EGUNERAKETA: 2014-04-02.
HIRITAR AGENDA
Ondorengo lerroetan, Hiritarren Agendako ekintzak azalduko dira. Hau, Ura,
Ibaiak eta Herriak erakusketarekin batera garatuko da, San Telmo
Museoan (STM), martxoaren 18tik maiatzaren 31era.
MARTXOA
Martxoak 6
1. Mahai-ingurua: Urumean elkarbiziz
Antolatzaileak: URAk, Loiola eta Martuteneko auzo elkarteek, Kalapiek,
Donostiako Udalak eta Loiolako Kultru Etxeak.
Loiolako Kultur Etxean, 19:15tan euskaraz.
Martxoaren 17tik 28ra
2. Ura Unibersitatean
Lekua: Euskal Herriko Unibersitatea (UPV/EHU). Donostiako Eskola
Politeknikoa. Europako enparatza, 1. Donostia.
2.1. Martxoaren 17an. Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco
argazkilariaren erakusketa. Donostiako Eskola Politeknikoa, beheko
solairuan.
2.2. Martxoaren 21ean. 16:00etan. "Lankidetzara sarrera eta giza
garapenerako teknologiak" ikastaroaren bukaera. Ura eta lankidetza.
Ignacio María Barriola Eraikina, 3.16 gela.
1
Martxoak 20
3. Uraren eta saneamenduaren giza eskubidea eta pribatizazioa
presioen aurrean (19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoko areto
nagusian). Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturik, UPV/EHU
eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
Hizlariak: Federico Mayor Zaragoza, Pedro Arrojo, Paul Nicholson,
Aniza García eta Graciela Ferrer.
Moderatzailea: Victor Peñas.
Martxoak 22 eta 23
Martxoak 22. Uraren Munduko Eguna.
4. Ibaeta Abesbatzak eskainiko duen kontzertu solidarioa,
Prosalus erakundearen laguntzarekin (20:00etan, San Vicente
elizan).
Martxoak 23
5. Argazki Rally-a
Gure Ibaiak. Urumea kasuari erantzungo diona (10:00etatik aurrera)
Prosalus erakundeak, Gipuzkoako argazkilari elkarteak, Tamayo
paperdendak eta Foto Ikatzek antolaturik.
6. Zuhaitz landaketa herrikoia
Jai giroan bertako zuhaitzak landatuko ditugu Loiolako Erriberan, Urumea
ibaiaren ertzean. Bukatutakoan hamaiketakoa egingo dugu eta
haurrentzat jokuak izango dira.
Parte hartzeko: [email protected]
Martxoak 27
7. Mahai-ingurua: Ura eta Garbiketa zerbitzuen kudeaketa publikoa
Euskadin (19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoan). Haritzalde
eta Ekologistak Martxanek antolaturik, UPV/EHU eta San Telmo
Museoaren laguntzarekin.
2
Hizlariak: Josu Perea (URA), Enrique Noain (Aguas del Añarbe), Iñigo
Elosegi (Consorcio de Aguas de Gipuzkoa), Jaime Morel (AEOPAS) eta
Jabier Almandoz (UPV/EHU).
Moderatzailea: Mariano Ferrer.
8. Leitzaran eta Urumea ibaietan emakumeak busti egiten dira
(19:00etan Ereñotzuko auzo etxeko aretoan). Leitza, Areso, Goizueta
eta Aranoko emakumeek osatutako lantaldean jasotako istorio eta
kontakizunak kontatuko dizkigute taldeko ordezkariek.
Martxoak 29 eta 30
9. Urumea gertutik ezagutuz. Antolatzailea: Haritzalde
Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila.
Ibaian ibiltzeko kayak eta trainerua (arrauning.com) izango ditugu
aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dugu ibilaldia.
Parte hartzeko: [email protected]
Martxoaren 29an, larunbata, 16:30etan. Kayak. Euskaraz.
Martxoaren 30ean, igandea, 11:00etan. Ibilaldia. Euskaraz.
Martxoaren 30ean, igandea, 16:30etan. Trainerua. Gazteleraz
APIRILA
Apirilaren 1etik 30era
10. Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren
erakusketa, Okendo jatetxean (Okendo kalea), 20004 Donostia-San
Sebastián.
Apirilak 2
11. Urumea ertzeko industria ondarearen aztarnak (19:30etan,
Ereñotzuko auzo etxeko aretoan). Hizlaria: Alfredo Moraza, Aranzadi
Zientzia Elkarteko arkeologoa.
3
Apirilak 3
12. Mahai-ingurua: Urtegi handien erabilpena XXI. mendean
eztabaidan mahai-ingurua (19:00etatik 21:00ak arte, San Telmo
Museoan). Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturikoa, UPV/
EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
Hizlariak: Christine Jean, Abel La Calle, Charo Brinquis, Colectivo Itoiz
eta Joaquin Grasa Tau.
Moderatzailea: Nuria Fernández Mora.
Apirilak 5
13. Urumea garbi (10:00etatik 12:00etara). Haritzalde, Ekologistak
Martxan, Surfrider, Urgarden, Arraun Lagunak, Arrauning.com, Ur-
kirolak, Club Atletico San Sebastián, Fortuna KE, Club Vasco de
Camping Elkartea (CVCE), RCTSS, RCNSS, Tamayo paperdenda,
Cristina Enea Fundazioa eta Prosalusek antolaturikoa.
10:30 Hitzordua Ur-Kirola eta Arraun Lagunak-en.
11:00 Hondakin bilkaeta uretan edo oinez.
13:15 Urumeako 5. zubian, hondakinen azterketa eta ibaiertzeko
biodibertsitatearen ezagutza.
13:45 Hamaiketakoa
14. Tailerrak (16:30etatik 19:00etara, Zuloaga Plazan, San Telmo
Museoaren ondoan):
• Decopatch tailerra. Dekorazioa eta paper birziklaketa.
• Haur pintura tailerra.
• Magis Dong plastilina tailerra (azkar lehortzen den plastilina
berezia).
• Euskal artista desberdinek lagunduta, haur txikiek urari
loturikomural bat egingo dute.
• Espresio artistikoko tailerra, Urumea ibaiaren garbiketan jasotako
ondakinekin egina. Idoia Elosegik zuzenduta.
Tamayo Paperdenda, San Telmo Museoa, Haritzalde Naturzaleen
Elkartea, Surfrider eta euskal artista desberdinak antolaturik.
4
15. Carlos Aranedarekin kontzertua (18:30 zuloaga plazan).
Apirilak 6
16. Haur festa Martutenen
Antolatzailea: Haritzalde, Loiolako kulturetxea, Martuteneko eskola
publikoa, Martuteneko auzo el kartea eta Martuteneko aurtxoko eta
gazteleku.
10:00-14:00. Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak!
Apirilak 12 eta 13
17. Urumea gertutik ezagutuz. Antolatzailea: Haritzalde
Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila.
Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) izango
ditugu aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dugu ibilaldia.
Parte hartzeko: [email protected]
Apirilaren 12an, larunbata, 16:30etan. Trainerua. Euskaraz.
Apirilaren 13an, igandea, 11:00etan. Ibilaldia. Gazteleraz.
Apirilaren 13an, igandea, 16:30etan. Kayak. Gasteleraz.
Apirilak 26
18. Haur festa Loiolan
Haritzaldek antolatzen du, Loiolako Kultur Etxea eta Loiolako aisialdi
taldearekin batera.
10:00-14:00. Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak!
MAIATZA
Maiatzaren 1etik 31era
19. Urumea, ibaiaren giza alderdia, Lolo Vasco argazkilariaren
erakusketa, Botanika jatetxean (Gernikako Arbolaren pasealekua, 8),
Donostia-San Sebastián.
5
Maiatzaren 6tik 14ra
20. Ura eta Hiria 2020 erakusketa, San Telmo Museoan.
Mondragon Unibertsitateko Ingenieritzako 3. mailako ikasleek egindako
lanen erakusketa (Inaugurazioa: maiatzak 6, 18:00etan, STMan).
Maiatzak 8
21. Mahai-ingurua: Uraren Zuzentarau Markoaren erronka Nagusia:
Gure ibaiekin bakea egitea (maiatzak 8, 19:00etatik 21:00etara,
San Telmo Museoan). Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturik,
UPV/EHU eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
Hizlariak: Joserra Díez, Leandro del Moral, Francesc Larroca, Iñaki
Errazkin eta Iñigo Ansola.
Moderatzailea: Iñaki Antigüedad.
Maiatzak 10
22. Hernaniko anfibioak eta narrastiak ezagutu (eta ikusteko)
irteera gidatua (Ereñotzuko frontoian 10:00tan). Antolatzailea: Ziraba
proiektua. Hizlariaks: Ion Garin-Barrio (Aranzadi Zientzia Elkartea) eta
Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea).
Maiatzak 10 eta 11
23. Urumea gertutik ezagutuz. Antolatzailea: Haritzalde
Bisitaldi gidatuak Urumea ibaian zehar eta ertzetik uraren sekretuen bila.
Ibaian ibiltzeko txalupa (motorrez) eta trainerua (arrauning.com) izango
ditugu aukeran. Aldi berean, ibai ertzetik oinez egingo dugu ibilaldia.
Parte hartzeko: [email protected]
Maiatzaren 10ean, larunbata, 12:00etan. Trainerua. Elebietan.
Maiatzaren 11n, igandea, 11:00etan. Ibilaldia. Euskaraz.
Maiatzaren 11n, igandea, 12:00etan. Kayak. Elebietan.
Maiatzak 14
24. Hiritarren eztabaida foroa: Urumea ibaiaren kudeaketa, uholde-
arriskuaren aurrean. (19:00etatik 21:00etara, San Telmo Museoan).
6
Euskaraz. Haritzalde eta Ekologistak Martxanek antolaturik, UPV/EHU
eta San Telmo Museoaren laguntzarekin.
Hizlariak: Juan Karlos Izagirre, Martutene -Txomin-eko bizilagunen
elkartea, URA, Ibán Zubeldia eta Haritzalde Naturzaleen Elkartea. Gaiari buruzko bideo bat proiektatuko da.
Maiatzak 17
25. Haur festa Loiolako Erriberan.
Antolatzailea: Haritzalde, Loiolako erribera auzo elkartearen
laguntzarekin (Ernest Lluch Kultur Etxea).
10:00-14:00. Musika, dantza, ipuinak, tailerrak, haur jolasak eta astoak!
26. Musika Parkean (14:00etatik 18:00etara)
Parkea, musika eta gastronomia uztartzen dituen ekimena.
Bernartegi baserria (Loiola: Kartzelaren atzealdea). Hiru hizkuntzetan.
www.musikaparkean.com
Antolatzaileak: Musika Parkean eta Donostia Kultura
Literaktum 2014
Poesia FESTA Urumea ertzean
Jaialdiaren amaiera
Maiatzak 30
27. Igeltxoaren etxea ezagutzera. Antolatzailea: Haritzalde
Gaueko irteera Igarara Igeldoko igeltxoak eta haiekin bizi diren anfibio
eta narrastiak ikustera.
Parte hartzeko: [email protected]
Zalantza kasuan: 609 420 438
Erakusketaren amaiera
Maiatzak 31. Antolatzailea: Haritzalde
28. Haur festa Zuloaga plazan
10:00-14:00. Musika, dantza, ipuinak, antzerkia, tailerrak, haur jolasak
eta astoak!
7
29. Urumearen jaitsiera herrikoia. Haritzaldek antolaturik
Arrauning.com, Ur-kirolak, Arraun lagunak, Fortuna KE, Atletiko SS,
RCTSS, RCNSS erakundeen laguntzarekin.
17:00. Piraguaz, traineruz, txalupaz...
30. Ura eta Urumearen aldeko martxa
17:00. Ibilaldi herrikoia Astigarragatik Zuloaga plazaraino Urumearen
ertzetik ur garbia izateko eskubidea eta ibaia bizia aldarrikatzeko.
Sostengua emateko; [email protected]
31. HidroLogikak
Uraren logika pentsatzea du abiapuntu HidroLogikak egitasmoak.
Solasaldi labainkor bezain emankorra izan nahi du. Urumea ibaiaren
inguruan gertatzen den jarioa da, bere korronteak daramana, bere
inguruari eta bertako jendeari begira dagoelarik bidean topaturiko
zirrikitu guztietatik barreiatzen dena. Aurtengo programa maiatza eta
ekainaren bitartean izango da. Bustitzeko garaia da.
Proiektuaren inguruko informazio gehiago: www.aguariosypueblos.org
Laguntzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Mondragon
Unibertsitatea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Giza Eskubideen Zinemaldia,
Ernest Lluch eta Loiolako Kultur Etxeak.
Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Tamayo paperdenda, Prosalus, Ekologistak
Martxan, Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingenieritza (Euskal Herriko MGI),
Urgarden, Surfrider Fundazioa, Gipuzkoako Piraguismoko Federazioa,
Arraun Lagunak, Arrauning.com, Ur-kirolak, Fortuna Kirol Ellkartea, Club
Vasco de Camping Elkartea (CVCE), Club Atletico San Sebastián, Real Club
Náutico de San Sebastián (RCNSS), Real Club de Tenis San Sebastián
8
(RCTSS), Koh Tao taberna, Café Okendo jatetxea, Botanika jatetxea, Banda
Bat elkartea, Ibaeta Abesbatza, Gipuzkoako Argazkilari Elkartea (GAE),
Gugan, BluePhoto eta Martutene, Loiola eta Loiola Erriberako auzo
elkarteak.
Kolaboratzaileak:
9
10