Download - Ehureka 22: orduak
![Page 1: Ehureka 22: orduak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022081803/568c35931a28ab023594c242/html5/thumbnails/1.jpg)
EHUREKA EHUREKA
AHOLKUAK AHOLKUAK 22
ORDUAKORDUAKwww.ehu.es/azpidazki
![Page 2: Ehureka 22: orduak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022081803/568c35931a28ab023594c242/html5/thumbnails/2.jpg)
ETA ERDIAK
Lehen t’erdi idazten genuena orain eta erdiak da.
Orain arte zenbakiekin ere erabili izan da apostrofoa (adib.: Batzarrak hiru ordu t'erdi iraun zuen; ordu bi t'erdietan itxiko dugu...); baina Euskaltzaindiak kasu horietan "eta erdi" idazteko proposamena egin du.
Orduez ari garela: eta erdiak idatzi behar da (adib.: Lau eta erdiak dira; ordu bi eta erdietan itxiko dugu...).erdietan itxiko dugu...).
![Page 3: Ehureka 22: orduak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022081803/568c35931a28ab023594c242/html5/thumbnails/3.jpg)
ZIFRAZ ZELAN EMAN
ISOk (International Standarization Organization) emandakoaren arabera: orduak, minutuak eta segundoak bina digituz eta bi puntuz bereizita.
Bulego-orduak, adibidez:08:00 - 14:00 08:00etatik 14:00ak arte (etara)
15:30 - 17:30 15:30etik 17:30 arte (era)
Eta deklinatuz gero?Orduei plurala eta minutuei singularra erantsi:
17:00etan (bostetan)
17:25ean (bostak eta hogeita bostean)
17:15ean (bostak eta hamabostean)
17:45ean (bostak eta berrogeita bostean)
![Page 4: Ehureka 22: orduak](https://reader035.vdocumento.com/reader035/viewer/2022081803/568c35931a28ab023594c242/html5/thumbnails/4.jpg)
EGITARAU, KARTEL ETA ANTZEKOETAN
Erdibide hau ere ontzat ematen da:
Arratsaldeko 5etan (bostetan)Goizeko 11,30etan (hamaika eta erdietan)Iluntzeko 8etatik 11k arte (zortzietatik hamaikak arte)
Informazio gehiagorako, jo hona.