Download - Elkartoki #1 patioa denona da
E L K A R T O K I
Eskolako patioa ume askok bizi eta esperimentatzen duten lehendabiziko
espazio publikoa da. Toki hauen diseinu eta ezaugarri fisikoak eta hauen
kudeaketa ereduak umeen jokaeran eta jarreretan eragin handia duten mezuak
eta ikasketak transmititzen dituzte. Askotan eskolako patioak ez dira behar
bezala diseinatu eta pentsatu. Espazio hauen garrantzia handia den arren, gune
gogorrak eta estadarizatuak izaten dira, umeen eta eskolako komunitatearen
desioak eta beharrak islatzetik urrun daudelarik.
Honek gatazka eta problematika zehatzak ekartzen ditu maiz: jolas batzuk
besteek baino garrantzi gehiago hartzen dute eta espazioak ez ditu kalitatezko
harremanak eta esperientziak bultzatzen. Askotan patioek ez dute jolasaldiaren
garrantzia islatzen.
“
”
1. ELKARTOKI DESKRIBAPENA
2. ELKARTOKI GARAPENA
1. J a b e t u- Helburuak eta emaitzak- Programazioa- Bizipena
2. A s m a t u- Helburuak eta emaitzak- Programazioa- Bizipena
3. P r o t o t i p a t u - Helburuak eta emaitzak- Programazioa- Bizipena
4. E r a i k i- Helburuak eta emaitzak- Programazioa- Bizipena
3. ELKARTOKI EMAITZAK- Helburuak eta emaitzak- Programazioa- Bizipena
BILBON, 2015KO MARTXOANTTIPI STUDIO KOOP. ELK.
deskribapena
Elkartoki eskolako patioen markoan garatzeko programa artistiko esperimentala da, dinamika eta harreman komunitarioak hobetzeko gai izan nahi duten prototipo eta interbentzio artistikoen bitartez espazioa eraldatzea proposatzen duena.
Elkartoki behetik-gorako sorkuntza prozesuan oinarritzen da, eta hortaz, espazioaren erabiltzaileak, eskolako ikasle eta irakasleak, proiektuaren zentruan jartzea du helburu.
Sorkuntza eta diseinu tailerren bidez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak garatu dituzte. Proiektutik eratorritako prototipo eta sorkuntza artistikoak genero berdintasuna, elkarbizitza eta balio barneratzaileak lantzeko helburua izango dute.
Programaren lehenengo edizioa 2 eskoletan garatu da 2014.eko abendua eta 2015.eko martxoa bitartean: Algortako Zabala eskolan eta Bilboko Karmelo Ikastolan.
Proiektua Ttipi Studio kooperatibak sustatu eta kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programaren finantziazioarekin, Zabala eskola eta Karmelo Ikastolaren partehartzearekin eta Okela Sormen Lantegiaren laguntzarekin.
Eskolako patioen inguruko hausnarketa, sorkuntza eta espazioaren eraldaketa sustatzeko
asmoz, hiru hilabetetako programa pilotua abiatu da. Denbora honetan zehar ikastetxeetako bi
gelekin lan egin da, tailer ezberdinen bitartez.
Tailerretan ikasleek diseinuaren ibilbide osoa -azterketatik sorkuntzara- egin dute eta teknika eta
adierazpen artistikoaz gain, diseinu eta ikerketa metodologiak ere erabili dituzte. Hortaz gain,
tailerreran sorkuntza indibiduala zein kolektiborako tartea egon da: bakoitzaren desirak eta
ideiak landu eta adierazi dira baina desira eta ideiak taldean eta kolektiboan adostu eta eraiki
dira batez ere.
Elkartokik, ikasle eta irakasleekin batera garatzeko tailer ezberdinak proposatzen ditu: Patioaz
jabetu, Patioa asmatu, Patioa prototipatu eta Patioa eraiki. Tailerrak eskola orduetan egin dira,
zentru bakoitzak honetara bideratu dituen orduetan, tutoretzak edota tailerretarako orduak
adibidez. Saioetako programazioa Ttipi Studiok egin du Okela Sormen Lantegiarekin batera.
E L K A R T O K I deskribapena
Patioa eta espazio
nola erabiltzen den
ikusi dugu eta
pertsonak espazioan
dugun eragina ere
aztertu dugu
“
”
ttipi STUDIO
JABETU
Eskolako patioaren inguruko beharrak eta
desioak identifikatzea da tailerraren
helburua. Horretarako, dinamika
ezberdinen bidez eskolako patioak
sortzen dituen jarrera eta sentimenduak
behatu, ulertu eta hauen inguruan
hausnartu da.
ASMATU
Eskola patioari begirako eszenatoki
desiatuak asmatu eta imaginatzea da
tailerraren helburua. Horretarako ideia
ezberdinak landu dira eta aurrerantzean
eraikiko den lanaren lehenengo
zirriborroak egin dira, marrazki eta
bestelako tekniken bitartez.
ttipi STUDIOE L K A R T O K I
deskribapena
ttipi STUDIO
1
2
PROTOTIPATU
Landutako ideian eta hausnarketak
espazioan lekua hartuko duen artefakto,
instalazioa edo interbentzio artistikoetan
isladatzea da tailerraren helburua.
Horretarako ikasleak lana sortzeko
materiala eta herraminta ezbedinak izan
dituzte eskura.
ERAIKI
Artelanak eta dispositiboak espazioan
eraiki eta kokatu, eta eskola komunitate
osoarekin eta espazioaren erabiltzaileekin
berauek dinamizatzea da tailerraren
helburua. Ekimen honekin lana eta
espazioaren arteko elkarrizketa bat
sortzea bilatu da.
4
ttipi STUDIO
E L K A R T O K I deskribapena
3
garapena
Elkartokiko lehenengo edizioa bi eskoletan garatu da: Zabala eskola (Getxo) eta Karmelo Ikastola (Bilbo).
Programa orokorra zentru bakoitzaren behar eta gaitasunei erantzuteko egokitu da. Zabala eskolak lerro bakarra izaterakoan 5. eta 6.mailako ikasleek parte hartu dute proiektuan eta Karmelon ordea, bi lerro egoterakoan, 4.mailako bi gela aukeratu ziren pilotoa aplikatzeko. Modu honetara metodologiak eta planteamenduak adin tarte ezberdinetako umeekin frogatu dira. Hortaz gain, eskola bakoitzean marko ezberdinak bilatu dira eskola orduetan proiektua landu ahal izateko: Zabalan tutoretza orduak erabili dira eta Karmelon astean behin tailerretarako erabiltzen diren orduak. Guztira Zabalan 8 saioetan eta Karmelon 5 saioetan garatu dira 4 blokeak: jabetu, asmatu, prototipatu eta frogatu. Helburu berdinak eta antzerako dinamikak erabili diren arren, programak tokian-tokiko garapena izan du. Saioak Ttipi Studiok diseinatu eta dinamizatu ditu, Okela Sormen Lantegiaren aholkularitza eta laguntzarekin. Tailerretan irakasle eta tutoreek ere parte hartu dute.
Tailerrekin batera blog bat ere sustatu da elkartoki.com webgunean. Honetan saio bakoitzean egindakoa ezagutzera eman eta patioaren diseinu berriari begirako ideiak eta diseinuak aurkeztu dira, asteko maiztasunarekin.
Ondoren, blogean jasotakoa oinarri gisa hartuz, Elkartokiko lehenengo edizioan landutako edukiak eta dinamikak laburbiltzen dira.
JABETU
Saioaren helburua eskolako patioaren
inguruko beharrak eta desioak
identifikatzea izan da. Horretarako patioan
ematen diren erabilerak behatu eta
ulertzea bilatu da eta espazio honen
ezaugarriek eta erabilerek sortzen dituzten
sentimenduen inguruko hausnarketa
sustatu da.
Emaitza bezala, espazioaren erabileren
zerrenda bat eta bertan ematen diren
gatazken zerrenda bat eskuratu dira.
Gainera, umeek espazioa eta bertako
erabiliren arteko harremanaz jabetzea
eman da. Horretarako umeek besteen
erabilera eta egoerak entzun/ulertu eta
norberarenak adierazteko momentuak
bilatu dira.
E L K A R T O K I garapena
1
ttipi STUDIO
1GO TAILERRA / JABETU
Aurkezpena Proiektua aurkeztu.
Zure burua patioan
Paretan proiektatuko den patioaren argazki panoramiko baten gainean umeek pegatina baten kokatuko dute euren burua.
Pegatinetan euren izena eta normalean patioan egiten dutena idatziko dute, eta berau patioaren leku konkretu batean kokatuko dute.
“Nor naiz? Zer egiten dut patioan? Non egoten naiz?”
Patioa, zer da eta zertarako erabiltzen dugu
Irudi eta testuekin egindako aurkezpena; argazki eta adibide konkretuekin espazioa eta erabileren arteko harremana landuko da.
Eduki errealak eta gertukoak izango dira (ez-abstraktoa): Espazio motak eta erabilera motak, Patioaren ezaugarriak, Patioaren erabilerak.
Azterketa kolektiboa
Patioaren azterketa egiteko umeak taldeetan banatuko dira, taldeak azterketa egiteko tekniken eta zereginen arabera egingo dira:
- Detektibeak: Behaketaren teknika- Kazetariak: Elkarrizketaren teknika- Artistak: Komikiaren teknika- Arkitektoak: User map-aren teknika
Talde bakoitzean 4 ume inguru egongo dira eta bakoitzari karpeta batetan azterketa egiteko fitxak eta materialak emango zaizkio.
Detektibeak eta Arkitektoak patioan arituko dira eta Kazetariak eta Artistak gela barruan. Dinamizatzaile bat kanpoan eta bestea barruan arituko dira laguntza emateko.
Sentimenduen horma-irudia
Ume guztiak berriro batu eta tailerrean zehar egindakoaren errepasoa egingo da. Ostean, bizi eta ikusitakoa kontutan izanda galdera bati erantzutea eskatuko zaie:
“Nire ustez zeintzuk dira patioan eta bertan gertatzen diren gauza onak? Eta eta txarrak?”
Paretan egongo den paper handi baten gainean galdera erantzuteko aukera izango dute, hitz eta marrazkien bitartez euren iritzia adierazi beharko dutelarik.
Horretarako bi koloretako eskuko-margoak izango dituzte, positiboa berdez eta negatiboa gorriz adierazteko.
ttipi STUDIO
Espazioan dauden gauzen eta bertan egiten dugunaren artean harremana dago. Adibidez, lurra izotzezkoa bada, oinez joan beharrean irriztatuko gara.
Pertsona guztiak ez dute espazioa berdin erabiltzen. Zaharrak eta umeak ere espazioa modu ezberdinean erabiltzen dutela ikusi dugu. Adibidez zaharrek banku gehiago behar dituzte deskantsatzeko.
Espazioan dauden gauzak eta elementuak ere gure erara erabili ditzakegu. Adibidez, bankua skate egiteko ere balio du.
Arkitektoek patioaren planoak egin eta bertan dauden gauzak marraztu dituzte. Ostean erabiltzen diren lekuak, arriskuak eta egiten diren gauzak markatu dituzte. Adibidez, bankuak askaria eta hamaiketakoa egiteko erabiltzen direla ikusi dute, baita aterpetxeko zonaldea ere. Kolunpioak eta saskibaloi zelaia toki kuttunak bezala markatu dituzte.
Detektibeek patioa behatu dute: zer dago, nolakoa da, ze egoeratan dago?
Kazetariek patioa erabiltzen dutenak elkarrizketatu dituzte: nortzuk dira? zer egiten dute patioan? norekin egoten dira? Noiz?
Arkitektoek patioaren mapa egin dute, eta fitxetan azaltzen ziren bi pertsonaiek (Malen eta Beñat) bertan erabiltzen dituzten txokoak eta egiten dituzten ibilbideak markatu dituzte.
Margolariek patioaren inguruko komikia egin dute, fitxetan azaltzen ziren bi pertsonaiak (Malen eta Beñat) protagonista bezala imaginatuta.
Eskolako patioa hobetzeko ideiak pentsatu aurretik orain dagoena ikusi behar da: zer dago? nolakoa da? zelan dago? zer egiten da? nork erabiltzen du? gustoko al dute?Horretarako taldeetan banatu eta bakoitzari lan bat eman zaio, 4 lan motetan banatu garelarik: detektibeak, kazetariak, arkitektoak eta margolariak.
ASMATU
Saioaren helburua eskolako patioari
begirako eszenatoki desiratuak asmatu eta
imaginatzea da. Bide horretan umeek
euren desio pertsonalak adieraztea eta
kolektiboan guztienak identifikatzea ere
bilatu da, taldean umeek ideia eta
proposamen konkretuak aurkeztea
zeharkako helburu bezala harturik.
Emaitza bezala, patioan eragitea bilatuko
duten ideia zorta eskuratu da, eta hortaz
gain, talde lana landu eta desioetatik
gauza konkretuak garatzeko ahalmena ere
landu da ikasgelan.
E L K A R T O K I garapena
ttipi STUDIO
2
2 TAILERRA / ASMATU
Sarrera Tailerrean egingo denaren aurkezpena.Aurreko tailerrean jasotakoa azaldu, laburtu eta gogorarazi: zer detektatu dugu eta zer sentimendu plazaratu ditugu
Desioen Mapa
Ostean, jasotako guzti hori kontutan izanda galdera bati erantzutea eskatuko zaie:
“Patioan, hemendik aurrera, zer gustatuko litzaidake gertatzea? Eta zer ez?”
Positiboa erantzuteko papertxoi berde bat eta gorri bat banatuko zaizkie.Orritxoak paretan proiektatuko den patioaren argazki panoramiko baten gainean kokatuko dituzte eta idatzitakoa emango dute ezagutzera.
Diseinua eta erabilerak
Irudi eta testuekin egindako aurkezpena; argazki eta adibide konkretuekin artefakto arkitektonikoak/artistikoak eta pertsonen jarreren/erabileren arteko konexioa azalduko da.
Diseinu batzuk pertsona guztien eskubide eta beharrak errespetatzen ez dituztela azalduko da (generoa, irisgarritasuna, pobrezia…).
Ideia Zaparrada
Patioaren inguruko hobekuntza proposamenak egiteko umeak taldeetan banatuko dira. Taldeak 4 ume ingurukoak izango dira eta bakoitzari proposamenak egiteko material Kit-a banatuko zaio:
- Patioaren planoa- Patioaren azterketaren ondorioak (argazki eta testuaren bidez adierazita).- Proposamena egiteko fitxa A3an x 2: Gure Ideia. - Ikonoak, “Komiki-bokatak”, aldizkari errekorteak, etab.
Entzun eta baloratu
Ume guztiak berriro batu eta talde bakoitzeko bozeramaile batek ideiak aurkeztuko ditu. Paretan itxatxiko dira eta ume bakoitzari proposamenak baloratzeko bi gometxa emango zaizkio, gustuko dituenak adierazteko.
ttipi STUDIO
Espazio batzuk beste batzuk baino onuragarriagoak dira? Norentzako? Zergatik?Espazioaren ezaugarriek pertsona batzuen beharrak eta nahiak besteenak baino hobeto asetzen dituztela ikusi dugu: adibidez, gurpildu ahulkiarekin eskailerak igo behar izatea, edo dirurik ez duenarentzat kaleko jesarleku bakarrak tabernetako terrazak izatea, edo jolasteko leku bakarra futbol zelaia izatea.
Espazioak gugan duen eragina berriro aztertu genuen: espazio batzuk dibertigarriagoak dira beste batzuk baino, politak direlako, mugimendua edo sorpresa eragiten dutelako, jendea egotea dakartzatelako eta guztiontzako onak direlako. Beste batzuk ordea ez dira onak mugitzeko zailtasunak baldin badituzu, gurpildun ahulkiak erabiltzen badituzu, ez badaukagu dirurik adibidez terraza baten edari bat eskatzeko edota ez bazaigu gustatzen ekintza bat edo beste egitea. Guztiontzako hobeagoak diren espazioak zelakoan izan daitezke?
Zer gustatuko litzaiguke gertatzea etorkizuneko patioan? Zer gustatuko litzaiguke egoeta?Ariketa indibiduala egin dugu, berriro ere gorri eta berdea erabiliz: papertxo berdean etorkizunean gustatuko litzaidakeena idatzi eta marraztu dugu, eta gorrian ez litzaidakena gustatuko. Ideia asko eta oso ezberdinak atera dira, adibidez:
Zer gustatuko litzaidake?– Lurra aldatzea.– Izotz pista handia egotea.– Skate pista bat egotea.– Aterpean bankuak egotea.– Kolunpioak aldatzea eta hobetzea.– Politagoa izatea.– Porteria ipintzea.– Lurra margoztea.
Zer ez litzaidake gustatuko?– Zuhaitza kentzea.– Istripuak gertatzea.– Borrokak egotea.– Gure patioa izatea futbol zelai bat.– Futbola ez egotea.
Nola egin dezakegu gure patioa hobeagoa guztiontzako?Talde bakoitzak Kit bat izan zuen: patioaren planoa, ideia deskribatzeko fitxa eta ideia irudikatzeko zenbait irudi, gometxa eta ikonoak.Ideia asko atera ziren: Naturaren patioa, PIN PAN PUM patioa, LOL patioa, … Hauetan jolasteko elementuak, jesarlekuak eta txokoak edota zuhaitzak eta landarak proposatu dira.
PROTOTIPATU
Saioaren helburua eskolako patioari
begirako artelan eta artefaktoak
diseinatzea da. Horrekin batera sormen
kolektiboa eta lenguaia artistikoak lantzea
da tailerraren helburua, baita negoziazioan
eta partehartzean trebatzea ere. Ikasleek
lenguaia ezberdinak erabili dituzte
(marrazkia, eskultura, literatura, etb.)
proiektuari forma emateko.
Emaitza bezala, patioan eraldatzeko
proposamen konkretuak eskuratu dira:
erabilerak, funtzioak, aspektua, forma,
diseinua, esanahiak, kokalekuak, etab.
Informazio hori erabilita patiorako
interbentzio osoa zehaztu ahal izan da.
ttipi STUDIO
3
E L K A R T O K I garapena
3 TAILERRA / PROTOTIPATU (a)
Laburpena Aurreko saioan talde bakoitzak egindako proposamenak berriro begiratuko dira. Hortik abiatuta eta gometxekin egindako balorazioa irizpide moduan erabiliz, ideia nabarmenenak zeintzuk izan diren azalduko da.
Ideia nabarmen hauek zeintzuk diren esateaz gain, bateragarriak diren edo ez aztertuko da: ideia nabarmen guztiak patioan lekua dute? Bateragarriak dira edo gatazka sortzen dituzte? Beharrezkoak iruditzen zaizkigu guztiak? Berdina asetzera datoz? Proposamen zorta bat adosten ahaleginduko gara.
Dinamikarako aurreko saioan egindako fitxa guztiak eta planoak paretan egongo dira kokatuta, guztiok proposamenak berriro begiratu ahal izateko.
Diseinuaren klabeak
Irudi eta testuekin egindako aurkezpena; argazki eta adibide konkretuekin artefakto arkitektonikoak/artistikoak diseinatzerakoan kontutan hartu behar diren zenbait aspektu azalduko dira.
Erosotasuna, seguratsuna, materialak, irisgarritasuna, estetika, tamaina, testuingurua, etab. Kontutan hartu beharreko elementuak azalduko dira gertuko adibideekin eta irudi familiarrekin.
Behin behineko ideiak lantzen jarraitu
Aurreko saioan egindako talde berdinetan banatuko da ikasgelan. Ideia nabarmenenak eta bateragarriak zeintzuk izan diren kontutan hartuta taldeetan maketak egingo dituzte. Hauek egiteko materiala eskainiko da: - Kartoia - Kartulina - Artaziak - PlastilinaOstean talde bakoitzak egindako maketa azalduko du klase guztiaren aurrean.
ttipi STUDIO
Proposamen eta idea asko atera dira. Adibidez ohe elastikoak, tirolina, eserlekuak, soinua ateratzen duten porteriak, antzestokiak, lurrean saskibaloi zelaia margoztea, hesia koloreztatzea, hesian eskolaren izena jartzea, aterpeko lurran gauzak margoztea, zuhaitzak landatzea, merenderoa, ume nagusientzako kolunpioak, tximino barrak, laberintoa,… eta abar luze bat.
Ideia bakoitzaren eragina eta gauza onak ere azaldu ditugu. Zeintzuk dira zure ideiaren gauza onak? Espazioa aprobetxatzea, askatasuna, poza, guztiok gustorago egotea, politagoa izatea, guztiok jolasteko aukera izatea, zihurragoa izatea, inork minik ez hartzea, dibertigarriagoa izatea, txikiek eta nagusiek erabili ahal izatea, etab.Planoak ez zigun uzten gure ideiak guztiz azaltzen eta horregatik maketatxoak eta figurak sortzeari ekin diogu. Plastilina, kartoiak, kartulinak eta tenperak eskuan gela hankaz gora jarri dugu.
Prototipatu izan da hirugarren tailerra, eta horretan ibili gara: proposamen eta ideia ezberdinak izango direnaren frogak egiten.
Ideia asko atera direnez taldeetan banatu gara eta gustukoenak lantzea erabaki dugu.
Maketak sortzerakoan ideiak hobetzen ibili gara: koloreak, materialak, landara motak, tamainak, detaileak.
3 TAILERRA / PROTOTIPATU (b)
Proposamen konkretuen aurkezpena
Aurreko saioan ikasleek landutako maketak eta izandako negoziazioa iturri bezala hartuta, diseinu konkretuagoak landuko dira tailerra aurretik eta irudiekin lagunduta ikasgelan aurkeztuko dira. Proposamenak ez dira guztiz itxiak izango, erabilerak, okupazioa eta banaketa bakarrik jasoko dute. Diseinu hauek oinarri bezala hartuta ikasleen iritzia eskatuko da.Ostean oinarrizko proposamen hau garatzea izango da tailerraren helburua: tamainak, materialak, banaketa, koloreak etab.
Prototipatu Behin betiko espazioaren eraldaketa zehazteko asmoz, bi dinamika burutuko dira: - Bozetoak, irudiak eta azalpen testua. - 1:1 tamainako maketak eta delimitazioa.Lan hauek garatzeko ikasleak bi talde handitan banatuko dira: erdia klasean geratuko da lehendabiziko zeregina gauzatzeko eta bigarrena patiora aterako da.
Bozetoak eta azalpen testuak
Oinarrizko diseinuak barne hartzen dituen elementu ezberdinak (artefaktoak, artelanak, etab.) hobeto zehazteko ariketa izango da. Horretarako talde txikiak (2-3 umez osatutakoak) egingo dira eta bakoitzari diseinu orokorraren barruan dagoen elementu zehatzen bat egokituko zaio, hori bera detailean pentsatu eta diseinatzeko.Horretarako margoak, A3 paperak, rotulkiak eta bestelako materiala banatuko da.Talde bakoitzari elementua irudikatzea eta testu batekin azaltzea eskatuko zaio . Testuan honen ezaugarriak (erabilera, helburuak, deskribapena, etab.) azaltzea bilatuko da. A3 tamainako bozeto guztiak patioan edo eskolako toki nabermen batetan utziko dira ikusgai, horma-irudi informatibo gisara.
1:1 eskalako prototipoak
Oinarrizko diseinuan jasotzen diren elementu ezberdinak (artefaktoak, artelanak, etab.) espazioan hartuko duten kokalekua eta hauen okupazioa zehazteko ariketa izango da. Horretarako talde txikiak (2-3 umez osatutakoak) egingo dira eta bakoitzari diseinu orokorraren barruan dagoen elementu zehatzen bat egokituko zaio, hori bera patioan non kokatu eta bertan zenbateko okupazioa izango duen zehazteko. Horretarako, metroak, klarionak, soka eta kartoi kutxak banatuko dira. Talde bakoitzak egokitutako elementua prototipatuko du kutxekin eta kartoiekin eta patioan hartuko duen lekua markatuko du klariona eta sokaz lagunduta. Hortaz gain, prototipoetan elementuaren izena ere idaztea eskatu zaie. Eskala handiko prototipo hauek patioan geratuko dira egun batzuetan zehar froga modura.
ttipi STUDIO
Tailerrean ideia ezberdinak ikusi, eztabaidatu eta aztertu ditugu. Baina oinarrizko ideiak izan direnez, denon artean hauek ondo pentsatzeari ekin diogu saioan zehar; egingo dugun proiektu konkretua diseinatzen ibili gara: formak, tamainak, detaileak, etab.
Hurrengo saioan guzti hauek eraikitzeari ekingo diogu baina lehenengo eskola guztiari zer egin dugun eta zer erabaki dugun kontatu behar diogunez, bi talde handitan banatu gara: KOMUNIKATU eta ERAIKI. Lehenengo taldeak horma-irudi kolektiboa sortu du. Horma-irudi honetan bakoitzak egindako marrazki eta testua pegatu dugu, collage moduko bat eginez. Bigarren taldeak ordea, kutxa handiak eta errotulkiak erabiliz, maketa modukoak egin ditu patioan, beste guztiek ulertzeko eta ikusteko non egongo diren lorategia, horma-irudia, korapilo zaratatsua eta txoko koloredunak eta zelako tamaina izango duten.
ERAIKI
Saioaren helburua, aurretiaz adostutako
eta sortutako diseinuan oinarrituta,
eskolako patioaren eraldaketa auzolanean
eraikitzea da. Horrekin batera sormen
kolektiboa, brikolajea, autoeraikuntza eta
lenguaia artistikoak lantzea da tailerraren
helburua. Hau garatzeko berariazko
dinamikak erabili dira, eraiki beharreko
artefaktoak eta artelanak, ume kopurua
eta hauen adinaren arabera. Garrantzitsua
da auzolanari behar besteko denbora
dedikatzea, baita lana ondo egituratzea
ere. Horretarako zonalde eta elementuak
irizpide bezala hartuta, lan-talde
ezberdinak egin dira eta talde bakoitzari
kolore eta izen bat egokitu zaio, euren
zereginarekin lotuta: baserritarrak,
muralistak, grafiteroak, ingeniariak, etab.
Emaitza bezala, patioaren eraldaketa
fisikoa eskuratu da.
E L K A R T O K I garapena
4
ttipi STUDIO
5 eta 6.mailakoak nahastu gara eta jolas baten bitartez 3 talde egin ditugu, auzolaneko zereginak banatzeko.Talde bakoitzari proiektu berriaren zati bat egokitu zaio: hesia, bankuak eta lorontzien apainketa batetik, petrila, zutabeak eta aterpeko eserleku eta eszenatokia bestetik, eta azkenik lurrean margoztuko diren jolasak eta formak.Talde bakoitzak kolore bateko jantzi moduko plastikozko amantalak jantzi ditu. Hauek izan dira gure auzolanaren “komandoak”:
Muralistak: Amantala grisdunak. Hauen zeregina lurrean jolasak margoztu eta saskibaloi zelaiaren muga zehaztuko duten forma geometrikoak margoztea izango da.Artistak: Amantala berdedunak. Hauen zeregina hesia plastikozko hariarekin atontzea eta bankuak eta lorontziak margoztea izango da.Eskultoreak: Amantala beltzdunak. Hauen zeregina aterpe barruko altzariak eraiki eta belar artifizialarekin zutabeak eta petrila estaltzea izango da.
Eguraldiak lagunduta lan asko aurreratzeko aukera izan dugu: eszenatokiaren muntaia, bankuen margoketa, lorontzien margoketa, belar zatien mozketa … Hesiaren harizko muralarekin eta lurreko forma geometrikoekin ere hasteko denbora izan dugu: perfilak markatu, koloreak aukeratu eta lehenengo frogak egin ditugu.
Elkartoki programaren ondorioz Zabala eskola eta Karmelo Ikastolako patioetan eraldaketa fisiko konkretuak eratorri dira. Eskola bakoitzean berariazko interbentzioak egin dira, bertako espazioren eta erabileren araberakoak eta prozesuan parte hartu duten pertsonen proposamenetan oinarrituta.
Horrela Zabalan, patioa bere osotasunean hartu duen esku-hartzea burutu da, aterpea eta jolasleku irekia barne. Erabilera konkretuak sustatzeko artefaktoetaz gain (eserlekuak, atzeztokia eta zonalde bigunak), aspektu espresiboa eta estetikoak ere landu dira (horma-irudia, saskibaloi zelaiaren eraldaketa, egun dauden elementuen apainketa, etab.). Karmelon ordea, eskolaren tamaina dela eta, espazio konkretu batetan bakarrik esku-hartu da: aterpea. Honetan erabilera ezberdinak sustatzeko artefaktoak eraikitzeaz gain (ortua, jolaserako intalazioak, eserlekuak), espreziorako beste zenbait dispositibo sortu dira (horma-irudi aldakorra kasu).
Denborak erakutsiko du asmatu eta eraikitako elementu hauek baliogarriak diren edo ez. Hala ere, ikutu ezin daitezkeen bestelako emaitzak ere eskuratu direla ez dugu ahaztu nahi: hausnarketak, eztabaidak, ideiak, ikasketak, gaitasunak… Hiru hilabetetan zehar espazioak gugan eta guk espazioarengan dugun eragina aztertu dugu, gure behar eta desio indibidualak guztion eta besteon behar eta desioekin bateragarri egiten ikasi dugu, marraztu dugu, eraiki dugu, maketak egiten ikasi dugu, planoak marraztu ditugu, gure iritzia denon aurrean adierazi dugu, elkar-sorkuntzan trebatu gara … bidea oso emankorra izan da eta gainera atsegina egiteko kapasak izan gara denon artean!
emaitzak
E L K A R T O K I emaitzak
K A R M E L O I K A S T O L A
LORATEGI BERDEAAterpearen mugan, porteria babesteko dagoen hesiaren atzean eta bi zutabeen artean, loreontzi-euskarri eta belar artifizialaz sortutako lorategia egin da, lurrean esertzeko aproposa den txoko lasaia sortzeko asmoarekin. Gune hau osatzeko 4 loreontzi-euskarrietan usain belarrak landatu dira, eta ontzien azpitik, 7metroko zabaleradun belar artifiziala jarri da, forma organikodun moketa izango balitz bezala.
KOLOREDUN TXOKO MUGIKORRAKAterpean zehar eserleku moduan erabili ahalko diren gomaespumazko eta PVC olanazko modulo geometrikoak kokatu dira. Modulo hauek mugitzeko eta bata bertearen gainean jartzeko aukera ematen duten. Guztira 12 modulu jarri dira, kolore ezberdinetakoak. Forma hauek stencil teknikaren bitartez apaindu dira, irudi ezberdinak eta hitzak margoztuz.
KORAPILO ZARATATSUAAterpearen barrukaldean, komuneko atea eta jantokirako sarreraren artean 20 metrotako tutuarekin osatutako korapilo handia sortuko da. Artefaktoa barruan sartzeko tamaina nahikoa du eta hainbat mutur ditu, jolasteko eta soinu-eroale bezala erabili ahal izango delarik.
HORMA-IRUDI ALDAKORRAAterperako sarreraren eskumako paretan, umeek margozteko edota idazteko modu librean erabili ahal izango duten pareta ahalbidetuko da. Hau egiteko egurrezko oholaren gainean arbela-margoarekin 6 metro luzeera eta 1,7 metroko zabaleradun arbela sortu da. Margoak gordetzeko kutxa bat ere eskegi da.
ttipi STUDIO
E L K A R T O K I emaitzak
Z A B A L A E S K O L A
Lau kolore erabili dira eraldaketa guztia egiteko: beltza, berdea, horia eta zuria.
ATERPE GOXOAAterpeko zutabeak belar artifizialarekin estali dira eta lurrean zehar belar artifizialezko irla modukoak sortu dira. Honekin lekua estetikoki politagoa egin eta lurrean esertzea erraztuko da. Aterpean eserlekuak eraiki dira paletekin. Hauek eserleku moduan erabiltzeaz gain, jolasteko moduloak ere izan daiteke: banaka, batera, bata bestearen gainean, etab. Hortaz gain, paleekin ere, atzeztoki bat eraiki da, aterpearen hondoko partean. Atzeztokiak altuera ezberdinak ditu, eta aldi berean eserleku bezala eta salto egiteko toki modura erabili ahal izango da.
HESI APAINDUA ETA KOLORETSUAEskola eta kalearen arteko mugan, hesia dagoen zonaldean esku-hartze ezberdinak aurreikusi dira. Batetik, hesian murala egin da, plastikozko sokarekin irudi ezberdinak sortuz, josita egongo balitz bezala. Bestetik hesiaren inguruan dauden elementu ezberdinak apaindu dira: bankuak, lorontziak, etab. Hauek beltza, berdea, horia eta zuria erabiliz atondu dira, forma eta irudi ezbedinekin.
ERABILERA ANITZEKO LURRALurrean, saskibaloi zelaia markatu eta aldi berean bestelako gauzetara jolastea ahalbidetuko duten marrazkiak egin dira. Marrazkiak forma ezberdinak osatuko dituzte, ibilbideak eta norabideak irudikatuz. Hauek osatzeko berriro ere kolore zuri, beltza, berdea eta horia erabiliko da.Patioaren erdian Z handi bat marraztu da “Zabala”ren adierazle bezala.
ttipi STUDIO
Hasieran jolasa bakarrik izango zela uste genuen: hau eta bestea eraikiko dugu, ideia hau daukat, … Uste genuen benetan ez genuela ezer egingo eta gero bai, egin genuen eta asko poztu nintzen
Hemen beti gaude futbolean jolasten eta egia esan, futbolaz deskonektatzeko toki bat izatea oso ondo dago
Hasieran gauza oso handiak eta eraikitzeko gatzak asmatu eta proposatu genituen. Baina gero, gauza errazekin ere patioa asko hobetu daitekeela ikusi dugu
Txikiagoek orain esaten dute: margoak ekarriko ditut eta patioa margoztuko dut
Pertsonek leku bati
eragin handia egiten
diogula ikasi dut
“
“
“
“
“
”
”
”
”
”
ttipi STUDIO