Download - Erronka 03 2016 negua
OARSOMUSIKAMusikoterapia
independientea 6. orrialdea
BIDE BERRIAKElikadura burujabetza
7. orrialdea
IPARRALDEAGERTUTIKIluntzean 3. orrialdea
EDITORIALAGaitasun sozialetan
jazten 2. orrialdea
BIZIARI BAIETZESAN
Egin zaitez odol-emaile
4-5 orrialdeak
ERRIGORAEskutik eskura
ON EGIN!8. orrialdea
Arg
azki
a: J
.A. A
RET
A G
OÑ
I (JU
XE)
03NEGUA2016ko otsaila
Gaitasunen mundu lehiakor batean bizi gara, ikastetxean nor
izaten ikasi aurretik, txiki-txikitatik erakusten baitigute garrantzitsuena dela
zenbat dakizun edota zenbat daukazun.
Ikasketa urteak ere azterketaz azterketa igarotzen ditugu
5eko muga gainditzeko helburuarekin, ohartu gabe zein irakasgai den,
zeintzuk diren geureganatutako gaitasunak eta pertsona gisa hazten ari
garen ala ez. Izan ere, azterketetan batez besteko 5eko muga hori
gainditzearen baitan erabakiko da ikasketetan aurrera egiteko modua
izango ote dugun, ahazteko ikasiko ditugun ikasgaiak pilatzen,
unibertsitatean edota bestelako ikastegietan, hoberenak eta jakintsuena
izateko lehia amaigabean. Horrekin nahikoa ez eta, bizitzan barrena
etsitzeraino errepikatuko zaigu idealek ez dutela ezertarako balio,
aniztasuna susmopean aurkeztuko digute, eta sexua, gizarte gaiak
eta politika bera denbora galtzea direnez, gure bozka eskatuko digute
trukean bizimodu erosoa hitz emanda, ardurak besteen bizkar utzi
ditzakegula sinesteraino. Interneten laguntzarekin eta aurrerabidearen
izenean, etengabeko ekoizpenera zuzenduko dizkigute pausoak,
bizipenak urrituz eta emozioak antzutuz, gure onetik
aldenduz eta gure baitatik arroztuz. Otsoaren belarri-
puntak, begi-bistan ditugula alegia.
Eta gu zakur-zaharrak izaki, gaitasun
sozialak ikasten eta partekatzen dihardugu, ezin
bestela. Jendarte gizatiarragoa eta
justuagoa nahi badugu, gizarte
mugimenduak sortu, kudeatu, sendotu eta
adoretu beharko ditugu, arazo “mikroei”
irtenbidea emanez, “makroei” aurre egin
ahal izateko.
SARETUZ proiektua pertsonetan
oinarritzen da, esperientzia berriak martxan
jartzen saiatzen gara, motibazioak
partekatuz, helburu neurgarriekin
eraginkortasunean ikasiz, harremanak saretuz
eta euskaraz bideratutako ekimen kolektiboen
bidez. Elkarlanean jartzen ditugu pertsonak, taldeak, elkarteak eta
erakunde publikoak zein jendartekoak. Elkarbizitza, genero
berdintasuna, ama-lurra eta lurraldetasuna, aniztasunaren
kudeaketa, parekidetasuna eta elkartasuna bezalako unean uneko
premien bueltan eguneratzen dugu gure jarduna, kudeaketari dagokion
garrantzia emanez, Kudeaketa Plana eta Ekintza Plana tarteko.
Hobeto bizitzea dugu amets eta horretarako gure eguneroko
bizimoduko alderdi desberdinetan eragiten ahalegintzen gara. Aktibazio
soziala bultzatuz, pertsonei eta gizarte lanari balorea emango dion
proiektu bat martxan jartzeko gogoak batzen gaitu. “SARDEXKA IZAN
zopa mundu batean” leloa geure egin dugu, pertsona kritiko eta
konprometitu gisa bakarrik lortuko dugulako geu aldatzea eta
gizartea eraldatzea.
Egokitu zaigun garaia, kontatzea merezi izango duen moduan bizi
nahi dugu, eta ondorioz, hitzetatik ekintzetara igarotzea dugu erronka,
bai pertsona bezala eta baita jendarte bezala ere. Ekintza lokalek mundua
aldatzen dutela jakinda, herritarren parte-hartzeak dituen
premien eta aukeren gainean hausnarketa eragin nahi
dugu: gizarte lanean diharduten pertsonek, taldeek,
erakunde publikoek zein jendartekoek
etorkizunean jokatuko duten rolaren gainean,
hain zuzen ere.
SARETUZ proiektuan ez gara
profesionalak, gure denbora librean
jarduten garen boluntarioak gara eta
aurrerantzean ere ekimen desberdinak
antolatzen eta herriko eragileekin lan
egin eta protagonismoa ematen
ahalegintzen jarraitu nahi dugu, eta bide
horretan, ongi egindakoak balioan jartzen
bezala, gaizki egindakoak aitortu eta
zuzentzeko bokazioz jardungo dugu,
pertsona bezala eta talde bezala hazten
jarraitzea gure ADNan daramagulako.
EDITORIALAGaitasun sozialetan jazten
Lan bikain bat egiteko modurik hoberena, maite duzun hori egitea da.
Iluntzen ari zuen, 18:00 ak aldera Ziburuko sarrera iritsi
ginenerako, trenbide azpiko tuneletik pasa eta ezkerretara, bide
bazterrean ageriko lekuan egin dute ikastola berrira. Ume gehienak
barruan daude meriendatzen eta ondoan dituzte gurasoak, arratsalde-
pasa egitera etorriak, guri ikastola erakusteko, eta bide batez, gainerako
gurasoekin bilerarik gabeko txolarte bat egiteko asmoz.
Xabi Biskay-k egin digu harrera, gurasoak eta irakaslea aurkeztu
dizkigu eta berehala gelaz gela instalazio berrien bisita hasi dugu. Bi
ikasgela, jangela eta komunak ditu ikastolak, prefabrikatutako moduloetan
prestatuta, oinarrizko azpiegiturekin. Gaur egun hamalau ume daude
Ziburuko ikastolan, andereño bakarra eta laguntzaile bat. Xabi Biskay
(Kaskaroteneako gurasoa): “Seaskak ordaintzen badu irakaslearen lan-
saria Frantses Estatuak emandako diruarekin, laguntzaileari soldata
bermatzea gurasoen gain izaten da. Beraz, 10 familiek hainbat ekintza
egin behar dituzte urtean zehar dirutza hori biltzeko (17.000€),
Iparraldeko ikastola gehienetan bezalaxe egia errateko”
Eta ondoren, Maialen Tapia irakaslea eta lehendakari Laida
Mugika-k hartu zuten hitza, euren esker ona emanez eta aurrera egiteko
kemena erakutsiz: Gure laguntzaren beharrean daude Ziburun eta
Seaskako ikastoletan, eta haien esperientziatik ikasi beharrean gaude
gu, ikastola egiteko beste modu bat ari dira saiatzen, gure herrietan
ikastolak sortu zituzten guraso aitzindari haien grinez ari dira, eta
badakite horrexen premia dugula hain zuzen ere gure ikastola
koxkorretan: behinolako ilusioa, auzolana, komunitatea eratzeren
garrantzia eta gisako ikasgaiak jarri zizkiguten eskura, gure bizilekuetatik
20 minutura, gugandik gertu oso.
IPARRALDEAGERTUTIK
Euskal Herria osatzen duten herrialdeak ezagutuz, haiengana hurbilduzeta ekimenak partekatuz. Asmo honetan oinarrituta sortu da ZiburukoKaskarotenea Ikastola eta gure arteko harremana.Hemen duzue, bertara egin genuen bisitaren kontakizuna. Eskerrik asko,Ziburuko Kaskarotenea Ikastolak laguntzaileari soldata bermatzeko sortuzuen Garagardoaren kanpainan parte hartu duzuten 65 herritarrei. Etahorrenbesterekin, garagarnoen eta arnoen laguntzaz gurasoek prestatu-tako zizka-mizkak eta gutiziak dastatuz elkarrizketa patxadatsuetan jarraitugenuen, elkarren berri jasoz, aktualitateko gaien gainean ikuspegiakpartekatuz eta etorkizuneko elkarlan aukera berriak konspiratuz ;)
Iluntzen ari zuen
BIZIARI BAIETZ ESAN
Gipuzkoako odol-emaileen elkarteak ez du
zerikusirik inolako sinesmen, erakunde edo
alderdi politikorekin, eta estatutuen arabera
arautzen da, modu demokratikoan. Aipatzekoa da
parte-hartzaileen kopuru esanguratsua duela,
izan ere, Gipuzkoan dituen 72 ordezkaritzetan
400dik gora laguntzaile baitaude, odola ematea
sustatzen ari direnak.
Ordezkaritzek funtzionamendurako
autonomia ia osoa dute, eta beren ardura da
beren eragin-esparruan odol-emanaldiak
sustatzea, baita sustapen horrek sortzen dituen
gastuei aurre egiteko beharrezkoa den dirua
biltzea ere, eta halaber, deiak egitea eta odola
eman ondoren odol-emaileei mokadutxoak
eskaintzea.
Kezka agertu du odol-emaileen elkarteak,
urtetik urtera biltzen den odol kopurua beherantz
ari delako. Zorionez, egunero beharrezkoak diren
odol-poltsak lortzen ditugu: 150 odol-poltsa
inguru egunero Gipuzkoan; urtean 32.500
donazio edo odol-emate inguru izaten dira.
Zehaztu dutenez, 2015. urtean, Orereta
/Errenterian 580 odol-emate lortu ziren. Batez
beste, 1000 biztanle/urte bakoitzeko 14.7 odol-
emate izan ziren, baina Gipuzkoako batez
bestekorik txikiena da hori; izan ere, Gipuzkoan,
batez bestekoa 48 odol-emate lortzea da, 1000
biztanle/urte bakoitzeko.
Hirien kasuan, zenbat eta handiagoak izan,
orduan eta gutxiago ematen dute herritarrek,
proportzioan, baina Orereta/Errenteriaren kasuan
desbideratzea handiegia da. Adibidez, Irunen
batez bestekoa 23/1000 da, eta Eibarren 19/1000.
Herritarren % 3 odol-emaile bihur dadin lortu
nahi dugu, eta Orereta/Errenterian, emakumeen
% 0.85 eta gizonen % 0.99 baino ez dira odol-
emaile. Oso zifra txikiak dira horiek.
Odola emateko bete behar diren baldintza
mediko eta legezkoak bete ondoren, odola
ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen,
eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.
Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da
gutxi-gorabehera.
Odola ateratzeko tresna guztiak behin
bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du
gaixotasunik harrapatu odola emategatik. Besoa
tolesten den aldean dauden zainetako batetik
ateratzen da odola. Odola eman aurretik tentsioa
hartzen da eta medikuak elkarrizketa txiki bat
egiten du. Odola eman ondoren emaileari
mokadutxo bat eskaintzen zaio.
Emaile gehiago lortzeko helburuarekin,kanpaina berezia egin nahi du SARETUZproiektuak ErrOnka aldizkariaren bitartez,irakurleak odola ematera anima daitezen.
Gipuzkoako odol-emaileak
Eginzaitezodol-emaile
Odol-emaile izatekobaldintzak• Adina18 eta 65 artean
• Pisua50 kg baino gehiago
• Behe tentsioa50 eta 100 mm Hg artean
• Emakumearen hemoglobina balioak> 12,5 gr/litro
• Gizonaren hemoglobina balioak> 13,5 gr/litro
Orereta/Errenterian hilabetero egiten dira odol-
erauzketak: hilabeteko lehengo asteartean
Reina aretoan izaten dira, eta lehenengo
asteazkenean, berriz, Beraungo anbulatorioan.
Bi kasuetan 18:30etik 20:30era izaten dira. Er-
renteria/Oreretako odol-emaileen elkarteak
oraindik odola eman ez dutenak gonbidatu nahi
ditu, “odol preziatu honen beharra dela eta”.
Gure herrian, bada talde bat aspalditik horiantolatzen dabilena, ezagutu nahi? Zenbat urtedaramatzazue? Eta Zergatik?
Luismi Yerobi, Jose Ignacio Martinez,
Eugeno Ibarguen, Miguel Navarro, Arantxa
Navarro eta Arantza Zapirain gara. 1967. urtean
herriko asilo zaharrean (Hospitalilloa) hasi ginen
ekimen honetan. Garai hartan, ospitalean zeuden
gaixoen familiek odol-emaileei ordaintzen zieten
behar zuten odola emateagatik. Odola ematen
zutenak gehienbat etorkinak izaten ziren. Gaur
egun, erauzketa guztiak boluntarioak dira eta ez
dira ordaintzen. Gure lana ere ez da ordaintzen,
musutruk egiten dugu, nahiz eta batzuek
kontrakoa pentsatzen duten.
Zertan datza zuen lana?
Jendeak odola eman dezan kanpainak
prestatzen ditugu, txartelak egin eta farmazietan
jarri, erauzketak egiten diren lokalak prest eduki...
Mediku eta erizainein beharrei lagundu... eta,
noski, odol-emaileen ondoan egon. Erauzketa
bakoitzaren ondoren, emaile bakoitzari
mokadutxo bat eta edateko zerbait banatzen
diogu, Super Amarak dohain ematen dizkigun
jan-edanekin.
Odola emanez etekinen bat lortzen al da?
EZ. Odol-emaileak ez du inolako etekin
ekonomikorik ateratzen; aldiz, poz-atseginez
ikusiko dugu gure odol-emanaldiari esker gizaki
batzuk salbatu egin direla.
Zer esango zenieke odol-emaile ezdirenei?
Odola ematea oso erreza dela, 7-8 minutu
irauten du eta satisfazioa ikaragarria da. Ekintza
solidario eta anonimoa da, baina biziki
garratzitsua, hirugarren bati laguntzeko. Zera
esango genieke, egun batean azaltzeko, proba
egiteko, eta ziur bueltatuko direla. Odol-emanaldi
bakoitzetik oso harro irteten zara egin
duzunagatik.
Etortzen diren pertsonak berriro ereitzultzen al dira?
Bai, ia denek errepikatzen dute.
Bukatzeko, besterik?
Garrantzitsua da, batez ere, gazte jendea
animatzea. Geroz eta helduagoak dira gure odol-
emaileak. Elkarteak 18 eta 65 urte arteko
errenteriar guztiak deitu ditu odola ematera.
Bukatzeko, odol-emaile guztiei eskerrakeman nahi genizkieke beren denbora etaosasuna gure esku uzteagatik, zeren, azkenfinean, beraiek (edo zu) gabe ez ginateke hemenegongo eta gaixorik dagoen jendeak ez zuenodolik jasoko.
Orereta/Errenteriakoodol-emaileak
ODOLA EMATEN BIZI EMAN
ELKARTASUNA
Argazkiak Esther Boticario
Non, noiz eta nola sortu zen proiektua?Proiektua 2010. urte inguruan hasi zen. Herriko
hainbat musikazale, E.M.T.Eko musika-taldeak etahainbat musika-teknikari, herriko musikarenegoera aztertzeko bildu ginen. Bilera harekemaitza onak izan zituen eta udalarekinelkarlanean,kalean bertan kontzertu batzuk egingenituen .2012ko udaran,Kabiako karparenproiektuan,hainbat musikari eta musikazaleekbiltzeko aukera izan genuen etabapatekotasunean oinarritutako musikaemanaldiak eskeini genituen bertan.Handikaurrera,kontzertuak gure erara egiteko aretobaten beharra genuela konturatu ginen.Herriak,gure ustetan,Niessen aretoak eskeintzen zuenaukera eskatzen zuen,alanola,bertako taldeeiberaien emanaldietarako leku eta lan baldintzaduinak eskainiaz eta era berean interesgarriakiruditzen zitzaizkigun musikarientzat plazaerakargarri bat bezela aurkeztuz. Udalari gureeskaera azaldu genion eta 2013ko ekainaren 7an,Niessen aretoan ,gure estreineko kontzertua,Joseba Irazoki maisuari egokitu zitzaion.
Zenbat partaidek osatzen duzue taldedinamizatzailea edo proiektua?
Taldea irekia da. Edonor etor liteke bilerabatera gurekin harremanetan jarriz gero. Egia daproiektuarekiko konpromisoa hartu dugunak 10bat lagun izan gaitezkeela, baina gero laguntzailemoduan jende asko daukagu inguruan, abisatuzgero gustura etortzen dena.
Zergatik antolatzen dituzue kontzertuak?40.000 biztanleko herri honetan behar hori
ikusi genuelako. Jendeak bere gustuko musikaedo taldeak bere herrian bertan, zuzenean,ikusteko aukera izan dezan nahi dugu. Ezinizango dugu inoiz Metallica hona ekarri, bainaahal den neurrian ideia hori dugu.
Momentu honetan, zer proiektu daukazueesku artean?
Herriari kultura-eskaintza hori falta zaiola ustedugulako eta, lehen aipatu dugunez, 40.000biztanle dituen herri batean kontzertu-aretorik ezgenuenez... laster “Ez dok hamairu” garaikoOskarbi taldea ekarriko dugu, Hip-hop kontzertu
bat, Guadalupe Plata... eta urte bukaerakokontzertuaz momentuz ezin dugu ezer esan...Ikusten duzuenez, adin eta generazio ezberdinakbiltzen dituzten kontzertuak dira. Niessenetikkanpo programatzeko erronka ere jarriko dugumartxan, herriko beste leku batzuetan: Madalenaermitan, Mikelazulon…
Musika mundua hain zabala eta globalizatuaizanik, zer ezaugarri bete behar ditu zuen deiajasotzen duen taldeak?
Taldeek ulertu behar dutena oso sinplea da:Oarsomusika irabazi asmorik gabeko erakundeada. Horreek esan nahi du gure lan guztiabolondresa dela; herritarrentzako etamusikarengatik. Horregatik, arriskatzea eskatzendiegu, eta talde batek ikusle kopuru eskasa badu,minimo batekin konformatu beharko du.
Irizpide nahiko argia dugu: musika ez-komerzialari eta radioformuletatik at dagoenmusikari ematen diogu lehentasuna; askotankomerzial eta ospetsuen maila berekoak izanarren marketing potentea egiteko aukerarik ezdutenak.
Zuen musika-eskaintza nazioartekoa izan ohida, nahiz eta talde gehienenak Euskal Herrikoakizan. Zein da nazioarteko taldeak eta bertakoaktartekatzearen arrazoia?
Musikaren mintzaira unibertsala da eta, horrenondorioz, nazioarteko taldeak gure herrian bertanikustea aberasgarria eta luxua dela deritzogu.
Biran dauden musika-talde asko lotzekoaukera daukagu, musikari eta musikazaleakizanda kontaktu asko bait dauzkagu. Normaleanhemendik gertu pasatzen denean lotzen duguatzerriko edo estatu mailako talde bat, eta EuskalHerrikoekin, gainerako datak osatzen ditugu.
Gaur egungo gazteek nola ikusten dute zueneskaintza? Ba al duzue beraientzatalternatibarik?
Zenbat min egin dion herri honi Euskadigaztea radioformulak!!.Honen aurrean ,gazteakgurera erakartzeko zaila daukagubenetan.Laster,hip-hop kontzertua antolatukodugu ,ea honekin pixkanaka erakartzen ditugun.
Gazteentzako alternatiba adibide batekinazalduko dugu: 18 Urteko gazte bat gurekinkontaktuan jarri zen,bilera batzuetara etorri etaoarsomusikarekin konpromisoa baduela ikusidugunean, bere lehenengo kontzerturako egunaerreserbatu diogu.Gazteei tresna eta aukeraematea,erramentarik onena ematea delapentsatzen dugu.
Karteletan, irratietan eta sare sozialetanzabaltzen duzuen informazioari dagokionez,lehentasuna beti euskarari ematen diozue;Azaldu arrazoiak....
Euskara bertako eta gure hizkuntza delako etakultura-mailan zerbait eskaintzen badugu,logikoena da euskara erabiltzea, gure ustez.Ulertzen ez duenarentzat ere erdaraz jarri izandugu, mailing-a egiten dugunean, kasu, bainaguretzat lehentasuna euskara da.
Mundu globalizatu eta indibidualista honetanalternatiba ezberdin bat eskaini nahi duzue,talde independienteak eta autoprodukzioanaritzen direnak ekarrita; zuek ere zopa munduhonetan sadexka izan nahi?
Ez gara bakarrak, eragile kultural, gaztetxe,etxe okupa eta beste leku askotan programaziomota hori eskaintzen dutelako. Guk ba duguaukera urtean pare bat aldiz norbait“ezagunagoa” ekartzeko Niessengo aretoakaukera zabalagoa eskeintzen digulako, agiangaztetxe,etxe okupa,eragile kultural etabarrekingonparatuz,hori izan daiteke aldea,ain zuzenlokalaren ezaugarriena, baina izaeraren aldetik,nahiko gertu gaudela uste dugu.
Sardexka pila bat batzen badira, agian zopahartzeko gai izan daitezke...
OARSOMUSIKA Musikoterapiaindependientea
BIDE BERRIAKElikadura
burujabetza
Euskal Herriak, bere txikitasunean aberastasun handia du:Nekazaritza, arrantza, industria eta zerbitzu gune zabalak. Nekazaritzazabala du, zonalde lauetan (Nafarroa hegoaldean zein Araban) zeinmendialdean (Xiberoa, Baxenafarroa zein Nafarroa garaiko iparraldean).Herri txiki honetan denetarik ekoizten da eta bada nahiko biztanleria guztihori kontsumitzeko.
Gure egunerokotasunean aldiz, kanpoko janariakontsumitzen dugu. Jaten dugunaren %5ra ez da heltzenEuskal Herrian produzitzen duguna.
Bertan ekoizten dena kanpora doa etakanpokoa kontsumitzen dugu, elikadurahainbat multinazionalentzat negozioabihurtuz. Adibidez: Nafarroan zainzuriaekoiztea ez omen da errentagarriaeta ondorioz azken 15 urteetan bereekoizpenaren %70jeitsi da eta orainPeru edo Txinako zainzuriainportatzen da. Horri gehitubeharra dugu produktu kimikoakerabiltzen dituen nekazaritzarenhazkuntza, natura eta gureosasuna zuzenki kaltetuz. Gaineranekazal eredu intentsibo honenondorioz Euskal Herriko baserrietanekoizpenaren bidez modu duinean lanegitea gero eta zailagoa da, etabaserrien jarraikortasuna oso zaila egitendu. Horregatik produktuen kalitatea bainabaita ekoizleen lan eta bizitzeko aukera duinakemango dituen eredua sustatu behar dugu, gureeskualdean ere nekazaritzaren bitartez lan egin etabizitzeko.
Hiru urte daramagu ERRIGORA egitasmoarekin lanean etaElikadura Burujabetzeari buruz bueltaka, herriko 400 pertson jadaerosi dugu nola edo hala ERRIGORAko produktuak eta hausnarketaeta balorazioa egin ondoren: SARETUZp proiektuarekin beste alor
CC
by
SA
Arg
ia
guztietan berrikuntzan harago joatea izan da bere asmoa. Orainsalto bat proposatzen dugu gure baiarako beste pertsonei etaentitatekin batera.
Elikadura ardatz hartuta, Oarsoaldean proiektu sozioekonomikobat garatzeko aukera dugula baloratzen dugu: “Egun ez dago inguruantalde iraunkorra gaiari helduz, horrelako elikadura eredu bat martxan
jartzeko. Arazo hori aukera bihurtu nahi izan dugu.
Gure hausnarketak aukera ematen digu inguruanlehenbiziko sektorea garatzeko: bertako ekoizpena
indartuz, garaiko ekoizpenak indartuz... eta lehensektorea indartzen dugunean ez gara
bakarrik sektore ekonomiko bat indartzenari, baita ere ari gara indartzen kultura,
ingurumenaren zaintza...”.
Gure esku dago egoera haupixkanaka iraultzen hastea. Ez dugubat-batean guztiz aldatuko bainaurrats nabarmenak eman ditzakegu.Gure osasunaren alde eginaz,Euskal Herria saretu eta bertakonekazaritza sustatu dezakegu. Ahaldugula sinestean datza gakoa,
norbanakoak aktibatuz eta gizarteaantolatuz.
Hurbileko produktuekin lan egingodugula diogunean bertan ekoitzitakoa
bertan kontsumitzeko filosofiaz ari gara. Hauda, Oarso-Bidasoako kontsumitzaileak haien
zonaldeko produktuak kontsumitzera bultzatukoditugu eta zonalde honetan aurki ez ditzakegun produktuak
EH-ko bete zonaldeetatik ekarriko ditugu.
Bizi dugun egoera ikusirik eta ditugun tresnak aprobetxatuzzurekin kontatzen dugu? Oarso-Bidasoa, Xiberoa, Erribera edo Arabakoekoizle batzuk prest daude proiektu komun bat sortzeko. Hordago honierantzungo al diogu?
GONBIDAPENA
BIDEOAREN
AURKEZPENA
OTSAILAREN 25ean
Xenpelar etxean
19:00etan
SARETUZ [email protected]
Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua
Eskaerak egiteko azken eguna:
MARTXOAK [email protected]
687 328 838
Prezioa:
22,5€5L olio konbentzionala
Prezioa:
32€5L olio ekologikoa