Download - Gorputz arrotzak
Gorputz arrotzak
Lehen laguntzak gorputz arrotza arnasbidean izanda.
Lehen laguntzak gorputz arrotza belarrian izanda.
Lehen laguntzak gorputz arrotza sudurrean izanda.
Lehen laguntzak gorputz arrotza begian izanda.
Gorputzean zehar hainbat lekutan sartu ahal dira gorputz arrotzak. Zeinetan? Arnasbidean. Belarrian. Begian. Sudurrean.
Gorputz arrotzak arnasbidean Arnasbideen buxadura eragiten dute eta arazoa
konpontzen ez bada, bihotzarnaseko geldialdia gertatzen da.
Helduetan gorputz arrotz ohikoena haragi zatia izaten den arren, haurretan,fruitu lehorrak, gozokiak eta jostailu zatiak izaten dira.
Istripu hauek ekiditeko aurrezaintza da neurririk inportanteena (ondo murtxikatu,haur txikiei fruitu lehorrik ez eman, haurren jostailuak arretaz zaindu, globoak/latexa…).
Zergaitik gertatzen da?
Objutuenganako erakarpena eta jakin-mina. Etxebizitzetan daben mogitzeko askatasuna, objetu
ezbardinetara hurbiltzeko erreztasuna emoten deutso. Nagusien elikadura ohiturak antzeman nahi dabelako. Irensketa mekanismoak oraindik garatu barik
daukazalako. Hortzaldiak garatu barik dabelako.
AIRE-BIDEAREN BUXADURA EZ OSOA SINTOMAK
Pertsona eztula egiten hasiko da eta arnas zailtasuna igarriko jako. Negarra ere agertu daiteke.
ZER EGIN Haurra lasaitzen saiatu eta eztula egin daian animatu
gorputz arrotza kanporatu arte. Ahal denean, laguntza eskatu (batez ere bularreko
haurrekin). Haurra eztulka ari dan bitartean, edo bere kabuz arnasa
hartzen dauan bitartean, (arnasestuka edo negarrez baldin badago ere bai), ez jako beste maniobrarik egin behar.
AIRE-BIDEAREN BUXADURA OSOA SINTOMAK
Momentu honetan pertsonak eztula, negar edo hitz egiteari itziko deutso eta eskuak samara eroango dauz. Horrek esan nahi dau arnasketa eten egiten dela arnasbidea buxatu egin dalako.
ZER EGIN Bularreko haurrak:
Haurra buruz behera ipini besaurrearen gainean, burua gorputza baino beherago jarriz eta atzamarrekin ahoa zabalik mantenduz.
Beste eskuarekin 5 kolpe emon haurrari sorbalden artean. Ondoren, buruz gora jarri, eta beste 5 konpresio egin behar
dira bularrezurraren gainean bi atzamar erabilita. Maniobra hau gorputz arrotza kanporatu arte edo konortea
galdu arte errepikatu behar da.
Helduak eta > 1 urteko haurrak. Heimlich maniobra: Kaltetuaren atzean kokatu eta besoekin inguratuz
ukabila sabelaren erdialdean ipini( atzamar lodia barnealderantz). Beste eskua ukabilaren gainean jarri, eta egin indarra barnerantz eta gorantz mugimendu azkar baten bidez.
Errepikatu maniobra hau gorputz arrotza kanporatu arte edo kaltetuak konortea galdu arte.
Ume gizenetan eta haurdun dauden emakumeetan konpresioak bularrean egin behar dira
Maniobra honen zikloak amaitzen diranean, 5-10 sg rebaluaketa egingo da, jarraipen egoki bat emoteko.
Bularreko umeengan egin
beharreko mogimendua.
Hemlich mogimendua
umeengan, haurdun
dogozan emakumeengan
eta ume lodietan.
AIRE-BIDEAREN BUXADURA OSOA ETA KONORTEA GALTZEA ZER EGIN
Bularreko haurretan, > 1 urteko haurrak eta helduak : Konortea galtzen badu, bihotzarnasa geldialdi bat
gertatuko balitz moduan jokatu behar da. Laguntza eskatu, eta aho barnea begiratu gorputz
arrotza posible badan ataratzeko, bihotz-birikietako bizkortze teknika burutu baino lehen.
Ondoren arnas zeinurik badagoen aztertu (ikusi, entzun eta sentitu).
Bai helduengan eta bai umeetan 5 intsuflazio emoten dira.Toraxa handitu egiten bada, honek
buxadura osoa ez dala adierazten dau. Pultsua aztertu behar da eta buxadura kentzeko maniobrak egiten jarraitu.
Toraxa handitzen ez bada, jarraian konpresioak burutu zirkulazioa baloratu barik, konpresioak gorputz arrotza kanporatzeko eta masaje lez eraginkorra diralako.
Konpresioa eta arnasketa burutu ostean barriz ere ebaluatu behar da.
Zein da helburua buxadura oso baten aurrean?
Maniobra ezbardinen helburua ez da gorputz arrotza ataratzea baizik eta, arnasbidean dagoan traba kentzea aire truke egoki bat lortzeko.
Hau dala eta ez da maniobrekin jarraitu behar pertsonak arnasa era egokian hartzen badau nahiz eta objetua kanporatu ez izana.
Ariketa
Gorputz arrotzak belarrian: Sintomak
Barrunba,mina/eragopena, ondo ez entzutea, intsektua balitz mogimendua.
Zer egin Ez saiatu gorputz arrotza orratz edo antzeko objektu
batekin ateratzen, tinpanoa zulatu baitaiteke. Gorputz arrotza biziduna bada (euliak...), olio-tanta
batzuekin itotzen saiatu. Hostoak, ura, lekak... denborarekin puztu egin daitezke;
uzkurtzeko alkohol-tantak erabili.
Gorputz arrotza irteten ez bada, osasun-zentrora joan. Kaltetuak belarriko infekzioak maiz izaten baditu, ez da
komeni belarrian likidorik botatzea (tinpanoa zulatuta egon daiteke-eta).
Zelan egin Ikusten bada, pintxa batzuekaz atara daiteke. Ikusi ezean, okerreko belarrirantz okertu burua eta
astinduen bitartez saiatu objetua ataraten eta inoiz buruen joka
Gorputz arrotzak sudurrean: Sintomak
Arnasteko zailtasunak, irritazioa edo mina, sudurrean zeozer dagoan sentsazioa, sudurretik jariatzea.
Zer egin Zintz eginez kanporatzen saiatu, kontrako sudur-zuloa
estaliz. Gorputz arrotza kanporatzeko ez erabili beste objekturik,
barrurago bultzatzeko arriskua baitago. Kanporatzen ez bada, osasun-zentrora joan.
Gorputz arrotzak begian: Sintomak
Begia gorri, mina, gandutsu ikusi. Zer egin
Kornean zauria eragiteko arriskua dago eta osasun-zentrora joan garrantzitsua da
Lehen pausoa begiak urarekin garbitzea da eta gorputz arrotza kanporatzeko.
Helburura lortzen ez bada, ondo argituta dagoan lekura hurbildu eta balorazioa egin:
Lehenengo eta behin alde zuria aztertu. Hau gauzatzeko pertsonari adierazi eiozu alde ezbardinetara begiratzea.
Gero, beheko betazaleko barnealdean begiratu. Honetarako pertsonari gora begitu daiala eskatu eta betazala beherantza tiratu.
Azkenik goikaldeko betazalaren barnealdea begitu. Hau lortzeko eskatu gaixoari beherantza begitu daiela eta betazala gorantza tiratu.
Gorputz arrotza aurkitzen danean, gauza honeek euki kontutan: Area edo hautsa bada lehenengo busti, begia zabalik
dagoan bitartean. Sustantzia lodiagoa bada, painelu baten punta erabilita
atara.
Holan da guztiz ere, gorputza urtetan ez bada sartuta bagoelako, ez ikutu. Begi biak tapatu eta medikuarenera eroan. Ekiditu gaixoak begiak igurtzi daizala mogimenduak kornea
erasotu eta elementua gehiago sartu daiten eragin ahal daualako.
Bideoak: Arnasbideen buxadura ez osoa:
http://www.youtube.com/watch?v=6TmAoONm0-0&feature=related Arnasbideen buxaduraren aurrean emon beharreko pasuak:
http://www.youtube.com/watch?v=JGbBM7Ux2B8&feature=related