Download - Goazen kirofanora !
Goazen kirofanora!
Unitate didaktiko hau zuei zuzendua da, ebakuntza bat jasan behar duzuen neska eta mutil guztiei. Elkarrekin eginen dugu 4. solairuko gela batetik ebakuntza-gelarako joan-etorri
bidea, eta erakutsiko dizuegu nolakoa den ebakuntza-gela hori. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, laguntza emanen dizue
beldurrak uxatzeko, beldur horiek sarritan ezezaguna denarekin zerikusia daukatelako.
Ebakuntza-gelan pertsonei ebakuntzak egiten zaizkie. Ebakuntzari “interbentzio kirurgiko” ere deitzen zaio. “Bideko Ama Birjina” Ospitalean haurrendako bi ebakuntza-gela daude, amendako eraikinaren bigarren solairuan.
Ebakuntza-gela germenez libre mantentzeko, bertako langileek ondokoak janzten dituzte: txanoa, sudurra eta ahoa estaltzen
dizkieten maskarak (barbijo izenarekin ere ezagutzen direnak), binilozko eskularruak, pijama, mantal luzeak eta oinetakoak
babesteko estalkiak.
Ebakuntza baino lehen ezin da ezer jan edo edan, honen arrazoia da anestesiarako ez dela
ona urdailean janaririk edo likidorik izatea. Garrantzitsua da ere garbi eta txukun egotea.
ETA ORAINGONBIDATZEN ZAITUZTEGU NAROA EZAGUTU ETA LAGUNTZERA, EBAKUNTZA-GELAN IZANEN DUEN ESPERIENTZIAN
Kaixo, Naroa naiz eta 10 urte ditut. Hemen nago nire familiarekin ospitaleko gelan.
Gaur ebakuntza eginen ditate.
Ebakuntza egin baino lehen ospitaleko maistrak bisita egin eta beren klasera gonbidatu naute. Eskola bat badago eta bertan ikasi, irakurri, marraztu eta tailerretan parte hartzen ahal duzu ebakuntza egiteko itxaroten duzun bitartean, horrela lasaitzen zara eta denbora azkarrago igarotzen da.
Bestalde, ebakuntza izan duten beste neska eta mutilekin egoteak laguntzen du, beren esperientzia
kontatzen digutelako.
Ordua iritsi da!, zeladorea nire bila heldu da eta korridoretik barna igogailura eraman
nau.
Pixka bat urduri nago baina normala da… dena ongi joanen da!
Igogailuz jaitsi gara ebakuntza gela dagoen solairura.
Ebakuntza-gelaren atean musu bat eman eta laster arte esanda agur egin diet
gurasoei!
Zeladoreak gela handi eta argitsu batera eraman nau ABU (Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea) izenekoaHemen erizainek eskuan ziztadatxoa eman eta “bide” bat jarri didate, medikazioa sartzeko balio duen hodi txikia. Txanoa jarri didate ere.
Lasai geratu naiz hizketan, zalantzak galdetzen, marrazten, itxoiten…
Zeladoreak ebakuntza-gelara eramanen nau. Iritsi da ordua!
Hau da ebakuntza gela, eta ni hemen nago! Osasun-langileak nire zain daude: zirujaua, anestesista,
erizaina, laguntzaileak… eta ohetik operazio-mahairako bidean lagundu didate.
Orain ebakuntza—gelan aurkituko ditugun elementu eta aparatu batzuk aurkeztuko dizkizuet:
EBAKUNTZA-MAHAIA gelaren erdian dago, igo,
jaitsi edo edozein norabidean jarri daiteke.
LANPARAK Mahaiaren gainean daude argi
distiratsua emateko, itzalik gabe, ebakuntza egiten den
bitartean.
ANESTESIAREN MAKINAK pazienteari lotzen zaizkion hodi batzuk ditu arnasketa kontrolatzeko, horretarako behatzean pintza bat jartzen dizute, eta Bihotzaren eta zirkulazio aparatuaren funtzionamendua kontrolatzeko.
ANESTESIAREN GURDIAN anestesistak behar dituen botikak eta bestelako elementuak daude.
Orain ebakuntza gelara itzuntzen gara, guztia prest dago ebakuntzarekin hasteko. Anestesistak esan dit berehala lokartuko naizela, eta hala da, ia ohartu gabe lokartu naiz!
Berehala esnatu naiz. Hau poza! Berriro gela handi eta argitsuan. Erizainak zaintzen nau, nire marrazkia itzuli
dit, eta dena ongi joan dela esan dit. Eta ni ez naiz ezertaz
ohartu!
Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatean denbora eman eta gero zeladorea etorri da, baina orain ni gelara eramateko.
Nire familia operazio-gelaren sarreran zain egon da denbora honetan guztian zehar eta hor bertan irriz hartu naute.
Igogailuan sartu gara ospitaleko gelara itzultzeko.
Zeladoreak agur esan dit. Hemendik aurrerasolairuko langileek zainduko naute. Nola
eskertzen ditudan amaren eta amonaren laztanak!
Gelan nago berriro, a ze gogoa nuen!
Dena bukatu da eta orain atseden hartzea egokitzen zait. Lo seko geratu naiz. Ebakuntza
ongi atera da.Eskerrik asko ospitaleko langile guztiei!
Gure esker ona unitate didaktiko honen prestakuntzan parte hartu duten profesional guztiei, operazio-gelan sartzen uzteagatik. Batez ere, irudi hauen egileari, Mª Paz Jaurrieta, oso ongi isladatu baitu gure protagonistak kirofanotik egindako ibilaldia.
NHBBZNafarroako Hezkuntza Bereziko
Baliabide Zentroa.
Ospitaleetan eskola-laguntza emateko programa.