EMAKUMEEN SAREAK ETA ELKARTEGINTZA, ALDAKETARAKO ZUBI-
GUNEAK?1
Teresa del Valle2
Laburpena: Artikuluak kritika feministaren analisirako arau batzuk ditu ardatznagusi. Arau horien bitartez, kultur eta gizarte aldaketaren ikuspegitik, emakumeekoraintsuki garatutako erkidego-adierazpideak ebaluatu ahal dira. Ikusi egin behar dazein neurritan diren emakumeen sareak eta elkartegintza aldaketa-prozesueraginkorren zati, ikusgarritasuna ematean emakumeak beraiek beren ekintzaburutzen duten tokietan historiako subjektu bezala txertatzen dituzten prozesuenzati alegia. Gizarte zibilaren barruko elkartegintzaren balioa edo baliorik ezaulertzeko, hiru dimentsio hartu dira kontutan: lehenengoak sozializazio-prozesuenezaugarri jakin batzuk eta haiek boterea garatzearekin duten erlazioa aztertzeaharturik du barnean. Bigarrenean, "sozializazio berri"en kontzeptuaren barruanboterea erabiltzearen ezaugarriak eta beharrizanak aztertu gura dira. Hirugarrenik,elkartegintzak sozializazio berriak bultzatzen laguntzen duen edo laguntzen ez duenerak azaldu gura dira.Giltzarri-hitzak: elkartegintza, sozializazio berriak, antropologia feminista, zubi-guneak.
Abstract: the article considers certain analytical guidelines proper of the feministcritique to see how women’s networks and women’s associations are effective in theprocess of change as they contribute to their social visibility beyond the domesticdomain. For the purpose of the analysis of the value of women’s association withincivil society three dimensions are considered: the first one centers in thecharacteristics of the socialization processes and its relation to the adquisition ofpower; the second one examines the characteristics implied in the exercise of powerunder the concept of “new socializations” and the third one examines therelationship between associationism and new socializations.Key words: associationism, new socializations, feminist anthropology, bridgespaces
1 Hemen garatutako ideia batzuk hainbat unetan azaldu ditut, esate baterako: del Valle, Teresa“Mujer y nuevas socializaciones: su relación con el poder y el cambio, KOBIE (KulturAntropologiaren Saila) Bilbo/Bizkaiko foru Aldundia, VI. ZBK., 1991/93: 5-15. Era berean,ñabardura batzuk sartu nituen 2000ko abenduaren 4an Mexikoko Guadalajarako UnibertsitatekoGenero Azterketen Zentroak gonbidatuta eman nuen Mintegiaren ondorioz. Parte-hartzaileeiberen iruzkinak eskertu gura dizkiet. Honakoa erakusbide duten aurrerapen batzuk eman ditut:del Valle, T., T. Apaolaza, F. Arbe, J. Cucó, C. Diez, M.L. Esteban, F. Etxeberria eta V.Maquieira. Goranzko ereduak eta genero-erlazioak. Madril: Narcea, 2002 (prentsan).2 Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Antropologiako katedraduna.
2
Kritika feminista ikusita emakumeen erkidego-adierazpideak ebaluatzerakoan
baliagarritzat hartzen ditudan analisi-arau batzuk hartuko ditut ardatz nagusi.
Emakumeek oraintsuki garatutako elkartegintza-prozesuak aurkeztu gura ditut
emakumeak kultur eta gizarte aldaketaren ikuspegitik ebaluatzeko. Ikusi gura dut zein
neurritan diren emakumeen sareak eta elkartegintza aldaketa-prozesu eraginkorren
zati, ikusgarritasuna ematean emakumeak beraiek beren ekintza burutzen duten
tokietan historiako subjektu bezala txertatzen dituzten prozesuen zati alegia. Hala
ere, zaila da gehienetan banatuta eta ideologia dekotomizatzailearen menpean ageri
diren guneetatik pasatzea. Ideologia dekotomizatzaileen artean honakoa dago, esate
baterako: etxekoaren eta "herriko"tzakoaren arteko fisioa ezartzen duena. Gauza bera
esan behar da eremu batean edo bestean sartu eta herrikoaren alde hierarkizaturiko
jarduera, balore eta ikurrez. Hori, R. W. Connellek3 dioenez, produkzioaren eta
ugalketaren gaineko iritzi eta bizipenen gizarte praktikari dagokio. Horregatik,
kontutan harturik ditut gehienbat emakumeak ukitzen dituzten ezberdintasun eta
bazterketa harremanak erraztu dituzten beste alderdi askoren artean bereizitako
baloreen eratxikipenak, dikotomiak eta hierarkiak.
Gizarte zibilaren barruko elkartegintzaren balioa edo baliorik eza ulertzeko,
hiru dimentsio hartu dira kontutan: lehenengoak sozializazio-prozesuen ezaugarri
jakin batzuk eta haiek boterea garatzearekin duten erlazioa aztertzea harturik du
barnean. Bigarrenean, "sozializazio berri"en kontzeptuaren barruan boterea
erabiltzearen ezaugarriak eta beharrizanak aztertu gura dira. Hirugarrenik,
elkartegintzak sozializazio berriak bultzatzen laguntzen duen edo laguntzen ez duen
3 Connell, R.W., Gender and Power. Cambridge: Polity Press, 1996: 96.
3
erak azaldu gura dira.
Kritika feministaren aldetik garatutako zenbait dimentsiorekin loturiko
ariketa da. Horrela, emakumeak protagonista dituen jarduketa-eremu bati
ikusgarritasuna ematean, gizarte zientzietako erreferentzien joera androzeuntrikoa
orekatzen du. Izan ere, "gizonen egoeraren berri zabala dakigu, hura amankomuneko
norabidea da; eta ez dakigu zer egin eta pentsatzen duten emakumeek, eta horri buruz
aurretik hartutako jarrera asko daude. Ildo horretatik, garrantzitsua da ikusi ez dena
nabarmentzea eta errealitatearen beste aldea ezagutzea. Horregatik,
emakumeenganako enfasiak ez du zalantzatan jartzen genero kontzeptuaren erabilera,
indartu baizik.4
Botere egiturak zabal eta iraunkortasuna duen genero erlazio eta sistemak
ulertzearekin zerikusia du. Bertan koka ditzakegu egiturak duen garrantziari begira
ikusita garrantzi handia hartzen duten ekintzak eta baloreak5. Ez da gauza bera
amatasunaren balioa eta zainketaren pisua era isolatuan aztertzea eta etxetik kanpo,
esate baterako, lan- edo politika-merkatuaren eremuan, erantzukizunak hartzeko
oztopotzat hartutako zainketarekin loturiko erru-sentimenduaren eragina ikustea.
SOZIALIZAZIOAREN PERSPEKTIBAK ETA HAREN BOTEREAREKIKO
EDO BOTERERIK EZAREKIKO ERLAZIOA
Sozializazioa eta generoa
Boterea eta aldaketa ez dira inprobisatzen, ezta beraiek burutu eta garatzeko erak ere.
Boterea atzitzeaz eta erabiltzeaz ari gara, eta horrek ekimena, ekintza eta tinkotasuna
4 Rebolledo, Loreto “Generoa eta garapena”. Sonia Montecino y Loreto Rebolledo Conceptos degénero y desarrollo. Irakas-apunteen 1. saila, 1996, 56. orr.
5 Connell, Ibíd.:107.
4
ekartzen ditu. Hori lortzea kultur eta gizarte egitura eta adierazpideek zehaztuta dago
giza antolakuntzaren muin bezala. Boterea edo botererik eza burutzeko prestatzen
duten ikasketak daude. Hori dela eta, erakusketa honetan, emakumeok bizi dugun
sozializazioaren azterketa azpimarratu gura dut, eta lasaitasunez aztertuko ditut nire
ustez boterea burutzeko ala gu botererik ezera eramateko prestakuntza horretan
eragina duten alderdiak. Aztertu behar da zein neurritan gaitzen gaituen emakumeok
bizitzan orientatzeko eta jarduteko ematen zaigun prestakuntzak gure bizitzetan
botererik eza gainditzeko aldaketak sortu eta garatzeko. Horretarako, genero-
ezberdintasuneko egoerari buruzko analisia dut abiapuntu. Egoera horrek emakumeak
ukitzen ditu bereziki, guztiak era berean ez baina, zeren eta, emakumeok, kritika
feministak ondo erakutsi duen bezala, talde homogeneorik osatzen ez baitugu.
Alabaina, sozializazioa genero-nortasunak sortzeko prozesu nagusia da, eta bizi-
zikloaren une kritikoetan edukiak eskualdatzen diren era. Norberak haurra, nerabea,
gaztea, heldua eta zaharra izaten ikasten duen modu berean ikasten du gizon ala
emakumea izaten.
Gizon eta emakumeentzat bereizitako sozializaerak daude orokorrean. Hori
dela eta, batzuentzat eta besteentzat garrantzitsutzakoak diren diferentziak sortzen
dira. Diferentziok era esanguratsuan islatzen dira boterea zabal burutzera eta haren
aplikazio zehatzetara inplizituki eta esplizituki eramaten duten rolak
gureganatzean. Oso onarturikoa da emakumezko haurrei boterea baztertzen ikastea,
zuzenean edo zehar, zertarako-eta beraiek boterearekin eroso ez sentitzeko, berau
eskuordetzea nahiago izateko eta eremu arrotz eta, askotan, etsaitzat hartzeko:
ordaindu beharreko prezioek gogobetetasunekin edo lortu ahal diren lorpenekin
beren korrelaturik ez duten eremu zailtasunez betetzat. Askotan zeharka
5
bultzatzen da egoera eta esperientzien bitartez. Haien bitartez, alde batetik, gero
baloratu eta goresten diren ezaugarrien kontrako esperientzietan hasten gara
emakumeok. Ezaugarri horien artean honakook daude: ekiteko gaitasuna eta ekitea,
jendaurrean ondo adieraztea, hainbat pertsonarekin harremanetan jartzen jakitea,
nork bere buruarentzat leku berrietan bidea irekitzeko gaitasuna eta lekuotan
segurtasunez eta erraztasunez mugitzeko gaitasuna. Emakumeentzako
sozializazioan gutxitan ezartzen da aipatu ditudanak bezalako ezaugarrien eta
arteko erlazioa eta beraien boterearekiko lotura. Gainera, jarrerok sozializazio
estatikoaren ikusmoldeari dagozkio. Ikusmolde horretan saria ematen zaie
lehenengo etapetako ikastaldiei, haien baitan bizitza osorako beharrezko jarrerak eta
jakintzak egongo balira bezala. Horrela, tradizioko jarduera eta baloreei dagozkien
roletarako sozializatutako pertsonak eremu eta rol berrietan sartzen badira, ez dira
prestatuta egongo eta ezin izango dira horretarako gaituta egon. Are gehiago, jarrera
mugatzaile horiek gauza batzuetan eguneratuta egotea baloratzen den gizartean gerta
daitezke. Gauza horiek honakook dira: lana, ezagupenak, aisi esperientziak,
harremanak izateko era, teknologia berriekiko ohikotasuna, bidai-esperientziak,
hizkuntzak ikastea, eta kultur arau ezberdinak. Sozializazio-orientazio
murriztaileek aldaketa baloratzearekin zerikusi urria izango balute bezalako egoera
da.
Aldaketarako sozializazioa
Carmen Díezek 6 nabarmendu duenez, jarraikortasunerako sozializazio bat dago,
6 Diez Mintegui, M. Carmen Relaciones de género en Donostialdea y en la Ribera de Navarra.
Actividad laboral y cambio. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1996:
170.
6
eta aldaketarako beste bat. Abiapuntua ezberdintasun-egoera da eta bertan
emakumeok aldarrikatu behar dugu aldaketa. Horrek rol-aldaketak dakartza berekin,
eredu berriak zehaztea, eskubideak aldakarrikatzea, bete beharreko gune berriak
diseinatzea, denborak berriro egituratzea... Bertan beste aldagai batzuk izango dira
tarteko: adina, gizarte klasea, etni taldea, erlijioa, sexu-orientazioa, batzuk
aipatzearren. Hori lortzeko, ikasteko mekanismo zail asko abiarazi behar ditugu.
Haur, nerabe eta gaztaroan jasotako orientazio asko berriro ikusi behar dira eta
batzuk eraldatu eta beste batzuk baztertu. Prozesura gizarte bizitzaren eremuen
balorazio berriak agertuko dira, "emakumezkoen arazoak" bezala askotan ezagutzen
denaren barruan egoteagatik balioa gutxitu zaienenak. Eremu horien artean
honakook daude: etxeko lanak egiten eta zaintzen jakitea, laguntasunezko eta sexu-
maitasunezko harremanetan emozioak adierazteko erak jakitea... Haiek berriro
kokatu beharko dira beste testuinguru batzuetan, eta, kasu batzuetan, haien edukiei
balio berria eman beharko zaie beste eremu batzuetan, esate baterako, lan-
merkatuan. Alderdi horiek orain baloratzen ari dira, Inteligencia emocional Daniel
Golemanen liburuak izan duen harrera onaren ondorioz. Emakume askoren
bizitzetan erreferentzia eta praktika gisa ageri dira. Enpatia, publikoari begirako
lanetan baloratzen den ezaugarri bezala, eta antolakuntza-lanak ikusmolde
pertsonalizatuarekin uztarteko trebetasuna emakume askoren dimentsio pertsonal
eta sozialaren zati dira. Batzuetan ezkutatzen dira gizonari itzalean laguntzen dion
emakumea ordezkatuta, gizon handiaren atzean emakumea dagoelako esamoldean.
Baina egun lan-merkatuan arrakasta izateko jarrera eta balore gisa eskaintzen diren
berberak dira praktikan.
7
Menpekotasuneko, beste pertsona batzuei laguntzeko eta protagonismoa
zabaltzeko sozializazioek duten garrantzia egiaztaturik, bizitzan zeharkako
ikastaldi etengabea azpimarratzen duen sozializazioaren ikusmolde dinamikoaren
garrantzia gureganatu beharra ikusi dut. Horrek eragin handiagoa du emakumeengan
gizonengan baino, emakumeek ezarrita dauzkaten rolak hertsatzaileagoak baitira.
Bestela, emakumeok jabetze berrien ondorioz ditugun eta botererik ezera bideratzen
gaituzten prozesu horiek zalantzatan zuzenago jartzen dituzten beharrizan eta
nahietarik asko kanpo gera daitezke apartekoak izango balira bezala. Emakume
askoren prestakuntza, kasurik gehienetan, ama- eta emazte-rolen lehentasunezko
elementu gisako igurikapenen araberakoa da, hainbat gauza baloraturik ere: haien
lan-merkaturapena, ikasketak, ezagupenak... Baina familiaren eta etxeko taldearen
inguruko rolen ezaugarrien menpean dago zuzenean edo zeharka.
Sozializazioari buruzko ikusmolde dinamikoaren gainean eragina izango dute
belaunaldiak sartzen diren testuinguru sozial eta historikoa eta gizarte eta politika
problematikara irekitzeko haien mailak. Horrela, Estatu Espainiarrean, sozializazio
berrien beharrizanek eragin ezberdina dute egun "frankismoko belaunaldi"ko 30-55
urteko emakumeengan eta geroago jaio ziren eta "belaunaldi berria" delakoan sartzen
direnengan7. Gauza bera identifikatu beharko litzateke Mexikoko kasuan,
parametrorik eragileenak zein izango liratekeen ikusirik: une historiko bateko
eperientziak eta, hortaz, adina; gizarte klase jakin batekoa izatea; etni talde zehatz
batzuetakoak izatea; erlijio-atxikipena. Hori ezagutzea interesatzen da, zeren eta,
bai beharrizanak zehazteko bai haiei erantzuteko ezberdina izan behar baitu.
Sozializazioaren ikusmolde dinamiko eta prozesuzkotik, hark gizarte
7 Díez, Ibíd.: 170-71 eta Pérez Agote, Alfonso El nacionalismo vasco a la salida del
8
harreman, egitura eta nortasun berriak egiteko oinarri bezala balio duen ala ez
aztertu behar dira. Ikasteko aukerak ezinbestekoak dira aldaketarik nekez izan
dezaketen rolak esleitu zaizkielako maiz hartu behar dituzten egoera
inmobilistetatik irten gura duten emakumeentzat. Irtetea erabakitzen dutenean,
zalantza, errua eta segurtasunik eza positiboki egiten laguntzen duten gidalerro
berriak behar dituzte. Era berean, bisan da aldaketen erantzukizuna kasurik
gehienetan emakumeei egokitzen zaiela, beraiek zailtasun egoera gizonek baino
gehiagotan jasaten baitute. Horrekin ez dut esan nahi sozializazio berrien kontzeptu
hori gizonei aplikatu ezin zaienik. Are gehiago, beroriek ere genero-
berdintasunarekin zerikusia duten rolak berenganatzeko, horrelako baloreak
garatzeko eta horrelako ospe-erreferentzia berriak sortzeko sozializazio
goiztiarrarenak ez diren ikastaldiak behar izango dituzte. Erronka handia da
gizonezkotasunari buruzko ulerkera berriak egitek beharrezko sozializazio berriak
zentzuz aurkitzea.
IKASTALDI BERRIEN BITARTEZ GAINDITZEKO IDENTIFIKATZEA
Aldaketaren beharraren ikusmolde honen barruan, ezberdintasunarekin hertsiki
lotutako hiru eremu identifikatuko ditut. Lehenik, geroago garatuko ditudan hiru
balizko aipatuko ditut:
1. Ezberdintasunak naturalizatzeak ezberdintasunerako oinarriak ezartzen ditu.
Emakumea edo gizona izatearen ikastaldian biologi oinarriak eratxikitzea
menpekotasunerako edo botererik eza onartzeko oinarriak finkatzen doan era
hondatu behar da.
2. Erantzukizun mota ezberdinen arteko ezberdintasuna eta haien boterearekiko
franquismo. Madril: Soziologi Ikerketen Zentroa, 1987:147-48.
9
erlazioa nabarmentzeak agerian jartzen ditu erantzukizun mugatzaileak eta
erantzukizun indartzaileak.
3. Errua sortzen duen erantzukizuna, batzuetan botere bezala agertzen den arren,
menpekotasun-adierazlea da. Errua bera sorzen den testuinguruan nola egiten den
jakin behar da eta kultur eta gizarte testuingurutik duen indargarria ezagutu.
Hiru balizkoon planteamendua eta haiek gainditzea boterea hartzeko prozesu
zabalagoaren barruan sartuko nuke nik. Garapenari loturiko kontzeptua da eta
Hirugarren Munduko hausnarketa feministetatik eta oinarrizko emakume
erakundeengandik ateratzen da. Indian azaldu zen lehen aldiz 1984an. Bertan
Afrikan, Asian eta Amerikan zegoen garapenaren gaiak kezkatuta zeuden emakume
erakunde batzuk garatzeko erak planifikatzeko batu ziren8. 1995eko Beijingeko
Emakumeen Munduko Konferentzia garrantzitsua da. Garapen-programekiko
kritikaren barruan nabarmendu denez, familiari loturiko emakumeen menpekotasuna
dago. Gainera, adierazi behar da ezen zapalkuntza era ezberdinean bizitzen dela
arrazaren, klasearen, koloni historiaren eta munduko ekonomi ordenako egungo
postuaren arabera. Azpimarratu gura denez, zapalkuntzatik irteteko, horretarako
borondate politikoak egon behar du. Boterea hartzearen ikusmoldeak emakumeek
beren boterea handiagotu beharra indartzen du eta emakumeek aldaketaren
norabidean iritsi ahal duten autokonfiantza indartzenago du gizonen nagusitasuna
goratzea baino9.
“Boterea hartzearen ikusmoldeak emakumeen rol hirukoitza ugaltzekoa,
produzitzekoa eta amankomunekoa aintzatesten du eta haien kontzientzia
8 Rebolledo, Ibíd:81.9 Ibíd.: 80-83.
10
goratzea bilatzen du, antolakuntzaren bitartez” 10. Hori dela eta, sozializazio
berriak emakumeen protagonismorako eragozpenak gainditzen joatean eta aldaketa-
prozesuetako haien autokudeaketa pertsonala eta erkidegokoa indartzean dautza
Ezberdintasunak naturalizatzea
Kulturaleko enfasiak ez dakar biologi ezberdintasunen ukapenik. "Emakumea ez da
jaiotzen, egin baizik" Simone de Beauvoirren ekarpenak indarrean dirau eta ez du
baztertzen biologikoa, esate baterako, ezberdintasun genitalak, anatomi
ezberdintasunak, indar fisikoaren maila eta abar, hori guztia kultura bakoitzak nola
interpretatzen duen begiratzeko aukera.11 Biologikoari laguntzen zaionean,
emakumezko haurrak ahozko trebetasun handiagoarekin lotzen dira eta
gizonezkoek gune-orientazio handiagoa omen dute. Azterketen emaitzek ez dute
gaia argitu, ez dute argitu nolakoa den biologiaren eremu bateko edo besteko eragina.
Alabaina, naturalizatzearen ideologiak zuzenekoa eragina du emakumezko haurrek
adieraztekoa hobeto adieraziko duten eta gizonezko haurrek gune-erreferentziazko
marko zabalagoak izango dituzten igurikapenak enfasi bikoitzez eskualdatzerakoan.
Eta bistan da bereizitako trebetasunaren existentzian sinesteak talentu bat eta
bestea azpimarratzeko eta bereiz bultzatzeko balio du. Ildo horretatik,
esanguratsuagoa da igurikapenok nola sortu, garatu, indartu eta eskualdatzen diren
jakitea haiek beren biologi bermerik duten ikustea baino. Haiek hori izatea ala ez, ez
da, koantitatiboki ez koalitatiboki, orientabide eta merperabide duten kultur bermea
bezain garrantzitsua.
10
Ibíd.: 82.11 Palomar Verea, Cristina: “Bigarren sexuaren berrogeita hamar urte”. La ventana. Genero-azterketetako aldizkaria, Mexikoko Guadalajarako Unibertsitatea, 9 ZBK.: 1999, 190-200 orr.Horrek oso ondo kokatu du Simone de Beauvoirren obra generoaren ikusmoldearen garapenteorikoaren sorreran. Hori dela eta, mende erdiaren ostean beraren gaurkotasuna indartuta dago.
11
Antropologiatiko ekarpen bat honakoa izan da: ikustea ezen egiten diren
balorazio on edo txarrak, sortzen diren estereotipoak, erabiltzen diren sinboloak
(esate baterako, ar edo emetasuna kolore, forma, gauzaki eta abarren bitartez
adieraztea) batzuentzat edo besteentzat onartzen ditugun jardun-moduei begira
aztertu behar dira. Horrela, hilekoa, erditzea eta beste biologi esperientzia batzuk
era globalean pentsatu behar dira: beraiek lotzen diren sinboloekin loturik, esate
baterako, hilekoa garbiketarekin une batzuetan eta bestetan poluzioarekin;
erditzea biziarekin eta heriotzarekin. 12 Eta, era berean, sinbolizazio eta balorazio
horiek jendeak dituen jarrerekin erkatu behar dira, duen gizarte balorazioarekin,
hori araupetzen duten arautegiekin. Esate baterako, haurdunaldiaz bizia sortzen
den epealdi bezala hitz egiteak eta pertsona horri bere gorputzaren gainean edo
bere bizitzaren gainean erabakitzeko eskubidea ukatzeak hitzaldi, esanguren eta
arautegien arteko ezbedintasuna jartzen digu agerian. Verena Stolcke-k adierazten
duen bezala, gizarte ezberdintasunak nabarmentzeko eta legebideztatzeko joera
dago, ezberdintasun naturaletan errotuta egongo balira bezala eraikitzen badira.
Argi egiazta daiteke, dio, ezen klaseen gizartean sexu- eta arraza-ezberdintasunak
gizarte ezberdintasunaren markatzaile nagusi bezala agertzen direla. Are gehiago,
bi ezberdintasunok elkarrekin eragin eta emakumeen zapalkuntza orokorrean eta
haien arteko ezberdintasun zehatzak kopiatzen dituzte klaseen gizartean 13. Hori
dela eta, antropologiatik problematika hori lan-eremu esanguratsua da.
Boterea burutzeak eragina dakar familiaren eremutik edo etxeko taldetik
harago, fitxa garaiz mugitzeko jokoan egotea. Defentsa-jarrerari begira urrats bat
12 Estereotipo eta ikurrez ikus Valle Teresa, Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desdela antropología. Madril: Cátedra, Bilduma: “Feminismos: 1997: 38-39.13 Stolcke, Verena "Is sex to gender as race is to ethnicity?". Teresa del Valle (ed.) Gendered
12
egitea dakar, boterean eragina izan gura baita. Ezaugarri "natural"en presentziaren
eta desberdintasun-egoeren arteko lotura egituratzen den prozesuen bestelakoa
den kanporapen-prozesua da. Naturalak oinordekotzara jotzen du, emana
zaigunera, eta, beraz, inmobilista da. "Naturala" aipatzeak beti sorrarazten du
errespetua. Intzestuaren tabuaren indarra hura naturaren kontra dagoelako
adostasun orokor samarrak dakar. "Naturalizazioa ikusita, haurdunaldia etetearen
kontrako argudio eta legeekin loturiko guztia oinarritzen den oinarriak aztertu
behar ditugu.
Boterean, eragina izateko, jarduten jakin beharra dago. Horrek oztopoak
ditu emana zaiguna zalantzatan jartzea eragozten duen arautegia bizitzen den
barnerapenean. Boterean, jardun egin behar da, betearazi eta, askotan, aurrea
hartu, lidergoa eskaintzeko. Alabaina, bizitzako egoerak naturalizatzeko
prozesuak, hala nola, aipatu ditudan egoerak naturalizatzekoak inmobilismoari
eta autodefentsari begirakoak dira. Edo gizartean ezberdintzat hartzen diren
jarduerak edo jarduketa-eremuak konpartitzea. Esate baterako, Candelaria Ochoa
Avalosek14 adierazten duen bezala, bizitza politikoan sartzen den emakumeari,
"politikari gisako bere erantzukizunak hartzeaz gain, gizartean ezarri zaion
genero-rola ondo burutzea eskatzen zaio. Nekez galdetzen zaio gizon bati
norekin utzi dituen bere seme-alabak diputatu, funtzionario edo bere alderdiaren
ordezkari gisa lan egitera joan denean. Hemen, komenigarria da partaidetza eta
protagonismoa ondo bereiztea15. Ez dira baztertzaileak baina lehenengoa
bigarrena gabe gerta daiteke. Bereizketa ezarri gura dut, emakumeengan aldaketak
Anthropology. London: Routledge, 1993, 19 orr.14 Ochoa Avalos, Candelaria“Emakumeak politikan eta emakumeentzako politika”. La ventana.Genero-azterketen aldizkaria, Guadalajarako Unibertsitatea, Mexiko, 9 ZBK., 1999, 127-28orr.15 del Valle, Teresa , Mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. Donostia: Orain, 1976: 23-40.
13
neurtzeko maiz erabiltzen diren datu koantitatiboak direla eta. Parte hartzea
aldaketaren sinonimo bihurtu da sarritan. Horrela, partaidetza protagonismoaren
barruan sartu gura dut aldaketaren parametrotzat jotzen ditudanak atzitu ahal
izateko. Protagonismoa eszenategira irtetea da eta boterea hartzeko esperientziak
laburtzen ditu.
Rolak naturalizatzen diren eremu bat sexualitatean hastean ageri da.
Plazerra ugalketaren menpean jarriz gertatzen da. Horrela, sexualitate atseginaren
eta ugalketaren arteko dikotomia kontrajarriak ezartzen dira. Horrek
autonomiarik gabeko sexualitatearen aldeko ideologia eta sineste jakin batzuk ditu
oinarri. Izan ere, beraien arabera, sexualitateak ugalketarako zabalik egon behar
izaten du.
Nola aplikatu aipatu ditudan eta sozialismoaren abstraktutik esperientziara
eramaten gaituzten kontzeptuok? Zein neurritan bermatzen dute eskualdatzen diren
baloreen sistemek ezberdintasuna naturalizatzea? Lana egiteko dago. Hausnarketa
hori aplikatu behar den eremuetariko batzuk aipatuko ditut.
Arlo batzuek sozializazioan duten indarra aldatu egingo da kultura beraren
barruan ere. Arlo horiek honakook dira: sexualitatea, amatasunaren bizipena,
zaintzeko ardurak eta edoskitzearen derrigorrezkotasuna. Bertan eragina izango du
emakumeek tradizioarekin duten loturak, baita haiek lotzen diren esentzialismo
mailek ere. Halaber, garrantzitsua izango da aldatzeko aukerak, tradizioak duen
garrantzia eta erlijioa neurtzea, erantzukizunak eta lanak finkatzeko. Ekonomi
egoerak eragina izan dezake bertan.
Horrela, kultura askotan goiko gizarte klaseari ama-lanetan zuzenean parte
hartzea ala ez hartzea aukeratzen uzten zitzaion. Beste emakume bat zen seme-
alabak hazten zituena. Egun, hori jakinean aukeratzen duten emakumeek hazteko
14
lana haurtzaindegiei edo pertsona zaintzaleei eskuordetzen diete eta hori ez omen
da oso ona umeentzat. Zenbait kasutan, haiei "ama txarrak" deitzen zaie.16
Edoskitzea haurraren eta beraren amaren arteko erlazio banakakoren modura
aurkeztu ohi da; baina bizitzaren alderdi bat da, beste batzuk bezala, kultur eta
gizarte faktoreen erabateko eragina duena, emozioak, sexualitatea eta guneen eta
funtzioen gizarte antolakuntza kudeatzeari begira haur eta emakumeak
sozializatzea araupeturik duena. Horrela, era jakin batera antolatzen dira
emozioa, eta, esate baterako, samurtasuna eta maitasun-erakusketa gizonekin
baino emakumeekin lotzenago dira eta amek samurtasuna azaldu behar dutela uste
da, esate baterako, titia emanez. Gizonen eta emakumeen arteko, gizakien eta
naturaren arteko, helduen eta haurren arteko eta medikuen (pediatrak) eta
erabiltzaileen (emakumeak) arteko harremanen gaineko kultur eta gizarte
oinarriak finkatzeko beste era bat da17.
Naturalizazioaren pisua aintzatesteak ez dakar haren erabateko onarpenik eta
kultura baten barruko pertsonek erantzun ezberdinak izango dituzte. Beti egongo
dira horri osorik edo partzialki ihes egiten dioten pertsonak. Eskualdatutako
baloreak gurenganatzetzat hartzen denaren definizioen alternatibak diren egoerak eta
jarduketak ikusi beharko dira, eta haiek pizten duten zalantza, zeren eta bertan
aldaketa-proposamenak egongo baitira. Halaber, naturalizazioa aldatuz joango da
eta era ezberdinetan kontzeptualizatuko da aldaketa-egoeretarako, testuinguru
soziopolitikoetarako eta, bereziki, lan-merkatuaren ekonomi gorabeheretarako
erantzun bezala. Erraza da ikustea ezen haurtzaindegien beherapena emakumeek
gizonei lanpostuak uztea sariztatzen den ekonomi atzerapeneko garaiekin batera
gertatzen dela. Horrek guztiak naturala emakumeen banakako nortasuna definitzen
16 Esteban , María Luz “Ama txarren alde”. Hika, 98 zka, 1999, 28-30 orr.
17 Ibíd.: 20.
15
duen elementutzat hartzearen nagusitasuna du oinarri. Gainera, gauza bera
emakumeen sindikatu- eta politika-bizitzako sarrerarekin zein lanpostuarekin
identifika daiteke.
Erantzukizunak eta haien boterearekiko lotura
Emakumearen boterea askotan neurtu da hark bereganatzen dituen erantzukizunen
arabera, eta ez da pentsatu haietarik askok, erabakitzeko haren boterean lagungarri
izan beharrean, haien jarduketa-eremua mugatzen dutela18. Hori dela eta,
garrantzitsua da erantzukizunak ikuspuntu honetatik aztertzea. Izan ere, haiek
horrela azterturik jakin daiteke ezen, toki askotan, erabakitzeko ahala orokorrean
ematen diren arloak kulturalki eta gizartean baloratzen direnak direla eta emakumeek
gehienbat berenganatzen dituztenak ez direla horrela baloratzen19. Hortaz, kontua
ez da erantzukizun maila, erantzukizuna azken prestigio-sistemaren barruan nola
baloratzen den baino. Hori dela eta, honakook hartu behar dira kontutan:
- Erantzukizunak eurak burutzen diren eremuei begita testuingururatzea.
- Haien baitarakortasuna edo baztergarritasuna: etxeko lanak haurrak zaintzea, edo
minusbaliatuak, gaixoak edo zaharrak izateagatik menpeko diren pertsonak zaintzea
eta horrelako erantzukizunak gizon eta emakumeen artean trukatu ahal dira. Beste
batzuk, aldiz, lagungarri finkoak dira batzuen eta besteen gizarte nortasuna
finkatzeko.
- Haien barrukotasuna edo/eta kanpokotasuna: ikusgarritasun maila txiki edo
handiagoa izatea alegia. Ikusi behar da zein neurritan lortzen duten lan batzuek eta,
horrekin batera, beroriei dagozkien erantzukizun mailek bereiziriko balorazioa etxe-
eremua gainditzen dutenean. Horrela, sukaldea prestatzeko lanak, emakumeek
egiten dituztenean, era batera sailkatzen dira; eta, bertatik kanpo egiten direnean,
"zaharberrikuntza" edo "sukaldaritza berria" terminoaren barruan sartuta geratzen
18 del Valle, T., J. Apalategi, B. Aretxaga, B. Arregui, I. Babace, M.C. Díez, C. Larrañaga, A.Oiarzabal, C. Pérez, I. Zurriarain Mujer vasca. Imagen y realidad. Bartzelona: Antropos,1985:158).19 Ibíd.:152)
16
dira, adibide batzuk aipatzearren. Hori pasatzen da, nahiz eta autoreek eurek
errezetak beren ama eta amamengandik jaso zituztela baieztatu, euskal kasuan
gertatzen den bezala20.
- haien errotu-alderdiekiko lotura. Erritoak pertsonen, ekintzen eta objektuen balioa
goratzen dute eta, askotan, hori dela eta, hori guztia ospatze-unetik haragokoa da.
Euskal landa-munduan, indarrea erabiltzen zen nekazaritza-lanekin loturiko
jarduetariko asko erritotu dira eta, horregatik, lehiaketa asko ditugu: harriak jasotea,
enborrak moztea, belarra segatzea... Baina gauza bera ez da gertatu emakumeen
lanarekin eta erantzukizunekin. Garrantzitsua da ezagutzea Mexikoko gizarte
bizitzaren zein arlotan gertatzen den erritotze handiagoa eta zein pertsonak duten
protagonismoa.
Erru-sentimenduaren esperientzia, botereari begirako eragozpen bezala
I. Etxeberria psikologoak erru-sentimenduen esperientziako sexu-
ezberdintasunei buruz egindako azterketa baten arabera, emakumeek gizonek baino
erru-sentimenduak adierazteko joera handiagoa dute, biek jokaera urratzaileei buruz
antzeko balorazioak dituztela ere. Aipatu lanean aztertu ziren ahaideen
diziplinazko praktika mota ezberdinen arteko lotura eta hainbat jokaeraren aurreko
subjektu ar eta emeen erru-sentimenduen bizitasuna. Emaitzek erakutsi zutenez, bai
amek bai aitek beren alaba txikiekin indukziozko praktikak erabiltzen dituzte,
boterea berretsi eta "maitasuna ken"tzekoak, erruarekin korrelazioan jartzen
dituztenak. Aitzitik, amek eta aitek semetxoekin arrazoitzeko diziplinazko praktika
gehiago erabiltzen dituzte alabatxoekin baino, eta horrek erru-sentimendu txikiagoa
ekartzen du. Azkenik, emakumeak horrelako diziplinen apeuekiko sentikorrago
agertzen dira21.
20 del Valle, Ibíd.; 1997: 68-79).21 Etxeberria, Itziar "Sexu-ezbedintasunak erru-sentimenduetan". Non: Agustín Echeberria eta
Darío Páez (ed.) Emociones y perspectivas psicosociales. Madril: Fundamentos, 1993: 249-50;
254-55.
17
Sexu-jokaera zehatz batzuen gainean balorazio ezberdinak zituzten gurasoak
zituzten nerabe batzuk erkatuta, egiaztatu zen ezen emakumezkoek gizonezkoek
baino erruduntasun indize handiagoa zutela. Are gehiago, "aldatzeko prozesuan
dauden emakumeek gizonek baino erru-sentimendu sendoagoak dituzte beraiek
iritzi ona ematen hasi diren sexu-jokaeren praktikaren aurrean"22.
Era bereiziok boterearen ikasketan dituzten eraginak ikusteko orduan, bistan
da emakumeak zehatz eta arauzkoago hasten direla arauekiko adostasunean.
Emakumeek arauak onartu eta afektibitatearen garrantzia berenganatuz
berenganatzea espero izaten da.
Gizartean arau asko gizonezkoen nagusikeriazko ikusmoldetik eginda daude.
Hori dela eta, emakumeek haiek baino indar handiagoz borrokatu behar dute
aldaketen alde, beraiek baitira desabantaila-egoeran daudenak. Horrela, emakumeei
egokitzen zaie lanik zailena, kasurik gehienetan korrontez kontra joatea alegia. Hala
ere, kontraesan handia ageri da: alde batetik, emakumeak dira laguntza- eta
afektibitate-ukapenak ekartzen dituzten arauak onartzeko zailtasunik handiena
agertzen dutenak; eta beste alde batetik, aldaketa-egoeretan agertu ohi dira emozio-
bazterketetara ekarri ahal dituzten gatazkak. Hori dela eta, emakumeek, aldatzeko
prest egoten direnean, gehienetan jotzen dute aldaketara gizonezkoei dagozkienak
baina handiagoak diren kostuarekin eta ahaleginekin.
Emakumeek erru-sentimenduak gehienbat jasaten dituzten arloetako asko
gorputzaren bizipenekin loturik daude. Arlo horrek barnean harturik du
sexualitatearen esperientzia ukitzen duen guztia, esperimentazio goiztiarren
bizipenetatik plazer ezera ezberdinak aurkitu eta garatzerainokoa. Ugalketa
kontrolatzeari eta haurdunaldia eteteari buruzko erabakiek emakumeari emozionalki
parte harrarazten diote eta erru-sentimenduak eragiten dituzte sarritan.
22
Ibíd.: 256.
18
Erruduntasuna bultzatzen duten beste erabaki batzuek emazte eta ama rolak
ukitzen dituzte, hala nola, banantzea edo dibortzioa ebazteko une kritikoak. Horrek
berekin dakaremakumeak seme-alabeen hezkuntzan eta nahigabe eta gaixotasun une
kritikoetan izan behar duen partaidetza neurtzea. Azkenik, emakume alarguntsen
kasuan dolua positiboki egitea antsietatea izateko eta erru-sentimenduak agertzeko
beste une bat da. Geroago ikusiko dugu alarguntsen kasuan erru-sentimenduak
gainditzeko laguntzaren eta elkartegintzaren arteko lotura.
ELKARTEGINTZAREN ETA SOZIALIZAZIO BERRIEN ARTEKO
LOTURA
Sozializazio berrietarako eremurik egokiena emakumea tradizioz kontzeptualizatu
den eremutik kanpokoa da, hau da, kasurik gehienetan, familiatik edo etxeko taldetik
kanpokoa. Hortaz, horrek guneak zeharkatzea dakar. Erazko hezkuntzarekin batera
gerta daiteke baina ezberdina da. Izan ere, sozializazio berriak honelakoak dira:
ezagupenak zehaztea, arazoak eztabaidatzea, gogobetetasun-ezak adieraztea, kritika
testuingururatzea, laguntzak lortzea, lagunak sortzea, ereduak diseinatzea,
gogobetetasun-ezak adieraztea, erreferentziak eta ereduak bilatzea, nahi berriak
zehaztea eta emakumeei era gutxiesgarrian eratxiki izan zaizkien emozioen
potentziala baloratzea. Haien guztien funtsezko oinarriak honakook dira: genero-
ezberdintasunaren adimen- edo/eta emozio-aintzatespena, eta hura banakako eta
taldekako mailan gainditu beharra. Kasurik gehienetan, haiek kultur aginduen
kontrakoak izango dira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da talde zirikatzaile,
sorrarazle eta laguntzailea. Horregatik, jarraian emakumeen elkartzezko
mugimenduaren ezaugarriak eta ahalbideak aztertuko ditut, berauek boterea
burutzeko oztopoak gainditzen laguntzen duten sozializazio berriak kokatzeko
gune posible ebaluatzeko, hala nola, gizarte subjektuak. Era berean, politika
burutzeko beharrezkotzat eta baloratutzat hartzen denaren ikastaldiak gertatzen
diren eremuak diren ikusi behar da.
Gaurkotasuna, irekitzea eta ondore biderkatzailea
19
Elkartegintzaren ezaugarri bultzatzaile bat hark egun duen erakargarritasuna da, eta
haren helburuetako askoren osagai dinamikoak. Zenbait ikertzaile emakumezkok
Estatu espainiarrean emakumeen elkartegintza hartzen ari den garrantzia
azpimarratu dugu eta badakit horrelako elkarteak oso garrantzitsuak direla beste
herri batzuetan. Adibide gisa, "maiatzeko plazako emakume"ek Argebtinan eta
beste leku batzuetan gizarte kontzientzia pizteko bete duten funtzioa aintzatetsi
da. Maquieiraren iritziz, horrek berekin dakar "talde-ekintzaren arlo protagonista
berriak agertzea eta gizarte aldaketaren alde egiten duten erakundeen gune publikoan
era antolatuan indarrez sartzea"23. Autore horrek, alde batetik, azaltzen duen
zailtasuna indartzen du. Zailtasun horretan sartuta daude jarduerak, ideologi
ibilbideak, helburu zehatzak, metodologiak, eragin-eremuak, gune-kokapenak eta
haien ekintza zuzentzen zaien taldeak. Bestetik, hark "emakumeek erantzuna eman
nahi dieten beharrizan eta eskari batzuk" aintzatestearen faktore dinamiko eta
biltzailea indartzen du" 24. Hori eguneroko beharrizanekin hertsiki lotuta dago baina
ezin izan da ikusi, emakumeen historiaren zati handiarekin gertatu den bezala.
Estrategia hori menpeko talde aplikatu izan zaie25.
Maquieiraren iritziz, elkartegintzaren hazkundea hiru faktore bateratzearen
eta lotzearen ondoriozkoa da: 1) berdintasun-politikak sustatu gura dituzten herri
erakundeengandik jasotzen duen pizgarria, 2) aldarrikapen feministak eta 3)
elkartegintza beren adostasunik eza bideratzeko era duten emakumeen iritzi ona 26.
Banakako gogobetetasunik eza talde-aldarrikapenean sartu ahal da, eta horrek
politikoaren esperientziaranzko urratsa dakar. Interes eta lagunen mundu berezia
sortzeko, ezagutzeko eta jakiteko kezka berriak eransten ditu, denborak eta guneak
23 Ibíd, 1995: 263.24 Ibíd.: 263-64).25 Juliano, Dolores Las que saben. Subculturas de mujeres. Madrid: Horas y Horas: 1988,80-83 orr.
26 Maquieira, Ibíd: 324.
20
berriro egitekoak. Maquieirak aipatu duen eta Estatu Espainiarraren kasuan
elkartzezko mugimendua garatzea ekarri duen erlazioak ez du esan nahi emakume-
elkartegintza osoak eragin horiek guztiak dituenik, abiapuntuan edo eraketan eta
garapenean. Hori haren ezaugarri eta helburuen araberakoa izango da.
Madrilgo Erkidegoan Maquieirak egindako azterketaren ondorioz ezarritako
tipologia batek, horretarako jardueraren izaera eta xedeak kontutan harturik,
eremu zabala erakutsi du, honelako elkarteak harturik baititu barnean: laguntzekoak,
feministak, etorkinenak, lana sustatzekoak, kultura eta gizartea bultzatzekoak,
osasuna sustatzekoak, profesionalak, sindikalak, auzotarrenak eta kirol-elkarteak.
Elkarte horien %77 1983 eta 1993 bitarteko hamarkadan itxuratu zen27. Virginia
Maquieirak elkartegintza emakumeen mugimendu zabalaren barruan kokaturik du.
Horretarako jarraitu dion irizpidea "ondoreak zabaltzen dituen eta pertsonak eta
baliabideak ibiltzea eta boterea burutzea ahalbidetzen duen sare-egitura baten
presentzia da." 28 Dinamika hori era ezberdinetan gertatzen da. Emakume asko
erazkoak ez diren sareen bitartez sartzen dira elkartegintzan: taldeen barruan
komunikazioa eta adiskidantza sortzen laguntzen duten auzotar edo lagun sareen
bitartez. Sarritan, erazkoak ez diren sareek erazkoak gainditzen dituzte
elkartegintzan, eta elkarte ezberdinetako pertsonen arteko trukea ahalbidetzen dute.
Era beran elkarte ezberdinek elkarrekin harremanak dituzte antolakuntza-eskema
zabalagoen barruan, eta emakumeek erazko sare zabalagoen ibileraren esperientzia
dute, halaber. Elkartegintzaren dinamika onak dira eta garrantzitsuak dira taldeen
arteko loturak eta sareak, emakumeen mugimendu anitz eta dimentsio-anitzean
funtsezkoak direnak. Sareen sareez hitz egitea dago. Ikusmolde global horretatik
ikus daiteke ezen Madrilgo Erkidegoko taldeek eta beste batzuek amankomuneko
lan jakin batzuk konpartitzen dituztela: ez da ekonomi mozkinik bilatzen,
bolondresak dira, emakumeek osatuta daude eta berorien baldintzak hobetzekoak
27 Ibíd:282-284.
28 Ibíd:323).
21
dira29. Ohar hori emakumeen elkartzezko mugimenduaren sektore zabalei aplika
dakieke.
Elkartegintzaren burujabetza-potentzialerako hurbilketa: zubi-guneak
Botererik eza bultzatzen duen ezaugarri inmobilistetako bat lehen aipatu dut:
ezberdintasunak naturalizatzea. Hori bereziki lotuta zegoen emakumea beronen
ugalketa-funtziotik zetozen eratxikipen finkoekin lotzearekin. Elkartegintza zabala
da eta bertan talde batzuek beren ama edo zaintzaile gisako interesak zehazten
dituzte eta, era berean, naturala biologizismora heldu barik goratzen duten egoerak
gerta daitezke. Are gehiago, abiapuntu hori eraginkor bihurtu ahal da, beren ama,
amama... gisako roletatik eta gizarte zibiletik indar politiko bihurtu diren
"maiatzeko plazako amen" adibidea kasu. Hori dela eta, nire ustez, elementu
askatzaileak ditugu bai Maquieirak aipatutako sare-ezaugarria eta zubi-guneak
eraikitzeko gaitasuna, geroago ikusiko dugun bezala. Horrela, elkartzezko
mugimendu osoari begiratzen diot, sareen arteko lotura eta aldaketak hasteko
gaitasuna gertatzen direnetan. Horretarako beharrezkoa da elkarte bakoitzaren
helburu eta dinamika zehatzak ebaluatzea eta sozializazio berriak sortzeko beren
gaitasunetik edo gaitasunik ezetik ikustea. Erraza da aldaketa aurkitzea,
erreferentzia zabalagorik eta egiaztatzeko aukerarik gabe posible inoiz izan ezin
izango ziren ezinbesteko helburu erruz beteak berriro kokatzen laguntzen duten
ikasketak, ezagupenak eta esperientziak ibiltzeko esperientziaren ostean. Hori
ikusita, emakume alargunen elkarteak har ditzagun adibide gisa.
Alargundu oste-osteko gai nagusi bat dolua positiboki egitea da. Bertan
sarritan agertzen da antsietatea. Izan ere, aldaketa ekartzen duen ezinbesteko
birplanteamenduaren planteamenduaren aurrean erru-sentimenduak agertzea gerta
daiteke. Gondarrek30 adierazten duen bezala, doluko prozesuan gertatzen diren
29 Ibíd: 323-24.
30 Gondar, Marcial Mulleres de mortos. Cara a unha antropoloxía da muller galega. Vigo:Xerais, 1991.
22
estrategia ugariek nahi sakona adierazten dute: aldaketa ukatu nahia. Ukapena
funtsezko praktika biren bitartez egiten da: gertaeratik ihes eginez edo hura azalduz.
Gondarrek bertan elementu positiboak ikusten ditu, emakumeei jarraikortasunari
eustea ahalbidetzen diotenak. Hala ere, emakumearen botererako prestakuntza
neurtzen duen perspektibatik, hark haustea jarraitzea baino hobe du eta, hortaz,
doluaren elaborazio positibo berriak bera eragina izateko, betearazteko, ukitzeko
eta, hortaz, gizarte rol autonomiadunetarako prestatzearekin lotuago daude. Ildo
horretatik, Espainiako emakumezko alargunei gaineko azterketaren arabera, haietan
parte hartzen duten emakumeek taldearen zati izatearen sentimendua indartzen
dute, beren burua beste emakumeetarik gehienengandik bereizita ikusirik. Talde-
nortasun hori elkartegintzan indartzen da. Emakumeek elkarteak dituzte
aldaketarako indargarri, eta elkarteetan harreman bereziak dituzte. Gizarte
kontrolarekiko beldurrak, harremanak izateko, irteteko eta ondo pasatzeko erako
haien aldaketen aurreko lagun eta ahaideen erantzun negatiboekikoak, desagertu
egiten dira, haiek talde berrien laguntzak dituztelako 31. “Ez dago inongo errurik
ondo pasatzera irteteagatik, apaintzeagatik eta abartzeagatik. Aitzitik, hori ondo
dator: bizia berritzea, gogobetetasunak izatea, aurrera irtetea. Elkarteak alarguntsek
jasotzen duten gaitzespen-zentzuaren kontra borrokatzen laguntzen du"32.
Zubi-guneak sortzeko aukera erakusten duen beste adibide bat dakarte
Madrilgo Pan Bendito bazterreko auzoko antropologi azterketa baten emaitzek.
Aurreko lan batean 33, zubi-gunea menpekotasun-egoera baten eta berdintasuna
sortu edo/eta sendotu den beste baten artean ezartzen dena dela esana dut.
Horregatik, zubi-gunean abiapuntua utzi da eta aldaketa izaera berria gertatzen da.
Zubi-gune guztiek ez gaituzte beste ertzera eramaten. Beren abiapuntura itzultzen
31 Alberdi, Inés eta Pilar Escario Estudio sociológico sobre las viudas en España. Madril: SigloXXI eta “Hispania” Alarguntsa Federazioa, 1988: 65-69.
32 Ibíd: 69.
33 del Valle, Ibíd 1977.
23
diren eta aldaketa-esperientziak baztertzen dituzten pertsonak egongo dira. Beste
batzuk abiapuntura itzuliko dira; baina, zubi-guneko esperientzia dela eta, aurreko
errealitatea ezberdin bizi izango dute eta hura aldatzen saiatuko dira oraindik. Zubi-
gunetik abiatzen diren beste pertsona batzuek halako aurrerapen bat ekarriko duten
bitarteko guneak sortuko dituzte. Azkenik, beste ertzean sormenezko aldaketei
aurre egiten dien jendea egongo da.
Antonio Grande Chica ntropologoak Madrilgo Pan Bendito auzoan
emakume-elkarte biren ekintzak aldaketan duen garrantzia. PUNV ("drogaren
kontrako amak") elkarteaz eta Erkidegoa Sustatzeko Elkarteko "emakume talde"az
ari gara. Elkarte biek "guneak sortu dituzte; eta bertan emakumeek beraien emakume
gisako etxeko erantzukizunek sorrarazitako laguntza-eskari zehatz batzuetarako
erantzunak dituzte, eta, batez ere, sozializazio berriko zubi-guneak dira gune
horiek. Haietan hautazko diskurtso eta praktikak sortzen dira, emakume txiroak
izateagatik boterez gabetu direnei boterea ematen dietenak. Nire iritzitan,
elkarteotan sortutako dinamikak balio du ezberdintasunaren biktimek emakume
bezala egunero aurre egin behar izaten dieten arazoen (etxekoak, generokoak eta
auzokoak) lotura logikoa hartu ahal izateko ere.
Aldaketa horrek partziala izaten dirau. Izan ere, ez du eraldaketa
'iraultzaile"rik sorrarazten genero-menperakuntzakio egoeretan, eta ez dago auzoko
emakumeen artean nahikoa hedatuta, baina itxaropenak dakartza eta indarra eta
poza sortzen du hainbeste min eta kamusada egoeraren artean behintzat 34.
Sareen ezaugarri eta ekarpen batzuk
Ulf Hannerz antropologo suediarrak adierazten duen bezala, sareetan pentsatzeak
malgutasuna burutzea dakar. Izan ere, pertsonak sare-sistema batean sartzen
denean kontutan hartu behar dituen rol edo funtzio asko betetzen ditu. Pertsona
bakoitzak rol-ugaritasuna dela eta egin ditzakeen sareen ugarritasuna aintzat hartuta,
34Grande Chica, Antonio Garaguneak: lurralde bazterketa, erkidegotik ateratzea, gizartean eskuhartzea eta emakumeen sozializazio berria Madrilgo Pan Bendito auzoan. MadrilgoUnibertsitate Autonomoan irakurritako doktoretzako tesi argitaratugabea. 1998: 383.
24
sare handian gaude, zeinen joritasun nagusia aldakortasuna baita. Emakume
batzuentzat, elkartean sartzea etxetik urruntzeko eta ahaidetasuntik eta auzotik
askatutako rol berriak betetzeko lehenengo esperientzia izan daiteke. Era berean,
haien bizimoduaren eta besteen bizimoduen arteko ezberdintasuna agertzen den
esperientzia izan daiteke, eta arazoen amankomunekotasuneko esperientzia edo
beste edozelako esperientzia.
Halaber, erazko sareen eta erazkoak ez diren arteko lotura-esperientzia bat
ematen du, gizarte zibilaren halako ulermen batera pasatzea ahalbidetzen duen
ezagupena dakarrena.
Hannerzi jarraiki esan daitekeenez, rol asko gertatzen diren lekuan pertsonak
tentsio eta gatazka berriei aurre egiteko prestatuago daude eta inguruabar berriei
egokitzeko gaitasuna dute. Rol gutxiago dauden tokietan, aldiz, erraza da gatazka eta
arazoetarako konponbide erakundekotuagoak egotea.
Sareek talde eta erakunde iraunkorrak gainditzen dituzte partzialki, eta, aldez,
gizarte errealitatearen beste alderdi batzuk estaltzen dituzte 35. Sare-sistemen
bitartez nabaritu ahal da gizarte bizitzako eremu ezberdinen arteko aldaketa.
Emakumeen elkartegintzan, Madrilgo Erkidegoan gertatzen zen
askotarikotasuna oinarri harturik, aldaketak gertatzen dira etxeko taldearen eta
erakundearen artean (laguntzekoa), bazterkeriaren eta aldarrikapen feministaren
artean, urrutikoa ezagutzearen eta hura norberaren munduan sartzea eta, askotan,
arrazakeria zalantzatan jartzearen eta, hortaz naturalizazioaren artean (etorkinak),
eta etxeko lanen eta lan-merkatukoen artean (lana sustatzea). Adibideotan distantzia
baliatu behar da. Izan ere, ohiko egoeretatik irteten da eta askotan etxeko lanak
izaten ziren baina beste ikuspegi batzuetatik ikusten hasten diren lanak eta
ezaugarriak ikusten dira. Talde feministetan ekintza askatzailea da etxeko indarkeria
errua sortu ahal izan duen testuingurutik kanpo atera eta giza eskubideen
35 Hannerz, Ulf Hiria ikertzea. Hiriko antropologiarantz. Mexiko: Ekonomi Kulturako Fondoa,1986 (ed. ingeleraz, 1966):199.
25
indakeriaren eremuan kokatzea. Tratu txarrak jasaten dituenak beraren kasua
isolatua ez dela eta arazoa soziala dela ikusteko aukera du aurrean. Arazoa etxetik
kanpora irten da.
Toki sareak eta sare globalak
Emakumeen toki eremuetako partaidetza, oso aberasgarria dena, sare zabalagoekin
lotu behar da. Ez da erraza. Egin-eginean ere, batzuetan sozializazio mugatuak edo
gune-murriztapenek eragina izan ahal izaten dute bertan. Maquieirak erronka bat
aipatu du: "toki esperientzia analisi eta ekintza testuinguru globalarekin lotu eta
bertan kokatzen duten sare elkarrekin behar bezala lotuen bitartez erakundeekin eta
elkarrekin lotuta dauden elkartzezko praktika ezberdinak egituratzea"36.
ONDORIOAK
Ezberdintasun-egoeratik irten eta berdintasuna bultzatzeko sozializazio berriak
garatu beharra argudioztatu ditut. Horretarako, hiru arlo jo ditut begiz, genero-
sistemak botere sistema bezala aztertzerakoan funtsezkotzat jotzen ditudan hiru
arlo alegia: 1) ezberdintasunak naturalizatzea gainditzea, 2) Erantzukizun
mugatzaileak boterera eramaten duten erantzukizun bultzatzaileetatik bereiztea eta
3) botere bezala agertzen den baina menpekotasuna dakarren errua gainditzea. Hiru
esperientzi eta ekintza eremuok botereari begira ikusi ditut. Sozializazio berriek
emakumeak bereziki ukitzen dituzte. Izan ere, kasurik gehienetan beraiek dira
menpekotasunetik irten gura badute aldaketak hasi behar dituztenak. Alabaina,
gizonek, beraien protagonismoak edo pribilegioek gizarte bidegabekeria bultzatzen
dutela jabetzen diren neurrian, sozializazio-era berriak diseinatu beharko dituzte.
Sozializazio berriek banakako aldaketan eragina dute; hala ere, taldeari
laguntze diote. Aldaketak oso kostatzen direnez gero, haietariko asko gatazka-iturri
dira eta laguntzak behar dituzte. Hori dela eta, nik azaldu dudan bezala, oso
36 Maquieira Ibíd., 1995:290.
26
garrantzitsua da elkartegintza, zenbait norabidetako aldaketa ahalbidetzen duten
talde esperientziak baitakartza. Elkarteak jarraikortasun eta muga esperientziekin
lotuta dauden etxe eta famili eremuetatik kanpoko guneak dira. Naturalizazioa
sustatzen duten baldintzak, esate baterako, errua, zainketa eta, askotan,
menpekotasun rolekin lotuta daude. Ikastaldi berrietarako beharrezkoak dira
pertsonek esperientzia zabalagoak jaso ahal dituzten gune eta denborak, haiek
aurreko egoerak halako urruntasn batez nabaritu, hartu eta ebaluatu ahal izan
ditzaten. Gainera, haietan sozializazioa gerta daiteke eta jakin daiteke ezen
banakakotzat harturikoak diren baina beste emakume batzuek ere dituzten
problematikak daudela, zeinen erantzukizuna banakakoa eta taldekakoa baita, esate
baterako, zainketatik sortutako errua edo tratu txarren ondoriozko lotsa.
Elkartegintzaren funtsezko alderdi bat sare kideanitzen sisteman sartzeko
aukera da. Izan ere, sistema horrek elkarrekin lotzen ditu erazko sareak eta erazkoak
ez direnak, tokikoak eta globalak. Dinamika hori egungoa da, etengabe goraka doa
eta gizarte zibilaren antolakuntza sarearen beraren zati da. Sare horren bitartez
ezarri ahal dira aldaketarako eragileak diren loturak.
Elkartegintzaren bitartez protagonismoak guregana ditzakegu, hura
partaidetza hutsetik bereizten laguntzen dutenak. Protagonistak eragina izan edo
aldatu gura den horretako subjektu bihurtzea dakar. Norberak protagonista izan
barik lankidetzan jardun dezake baina protagonismoak badakar partaidetza berekin.
Emakumeok parte-hartzaileak izan gara protagonistak baino sarriagotan. Beste
pertsona batzuk, hala nola, senarrak edo/eta seme-alabak, protagonista ziren
horretan partaide izan gara. Beste batzuetan etxetik kanpo parte hartu dugu
gizonezkoak protagonistak izateko. Jarduera hori guztia posible izan da itzalean
laguntzen zion eta emakumea horrela garatzen zela baieztatzen zuen gizonezkoaren
atzean emakumearen garrantzia nabarmentzen zuten baloreei esker. Hortaz,
protagonismokidetasunaz hitz egin daiteke gura bada, baina, hasiera batean,
protagonismoak hartu beharrari eutsi gura diot.
27
Eredu feministei begirako aldaketak ebaluatzerakoan ikusmolde zabala goratu
ahal da. Maquieirak ontzat jo du emakumeen eskubideak defendatzeko eta
berdintasuna lortzeko jarduerak identifikatzea. Beraren ustez, are esanguratsuagoak
dira "jarduera batzuen ondorioz sortzen diren norberaren eta taldeen aldaketako
prozesuak; jarduera horiek ez ez diete era esplizituan erantzuten helburu feministei,
baina, haien lorpenak nekez bazter daitezke feminismoak bere buruaz jabetzeko
mugimendu bezala dituen helburu zabaletatik" 37.
Zenbat eta sareak elkarrekin lotzenago diren, hainbat eta aukera gehiago
egongo da aldaketarako talde-ekintzei ekiteko. Gauza bera esan daiteke
tokikoaren eta globalaren arteko loturaz, zeinek lokalismoetan eta helburu
urritzaileetan erortzea saihestuko baitu. Hori dela eta, arreta jarri behar da
erazkoa ez dena eta erazkoa dena eta tokikoa eta globala bateratzen diren loturen
gainean, eta jarraikortasun eta hausturen arteko tentsiorik gehienak gertatzen
diren puntuak identifikatu behar dira, zeren eta hortxe egongo baita aldaketaren
tentsioa. Halaber, garrantzitsua da ikustea nolako gaitasuna duen elkartegintzak,
sareen sarea den aldetik, emakumeentzako eskubide berriak negoziatzen diren
eremuetan maila politikoan presioa egiteko. Garrantzitsua izan daiteke une
zehatz batzuetan elkarteak alderdi politikoekin aldaketa esanguratsuak
negoziatzen dituzten talde interesgarriak izatera pasatzea.
37
Maquieira Ibíd., 1995:324).
28
BIBLIOGRAFIA
Alberdi, Inés eta Pilar Escario Estudio sociológico sobre las viudas en España.Madril: Siglo XXI eta “Hispania” Alarguntsa Federazioa, 1988.
Connell, R.W., Gender and Power. Cambridge: Polity Press, 1996.
del Valle, Teresa, Andamios para una nueva ciudad. Lecturas desde la
antropología. Madril: Cátedra, Bilduma: "Feminismos, 1997.
del Valle, Teresa , Mujeres en Euskal Herria. Ayer y hoy. San Sebastián: Orain,
1976.
del Valle, Teresa, Carmen Larrañaga, Carmen Pérez, Begoña Arregui, Lourdes
Méndez, La mujer y la palabra. Donostia: La Primitiva Casa Baroja,
1987.
del Valle, Teresa (ed.) , Gendered Anthropology. London: Routledge, 1993.
del Valle, Teresa, "Generoa eta sexualitatea. Antropologi hurbilketa". Non: Teresa
del Valle eta Carmela Sanz Rueda Género y sexualidad. Madril:
Unibertsitate-enpresa Fundazioa, 199l. 13-111 orr.
del Valle,Teresa y Carmela Sanz Rueda, Género y sexualidad. Madril:
Unibertsitate-enpresa Fundazioa, 1991.
del Valle, Teresa; "Emakumea eta sozializazio berriak: haren boterearekiko eta
aldaketarekiko erlazioa". KOBIE (Kultur Antropologiaren saila)
Bilbo/Bizkaiko Foru Aldundia, VI ZBK., 1991/93: 5-15.
del Valle, Teresa; Apaolaza, José Miguel; Arbe, Francisca; Díez Mintegui, M.
Carmen; Cucó, Josepa; Esteban, María Luz; Etxeberria, Feli; Maquieira,
Virginia Modelos emergentes en los sistemas y relaciones de género. Madril:
Narcea 2002 (prentsan).
Diez Mintegui, M. Carmen Relaciones de género en Donostialdea y en la
Ribera de Navarra. Actividad laboral y cambio. Leioa: Euskal Herriko
Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 1996.
29
Esteban Galarza, María Luz Emakumeek beren ugalketa eta sexu osasunaren
gainean dituzten iritziak eta jarrerak. Emakumeek nabaritutako osasun-
beharrizanak eta osasun-sistemaren erantzuna. Bartzelonako
Unibertsitateko Geografia eta Historia Fakultatean aurkeztutako
doktoretzako tesi argitaratugabea, 1993.
Esteban , María Luz 1999 “Ama txarren alde”. Hika, 98 zka, 28-30 orr.
Etxeberria, Agustín eta Darío Páez (ed.), Emociones y perspectivas psicosociales.
Madril: Fundamentos, 1993.
Etxeberria, Itziar "Sexu-ezberdintasunak erru-sentimenduetan". Non: Agustín
Echeberria eta Darío Páez (ed.) Emociones y perspectivas psicosociales.
Madril: Fundamentos, 1993: 245-258.
Grande Chica, Antonio Garaguneak: lurralde bazterketa, erkidegotik ateratzea,
gizartean esku hartzea eta emakumeen sozializazio berria Madrilgo Pan
Bendito auzoan. Madrilgo Unibertsitate Autonomoan irakurritako
doktoretzako tesi argitaratugabea.
Goleman, Daniel Emozio-adimena. Bartzelona: Kairós, 1996 (ingelerazko
jatorrizko edizioa 1995).
Gondar, Marcial Mulleres de mortos. Cara a unha antropoloxía da muller
galega. Vigo: Xerais, 1991.
Hannerz, Ulf Hiria ikertzea. Hiriko antropologiarantz. Mexiko: EkonomiKulturako Fondoa, 1986 (ed. ingeleraz, 1966).
Juliano, Dolores Las que saben. Subculturas de mujeres. Madril: Horas yHoras:1988.
Maquieira, Virginia “Madrilgo Autonomia Erkidegoko emakume elkartea”. Non:Margarita Ortega López (zuz.), Mª Jesús Matilla, Esperanza Frax, PilarFolguera, Mª Jesús Vara, Virginia Maquieira, Las mujeres de Madrid comoagentes de cambio social. Madril: Emakumearen Azterketen UnibertsitateInstitutua, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 1995, 263-338 orr.
Montecino, Sonia eta Loreto Rebolledo Conceptos de Género y Desarrollo.
30
Santiago: Txileko Unibertsitatea, Gizarte Zientzien Fakultatea, 1996.
Ochoa Avalos, Candelaria 1999 “Emakumeak politikan eta emakumeentzakopolitika”. La ventana. Genero-azterketen aldizkaria, GuadalajarakoUnibertsitatea, Mexiko, 9 ZBK., 1999, 106-129 orr.
Ortega López, Margarita (zuz.) Mª Jesús Matilla, Esperanza Frax, Pilar Folguera,Mª Jesús Vara, Virginia Maquieira, Las mujeres de Madrid como agentes decambio social. Madril: Emakumearen Azterketen Unibertsitate Institutua,Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 1996.
Palomar Verea, Cristina “Bigarren sexuaren berrogeita hamar urte”. La ventana.Genero-azterketen aldizkaria, Guadalajarako Unibertsitatea, Mexiko, 9ZBK.: 1999,. 190-200 orr.
Pérez-Agote, Alfonso El nacionalismo vasco a la salida del franquismo. Madril:Soziologi Ikerketen Zentroa, 1987.
Rebolledo, Loreto “Generoa eta garapena”. Non: Sonia Montecino y LoretoRebolledo Conceptos de género y desarrollo. Irakas-apunteen 1. saila, 1996,37-91 orr.
Stolcke, Verena "Is sex to gender as race is to ethnicity?". Non: Teresa del Valle(ed.) Gendered Anthropology. London: Routledge, 1993, 17-37.