) eta sindikatuetan (%1) parte hartzea dago
(EDE Fundazioa, 2013). Politikan interesari dagokionez, nagusien %25ak interes nahikoa
edo asko dauka gai honen inguruan, baina kopuru hau beste adin taldeena baino
txikiagoa da. Hala ere, nagusien %25a alderdi politiko batetik nahikoa edo oso gertu
sentitzen da eta kopuru hau beste adin taldeena baino handiagoa da (EDE Fundazioa,
2013).
2018az geroztik indarra hartu dute nagusien pentsio publikoen aldeko mobilizazioek,
pentsioen aldarrikapena mugimendu sozial bat bihurtuz (Alejo, 2018). Gainera, nagusiak
ez ezik, adin ezberdinetako pertsonak batu dira kontzentrazio eta manifestazioetan,
belaunaldien arteko elkarkidetasunaren adierazpen bat dena.
Parte hartze sozialaren bideratzaileak: IKT-ak eta belaunaldien arteko elkarkidetasuna
Parte hartzeko lehenengo baldintza nahi izatea da, hots, ekintza zehatzetan aritzeko
zabalik egotea eta motibazioa izatea. Ondorengo arrazoiek arriskuan jartzen dute parte
hartzeko aukera: informazio gabezia, proposamenaren larregizko berrikuntza edo
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
12
esanguragarritasun eza, berrikuntza eza eta eraginkortasunaren pertzepzio eza.
Bigarren baldintza, ordea, parte hartzeko aukera argia izatea da, hau da, non parte hartu
izatea; azkenik, parte hartzeko ezagutzak eta gaitasunak behar dira (Fundación Pilares,
2016).
Informazioaren garai honetan, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) helduen
parte hartzea dinamizatzeko baliabideak izan daitezke. Era honetan, IKT-ak informazio
eta ezagutzarako bideak dira, etengabeko hezkuntza garatzen laguntzen dute,
komunikazioa errazten dute eta kognitiboki estimulatzen laguntzen dute. Beraz,
baliagarriak dira hirugarren adineko pertsonen gizarteratzeko (Agudo, Fombona eta
Pascual, 2013), baina tamalez, arrakala teknologikoa belaunaldi helduenengan
nabarmentzen da; era honetan, ordenagailu bat eskuragarri ez izateak, Internet
konexiorik etxean edo inguruan ez izateak edota teknologia berriak erabiltzeko
ezagutzarik ez izateak isolamendu soziala sortzen du (IMSERSO, 2011). Etxean
ordenagailua daukaten nagusien kopurua %30,6koa da eta Interneta daukatenena
%27,1ekoa; telefono mugikorra, aldiz, %81,5ak dauka; erabilerari dagokionez, nagusien
%22,9ak erabiltzen du Interneta astero eta kopurua txikiagoa da emakumeen kasuan
(EDE Fundazioa, 2013).
Belaunaldien arteko programak adin ezberdinetako pertsonak batzea baino askoz
gehiago dira; beraien bidez, belaunaldi ezberdinetako kideen harremanak sustatzen dira
eta ezagutzak, gaitasunak eta balioak trukatzen dira elkarlanaren bidez (Bizkaiko Foru
Aldundia, 2015). Adin ezberdinetako pertsonen arteko programek parte hartze aktiboa
behar dute eta aldaketa bat eragin nahi dute, hots, gizartearen eraldaketa. Eginkizun
honetarako herritar guztiak dira funtsezkoak eta belaunaldien arteko banaketa gero eta
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
13
nabariagoa den sasoi honetan, jendarteko bizitza eta kohesioa bultzatu nahi dira, gizarte
parte hartzaileagoa, inklusiboagoa eta solidarioagoa lortzeko helburuaz (BFA, 2015).
Etorkizuneko erronkak
Hirugarren adineko pertsonen gizarte parte hartzearen erronkak ondorengoak
lirateke, besteak beste: nagusiek denbora libreari emandako kontzepzioaren eta
erabileraren aldaketa, emakumeek zaintza lanetan emandako denbora handiaren
handicap-a borrokokatzea, teknologia berriek emandako aukerei probetxua ateratzea,
isolamendu egoerak murriztea, errenta maila bizi-mailarekin egokitzea, etxetik kanpoko
sostengu sozialari aukera ematea, osasunaren zaintza sistemen iraunkortasuna lortzea
eta etengabeko ikaskuntza bultzatzea (EDE Fundazioa, 2008). Alde batetik, hirugarren
adineko pertsonak denbora librea izatearen eskubideaz jabetu behar dira, batez ere
emakumeak, eta beharrezkoa da hauek zahartze aktiboko estrategietan sartzea; hala
ere, prozesu hau ez da egun batetik besterako lana izango faktore kulturalen pisuaren
ondorioz (Emakunde, 2018). Beste alde batetik, errenta mailari dagokionez, parte
hartzeko aukera berdintsuak emateko, botere publikoek diru-sarrera minimo duinak
bermatzean eta pentsio minimoen berrikuspen eta igoeran lan egin behar dute;
bestalde, beharrezkoa da nagusiek osasunaren promozio eta prebentzio programetan
parte hartzea eta ikaskuntza jarraitua bultzatzea (EDE Fundazioa, 2008).
Parte hartze motaren arabera erronka espezifikoak bereizten dira. Asoziazionismoan,
adibidez, parte hartzea zailtzen duten faktoreen artean nagusien inguruko mito eta
estereotipoak (ondorioz, nagusiek ekimen gutxiago bideratzen dituzte), kultura
asoziatiboaren falta, elkarteen arteko elkartasun falta, elkarte eta Administrazioaren
arteko komunikazio eta konpromezu eskasa eta elkarteek gizartean duten protagonismo
txikia daude. Alderdi bideratzaileen artean, ordea, nagusien giza-potentziala eta
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
14
erakundeen potentziala eta eragin sozialerako indarra daude, besteak beste (EDE
Fundazioa, 2008).
Aisialdian, ordea, programen diseinuan nagusien parte hartzea bultzatzea eta alor
honetan menpekotasuna duten pertsonei bideratutako ekimenak sortzea, hirugarren
adineko pertsonen teknologia berrien erabileraren normalizazioa, legeak egiterakoan
adina aldagaia kontuan hartzea, nagusien parte hartzearen promozioa eta gizarteari
dakartzan onurak ezagutaraztea eta komunikabideek eta Administrazioak estereotipoak
gainditzeko lan egitea bereizten dira hirugarren adineko pertsonen parte hartzea
bultzatzeko erronken artean.
Izan ere, Zahartze Aktiborako Euskal Estrategia 2015-2020an ondorengo arlo
tematikoak adierazten dira (Eusko Jaurlaritza, 2016): gizartea zahartzarora egokitzen
duen gobernantza-eredu berri bat lortzea, hobeto zahartzeko prebentzioa lantzea eta
lagunkoitasuna eta parte-hartzea ongizatearen gizartea eraikitzeko. Lehenengoa arlo
politikoren ingurukoa da eta proposatzen diren neurrien artean zahartzearen zeharkako
ikuspegia kontuan hartzea, adinekoen eskubideak defendatzea eta adinarekin lotutako
bereizkeriak borrokatzea, errealitatearekin bat datorren zahartze-irudia sustatzea,
adineko emakumeen aldeko diskriminazio positiboko ekimenak sustatzea, emakumeen
eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, lanpostuak adinera egokitzeko ahalegina
egitea edota Silver Economy edo adinekoen ekonomia sustatzea agertzen dira, besteak
beste. Bigarrenari dagokionez, ondorengo neurriak proposatzen dira: bizi osoko
autonomiaren kulturaren garapena, erretirorako trantsizio positiboa sustatzea,
etxebizitza eta ingurumena prestatzea, zahartze osasuntsua sustatzea eta bizialdi osoko
ikaskuntza txertatzea. Azkenik, lagunkoitasuna eta parte hartze soziala bultzatzeko
neurrien artean hauek egongo lirateke: boluntariotza eta komunitateko lankidetza
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
15
mugimenduak sustatzea, familian emandako zaintzak eta laguntzak aintzat hartzea eta
erantzukidetasuna sustatzea eta lagunkoitasun prozesuak bultzatzea.
EAEn egindako hirugarren adineko pertsonen parte hartzearen aldeko ekimenen
artean aipatzekoa da Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Euskadi Lagunkoia programa.
OMEren Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da eta zahartze
aktiboaren paradigmaren barruan txertatzen da. Programaren helburua nagusien eta
orokorrean gizartearen parte hartzea sustatzea da gure udalerrietako auzo eta inguruak
hobetzeko eta zahartzera egokitzeko, ondorengo eremuak landuz: garraioa, etxebizitza,
partaidetza eta ehun soziala, errespetua eta inklusioa, herri partaidetza eta enplegua,
komunikazioa eta informazioa, osasun eta gizarte zerbitzuak eta kanpoko guneak eta
eraikuntzak.
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
16
Erreferentziak
Abellán, A., Aceituno, P., Pérez, J., Ramiro, D., Ayala, A. eta Pujol, R. (2019). Un perfil de las personas mayores en España 2019. Indicadores estadísticos básicos. http://envejecimiento.csic.es/documentos/documentos/enred-indicadoresbasicos2019.pdf
Agudo, S., Fombona, J. eta Pascual, M. A. (2013). Ventajas de la incorporación de las TIC en el envejecimiento, Revista Latinoamericana de Tecnología Educativa, 12(2), 131–142. https://dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/4527180.pdf
Alejo, L. (2018). El movimiento de pensionistas, fenómeno singular de largo alcance. Lan Harremanak, 40, 31–48. doi: 10.1387
Badenes, N. eta López, M. T. (2011). Doble dependencia: abuelos que cuidan nietos en España, Zerbitzuan, 49, 107–125. http://www.zerbitzuan.net/documentos/zerbitzuan/Doble%20dependencia.pdf
Bizkaiko Foru Aldundia (2015). Belaunaldi arteko gizartea lortzeko norabidean: nola bultzatu adin guztientzako programak? Gida praktikoa. http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO3/Temas/Pdf/ProgramasIntergeneracionales/GuiaPractica_eus.pdf?hash=4e396583bb4df4bc088180a77709988d&idioma=EU
Bizkaiko Hirugarren Sektorearen Behatokia (2017). Personas mayores y participación social. http://www.3sbizkaia.org/Archivos/Documentos/Enlaces/2119_OTS_ABENDUA_2017.pdf
Chávez, J. C. eta Quintana, L. R. (2001). La participación social en la ciudad de México: una redimensión para delegaciones públicas y municipios. México: Plaza y Valdés Editores. https://books.google.es/books?id=PnOagS0XnrgC&printsec=frontcover&dq=la+participaci%C3%B3n+social+en+la+ciudad+de+mexico&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwjIzqLOu6_iAhXi8OAKHdjrAPoQ6AEIKDAA#v=onepage&q=la%20participaci%C3%B3n%20social%20en%20la%20ciudad%20de%20mexico&f=false
Cuenca, J., Monteagudo, M. J. eta Bayón, F. (2013). La contribución del ocio al envejecimiento satisfactorio de las personas mayores en Bizkaia. https://www.bizkailab.deusto.es/wp-content/uploads/2013/06/La-contribuci%C3%B3n-del-ocio-al-envejecimiento-satisfactorio-de-las-personas-mayores-en-Bizkaia.pdf
EDE Fundazioa (2008). Hacia un plan integral de participación social de las personas mayores. Diagnóstico de la situación de las personas mayores en la CAPV.
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
17
http://www.fundacionede.org/ca/archivos/investigacionsocial/14-plan-indegral-participacion-personas-mayores.pdf
EDE Fundazioa (2013). La participación social de las personas mayores en la CAPV. Sistema de indicadores. http://www.fundacionede.org/ca/archivos/investigacionsocial/participacion-social-mayores.pdf
Emakunde (2012). La autonomía de las mujeres “mayores” en el País Vasco y su contribución a los procesos de empoderamiento. http://www.emakunde.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes/es_emakunde/adjuntos/informe-27_mujeres_mayores_es.pdf
Euskadi Lagunkoia. https://www.euskadilagunkoia.net/eu/euskadi-lagunkoia-eu/zer-da-euskadi-lagunkoia
Eusko Jaurlaritza (2014). Euskadiko demokraziari eta herritarren parte-hartzeari buruzko liburu zuria. https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/5631/Libro_Blanco_DyPC_Un_punto_de_partida_eu.pdf?1418978019
Eusko Jaurlaritza (2016). Zahartze aktiborako euskal estrategia 2015-2020. http://www.euskadi.eus/contenidos/plan_departamental/26_plandep_xileg/eu_def/adjuntos/ZAHARTZEAKTIBOA_2016.pdf
Eusko Jaurlaritza (2017). Voluntariado y otras formas de participación social en la CAPV. http://plataformavoluntariado.org/wp-content/uploads/2019/01/voluntariadocapv2018_02042018-1.pdf
Eustat (2018). Ikuspegi demografikoa 2018. http://eu.eustat.eus/elementos/ele0015200/Ikuspegi_demografikoa_2018/inf0015282_e.pdf
Eustat (2019). Piramide interaktiboak. http://eu.eustat.eus/indic/indicadoresgraficosvista.aspx?opt=0&tema=159&idgraf=11680
Franco, P., Franco, B. eta Guilló, C. I. (2007). De la participación como elemento de la intervención social, a la intervención social como instrumento para garantizar la ciudadanía activa, Revista de Estudios Sociales y de Sociología Aplicada, 145, 115–132. https://books.google.es/books?id=6sHU377d9-kC&printsec=frontcover&dq=Re-pensar+la+intervenci%C3%B3n+social&hl=es&sa=X&ved=0ahUKEwig-Jyh37HiAhUN-hQKHQzoCjUQ6AEIKTAA#v=onepage&q=Re-pensar%20la%20intervenci%C3%B3n%20social&f=false
-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019
PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
18
Fundación Pilares (2016). Programa de convivencia intergeneracional. Conectando Edades, Conectando Conocimiento. http://www.fundacionpilares.org/modeloyambiente/docs/catalogoBBPP/Anexos/BP40_LaMINERIA_Anexo.pdf
Instituto de Mayores y Servicios Sociales (2008). La participación social de las personas mayores. http://www.imserso.es/InterPresent2/groups/imserso/documents/binario/11005partsocialmay.pdf
Instituto de Mayores y Servicios Sociales (2011). Envejecimiento activo. Libro Blanco. http://envejecimiento.csic.es/documentos/documentos/imserso-libroblancoenvejecimientoactivo-01.pdf
Instituto Nacional de Estadística (2019). Elecciones municipales, autonómicas y al Parlamento Europeo de 26 de mayo de 2019. Lista de tablas. http://www.ine.es/ss/Satellite?L=es_ES&c=Page&cid=1259951648834&p=1259951648834&pagename=CensoElectoral%2FINELayout
Limón, M. R. eta Ortega, M. C. (2011). Envejecimiento activo y mejora de la calidad de vida en adultos mayores, Revista de Psicología y Educación, 6, 225–238. http://www.revistadepsicologiayeducacion.es/pdf/68.pdf
Osasunaren Munduko Erakundea (2002). Envejecimiento activo: un marco político. Revista Española de Geriatría y Gerontología, 37(S2), 74–105. https://ccp.ucr.ac.cr/bvp/pdf/vejez/oms_envejecimiento_activo.pdf
Prieto, D., Herranz, D. eta Rodríguez, P. (2015). Envejecer sin ser mayor. Nuevos roles en la participación social en la edad de la jubilación. http://www.fundacionpilares.org/docs/2015/envejecer_sin_ser_mayor/EnvejecerSinSerMayor_Web.pdf
Serrat, R. (2014). La participación de las personas mayores en organizaciones políticas: modelos explicativos centrados en el individuo (Doktoretza Tesia). https://www.tdx.cat/bitstream/handle/10803/365308/RSF_TESIS.pdf?sequence=1&isAllowed=y