Download - Gaztetxeko proiektua
2013ko ekaina, VILLA ALEGRIA GAZTE ASANBLADA ELKARTEA
Proiektuaren egitura
1. SARRERA ...................................................................................................... 3
2. HELBURUAK: ................................................................................................ 4
3. BALIOAK: ...................................................................................................... 7
4. PLANTEAMENDU ZEIN EKINTZAK: ................................................................. 9
5. ANTOLAKUNTZA ......................................................................................... 12
6. ONDORIOAK ............................................................................................... 14
1. SARRERA
Proiektu hau, Donostiako udalak, “gazte gune” prozesuaren ostean, Villa Alegria Gazte
Asanblada elkarteari egingo dion lagapenari dagokiona da. Lagapen hau aurretik burututako aurreprozesu eta prozesuaren ondorioz gertatu da.
Aurreprozesuan, Antiguoko Gazteek, udal teknikariek eta Elhuyarreko aholkulari batek sortutako talde motoreak ondoren burutuko zen prozesuaren oinarriak finkatu zituzten. Ondoren, prozesua martxan jarri zen eta talde zabala hilabetean behin hasi zen biltzen, talde motorea bilera hauek prestatzeko astebete lehenago gelditzen zelarik. Lau bilera burutu ziren etxean bertan, Antiguako gazte guztiei irekiak eta bertan 20-‐50 gazte inguru bildu dira eta proiektu hau osatzen duten puntu guztiak zehaztu dira. Zentzu horretan, gaztetxean garatuko diren ekintzen helburuak, balioak, planteamendu proposamenak eta antolakuntza eredua islatzen da. Bilera hauen ondoren, auzolana burutu zen etxea txukun utzi eta partaideek hau beraiena sentiarazteko asmoz.
Proiektu honen hartzaileak Antiguako gazteak izango dira 16-‐30 urte bitartekoak. Adin tarte horretatik kanpo gelditzen diren gazteek ez dute inongo arazorik izango Gaztetxean, izan ere adin tarte hori ez da muga bat inondik inora. Hala ere, 18 urtetik beherako gazteek ezin izango dute ardura zuzenik hartu eraikinarengan.
Beraz, ondoren aurkeztuko dugun “Alegria” bila izendatutako proiektua Antiguoko gazte askoren eta udalaren artean burututakoa da.
2. HELBURUAK:
HELBURU OROKORRA: Etxean garatuko diren ekintza eta planteamendu guztiek edukiko duten helburu orokorra
hau izango da: Antiguako gazteen sustatze, formazio, gizarteratze eta aisialdi alternatiboa bultzatzea, gazteentzako gune bat kudeatuz, beste ekimen batzuen artean.
HELBURU ZEHATZAK: Helburu orokorra lortu ahal izateko, hurrengo helburuei erantzungo dieten jarduera,
ekimen eta planteamendu ezberdinak gauzatuko dira; Antiguan biltzen diren gazteei eta auzoari aisialdi alternatibo bat eskainiz. Horrela, hurrengo helburu zehatzak gauzatuko dira:
1. Oinarrizko helburua: Elkartearen oinarrizko helburua, gazteok sustatze, formazio eta aisialdi honekin ikasteaz
gain, disfrutatu eta ondo pasatzea izango da. Hori ezinbesteko gisa ulertzen dugu, gazteok ekimenetan parte hartu eta integratzeko.
2. Proiektuarekin erlazionatutako helburuak: -‐Auzoko gazte eta eragile ezberdinek euren planteamenduak garatzeko etxeari erabilera
ematea.
-‐Denok proiektuaren parte sentitzea.
-‐Proiektua jakitera ematea, Antiguako jendartearen artean.
-‐Era guztietako planak burutzeko aukera ematea, betiere helburuei erantzuten badiete.
-‐Auzoa eta bertako auzokideak aktibatzea edo mugiaraztea, Antiguari bizitasuna emanez.
-‐Antiguako gazteria aktibatzea. Gizarteko arazoen aurrean gazteen pasibotasunarekin bukatuz eta iniziatibak bultzatuz.
-‐Izaera sortzailea sustatzea.
3. Erreferentzialtasunari dagokionez: -‐Gazteen bilgune erreferente bat izatea.
-‐Auzoko gazteentzat erreferentzia gune izatea.
-‐ Haur, gazte zein helduk gazteon erreferentzialtasun gunea ezagutu eta non dagoen jakitea. Hau da, auzoko gazte eta auzokideen erreferentzia gune bat izatea.
-‐Erreferentzialtasuna ekintza bidez lortzea, haietan gure balioak transmitituz.
4. Berdintasuna/Aniztasuna: -‐Gazte eta parte hartzaile guztien integrazioa bultzatuko da.
-‐Benetako berdintasuna garatu estereotipoak apurtuz.
-‐Guztien interesekoak izango diren ekintzak antolatzea.
5. Aisialdia: -‐Kirola bultzatuko da.
-‐Aisialdi alternatiboa eraikiko da, egungo errealitate kontsumistatik urrunduz.
-‐Aisialdi edo/eta bizimodu alternatiboa eskaintzea (truke azoka, baratzea, tailerrak...)
-‐Autogestioa sustatzea.
-‐Baratze edo lorategia landu.
6. Sorkuntza/formakuntza: -‐Ideiak eta informazioa partekatu guztion artean.
-‐Gertaera ezberdinen aurrean ikuspuntu zein ideia kritikoa garatu gazte zein auzokideen artean.
-‐Eguneroko gertakizunen informazioa sustatu.
-‐Jarrera sortzailea bultzatuko da.
-‐Burua landu eta gai ezberdinen inguruko jakin-‐mina areagotu.
-‐ Gai desberdinen inguruan formakuntza eskaini eta jasotzea.
7. Kultura: -‐Sorkuntza lantzea.
-‐Euskararen erabilera sustatzea.
-‐Kultura bultzatzea.
-‐Euskal kultura gazteen artean sustatzea.
-‐Gune kulturala izatea.
-‐Kultura ezberdinak ezagutzea.
8. Auzo harremana: -‐Auzoko gazteen arteko harremana sakontzea.
-‐Jendearekin gehiago ireki eta erlazionatzea.
-‐Auzoko aurpegiei izen-‐abizenak jartzea.
-‐Auzotarren ezagutza eta elkarrekintza.
-‐Auzo kohesioa bultzatzea gazte eta auzokideen artean.
-‐Antiguako gazteen elkartasuna bultzatzea.
-‐Auzotarren artean harremana sortzea.
-‐Bateratuak egotea.
-‐Sozializazioa bultzatzea.
-‐Gazteen arteko etengabeko harremana sustatzea.
Helburu horiek guztiak izango dira egunerokoan garatuko diren jardueren jomuga. Zentzu honetan, ezinbestekoa izango da garatuko diren jarduera, ekintza eta planteamendu guztiek helburu hauetakoren bati edo gehiagori erantzutea.
3. BALIOAK:
Behin helburuak zehaztu direnean, ekimenen bidez landuko diren balioak zeintzuk diren izendatuko da. Beraz, balio hauek errespetatuko beharrekoak izango dira garatuko diren ekimen eta ekintza guztietan:
-‐Gertutasuna: parte hartzen duten pertsonekin eta testuinguruarekin.
-‐Izaera asanblearioa: ekintzak eta planteamenduak antolatu, gauzatu eta erabakitzeko modua izango da, erabakiak guztion artean eta era irekian hartzea. Ahal den heinean kontsentsuz eta beharrezkoa denean gehiengoz hartuko dira erabakiak, betiere denen iritziak kontuan hartuz.
-‐Parte hartze aktiboa: bultzatuko den balioa norbanakoen parte hartze aktiboa izango da.
-‐Garapen jasangarria -‐> Ingurumenarekiko errespetua
-‐Konfiantza: gure arteko eta kanpokoekiko harremana konfiantzakoa izango da.
-‐Elkarlana: lan egiteko forma izango da.
-‐Konpromisoa: hartzen diren konpromisoak errespetatuko dira, eta bete egingo dira. Bestalde proiektuarekiko, helburu zein antolamendu edo arauekiko konpromisoa izango da.
-‐Aktiboa eta autodidakta izatea izango da balioetariko bat.
-‐Aniztasuna: aniztasuna bilatuko da ekintza, parte hartzaile, ideia eta antolakuntza ereduei dagokionez.
-‐Parekidea: guztion arteko parekidetasuna edo berdintasuna bermatuko da.
-‐Autokritikoa: momentu oro antolatutako ekimen eta hartutako erabakiekiko autokritika funtsezkoa izango da.
-‐Gardentasuna: gardentasuna izango da proiektuan parte hartuko dutenen artean eta honen inguruko informazioa jakin nahi dutenekiko egongo den jarrera.
-‐Berdintasuna: parte hartzaile eta parte hartzen ez dutenen arteko berdintasuna oinarri izango da.
-‐Kreatibitatea: bultzatuko den balioa izango da.
-‐Alternatiboa: egungo sistemaren eskaintzen dituen eta bere baitan aurkitzen diren jarduera, dinamika eta filosofiarekiko alternatiboak izango dira ekintzak.
-‐Parekidea: norbanakoen berdintasuna bermatuko da, horien sexu, orientazio sexuala edo generoa edonolakoa izanda ere.
-‐Errespetua: parte hartzen dutenen eta ez dutenen arteko errespetu oinarri izango da.
-‐Bizitasuna: proiektuaren izaera bizia izango da. Era guztietako ekintza eta programen bidez, bizia egongo den proiektu eta etxea izango da.
-‐Euskalduna (euskara bultzatzea): euskara bultzatzea izango da ekimenen beste balio garrantzitsu bat. Zentzu horretan, euskara komunikaziorako hizkuntza nagusia edo lehenetsiko den hizkuntza izango da inor baztertu gabe.
-‐Autogestioa (autonomoak izatea gure beharrak asetzeko): proiektuan parte hartzen dugunon eta gauzatzen diren nondik norakoen autogestioan oinarrituak gauzatuko dira; bitartekoak era autonomo batean bilatuz eta lortuz.
-‐Irekia: ekintza, planteamendu eta kudeatuko den gunea guztiz irekia izango da edonork sartzeko aukera edukiz.
4. PLANTEAMENDU ZEIN EKINTZAK:
Planteamenduak garatzeko garaian, helburuak zehaztea izango da lehen pausoa. Behin helburua jarri denean, helburu hori lortzeko programa bat egituratuko genuke planteamendu eta ekintza ezberdinak gauzatuz. Zentzu horretan, lantalde ezberdinak sortu ahal izango dira planteamendu ezberdinak garatuz, helburu ezberdinak lortu ahal izateko.
Honela, nahiz eta planteamendu, ekintza eta ekimen ezberdinei forma eman, zentzua eman eta antolatzea ezinbestekoa izan, hurrengoa da gauzatu nahi diren ekintzen idei zaparradaren zerrenda:
-‐Baratzea eta konposta
-‐Collagea (egunkari, aldizkariekin) (eguneroko albisteekin, ondoren salaketa egin ahal izateko)
-‐Hitzaldiak
-‐Boulderra (eskalatzeko)
-‐Euskal dantza tailerrak, klaseak
-‐Informatika tailerra
-‐Liburutegi alternatiboa
-‐Bilera gela/Talde lan gela/Entsaio gela
-‐Kontzertuak: formatu txikikoak izango dira
-‐Josten ikasteko tailerra
-‐Bertso tailerra
-‐Graffiti tailerra (gaztetxeari itxura emateko)
-‐Mahai inguruak
-‐Mus txapelketa (karta jokoak, mahai jokoak)
-‐Bizikleta tailerra
-‐Ping-‐pong mahaia, boloak
-‐Musika instrumentuen ikastaroak
-‐Karaokea
-‐Mendi Txangoak
-‐Literatur kluba
-‐Antzerki librea
-‐Formakuntza (txarlak, eztabaidak, pelikulak...)
-‐Esposizioak
-‐Truke gunea
-‐Tailerrak (motibatzen gaituzten gauzak)
-‐Irratia
-‐Webgunea
-‐Tailerrak (zerbeza nola egin, egur lantze tailerra, musika klaseak, txalaparta, bertsolaritza, arte tailerrak, sukaldaritza tailerra)
-‐Gaztetxeko zerbeza
-‐Zine forum
-‐Antiguako jaiak
-‐Gai ezberdinen inguruko hitzaldiak eta hauen inguruko tailerrak
-‐Mintzalaguna
-‐Kultur ezberdinen topaketa
-‐Malabarerak, monozikloa...
-‐Defentsa pertsonalerako tailerrak
-‐Talde ezberdinen bilera gunea
-‐Beste kulturetako instrumentuen tailerra
-‐Bertso eta poesia emanaldia
-‐Argazkilaritza tailerra
-‐Bertso eskola
-‐Hilean behin truke azoka
-‐Afariak
-‐Kontsumo tailerra
-‐Afari exotikoak
-‐Herri kirolak
Esan bezala, horiek guztiek helburuei erantzuten diete eta proiektuaren filosofia eta balioen barne gelditzen dira. Hala ere, horiek guztiak proposamenak dira eta beharrezkoa izanez
gero dagozkien baimen eta lizentziak izanez gero eramango dira aurrera eta horiek antolatu, zentzua eman eta garatzen hasteko, programak edo plangintza zehatzak burutuko dira.
Esan bezala, ekimen horiek guztiak planteamenduen baitan kokatuko dira, jomuga bati erantzunez eta etxearen azpiegituren banaketa eta antolakuntza, denon artean era asanbleario batean zehaztuko da, beharrei eta hutsuneei erantzun eginez.
5. ANTOLAKUNTZA
Antolakuntzari dagokionez, oinarrizko bost puntuak, finantziazioa, komunikazioa, udalarekiko harremana, kudeaketa eta azpiegituraren antolaketa dira. Gai bakoitzarekin proposamen eta erabaki batzuk hemen daude:
FINANTZIAZIOA: Seguruaren gastuei aurre egiteko, etxeko argi edota uraren gastuak ordaintzeko edota
ekimen ezberdinen gastuei aurre egiteko gauzatuko diren hainbat formula:
-‐Ahal den heinean autogestioa.
-‐Plan presupuestario bat egin (estimatu beharko da argia eta urarekin hilean zenbat gastatuko den)
-‐Borondatezko itsulapikoa jarri
-‐Rifak, zozketak
-‐Donostitruk
-‐Futbito txapelketa
-‐Eragileen aportazioa
-‐Bokatak, afariak
-‐Kamixetak.
Lantalde bat egituratuko da, finantziaziora begira, plangintza bat burutuko duena eta ondoren taldekide guztiekin konpartitu eta zehaztuko dena.
KOMUNIKAZIOA: Komunikazioari begira, oinarrizko erak garatuko direla erabaki da, sare sozialak, kartelak
eta betiko moldeak erabiliz. Dena den, horretarako lantalde bat sortuko da, non komunikazio planteamendu bat diseinatuko den, ondoren taldekideei aurkeztuz eta denon artean behin betikoa onartuz. Lantalde honek bane komunikazioa ere landuko luke. Zehaztu behar da kanpora begirako komunikazioetan udal eraikina dela aipatu beharko litzakela.
UDALAREKIKO HARREMANA: Hitzarmenaren aplikazioa, jarraipena, sustapena eta garapena behar bezala egiten dela
ziurtatzeko, jarraipen-‐batzorde bat sortuko da, eta udaleko eta elkarteko hiruna lagunek osatuko dute. Batzorde hau, urtean hiru aldiz bilduko da.
KUDEAKETA: Kudeaketari dagokionez, aspektu edo puntu ezberdinak azpimarratzen dira. Bizilagunekin
harremanetan egoteko 2-‐3 pertsona izango dira, erreferentzia eta eurekin lanketa burutuko dutena. Era horretan, eurekin landutakoa eta konpartitutakoaren jarraipen bat edukiko dutelarik. Horiek taldeari helaraziko dizkiete eurekin landu eta hitz egindakoak.
Lantalde bidezko antolaketa (garrantzitsua izango da lantaldeen arteko komunikazioa).
Etxearen barne antolakuntzaz arduratuko dira eta bozeramaile bat eramango dute asanblada nagusira. Hauek dira oraingoz sortu diren lantaldeak:
-‐Lantalde ekonomikoa: Etxearen gastuei aurre egiteko planteamendu ekonomiko bat garatuko du eta honek izango du etxean mugitzen den diruaren ardura.
-‐Komunikazio lantaldea: Kanpo zein barne komunikazioaren ardura izango du.
-‐Interlokuzio lantaldea: Bizilagunekin harremanetan egoteko ardura izango du.
-‐Mantenimendu lantaldea: Etxea egoera egokian mantentzeko ardura izango du.
-‐Antolakuntza lantaldea: Gaztetxean burutu behar diren ekintzen arteko koherentzia eta koordinazioa bermatzea izango da lantalde honen ardura nagusia.
Lantalde horiek eta norbanakoek asanblada nagusian parte hartuko dute. Gainera, bizilagunekiko landuko diren gaietan ere, euren presentzia lortzen saiatuko gara, gonbidapena luzatuz. Asanblada nagusia, hilean behin bilduko da (gehiagotan ere bai hala erabakiz gero) eta hori izango da erabakiak hartzeko markoa. Bertan, lantaldeen planteamenduen aurkezpena egingo da, denon artean hileko programak zehaztuz, itxiz eta onartuz. Horrez gain, denoi dagozkigun erabaki orokorrak hartuko dira. Horretarako, bilera dinamizatuko duen pertsona bat egongo da, bileraren egituraketa zehaztuko duelarik, talde motor batekin batera.
Giltzei dagokionean, gauza baliotsuetarako kaja fuertea (edo leku seguru bat definituko da). Bertako giltza oso jende gutxik edukiko du, nahiz eta taldekide guztiek, era autonomo batean, sartzeko aukera edukiko duten. Hasiera batean etxeko giltzari dagokionez, lantalde bakoitzak giltza bat edukiko du antolakuntza lantaldeak izan ezik, izan ere kasu honetan lantaldeko partaide bakoitzak izango du giltza. Honetaz gain, gaztetxeari, bertako helburuei erantzuten dioten eta erabilpen jarraitua ematen dioten zenbait eragile eta lagun taldek ere giltza bana edukiko du.
Hau behin-‐behineko planteamendua da; etxea ireki eta hilabete igaro ostean, giltzaren inguruko balorazio bat burutuko da, beharrezkoa balitz, planteamendua aldatzeko. Honetaz gain, etxea irekia dagoen bitartean bertan daudenek eraikina eta eremuaren ardura izango dute.
Gaztetxea irekia izango da eta beraz nahi duenak nahi duenean erabili ahal izango du betiere hau errespetatu eta honen balio eta helburuen barnean lan egiten badu. Gaztetxearen parte izateko modua asanblada nagusietan parte hartzea izango da.
AZPIEGITUREN ANTOLAKETA: Puntu hau, zehaztear dagoen arren, ekintzen beharren arabera antolatuko dira espazio
ezberdinak. Den den, azpiegiturari dagokionez, behar ezberdinak izendatu dira: proiektorea, extintorea, memoria externa, ordenagailua, mahaiak eta aulkiak, sukaldea. Puntu hau gaztetxea ireki bitartean eta irekiera eta jarraian zehaztuko da, era gradual batean; beharrak eta hutsuneak ikusten diren heinean.
Gaztetxearen ordutegi eta egutegiaria ez dago zehaztuta eta hau antolatzein diren ekintzen araberakoa izango da.
6. ONDORIOAK
Aurretik izendatutako helburu, balio, planteamendu eta antolakuntza eredua, proiektuaren bizkarrezurra da. Era honetan, proiektuan parte hartzen duten guztiek berau bete eta errespetatzeko konpromisoa hartuko dute.
Den den, oso garrantzitsua da proiektu hau finkoa ez dela zehaztea. Hau izango da proiektuaren funtsa, baina ikusten diren beharren eta gabezien arabera, aldaketa txikiak egiteko aukera egingo da; aldaketa horiek, asanblada nagusian adostu beharko direlarik. Beraz, proiektua dinamikoa izango da, aldaketa txikiak jasan ditzakeelarik, zehaztasunei dagokienez. Esaterako, helburu edota balio bat gehitzea edo aldatzea, edota antolakuntza ereduari erreparatuz, beste tresna eta formulak sortzea, oinarriak bete ahal izateko.
Bukatzeko argi utzi behar da helburu orokorra aldaezina dela eta islatzen den izaera izango dela mantenduko eta errespetatuko dena, nahiz eta aldaketa txiki batzuk eman.