Edukien elaborazioa: Finantzatzen dute:
Gaia: Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi Mailako 4. Foroa, Busan
Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Goi-mailako 4. Foroa (2011): Alianza de
Busán para la Cooperación Eficaz al Desarrollo. Busan.
Busango Goi-mailako 4. Foroan, mundu-mailako itun berria egin zen garapen-arloan.
Akordio horren abiaburua, guztionak diren oinarri batzuk dira, garatzeko lankidetza-molde
guztiak sendotzen dituzten oinarriak, adibidez, hegoa-hegoa motatako lankidetza, eta
gizarte zibileko erakundeek eta aktore pribatuek egindako ekarpenak. Helmuga garapen-
arloko emaitza iraunkorrak lortzea da, eta etorkizuneko helburua, berriz, laguntzarekiko
independentzia eskuratzea. Ildo horretan, ezinbestekotzat jotzen da politika publiko
guztien interdependentzia eta koherentzia aztertzea, horrela, herrialdeek osorik baliatu
ahal izan ditzaten inbertsioko aukerak eta nazioarteko merkataritza. Gainera, ekintza
osagarriak adostu zituzten, besteak beste, generoko berdintasuna eta emakumeen
jabekuntza lortzea funtsezkoa dela, garapen-arloko emaitzak eskuratzeko. Busango esparru
berriak garapen eraginkorrerako lankidetzaren ikuspegia hartu zuen, laguntza garapenari
loturik dauden arazoen irtenbide bat baizik ez dela kontuan izanik. Azkenik, beharrezkotzat
jotzen dute gune barnetzaile bat sortzea, elkarrizketa eta ikaskuntza sustatzeko, eta kontu
emateko, eta itun orokor bat finkatzen dute garapenerako lankidetza eraginkorra izateko.
http://www.aideffectiveness.org/busanhlf4/images/stories/hlf4/OUTCOME_DOCUMENT-
FINAL_ES.pdf
4
ZER DA BULETIN HONEK JORRATZEN DUENA?
Informazio baliabideak eta komentaturiko bibliografiaren bitartez, laguntzaren
arkitektura berriak generoaren ikuspegitik dituen inplikazioak aztertzen dituen
bost buletineko bildumaren laugarren zenbakia da honakoa. Gizarte
eraldaketarako hezkuntza kritikotik, nazioarteko lankidetzatik eta elkartasunetik
lanean dabilen erakunde eta pertsona guztiei zuzenduta dago. Modu honetan
pertsonen artean, mugimendu sozialetan, Garapenerako Gobernuz Kanpoko
Erakundeetan, ikerketa zentroetan, administrazio publikoetan, etab. informazioa
sozializatzea eta ezagupen kritikoa sortzea da gure helburua. Buletin bakoitzak gai
zehatz bana jorratzen du, non baliabide guztiak fitxa formatuan aurkezten diren
eta interneten erabilgarri dauden dokumentuei dagokien, hauek, Nazio Batuen
inguruko web orritik bildutakoak nahiz beste erakunde edo gizarte zibilekoak
izanik. Testuen laburpena eta hauei dagokien estekak erraztuko dira, sartze
erraza eta testuaren deskarga azkarra bideratzeko.
BetterAid eta Open Forum for CSO Development Effectiveness (2011): OSC de camino
a Busán: Mensajes y propuestas clave. BetterAid eta Open Forum for CSO
Development Effectiveness.
Gizarte zibileko erakundeen (GZE) agiri honetan, dei egiten zaie garapen-arloko aktoreei,
Busango Adierazpen garrantzitsu eta handinahi bat lortzeko, eta, ildo horretan, lau arlo
eraberritzeko. Lehenengo arloari jarraiki, ebaluazio bat prestatu behar da, Paris eta
Akkrako konpromisoekin sakontzeko, eskuratze demokratikoan oinarritutako erreformen
bidez (tartean dauden aldeen arteko politikako elkarrizketa sustatzea, garapenerako
estrategiei buruz eztabaidatzeko, baldintzapen politikoak amaitzea, gardentasuna izatea
gobernantza hobea izateko, etab.). Bigarren arloan, garapenerako eraginkortasuna indartu
nahi da, eta, ildo horretan, giza eskubideak sustatzen eta pobrezia eta desberdintasuna
ezabatzea jomugatzat hartzen duten praktikak baliatu nahi dira (generoko berdintasuna
eta emakumeen eskubideak sustatzea, eta, beraz, baliabideak horretarako bideratzea, lan-
agenda barne hartzea). Hirugarren arloan, gizarte zibileko erakundeen partaidetza
bultzatzen da, garapen-arloko aktore independenteak direlako eskubide osoz. Azken arloak
garapenerako lankidetzaren bidezko arkitektura zuzena bultzatu nahi du. Hortaz, foro
multilateral barneratzaile bat sorrarazi nahi du, garatzeko bidean dauden herrialdeek
zuzenduta, Laguntzaren Eraginkortasunari buruzko Lan Taldearen ondorengoa izan dadin.
http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/cso_asks_final_spanish-2.pdf
Open Forum for CSO Development Effectiveness (2010): Principios de Estambul para
el trabajo de las OSC como actoras del desarrollo. Istanbul, Open Forum for CSO
Development Effectiveness.
2010eko irailean, 82 herrialdeetako gizarte zibileko erakundeetako 170 ordezkarik baino
gehiagok Istanbulgo oinarriak adostu zituzten, hau da, garapen-arloko aktore diren aldetik,
gizarte zibileko erakundeen lana eta praktikak gidatzen dituzten oinarriak. Jarraian, zortzi
oinarri horiek paratuko ditugu:
1. Giza eskubideak eta justizia soziala errespetatzea eta sustatzea.
2. Generoko zuzentasuna eta berdintasuna, eta, orobat, emakumeen eta nesken giza
eskubideak sustatzea.
3. Jabekuntza, eskuratze demokratikoa eta pertsona guztien parte-hartzea.
4. Ingurumen-arloko iraunkortasuna.
5. Gardentasuna eta kontuak ematea.
6. Itun bidezkoak eta solidarioak.
7. Elkarrekiko ikaskuntzaren bidez ezaguerak eta konpromisoa sortzea eta
partekatzea.
8. Aldaketa onuragarriak eta iraunkorrak lortzeko konpromisoa.
http://www.aideffectiveness.org/busanhlf4/images/stories/hlf4/PrincipiosdeOSC-
Estambul-Final.pdf
Instituto Internacional de Investigación y Capacitación de las Naciones Unidas
para la Promoción de la Mujer, INSTRAW (2003): Género y financiación para el
desarrollo. Nueva York, INSTRAW.
Este documento tiene como objetivo aplicar la perspectiva de género al análisis de las
estrategias de financiación para el desarrollo, aprobadas en el Consenso de Monterrey
en 2002. Para ello, se proponen medidas para implementar su incorporación en los
mecanismos de seguimiento de la conferencia, así como en otros eventos mundiales a
favor de la justicia económica y de género, la paz y la garantía de los derechos humanos.
Uno de los importantes resultados del texto se refiere al respaldo del Consenso de
Monterrey hacia las políticas de liberalización de mercado, que han provocado unas
desfavorables consecuencias sobre la población mundial. Otra de las cuestiones que se
destacan es la escasa atención prestada a como promover la igualdad entre hombres y
mujeres ya que no consideran las posibles desigualdades e impacto de género que las
políticas de ajuste estructural recomendadas en Monterrey pueden provocar. Se
concluye con un llamamiento a los gobiernos para que reconozcan los diferentes roles y
actividades de las mujeres, tanto en el ámbito de la economía de mercado como fuera de
esta.
http://www.amdh.org.mx/mujeres3/biblioteca/Doc_basicos/5_biblioteca_virtual/2_gen
ero/34.pdf
Europako Garapenerako Emakumeak WIDE; Emakumeen Eskubideetarako eta
Garapenerako Elkartea, AWID; Afrikako Emakumeen Garapen eta Komunikazioko
Sarea, FEMNET; Emakume, Eskubide eta Garapenari buruzko Asia-Itsaso Bareko
Foroa, APWLD, eta Boliviako Emakumearen Koordinakundea (2011): Demandas
clave de las Organizaciones por los Derechos de las Mujeres y Defensoras de la
Igualdad de Género. Brusela, BetterAid.
Sei eskaera horiek Emakumeen Erakundeen Nazioarteko Kontsultan prestatu ziren; eta
kontsulta hori, berriz, Belgikan izan zen, eta Garapenerako Lankidetza, Emakumeen
Eskubideak eta Generoko Zuzentasuna aztertu zituen. Lehenenik, eskaera egiten dute
Busango garapenerako lankidetzaren esparruak giza eskubideak har ditzala oinarritzat,
emakumeen eskubideak barne hartuta. Bigarrenik, eskaera egiten dute emakumeen
eskubideak garatzeko dagoen bidezko lankidetza-sistema berria Nazio Batuen babespean
jartzeko. Hirugarrenik, bereziki azpimarratzen dute garapenaren eraginkortasuna
lortzeko, emakumeek eskuratze demokratikoa lortu behar dutela, eta gizarte zibilak parte
hartu behar duela, batez ere, emakumeen eta feministen erakundeek. Laugarrenik,
eskaera egiten dute kontuak emateko era askotako sistemak susta daitezen, horrela,
emakumeen eskubideak bermatu ahal izateko. Bosgarren eskaeraren arabera,
finantziazioak askotarikoa izan behar du, generoko zeharkakotasuneko ikuspegiak eta lan-
banaketak emakumeen eskubideen arloan hartutako konpromisoak ezabatu ez ditzaten.
Azkenik, seigarrenak eskaera egiten du onar dadin gatazkak eragin desberdina eta neurriz
gainekoa duela emakume eta nesken bizitzan eta eskubideetan.
http://awid.org/esl/content/download/129144/1451455/file/Demandas%20esp_new.pdf
Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako Eraginkortasunari buruzko Foroa (2011):
Consenso de Siem Reap de las OSC sobre el Marco Internacional para la Eficacia del
Desarrollo de las OSC. Siem Reap, Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako
Eraginkortasunari buruzko Foroa.
Agiri honek 5 atal eta 3 eranskin ditu. Sarrerako lehenengo atalean, gizarte zibileko
erakundeen ustez garapenerako eraginkortasunak duen esanahia azaltzen da. Giza eta
gizarteko garapen-prozesu polifazetikoei lotuta dago, hau da, pobrezian bizi diren
pertsonak eta, orobat, bereizkeria eta bazterketa nozitzen dituzten biztanleak barne
hartzen dituzten eta haiei jabekuntza ematen dieten prozesuei. Bigarren atalean,
Istanbulgo oinarriak praktikan jartzeko bete beharreko jarraibideak lantzen dira. Hirugarren
atalean, zenbait tresna jaso dira, gizarte zibileko erakundeek kontuak eman ditzaten
(Istanbulgo bosgarren oinarria). Laugarren atalean, gizarte zibileko erakundeek eskaera
egiten diete gobernu eta emaile ofizialei politikak, erregulazioak eta praktikak behar bezala
azter ditzaten, horrela, gizarte zibileko erakundeek garapen-prozesuetan parte hartu ahal
izan dezaten. Azkenik, bosgarren atalean, dei egiten zaie Busango Goi-mailako 4. Foroan
parte hartu zuten gobernu guztiei, Istanbulgo oinarriak berrets ditzaten, oinarri horiek
ezinbesteko abiaburua baitira, garatzeko bidean dagoen gizarte zibilari lankidetza eta
laguntza emateko politikak sustatzeko.
http://accionag.cl/wp-content/uploads/2012/09/spanish_framework_for_cso_dev_eff.pdf
Mejía, C.; Celiberti, L.; Ospina, R.I.; Fernández, R. (2010): Ocho tesis de trabajo desde
el Movimiento feminista y de mujeres latinoamericano para el debate sobre
Efectividad del Desarrollo. Open Forum for CSO Development Effectiveness.
Testu honetan, emakumeek, gizarte zibileko erakundeen aktore nagusi gisa, aurrez aurre
dituzten erronka nagusiak agertzen dira. Latinoamerika eta Karibeko gizarte zibileko
erakundeei egin zaizkien estatu-kontsultetatik jaso diren zortzi lan-tesi proposatzen dira.
Lehenengoari jarraiki, emakumeen eskubideak eta generoko berdintasuna lortzeak
helburu nagusia izan behar du, garapenaren gainetik egon behar baitu. Bigarren tesiaren
arabera, emakumeek funtsezko aktoreak izan behar dute demokratizatzeko eta garatzeko
prozesuetan. Hirugarren tesiak feminismoa bultzatzen du, proposamen kultural aurreratua
delako, eta funtsezkoa izan delako nagusikeriaren eta kultura patriarkalaren aurkako
borroketan. Laugarren tesiaren arabera, emakumeen mugimenduak eta mugimendu
feministak rol nagusia bete behar dute estatuan eta nazioartean, baina tokian bertan ere
esku hartu behar dute. Bosgarrena tesiak bereziki azpimarratzen du praktika patriarkalak
gainditu behar direla gizarte zibileko erakundeen barruan. Seigarren tesiari jarraiki,
emakumeen erakundeak indartu behar dira, garapena eraginkorra izan dadin. Zazpigarren
tesiak gogora ekartzen digu estatuen politika publikoek emakumeen berdintasuna eta
jabekuntza zaindu behar dituztela; eta azken tesiak proposatzen du emakumeen eta beren
mugimenduen sendotasunaren adierazleak sar daitezen, garapenerako nazioarteko
lankidetzaren eraginkortasunerako irizpide gisa.
http://www.cso-
effectiveness.org/IMG/pdf/ocho_tesis_sobre_efectividad_desarrollo_grupos_feministas_y
_de_mujeres_es.pdf
BetterAid (2011): Declaración Política del Foro Global de las Mujeres de Busán.
BetterAid.
Agiri honek emakumeen erakundeek ematen dituzten zenbait gomendio jasotzen ditu,
garatzeko bidean dauden herrialdeetako gobernuei eta emaileei egindako gomendioak.
Hona hemen zein diren gomendio horietako batzuk: giza eskubideetan oinarrituta
dagoen garapenerako lankidetza zehaztea; tokiko eskuratze demokratikoa lortzea,
garapenaren eraginkortasuna lortzeko funtsezko oinarri gisa, garapen-arloko aktore
guztien parte-hartze osoa izanik eta kontuak emanez; Generoko Ekintzako Planak
nazioarteko konpromisoak onartzea (CEDAW eta Beijing); sektore pribatuko politiketan
giza eskubideei buruzko nazioarteko arauak eta oinarriak sartzea, eta estatuek arau
horiek betearazteko erantzukizuna izatea; Nazio Batuek emakumeei, bakeari eta
segurtasunari buruz eman dituzten ebazpenak gauzatzeko ekintzak egiten dituzten
estatuko eta gizarte zibileko aktoreei laguntza ematea, etab.
http://www.laalianza.org.co/observatorio/docs/busan/Declaracion_politica_Foro_de_M
ujeres_de_Busan.pdf
Harcourt, W. (2011): Igualdad de Género y Eficacia del Desarrollo. Resumen del
Informe Mundial. Foro sobre la Eficacia del Desarrollo de las OSC.
Gizarte Zibileko Erakundeen Garapenerako Eraginkortasunari buruzko Foroak generoko
zuzentasunaren arloan bere gain hartu zuen konpromisoa da txosten honen sorburua
(Istanbulgo Bigarren Oinarria). Hala, bada, foroak genero-arloko aholkularitza batzuk
egin ditu gizarte zibileko erakundeekin, Afrikan, Asian / Ozeano Barean, Latinoamerikan,
Europako ekialdean eta estatu independenteen komunitatean. Foroak azterketa global
honetan sartu ditu aholkularitza horiek, gizarte zibileko erakundeen eraginkortasunerako
oinarrizko politikak, praktikak eta baldintzak sustatzeko asmoz, erakunde horiek
generoko zuzentasuna eta emakumeen eskubideak babesten dituztelako. Horrenbestez,
gizarte zibileko erakundeek protagonismo berria hartzen dute, generoko berdintasuna
jotzen baitute eragile nagusitzat, garapen ekonomikoari eta justizia sozialari begira.
Gainera, gizarte zibileko erakundeek azterketa kritikoa egiten dute garapenerako
lankidetzak dituen mugei buruz, eta generoko ikuspegia hartzen dute barne beren
jarduera guztietan. Aldi berean, mugimendu feministen autonomia, garapena, jakintzak,
prozesuak eta baliabideak errespetatzen dituzte, eta horietatik ikasten dute.
http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/gender_report_es-3.pdf
Ospina, R.I.; Núñez, L.M.; Turbay, M.M.; et al. (2011): Consulta regional sobre la
Equidad e Igualdad de Género en el Marco del Foro abierto sobre la Efectividad de
las OSC como actoras del Desarrollo. América Latina y El Caribe. Open Forum for
CSO Development Effectiveness.
Agiri honetan, hitz laburrez azalduta dago generoen arteko zuzentasunari eta
emakumeen eskubideei buruzko kontsulta eta eztabaidatzeko prozesua, Gizarte Zibileko
Erakundeen eraginkortasunari buruzko Foro Irekian egindakoa Horren ondoren, lau
ikaskuntza nabarmentzen dira, gizarteko mugimendu eta erakunde guztien onurari
begira. Lehenengo ikaskuntzak zehatz aztertzen du esparru kontzeptualari buruko
eztabaida egiteak duen baliagarritasuna, eta azterketa honen aurkikuntzei buruzko
irakurketa eta interpretazioa egiten ditu. Bigarrenak aditzera ematen du premiaz heldu
behar zaiela berriz eztabaidako alde politikoei, hau da, emakumeen eta gizonen artean
dauden boterezko asimetriekin zerikusia duten alderdi horiei, hala gizartean nola
erakundeen baitan. Hirugarren ondorioaren arabera, zeregin hori guztia
eraginkortasunez egiteko, gizarte zibileko erakunde guztiek emakumeen agenda jarri
behar dute beren sektoreko agendaren erdigunean, alde eta eskakizun guztiak aintzat
hartuta, bai eta praktika patriarkalak eta boterearen erabilera gehien kritikatzen dituzten
gaiak ere. Laugarren ikaskuntzari jarraiki, emakumeen erakundeen eta mugimenduen
autonomia eta gaitasuna onartu eta indartu behar da, emakumeek beren borroketako
subjektu politikoak eta protagonistak izan daitezen. http://www.cso-effectiveness.org/IMG/pdf/consulta_regional_espanol_web.pdf
Schoenstein, A.; Alemany, C.; et al. (2012): La Cooperación para el Desarrollo más allá
del paradigma de la Eficacia de la Ayuda: Una perspectiva de derechos de las
mujeres. Toronto, Mexiko BF eta Lurmutur Hiria. AWID.
Testu honek laguntzaren eraginkortasunari buruzko prozesuaren alderdi batzuk lantzen
ditu, hala nola, Parisko eta Akkrako adierazpenak, etab. Alabaina, laburpen honen ardatza
4.2 idatz-zatia da: “Garapenerako lankidetzako esparru berri baterako hasierako osagaiak”
izenekoa. Lehenik, giza eskubideei buruzko ikuspegiak behar bezala bermatu behar du
emakumeek giza eskubideak erabili eta baliatu ahal izango dituztela, eta, aldi berean,
zenbait esku-hartze egin behar ditu garapen-arloan, emakumeekiko bereizkeria sorrarazten
duten era askotako eragileak onartzeko eta zuzentzeko. Bigarrenik, emakumeen
eskubideen aldeko erakundeek hartu behar dute parte. Hirugarren osagaiaren arabera,
politika global guztietan giza eskubideei eta generoari buruzko ikuspegia hartu behar da
barne, adibidez, merkataritza- eta finantza-arloko politiketan, eta garapenerako lankidetza
eta laguntzarekin zerikusia duten horietan. Laugarren osagaiak bereziki azpimarratzen du
errotik kendu behar direla generoko desberdintasunak, pobreziaren egiturazko arrazoi
nagusia direlako. Bosgarren osagaiak kritika egiten die emaileek garatzeko bidean dauden
herrialdeei ezartzen dizkieten baldintzei eta laguntza-mota horri. Seigarren eta zazpigarren
osagaietan aipatutako alderdi nagusiak hauek dira, hurrenez hurren: emakumeen
mugimenduak eta erakundeak garapen-arloko eskubide osoko aktore gisa indartzea, eta
aurrez esateko moduko eta epe luzeko finantziazioa. Azkenik, zortzigarren osagaiak
proposamena egiten du generoko adierazle bereziak sartzeko, garapen-arloko emaitzetan
dagoen aurrerapena neurtze aldera.
http://awid.org/eng/content/download/140226/1556791/file/DevCoopBeyondAid_SP.pdf
Interneteko dokumentuen kontsulta data: 2012ko abendua.