Download - Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
UNITATE DIDAKTIKOA [Escribir el subtítulo del documento] 08/05/2013
Egileak: TINPARTA HEGALARIAK
Ainhoa Eceiza, Aitziber García, Saioa García eta Leyre Erviti.
2
AURKIBIDEA:
1.- Sarrera
1.1.- Justifikazioa
1.2.- Kokapena
2.- Helburuak
3.- Edukiak
4.- Metodologia
5.- Ebaluazio irizpideak
3
HERRI KIROLAK 1. SARRERA
1.1.-Justifikazioa
Herri Kirol terminoak Euskal Herrian antzinatik jokatu izan diren kirol desberdinei
egiten dio erreferentzia: soka tira, harri jasotzea, sega jokoa … Guzti hauek gure
kultur iragan eta arbasoekin dute lotura eta gehiengoa garai bateko eguneroko lan
jarduerak dira, gaur egun aisialdira bideratu ditugunak. Beraz, Herri Kirolak
historian zehar leku garrantzitsua bete dute gure kulturan eta dudarik gabe, euskal
gizartearen ezaugarri berezi eta interesgarriak dira.
Horregatik, gai aproposa iruditu zaigu, adimen anitzak lantzeko aukera ematen
duelako. Kirola ezinbesteko jarduera da Lehen Hezkuntzan eta gainera, neska
mutilek oso gustuko dute. Beraz, zergatik ez ditugu erlazionatzen jarduera fisikoa
eta kulturaren ezagutza? Gai honek aukera aparta ematen digu modu aktibo eta
ludiko batean, ezagutza lortu eta burua martxan jartzeko.
1.2.-Kokapena:
Laugarren mailako gure ikasle taldea oso aktiboa da, beraien artean oso erlazio ona
dute eta ez dute ageriko arazorik. Jolas,orduan denak batera jolasten dute, beraz
ez da inor baztertuta gelditzen. Hala ere, zenbait egunetan arazoak ikus daitezke
ikasleen artean, Mikel eta Unai oso erraz haserretzen direlako, Uxuek jarrera
oldarkorra du besteek berak arrazoia ez duela esaten diotenean eta Amaia oso
lotsatia denez, batzuetan negar egiten duelako. Baina ez dut uste arazorik izango
duzunik gela kontrolatzeko, orokorrean bata bestea errespetatzen dutelako, eta
gainera, beraien artean ere laguntzen direlako.
Aipatzekoa da ikasgelan ikasle atzeratu bat daukagula, Jontxu. Jontxuk Down-
sindromea dauka, beraz, ezingo ditu berak bakarrik bidalitako zenbait ariketa egin.
Baina lasai, horretarako Ana daukagu, errefortzu irakaslea. Bera arduratuko da
ariketak moldatzeaz eta aparteko azalpenak emateaz. Horregatik, ez duzu arazorik
izango berarekin. Hala ere, aipatu beharra daukat, errefortzuko irakasleak ez direla
ohikoak, eta Ana momentu zehatz batzuetan egongo dela soilik. Beraz,
gomendatzen dizut Anarekin hitz egitea,bere aholkuren bat jasotzeko-edo; zeren
seguru asko zu arduratu beharko zara Jontxuz, gehien bat; irakasle bezala, gelako
ikasleriaren aniztasunaz arduratu behar baitzara.
4
Planteatutako unitate didaktikoa gehienez ordu bateko lau saio izango dira eta
ikasgelan nahiz patioan burutuko dira. Komenigarria da, lehenengo klaseko
ariketak egitea eta azkeneko ariketak patioan egitea. Izan ere, lehenengo patioan
egin behar diren ariketak egiten badituzte gero ikasgela barrukoak aspergarriak
irudituko zaizkie, ez dituzte gogo berdinarekin egingo.
2.HELBURUAK:
-Taldean lan egitea; errespetua, lankidetza, elkarlana, elkar ulertzea eta abar
bezalako printzipioak martxan jartzeko.
-Zifra desberdinak ordenatzea, beren balio-maila zein den jakiteko (hau da zein den
bestea baino handiagoa ala txikiagoa).
- Landare desberdinen argazkiak behatzea,kolore, hosto, itsura eta formari
erreparatuz.
- Kirol desberdinak klasifikatzea, herrikoiak ala ez diren bereiziz.
3.EDUKIAK:
Kontzeptuzkoa: Zenbakien arteko eragiketak (gehiketak, kenketak, biderketak eta
zatiketak).
Prozedurazkoa: Datu desberdinen antolaketa.
Prozedurazkoa: Marrazkien bidezko buruketen ebazpena.
Jarrerazkoa: Norberaren herriko ohiturak ezagutzeko interesa eta ikasgelako
kideekiko errespetua.
Jarrerazkoa: Parte hartze aktiboa eta motibazioa edozeren aurrean (ariketa
praktikoetan, bertan egitekoetan, zailetan, errazetan, motzetan, luzeetan…)
4.METODOLOGIA:
Piaget-ek 7-11 urte bitarteko adinari operazio konkretuen aldia deitu zion eta
etapa honetan, haurra arazo erreal eta konkretuei aurre egiteko gai da. Gainera,
pentsaera itzulgarria eta sailkatzeko gaitasuna ditu. Gaitasun fisiko eta kognitiboen
garapen honek jarduera ezberdinak burutzeko aukera ematen du eta kirola gai
aproposa izan daiteke biak batera lantzeko.
5
Psikologo kognitibo ugarik, ikaskuntza prozesuan ikasleari ematen diote
protagonismoa eta horien artean, Bruner da aipagarriena. Jarduera sekuentzial
honetan, ikasleak izango du protagonismoa eta jarduerak haien jakin mina pizteko
modukoak izango dira. Brunerrek zioen bezala, garapen kognitiboaren funtsezko
helburua, pertsonei munduaren eta errealitatearen eredu bat ematea da, bizitzako
arazoak konpontzeko balioko duena. Honela, jarduera hauek Brunerren etapa
sinbolikoan kokatuko lirateke, haurra munduan sinboloen bidez irudikatzeko gauza
denean.
Beraz, Brunerren aurkikuntza bidezko ikaskuntzaren teoria jarraituz, zuk gidatu
beheharko duzu aurkikuntza, neurri batean, eta ikasleek izango dute paper aktiboa
eta protagonismoa. Ikasleen entseguak bide zuzenetik ez doazenean, zuk lagungarri
izango zaien informazioa eman beharko diezu. Horrela, intuiziozko pentsamendua
agertuko da, auto-motibazioa garatuko da eta ikaslea izango da bere ikaskuntzaren
arduradun.
- Unitate didaktiko hau ikasgela barruan nahiz kanpoan (patioan) burutuko da.
- Ariketa batzuetan, ikasleek banakako lana egingo dute; beste batzuetan, binaka;
bestetan, hirunaka… eta talde handitan ere (adibidez, hamar pertsonako taldetan)
bilduko dira ariketa hauek lantzeko.
- Ariketa bakoitzari, gehienez, hamabost minutuko denbora emango diegu. Baina,
hainbat ariketa denbora gutxiagoan egiteko gai izango direla uste dugu.
- Baliabideei dagokionez, aipatzekoa da ikastetxeak baduela laguntza irakasleak,
behar bereziak dituztenei laguntzeko. Materialari dagokionez, gure ariketak
burutzeko material nahiko sinplea behar dugu: boligrafoa, papera, guraizeak, kola
eta margoa. Azken bi ariketetan ordea, material espezifikoagoa beharko dugu:
zakuak, aulkiak, euskal musika CDa, kasetea eta kartulinazko zenbakiak.
Aipatu dugun bezala, gure gelan Jontxu izeneko sindrome downeko mutiko bat
dago baina errefortzuko irakaslearen laguntzari esker, ez dago arazorik, bera
arduratuko da Jontxuri behar duen laguntza emateaz.
Ariketei dagokionez, Jontxuk gainontzeko ikasleen antzeko ariketak egingo ditu
baina zenbait kasuetan ariketetako zatiak kendu edo ariketa burutzen lagunduko
dio bere irakasle bereziak.
Ebaluazioa, errefortzu irakasleak eta klaseko irakasleak burutuko dute elkarlanean.
Jontxuk lortu beharreko helburuak antzekoak izango dira baina beste aspektu
batzuk kontuan hartuz eta modu malguago batetan.
6
5. EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
- Ikaslea ongi moldatu da talde lanean.
- Ikasleak ariketetan parte hartu du.
- Planteatutako buruketak ebatzi ditu.
- Buruketako datuak ordenatu ditu.
- Ikasleak behar adina denbora hartu du ariketak egiterako garaian.
- Ikasleak ez ditu bere ikaskideak molestatu ariketak egiterako garaian.
- Gainontzeko ikasleekin iritzien elkartrukatzea egin du.