Download - EGUNKARIKO ARTIKULUAK
IRITZI ARTIKULUAK – Andoni Olariaga
| 2
2
Aurkibidea
Dogmatismoaren kontra (Berria. 2010-02-24) * .................................................................... 4
Dogmatismoaren kontra II (Berria. 2010-03-13; Gara. 2010-03-23) * .................................. 6
Sekularizazioaren gezur ustela (Gara. 2010-04-01; Berria. 2010-04-13) * ............................ 8
Proiektu ilustratua eta haren jarraitzaileak (Berria. 2010-04-13) * ..................................... 10
Pluralismoaren gatibu (Gara. 2010-04-24) * ........................................................................ 12
Ideien borroka (Gara. 2010-05-09) * .................................................................................... 14
Zizek eta biolentzia (Argia. Larrun. 2010-05-30) * ............................................................... 16
Euskal identitatea: izan ala eraiki? (Gara. 2010-05-29; Berria. 2010-06-06) * .................... 18
Histori(et)atik aska gaitezen (Gara. 2010-06-25; Berria. 2010-07-02) ................................. 20
Kondena politiko-moralaz I (Gara. 2010-07-26; Berria. 2010-07-24) * ............................... 22
Kondena politiko-moralaz II (Gara. 2010-08-09) * ............................................................... 24
Erlatibismoa versus teologia(k) (Gara. 2010-08-27; Berria. 2010-08-25) ............................ 26
No es aixó, companys, no es aixó (Gara. 2010-09-27: Berria. 2010-09-24) * ...................... 28
Munduko hiritarren unibertsalismo abstraktuaz (Berria. 2010-10-24; Gara. 2010-11-08) . 30
Zerk egiten gaitu euskaldun? (Berria. 2010-11-09; Gara. 2010-12-13) ............................... 32
Pazifismoaren eraginkortasun eza (Gara: 2010-11-22. Berria. 2010-12-14) ....................... 34
Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa (Gara. 2010-12-21) .................... 36
Teoriaren eta errealitatearen arteko gatazka (Gara. 2011-02-11; Berria. 2011-03-29) ...... 39
Aralar eta Nabai: xake-matea? (Gara. 2011-02-18; Berria. 2011-03-01) * .......................... 41
Konbertsio katoliko-espainola (Gara. 2011-03-21; Berria. 2011-03-29) .............................. 43
Kontraesanaren behar ideologikoa (Gara. 2011-06-02; Berria. 2011-05-29) ...................... 45
Independentismoaren formulazio berri baterantz (Gara. 2011-06-12) ............................... 47
Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (Gara. 2011-07-10) ............................................. 50
Espainiar sozial-inperialismoa eta abertzaletasuna (Gara. 2011-08-14) ............................. 53
Borroka ideologikoaren kimu berriak (Gara. 2011-09-11) ................................................... 56
Pazifismo biolentoa (Gara. 2011-10-09) .............................................................................. 59
Kontraboterea eta estatuaren beharra (Gara. 2011-11-13) ................................................ 62
Askatasunaren paradoxak (Gara. 2011-12-11) .................................................................... 65
Kolosala izan da (Gara. 2012-01-08) .................................................................................... 68
| 3
3
Elkarbizitza al da helburua? (Gara. 2012-02-12) .................................................................. 71
500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11) .................................................................. 74
Joxe Manuel Odriozolari erantzunez (Berria. 2012-03-17) .................................................. 77
España: inquisición, condena y perdón (Gara. 2012-03-23) * ............................................. 79
Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08) ........................................ 82
Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13) ....................................................................................... 85
Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? (Gara. 2012-06-10) ............................................ 88
Ateismoaren kritika (Gara. 2012-07-08) .............................................................................. 91
Tsunamiaren ondorengo bestondoaz (Gara. 2012-08-12)................................................... 94
Euskal unibertsitatera bidean (Gara. 2012-09-09) ............................................................... 97
Por un pensamiento coherente (Gara. 2012-10-14) .......................................................... 100
* Izarra dutenak Jon Jimenezekin (Filosofian lizentziatua, Txalapartako editorea eta laguna) batera
daude idatziak.
| 4
4
Dogmatismoaren kontra (Berria. 2010-02-24)
Azken urte hauetan arduratzekoa izaten ari da gure artean pentsamolde dogmatikoak zeinen
azkar zabaltzen ari diren ikustea. Berdin da liberalak, marxistak, euskaldun abertzaleak zein
euskaldun sukurtsalistak; harrigarria da ikustea argumentu eta irizpide dogmatikoak
barreiaturik pentsamendu orotan. Mentalitate arazo bat da, kultura dogmatiko batean jaio
gara eta. Kontua da, gauza batzuetan (abortua, sexualitatea, familia...) hain ikuspegi zabala
daukagun arren, gero, ordea, beste errealitate batzuk ulertu gabe borratu nahiko
genituzkeela arrazoimenaren eta Ilustrazioaren izenean.
Honen harira bi adibide ekarriko ditugu hona. Lehenaren ildotik, Jon Sudupek Berrian
idatzi du «egia, arrazoia eta objektibotasuna berez [...] defenditzea merezi duten baloreak»
direla. Izan ere, «zientzia [...] ez da narrazio bat gehiago». L'art pour l'art. Narrazio nagusia
da beraz, hizki larriz. Suduperen ustez, arazoa, askok begirune handiagoa omen diotela
erlijioari arrazionalismo modernoari baino, horixe da. Eta, Alan Sokal aipatuz, hark kezkaz
ikusten du «nola, azken boladan, arrazionalismoaren ordez, fedea ari den gailentzen».
Kezkagarria da bai, gure mentalitateetan fede itsu bat nola gailentzen ari den ikustea. Ikusi
beharko ze fede mota den hori ordea. Erlijioarena baino, ez ote da balio kosmopolita
formalaren, demokraziaren eta hura sostengatzen duen
gehiengoarenganako fede itsua? Izan ere, gehiengoa
arrazoia izatera pasa da. Faxismoa-ren aztarna
mentalitatean geratu zaigu. Inkontzientean edo.
Bigarren adibidea abertzaletasunaren baitan gertatzen
da. Duela urte pare bat Edorta Jimenezek eta Joxe
Arregik Jainkorik bai ala ez? liburua argitaratu zuten.
Elizaren, kristautasunaren, jainkoen eta abarren
inguruko hausnarketa batzuk eztabaida formatuan.
Edorta Jimenezek ateismoa, historizismoa eta
materialismoa irizpide absolutu bezala (baliagarri
bakartzat) defenditu zituen, eta beraz, munduan egoteko beste jarrera posible guztiak
ezabatu, gaur egun ezker toleranteak egiten duen bezala. Hori bai, zientziaren izenean. Izan
ere, Jainkoa frogatu daiteke? Logikoak al dira sinesmen erlijiosoak? Ez dirudi arrazionalki
esplikatu daitezkeenik. Irrazionalak dira, beraz. Greziako mitologia guztia bezala. Eta,
beraz, zaborrera, irrazionalak baitira Mari, Olentzero, eta, ze arraio!, maitasuna ere.
Dena den, gaian zentratuz, Jon Sudupek, bere erlatibismoaren kontrako gurutzadan,
gogorarazi digu zientzia fedeari gailendu behar zaiola. Zientzia ez da fede batean
sostengatzen orduan, arrazoimena ere ez. Hauek berez dira onenak. Zergatik? Ba, amona
Bixentaren ipuina, progresoa eta ongizatea bultzatzen dutelako. Giza eskubideen
absolutizazioa. Hau da, aurretik aipatu bi autoreek kointziditzen duten ideia handiak daude
gibelean: liberté, egalité, fraternité. Edorta Jimenezek aurretik aipatu liburuan dio: «Beste
ideologia batzuek ideologia katolikoari lekua kendu zioten. Hau da, prozesu historikoa ez
da izan lekua hutsik geratu eta gero beste batek lekua bete. Prozesu historikoa izan da:
ideien arteko talka dago ideia berriak sortzen direlako...». Kristautasunak historiaren
| 5
5
gainean zeukan ikuspegi edo eskema bera erabili du marxismoak: paradisuan bizi ginen,
jatorrizko bekatua jasan behar izan dugu historian zehar, eta berriro ere historiaren azken
honetan, paradisua lur gainera etorriko zaigu (klaseen arteko diferentziak bukatuko dira...).
Parusia! Ideologia batek bestearen lekua ez ote du hartu? Ez dugu ulertu modernia, ez dugu
ulertu sekularizazioa. Arrazoia, estatua, demokrazia... horiek dira, ordena horretan,
sekularizatu behar direnak. Ilustrazio frantsesak, Jainkoaren lekuan Arrazoia ipini du.
Marxismoak ere. Baina biak ala biak hildako Jainko horren leku absolutu santu hori
betetzera etorri dira.
Gure belaunaldia estatu hertsi arrazional dogmatiko kristau baten kontra borrokatzen zen
belaunaldiaren oinordeko da. Baina belaunaldi horrekin ere soka eten behar dugu.
Belaunaldi hori ere erreakzionarioa izan baita, Estatu eliztar horren errepresio bortitzari
(kontzientziaraino sartzen zena) marxismo ortodoxo batekin erantzun izan baitio. Eta ez
zeukan beste biderik. Guk orain kontzientziaraino sartzen den Estatu bat dugu, demokrazia
sakralizatua eta Giza eskubide santuak. Hori da herriaren opioa.
| 6
6
Giza eskubideak: XXI. Mendeko kartzela. (Berria. 2010-03-13; Gara. 2010-03-23)
Egun Giza Eskubideak bihurtu zaizkigu printzipio absolutu. Hau da, dogma. Erdi Aroan
Biblia bezala, gaur egun Giza Eskubideak eta Konstituzioak jarri dizkigute lotura bezala.
Modernia guztia (1500etik 1900era bitartean) Erdi Aroko dogmetatik askatze bat bezala
irakurri ohi izan da. Filosofoek eta historialariek egin dute hori. Eta irakurri dute, era
berean, Erdi Aroko dogmetatik askatzea, oro har, dogmarik gabeko egoera batean bizitzea
zela. Loturarik gabe, alegia. Baina Moderniaren hastapenetatik bertatik, gizakia ideia baten
edo beste baten pean gelditu da: Arrazoimena, Historia, Arraza, Nia, Zientzia, Ilustrazioa...
(konturatu denak hizki larriz idatzita doazela). Askatasuna bera ere Jainko, dogma, suertatu
zaio gizakiari, Ilustrazioan kasu.
Orain, post-modernitatea bizi dugula diogun garai honetan, gizakia berriro Ideia absolutu
batera kateatzeko ahalegina datorkigu filosofo, politikari, historialari, zientzialari... eta «-
ari» guztiengandik. Giza Eskubideak dira ideia hori. Zehazkiago bere atzean ezkutatzen den
giza duintasuna. Denaren funtsa, denaren arrazoi azkenekoa (edo lehenengoa), diote, Giza
Eskubideen deklarazioan aurki dezakegu.
Giza Eskubideen historia labur kontatuko dugu arazo honen sakontasuna agerian jartzeko.
Gizakia helburu bezala tratatu behar dela, eta ez bitarteko gisa, Kantek esan digu aspaldi
(orain dogma bezala errepikatzen digu askotan Sudupek «Berria»n). Horixe, kontzientzia
bakoitzaren balio ukiezinarena (geroago Giza
Eskubideen fundamentu izango dena), kontzientzia
izateagatik bakarrik dagokigu, printzipioz. «Non datza
erabakigarriki nire balioa? Nire existentzia hutsaren,
kontzientzia hutsaren balioa?», galdetzen digu Joxe
Azurmendik «Azken egunak Gandiagarekin»
liburuan. Horixe indibiduoari ez dio gizarteak,
historiak, eta abarrek ematen, baizik eta «bera izate
hutsagatik, bere zereginik gabe, hain zuzen kontra bai
gizartearen eta bai gizadiaren historia faktikoarekiko ere, da `santua'» kontzientzia hori.
Erlijioak, Jainkoaren seme-alaba garelako, edo Kantek, moralitatearen iturri garelako,
indibiduoa sakratua dela ulertzen dugu. Baina Arrazoimena etorri da hori dena zapuztera.
Ustez, eraikitzen ditugunak «diskurtso `ez mitologikoak', laikoak: askatasuna, aberria,
justizia, demokrazia...» dira. Baina honen guztiaren baitan, non geratu da indibiduoaren
balio gorena? «Gizaki edo pertsonaren duintasunaren ukiezintasun horren inspirazioa
erlijiotik hartu da, agerian dago. Deklarazioaren zirriborroak gizon-emakumearen `sanctity'
(ukiezintasuna) eta `ultimate value' (balio gorena) terminoez hitz egiten zuen. Azken
erredakzioan, santutasuna ezabatu eta (haren baliokidetzat ordea!) `dignity' ipini da, eta
azken edo goreneko baliotik orobat `ultimate' kendu egin da...». Gogorarazten da orain
kartaren hitzaurrean gizakiaren oinarrizko eskubideetan dugun sinesmenaz hitz egiten dela.
Beraz, «giza duintasunaren ukiezina fedea» da, ez «esperientziako datua, enpirikoa, (...),
ezta arrazoimenak ezbaigabeki oinarritu ahal duen printzipioa ere. Giza duintasunaren
ukiezina fedea eta desira da». Punto.
| 7
7
Zer gertatu da giza duintasun horrekin? Geroxeago, bere oinarria munduko Estatuen biltzar
baten deklarazio juridiko batean bildu dela. Hots, lege egin dela. Arrazoizkotasun unibertsal
baten ordez, juridikoki bermatu da fede moderno hau. Duintasun horren oinarria orain
Nazio Batuetako Estatu sinatzaileak dira. Haiek dira gure duintasunaren azken arrazoi eta
fundamentu. Zein Estatu? Hain zuzen Auschwitz bultzatu, Guantanamo sortu, komisarietan
torturatu... eta abar egiten duten «izaki» ilun horiek. Baina problema sakonagoa da, «zertan
ote datza, inongo Estatuk ez Nazio Batuk eman ahal didan nire duintasuna, balio absolutua?
Estatuak berak oso-oso erlatiboak baino ez baitira». Fedean oinarritzen den duintasuna
beraz, lehen askatasunean oinarritzen zena, orain estatuaren kartzelan sartu eta bertan
oinarrituko da. Gizakia eta bere duintasuna estatuaren pean, atzaparretan, gelditu dira. Lotu
digute berriro askatasuna.
Giza Eskubideen funtzioa, Auschwitz ondotik, gehiengoaren edo bere forma hartzen duen
Estatuaren arrazoi arriskutsu eta tiraniko hori geldiaraztea izan da. Horregatik ez da gaizki
etorriko gogoratzea (denboran apur bat atzera joanda) Iraultza Frantsesaren ondoren
1793ko Giza Eskubide naturalen aitorpeneko 35. artikuluan aitortzen dela espresuki
«Quand le gouvernement viole les droits du peuple, l'insurrection est, pour le peuple et pour
chaque portion du peuple, le plus sacré des droits et le plus indispensable des devoirs»
(«Gobernuak herriaren eskubideak zapaltzen baditu, altxamendua herriarentzat eta herriaren
edozein zatirentzat eskubiderik santisimoena eta bazterrezinezko obligazioa da»). Giza
Eskubideak Estatu ahalguztidun eta tiranikoaren aurkako txerto bat dira hasieran. Herriaren
altxamendua baimentzen eta derrigortzen dutenak. Herriaren parte batena, noski:
konturatuak ziren frantsesak iraultzak ez dituztela ez Estatuek ez gehiengoek egiten. Baina
hori ezabatu, eta orain Estatuak bakarrik du biolentziaren monopolioa eta herriak isil-isilik
demokraziara tolestu behar dira.
Haren ondotik, ordea, Estatu oro gehiengoaren indarrean eraiki eta funtsatu da, eta
biolentziaren zilegitasuna bere buruari bakarrik aitortu dio. Botere absolutu eta
despotikoaren aurkako tresna desegin egin digute. Itxuraldatu. Eta beraz, gehiengoaren
izenean egin daitezkeen sarraskiak geldiarazteko sortua izan dena gehiengoaren izenean
egingo diren sarraski berriak oinarritzeko eta justifikatzeko tresna bihurtu da (Auschwitz,
Gernika, Vietnam, Guantanamo, Irak, GAL, torturak...). Izan ere, kapitalismoan eta egungo
liberalismoan absolutua eta unibertsala dena gutizia da, ez giza duintasuna.
| 8
8
Sekularizazioaren gezur ustela (Gara. 2010-04-01; Berria. 2010-04-13)
Historia ofizialaren arabera, sekularizazioa Iraultza Frantsesetik aurrera gertatu zen
estatuaren eta Elizaren banantze fenomenoa litzateke. Sekularizazioarekin, estatuak
konfesionala izateari uzten dio edozein tutoretza erlijiosotik askatzeko, eta orduan laiko
bihurtzen da. Beraz, estatua erlijiotik askatu zenez gero, zientziaren, moralaren, artearen
eta, oro har, giza espresioen sekularizazioa -«munduratzea»- gertatu zela deduzitu zitekeen.
Horrela al da, ordea?
Gizakia askatu egin omen da dogmetatik, horietatik libratu -omen- zuen Ilustrazioak. Baina
badirudi kate berriak ezarri zizkiola, eta horiek gizakia barrenean gatibatu zutela,
arrazoimenean, alegia. Fedea, orduan, ez Liburu Santu(et)an, baizik eta arrazoimenean
itsatsia geratu da orain. Fede erlijiosotik askatu baina bere kateetan lotu gaitu dogmatikoki.
Bere garaian, Marxek Hegel kritikatu zuen, esanez Hegelen estatu absolutu-arrazionalak,
gizakiari libreki gauzatzen uzten omen dionak, beheko diferentzia guztiak ezabatzen dituela
(hizkuntza desberdinak, tradizioak...). Hortaz, gizakia, politikoki eta erlijiosoki, estatuan
alienatu zen Ilustrazio frantsesaz geroztik, aurretik Jainkoarekin bezala. Dena den, bere
burua arrazional, historiko, eta abar gisa aitortu zuenez, bera laikotu zela pentsatzen dugu
eta, ondorioz, ez zela fede -berri- batean oinarritu defendatzera heldu ziren batzuk. Fedea
Arrazoian jarri zuen, ordea, eta Ilustrazioaren «balio (absolutu)etan».
Marxen kritikatik eta mende bat berantago, Nietzschek -XIX. mendearen bukaeran- lehen
aipatu Hegelen estatu arrazional-absolutu hori kritikatu zuen, Estatu alemaniarrak -estatu
absolutuaren adibide- aberria, gizartea, morala... denak sartu baitzituen zaku berean.
«Nirekin edo nire kontra», alegia. Eta ez al gaude orain egoera berean? Alegia, Estatu
espainolak ez al du gauza bera egin? Duela berrehun urtetik hona horixe besterik ez du egin
eta! Alegia, Estatua, hiritarrekin, demokratekin,
Ilustrazioarekin, arrazionaltasunarekin, kultur
aniztasunarekin... eta moral konkretu batekin, bere
erlijio instituzional propioarekin batu du. Eta, beste
aldean, «biolentoak», nazionalistak, tradizionalistak,
erromantikoak, etnikoak eta beste hainbat zorritsu jarri -
amoralak, ez-erlijioso-ofizialak, eroak...-.
Espainiar Estatua estatu sekularizatu ez den estatu
absolutu hori dugu, beraz. Ilustratutzat dauka bere burua
-arrazionalena da bera-, baina «bere morala»,
predikatzen duena, erlijio katoliko apostolikoarena da.
Hots, arrazoimenaren gaineko fedea baino erlijio
katolikoarena berarena dugu. Frankismo garaitik
datorren fede kristau horri, ordea, orain morala deitzen
zaio. «Kondenatu ezazu», «biolentzia gaizki dago edonondik datorrela», «hiltzea txarra
da»... Eta zertan oinarritzen da Estatua bera (bere) biolentzian ez bada! (Bergaminek
frankismoko genozidioa gogoratuz, espainiar demokraziari «la democracia de los gusanos»
deitzen zion). Eta beraz, ilustratutzat du bere burua, baina erlijiosoki datorkion «unidad
| 9
9
indivisible» batean oinarritzen da, historian ez dagoen fede dogmatiko batean. Eta unidad
horretatik eratortzen den «demokrazia» gehiengoaren erabilpen dogmatiko eta autoritarioari
esker inposatu da. Gehiengoaren inposaketa horri prozedura demokratiko-arrazionala
deritzote batzuek, alegia, lehen modernitateko zilegitasun kuantitatiboarena
(gehiengoa=arrazoia), zeinak aurretik faxismoak demokratikoki ere oinarritu dituen.
Euskaldunak itotzen gaituzten espainiar kultura eta balioak erro-errotik Ilustrazio
frantseseko ideia handi dogmatikoak dira, beraz; hori bai, aurrerabidearen eta kultur
aniztasunaren gezur ponpoxoekin mozorrotuta. Eta euskaldun kultur aniztun (Zulaika),
hiritar (Atxaga), ilustratu (...) eta abar engainatu eta ez hain engainatuek Estatu horretan
nahi dute euskaldun izaten jarraitu. Nola!
Arazoa hauxe dugu, hortaz: estatuak ez digu esaten zein den bere moralaren eta bere
izaeraren jatorria. Ez digu esan jatorri hori fedea dela. Fede dogmatikoa. Orain, historia,
arrazoimena, tradizioa eta abar omen dira hura oinarritzen dutenak. Orain, morala sekularra
omen da, Ilustrazioko balio sekularizatuetatik datorkigulako, ez Elizaren predikuetatik.
Baina oinarrian berdin-berdinak dira. Izan ere, astia daukanak hemerotekara jotzea dauka
1964an «25 años de paz» nola ospatu zen ikusteko, eta zer esaten zen bakeaz eta bizitzaren
sakratutasunaz. Eta zer esaten zuten «Diario Vasco» eta «El Correo español» egunkariek
ere, orain bezala profesional huts eta objektiboak zirenek... garai haietan gaur egun
bezalaxe.
Sekularizazioa, beraz, gezur ustel bat besterik ez da. Eliza sekularizatu bai, baina estatua
Eliza bihurtu zitzaigun. Haren dogmatismo zantarrera lotu gintuen eta lotzen gaitu. Baina
Estatu espainolak bere buruari laiko eta demokrata deritzo. Izan ere, garaiak aldatuz doaz,
eta mentalki kolonizatzen gaituzte euskaldunok ere apurka, konturatu gabe. Eta gezurrak,
errepikatzearen errepikatzeaz, egia bihurtzen dira gure artean. Filosofo handiek ere,
Habermas, Rawls, Rorty eta enparauek, ez dute ezbaian jartzen: gure gizartea sekularra da,
filosofia ere sekularra, morala bezalaxe. Eta Espainia, europarra, laikoa eta demokratikoa.
No comment.
| 10
10
Proiektu ilustratua eta haren jarraitzaileak (Berria. 2010-04-13)
Modernia ez dugu gainditu, Erdi Aroan gaude. Lelo horrek barruan ezkutatzen duen
ideiatik tiraka idatzi ditugu orain arteko artikuluak, ulertuko ziren esperantzarekin.
Dogmatismoaren kontrako idatziak izan dira guztiak. Baina, zer da dogmatismoa? Zergatik
ez dugu Modernia gainditu? Zer esan nahi du Modernia gainditu ez dugula? Eta finean, gu
zer gara, posmodernoak, aurremodernoak, edo zirikatzea baino nahi ez duten bi gazte ero?
Moderniaren baitan gauzatzen den proiektu ilustratuaren xedea gizakia atzerakoitasunetik
askatzea, garai guztietarako moral laiko unibertsala eta demokrazia perfektua gauzatzea
omen zen. Zein atzerakoitasunetik libratuko gintuen? Irrazionalismotik, ilunpetik. Zerekin
libratuko? Arrazoiarekin (filosofiaren sorreraren ipuina kontatzen ziguten bezala: mitotik
logosera) edo, bertsio ilustratuan, iluntasunetik argiarekin askatu. Mito batetik bestera
baino ez gara igaro, ordea. Zerbait sinestetik beste zerbait sinestera.
Zientzian honen adibide argia dugu. Ezaguna da oso Popperren ikuspegia honen
inguruan;bere aburuz, ez argumentu logikorik ez esperientziarik ezin dute arrazionalismoa
funtsatu (Popper, Karl: The Open Society and its Enemies. Routledge. London and New
York. 2002. 503-504 orriak.). Horrek erakusten duena zera litzateke: arrazoiaren aldeko
hautua egin duenak, kontziente edo inkontzienteki, erabaki bat, sinesmen bat, jarrera bat,
hartu duela; irrazionala den hautua. Eta horri Popperrek faith in reason deitzen dio. Horrek
erakusten duena da erabaki hori ez dela intelektuala, aurre-intelektuala baizik, erabakia
morala dela eta irrazionala, gainera. Eta, horrela, arrazionalismoa arrazionalki funtsatu edo
arrazoitu daitekeela pentsatzen duenak, Popperren lagun Hans Albertek esango duenez,
dogmatismoan erortzen da. Zientzian dogmatikoki sinetsiz, horrela esaten baitzaigu,
«baieztapen bat egia baldin bada, betirako da egia». Zientziaren alorrean ez omen dagoela
egia erlatiborik esan nahi zaigu. Eta, beraz, betirako egiak daudela, hots, egia transzendente
bat dagoela. Eta beste guztia, irrazionalismoa omen dela. Baina ez al zen Popperren
erabakia bera irrazionala?
Pentsatzen baita: ekintzan oso deliberatua eta sendoa izateko konbentzimendu handiak
behar direla (noski) eta konbentzimendu handiak dogmatikoa, absolutua eta traszendentea
izan behar duela (honek ez du horrela zertan izan); gero erlatibismoa indiferentzia eta
indezisioarekin lotuta doala (honek gutxiago behar du horrela). Hau da, ezer ez badago
beste guztiaren gainetik berez, Bibliarik, Jainkorik, Arrazoirik, Utilitaterik… ez badago
fundamentu lehen eta bakar bezala, fedea zerbaitengan izatea gelditzen zaigu (bai), jakinda,
hala ere, zerbait hori beste fundamentu guztien parean legokeela.
Moderniaren proiektu ilustratuaren beste adar batean zentratuz, orain demokrazia sistema
onena dela esaten zaigu. Bertan (edozein gairen, suposatzen dugu) eztabaida libre eta
arrazionala eman daiteke. Paperean eta formalki, bai. Posibilitate bezala, bai. Baina
errealitatean? Demokraziak (liberalak, noski!, ulertu behar dugu hemen) bakarrik
eskaintzen omen du erreformak bortxarik gabe egiteko esparrua ere (erreformak edozein
sistematan, bortxarik gabe, de facto ematen direla kontuan hartu gabe). Eta hortik
kanpokoa, totalitarismoa omen. Euskal Herrian, ondorioz, totalitarismoa daukagu, iritzien
| 11
11
eztabaida librea paper hutsean hasi, Audientzia Nazionaletik pasa eta kartzelan bukatzen
delako. Galdetu bestela, hainbesteren artean, Iñaki de Juanari. Gainera, eztabaida libre eta
arrazional horrek (suposatuz nonbait ematen dela) politikan
eragina izan beharko luke. Denak suposizioak (horixe da
afera): ez dago ez eztabaida libre eta arrazionalik, eta are
gutxiago, eztabaida horrek eragina dauka politikan. Horren
ordez, errealitatean bortxarik krudelenaz zanpatzen zaitu
demokraziak, eta zure izenean eta zure onerako egin,
gainera. Hori du demokraziak (liberalak!) «bertute», haren
izenean hitz egiten duenarentzat. Sistema eta bere biolentzia
kudeatzen duenarentzat mozorro paregabea da (eta
kontsentsua eta erreformak eta eskubideak…).
Zer esan Giza Eskubideei buruz? Giza eskubideak
gizadiaren (mundu osoko gizakien eta ez bakarrik
mendebaldeko kulturaren) oinarri etiko komuna,
objektiboak (omen) direla onartzea eta, gainera, aho bakarreko adostasunez hartu direla
pentsatzea, adar-jotze bezala hartzea baino ez zaigu geratzen. Non hartu da erabaki hori?
Nork? Zein parlamentutan? Zein hauteskunderen bidez? Geu omen gara geure arauak
sortzen eta, batik bat, adosten ditugunak (eta orduan nola izango dira eskubideok
objektiboak?!). Nor da geu hori? Gizateria? Espainolak? Euskaldunak? Horrela, gure herri
koxkor honetan «euskal gizarte irekia» sortzea posible ote da? Espainiako gizarte irekiak ez
du, printzipioz, Euskal Herriko gizarte irekia baino irekiagoa edo itxiagoa izan behar.
Bestalde, zer egin behar da «prozesu arrazional-komunikatibo habermasiar ideal» horretan
parte hartu nahi ez duenarekin? Espainiar proiektu «arrazional-komunikatibo habermasiar
idealean» argi daukate: edo «balio demokratikoetan» hezi edo «balio demokratikoetan»
«hezi» (kakotxek tortura edo kartzela esan nahi dute -edo biak-).
Ilustrazioaren proiektuaren fase (amaigabe) honetan, esaten zaigu, garai guztietarako
balioko digun moral laiko unibertsala aurkitu dugula eta, gainera, arrazionaltasun
komunikatiboan oinarritzen dela. To! Moralean «ankerkeria beti txarra» da: baina
errealitatean ez. Habermasi kasu egiten badiogu, aurretik ankerkeria zer den adostu beharko
genuke (ankerkeria ez baita berez ezer, errealitatearen interpretazio bat egiten ez dugun arte
-«No hay hechos morales, sino una interpretación moral de los hechos», Nietzsche-),
elkarrizketa arrazoitu eta libre baten gainean fedea ipini eta gero. Izan ere, Auswichtz gerra
bukatu arte ez zen ankerkeriatzat hartu.
«Ez gara hain modernoak». Egia da. Aurremodernoak gara. Erdi Arokoak. Hori bai, ez
dugu ez argi ilustratu salbatzaile marabillosorik, ez (are gutxiago) gurasokeriarik behar!
| 12
12
Pluralismoaren gatibu (Gara. 2010-04-24)
Euskal Herria Europan atzeratuta gelditu den herria omen da. Ez dugu Ilustraziorik pasa, ez
dugu arrazionalismoaren argia izan. Irrazionalak omen gara: basatiak, biolentoak, abertzale
hertsiak, zoroak, animalietatik gertuagokoak, radikalak… Hitz bitan: herri zein indibiduo
bezala atzeratuak gara. Arazoari konponbide erraza bezain azkarra aurkitu ohi diote beti
batzuek (orain lehen bezalaxe): hezkuntza, heziketa. Herri hau eta bertako jendea hezi eta
hazi egin behar da, bere adin txikitasunetik atera(razi) nahi dute batzuek. Honela,
moderazioa (radikaltasunaren aurka), pluralismoa (abertzaletasun hertsiaren aurka) eta
elkarrekiko errespetua (biolentziaren aurka) irakasteko edo predikatzeko misioa hartu dute
batzuek gurean. Kulturizatu eta zibilizatu.
Ez da kontu berria, aspaldiko dilema baizik: edo espainiar (inperioaren) zibilizazioan
sartzen zarete edo euskal tribu atzeratuan geratzen zarete. Haren atzean, ordea, oraindik
dialektika krudelago bat ezkutatzen delarik: gu, espainolak, Zibilizazio, Kultura eta Historia
Unibertsalaren parte garen heinean, euskal leinua osatzen duzuen animalia horiei eskua
luzatu eta gurekin bat egiteko aukera ematen dizuegu, bestela, geure aurrerabidearen
makinak aurretik eramango zaituzte. Eta guztien onerako den heinean, gizadi guziaren plan
orokorra betetzera datorren heinean, beraren hatzaparretan, baitan, eroriko zarete, nahi eta
ez. Historiaren arrazoia: iraganean arrazoi daukagu, etorkizunean ere arrazoi izango dugu.
Hau da, espainiar zibilizazioak (inperialak) bere batasunaren arrazoia errege godoengan
aurkitu izan ohi du (birkonkista delakoa ideia esentzial espainolaren konkista eta inposaketa
baino ez zen izan; era berean, XIX. mendeko -kontra eta anti- iraultza liberal loriatsua
ideia horretan funtsatu zen eta ez ideia liberal frantses iraultzaileetan) eta etorkizunean ere
batasun unibertsalean aurkituko du bere funtsa (bera Kultura eta Zibilizazio Unibertsalaren
delegazioa den heinean hori esateko eta egiteko aukera duelarik).
Historiaren ikuspegi esentzialista hori euskal tribuaren diskurtsoan txertatuta egon izan den
arren, poliki-poliki hasi da erortzen, apurtzen, puskailetan suntsitzen. Eta emeki hasi da
konturatzen tribu atzeratu hau Ilustrazio hori (frantsesa eta espainola izan dena) bizi eta
igaro nahi ez duela: progresoan sartu ez izanak abantaila batzuk izan behar zituela
konturatu ere. Gizakiaren eta gizadiaren esentziaren defendatzaile sutsuak izan diren
inperio horiek jantzi berriak behar dituzte orain tribuko indigenak konbentzitzeko (bere
maizter egiteko). Badakigu aurrerabideak eta zientziak natura giza probetxurako eraldatu
eta gizakiaren prozesu oro erraztu –ekonomizatu- egiten dituela eta, ondorioz,
konbentzitzeko era eta tresnak horiek ere perfekziorantz garatzen lagundu duela. Gerra
tresnetan egiten duen bezalatsu kontzeptuen esparruan ere egin ohi izan du lan hori. Horrela
kontzeptu berri batzuk sortu eta aplikatzen saiatu da (bai Ilustrazio frantsesa zein sasi-
ilustrazio espainiarra). Beste moduan esateko: gerra tresnez lortu dutena, kontzeptuen
bidez, guda ideologikoaren bidez, mantentzen saiatzera igaro dira.
Hala asmatu digute pluralismoa. Duela ez hainbeste tolerantzia deitu izan den kontzeptu
bera. Hala ere, ezbairik gabe, janzkera ponpoxoaren atzean honako jarrera biolentoa
ezkutatzen da: guk (egiazale ilustratu demokratok) arrazoi daukagu (Arrazoia daukagu);
zuek (sasitar leinutar atzeratuak) isildu, kikildu eta gurera tolestu behar duzue, dauden
| 13
13
bezala, gauzak ondo baitaude. Gizartea plurala omen da. Indibiduo ilustratu modernoak
pluralak dira. Baina paradoxa: euskal tribu konkistatuaren leinutarrak pluralak dira oso -lau
kultura (hizkuntza) izan (menperatu) ditzakete- baina munduko hiritar espainiar unibertsal
irekiak, oro har, kultura bakarra edo bi baino ez dauzka (euskalduna ez, bederen). Gehiago
esan daiteke: ez du ahaleginik egin konkistatu dituen eremuen kulturak ulertzeko (are
gutxiago, bere egiteko). Eta, ondorioz, de facto, benetan plurala eta anitza dena einuetako
biztanlea da (oro har, pluralago eta anitzago beti izango da). Hain zuzen, plurala izatera
makurtu dadin eskatzen zaion hori da pluralena dena. Basatia, hertsia, aurremodernoa,
atzeratua… den horrek moderazioa, errespetua eta pluraltasuna hartu ditu bere gain. Onartu
du Historia Unibertsalaren gurpilean sartzeko ordaindu beharreko bidesaria –fisikoa zein
kontzeptuala-. Eta ikusi eta jasan behar izan du moderazioa bere buruaren defentsari uko
egitea bihurtu izana, elkarrekiko errespetua konkistatzailearenganako errespetua bihurtu
izana eta pluraltasuna metropolitik zetorkion dena (kultura, politika…) irentsi behar izatea.
Herri hau atzeratua izango da. Ez-ilustratua. Agian sasi-ilustrazio hegemoniko espainiar eta
Ilustrazio berdinzale jakobino frantses horietatik igaro baino, nahiago duelako atzeratua eta
ez-ilustratua izan.
| 14
14
Ideien borroka (Gara. 2010-05-09)
Espainiar eta frantziar estatuek gerra tresnak erabiliz garaitu gintuztenetik, gerra mota anitz
erabili dituzte Euskal Herria politikoki menperatuta izateko, gerra tresnak inoiz utzi gabe
betiere. Egun, ordea, gerra ideologikoa jarri dute abian, psikologikoki eta sozialki ustez
libre sentiarazteko (nahiz eta errealitatea kontrakoa izan). Historian zehar izandako gerrak,
konkistak, genozidioak, estatuaren estrategia militarrak… albo batera utziko ditugu
momentuz, eta, horien ordez, guda ideologikoa izango dugu hizpide.
Suntsitu, okupatu eta autonomizatu
duten lurralde honen herritarren
kontzientzia -politikoa- da Estatu
hegemonikoari beldur gehien ematen
diona. Hots, herri honek zapaldua
izatearen kontzientzia hartuko edo
indartuko ote duen beldur da Estatua.
Eta horren aurka abiatu zuen, adibidez,
ZEN plana delakoa 80ko hamarkadaren
hasieran. Bertan, guda ideologikoaren
garrantzia azpimarratzen zen: «La
población vasca presenta una idiosincrasia y unos valores que no deben ser descartados a la
hora de hacer planteamientos ofensivos (…) consideramos que gran parte de la misma
puede ser influenciable por la acción psicológica». Halaber, egin beharreko
(des)kontzientziazio doktrinamendua hitzez hitz arautzen zuen. Horrela, Euskal Herriko
ustezko balio esentzialei erreparatuta, disidentziaren aurkako argudio berriak (bezain
zaharrak) eraikitzen hasi zen Estatua. Alegia, «la Policía sufre acciones de violencia, por
ser un impedimento para quienes pretenden imponer por la fuerza un sistema contrario a la
tradición cultural vasca…». Hau da, biolentzia eta disidentzia desobedientea tradizio
kultural euskaldunaren kontrakoa zela azpimarratu behar zen. Eta, beraz, «euskaldun
fededun», txapeldun eta bakezalearen irudia goratu. Lurralde okupatu horien zati batean
ezarritako gobernuaren buru zenak, hots, Estatu espainiarreko ordezkari izan zen J. J.
Ibarretxek, 2004an zioen bezala, herri euskalduna herri zibilizatua da; esan nahi da, otzana
(eta milizianoak, ez ote ziren euskaldunak?). Irudi hori, txertatu zuen Estatuak, baita ondo
txertatu ere!
Irudi horren kontra borrokatu zenetako bat Jon Mirande izan zen. Berak kritikatzen zuen
bezala, irabazi ezean, arrazoia izateak ez du ezertarako balio. Zintzoa izatea tontakeria
hutsa da, gerra galdu egin bada. Egia da arrazoi hutsak ez duela ez ezer ez inor
mugiarazten, are gutxiago estatu boteretsu eta hegemoniko bat. Aitzitik, kontzientzia maila
altuago batek herritarrak mugiaraz ditzake, eta estatu arrazoiaren -eta arrazoien- aurrean
arma ideologiko hobeekin borrokatzeko parada eman. Izan ere, besterik gabe galtzen utzi
ezin daitezkeen guda ideologiko dezente galtzen dira ohartu (nahi) gabe, nahiz eta agian
guda nagusiak izan ez. Beraz, nahiz eta arrazoi izateak irabazteko balio ez duen, arrazoi
| 15
15
horrek kontzientzia politiko sakona badakar berarekin, herritarren pentsamendua aldatu eta
Estatuaren kontrako guda ideologikoan eraginkorrago borrokatzea eragin dezake.
Kontzientzia maila altua ez duten herriak erraz hartu izan dituzte mendean. Badaude
askotariko borrokak: sindikalak, nazio mailakoak, herriz herrikoak eta abar. Eta badaude
oso garrantzizkoak diren eta borroka horiek artikulatu eta edukiz eta ideiaz betetzen
dituzten borroka ideologikoak. Horiek duten garrantzia neurtezina da, are gehiago gaur
egungo testuinguru politikoan. Menderatuta jarraitzeko eta errealitatean ez dagoen mundu
bat eraikitzeko sortu dizkiguten ideia eta kontzeptuak Soziologiatik, Filosofiatik,
Antropologiatik… borrokatu behar dira, buelta eman eta marra gorriak ezarri behar zaizkie.
Egunero bonbardatzen baikaituzte kontzeptu huts bezain ekibokoekin: demokrazia,
aniztasuna, biolentzia, elkarbizitza, bakea, giza eskubideak, biziaren sakratutasuna,
hiritartasuna (unibertsala)…
Esaten dute esentzialistak garela, tradizionalistak, alemaniar jatorrizko nazionalismo
atzerakoia dugula, eta haiek frantziar (nazionalismo) hiritar konstituzionalista aurrerakoia;
gaitzespen politikoa ezinbesteko baldintza dela demokraziaren jokoan parte hartzeko;
nazionalismoa XIX. mendeko gauza dela; jada ez dagoela mugarik estatuen artean
(multinazionalentzat izango da…); zer demontre ari garen gure nazionalismo hertsi
txikietan oro globala izanik… Ideia horietako bakoitzaren atzean ezinbestean borrokatu
beharreko guda ideologiko bat dago. Herri bezala bizirauteko ez du balio ideien mailan
senak bultzatuta borrokatzea; alta, maila honetan diziplina guztietatik borrokatzea eskatzen
du. Abertzale garen guztiok, ordea, bat egiten dugu puntu batzuetan edo besteetan -nahi eta
ez: zanpatzen gaituzten eta arnasa hartzen uzten ez diguten kultura dogmatiko espainol eta
frantsesaren atzaparretatik askatzeko ahaleginetan, askatasun espazioak lortzeko borrokan,
alegia-.
Bukatzeko, Silvio Rodriguez abeslari kubatarraren «Te doy una canción» abestia gogoratu
nahiko genuke. Disko jogailua ipini, sofan lasai eseri eta entzun. Hauexek dira abestiaren
azken hitzak: «Te doy una canción, como un disparo, como un libro, una palabra, una
guerrilla… como doy el amor».
| 16
16
Zizek eta biolentzia (Argia. Larrun. 2010-05-30)
Zizek, desobedientzia zibila eta biolentzia izango ditugu hizpide artikulu honetan.
Planteatuko ditugun galderak hauek dira: Zer da biolentzia politikoa? Zein biolentzia
politiko da zilegi eta zein ez? Zein da biolentzia politikoaren helburua? Zein da boterearen
kontra erabil daitekeen biolentziarik efikazena? Desobedientzia zibila biolentoa al da?
Abstentzio politikoa eraginkorra izan al daiteke? Galdera horiek ardatzat hartu eta, Zizek
bidelagun dugula, horiek nolabait erantzuten edo behintzat birplanteatzen eta argitzen
saiatuko gara.
Zizekek diosku, bortxarik biolentoena sistemak erabiltzen duena dela, zeren biolentzia hau
jada ezin egotz dakieke norbanako konkretuei eta euren asmo “maltzurrei”, baizik eta
erabat “objektiboa”, sistemikoa, anonimoa da (Zizek, 2008). Ezkutukoa den heinean,
indarkeria mamu bat bezala txertatua dago gizakiaren erlazio-
sistema guztietan, hau da, hizkuntzan, gizarte antolaeran, lan–
munduan eta abarrean. Ikusezin. Beraz, biolentzia guztia dela
esaten du nolabait Zizekek. Hau da, giza harremanetan ez dago
biolentoa ez den harremanik. Horrela, ekintza politiko armatu bat,
mobbinga bezain biolentoa izan daiteke, testuinguruaren arabera.
Baina sistemak giza eskubideen talaia metafisikotik ukatzen du
hori, Zizekek dioskun bezala: Hau da, beraz, giza eskubide
unibertsalen diskurtsoaren egia: giza eskubideen aterkiaren
babespean daudenak eta ez daudenak bereizten dituen horma
(Zizek, 2005). Giza Eskubideen defentsa gure eskubideen
bermatzaile den Estatuak egin behar du. Baina ez haiek predikatuz, aplikatuz baizik.
Biolentzia zikina praktikatzea baita bai biolentziaren monopolioa duen estatuak bere
biolentzia ezkutatzea, bai monopolio hori erauzteko erabiltzen den biolentzia disidentea
Giza Eskubideen kontrakotzat hartzea. Hain zuzen, biolentzia politikoa, definizioz, ukatuak
izaten diren Giza Eskubideak lortzeko borroka izan baita, eta ez horien kontra egiteko.
Jarraitu dezagun: Batzuetan ezer ez egitea egin daitekeen ekintzarik biolentoena da (Zizek,
2008) diosku esloveniarrak. Horren atzean dagoen ideia hau da: ekintza bat biolentoa eta ez
biolentoa izan daiteke, testuinguruaren arabera. Alegia, batzuetan ume baten irribarrea
biolentoagoa izan daiteke biolentzia fisikoaren edozein adierazpen baino. Horren harira,
paragrafoaren aitzineko ideia hartuta, abstentziorako deia egin digu inoiz Zizekek
liberalismoaren kontrako gurutzadan. Berak diosku, ekintza lokalizatuetan aritzea sistemari
berari lagungarri zaiola hobeto funtzionatzeko. Hau da, sistemak xurgatu egingo lituzkeela
ekintza biolento politiko desberdinak, dela desobedientzia zibila, dela borroka armatua.
Horrela al da? Ezer ez egitea gauzarik biolentoena al da batzuetan? Testuingurura jo
beharko dugu hori zehazteko, Zizeken ustez. Biolentzia politikoa (kasu konkreturen bat)
benetan eraginkorra den esatea zaila suertatzen da, eraginkortasun hori begien bistara ezin
baita ikusi askotan. Biolentzia politikoa efikaza denean, gobernuak bere posizioa moralki
indartu dezan behartu egiten du (bizitza sakratua da, biolentzia datorren lekutik datorrela
txarra da –baina, berea ez?), eta, horren ondorioz, gobernuaren zilegitasun politikoak
| 17
17
behera egiten du: izan ere, disidentziaren kontra errepresioa areagotu behar izaten du, zilegi
den indarkeria bakarra berea dela erakutsiz. Errepresioa
tresna ez-demokratikoz burutzen du, disidentziarekin
bukatzeko, baina horrela, bere zilegitasuna kolokan
jartzen da.
Zizeken aburuz, abstentzioa litzateke biolentziarik
eraginkorrena. Eraginkorra eta biolentoa izan al daiteke
abstentzioa? Printzipioz, abstentzio altuak ez die
hauteskundeei zilegitasunik kentzen. Begiratzea besterik
ez dago gurean Konstituzio Espainolak izan zuen
abstentzio maila altua. Sistemak erraz xurgatzen du
abstentzio politikoa. Eta beraz, badirudi eraginkorragoa
litzatekeela Zizeken abstentziorako proposamena (berak
duen) desobedientzia zibilaren proposamenarekin
ordezkatzea.
Biolentziaren zilegitasunaren problemarik ez dauka
pentsalari esloveniarrak. Ez dugu bera moralista merke
horietako bat. Sistema neoliberalaren kontra altxatzen den biolentzia politiko oro jotzen du
zilegitzat, printzipioz. Dela identitate arazo, kolonialismoa, justizia sozial eta abarren
kontrako borroka. Berak argi du, legean ez eraikitzen ez sostengatzen den biolentziaren
eremua maitasunarena da (Zizek, 2008). Zizek ez da euskalduna, bestela aspalditik genuke
kartzelan. Hala ere, tolerantziaz jantzia den eta sistema neoliberalaren biolentzia basatiena
onartzen duen gizarte zibilari galdera bat luzatzen dio: Zergatik uste dugu konponbidea
tolerantzia dela eta ez emantzipazioa, borroka politikoa edota borroka armatua? (Zizek,
2008). Hortxe galdera bikaina. Mozorroek ez dute balio, sistemaren jukutria dira.
Ilustrazioaren eta demokraziaren apologistak ere beren ideia formal hutsekin ez digute
balio. Argi dio esloveniarrak: „diktadura‟ terminoa demokrazia ere diktadura forma bat
denaren zentzu zehatzean erabili beharko litzateke, hau da, determinazio formal hutsa
bezalako zerbait (Zizek, 2007). Paper hutsean geratzen diren wet paper demokraziak eta
Giza Eskubideek ez digute balio. Zizekek zera aldarrikatzen du: mendebaldeko gizarte
kapitalista kolonialistaren arma diren eta edukiz hustuta dauden demokrazia formalaren eta
Giza Eskubideen (eta haren predikatzaileen) kontra egin behar du gizakiak, horiek
sistemaren mozorro zilegitzaile diren heinean.
Hau guztia esan eta gero, hau da pausatu beharreko galdera: zein da biolentoagoa,
indarkeria ezkutuan erabili eta Giza Eskubideak predikatzen dituen hori, ala biolentzia
zuzena (desobedientzia, armatua...) erabili eta elkarrizketarako deia luzatzen duen hori?
Alegia, zein da biolentoagoa, Estatuaren biolentzia darabilen eta hitz egin nahi ez duen
hori, ala arazo bati soluzio bat bilatzea helburu duen biolentzia disidente hori?
| 18
18
Euskal identitatea: izan ala eraiki? (Gara. 2010-05-29; Berria. 2010-06-06)
Identitatearen aferaren inguruan bi pentsalariren iritzi oso interesgarriak irakurri ahal izan
ditugu azken aste hauetan. Batetik, «Argia»-k maiatzaren 2an «Lagun armatua»
(Txalaparta, 2009) idatzi berri duen Raul Zelik alemaniar idazleari eginiko elkarrizketa bat;
bestetik, lau egun geroago Joxe Manuel Odriozolak «Berria»-n kaleratutako iritzi artikulua,
aipaturiko elkarrizketan esaten ziren hainbat gauzari erantzunez («Tradiziorako
eskubidea»). Bai Zelikek bai Odriozolak esandakoak aztertzea merezi du.
Betiko galdera tontoarekin hasteko: euskalduna izan, bada, edo eraiki egiten du bere
identitatea? Hau da, Zelikek dioen bezala, «ez gara, geure burua egiten dugu» edo,
Odriozolak dioen bezala, «identitateak `eraiki’ ez ezik, `existitu’ ere egiten dira»? Bi
galdera dira beharrezkoak orain: batak bestea
ukatzen al du? Edo aitzitik, maila desberdinetan
al daude?
Identitatea eraiki egiten dela, printzipioz, bi
idazleek onesten dute. Odriozolaren aburuz,
ordea, identitatea eraikitzeko aurretik zerbait
egon behar du atzean. Hau da, «euskalduntasun
modernorik ez dago euskalduntasunaren
tradiziorik ez baldin badago». Beraz, aurretik
zerbait izan beharra dago identitate modernoa
eraikitzeko. Eta gehitzen du, gure arbasoek sortu
zuten euskal izaerari zor diogula euskal identitate
moderno bat sortzeko beta. Eta, beraz, bere
ustez, «identitatea ez da sortzen ezerezetik».
Odriozolak dio ez daukagula etorkizunerako
eskubiderik tradiziorako eskubiderik eduki
ezean. Ikuspegi politiko batetik, orduan,
euskalduna tradiziotik datorren eskubide
historiko batzuen mende bizi da, Gernikako
Estatutuan eta Foru Hobekuntzan argi azaltzen den bezala. Afera beste hau baita orain:
tradizioa nork interpretatzen duen araberakoa.
Eta hori boterea duenak egin dezake soilik eta, de facto, hala egiten du, gu eskubide
historikoekin kateatuz nazio zatikatu eta menpeko bezala. Ondorioz, ikuspegi politiko
batetik, tradizioaren eskubidearen aldarriak gure alde egiten du, gure kontra egin dezakeen
bezala.
Zeliken bigarren ideiaren arabera, diskurtso identitario bat erreakzionario bihurtzen da
existitzen den identitate bat babestu behar dela esatean, «horren baitan ez daudenak
baztertzen dituelako». Adibide bat jarriz: batzuen euskalduntasun aldarriak nafarrak alde
batera uzten ditu (euskalduna hiru probintzietakoa dela onartzen baitu); beste batzuenak
homosexualak baztertzen ditu eta abar. Ibarretxek euskalduntasuna ontasun eta
| 19
19
bakezalearekin berdintzen duenean, beste guztiak (Gerra Zibilean EAJko milizianoak
izandakoak ere bai) «alimañak» bihurtzen dira -edo besteren baten hitzetan, «bitxoak»- eta
kanpoan geratzen dira. Izan ere, gaur egun, pentsalari postkolonialen gerra (adibidez)
testuinguru horretan kokatuko litzateke, menpeko identitateek ahotsa hartzean artikulatzen
duten identitateak baztertzaileak diren edo ez aztertzen duen eremuan.
Kontua sinplifikatuz: tradizio aipagarririk izan edo ez, historia loriatsurik izan edo ez, zer
axola dio? Hau da, «euskaldunek sekula Nafarroako erregerik, eta forurik, eta
demokraziarik, eta Gernikako arbolarik, eta karlismorik izan ez balute, zer? Eta Nafarroako
Erresuma eta foruak eta demokrazia eta beste hainbat gauza izan balute ere, zer? Orain eta
hemen bizi gara. Ez goaz iraganera. Etorkizunera
goaz» (Joxe Azurmendi: «Gizaberearen bakeak eta
gerrak». Elkar, 1975). Hau da, gaur egungo
euskalduna, tradiziora edo historiara lotzen badugu,
historiaren metafisika batean (batzuek egiten dutena,
euskal sozialismoaren hastapenak karlismoan
daudela interpretatuz eta beste hainbat absurdo)
kateatu dugu. Iraganeko porrotetatik, galeretatik eta
garaipen txikietatik at behar dugu gure burua.
Handik urrunduz eraiki etorkizuna. Balioa kentzen al dio gure identitateari eraikia izateak,
eta etengabe eraikitzen eta eraldatzen egoteak?
Dena den, Odriozolaren artikuluan, politika eta antropologia nahasten ari den susmoa dugu.
Ikuspegi antropologiko batetik, zer da lehenago, arrautza edo oiloa? Alegia,
euskalduntasunaren esentzia hor nonbait -ez dakigu non- beti eta eternalki dago eta bertatik
edaten dugu? Edo noizbait eraiki eta aldatuz eta berreraikiz joan da? Kontua da, praktikoki,
ekintzan, «izan ginelako izango gara» ez dirudi lema egokia denik. «Hamaika izan ziren eta
orain ez dira. Lema hori enpirikoki ukatua dago. Izango gara, baldin eta izan nahi badugu
eta lortzen badugu tokatu zaizkigun baldintzetan izatea (suizidioaren aukera ere hor
baitago). Gurean, esaterako, egungo egoera politikoari buelta ematea, nazio ez garela
diotenei aurre egiteko kapaz baldin bagara, alegia» (Iñaki Soto. «Argia», 2008ko Iraila).
Beraz, ez tradizioan ez inon, euskaldunak ez du justifikaziorik bilatu behar. Aspaldiko
poema batekin bukatuz: «Baina libre izan nahi dugu, zer kulpa daukat nik. Eta txeke zuri
faltsu baten antzean Gernikako arbola bat asmatu diguten arren, libre nahia bekatu balitz
bezala, aitzakiaren bat beharko bagenu bezala, guk, guztiz xinple, libre izan nahi dugu.
Nahi dugu, besterik ez. Hauxe baita gure engainu azkenekoa: libre izan nahia justifikatu
behar dugula pentsarazi digute» (Joxe Azurmendi: «Manifestu atzeratua», 1971).
| 20
20
Histori(et)atik aska gaitezen (Gara. 2010-06-25; Berria. 2010-07-02)
Euskaldunok maila askotan gatibu gaudela esan daiteke. Kanpotik gatibatu gaituzte:
politikoki, historikoki, filosofikoki eta abar. Kanpotik kate metafisikoak jarri dizkigute,
Espainiarekin komunean izan omen dugun historia te(le)ologiko bat eraikiz, beti ere
Espainiaren mende. Kanpoko kateak inposatuak izan dira, eta horregatik eraitsi nahi ditugu.
Historia (hizki larriz) arrazionala Espainia eta bere gerra handiak dira, Lepantoko gerra
ederra eta La Gloriosa independentzia gerra (kristau erreakzionarioa, beraz, anti-ilustratua).
Gureak, aldiz, historiatxoak dira beraienen aldean, karlistaldi ttipiak eta Amaiurko gaztelu
zahar batean gertatutako setiotxoa, beti ere Espainiaren Historia unibertsalaren makulupean
kontatuak izan behar direnak, zentzurik izango badute.
Horregatik, herri bat askatzeko, inork ukatzen ez duen zerbait da herri batek bere memoria
historikoa berreskuratzeko eta bere historia propioa eraikitzeko beharra daukala; hori dela
bizirauteko eta bere burua eraikitzeko
baldintzetako bat. Gure historia/istorioa
kontatzeko eskubidea dugu, orain arte
Espainiaren eta Frantziaren historia
handiaren mende egon baita. Gakoa, ordea,
horretan datza, historia kontatzeko moduan.
Hau da, Espainiak historia loriatsu,
metafisiko (Espainia betidanik da, beraz,
anti eta ahistorikoa), eta te(le)ologiko
(nahitaez da Espainia den bezalakoa, ezin
zen bestelakoa izan) bat muntatu digu, eta
bertara kateatu gaitu.
Galdera hau da: zergatik interpretatu/eraiki historia beraiek egiten duten forma berean?
Zuzenago galdetzeko: zertarako historia? Kanpoko kateak erraz ikusten ditugu. Zailagoa
izaten da barrukoak ikustea, ordea. Batetik, nazioaren existentzia (Nafarroako Estatua izan
genuen, beraz, aspalditik izan gara, eta beraz, bagara) nahiz inexistentzia (ez zenuten
erreinurik izan, beraz, beti Espainiaren barruan egon zarete; beraz, Espainia zarete)
frogatzeko erabili nahi izaten da historia. Horrela, nazioaren existentzia historiara kateatzen
da, herritarren borondatetik haraindi. Bestetik, nazio baten (Euskal Herriaren)
subordinazioa beste nazio handiago baten (Espainia/Frantzia) aurrean justifikatzeko
erabiltzen da historia, baita alderantzizkoa ere, nazioaren burujabetza justifikatzeko, alegia.
Aldiz, historiak erakutsi eta esan behar al digu Euskal Herria izan badela edo ez dela
existitzen? Ondorioz, historiak esan behar al digu zein zentzutan izan behar den askea edo
subordinatua?
Mailak bereiziko ditugu. Historiak gu orain zer garen esan diezaguke (genetikak,
antropologiak, soziologiak, filosofiak edota fisikak bezala), nondik gatozen aztertuz (maila
askotan). Aldiz, historiak ez digu esaten politikoki zer izan behar garen edo izango garen;
hori gure borondateak erabakiko du. Izan ere, badago saiakera bat historiaren interpretazio
esentzialista egin eta oraina historiako zenbait gertakaritara kateatzeko. Horrela, norberaren
| 21
21
proiektu politikoa justifikatzeko historiaren teleologia bat aurresuposatzen da eta iraganeko
gertaerak orainaldira lotzen dira (Nafarroako estatua da berreskuratu behar omen dena).
Horregatik, egun, historiaren interpretazio hobea nork egin da guda, nork bere proiektu
politikoa justifikatze aldera.
Baina Euskal Herriaren etorkizunari begira eta etsaiarekiko justifikazioari begira: zer
inporta du hasiera batean Nafarroak errepublika garaian Euskal Estatutua onartu zuen edo
ez? (Jimeno Juriok bikain kontatua, bide batez, «Navarra jamás dijo no al Estatuto Vasco»
liburuan). Zer inporta du Nafarroako Erresuma izan genuen edo ez? Etorkizunera goaz, ez
iraganera. Hori dela eta, oraineko borroketan sartua dabilenak ez ditu historian ikusten bere
arazoak, etorkizunean baizik. Zentzu horretan, Euskal Herriak ez du iragan hoberik behar,
horretarako egiten baita historia gaur egun. Aldiz, Euskal Herriak etorkizuna behar du
hobea izan. Horregatik, aske izateko eskubide handiagoa ote dugu inoiz Nafarroako Estatua
izan bagenu? Eta alderantziz, ondorioz, inoiz estaturik izan ez bagenu, aurrerantzean ezingo
al genuke estaturik eraiki?
Euskal Herria ez da existitzen Nafarroako Erresuma egon zelako, baizik eta guk nazio
bihurtu dugulako. Estatu espainolak eta frantsesak argudio horri buelta emanez ukatzen
dute Euskal Herriaren existentzia. Horrek ez du esan nahi, begi-bistakoa denez, historia
interpretatzeari eta eraikitzeari utzi behar diogunik, eta iraganera begiratu behar ez dugunik
nondik gatozen jakiteko. Gure interes politikoen betaurrekoek determinatzen dute, ordea,
historia modu batera edo bestera interpretatzea, horrek eraikitzen dugun historiari balioa
kentzen ez diola jakinda. Horrekin esan nahi dena zera da: historian ez dago gertaerarik,
gertaeren interpretazioa baino. Hori ulertzen ez duenak positibismo sinpleenean jausteko
arriskua dauka.
Kontua da, beraz, historia egiten dugunean zer egiten dugun: meta-forak edo meta-fisika.
Horregatik, historia istorio bihurtu behar dugu. Guk nahi dugun Euskal Herri askea ez baita
ezein historiarekin demostratzen. Guk nahi dugun Euskal Herria orain behar eta erabakiko
duguna da. Etorkizunekoa, askea, eta hain zuzen, horregatik, historiaren kontrakoa
ezinbestean.
| 22
22
Kondena politiko-moralaz I (Gara. 2010-07-26; Berria. 2010-07-24)
Kondena politikoaren agerpena da gure herrian azken urteotan egon den gertaerarik
garrantzitsuenetarikoa; bizitza politiko guztia goitik behera baldintzatu du, Euskal Herriko
alderdi politiko bat bere herrian hauteskundeetatik kanpo uzteraino (EHko alderdi askoren
laguntzarekin). Beraz, duen garrantziagatik, aztertu dezagun fenomeno hau bere aldaera
guztietan.
Zer da kondena? Juizio moral absolutu bat. Kondenak, beraz, moral konkretu bat dauka
barnean: moral kristau dogmatikoa. Max Weberrek zioen bezala, (Politika eta Zientzia
lanbide, Klasikoak), moral horrek ez du politikoaren moralarekin zerikusirik.
Politikoarentzat, egunero Estatuaren biolentzian murgilduta dagoenarentzat, «ésta es una
política de la indignidad». Beraz, kondena hori politikoarena baino, sotana daramanaren
predikuetan eta sermoietan baino ez da zilegi, erantzukizun politikorik ez duenaren ahotan,
alegia.
Politikoki, kondena moralaren helburu behinena ezker
abertzalea instituzioetatik kanporatzea izan da. Areago, alde
bakarrerako kondenak (Estatuaren kontrako ekintza oro)
disidentziaren indarkeria deslegitimatzea zuen eta du
helburu, eta demokrazian parte hartzeko baldintza bihurtu
dute. Politikoki, beraz, jokaldi demagogikoa da, eta hala
azpimarratzen zuen 2002an alderdi sortu berri batek: «En
relación a la lucha armada, Aralar ha sido y es clara en el
sentido de no entrar en el juego demagógico del bloque PP-
PSOE y, en ese sentido, ni se ha entrado ni se entrará en la
vía de las condenas» (GARA. 2002ko uztailaren 3an). Hau
da, ezker abertzalearen kontra ad hoc asmatua izan zen
estrategia politikoa baino ez da. Beste ondorio bat:
kondenaren jokoa hipokrita da, biolentzia disidenteak kondenatzera baino ez baitu behar-
tzen, indar armatu espainolen biolentziaren izenean gainera (!).
Dena den, agintari espainolek kondenaren exijentzia egiten dutenean, zer eskatzen dute
zehazki? Kondena politikoa egitea, hau da, oximoron bat (contradictio in terminis).
Kondenak hilotzez eta torturatuez josita dagoen erregimenarekiko fideltasuna eskatzen du,
ETA zein euskal independentismo oro kriminaltzat eta txartzat hartzeko. Hau da, edo
kondenatzen dugu edo fumigatu (Iturgaiz) behar diren garrapata (Rosa Diez) edo alimaña
(Ibarretxe) batzuk gara. Horregatik, hurrengo galdera garrantzitsua hau da: zer modutan
ematen da kondena politikoa? Binomio anker batean. Bi erantzun posible baino ez baititu
uzten: kondenatu edo ez. Horren ondorioz, ez kondenatzeak ETAren ekintzaren baten
aldeko bilakatzen zaitu zuzenean, edozein adierazpen eginda ere; eta kondenatzeak,
Gobernuaren exijentzia autoritarioa onartzea dakar zuzenean (indar armatuak eta instituzio
antidemokratikoak legitimatzearekin batera). Posible da, ordea, bi aukeren aurrean beste
hamaika egotea.
| 23
23
Edozein modutan, moralki, kondena politikoaren helburua indarkeria batzuk zilegitzat eta
beste batzuk krimentzat hartzea da. Horrela, Estatuak eragiten duen erail edo torturatu oro
ez da kondenatu behar, horretarako baitago justizia (Audientzia Nazionala, TOParen
ordezkoa), erailketa edo tortura kasuak egon diren edo ez deliberatzeko. Dena den,
isolatuak dira kasuok eta sistemaren gehiegikeriatxoak. Baina lehenik, zilegiak, Estatuak
bere burua babesteko eginak, noski. Horrela, zilegizko biolentzia (ezkutatzen dena, Estatu
terrorismoa alegia), eta «krimen hutsak» (disidentziarenak) bereizten dira. (Hor galdetu
liteke, ETArenak krimen hutsak badira, zergatik demontre eskatzen da kondena politikoa
egitea? Arrazoia begi bistan dago.)
Nola erantzun zaio kondena politikoaren logikari? Maiz, kondenaren logikatik bertatik egin
izan da. Hau izaten baita askotan erantzuna: «Alderdi Popularrak ez du frankismoa
kondenatu, PSOEk ez du GAL kondenatu, ezta torturak ere. Zergatik kondenatu besteek
egiten ez badute?». Erantzun horrekin, kondena bera eta adierazpen askatasunaren urraketa
legitimatzen dira, tortillari buelta baino ez baitzaio ematen (adierazpen askatasuna, zerbait
esateko edo isilik egoteko askatasuna baita, bigarren hori ahazten zaigu sarri). Baina kontua
ez da joko linguistiko hutsean galtzen.
Izan ere, de facto, ekintza baten aurrean kondena politikoa eta morala exijitzea
kontzientziaren inbasio larri bat da. Zerbait esatera behartzea, eta kasu honetan, ekintza bat
moralki kondenatzera behartzea kontzientziak biolentoki inbaditzea baita. Kontzientzian
indarrez sartzea da norbaitek esan nahi ez duen zerbait esatera behartzea. «Ez dut biolentzia
kondenatzen. Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez
dut praktikatzen. Zein Estatuk eta San Pedrok exijitu behar dit, eta demokrata baldin bada
are gutxiago, neure hautu hori beste guztientzat ere zilegizko bakarra kontsideratzea. (...)
Estatuari zor diodan guzti-guztia nahikoa konplitzen dut. Estatuak eta politikoek ez daukate
zergatik ezer gehiago eskatu, eta gutxien-gutxiena daukate zergatik nire kontzientziaren
barruan ezertarako sartu. Baina ezagun du (...): Espainia Eliza bat da, eta horko politika
erlijio katoliko apostolikoa» (Azurmendi, Joxe: Euskal Herria krisian. 101-102).
Horregatik, kontuz! Kondenaren jokoan sartuz gero, hau gertatzen da: lehenengo, kondena
exijitzen da; gero, biolentzia (disidente) ororen deslegitimazioa; gero, edozein indarkeria
esplizituki arbuiatzea (Estatuarena izan ezik); hurrena, 50 urtetako borroka bera eta bere
zergatiak baliogabetzat jotzea; eta azkenik, «konstituzioa eta estatutua (eta indar armatuak)
legitimatzea» (Basagoiti) eta onartzea. Hori da herri honetan egin behar den «ibilbide
demokratikoa» instituzio espainoletan parte hartzeko. Larriena da, ekintzak baino,
pentsaerak direla juzgatzen direnak. Kontzientzia bera (!).
Aspaldi ohartu dira batzuk, ordea, kontua ez datzala ez ETA, ez GAL, ez torturak
kondenatzean. Gurean, herri baten hitzaren ukazioan oinarrituta dagoen gatazka politiko
bati eman behar zaio irtenbidea. Hain zuzen, hori ekiditeko asmatu dute kontu hau guztia.
Izan dezagun argi, beraz, kondenaren exijentzia ezin onartu daitekeen kontzientziaren
urraketa larria dela.
| 24
24
Kondena politiko-moralaz II (Gara. 2010-08-09)
Jürgen Habermas filosofo germaniarra dugu, gaur egun, Ilustrazioaren proiektua
bukatugabea dela esaten dutenetako bat. Gurean ez zaio jarraitzailerik falta; are gutxiago
Espainian. Estatu espainiarrak “Premio Príncipe de Asturias” saria eman zion. Berak
ordainetan honakoak esan zituen: “Por lo que sé, Euskadi tiene un grado de autonomía
cultural bastante amplio. Y según la ONU y las últimas teorías de la filosofía política, si las
minorías pueden ejercer sus derechos culturales fundamentales, no está justificada la
secesión. Y no quiero ni puedo decir más porque no tengo los detalles”. Motiborik ez
zitzaion falta Aznarri, beraz, Espainiako filosofo ofizial izendatu zezaten proposatzeko.
Dena den, axola zaigunera zuzenean joanda: Habermasen ustez, proiektu ilustratuaren
xedeak bere ondorio guztietara eramatea eskatu behar zaio filosofia garaikideari. Proiektu
ilustratua bukatugabea da. Ez zaio Habermasi arrazoirik falta. Baina gogoraraziko diogu,
proiektu ilustratuak, ahazten duen aurpegi garrantzitsu bat zekarrela, gauzatu gabea
oraindik: edozein tutoretzaren kontra altxatzen zen mugimendua izaki, adierazpen eta
kontzientzia askatasunaren aldarrian zetorren mugimendua zela gogoratu behar dugu.
Lau mende atzera egingo dugu orain Baruch Spinoza kokatzeko.
Holandarra jaiotzez, jatorriz judutarra. Spinozak badu kontuan hartu
beharreko liburu bat, hain zuzen, Tractatus theologico-politicus
deritzona. Azkeneko kapituluaren sarreran zera dio Estatuari buruz: “se
hace ver que en un Estado libre es lícito a cada uno, no solo pensar lo
que quiera, sino decir aquello que piensa.” Pertsona baten gogoa beste
guztientzat zilegizko bakarra kontsideratzea ez da posible, beraz,
“porque nadie puede transferir a otro su facultad de raciocinar libremente
y de juzgar de todas las cosas, y mucho menos ser obligado a ello.” Horregatik, “nace de
esto que se considere violento aquel imperio que se extiende a los espíritus [kontzientziara]
y que se entienda que la majestad suprema hace una injuria a los súbditos, y parece
usurparles su derecho, cuando quiere prescribir a cada uno lo que dece aceptar como
verdadero y rechazar como falso.” Ez gara oraindik Ilustrazio garaira heldu.
XVIII. mendean, eta orain bai, Ilustrazio garaian bete-betean, orduko pentsalari handiena
den Inmanuel Kant Könisberg-eko (Inperio Austriarra) filosofoak, 1784an “Zer da
ilustrazioa? galderari erantzuna” argitaratu zuen. Bertan arrazoimenaren erabilpen
publikoak gizakiaren autonomia bultzatzen duela azpimarratzen du Kantek. Gizakiaren
gaineko tutoretzak, ordea, dela Elizarena dela Estatuarena, gizakia lege heteronomoen
(kanpotik ezarrien) menpe jartzen du. Beraz, askea izateko (adingabetasunetik ateratzeko),
gizakiak arrazoimen publikoaren erabilpena egin behar du. Kantek dionez, “hain erraza
baita adingabe izatea. Neure ordez adimena daukan liburua baldin badut, neure ordez
kontzientzia daukan arima-zuzendaria baldin badut, eta abar, ez dut nik, hortaz, neure buruz
jardun beharrik.” Horregatik, Kantek dio, Ilustrazioa erdiesteko “askatasuna besterik ez da
behar; gainera, askatasuna leritzokeen guztiaren artean kaltegabeena: hots, nork bere
adimenaz oso osorik erabilera publikoa egitekoa. Aitzitik, nik beste oihu hau entzuten dut
alde guztietan: ez ezazue arrazoitu! Ofizialak dio: ez arrazoitu, baizik eta martxatu!
| 25
25
Finantza kontseilariak dio: ez arrazoitu, baizik eta ordaindu! Apaizak dio: ez arrazoitu,
baizik eta sinetsi! (…) Askatasunaren murriztapena dugu nonahi.” Gaurkotasun handikoa
dugu Kanten hitzaldia. [Gaur egunean zera esaten da: “ez arrazoitu, baizik eta kondenatu!”]
Azken bi autore horietatik ondorio hau atera daiteke: Estatuak bizitza soziala arautzen du,
baina ezin du kontzientzia arautu. Zerbait esatera behartzea inmorala eta biolentoa da,
adierazpen askatasuna ukatzeaz gain, hura preskribitzen baitu (arautu eta behartu). Beraz,
herritarrak estatuari delegatu ahal diona ordena sozialaren ardura da, harreman eta jarduera
publikoen arauketa, bizitzaren eta askatasunaren babesa: baina ez kontzientzia. XVIII.
mendeko beste filosofo handi batek, Voltairek, horrela defendatzen zuen ere iritzi
askatasuna, geroztik famatua izan den sententzia hau bota zuenean: “zure ideiak
higuingarriak zaizkit, baina gustura emango nuke nire bizitza ideia horiek adierazteko
duzun eskubidea defendatzearen alde.”
Nor dugu gaur egun askatasun horren defendatzaile? 1979an, Frantziar Estatuan, Chomsky
protagonistatzat zuen polemika handi bat piztu
zen. Laburtuz: Lyongo Unibertsitateko
Literatura irakasle zen Robert Faurisson
mehatxatua eta talde antifaxistek erasotua izan
zen, eta azkenik, Unibertsitatean klase ez
ematera zigortua ere izan zen. Arrazoiak: bere
idatzietan Bigarren Mundu Gerran “gas-
ganberak” zeudenik ukatzen omen zuen.
1979an Serge Thin unibertsitateko ikasle
sozialista libertario batek (totalitarismo ororen
kontra egoteagatik ezaguna, Chomskyren
hitzetan) amerikar intelektualari eskaera bat
sinatzea eskatu zion, Robert Faurissonen segurtasunaren eta bere eskubide legalen erabilera
askea bermatzeko. Chomskyk sinatu eta orduan hasi zen polemika. Eskuinak zein ezkerrak
Faurissonen posizioa defendatzea egotzi zioten. Kondenatzea eskatu zioten. Kritika horiek
bere burua defendatzera behartu zuten, eta testu eta hitzaldi pare bat egin zituen. Haietan
esandakoa laburtuz: Chomskyren ustez, adierazpen askatasuna gaizki ulertzen da. Bere
ustez, adierazpen askatasunak ez du interesik norberaren iritziak edo gertukoak defendatzea
datzanean; aldiz, “es en el caso de aquellas opiniones que son casi universalmente
despreciadas y condenadas que este derecho debe ser defendido más vigorosamente.”
Zuzenbidea eta morala ez dira nahastu behar, beraz.
Eta ondorioz, zergatik ez dute Habermas bezalako Ilustratuzale intelektualek ahotsa
altxatzen Ilustrazioaren zutabe den adierazpen askatasunaren aurkako aberrazio honen
(kondena politikoa) aurrean? Proiektu ilustratua gauzatu nahiko balute, Espainiatik hastea
gomendatuko genieke: askatasunaren inguruan gogoeta handiak egin ordez, ukatutako
askatasun funtsezkoenak behingoagatik salatuz! Ez dute lan makala izanen, ez, espainiar
kultura antidemokratikoa ilunpetik ateratzen eta ilustratzen!
| 26
26
Erlatibismoa versus teologia(k) (Gara. 2010-08-27; Berria. 2010-08-25)
Mamu bat dabil Europan zehar: erlatibismoaren mamua. Eta Europa zaharreko Potentzia
guztiak Aliantza Santuan bildu dira mamu horri erasotzeko: Aita Santua eta Bush, Sarkozy
eta Mayor Oreja, frantses neomarxistak eta Espainiar polizia. Oposizioko zein pentsalari
ez dute inoiz bere botere-lehiakideek erlatibistatzat salatu? Eta bestalde, oposizioko zein
pentsalarik ez die bere eskuineko zein ezkerreko aurkariei erlatibista izateko etiketa
iraingarria aurpegiratu? Gertaera horretatik irakaspen bikoitza ateratzen da: 1)
Erlatibismoa, dagoeneko, Europako Potentzia guztiek Potentziatzat aitortzen dute. 2) Bada
sasoia erlatibistek, mundu guztiaren aurrean, beren ikuspegiak, beren helburuak eta beren
joerak erakuts ditzaten (…) Orain arteko gizarte osoaren historia erlatibismoaren eta
dogmatismoaren arteko borrokaren historia besterik ez da izan.
Gaur egunean Marxek horrelako zerbait idatz zezakeela pentsa genezake, Komunismoaren
ordez Erlatibismoa jarriz. Izan ere, ikus daitekeenez, Potentzia guztiak erlatibismoaren
kontra Aliantza Santuan bildu direla nabaria da. Marxek esan bezala, Aita Santutik beretik
hasita, Espainiako Erreinuko azken gotzaineraino. Ikus dezagun: «El relativismo, es decir,
el dejarse llevar por cualquier viento de doctrina, aparece como
el único atisbo que parece imperar en los tiempos actuales. Se va
constituyendo en la actualidad, una dictadura del relativismo que
no conoce nada como definitivo y que deja como única medida
sólo el propio yo y la propia voluntad». (Homilía del Decano del
Colegio Cardenalicio. 2005. Benedikto XVI. Joseph Ratzinger)
Toledoko gotzainak bi urte geroago ildo beretik egin zituen
adierazpenok: «Estamos inmersos en un haz de contradicciones, y
en un mar de confusiones, en un puro relativismo que carcome y
destruye la sociedad. (…) El relativismo es destructor, y ni el
hombre, ni la sociedad tienen futuro si lo siguen. Tampoco la
democracia puede asentarse sobre el relativismo, que no tiene base alguna. El relativismo
lleva la destrucción de la democracia y genera violencia y totalitarismo: el de la dictadura
del mismo relativismo. ¡Estamos por la vida, pero no por el relativismo!» (A. Cañizares.
2007ko Martxoa) Aurten, Donostiako gotzain J. I. Munilla ere horrela mintzo zen,
Ratzingerri arrazoia emanez: «El modelo de San Ignacio es verdaderamente necesario (…)
para que no sucumbamos a la tentación del relativismo reinante y de nuestra propia
subjetividad» (J. I. Munilla, Donostiako gotzaina. 2010eko uztailaren 31n).
Kristau Elizatik Estatu-elizara jauzi eginez, eta zehazkiago, haren kudeatzaileetara,
erlatibismoaren kontrako ildo beretik doaz hauen adierazpenak. Adibidez, AEBetako
presidente ohi den George Bushek 2008an Aita Santuari ongietorria egiteko diskurtsoan
Ratzingerren erlatibismoaren kontrako gurutzada txalotu, eta gogorarazi zuen, «AEBetako
eskoletan fedea erakusten da», eta «presente izaten dute gizaki bakoitzean lege moral bat
existitzen dela». 2007an, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak, erlatibismoaren kontra
hark ere, gogorarazi zigun «68ko maiatzeko erreboltak ondorio katastrofikoak ekarri
zituen»; izan ere, matxinadak «ongiaren eta gaizkiaren arteko hierarkiak apurtu zituen».
| 27
27
Sarkozyren ustez, beraz, 68ko errebolta hark «erlatibismo moral eta intelektuala utzi zuen
oinordetzan». Sarkozyk berak balioen erlatibismoaren kontra ijitoak eta etorkinak
kanporatu, eta burka debekatu du orain. Izan ere, balioak ez dira erlatiboak, tradizioak
bezala, eta, beraz, balio unibertsaletara (frantsesetara, alegia, kasu honetan) makurtu behar
gara. Espainiar Erreinuan ere, Mariano Raxoiren ustez, Zapateroren «proiektu erlatibista»
bere politikaren bi zutabeetan oinarritzen da: «abortuaren erregulazioa eta Kataluniako
Estatutua, zeinak txanpon beraren aurpegiak diren. Lehenak, bizitza eskubidea erlatibizatu
nahi du, eta bigarrenak, nazioaren ikuspegia».
Eliza horren (boterearen) teologoak ere argi mintzo dira. Argentinatik, baga: «El
relativismo cultural, la primacía de lo particular sobre lo universal, daban razones
filosóficas a los nacionalismos, los fundamentalismos, los populismos, los primitivismos,
las distintas formas de antioccidentalismo, el orientalismo, la negritud, el indianismo»
(Sebrelli. El asedio a la modernidad. Crítica del relativismo cultural). Espainiar Erreinutik,
biga: «El relativismo cultural se relaciona con el fetichismo de la identidad cultural, el
ataque al progreso, el gusto por el primitivismo y el retorno a los orígenes, el mito del
espíritu nacional, el nacionalismo, los indigenismos y la imposibilidad de una ética
universal» (J.A. Marina. La lucha por la dignidad). Eta gure herrian bertan, oposizioari
erlatibistaren etiketa jarriz Marxek esan bezala, higa: «Bada garaia giza eskubideen
defentsa absolutua egiteko, eta batzuek zein besteek giza eskubideei dagokienez duten
erlatibismoa gainditzeko». (2004-03-03. Gara. Aralar-Zutik hautagaien prentsaurrekoa)
Eliza instituzionaletik ideologikora jauzi eginez, beste teologia mota batekin egiten dugu
topo. Marxista batzuek egiten duten kritika da hau: erlatibismoa burgesiaren eta sistemaren
ideologia da. Aurrekoa irakurrita, ordea, zaila egiten zaigu dogma honetan sinestea. Dena
den, Alain Badiou marokoarrak, adibidez, erlatibismo filosofikoaren kontra borrokatu behar
dela diosku, eta erlatibismoaren ordez, egiak postulatu behar direla azpimarratzen du.
Besteak beste, egia eta unibertsalismoa kontzeptuak daude bere pentsamenduaren
oinarrian, eszeptizismoari eta erlatibismoari kontrajarriak. Zergatik daude egia eta
erlatibismoa kontrajarriak? «Es por una verdadera perversión (…) que se ha creído poder
adosar una <\ética> al relativismo cultural. Puesto que es pretender que un simple estado
contingente de las cosas pueda ser el fundamento de una ley. Sólo hay ética de las
verdades» (Ensayo sobre la conciencia del mal).
Zer dute, beraz, aipatutako teologo guztiek erlatibismoaren kontra? Zein da, azken finean,
arazoa: cliché izugarri txarra bihurtu den erlatibismoa bera, edo gure balioen, ideien, eta
tradizioen azkeneko balioa erlatiboa dela ezin onar dezakegula? Esanak esan,
erlatibismoaren kontrako jarrera horiek ikusita, Marxen bidetik jarraituz zera oihukatzea
besterik ez zaigu geratzen: «Herrialde guztietako erlatibistok, elkartu zaitezte!»
| 28
28
No es aixó, companys, no es aixó (Gara. 2010-09-27: Berria. 2010-09-24)
Gatazka politikoak konparatzeko joera handia dago gaur egun. Besteak beste, konparazio
gehienek Euskal Herria eta Herrialde Katalanak dituzte hizpide. Eta konparazio horien
baitan, kezka hau da nagusi: 50 urteko borroka luzearen ondoren, hainbeste sufritu ondoren,
milaka hildako, torturatu eta atxilotu egon ondoren, hainbeste ilegalizazio eta debekuren
ondoren, nola da posible eskubide funtsezkoenak inoiz baino zapalduagoak egotea? Ez al
dugu, irabazi baino, atzera egin? Zertarako balio izan du borroka honek guztiak? Eta,
aitzitik, Herrialde Katalanetan, bide baketsuen bidez, ez al dira inoiz baino egoera hobean
orain? Herri-galdeketa independentistak antolatzen, zezenketak debekatzen, eta abar
egiten? Galdera horien oinarrian, gertaera koiunturalak gatazkaren testuingurutik aterata eta
goretsiak daude, inongo funtsik gabe. Baina galdera, noski, hau da: nola neurtzen edo zein
irizpide jarraitzen da herri bat bere askapen prozesuaren zein fasetan dagoen zehazteko?
Hori batetik. Eta, bestetik, ezker abertzalearen baitan kezkak omen daude hark ildo
ideologikoa aldatu eta bere oinarriak traizionatu ez ote dituelakoan. Bi gai horietaz hitz
egingo dugu artikulu honetan.
Lehenengo kezkari dagokionez, esan behar da jarduera politikoa, berez, aurreikusitako
helburuei begirako estrategian eta efikazia mailan oinarritzen dela. Hori kontuan hartuz,
herri baten estrategia politikoa, zuhaitzetatik harago
begiratuz, basoan ikus daiteke. Eta basoa ez dira herri-
galdeketak, Estatut-aren aldeko milioi bat pertsonako
manifestazioak edo zezenketen debekua, askok hala
ikusi nahi badute ere. Basoa herria aske izateko
baldintza estrukturalak edo objektiboak dira, eta horiek
lortzera makurtzen da estrategia politikoa; hau da, herri
bat aske izateko behar diren kontzientzia, mekanismo eta instituzio propioak sortzean. 50
urtean eta azken hamarkadan batez ere, Euskal Herriak aske izateko baldintza estruktural
guztiak izatearen alde borrokatu du, eraikuntza lan izugarria eginez. Eta egungo
ilegalizazioen eta eskubideen deuseztapen basatien gainetik, baldintza gehienak lortuak
izan direla esan daiteke: marko estatutarioaren agortzea (Herrialde Katalanetan, aldiz,
horren aldeko apustua egiten ari dira oraindik); lurraldetasunaren kontzientzia (Nafarroa
gatazka politikoaren erdigunean jarriz); instituzio nazional propioen eraketa; Estatuaren eta
bere zutabeen (Konstituzioa, Audientzia Nazionala, Indar Armatuak, Legebiltzarra...)
deslegitimazioa. Eta guztietan garrantzitsuena: gaur egunean, euskal herritarren gehiengoak
bere etorkizuna autodeterminazio eskubidearen gauzapenetik datorrela ulertzen du. Horiek
dira, hain zuzen, 50 urteko borrokaren ondoren Estatuari irabazitakoak; esan liteke
independentzia lortzeko Euskal Herriaren baldintza objektibo gehienak lortuak ditugula,
beraz. Lluis Llachek zioen moduan: No és això, companys, no és això, gure eskubideekin
egiten den salerosketa, gureak diren eskubideak direlako, kartzela berriak diren lege
batzuen pean egin edo desegiten ez direnak.
Bestetik, ezker abertzalearen ustezko aldaketa ideologikoaren harira, azkeneko eskubide
urraketen eta errepresio basatiaren gorakadak hau erakusten du: ezker abertzalea zerbait
| 29
29
ongi egiten ari dela, errepresio hori ez baita inoiz inongo arrazoirik gabe ematen. Aitzitik,
ezker abertzalearen aldaketaz edo «biguntze» ideologikoaz mintzo direnek jakin beharko
lukete horrelako prozesu ideologiko batek Estatu espainolaren babesa eta saria ekartzen
duela beti. Adibide pare bat izan ditugu azken 30 urteetan. Dena den, argi dago inor ez dela
berregituraketa ideologikoan ari, estrategikoan baizik. Estatua mugitzeko xedez, eta azken
unean prozesuaren giltza bere esku gelditu ez dadin (Loiolan bezala), indar sendo bat sortu
behar da, ideietan anitza baina ekintzan bateratua izango dena.
Estatuari, horrela, borroka politikoa galdua duelarik, gerra-tresnak besterik ez zaizkio
geratzen. PNVk, aldiz, ezker abertzaleak ilegalizatuta jarrai dezan behar du, bere
hegemonia mantentze aldera. Horregatik, ETAri zuzendutako eskaera zaharretan
ainguratuta jarraitzen du, erabat jokoz kanpo, Iñaki Anasagastik bere blogean idatzi duen
«La corbata de Rafa» artikuluak islatzen duen bezala. Aurretik esandako guztia kontuan
hartuz, beraz, badirudi hau dela ezker abertzalearen estrategiaren aldaketaren arrazoia: 50
urteko borrokari esker, dagoeneko badira baldintzak autodeterminazio eskubidea lortu eta
gauzatzeko. Orain autodeterminazioaren alde egingo duen ezker indartsu bat behar da.
Unean uneko probokazioei ematen ahal zaizkien amorruzko erantzunei indarrak batzearen
epe luzerako estrategia gailendu zaie (Bilboko manifestazioa kasu). Beste zenbaitek, ostera,
kalkulagailua lagun, baldintza handiak jartzen dizkiete batzuei, baina aise egiten dira beste
batzuen lagun, Nafarroan boteretxoak mantentzeko asmoz. Jakin badakite, ordea, beraiena
ibilbide gutxiko estrategia dela. Izan ere, autodeterminazio eskubidera eramango gaituen
eta Ajuria Enean edo Iruñean geratuko ez den ibilbidea behar dugu. Aurreko batean Mario
Zubiagak ondo zioen bezala: «¿Es el momento del cálculo político o de los valores?». Lluis
Llachekin jarraituz: No és això, companys, no és això; itxaron behar dugula esango digute.
Eta itxarongo dugu, seguru itxarongo dugula. Baina geldituko ez garenon itxaronaldia
izango da; no és això esaterik ez dagoen arte.
50 urteko borrokaren ondoren, beraz, hobeto ala okerrago dago gure herria? Hobeto,
ezbairik gabe. Estatua porrotera eraman dugu, politikoki indarge utziz, eta Estatuarekin bat
egin duen euskal indar hegemonikoa den PNVk porrot horretan ere harekin egin du bat.
Argi gelditu da, beraz, herriaren gehiengoak etorkizuna autodeterminazio eskubidearen
gauzapenean ikusten duela. Orain, eskubide hori lortze aldera, indarrak metatzeko garaia
da: egindakoaren eta borrokatutakoaren uzta batu behar da. Izan ere, no era això, companys,
no era això, pel que varen morir tantes flors.
| 30
30
Munduko hiritarren unibertsalismo abstraktuaz (Berria. 2010-10-24; Gara. 2010-11-
08)
Gaur egun politically correct bihurtzen ari da norbere burua kosmopolitatzat hartzen
dueneko edo munduko hiritar «sentitzen» omen deneko jarrera. Paradoxikoa dirudien arren,
oinarrian populista, atzerakoia eta hegemonista dena. Atzerakoia, herri batek bere
etorkizuna erabakitzeko eskubide funtsezkoaren ukazioa ahalbidetzen duelako, afera
identitarioa bera ukatuz; hegemonista, munduko hiritarraren atzean beti herri konkretu
baten identitatea ezkutatzen delako (normalean hegemonista, espainola edo frantsesa kasu);
eta populista, gaur egungo masen kultura demokratiko zintzoan ondo txertatzen den
«identitate» lauso eta ez-problematikoa delako. Jakina, termino hori darabilena ez da
nazionalista (aitortua); aitzitik, neutroa eta demokrata zintzoa da. Umekeria iruditzen zaio
euskaldun/espainol gatazka: bera horren gainetik dago. Hizkuntza bakarra daki berak, eta
gehienez ere ingeles pixka bat, eta, hala ere, munduko hiritarra da. Eta, kontuz, haren
aurrean besteok gara etnizista eta kobazuloetako homo sapiens txoro nazionalistak. Bera
demokrata heldu eta adin-nagusia da; zu, XVIII. mendean galduta dagoen erromantiko
irrazionala, hark dagoeneko gainditua daukan paradigma identitariotik atera ezinik
dabilena.
Kosmopolitismoa, ordea, tamalez edo
zorionez, kontzeptu osoki hutsala da, ez dio
ezeri erreferentzia egiten. Aitzitik,
aipagarriena zera da: kosmopolitismoaren
edo munduko hiritarraren jarreren atzean
beti identitate kultural hegemonikoren bat
ezkutatzen dela, hain zuzen, estatu bateko
nazio ezberdinen artetik gailendu den
identitate hegemonikoa. Beraz, itxura denez,
kosmopolitak unibertsaltasun abstraktu bat
(munduko hiritar) jartzen du diferentzia
guztien gainetik.
Horrela, diferentziaren eta berdintasunaren (unibertsaltasunaren) problema azaltzen zaigu,
Filosofian buruko min handia eman duena. Problema horren historiari so eginez, diferentzia
(kulturena, herriena, nazioena, hizkuntzena...) beti gatazken iturri izan dela ikus daiteke.
Kosmopolitismoak diferentzia ukatuz gainditu nahi izan du maiz afera hori. Nola? Adibide
zahar bat: San Paulok salbazioa unibertsala dela esan zuen, judurik eta grekorik ez zegoela,
beraz. Esan, ordea, grekoz esan zuen. Hortaz, partikular konkretu hori (greziar filosofia
platondarra -Nietzschek kristautasuna herriarentzako platonismoa zela zioen-) unibertsal
abstraktu batez mozorrotua inposatu zuen. Gaur egun, oraindik, Frantziako Iraultzaren
unibertsalismo kosmopolita faltsuarekiko morrontzak zamatzen gaitu. Iraultza hark, hain
zuzen, eredu partikular (frantses) bati jarraiki berdindu zuen guztia. Iraultza hartaz geroztik,
unibertsalak Frantzia eta Espainia izan dira, eta estaturik ez duten herriak lau zoroen
eldarnio nazionalistak bihurtu dira. Jokaldi horren jukutria honetan datza: estatu
| 31
31
unibertsalaren atzean, Ilustrazio frantseseko balio partikularrak daude ezkutuan, inolaz ez
balio unibertsalak (horrelako ezer abstrakturik existitzen ez delako).
Beraz, Mendebaldean, Iraultza Frantsesaz geroztik, dominazio kulturalaren ezaugarri izan
da diferentziak guztiaren «berdintasunaz» (politika, morala, kultura... nahastuz) gainditzea.
Hau da, inposatzea. Izan ere, partikular konkretu bat (frantsesa, kasu honetan) hartu eta
unibertsal bihurtzen da. Beste guztia ezabatu edo azpiratu egiten da, unibertsalaren
kontrako izendatuz. Zer gertatzen da, beraz? Historia ofizialaren arabera, Iraultza
Frantsesaren ondotik desagertu egin dira diferentziak: ez dago frantsesik, hiritarrak baizik.
Hala ere, euskaldunak, korsikarrak eta bretoiak frantses izatera behartuak jarraitzen dute.
Baina hori ez da problema, orain hiritarrak baitira; frantses hizkuntza derrigorrezkoa da -
besteak gutxietsiak daude-, baina horri unibertsalismoa deitzen dio akademiak. Baina,
atzean eta ezkutuan, espainola eta frantsesa eta haien kulturak eta hizkuntzak daude (edo
kasuan kasukoak: Alemanian kulturaniztasuna hondatu
omen den honetan, denak aleman berriz ere). Baina,
kasu!, azkar esango dizute gero: «Ez dago espainolik,
hiritarrak baizik» (Aurelio Artetak dixit). Hori bai, zu
bitartean, txintxo-txintxo, Espainian espainola izatera,
unibertsaltasuna Espainiak eta haren batasunak ematen
dutelako.
Zein da ezkertiar aurresuposatzen den kosmopolitismo
horren funtsa? Zein da munduko hiritar kontzeptuaren
edukia? Bitxia da ikustea nola gaur egungo jarrerarik
politikoki zuzenena norbere burua kosmopolitatzat jotzea
den, bai akademikoen munduan, bai politikarien artean,
baita identitate problemarik ez dutenen artean ere.
Kontzientzia lasai dutela, «ni kultura guztien aldekoa
naiz» esaten dizute.
Jean-Paul Sartrek «Burgosko Prozesua» (Gisèle Halimi. Gallimard, Paris. 1971) liburuari
egin zion eta ahaztu samarra dagoen hitzaurrea gogoratzea komeni da. Bertan, Euskal
Herriko kultura unibertsalista dela azpimarratzen du. Hain zuzen, euskalduna gizaki
unibertsal egin nahi du, edo «hiritar abstraktu, espainol baten berdina zeharo», euskal estatu
baten bidez. «Aginte zentralen humanismo unibertsalistaren ukoaren bidez» egin beharko
dela azpimarratzen du. Eta, beraz, euskaldunak ez duela espainolarekiko diferentea izan
nahi: aitzitik, politikoki eskubide berberak izan nahi dituela; bera ere unibertsal edo
munduko hiritar izateko. Hori bai, unibertsal euskaldun partikularretik, eta ez espainol edo
frantses partikularretik.
Horregatik, guk ere munduko hiritar izan nahi dugulako, euskal estatu bat nahi dugula
aldarrikatzen jarraituko dugu. Ez desberdinak edo hobeak garelako, baizik eta espainolek
eta frantsesek bezala, estatua izateko eta unibertsal/munduko hiritar -euskaldun- izateko
eskubide berdinaren jabe garelako.
| 32
32
Zerk egiten gaitu euskaldun? Hizkuntza eta pentsamenduaz (Berria. 2010-11-09;
Gara. 2010-12-13)
Filosofiak aspaldidanik dauka hizkuntzaren eta pentsamenduaren harremana egoki pentsatu
ez izanaren arantza kendu ezinik. Eztabaida, honako binomiora murriztu du filosofiako
akademiak: (1) hizkuntzak pentsamendua baldintzatu eta mundu-ikuskera bat ematen du,
ala, (2) ez dugu hizkuntza partikularretan pentsatzen, baizik eta sakonean dugun
hizkuntzarik gabeko pentsamenduan (mentalesean). Horrela, lehenengo hipotesiaren
arabera, hizkuntzak pentsamendua moldatu/baldintzatu egiten du, eta mundu-ikuskera oso
bat ematen digu. Akademiak ikuspegi horren aitzindari bezala jartzen ditu Sapir/Whorf
erlatibista madarikatuak. Ordea, problema zaharra dugunez, aurretik, Humboldt,
Wittgenstein, Heidegger, eta Steiner ere baditugu: eta hain urrun joan gabe, gure artean
Txilardegi eta Joxe Azurmendi ere. Bigarren hipotesiari jarraituz, beraz, ez dugu euskaraz
edo txineraz pentsatzen (adibidez), baizik eta pentsamenduaren hizkuntzan. Postura horren
egungo defendatzaileak Steven Pinker neurobiologoa (ikus The Blank Slate) eta Jerry Fodor
zientzialari kognitiboak lirateke (azkeneko honek asmatu zuen “mentales” hitza).
Arazo hau, beraz, txuri/beltz aukeretara murrizten da, bata besteari kontrajarriz. Zergatik?
Filosofian dagoen kultura dogmatiko eskasak, gauzak argitu ordez, ikerketa mailak nahastu
eta parekatzen dituelako. Logika horrekin apurtzen saiatuko
gara, funtsezko galdera hau eginez: pentsatu, zertan
pentsatzen dugu, euskaraz, ingelesez, espainolez,…; ala,
aitzitik, hizkuntza partikularren gainetik omen dugun giza
estruktura batekin? Pinkerren esanetan, mentalesez
pentsatzen dugu, inolaz ez euskaraz edo eskimoz (baina
bere mentales partikularra ingelesa da, badaezpada).
Mentalesa gure hizkuntzaren kapazitatea mugatzen duen kanpo oskola litzateke; gramatika
unibertsalaren pareko. Beraz, hizkuntza partikularrekin mentalesez pentsatutakoa baino ez
genuke adieraziko. Hots, hizkuntza partikularra, mentalesez pentsatutakoa adierazteko
tresna soila da. Horrela, Pinkerrek, hizkuntza ezaugarri konkretu batera lotu du. Hau da,
hizkuntza komunikazio tresna soila da, hizkuntza konkretuek hizkuntza unibertsal batean
dute beren jatorria… Hori bakarrik al da hizkuntza? Horrela bada, askatasuna esplikatzeko
posibilitateak urriak dira.
Filosofiaren alor askotan bezala, diferentziaren (hizkuntza partikularrak) eta
berdintasunaren (gramatika unibertsala) artean askatasunari tartea nola egin pentsatzea da
kakoa. Hori, eta hizkuntzaren eta pentsamenduaren arteko lotura mailak bereiztea: alde
batetik, maila formala edo sintaktikoa (gramatika unibertsala -Chomsky-), eta, bestetik,
maila semantikoa edo hizkuntza partikularrak (eta sorkuntza -gezurra, metaforak…-;
hizkuntzak ez baitu errealitatea ispilatzen, aitzitik, fikzioak sortzen ditu, gezurrak, egia
eraikitzeko asmoz –Nietzsche-). Eta horrela, bataren hipotesiak (hizkuntza partikularretan
pentsatzen dugu), ez du bestea ukatzen (pentsamenduaren hizkuntza dago), eta alderantziz.
Georg Steiner ongi ohartu da afera honetan aipatutako bi mailak bereiztea zeinen
garrantzitsua den. Onar daiteke, teoria gramatika-transformatzaile generatiboak dioen
| 33
33
bezala, zenbait estruktura formalek arau eta mugak ezartzen dizkiotela gizakiaren hizkuntz
gaitasunari. Estruktura fisiologiko sakon hori (oraindik demostratu gabea) unibertsala da.
Ongi. Baina kontuan izan behar da, estruktura hau neurobiologiaren subjektu dela, eta aldiz,
lengoai partikularren eta pentsamenduaren arteko lotura pentsatzea, hizkuntzaren
filosofiarena eta antropologiarena. Ondorioz, ez daude maila berean, eta ez dira ikerketa
berdinen subjektu. Afera guztia, hortaz, bi mailak nahastean datza.
Horrela, hizkuntzaren kanpo oskola hizkuntza sortzea ahalbidetuko lukeen gaitasuna
litzateke. Horrek ezin du askatasuna (errorea, gezurra, sorkuntza, hizkuntza desberdinak
egotea…) esplikatu. Aldiz, hizkuntza partikular bakoitzak bizia ematen dio formaltasun
horri, mundua artikulatzeko dituen ezaugarriekin. Hizkuntza partikularrak ahalbidetzen du
askatasuna, beraz, hizkuntzaren gaitasuna efektibo egin dezakeena bera baita. Hizkuntzaren
baitan izan gaitezke soilik askeak: hizkuntza -hizkera- sortu, eta haren barnean daramagu
historia, nahiak, poesia, zientzia, kantak… mundu-artikulazio oso bat. Etengabe aldatzen
dagoena baina bere baitan osoa dena. Hortaz, pentsamenduaren hizkuntzak hizkuntzaren
kanpo oskola moldatzen badu, oskola hori hizkuntza partikular batek jartzen du martxan:
eta pentsatu beraz, partikular horrekin egiten da. Horrela, determinismoaren kontra,
hizkuntzak askatasuna ahalbitzen du (baita etika ere).
Eguneroko hizkuntzak eragin zuzena dauka pentsamenduan. Wittgensteinek zioen gure
munduaren [pentsamenduaren, ulertu behar da] mugak gure hizkuntzarenak direla.
Hizkuntza eta pentsamendua berdintzeak, ordea, ez du hizkuntza-determinismo bat
suposatzen; alderantziz. “Izan ere, gizakia hiztuna da naturaz, (…) eta esentzialki den
hiztun bezala pentsatzen du. Hizkuntzak harengan [pentsamenduan] eragina duela esatea,
hura hizkuntzan geroz eta bere buruaren kontzienteago bilakatzen ari dela, esatea bezala
da” (Azurmendi, J. Humboldt. Hizkuntza eta pentsamendua. 82. orria.)
Esan daiteke, hortaz, identitate indibidual, kolektibo eta giza espeziearen oinarria
norberaren hizkuntza(k) d(ir)ela. Izan ere, pentsatu (sentitu, hitz egin, eta abar) gogaera
unibertsalean egiten badugu, aberastasun eskasa geratzen zaie hizkuntza partikularrei.
Berdin al da, ba, “maite zaitut” eta “te quiero”? Teoria unibertsalista gramatikalen atzean
monolinguismoaren gorazarrea usain daiteke. Horren kontra, esan behar da hizkuntza
bakoitzak bere modura ahalbidetzen duela giza askatasuna, hizkuntza bakoitzak bere
askatasun modua. Hortaz, identitatea hizkuntzak sortzen du. Izan ere, zerk egiten gaitu
euskaldun? Historiak bakarrik ez gaitu egiten, ez baitauka zentzu intrintsekorik, eta berdin
etniak (arrazak) edo Estatuak. Ez dago euskal dei daitekeen esentzia eterno eta absoluturik.
Baina, hala ere, euskaldun garela badakigu. Zergatik? Zerk egiten gaitu euskaldun?
Euskarak.
| 34
34
Pazifismoaren eraginkortasun eza (Gara. 2010-11-22; Berria. 2010-12-14)
Egunkaria zabaldu, eta notizia hau irakurtzen dut egunero: “x”-ek (berdin zait nork:
PSOEk, Aralarrek, Lokarrik…) Ezker Abertzaleari eskatu dio ETAren biolentzia
kondenatzea eta haren kontrako diskurtsoa gogortzea. Eta, amorruz, pentsatzen dut: nortzuk
ote dira “x” hauek inoren kontzientzia bortxatzeko? Vatikanoko capo berriak? Amorrua
razionalizatu ondoren, hobeto pentsatu, eta ondorio honetara heldu naiz: frankismo
soziologikoan gaude berriz ere; pazifismoaz mozorrotutako artxikatolizismo espainolean.
Etsaiaren moral bikoitza onartu, eta kontzientziaren bortxa frankista inposatzen da berriz
ere. Baina, estatuaz gainera, gure herriko hainbat alderdi eta erakunde “abertzalek”,
betikoek zein orain hamar urte sortutakoek, kontzientziaren bortxa berbera inposatu nahi
dute. Slogan erlijioso zahar-berriekin datozkigu, beraz: “bide pazifikoak dira zilegi eta
eraginkor bakarrak”, “biolentzia kondenatu eta errefusatu behar da”, eta abar predikatuz.
Bigarren hori, ordea, ez da kontzientziaren bortxaketa besterik.
Horretaz gain, behin eta berriz entzuten ari gara biolentziarekin ezer ez dela lortzen, eta
kasik fede itsu batekin esaten zaigu politika dela bide zilegi eta eraginkor bakarra (gero
politika bide pazifikoekin berdintzen da
absolutuki, biolentzia ez-politikoa balitz
bezala!). Eta bide pazifikoetatik jarraituz
oztopo guztiak gainditu, eta herri hau bihar
askea izango dela sinetsita daude. Nondik
dator fede hori? Slogan inuzente hura
gizakiaren historia urrun eta hurbilarekin
gaizki lotzen den printzipio metafisiko hutsa
da. Biolentziarekin ezer ez dela lortzen
sinestea historia eta historiaurrea (eta
errealitatea!) bera ukatzea da, geroz eta
erlijiosoago (absolutuago) predikatzeagatik eta ozenago oihukatzeagatik egiago bihurtzen
ez dena. Zeren eta, nola izan da Espainia eraikia? Zenbat “demokrazia” daude munduan
bortxarekin lortuak izan ez direnak? Zenbat giza eskubide lortu dira gizakiaren historian
biolentzia erabili gabe? Zenbat?!
Bakea nahi duenak ezin ditu txorakeria horiek esan. Daukagun historia eta gizartea
daukagu, ez izatea gustatuko litzaigukeena. Eta daukaguna eta izatea gustatuko
litzaigukeena nahasten ditugu berariaz. Izan ere, gizakiaren historian, de facto, bortxa bidez
lortu izan dira emaitzak politikan, tamalez. Hortaz, bake bideak eraginkorrak badira,
zergatik du Espainiak bere batasuna bermatzeko hainbeste polizia? Zergatik torturatzen du?
Zergatik du armada bat?… Bere batasuna mantentzeko bide pazifikoak onenak badira,
zergatik? Esaiozu Estatuari ezetz, erratua dagoela eta bide pazifikoak onenak direla, eta,
beraz, haren konkista, genozidio eta errebolta anti-ilustratu guztiak hain gloriosoki
kontatzen dituzten historia-liburu guztiak erretzeko, eta deuseztatzeko kartzelak eta armada,
bere batasunari eusteko bide pazifikoak omen direlako eraginkorrenak. Seguraski tenteltzat
hartuko zaitu.
| 35
35
Bestelakoa da, ordea, bakea tresna efikaz izateko baldintzak eraiki nahi izatea. Baina
egungo gizartean ez daude horretarako baldintzak sortuak, hori da problema. Hori eta bakea
ez dela berariaz eta ezinbestean egon behar duen zerbait (batzuek haizea bezala egon behar
den zerbaiten gisara predikatzen digute-eta!), bakea egin egin behar da, eta bakea -ergo
justizia- izateko baldintzak sortu egin behar dira. Hau da, bakea ez predikatu, baizik eta
egin, eraiki egin behar da. Eta, beraz, bakea ez da egiten bortxa oro ez zilegitzat
kontsideratzen duen etika elizkoi bat predikatuz (bestela, kontsekuentea izanez, ez ordaindu
armadaren sostengurako zergak, eta ez parte hartu tortura sostengatzen duten instituzioetan,
edo itxi armagintza enpresak). Aldiz, baldintzak sortu behar dira indarkeriarik gabeko
politikek eragina izan dezaten, eta horrela, inork indarkeria zilegitzat har ez dezan. Hau da,
desagerrarazi dezagun (gure kasuan) batzuek biolentzia zilegitzat kontsideratzeko izan
duten motibo hori (Euskal Herriak ezin du bere etorkizuna demokratikoki erabaki, berdin
frankismoan nahiz “demokrazian”). Bide horretan, predikuak baino, politika eraginkorrak
egiteko ordaintzen zaio politikariari. Horretarako bozkatzen dugu (permititzen zaigunean),
ez errealitatearekin lotzen ez diren slogan tentelen arrosarioa errezatzeko!
Indarkeria, beraz, lehen-lehenik errealitate bat da nahiz eta XXI. mendean egon! Ez beste
ezer. Izan ere, batzuk asaldatu egiten dira XXI. mendean tortura posible dela ikusita.
XXI.ena izate hutsagatik derrigorrez demokratikoagoa edo aurreratuagoa izan beharko balu
bezala. Baina hau ez da biolentzia justifikatu nahi izatea, baizik eta XXI. mendean oraindik
biolentziak duen garrantziaz jabetzea. Ez gara tentelak. Armak, biolentzia eta gizon-
emakume armatuak gorroto ditugu, baina ez gara hain inuzenteak armak gaur egun duten
garrantziaz ez jabetzeko. Gaurko munduan, atzokoan bezala, geroz eta arma gehiago izan,
boterea ere handiagoa da (ustezko bakezale askoren negozioa ere bai, halaber).
Errealitate hori, beraz, hor dago. Zer egin haren aurrean? Politikariek indarkeriaren aferari
Rouco Varelak eta Benedictok predikatzen duten etika absolutu horrekin aurre egin nahi
izatea ez da duina (gizartea laikoa dela esango dute gero…). Zer gizarte mota eraiki nahi da
horrela?!
Kultura dogmatiko-katoliko arnastezin batean bizi gara. Afera, bere garaian bezala orain,
kontzientzian sartzen den Estatu artxikatolikoaren eta haren guardako aingeruen
autoritarismoa da. Izan ere, noiz arte errepikatu beharko dugu estatuak bizitza soziala soilik
arautu dezakeela, baina inolaz ere ez kontzientzia?! Eta, noiz ulertuko dugu inork pentsa eta
arrazoitu dezakeela herri batek defentsarako eskubidea duela (armekin, adibidez), baina
orain agian ez dela eraginkorra (eta horregatik errefusatzen duela politikoki, baina ez
moralki -hori txorakeria baita-), eta abar, eta hori ez dela kondenagarria?! Hau da, pentsatu,
edozer pentsa daiteke, baita biolentzia zilegi dela ere, eta hori inork ezin epaitu dezake
politikoki, gutxiago moral elizkoi batetik, eta are gutxiago baldintza bezala jarri
instituzioetan parte hartzeko. Oraindik ere larriagoa da alderdi abertzale batzuk ezker
abertzalearekin biltzeko kondena baldintzatzat jartzea, edota Batasunaren legalizazioa
ahalbidetzeko baldintza bezala onartzea; kultura inkisitorial espainol (hori ere biolento!)
batetik egiten baita.
| 36
36
Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa (Gara. 2010-12-21)
GARAn, 2010eko abenduaren 9an Tomás Urzainqui historialariak “Euskal Herria no es el
sujeto político” artikulua argitaratu zuen, askapen subjektu politikoa definitzeko asmoz.
Zein da subjektu hori? Subordinatua dagoen gizartea, hau da, Estatu bat izatea ukatu dioten
hori. Estatu izateko nazioaren eskubidea 1512. urtearen aurretik izandako Nafar estatuan
oinarritzen dela esaten digu. Hau da, Urzainquiren iritziz, Nafarroak (Euskal Herria
baztertzailea omen baita) libre izateko eskubidea du aurretik Estatu bat izan zelako. Jarrera
hori sostengatzeko badu zuzenbideak babesten omen duen argumentu indartsu bat: “la
aplicación del criterio existente en el Derecho internacional para los casos semejantes, que
vincula el espacio de la sociedad política, o ciudadanía, con el ámbito territorial histórico
del estado propio”. Nazio Batuen “Eskubide kolektiboen” gutunaren atarikoan esaten zaigu,
halaber, tesi horren kontra, “la ausencia de una definición universalmente admitida del
concepto de <pueblo> pone en evidencia que no se trata de un concepto estático sinó
dinámico”. Hau da, herria denboran aldatzen doan entitatea da: bere geografia, demografia,
eremu linguistikoa, eta izena bera ere aldatzen diren bezala.
Artikulu hori atera eta egun bi geroago, Luis M. Martinez Garate, Tasio Agerre eta Angel
Rekalde Nabarraldeko kideek “Euskal Herria sí es el sujeto político” artikulua idatzi zuten.
Urzainquiren tesiaren kontra (subjektu politikoaren auziari dagokionean), herriaren
dinamikotasuna onartzen dute (hasiera batean), esanez “[Euskal Herria] pasó de designar
exclusivamente el hecho lingüístico a denotar una realidad cultural”. Horrela, nazio
euskalduna ez da existitzen behinola Estatu bat izan genuelako, baizik eta guk egunero
eraiki(tzen) dugulako. Geroago, ordea, gaur egun aske izateko kontzientzia Nafar Erreinuak
garatu zuela dioskute, “basada en el antiguo Derecho Pirenaico”. Eta horrela, “el Estado de
Navarra supuso el reconocimiento internacional para la nación vasca. Es evidente que, a
nivel internacional, cualquier nación tiene derecho a su propio Estado, pero para eso tiene
que existir dicha nación. Y hoy la nación vasca existe, fundamentalmente, porque hubo un
Estado que la forjó.” Ezin ados egon hemen egiten den jauzi kualitatiboarekin: herri
kontzientzia eta nazioarteko zuzenbidea (edo eskubide tradizionalak) nahasten gabiltzala
uste dut.
| 37
37
Azkeneko horien artikuluari egiten diodan kritika funtsezkoena, hau da: antzinako estatu
haren garrantzia ez da ezinbestekoa aske izateko kontzientzia egituratzeko. Hori eta, izan
zirelako gara, egunero ukatzen dela enpirikoki. Noski, aske izateko eskubidearen
kontzientzia ez dator jainkoaren graziak emana, autoreok ondo azpimarratzen dutenez. Izan
ere, independentziarako borondatea edo zapalduaren kontzientzia eraiki egin behar da.
Xede horretarako, berdin balio lezake historiaren ezagupenak, kanta batek, arrazoi
ekonomikoek edo mitoek. Independentziarako borondatea gauza askok eraikitzen dute:
historia tresna horien artean beste bat baino ez da. Politikoki, ordea, aske izateko
aurrebaldintza bakarra herri borondatea da. Hortik kanpo dauden elementuak borondate
hori indartzeko tresnak besterik ez dira. Historia nabarrista ezin izan daiteke elementu guzti
horien artikulatzailea, eta are gutxiago historia sabinista edo Espainia (Hispania)
eternalaren historiak.
Baina zergatik da kateatzailea historia nabarrista hori? 1512 aurretiko egoera batek ezin
duelako gaurko gizartearen etorkizuna erabaki, eta Nabarraldeko kideok ados daude
horrekin. Diskurtso horrek, alabaina, gaur egungo gizartea antzinako gizartera kateatzen du
halabeharrez. Haiek diotenez, kontzientzia horren egituraketa eta aplikazioa “no pueden
prescindir del continuo de su reivindicación histórica, que es lo que ha constituido la
identidad que somos en el presente”. Orduan, askapenerako herri kontzientzia Nafar
Erreinuaren galeraren berehalako berreskurapenaren aldarrikapenean oinarritu behar da
ezinbestean autoreon ustez. Hortxe bihurtzen da diskurtsoa kateatzaile.
Beraz, izan zirelako gara? Urzainquik diosku Euskal Herria izena baztertzailea dela;
Nafarroa, aldiz, integratzailea. Nabarraldeko hiru kideak ez daude ados. Zergatik? “Esa
realidad [Euskal Herria], objetiva y reconocida por personalidades tan importantes (…) es
un dato adquirido. Si, además, a principios del siglo XXI presenta voluntad política de
constituirse en sujeto político como Estado independiente, tiene en la citada resolución de
la ONU un innegable soporte de derecho”. Orain zuzenbide internazionala eta kontzeptuen
eraikuntza nahasten gabiltza. Aitzitik, Euskal Herria da subjektu politikoa, subjektu hori
definitzeko ezartzen dugun izena Euskal Herria (izan) delako (Nafarroa izan zitekeen
bezala), ez beste ezergatik (ez Estatu batek nazio hori egituratu zuelako). Hau da, historiak
ez digu esaten edo legitimatzen gaur nor garen edo izan behar garen. Izan ere, egia al da
Urzainquik dioskun bezala, Euskal Herria kontzeptu politikoa izateko historiako gertakari
batek zedarritu behar duela? Nabarraldeko hiru kideek, Urzainquiren ideia honekin bat
eginez, historiako datu objektibo bezala definitzen eta justifikatzen dute Euskal Herria, eta
ez momentu honetan gizarte honek egunero eraikitzen diharduen kontzeptu bezala.
Kontzeptu bat definitzeko edo subjektu politiko bat egituratzeko historiaren zereginaren
eztabaida hau bizantinotzat hartua izan bada ere: ez al da, aitzitik, bizantinoa, herri baten
etorkizuna 1512ko konkistara edo aurretiko estatu galdura kateatzea? Ez al da bizantinoa
gure herriaren askapenerako argumentu politikotzat historia erabiltzea? Ez al da bizantinoa
gu gaur zer garen definitzeko tresna legitimatzaile bezala datu historikoak edota mapak
erabiltzea? Aske izan nahi dugu, eta kito, berdin estatua izan dugun edo ez. Historiarena ez
| 38
38
da argumentu politiko bat. Historiaren erabilpen molde hau bihurtzen da, beraz, Urzainquik
dioen bezala (kontrakoa defendatzeko bada ere), “una conducta verdaderamente suicida”.
Zergatik? Euskal Herriaren askapen subjektua historiaren interpretazio teleologiko batean
kateatu eta beste tresna guztiak historia nabarrista horren pean subordinatu eta
interpretatzen direlako ondoren, historiaren eskema horretatik kanpo geratzen diren
interpretazioak konplexu identitariotzat hartuz. Historia mota hau, horrela, murritzailea
bihurtzen da, askatzailea beharrean.
Hortik askatu beharko gara ere Euskal Herria askatzen jarraitzeko, esku artean ditugun
tresnak erlatibizatuz, eta haiek dibinizatu gabe, historia, aurrehistoria, folklorea,
diferentziak, eta abar guztiak argumentu politiko edo kateatzaile bezala erabili gabe.
Askapen subjektua osatzen dugun askapen mugimendutik egituratu behar dugu herriaren
independentziarako borondatea, eta horretarako (eta libre izateko) ez dugu behar antzinako
erreinurik.
| 39
39
Teoriaren eta errealitatearen arteko gatazka (Gara. 2011-02-11; Berria. 2011-03-29)
Ameslariak gara gazteak definizioz. Utopiazaleak. Errealitateari muzin egin eta bertatik
urrun eraikitzen ditugu ametsak, desioak; eta handik ere egituratu geure gizarte perfektuak,
gizakien arteko harreman idealak, antolamendu politiko ahalik eta demokratikoenak, eta
abar. Pixkanaka, ordea, utopien eta errealitatearen arteko distantzia amiltzen dela ohartzen
garenean, errealitatea teoriarekin neurtzetik errealitatetik teoria eraikitzera igarotzen gara,
errealitate kolpe ugari jaso ondoren. Amildegi horretatik urrunduz, utopiak dogmatikoki
defendatzetik haiek erlatibizatzeko (errealitatera tolesteko, alegia) ahalegina egiten dugu.
Batzuk, ordea, utopian geratzen dira. Eta horrela, razionalinski asko ibiltzen da gure
parajeetan, errealitatea ukatuz beren teoriak errealitatean inposatzeko prest.
Gazteok, buruarekin baino bihotzarekin pentsatzen dugun arren, arrazionalista erradikalak
(itsuak) izaten gara edozein arazo (ekonomiko, sozial, generozko... finean, politiko)
ebazterako orduan. Beti izan ohi dugu edozein gatazka politikorentzako soluzio teoriko
biribila. Problema izaten da, gehienetan teoria mailan biribilak izaten diren soluzioek
errealitatean ez dutela inoiz funtzionatzen. Arrazionalismo erradikal horrekin errealitatearen
aurka ematen dugun danbatekoa fulminantea izaten da behin baino gehiagotan. Arazo hori
ez da, ordea, gazteon esklusiboa, guztiona baizik.
Arrazionalismo erradikal horren oinarri filosofikoa hau
da: teorian balio duen soluzio batek errealitatean balio
behar duela pentsatzen da. Kontua da, ordea, teoria
mailako baldintzak ez direla errealitateko baldintza
berberak. Adibide batzuk jarriko ditut ilustratzeko.
Adibide gordinena ateismoa litzateke (bere bertsio bulgarizatuan). Ateismoa arrazionalismo
erradikal baten emaitza da. Ateismoak jainkoaren existentziaren afera zientifikoki ebatzi
nahi du. Gezurra da jainkoaren hipotesia, ez da frogagarria. Beraz, arrazionalki juzgatzen
dugu mitoa: egia da edo gezurra da, ez da beste eskemarik kabitzen. Pentsatu beharrean
badagoela egiarena eta gezurrarena ez den beste eremu bat, zentzuarena, adibidez. Hortaz,
ikuspegi zientifikotik at geratzen dena arrazionalismo erradikal horrekin ezabatzen dugu,
eta harekin, nahi gabe, gizakiaren alde mitikoa, poesia, askatasuna, maitasuna... (teoria
mailan kontraesan bat sortuz, teoria eta errealitatearen artean beste bat). Azken batean,
gizakiaren errealitate bat ukatu besterik ez dugu egiten.
Filosofian, erlatibismoak jasaten du arrazionalismo itsuaren erasoa. Erlatibismoa
kontraesankorra dela esaten da. Hau da, erlatibismoak baldin badio ez dagoela egiarik, edo
dena erlatiboa dela, esaldiak berak egiazkoa izan nahi duenez, auto-kontradikzioan jausten
da, egiarik ez badago esaldia bera ezin daitekeelako egiazkoa izan (eta, beraz, dena ez da
erlatiboa). Dedukzio arrazionalista horrekin, erlatibismoaren problema uxatu dela uste
izaten da. Afera da, arrazionalki (adibidez) bi gehi bi lau direla: errealitatean, ostera, bi
zapata gehi bi sagar ez dira lau zapata. Hortaz, erlatibismoa arrazionalki (teorikoki)
kontraesankorra izan daitekeen arren, errealitateko elementuek erlatiboak izaten jarraitzen
dute. Operazio horrek teorikoki errealitate bat estali baino ez du egiten.
| 40
40
Arrazionalismo erradikal horrek, beraz, teoria mailako baldintzak ezarri nahi dizkio
errealitateari. Hegelek esan bezala, «errealitatea ez bada nire sistemara moldatzen, beretzat
kalte». Ikuskera hori argiago antzeman daiteke beste adibide batekin. Orain asko erabiltzen
da eskubidearen arrazoia subjektu politikoa definitzeko kezka dugunean. Zergatik da nazioa
Euskal Herria, eta ez Araba edo Berriz? Ez al dute denek subjektu politiko izateko eskubide
bera? Planteatzeak ere ez du zentzurik. Errealitateko baldintzek ez dute lekurik uzten
eskubidearen galdera hori mundu honetan erreala izateko. Berriztarrek teoria mailan nazio
izateko eskubidea izateak ez du legitimo egiten eskubide baten aldarrikapena. Errealitatean
baldintzak egon behar dira eskubide hori gauzatzeko. Orduan, askatasunak ez dizkigu
eskubideak ematen (teoria mailan bai, errealitatean ez), kasu honetan subjektu batek
(Berrizek, adibidearekin jarraituz) kontzientzia izan behar du (borondatea); kontzientziaz
gain, noski, beste gauza asko: presioa, organizazioa, subjektu politiko delako herritarren
onarpena... efikazia eta arrakasta. Errealitateko baldintzak ez dauzkan bitartean,
eskubidearen errebindikazioa teoria mailako aldarrikapen hutsa da. Beraz, teoriaren
baldintzak eta errealitatearenak ez dira berdinak: ezin da teoria mailan zerbait errebindikatu
errealitatearen baldintzak kontuan izan gabe. Hots, teorian nik ere munduko abeslaririk
onena izateko eskubidea daukat...
Beste adibide bat pazifismoaren predikua litzateke (pazifismoa eta bide pazifikoak ez
ditzagun nahastu). Pazifismo instituzionala, lotsagarria izateaz gain, errealitatearekin lotzen
ez den prediku santua besterik ez da. Bakea tresnarik eraginkorrena dela predikatzen dute
batzuek. Teoria mailan hala nahi izateak, ordea, ez du errealitatean eraginkor bihurtzen
(ezta ere biolentzia ez-eraginkor). Errealitateko baldintzek kontrakoa adierazten dute
(begira bestela nola hornitzen diren estatu guztiak armaz eta armadaz). Teoriak, beraz, ezin
dio errealitate horri muzin egin. Bestela, pazifismo horrek norberaren biolentzia ezkutatu
baino ez du egiten.
Argi dago, beraz: teorian balio duen zerbaitek praktikan ez badu balio, praktikako
baldintzak hartu behar dira kontuan. Mundua transformatzeko, ez da errealitatea hobeto
pentsatu behar, baizik eta errealitateko baldintzetatik abiatuta pentsatu. Errealitatea
onartzeak ez du esan nahi hura ontzat ematea «moralki» edo politikoki (nola onartuko dugu
ba tortura, gosea...?), baizik eta, beste gabe, errealitatea aztertzea bertako elementuak aldez
aurretik ukatu gabe. Hain zuzen, den bezala onartzen dudalako aldatu nahi dut. Baina
bertatik abiatuta analizatu beharko dut, aldaketa hobekien nola egin jakiteko.
Ondorioz, gazteok errealitatea ukatzen duten teorietan murgiltzea normala deritzot,
errealitatea berehala aldatzea baita gure xedea. Hori bera bere burua heldutzat daukan
Estatu batek eta bere intelligentsiak egitea, ordea, barkaezina da, teoria horiek guztiak
errealitatea ezkutatzeko predikatzen baititu (eta ez aldatzeko, gazteok bezala): giza
eskubideak horien urraketa etengabeak estaltzeko, pazifismoa bere biolentzia nardagarria
isiltzeko, demokrazia de facto-ko faxismoa ezkutatzeko... finean, teoria, errealitatea
estaltzeko.
| 41
41
Aralar eta Nabai: xake-matea? (Gara. 2011-02-18; Berria. 2011-03-01)
Aralarren sorrera: Duela 10 urte, ezker abertzaletik ateratako batzuek Aralar alderdia osatu
zuten. Bere aliatu politikoa ezker abertzalea zela hasieratik azpimarratu zuen arren, 10
urteren buruan, hauteskundeetara IUrekin, Batzarrerekin, EArekin eta EAJrekin koalizioan
joan izan da, kasuan kasu eta interesak interes. Aralar sortu eta berehala Batasunaren
ilegalizazioa etorri zen (berantago beste hainbat herrestan). Horren karietara, Aralarri
kobertura mediatiko izugarria eman izan dio Rubalcabak: «Hauek dira ezker abertzale
independentista bakezaleak; besteak, terroristak». Bereizketa hori guztiz errefusatu gabe,
baita sozializatuz ere, ekin zion Aralarrek bere bideari, haren hastapenetan azpimarratu
zuelarik, besteak beste, ez zela biolentziaren kondenaren jolas demagogikoan sartuko. Hori
dena kontuan hartuz, hasieratik gaur egunera, jauzi kualitatibo handiak izan ditu, bai praxi
politikoan, bai printzipio politikoetan ere.
NaBairen ibilbidea: Aralar sortu eta lau urtera, eta ezker abertzalearen ilegalizazioa
gauzatzen zen bitartean, Aralar, EA, EAJ, Batzarre eta «independenteen» arteko koalizio
bat osatu zen. Helburua: UPN gobernutik botatzea eta sozialismotik demokrazia kristaurako
(sozialdemokraziatik pasatuz) sentsibilitate vasquistak batzea (horrela, 2007an PSNri
koalizioa egitea eskaini zion). Behin hori lortuta, egoera politiko normalizatu batean biziko
bagina bezalako plantak eginez, bigarren indar izatera iritsi
zen. Nafarroa, cuestión de estado: Azkeneko hilotan
Nafarroan egoera politikoak izan dituen joan-etorriak
nahasiak izan dira oso: NaBairen barruko liskarrak, ezker
abertzalearen alternatibarako proposamenak, atxiloketa
indiskriminatuak, torturak, negoziazioak, deklarazioak...
Nafarroa cuestión de estado dela agerian utzi duten
jokaerak izan dira denak. Alde batera zein bestera: Euskal Herriko estatua Nafarroarekin
izanen da edo ez da izanen; Espainiaren batasuna Nafarroarekin izanen da edo ez da izanen.
NaBai desintegraziorantz: Zentroko indar hegemoniko bihurtzeko bidean. EAJren (eta bere
sateliteak diren «independenteak») eta Aralarren arteko akordio inplizitua agerian geratu
den honetan, alderdi jeltzaleak Nafarroan daukan boto kopuru eskasa diruarekin trukatu
izana leporatu izan zaio beti (eta beste kideei gurdi horretan igo izana). Koalizioari
aspalditik egin zaion kritika horretaz harago, luzerako estrategia bat argitzea komeni da.
Sakonagoko zerbait gertatzen ari baita: NaBai zentroko alderdi bakar izateko ari da
mugitzen -boto mugimendu handiena hor baitago, eta ez ezkerrean-. Hau da, ideologiarik ez
eta egungo egoera antidemokratikoa kudeatzeko bokazioa izango duen zentroko alderdi
hegemonikoa izateko bidean da.
Izan ere, azken urteei erreparatzen badiegu, aitzineko lauko koalizio heterogeneo,
multikultural eta plural horretatik, Batzarre izan da kanpoan geratu den lehena
(negoziazioetan baztertua sentitu ondoren, koaliziotik joatea erabaki zuen). Ordura arteko
nabarrismo vasquistak IUrekin ezkerrekoa -eta bakarrik ezkerrekoa eta ez beste ezer («ez
beste ezer» horren barruan espainola izanen dela ulertu behar delarik)- izango den
koaliziorantz egin zuen bidea. Horrek, nolabait, NaBairi ezkertiar kutsua kentzen zion.
| 42
42
Helburua zentroko indar hegemonikoa izatea denez, aurretik aipatu alderdia oztopoa
besterik ez zen.
Baina beste bi eragozpen ere baziren: ezker abertzalea eta EA. Zer egin: betoa eta
kanporaketa, hurrenez hurren. Kudeaketa administratiborako bokazioa dutenek bakarrik
izanen dute tokia. Ezker abertzaleak ez dauka lekurik ezkertiarregia eta abertzaleegia
delako (EA berdin, harekin akordio estrategikoa izanik). Nafarroan zentroa nabarrismoa
baita, hots, ezkertiar eta euskal kutsurik ez daukan guztia.
NaBai, beraz, EAJ Vascongadetan den alderdia bilakatzeko bidean da. Oso argi deskribatu
zuten jokaldi hori «Diario de Noticias»-en hainbat aralarkidek duela gutxi: «En el plano
teórico de los principios, NaBai, al haber aceptado, simbolizado y promovido el ámbito de
decisión política de Navarra, como marco de su actuación, ha potenciado una visión
dinámica de Navarra, frente a las dos visiones estáticas contrapuestas: la del navarrismo
antivasco, de sublimación de la voluntad de los navarros (...) [eta] la del autodeterminismo
de sujeto y momento único, vascongadizante o bizkaitarrista. Estas dos visiones estáticas
han esgrimido sus respectivos esencialismos contra el fenómeno teórico de NaBai,
acusándole unas veces de nacionalista vergonzante y otras vendido al celtiberismo» («La
cuestión navarra». P. Zabaleta, R. Ubera eta J. Abril. 2011-02-03). Horrela, laburbilduz,
zentrora bidean, hiru elementuri aurre egin behar izan dio NaBaik:
1. Ezkerra kendu, Batzarre kanporatuz. / 2. Euskal abertzaleegia den eta zentroko iritzi
publikoari begira ETArekin lotura duen ezker abertzalea, eta ondorioz, EA estrategia-kide
berria koaliziotik at utzi. / 3. Nafarroako erabakimen esparrua maila guztietan EAEkotik
bereizi: UPNren jarrera erregionalista bera. Hortik EAri egindako ultimatum erregionalista.
Xake-mate? Aurrekoa aintzat hartuz, EAJk 30 urtez erabili duen diskurtso bera
errepikatzeari ekin dio NaBaik. Aipatu artikuluan dioten bezala, UPN alde batean, eta
ezkertiar eta abertzaleak bestean: NaBai erdian. Joera politiko nabarmen horren aurrean,
Vascongadetako Aralar jokoz kanpo geratu da. Zer beste ondorio atera daiteke? Euskal
abertzaletasunaren baitan bi ardatzen birkokapenaren aurrean gaudela, EAJrena batetik, eta
Sorturena bestetik. Bi ardatz horien inguruan mugituko da euskal politikagintza. Zentro-
eskuina alde batetik, eta ezkerra bestetik. Xake jokoan erregea arriskuan, xakean
dagoenean, hiru aukera dauzka:
1. Mehatxu egiten duen fitxaren eta erregearen beraren artean beste fitxa bat jartzea:
adibidez, Nafarroatik kanpo hartutako erabaki estrategiko zein politikoen aurrean fitxa
«ideologiko» berri bat jarriz (marko erregionalista onartuz). 2. Erasotzailea harrapatzea:
Estatuaren errepresioa bultzatuz, babestuz, edo beste alde batera begiratuz. 3. Erregea
erasotzailetik urruntzea: ezkerretik eta abertzaletasunetik zentroko nabarrismora ihes
eginez.
Hori kontuan hartuta, esan behar da taulako fitxa gutxi falta dela mugitzeko: batzuk
dagoeneko mate den xake batean daude.
| 43
43
Konbertsio katoliko-espainola (Gara.2011-03-21; Berria. 2011-03-29)
Duela gutxi, Tariq Ali intelektual pakistandarrak hitzaldi mamitsu bat eman zuen Euskal
Herrian. Beste gai batzuez gainera, gure herriko egungo egoera politi- koaz hausnarketa
sakonak utzi zizkigun. Nik hau azpimarratu nahiko nuke: Tariq Alik dio (ezker abertzaleari
esaten diotenaz) «you cannot participate unless you publically denounce your past. It
remains me of the convertion of Muslims and Jews to Christianity in the middle ages. What
this is got to do with the modern world? This is the 21th century?», hau da, «Ezin duzu
[hauteskundeetan] parte hartu, publikoki iragana kondenatzen ez baduzu. Erdi Aroan
musulmanen eta juduen kristautasunerako konbertsioa gogorarazten dit horrek. Zer zerikusi
dauka mundu modernoarekin? Hori al da XXI. mendea?».
Erdi Aroan, Inkisizio espainolak moriskoak kanporatu aurretik (1492an dekretatu zen
kanporaketa), kristautu egin nahi izan zituzten:
hagitz ezagun dugu historia hau. Joxe Azurmendik
2009ko Topaketetan eman zuen hitzaldian
(Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien
kontrolaz) ideia bera zerabilen. Adibide bat
jartzearren, Felipe II.ak (XVI. mendea) isilpeko
inkesta bat bidali omen zien gotzainei moriskoen
kristautasun asimilazioa zenbaterainokoa zen
ikusteko. Bizitza publikoan hiritar kristau zintzoak
zirela egiaztatu ahal izan zuten. Baina aski al zen
horrekin? Zer ziren morisko horiek kontzientzian?
Felipe II.ak ez bakarrik biziera, kontzientzia ere
kontrolatu nahi zuen. Horregatik, «el rey no se
mostró conforme con que ese conjunto de actitudes
y prácticas definieran una personalidad cristiana y
ofreció a los obispos una regla práctica y un baremo mínimo de prueba de cristiandad:
`que ser notoriamente buenos christianos se pruebe por actos positivos contra la secta de
los moros (kondena publikoak, eta abar, exijitzen dira, hortaz!), (...) desviadose del
algarauia y de los de su nacion (alegia: ez euskara zaindu eta landu edo halakorik egin, ez
euskaltzale, abertzale eta euskararen nazioko jendearekin harreman askorik izan), pues no
vasta lo que prueban de que frequentan los sacramentos porquesto puede ser lo agan por
su conservacion'» (sic, Azurmendiren oharrekin). Horrela jarraitzen eta bukatzen du
Azurmendik moriskoen konbertsioaren auzia: «Azkenean, ez urdaia jateak, ez ardoa
edateak, ez kristautasunaren aldeko egintza positiboek (islamaren kontrakoak espresuki ez
badaude), eta ez ezerk balioko die, esan bezala, eta erbesteratuak izango dira». Ezaguna
zaigu istorio hori guztia gaur egun, ezta?
Erdi Aroan moriskoak bezala, Inkisizio espainolak euskaldunak konbertitu nahi ditu XXI.
mendean. Zehatzago esanda, ezker abertzalea asimilatu nahi du: kulturalki, moralki,
politikoki... zentzu guztietan demokrazia artxikatoliko espainolera. Zer faktore dira
konbertsio horren adierazle? Lehena eta argiena, kondena politikoa. Ezker abertzaleak izan
| 44
44
ezik, Inkisizioari ez zitzaion batere kostatu (90ko hamarkada bukaeran) beste alderdi
politiko guztiek kondena politiko manikeoa onartzea -biolentzia bakarraren kondena,
kontzientziaren biolazio larria dena, bide batez-. Behin demokraten fronte hori eratuta,
ezker abertzaleak apenas izan du posibilitaterik hori onartu gabe politikan parte hartzeko.
Kondena politiko-morala izan da, hortaz, konbertsioaren abiapuntua: hori oinarritzat, ezker
abertzalea instituzioetatik kanporatu, eta demokraten eta biolentoen arteko marra zurruna
egin dute alderdi demokrata guztiek.
Duela gutxi, ezker abertzaleak biolentzia oro errefusatu du, eta denok genekiena gertatu da:
orain ez da nahikoa. Bortxaren erabateko kondena ez da nahikoa, iragana ere kondenatu
behar da (María Dolores de Cospedal: «no basta con condenar lo que se haga en el futuro,
sino que hay que condenar también lo que se hizo». 2011-02-07); ez hori bakarrik, ezker
abertzaleak bere iraganaren eta formen kritika egin behar du, damua erakutsiz,
sinesgarritasuna berreskuratu nahi badu (Aintzane Ezenarro: «Batasuna tiene que hacer un
análisis crítico de su pasado y de sus formas» 2011-02-20.); ondoren, Estatu espainolaren
arau demokratikoak onartu beharko ditu (Iñigo Urkullu: «los abertzales van a hacer 30
años después lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas del juego». 2011-02-07); eta
hori nahikoa ez, eta bere printzipio eta helburu politikoak baztertu beharko ditu (Antonio
Basagoiti: «Si alguien quiere salir de allí (de ETA-Batasuna) tiene que renunciar a los
medios y también a los fines». 2010-04-10), eta abar, eta abar. Baina lasai, hori dena egingo
balu ere, Inkisizio espainolak argi dauka: ezker abertzaleak Sorturen bidez egin berri duen
biolentziaren erabateko kondena trikimailu hutsa da instituzioetan parte hartzeko. Felipe
II.ak moriskoei buruz zioen bezala, «pues no vasta lo que prueban de que frequentan los
sacramentos porquesto puede ser lo agan por su conservacion».
Konbertsio orkestratua da, beraz: hori bai, Inkisizio espainolaren XXI. mendeko bertsioan
ez dira moriskoak, euskaldunak dira konbertitu behar direnak; lehen erlijio musulmana
kondenatu behar zen, eta katolikoa goratu; orain erakunde armatu baten ekintzak eta
helburuak (independentzia, eta abar) dira kondenatu beharrekoak, Estatuarenak goratuz
(demokrazia eta konstituzioa). Erdi Aroan, hortaz, konbertsioa katoliko-espainola izan zen;
orain, aldiz... katoliko-espainola izan nahi du ere. Kuriosoena, konbertsio gerra honen
erdian, norberaren burua gatazkatik kanpo irudikatzen dutenen jarrera da: biolentzia oro
gaitzesten dutenena, «venga de donde venga» lelopean. Hori ez da, ordea, manikeismoaren
espresio gorena baizik. Baina ez da manikeoa hori egitera behartuta dagoena, baizik eta
jarrera manikeista hori demokraten labela banatzeko printzipio bezala darabilena (arima
ederra).
Badakigu, badakite: biolentziaren kondena inoiz ez da arazoa izan. Inkisizioarentzat,
problema bakarra ezker abertzalea da. Eta ez du, ez, hain erraz onartuko orain hark
demokraten jokoan irabaz diezaion (biolentziaren erabateko kondena eginez, eta abar): izan
ere, egun, Estatua da joko horretan galtzeko aukera guztiak dituena.
| 45
45
Kontraesanaren behar ideologikoa (Gara. 2011-06-02; Berria. 2011-05-29)
Frankfurteko eskolak 1930eko hamarkadan haize berriak ekarri zituen marxismo
ortodoxoaren kritika egin zuenean. Hori dela eta, marxismo kritikoa (edo teoria kritikoa)
gailendu zen Theodor Adorno, Max Horkheimer eta enparauen eskutik. Marxismo edo
sozialismo berri hark, aurreko teorizazioak errealitatea ulertzeko zuen hertsitasuna
kritikatzen zuen. Horrela, gizartea eta gizakia bera ulertzeko era aldatu zenez, eta
zientziaren ekarpen berriei ere ezin zitzaienez muzin egin, gizartearen dinamika azaltzeko
(eta, hortaz, eraldatzeko) tresna kontzeptual berriak pentsatzearen beharra etorri zen
ezinbestean. Marx, Engels edo Leninen irakurketak eta proposamenak testuinguru sozial,
politiko eta ekonomiko zehatz bat ikertzetik zetozen, eta paradigma filosofiko eta zientifiko
bati hertsiki lotuta zeuden. Testuinguru eta paradigma horiek aldatzean, sozialismoak
aldaketa horietara egokitzen ikasi behar izan du, ortodoxietatik askatuz.
Ordutik eta gaur egunera, ezagun dugu, Antonio Gramsci, Daniel Bensaid, Slavoj Zizek,
Judith Butler, Alain Badiou, Ernest Laclau eta enparauak dira marxismo-leninismoaren
egokitzapen berria egiten saiatu direnak, diziplina guztien ekarpenak aintzat hartuz. Gure
herrian, hala ere, batzuek nahiago izan dute literatura berri hori errefusatu, eta Leninen
«¿Qué hacer?» eta Marxen «Manifestu komunista» liburuak Biblia berria bailiran
papagaien erara errepikatzen jarraitu: komunismo hertsitik harago (sozialismo parte
hartzailetik sozialdemokraziara) doan guztia langile klase puruaren kontra doan
likidazionismo hutsa dela aurpegiratzen digute oraingo komunista autentikoek. Ez dira ez,
kritika berriak: baina izatekotan ere, hondakinak dira.
Horren harira, «Argia»k egin zion elkarrizketa
batean, Jon Sarasuak esaldi eder bat bota zuen,
artikulu honetan lelo bezala erabili nahiko
nukeena, auto-eraketaren filosofiaz hitz egiten
ziharduela: «Hanka bat lokatzetan sartua ez daukana ez da interesgarria». Horrek aditzera
ematen duena da, errealitatean bere proiektu politikoak aurrera ateratzen saiatzen dabilenak
beti izango duela hanka bat kakatzan sartua. Hau da, kontradikzio etengabean bizitzen jakin
behar du pertsonak, ezkertiarra bada are gehiago, printzipioen purutasuna desagertu egiten
delako errealitatearekin nahastean.
Kontraesanik batere ez duenak, ideia handiak izan bai, baina ezer egiten ez duelako da,
edota hori ezean, eskuindarra (boterearen kudeatzaile hutsa) delako. Beste guztiok, lurraren
gainean bizi garenok, behintzat, egunero gabiltza mila kontraesanekin borrokan: horri esker
garatzen dugu gure gaitasun kritikoa, horri esker ikasten dugu gure ideiak errealitatean
hobekien nola aplikatu. Aurreko batean esan nuen bezala, izugarrizko joera dugu teoriaren
baldintzak errealitatekoekin nahasteko. Hein handi batean, teoria mailan kontraesanik
gabeko mundu bat irudikatzen dugu, eta errealitatean ere hala izan behar dela sinestera
heltzen gara. Hori da arrazoia, hain zuzen, zenbaitek herri honen egungo askapen
dinamikaren prozesua ez ulertzearena. Herri hau ez dago erresistentzia fasean, nazio
eraikuntzaren fasean baizik. Horretarako, Marxen irakaspenez gain, Gramsciren
hegemoniaren hausnarketak hartu behar dira kontuan (edo Laclauren populismoaren
| 46
46
artikulazioa). Hain zuzen, horixe delako gaur egungo erronka: subjektu independentista -
ezkerrekoa eta abertzalea- hegemonikoa artikulatzen asmatzea. Hori egiteko, ezinbestekoa
da korronte desberdinak adierazle horren azpian ondo artikulatzen jakitea (horretan datza,
hain zuzen, Independentistak Sarearen garrantzietako bat). Hortik kanpoko purutasun
abertzale eta komunistak, edo proposamen politiko haserretuak, inefikazak izateaz gain, ez
dute herri eraikuntzarako inongo interesik erakusten. Mota honetako adierazpenak,
adibidez: «Ezker Abertzaleak prakak jaitsi ditu, Alderdien Legea onartuz eta espainiar
instituzio kolonialetan parte hartuz»; edota «EAko sozialdemokratekin hitzartuz langile
klaseari eta askapen borrokari traizio egin dio, kontraesan larrian jausiz...».
Errespontsabilitate politikorik ez duten umeen purrustadatzat hartzen ditut adierazpen
horiek.
Kontraesanak kudeatzeko modurik onena ideietatik praktikara dagoen distantzia ahalik eta
txikiena izatea da. Zentzu horretan, ezkertiartasun, abertzaletasun puru, edo koherentzia
absolutua eskatzen duten horiek duten arazoa da teorian predikatzen dutenetik praktikan
oso urrun egoten direla. Horregatik, hobe da teoria malguagoa izatea eta praktika horretara
egokitzea, ideia edo utopia handiak izatea baina praktikan alderantzizkoa egitea baino.
Hainbat ortodoxoren kontraesan hori oso larria da, «hAUSnART» filosofia aldizkarian egin
genion elkarrizketaren pasarte batean, Joseba Sarrionandiak salatzen zuen bezala: «Utopia
atzean uzten dituzun oinatzetan ere ikusi behar da. Ezin duzu helburu demokrazia proposatu
eta modu antidemokratikoan funtzionatu, edo nazio bat sortzea proposatu eta nazio horren
partaide izango litzatekeen gehiengoa etsaitzat hartu.»
Marxismoak ekarri zigun irakaspen sinpleetako (teorian) batekin jarraituz, aldaketa politiko
eta sozial bat gertatzea nahi bada, horretarako baldintzak dira
lortu beharrekoak. Hau da, ez da nahikoa aldaketa desiratzea,
edo arrazionalki proposatzea. Mugimendu boluntaristak ez dira
ezer aldatzeko gai, ez baitute errealitatearen analisi estrukturala
kontuan hartzen, eta, beraz, hortik abiatuta, ezta estrategia
zehatz eta efikazena proposatzen ere (spanishrevolution?).
Mugimendu ortodoxoak are gutxiago, ez direlako gai
hegemonia bat artikulatzeko, bere ideien purutasunean
gelditzea nahiago izaten baitute, beraiek bezala pentsatzen ez
dutenekin helburu nagusia (independentzia) lortu arteko
elkarlana bultzatu beharrean.
Independentzia lortzeko, badirudi interklasista (ezkertiarra edo aurrerakoia) eta abertzalea
izango den mugimendua egituratu behar dela. Horixe izan da, hain zuzen, Bildu koalizioak
arrakasta izugarriz egin duena. Nola askatuko dugu, ba, herri hau, ez bada subjektu
hegemoniko independentista artikulatuz?! Kontraesanak problema dira batzuentzat; beste
batzuentzat, problema da, hain zuzen, kontraesanik ez izatea. Artikulazio hegemoniko
politiko berri honetan azaltzen diren kontraesanak ahalik eta hoberen kudeatzen jakitea
izango da erronka berria.
| 47
47
Independentismoaren formulazio berri baterantz (Gara. 2011-06-12)
Abertzaletasuna herri mugimendu soziopolitiko eta kulturala izan da, itotzen ari zen
euskaldun herriaren erreakzio modu bat. Mugimendu horrek forma desberdinak hartu izan
ditu, XVIII. mendetik hona naziotasuna definitzeko, eta definizio desberdin horietatik
abiatuz, estrategia politiko bat ehundu eta garatzeko. Abertzaletasun horrek ezaugarri
nagusi izan du, hastapenetatik gaur egunera arte, erreaktiboa eta esentzialista izatea; hau da,
faktore objektiboak (arraza, tradizioa, historia...) azpimarratu izan ditu, irizpide
subjektiboen (borondatea, kontzientzia) gainetik. Espainiar/frantziar nazionalismo
zanpatzaileen kontra eta herriaren biziraupenaren alde borrokatu behar zuen
abertzaletasunak, eta, beraz, baliteke testuinguru horretan irizpide esentzialen defentsan
aritzea logikoa izatea.
Bide horretan, Manuel Larramendi (1690-1766) apologistari euskararen eta
abertzaletasunaren aldarrikapenak existentziaren zati handi bat jan zion. Ilustrazio
berdintzailearen (eta Azkoitiko Jauntxoen) kontra, nolabait, eta Foruak pixkanaka eta
mingarriro galtzen ari zen herri baten testuinguruan ulertu behar da bere obra. Defentsa bat
da, esaterako, hark egin zuen euskararen apologia nabarmena (aurreneko 72 hizkuntzen
jatorrizko hizkuntza izendatu zuen euskara) eta euskal endaren aldarrikapena.
Larramendiren (aurre)nazionalismoa ere, foruen defentsan errotu zela esan daiteke. Modu
berean ulertzen ditugu Arturo Campionen (1854-1937) eta Sabino Aranaren (1863-1903)
ekarpenak. Aitortu behar da, orain Aranaren hainbat ideia arbuiatzen ditugun arren,
esentzialistak eta arrazistak direlako -arrazistak, hala ere, garai hartan Ortega y Gasset,
Unamuno, Jünger (EHUk Honoris Causa doktore izendatua) eta abar ere izan ziren-,
Aranak ederki birmoldatu zuela abertzaletasunaren planteamendua, foru arazotik nazio
arazora pasatu zuenean. Bestela ere, libre izatea justifikatzeko, historiaz baliatuko da Arana
(arraza, ohiturak, tradizioak, aiurria, hizkuntza... ere azpimarratuz, historikoki Espainiatik
objektiboki bananduak leudekeenak), baita Campion ere (Nafarroako
erreinuaren historia berreskuratuz eta abar; azken horrek, batere
arrazismorik gabe eta herria bere osotasunean hartuz egin zuen -
Nafarroa edo Euskal Herria-, Aranak ez bezala).
Testuinguru berean uler daiteke Jon Miranderen (1925-1972)
pentsamendua ere. Kristautasunaren (demokraziaren,
bakezaletasunaren... hitz bitan: Nietzschek salatutako dekadentziaren) sitsak jandako herri
batean, indarkeria eta supergizaki nietzschearraren karakterea, euskal etnia zaharraren
gogo-basa, predikatu zituen. Gero, 60ko urteetan, Jorge Oteiza (1908-2003) euskal
arimaren edo estiloaren bila abiatu zen estetikatik, nolabaiteko esentzia (estropada, dantzari,
txistulari eta bertsolariengan ikus daitekeena, bere aburuz) bat aldarrikatzeko. Joseba
Gabilondok azken horri «esentzialismo estrategikoa» deitu izan dio.
Laburtuz: abertzaletasunak faktore objektiboetatik abiatuz gorpuztu izan ditu bere
planteamendu politikoak berrehun urtean. XX. mendeko abertzaletasuna honelaxe garatu
da: 1930era arte, irizpide objektiboa arraza eta lurraldea izan dira; 1960tik aurrera,
hizkuntzan oinarritu da nazio diskurtsoa. ETAren sorrerarekin, irizpide horri elementu
| 48
48
iraultzailea gehitu zaio: Euskal Herrian bizi eta lan egiten duena da naziokidea eta abar.
1990etik aurrera, elementu demokratikoa sartu da aldarrikapen nazionalean:
autodeterminazio eskubidea. Handik aurrera, diskurtso demokratikoa indartuz joan den
arren, hizkuntzaren irizpidea eta historia nabarristarena indartu dira berriz ere.
Abertzaletasunak, hortaz, diskurtso kontrajarriak izan ditu, eta dauzka, hainbat faktore
objektibotatik (ohiturak, historia, hizkuntza, lurraldea...) definitzen baitu naziokidea, bai eta
askapenerako estrategia eta subjektu politikoa ere.
Nazioa faktore objektiboekin mugatzeak, hortaz, erresistentzia estrategia bat erakusten du,
abertzaletasunak azken bi-hiru mendeetan jarraitu izan duena. Aitzitik, erresistentziatik
eraikuntza fasera igarota gaudela dirudienez, badirudi estrategia berean tematzea akats
larria egitea dela. Akats bera errepikatzea baita, adibidez, Nekane Juradok «Independencia:
de reivindicación histórica a necesidad económica» liburuan (Txalaparta. 2010) socialismo
identitario vasco erredundantea proposatzea. PSOEk socialismo identitario español
izendatzen al du berea? Zergatik ez sozialismo independentista?
Abertzaletasunetik independentismora igarotzeak esan nahi du, hortaz, nazioa eta subjektu
politikoa tradizio, historia edo folklorearekin erabakitzetik, borondatearekin erabakitzera
igarotzea (kontuz, honekin ez da ukatzen nazioak historia bat duenik!): hau da,
antagonismo esentzialistatik antagonismo politikora pasatzea. Aurrekoarekin uztartuz,
«Argia»-k egindako elkarrizketa batean Imanol Galfarsorok zioen bezala:
«Independentziaren prozesuak berak eratu eta gauzatzen du independentziaren subjektua»
(2009-09-27). Horregatik, independentziaren prozesuak berak erakusten du antagonismoa
kontrajarriak diren bi proiektu politiko hauetan funtsatzen dela: alde batetik, Euskal
Herriaren burujabetza espainiar/frantziar estatuaren subiranotasunaren mende ulertzen
dutenen, eta, bestetik, espainiar/frantziar estatutik aske ulertzen dugunon artean. (Parentesi
bat: hasieran aipatu dudan borondate hori zer faktore sozial, historiko edota linguistikok
egituratzen duten -edo egituratu behar duten- aztertu eta erabaki behar da, borondatea
ezerezetik ez baita sortzen. Zentzu horretan, Euskal Herri euskalduna erdiesteko, adibidez,
ezinbestekoa da borondate hori euskararen zentraltasuna kontuan hartuz egituratzea: hala
ere, teorizazio gutxiagoz, eta praktika gehiagoz.)
Independentzia eta sozialismoaren aldarrikapen herritarrak, hainbat aldarrikapen
demokratikoren (aldarrikapen ekologikoak, linguistikoak, internazionalistak, historikoak,
soziopolitikoak, kulturalak...) isla dira. Izan ere, aldarrikapen demokratikoak anitzak dira, J.
M. Castells eta EHUko beste hiru irakaslek independentismo errepublikanoa errebindikatuz
erakutsi duten bezala. Independentismoak mila motibazio izan ditzake helburu hori nahi
izateko: motibazio horiek bata bestearen kontra planteatu ordez, inteligenteagoa da
estrategikoki guztiak independentziarako prozesuan bidaia lagun izatea.
Ondorioz, faktore objektiboak, esan daiteke barrura begira-edo, subjektu independentista
indartzeko erabiltzen ditugula, ez independentziara bidean estrategia politikoa
artikulatzeko. Bestelakoa da, aldiz, kanpora begira dauden arau objektiboak kontuan hartu
behar izatea. Baina arau horiek ez ditugu guk jartzen, paradigma sozioekonomiko-
politikoak eta Europak baizik. Legeria internazionalak esaten digu, esaterako, zer faktore
| 49
49
objektibo behar diren izan estatu aske bat izateko (1933ko Montevideoko konbentzioaren
arabera, lurralde mugatu bat eta beste estatuekin harremanak izateko gaitasuna, besteak
beste). Faktore objektiboak, hortaz, independentziara bidean legeria internazionalek
markatutako baldintzak lortzeko dira baliagarriak, inolaz ez independentismoa
artikulatzeko.
Bukatzeko, beraz, ez ditugu behar gure identitatearen faktore objektiboak (diferentzialak)
azpimarratuko dituzten pentsalariak (Oppenheimer genetista, kasu), baizik eta
independentzia lortzeko nazioarteko jurisprudentziaren zirrikitu guztiak arakatuko dituzten
abokatu gehiago. Independentismoa diferentzia azpimarratzen zuen erresistentzia fasetik
berdintasun politikoa (beste nazioen eskubide berberak) azpimarratuko duen fasera igaro
behar da: irabazteko garaira.
| 50
50
Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (Gara. 2011-07-10)
Orain hamarkada pasa Joxe Azurmendi (1941-) pentsalari zegamarrak ohartarazi zigun
Euskal Herria aspaldi honetan krisian dagoela. Horrela irakurtzen dizkiogu, arretaz oraindik
ere, gaurkotasun osoz, «Euskal Herria krisian» (Elkar, 1999) liburuko hainbat pasarte,
besteak beste, hau: «Balioen krisia deitu ohi dena egiaz krisi sozial, kultural, politiko, etiko
konplexu bat da. Aurrena, errealitate bat da, tradizioaren krisia; beste era batera -
mendebaleko kulturaren- edo modernitatearen krisia ere esan ohi dena» (21. orria). Krisia, a
priori, negatiboa edo positiboa baino, abagunea da: gizarte honetan paradigma politiko eta
moral konkretu baten bukaera adierazten du, baina baita horrekin batera paradigma berri
baten posibilitatea ere.
Krisi soziopolitiko eta moral jasangaitz batera etorriak
gaude bidean, eta ondorioz ziurtasun moral, politiko, sozial
eta identitario guztiak (indibidualak, nazionalak,
sexualak...) birrindu zaizkigu. Absolutuak erortzearekin
batera, moral tradizional katolikoa haizeak eraman zuen.
Hala ere, paradoxa bat ikus daiteke, Azurmendik bere
garaian bikain azpimarratua: errealitatean badaude mila absolutu, elkarbizitza arautzen
dutenak (autobusean ilaran itxarotea, esaterako) eta inongo paper edo legeetan idatzita ez
daudenak; eta alderantziz, badaude absolutuki sakratuak deklaratuta dauden balio batzuk,
arrazoiketa handiz absolutizatuak (Giza Eskubideak kasu), baina praktikan gure kulturan
batere absolutuak (izan) ez direnak (ez Estatuak ez inork konplitu ez dituelako).
Horrek konstatazio batera garamatza: elkarbizitzarako balio premiazkoenak puskatuak
dituen gizarte batean bizi gara. Horrek erakusten du, balioak ez direla paper batean idatziz
edo arrazoiketa handiekin deduzituz eraikitzen; aitzitik, balioak gizarte batek kultura berri
bat eraikiz gorpuztu behar ditu, behetik gora. (Zentzu horretan kritikatu daiteke pazifistak
ez duela bakea predikatuz bakea egiten ¯gerra bai, nahikoa¯; aitzitik, bakea posible izateko
baldintzak lortzeko borrokak egiten duela bakegile). Krisi horretan, kultura berri baterako
bidean, badirudi gizartearen (eta alderdi politikoen, eragile sozialen...) eginbeharretako bat
izango dela aurrera begirako auzi praktiko gisa planteatzea orain auzi teoriko abstraktu gisa
planteatzen ari dena (Giza Eskubideak modu absolutuan errespetatu behar dira! ETAren
biolentzia aurrera eta atzera kondenatu behar da!...). Hau da, ez biolentzia zilegi (izan) da
edo ez (hor ados jarriko ez garelako), baizik eta: zer egin orain, hemen, berriro ere
indarkeria politikoa inork legitimotzat har ez dezan?
Biolentziaren kontra ozenago eta dogmatikoago oihukatzearekin ere ez dira argumentuak
arrazionalago bihurtuko, are gutxiago hortik kultura aske eta berri bat sortuko, ezpada
katoliko apostoliko espainola (hainbat «bakezaleren» arrazoiketa teoriko absolutuek kultura
berri bat eraikitzeko baino, moral gehiagotasun baten proklamazioak dirudite). Hain zuzen,
Günther Anders (1902-1992) jatorri juduko poloniarrak ohartarazten zigunez,
arrazionalismoaren lehen eginbeharra da arrazoiaren botereari eta haren konbikzio indarrari
buruzko ilusiorik ez egitea («sólo los exaltados sobreestiman el poder de la razón»). Ilusio
horretatik, arrazionalitate eta moral anitz eta diferenteez osatutako kultura baten beldurrez,
| 51
51
arrazoimenarekin segurtasun bila (absolutuen bila) joan ohi gara, kultura aske bat baino,
dogmatikoa eraikiz.
Krisi egoera horrek, beraz, balioak, morala eta elkarbizitzarako politika berri bat
birpentsatzearen beharrera garamatza ezinbestean: kultura berri baterantz. Eta abagune
horretan, badirudi bi irtenbideren artean aukeratu beharko dugula: 1) krisia dagoenik
ukatzen dugu eta erru guztia fenomeno bati egozten diogu (ETAren 50 urteko borrokari eta
haren justifikazio/kontestualizazioari errua botaz), eta ondorioz, krisia konpontzea
fenomeno horren desagerpenarekin lotzen dugu; ala 2) krisia fenomeno askoz
konplexuagoa dela onartzen dugu, arrazionalitate eta moral desberdinak daudela onartuz -
hau da, aukera batzuk aldez aurretik a priori kondenatu gabe-.
Hortik abiatuz, krisiaren azterketa filosofiko, historiko, sozial eta moral bati ekiten diogu,
krisi hori (politiko-soziala, morala...) eragin dituzten faktoreak detektatuz eta mahai
gainean jarriz (behingoagatik erlatibismoaren erronkari muzin egin gabe ere). Kultura berri
hori lantzeko, zailtasun praktiko baten aurrean gaude, ordea; izan ere, ETAren 50 urteko
biolentzia politikaren edo filosofiaren esparrutik ulertzen saiatuz
gero, ez garela biolentzia nahikoa kondenatzen ari, are justifikatzen
ari garela, egotziko digute. Herri honetan ezin baita fenomeno
sozial eta politiko bat filosofikoki aztertu, ezpada aldez aurretik
kondenatu gabe. Horregatik, kultura berri bat eraiki nahi bada,
oinarrietan arrazionalitate tipo diferenteak onartuko dituena,
erronka handienetako bat izango da kultura artxikatoliko biolento
hori eta haren muturreko espresioak bukatzea (esaterako,
adierazpen askatasunaren kontrako erasoa den eta Euskal Herriko
alderdi politiko eta erakunde «bakezaleek» onartu duten
kontzientziaren biolazio larri hori, hots, biolentziaren eta historia
baten kondena moralaren exijentzia).
Kultura biolento horren barnean kokatu daiteke batzuk ETAren indarkeriaren interpretazio
edo kondena historiko eta morala egin behar horretan tematzea, aurrerapausoak emateko
nahitaezko baldintza gisa. (Momentu honetan Estatu terrorismoa bakarrik praktikatzen dela
-eta nola gainera!- gogoraraztea ere ez da gaizki etorriko: noizko Guardia Zibila eta abarren
su-etena?). Antzuak dira, eta are bake prozesuaren kontrakoak, gaur egun bakearen aldeko
auto-izendatzen diren hainbat erakunde eta alderdi politikoen errebisionismo historikoa
besteoi inposatzeko nahiak: are bakearen kontrakoagoak konbertsio katoliko apostolikorako
saiakerak ere (bortxa kondenatu behar da, iraganaren eta formen errebisioa egin, arau
«demokratikoak» onartu...).
Interpretazio historiko jakin baten inposaketa ezin da kultura berri bat eraikitzeko lehen
harria izan, ez bada interpretazio desberdinen onarpenetik egiten («Lortu arte» akordioan
bikain irudikatzen da hori). Ez baita makala, ez, daukagun historia luze eta mingarria, orain
listo interesatu batzuek historia guztia ETAren borrokaren kondena xinple batera
murrizteko... «Sei urte gerra karlistan, Bergarako bake faltsua, emigratuak milaka
Ameriketara, Foruen murrizketa; berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen
| 52
52
abolizioa; euskal gizartearen barne urraketa sakona, diktadura militarra, errepublika apur
bat eta gerra berriro, emigratuak milaka berriro, eta presoak, fusilatuak... 200 urte Estatu
terrorismo, 50 urte ETA. Europan parerik ez duen memoria historiko tragikoa heredatu
dugu etxeetan...» (Azurmendi, Joxe. «Espainiaren arimaz». 10. orria). Kontua hemen ez da
ezer kondenatzea, baizik eta biolentzia politiko guztiak sustrai eta aldaera konplexuak
dituen gatazka politiko baten testuinguruan ulertzea.
Kultura berri baten beharrean gaude. Kultura berri hori eraikitzeko, moral gehiagotasun
aldarrikapenak ere albo batera utzi beharko direla dirudi. Pentsamenduaren eta heziketaren
beharra izango da, kultura eta elkarbizitza eredu berriak lantzea, Joxe Azurmendik duela 15
urte esan zigun bezala. Eta paradigma berri horretan baldintza politiko bat ezinbestekoa
izango da, kultura politiko eta sozial berri baterantz abiatu nahi badugu: gatazka politikoa
eragin duen kausa politikoaren (Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen ukazioa)
aitortza lortzea. Izan ere, ordua da historian behingoz eta lehen aldiz, Euskal Herriak bere
etorkizuna erabaki dezan.
| 53
53
Espainiar sozial-inperialismoa eta abertzaletasuna (Gara. 2011-08-14)
Bilbon 1894an sortutako La lucha de clases aldizkarian honela ikusten zuen Espainiar
sozialismoak euskal abertzaletasuna: “filosofía de campanario, espíritu de pequeñez y
miseria, espíritu rural y reaccionario… Regionalismo chinesco.” Espainiako sozialismoak
beti izan du bere burua progresistatzat eta internazionalistatzat, baina ez nazionalistatzat.
Izatekotan, euskalduna izan da harentzat abertzaletasun erreakzionario burgeszalea.
Ezaguna da, orobat, PSOEren baitan inperialismo mozorrotua bor-bor nola zegoen garai
haietan (ez gaur baino gutxiago, hala ere)… “Hablar de una patria chica y querer
conservar una lengua regional cuando todo tiende a universalizarse es una de las mayores
locuras…”.
Euskal Herria, Espainiako ezkerrarentzat (ez guztiarentzat, baina bai gehiengoarentzat),
región de España izan da beti: berdin PSOErentzat, Carrillo eta PCErentzat lehen (Primo
de Riverarentzat zein Francorentzat bezala), berdin Zapatero eta Patxi Lopezentzat orain.
Eskuma eta ezkerra horretan batera joan dira beti. Gogora daiteke espainiar sozialismoaren
hasierako literatura hartatik 1899an La lucha de clases aldizkarian esandakoak, hobe zela
lore-jokoak desagertzea, eta baita dialekto eta hizkuntza diferente guzti horiek (euskara
batez ere), “que son causa de que los hombres de un
país se miren como enemigos y no como hermanos”,
alajaina. Inperialismoa eta faxismo garbi-garbi hori
progresismotzat zeukaten; oraindik daukate batzuek.
Horren erakusle, duela urte batzuk, ezker progresista
autoizendatutako batzuek Manifiesto por la lengua
común sinatutakoa, Vargas Llosa, Savater eta
enparauek, oso ezkertiar, demokrata eta progresistak
direnak, den-denak. Berriz ere tesi inperialista espainol berbera bueltaka, espainola dela la
lengua común de todos los españoles, eta beste hizkuntzak erregionalismo kontuak… “en
España hay diversas realidades culturales pero sólo una de ellas es universalmente oficial
en nuestro Estado democrático.” Amen.
Espainiar sozialismo inperialistak diferentziarekin izan duen eta daukan jarrera horixe da.
Unamunok bere garaian euskara berreskuratzen ez tematzera deitzen zigun bezala, ia 100
urte beranduago PSOEren gobernuko Euskara aholkularia den Jon Juaristi diskurtso
berarekin etorri da berriz probokazio asmo betean. “Es mi antigua convicción de que el
vascuence… carece de condiciones intrínsecas para servir de medio de expresión a un
pueblo…” eta abar esaten zituen Unamunok, eta Jon Juaristik “el euskera no ha servido
como vehículo cultural, y para mí, es un idioma del pasado”, eta abar esaten ditu berdin
orain. Espainiar sozialismoa elebakar zapaltzailea izan da beti.
PSOEk zein beste sasi-ezkerreko nazionalista espainolek bere garaian tour de force
bikainak egiten zituzten, eta egiten dituzte oraindik ere, nazionalistak ez direla
aldarrikatzeko. Asko jota, patriotak direla, inondik inora ez nazionalistak, aldarrikatu izan
dute: “llevad entendido que si patria es la unión de individuos con intereses y aspiraciones
comunes, los patriotas por excelencia son los socialistas”, esaten zuen Tomás Meabek.
| 54
54
Problema handirik gabe batere, sozialistok patriotak dira, eta asko jota beraien identitatea
empieza en una calle de Coscojales y acaba en ninguna parte, Patxi Lopezek duela ez asko
esaten zuenez (Meabek antzerako zerbait: “mi patria empieza en mí y acaba en ninguna
parte”). 100 urtetan PSOEk eskema inperialista berberak errepikatu baino ez ditu egin,
identitatea eta nazio arazoa pentsatzerako orduan.
PSOEk historian behin bakarrik onartu du, teorikoki bada ere, Estatu espainoleko
nazionalitate desberdinen aferaren aurrean autodeterminazio eskubidea aplikatzea dela
irtenbide demokratiko bakarra, hain zuzen, trantsizio frankista orkestratua heldu aurretiko
urteetan, 1974eko Suresneseko Kongresuan. 1976ko Kongresuan oraindik PSOEk ere
defendituko duen irtenbidea horixe izango da. Hortik aurrera, ordea, badakigu historia zein
izan den: PSOEren sorrerako jarrera inperialistaren birformulazio etengabea. Are gehiago,
Espainiar sozial-inperialismoak beti hartu izan ditu estatutua eta foru-hobekuntza
euskaldunoi egiten zaigun oparitzat, ez justizia kontutzat edo.
Historikoki, Espainiar sozialismoaren arazoa izan da sozialismoa eta abertzaletasuna
(euskalduna bakarrik, espainola inoiz ez) oposizio gisa ikusi izan dituela; baita
internazionalismoa eta nazionalismoa ere (Europa guztian batera ulertzen ziren bitartean.
Gurean, ETAk bildu zituen, V. Biltzarrean batez ere, ideologikoki eta praxian sozialismoa
eta nazionalismoa). PCEk eta PSOEk, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea
ukatzeko, abertzaletasunak langileriaren batasuna hausten zuela esaten zuten 70.
hamarkadan: oraingo bertsio modernoan askotan entzun behar izaten dugu, oraindik ere…
abertzaletasuna burgeskeria kontua dela, lehenengo problema sozialak daudela eta
problema nazionalak hirugarren mailako problemak direla, hemen hiritarren problemak
konpondu behar direla eta beste guztia kapritxo hutsa dela, banderak trapuak besterik ez
direla (baina badaezpada, Odon Elorzak Donostiako alkatetza utzi aurretik goraino igo zuen
bere banderatxo espainola udaletxean, lehen frankistek egiten zuten maneran), fronterak ez
direla existitzen jada (multinazionalentzat izango da!), eta abar. Espainiako ezkerrak
(PSOEk eta PCEk, batez ere) identitate kolektibo euskalduna mespretxatu, ukatu eta
zapaldu du historian, burla eta ezaxola handiarekin.
Baina zer, eta oraindik entzun behar dugu, baita ere, UPyDtik hasi eta 15-Mko suminduen
mugimenduaren zati bateraino (mugimendu osoa ezin daiteke zaku berean sartu),
Espainiako demokrazia gaixoak erreforma bat behar duela hauteskunde legean, barruti
bakar bat ezartzeko. Fuera “pribilejioak”! “El sistema concertado que en materia
económica regía en provincias Vascongadas entraña un notorio privilegio con relación al
resto del territorio nacional… No es, pues, admisible que subsista ese privilegio sin
agravio para restantes regiones…” (Francisco Franco Bahamonte. 1937-06-23. Burgos).
Berriz ere, Espainiako ezkerraren zati bat eskema inperialista (eta are frankista) zaharretan
ainguratua dagoela antzeman daiteke. España, Una, Grande y Libre. Hori da PSOEren eta
Espainiako ezkerraren gehiengoaren nazioa: ez dago bi Espainiarik, bakarra dago.
Argazkitik ateratzen den guztia, nazionalismo erregionalista atzerakoia eta ideologikoa da.
PSOEren iritziz euskararen alde egitea ideologia da: euskararen alde ezer ez egitea, aldiz,
ez. Berriz ere erretorika berdinarekin datozkigu… “en el caso de Bildu, prima la ideología
| 55
55
y se toman las decisiones sobre bases ideológicas (…) prima la ideologia sobre los
intereses de San Sebastián” (Odón Elorza). Tamainako txotxolokeria esan eta lasai
geratzeko, atzean urte luzeren ostean Espainiar nazionalismoak gotortutako hainbat
binomio burugabe daudela aintzat hartu behar da: demokratak / biolentoak, hiritarrak /
nazionalistak, unibertsalak / partikularrak, praktikoak / ideologikoak… Binomio horiek
apurtzen ari dira, ordea.
Kontua, beraz, hau da: Espainiako ezkerrak izan du unibertsaltasunaren giltza gaur egun
arte, eta beste guztiak izan gara identitate partikularren eta diferenteen aldarrikatzaile… Gu
gara nazionalistak, ideologia guk dugu, partikularistak gara… Jakina! Unibertsala Espainia
da. Espainian unibertsala espainola eta konstituzioa dira; beste guztiak gizarte batasuna eta
ongizate estatua apurtzen duten partikulartasunak. Unibertsalaren hegemonia, ordea,
berreskuratze bidean gaude, irabazten goazen heinean. Orduan, euskalduna herritar ez-
nazionalista soila bilakatuko da, sozialisten Espainia nazionalista atzerakoi, erdiaroar eta
inperialista izaten jarraituko duen bitartean.
| 56
56
Borroka ideologikoaren kimu berriak (Gara. 2011-09-11)
Borroka ideologikoak dimentsio berriak hartu ditu gure herrian. Horietako bat, zalantzarik
gabe, iraganaren kontakizunaren hegemonia da. Momentu soziopolitiko honetan, borroka
armatuaren zikloa ixteko bidean dela, borroka ideologikoaren (beraz, politikoaren) lehen
lerroan kokatu da azken 50 urteetan (edo ehun, edo «demokraziaren» 30ak, kasuan kasu,
interesak interes) gertatutakoaren interpretazioaren hegemonia lortzea. Patxi Lopez
Vascongadetako lehendakari ilegitimoak dagoeneko posizioa hartu du, esanez
«demokratek» gertatutakoaren kontakizun «objektiboa» egingo dutela: ez gehiago, ez
gutxiago. Bere blogean irakurri ahal izan diogu: «Yo tampoco sé lo qué dirán los
historiadores pero sé con certeza que el futuro nunca dirá que las víctimas fueron los
asesinos».
Historia, ordea, garaileak idazten du, eta historialariek garailearen bertsioa eman baino ez
dute egiten. Hau da, imajinatzekoa da Espainiak irabazten baldin badu egingo den
kontaketa zein izango den: etakideak terrorista hutsak izan zirela, demokrazia onartzen ez
zuten lau zoro, eta espainiar demokrazia, frankismotik askatu zen demokrazia aurrerakoi
bat. Alderantziz, ordea, Euskal Herriak irabazten baldin badu, errelatoak azken 30 urteetako
demokrazia bukatu gabeko trantsizioaren produktu post-frankistatzat joko du, eta ETAren
jardunaren logika bukatugabeko trantsizio horren baitan kokatuko da, eta horrela, ondoren,
moralismo merke gabe haren historia ikuspegi politiko eta sozial batetik aztertzea posible
izango da (orduan, mundu guztiak esango du bere garaian ETAkoa izan zela). Eskola
liburuetan Maria Antonietaren lepo mozketa iraultza lorios gisara azaltzen zaigun bezala,
moralkeria merkerik gabe.
Hortaz, ETAren historiaren interpretazio politikoa egitea posible denean, parametro politiko
eta sozialak hartuko dira kontuan. Horrela, aztertuko da ETAk euskal abertzaletasunari zer
ekarri dion, azken 200 urteetako abertzaletasunaren historiari erreparatuz. Orduan esan ahal
izango da, baita ere, abstraktua zen arazo politikoa konkretu bihurtzen zuela jardun
armatuak. Hala nola, Estatua akzio-errepresio dinamikan sartzera behartzen zuelako, jarrera
antidemokratikoan sakontzera derrigortzen zuela, Euskal Herriaren askapen dinamika
sustatuz. Horrekin batera, Euskal Herriaren askapen prozesuan borroka armatuaren eraginez
zer baldintza politiko lortu diren aztertzea ere posible izango da. Adibidez, Fredi Paiak
duela urte batzuk zioen bezala: «Abertzaletasun instituzionalak Madriletik lortu dituen
gauza guztiak borroka armatua deslegitimatzeko helburuarekin onartu dizkiote. Borroka
armatuaren aldekoenak ziren zonaldeetan egin dira inbertsio handienak eta ez da
kasualitatea gurean egotea estatuko lan baldintza onenak». («Beharrezko tresna», «Berria»).
Bestalde, Estatuaren eta ETAren arteko borrokan, hitz egiteko prestutasun handiagoa nork
zuen ere aztertu beharko da.
Horiek eta mila gauza gehiago, garaia heltzen denean. Hausnarketa horiek egiteko garaia
heltzen denean, 50 urte horien analisi politikoa parametro hauetan ibiliko da, lanbro
artxikatoliko espainola desagertzearekin batera.
| 57
57
Batzuek gaurtik hasi nahi dute errelato horren hegemonia lortzen. Hori dela eta, agente
politiko bakoitza bere kontakizuna inposatzen hasia da, bakoitzaren historia politikoa
legitimatzearen araberakoa dena. Estatuak Espainiaren batasuna, trantsizioa eta bertatik
sortutako aparatuak justifikatzeko kontakizuna martxan du, «demokraziatik» atzerakoa
ahanzturan utziz; PNVren kontakizunak ETA errore historiko gisa hartu eta abertzaletasun
instituzionalak bide baketsuetatik (nahiz eta Ertzaintzak sistematikoki torturatu izan duen)
lortutakoak azpimarratzen dihardu; Aralar bere bereizketa justifikatzeko kontakizuna egiten
dabil, ezker abertzalearenari bereizia derrigorrez, V. Biltzarreko txostenean ikus daitekeen
bezala (ezker abertzaleari egozten dizkio negoziazio eskema zaharrak -Anoeta eta Loiola-,
eta bere lorpen handitzat jarri Gernikako Akordioa, aldebakartasunean oinarritua). Bien
bitartean, ezker abertzaleak bere kontakizuna egiteko zailtasunak dauzka. Alde batetik,
zuzendaritza politikoaren gehiena kartzelan daukalako, eta, bestetik, bere alderdi politikoak
(Sortu) legez kanpo jarraitzen duelako. Hori baliatuz, hainbat alderdi politikok bere gain
hartu du ezker abertzaleari dagokion kontakizuna egiteko eskubidea.
Ezker abertzaleak beste borroka ideologiko garrantzitsu bat dauka irabazteke. Hain zuzen,
azkeneko eztabaida-prozesutik gauzatu duen estrategia aldaketa -indarrak metatzeko garaia
zela eta hori burutzeko ezinbestekoa zela borroka armatua
desaktibatzea- alderdi politiko guztiek haien meritutzat hartu nahi
dute orain. Alde batetik, PPtik PNVra, aparatu demokratikoen
presioari esker (erailketak? torturak?) mugitu dela diote: «Los
abertzales van a hacer 30 años después lo que ya hicimos
muchos: aceptar las reglas del juego». Iñigo Urkullu, 2011-02-07.
Bestetik, Aralarrek argumentazio logika berbera darabil: duela 10
urte ETAren ekintza armatuak bukatu behar zirela esan zuen
Aralarrek, eta 10 urte beranduago ezker abertzalea ondorio
berdinera heldu denez (ondorio berdinera, hala ere, forma eta
modu oso diferentean), Aralarren hasierako tesiak onartu besterik ez omen du egin. (Hortik
disparate hutsa den ondorio hau atera dute batzuek: «Aralar ha hecho un trayecto y les
llevamos 10 años de ventaja en cultura política pacífica». Aintzane Ezenarro). Falazia hori
sinetsi nahi duenak sinestea dauka. Baina ideia berdinera heltzeak ez du esan nahi bide
berdinetik heldu zarenik, eta are gutxiago, beste batzuen presioari esker izan denik.
Irakurketa horiek guztiak hertsiki lotuak daude ETAren paradigmaren amaierarekin. Hau
da, borroka ideologikoak biraketa bortitz bat eman du: dena da ETAren paradigma bukatu
da. Estatua antagonismo politikoa kudeatzeko paradigma berri bat eraiki beharrean dago.
Oraingoz, aurrekoari eusten jarraitzen dioten arren, mass media espainol eta euskaldun
erregionalistak jo eta su ari dira Bilduri kontraesanak bilatu, asmatu eta puzteko borrokan.
Horixe izango da paradigma berriaren adarretako bat: Bilduren ustezko kontraesanak
aireratzea. (Gutako batzuk gustura dabiltza etxeko sofatik hatza zaurian sartzen, alajaina).
Baina paradigma berria ez da ardatz horretan funtsatuko soilik, aitzitik, dualismo zaharren
errekuperazioan sakontzea izango du oinarritzat.
| 58
58
Hain zuzen, Estatua borroka zahar bat berreskuratzen ari da, euskaldunok oraindik irabazi
ez dugun bat. Borroka horren sakoneko auzia da, hain zuzen: unibertsaltasunaren giltza,
hegemonia, nork eskuratzen duen. Helburu horri begira, Estatuak betiko dualismoak inoiz
baino agresiboki planteatuko ditu. Propietate unibertsalen hegemonia lortzea helburu duen
borroka ideologikoa da: alde batetik, haiek aurkezten dira objektibo, hiritar, ez-nazionalista,
unibertsal, praktiko, ez-ideologiko, moderno eta progresoaren aldeko gisa. Eta bestetik,
abertzaleak (orain Bildu) lirateke subjektiboak, indibiduoa zapaltzen duen kolektiboen
aldekoak, nazionalistak, partikularrak, teorikoak, ideologikoak, progresoaren kontrako
cromagnonak (AHT aitzakia gisa). Borroka eremu horretan, pixkanaka propietate
unibertsalak irabazi beharko dira. Borroka ideologikoaren funtsezko beste kimu bat,
ezbairik gabe, independentziaren baliagarritasunarena da. Zergatik independentzia?
Ikasturte berrian, badirudi independentziarako arrazoiak landu eta irabaztea herri honen
erronketako bat izango dela. Horregatik guztiagatik, ekin diezaiogun borroka hauek
irabazteari!
| 59
59
Pazifismo biolentoa (Gara. 2011-10-09)
Azkenaldian, diskurtso pazifista jakin bat nagusitzen ari da Euskal Herrian, pazifista delako
mozorropean, barrutik forma absolutista eta eduki katoliko-apostolikoa duena. Pazifismo
hori biolentoa da, bere morala nahi duelako besteoi inposatu. Esaten du derrigorrezkoa dela
gaur egun, Euskal Herrian, normalizazio politikoak aurrera egin dezan, guztiok absolutuki
onartu behar dugula ezerk ez duela biolentziaren erabilpena justifikatzen, giza duintasuna
guztiaren gainetik dagoen printzipioa delako. Zentzu horretan, moral absolutu bat
predikatzen du, oinarrian giza duintasun abstraktu bat eta giza eskubideen irakurketa
absolutista bat daramana. Hori guztia ordena moral eta politikoaren gaineko miresmen itsu
batekin nahasten da.
Leninek ondo azpimarratzen zuen, pazifismo bakarra baino, pazifismo mota asko dagoela,
eta bata bestearengatik ongi bereizi behar direla. Gerrari eta bakeari buruzko «Pazifismo
burgesa eta pazifismo sozialista» idatzian, adibidez, frantziar pazifismoa chauvinista hutsa
zela salatzen zuen, eta pazifismo burgesa pazifismo sozialistatik bereizten zuen. Hortaz,
pazifismo burgesa dagoen bezala, kontuan hartu behar da
pazifismo inperialista dagoela (Libiara goaz bakea
ezartzera...), baita pazifismo iraultzailea ere (desobedientzia
zibila praktikatzen duena, Ghandi esaterako). Marxismoaren
kritikatzat har daiteke, halaber, injustiziaren gaineko kritika
egin gabe pazifismoa predikatzen bada, boterearen diskurtso
legitimatzaile bihurtzen dela. Horregatik, Desmond Tutu
hegoafrikar apezpiku anglikanoak berak jada ohartarazten
zigunez, «neutrala baldin bazara injustizia egoeretan,
dagoeneko aukeratu duzu zapaltzailearen aldea».
Gure herriko pazifismo biolentoak, berradiskidetzea baino,
garaipen morala eskuratu nahi duela dirudi. Nola? Biblian,
Moises Jainkoaren manamendu berrien taularekin Sinai menditik herrira jaitsi zen bezala,
Jonan Fernandez Baketik-eko bozeramailea Arantzazutik jaitsi zaigu, pazifismoaren taula
sakratu berriarekin. Hau da ebanjelioa: «Todo lo que pasó, la violencia y la vulneración de
derechos humanos, fue posible porque en el razonamiento de algunas personas y grupos se
impuso el valor de su causa, objetivo y visión particular, al valor de la dignidad humana.
Para el futuro hay que aprender que ninguna causa, objetivo, razón de Estado o defensa de
un derecho, nada de nada, está por encima de la dignidad humana». Zaila izango da,
diskurtso metafisiko eta katolikoagorik aurkitzea hain lerro gutxitan.
Izan ere, zertan datza giza duintasunaren balio absolutua, inongo Estatuk eta Nazio Batuk
eman ezin didana? Fedean oinarritzen da. Baina politikoki, giza duintasuna estatuen
kudeaketapean geratu da, eta kudeaketa horren bermea, Nazio Batuen erakundean, zeina
aipatu estatuez osatuta dagoen. Sugeak buztana jaten du, hortaz. Dena den, zerbaiten alde
biolentzia erabiltzea giza duintasuna zanpatzea dela, sinplekeria galanta izateaz gain, gezur
biribila ere bada, historia guztiaren kontrako printzipio metafisiko bat. Izan ere, giza
duintasuna zerbaitetan oinarritu badaiteke, gizabanakoek eta kolektiboek duten askatasun
| 60
60
eta eskubideen mailan izango da, ez abstrakzio batean. Hain zuzen, giza duintasun konkretu
horren alde erabili izan dute biolentzia kolektibo zapalduek historian (beltzek, esklaboek,
euskaldunek...); hau da, giza duintasunaren alde erabili dute herriek biolentzia, eskubideak
zanpatzen zituzten estatuen kontra. Problema da, hortaz, pazifismo horrek eskubide edo
askatasun konkretuei lotua baino, duintasuna modu abstraktu batean ulertzen duela.
Zein da doktrina horren oinarri filosofikoa? Justifikatu gabeko puntu bat (giza duintasun
abstraktua) printzipio goren bezala jartzen duenez, oinarri dogmatikoa dauka. Giza
duintasuna printzipiotzat hartuz gero, ezinbestean eratortzen den doktrina bezala
planteatzen digute pazifismoa. Problema da, hain zuzen, biolentzia erabiltzen duen herri
batek ere, oinarritzat giza duintasuna daukala. Izan ere, printzipio berdinetik ondorio eta
jardun desberdinetara hel daiteke, eta ez horregatik ondorio bat bestea baino legitimoagoa
edo moralki zuzenagoa izan. Pazifismo hori, aldiz, berea doktrina posible bakartzat ulertzen
duenez, absolutista eta biolento bihurtzen da, moraltasun tipo diferenteak ez baititu
onartzen. Halaber, ordena moral koadratuaz eta gizarte perfektuaz amesten du, ahaztuz
gizakiak animalia bat izateari inoiz ez diola utzi.
Belarrira goxo heltzen diren esloganetan oinarrituta dago: «amodioa egin eta ez gerra»;
«biolentziak biolentzia besterik ez dakar»; «ezerk ez du biolentzia justifikatzen»...
eguneroko errealitatetik aldenduak dauden esaldi horien inguruan eraikitzen da hizpide
dudan pazifismoa. Espainiako gerra zibilean George Orwell pazifista POUM alderdi
troskistarekin miliziano gisa ibili zen, 1936-37an, eta urte batzuk geroago, Espainiako gerra
zibilaz idaztean ederki kritikatzen zuen: «Nos hemos vuelto demasiado civilizados para ver
lo evidente. Porque la verdad es muy sencilla: para sobrevivir, a menudo hay que luchar; y
para luchar, hay que mancharse las manos. La guerra es mala y es, con frecuencia, el mal
menor. Los que tomen la espada, perecerán por la espada; y los que no la tomen, perecerán
de enfermedades malolientes. El hecho de que valga la pena recordar aquí este lugar común
revela lo que han producido en nosotros estos años de capitalismo de rentistas». (George
Orwell. «Recuerdos de la guerra civil española». II. kapitulua).
Edozein modutan, zer bilatzen du diskurtso pazifista horrek? Garaipen morala nahi du, eta,
hortaz, gerra. Espainiar diskurtsoaren pazifismo instituzionalaren gerra diskurtsoarekin bat
egiten du: errua, barkamena, damua... teologia laikoa. Noski, barkamena eskatzeko
erruduna behar. Nor da erruduna? Jonan Fernandezek ez du erreparorik izan erruduntzat
ezker abertzalearen ideologia eta praxia jotzeko. Fernandezen posizio pazifista argi dago
zein den, espainiar inperioaren eskemak inplizituki onartzen baititu.
Azkenaldian entzun izan dugu bakea irabazteko pentsamendu baketsua behar dela. Hori oso
ondo dago. Baina Kukutzan zer egin behar zuten, beste masaila ipini eta eserita itxaron
atxilotu eta jipoitu arte? Zer egin behar du saharar herriak, kanpamenduetan eserita jarraitu
eta pazifismoa predikatu? Eta Palestinak? Diskurtso pazifista horrek ez du inongo
eskubiderik instantzia metafisiko batetik (bortxa oro gaizki dago) abiatuta, testuinguru
guztietan eta edonoiz dogma hori besteoi posible, baliagarri eta zuzenki moral bakartzat
inposatzeko. Zeren izenean? Bakea irabazteko onartu behar dena da, biolentzia, beste
aterabiderik ezean, historian zehar herri eta kolektibo askoren bide bakarra izan dela, eta
| 61
61
etorkizunerako ezkerrak ezin diola inoiz tresna horri muzin egin. Bide pazifikoak guztiz
errespetagarriak diren bezala, beste hautu batzuk ere errespetatzen jakin behar da.
Hortaz, instantzia metafisiko batetik biolentzia deslegitimatu baino, badirudi bakea posible
izateko baldintza kultural, sozial eta politikoen alde egitea izan beharko litzatekeela
bakezalearen beharra. Izan ere: ba al daude baldintza politikoak gure herrian bakea
lortzeko, gazteak inpunitate osoz torturatu, bortxatu eta nahi izan dieten guztia egin, eta
oraindik hori onartu ere egiten ez duen estatu batean? Hobe luke pazifista sutsu horrek,
ezker abertzaleak egin omen duen biolentziaren justifikazio horri begiratu baino, 50 urtez
(eta gehiagoz) herri honek sufritu duen estatu terrorismo ezkutu eta onartu gabeko horri
erreparatuko balio, horrela, ziur aski, guztiontzako bakea hurbilago egongo litzateke eta.
| 62
62
Kontraboterea eta estatuaren beharra (Gara. 2011-11-13)
Euskal Herria bere historia guztian zehar herri ukatua, ahaztua eta zapaldua izan dela denok
dakigu. Ez da hain agerikoa, ordea, historia luze eta zakar horrek ze eragin izan duen herri
euskaldunaren psikologian, hala nola herri euskaldunaren biziraute estrategia politiko
desberdinetan. XX. mendeko euskalduna, oro har, noble, umil eta otzan gisara deskribatua
izan da. «Euskaldun fededun» prototipoa hartu da haren propietateekin batera,
euskaldunaren identitate esentzialista faltsu bat eraikitzeko: euskalduna otzana da, «ona»
da, eskuzabala, umila. Baina Larramendik zioen bezala, esentziek arbolak deskribatzeko
balio dute, ez pertsonak. Dena den, Mirandek bere garaian oso gogor kritikatu zituen egon
bazeuden propietate horiek, herri euskaldunaren desagerpenera eramango zuten
dekadentziaren balioak zirela argudiatuz: are gehiago, euskaldunak irabazi nahi bazuen,
txintxoa baino efikaza eta gogorra izan behar zela arerioarekin, esaten zuen Mirandek. Hori
albo batera utziz, esan daiteke ustez herri oso batek zituen propietate horiek (guztiz egia ez
dena), abertzaletasunaren historia modernoan ETAk apurtu zituela, erresistitzen zen herri
bat izatetik etsaiari hortzak erakutsi eta haren proiektua orain kinka larrian jartzerainoko
bideari ekin zionean.
Bada, «euskaldun fededun» identitate esentzialista hori askok predikatu izan dute, beste
balio batzuk besarkatzen zituzten euskaldunak (iraultzaileak, indarkeria bitarteko gisa
zerabiltenak) identitate horretatik kanpo uzteko (hau da, «esos no son vascos, son
alimañas»). Esaterako, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak esaten zuen bezala: «el
nacionalismo democrático es algo de mucha historia y desde aquella época, casi 113 años,
jamás ha empuñado un arma o recurrido a la violencia para defender sus ideas». Euskaldun
jatorra historia eta balio horietan sartzen dena da. Suposatzen dugu, hortaz, Eusko
Jaurlaritzak sortutako euzko gudarostekoak ez direla Ibarretxeren eskema horretan sartuko.
Izan ere, Kandido Saseta komandante eta enparauak ezkerreko mugimendu abertzaleek
errebindikatu dituzte, nazionalismo esentzialista kontserbadore horrek baino gehiago.
Aurrekoak ukatzen duen identitate horren barnean, ordea, diskurtso esentzialista bat garatu
da. Berriz ere, errealitateak galdatu duen zerbait izan dela esan daiteke. Hau da, euskalduna
boterearen kontrakoa dela, txikiaren aldekoa, politikarien aurkakoa, handiaren kontrakoa,
eta abar, gure historiak erantsi dizkigun balioak dira hauek, ez ordea guk esentzialki
dauzkagunak. Mark Legassek 1985ean «KAS ala hil!» artikuluan (Txalapartak
berrargitaratuko duena laster beste idatzi batzuekin batera) oso ondo adierazten du
euskaldunak boterearen kontrako akrata nola bihurtu diren urteen poderioz: «Estatuko
aparailuen aurkako mendez mendeko borroka horretan sortuko da makurrezin eta zapalezin
den euskal anarkismoa. Erakunde estatalak oro isekatu, iruzurtu eta kontraerasotu egitearen
indarrez, euskalduna benetako akrata, hots, agintarientzat, boterearentzat, inolako errespetu
gabeko `arke', `kratos' bihurtuko da». Ez bedi gaizki ulertu, Legasserengan ez dago
esentzialismorik: esentzialismoa Legassek esandakoak esentzializatzea eta proiektu politiko
zilegi bakartzat kontsideratzea litzateke, hau da; euskaldunak berez eta testuinguru
guztietan edozein botere formaren kontrakoak garela (eta izan behar garela) ondorioztatzea.
| 63
63
Zein da arazoa? Arazoa da kontraboterearen diskurtsoa botere forma ororen kontrako
diskurtso eta ekinarekin batera egon dela nahastuta azken 50 urteetan. Iñaki Sotok ongi
azaldu du hau duela gutxi orrialde hauetan, esan duenean, ezarritako boterearen kontrako
postura berbera dutela kontrabotereak eta antibotereak. Hala ere, ongi azpimarratu du
kontrabotereak boterean ikuspegi instrumentala duela, ez esentzialista edo absolutua, baizik
eta bere helburu estrategikoei erlatiboa. Izan ere, politikaren bi kontzepzio daude; batetik,
boterea hartu eta mantendu/erreproduzitu nahi dutenena, boterea bere baitan helburu gisa
dutenak (PNV, adibidez); eta bestetik, boterea helburu duena botere hori estatuari eta
instituzioei kendu eta herritarrengana eramateko, hala nola botere horri alternatiba integral
bat planteatzeko (Bildu eta Amaiur). Azken hau litzateke kontraboterearen logika.
Ez dugu Lenin literalki ulertuko hemen, baina merezi du botere dualari buruz egin zituen
hausnarketak ekartzea. 1917ko otsaileko iraultzan, Soviet-en eta gobernu probisional
errusiarraren arteko borroka bere krudeltasun osoan zegoen, boterearen legitimitatea zeinek
lortuko. Horrela irakurtzen diogu: «La más notable característica de nuestra revolución es
un poder dual. (...) ¿Qué es este poder dual? Junto al Gobierno Provisional -el gobierno de
la burguesía-, otro gobierno se ha erigido, hasta ahora débil e incipiente, pero
indudablemente un gobierno que realmente existe y está creciendo -los Soviets de
Diputados de Obreros y Soldados. (...) ¿Cuál es la naturaleza política de este gobierno? (...)
[es] un poder directamente basado en la toma revolucionaria, en la directa iniciativa del
pueblo desde abajo, y no en una ley promulgada por un
poder estatal centralizado. Es una clase de poder totalmente
diferente de la que existe generalmente en las repúblicas
democrático-burguesas parlamentarias...». Botere mota
honetan, «la fuente de poder no es una ley previamente
discutida y promulgada por el parlamento, sino la iniciativa
directa del pueblo desde abajo, en sus áreas locales -`toma'
directa, para usar la expresión actual» (Pravda 28. zenb.
1917). Herriak, hortaz, Estatuari eta bere aparatuei boterea
kendu eta boterea bera hartu egiten du, laburbilduz (baina ez
boterearen logika bera erreproduzitzeko). Hau da, boterea
auzo batzarrek, herriek, udalek (udalen nazio erakundea
osatuz, Udalbiltza), eta abarrek hartu behar dute.
Problema da, ordea, kontraboterea egiteko, boterea behar dela. Eta boterea hartzeko,
lehenik eta behin, prezio batzuk pagatzeko prest egon behar da. Boterea hartzearekin ez dut
esan nahi instituzioetan parte hartzea bakarrik (baina hori ere bai): are gehiago, Europaren
barruan Estatua lortzea. Zentzu horretan barruan nolabait txertatua dugun antiboterearen
diskurtso esentzialista (askatasuna estatu gabe eta goitik behera sozialista, edo ezer ez)
independentziara bidean galga bat da. Baina subjektu independentistak bilatzen duena
kontraboterea bada, ez boterearen kontrako diskurtso absolutu batean geratzea, hortik
abiatu beharko du. Hori dela eta, kontuan hartu behar du joko arauak jarrita daudela. Eta
argi dagoenez, araurik gabe, ez dago jolasik. Nork jartzen ditu arauak? Europak. Nola sortu
estaturik gabeko nazio aske bat askatasun formal eta materiala Estatu batek eta Europak
| 64
64
(bere baldintzekin) ematen baldin badute? Zalantzarik ez, nik, jende askok bezala,
suposatzen dut, estatu gabeko mundu batekin amesten dugula; armadarik gabekoa,
fronterarik gabekoa, eta abar. Baina ametsak eta errealitatea bereizten jakin egin behar da.
Horrek ez du esan nahi ametsak bide bazterrean utzi behar direnik: ametsak errealitatea
aldatzeko erregai izan behar dira. Baina testuinguru soziopolitikoa zein den argi izan behar
da.
Horregatik, Arnaldo Otegik esan zuen bezala, «la izquierda abertzale no nació para resistir,
ni tan siquiera para responder: nacimos para ganar, y vamos a ganar». Eta irabazteak,
zentzu horretan, esan nahi du botere objektiboa eskuratzea, bere bertute eta gabezia
guztiekin. Alegia, Benito Lertxundik «Deia»ko elkarrizketa batean duela gutxi esan duen
bezala, «quiero un País Vasco, una Euskal Herria, como todos los demás países del
mundo». Hau da, euskal Estatu bat Europaren barruan, edo Imanol Galparsorok esan
bezala, Estatu europar bat Euskal Herrian, horrek adierazten duen guztiarekin.
| 65
65
Askatasunaren paradoxak (Gara. 2011-12-11)
Friedrich Nietzsche Prusian jaiotako alemaniarra (Röcken, 1844-1900) dugu XIX. mende
bukaeran europar kulturari errepaso eta kritika zorrotzak egin zizkion pentsalaririk
nabarmenetarikoa. Gure testuinguruan, urte dezente batzuk beranduago, Jon Mirandek
Euskal Herriari aplikatu zizkion Nietzschek europar kulturari egindako kritikak eta isekak,
Euskal Herria kristautasun moralaren pipiak jandako dekadentzian zegoela adieraziz.
Nietzschek orokorrean mendebaldeko kulturari, eta zehazkiago, kultura kristau eta
alemaniarrari egin zizkion egokitzapenak ziren Miranderen kritikak.
Nietzscheren ikuspegia argia zen: Europaren morala artaldearen morala da. Zein da moral
horren ezaugarri behinena? “Ella dice con obstinación e inflexibilidad: ¡yo soy la moral
misma, y no hay ninguna otra moral” (Más allá del bien y del mal. 145. orrialdea). Moral
hori ikusgarri egin duten espresio argienak instituzio politiko eta sozialak dira: hain zuzen,
mugimendu demokratikoa, mugimendu kristauaren herentzia dena (sozialismoa eta
anarkismoa bezala). Mugimendu demokratikoak zoriontasuna bilatzen du gizakiarentzat,
deskantsuaren zoriontasuna, asebetetasunaren zoriontasuna, batasun finalaren zoriontasuna
(historia bukatu da, klaseen arteko gatazkarik ez dago, guztiok berdinak gara…). Hau da,
kristau hizkuntzan esateko, “el sábado de los sábados” (142).
Kritika guzti horien harira, Nietzsche ondorio gogor eta argi batera heldu zen: demokraziak
gizakiaren dekadentzia dakar, gizakiaren espresio artistiko gorenen (musika, artea, filosofia,
zientzia…) erdikoikeria eta bukaera. Demokraziak ekartzen duena da, hain zuzen,
izpirituaren tentsioa desagertzea. Eta alderantziz, antitesiak eta gerrak bizitzaren estimulu
eta xarma dira, eta haiek gabe izpirituak tentsioa eta sormena galtzen ditu. Hau da
Nietzscherentzat gizakiaren dilemetako bat (beretzat hor dilemarik ez luke egon behar,
noski): zoriontasuna (justizia eta askatasuna) versus handitasun estetikoa. Nietzscheri
jarraitu dioten batzuek (Rortyk, sozialistek eta abarrek) lehena predikatu izan dute,
gizakiaren instituzio eta sorkuntza guztiak zoriontasunera bideratuta egon behar direla (hura
sustatzera) esanez. Aldiz, beste batzuek (elite kulturalek, eskrupulorik gabeko zientifikoek,
eta abarrek) kolektiboen eta indibiduoen zoriontasunaren gainetik jarri izan dute giza
sorkuntzaren handitasuna: gizakiak prest egon behar du zoriontasunaren prezioa
ordaintzeko sormen eta Kultura handiaren mesedetan.
Kontua hau da, hortaz: gerra eta tentsio gogorren garaietan ─Nietzschek Borgiarren
(Miguel Angel, Tiziano, Bosco eta Da Vinciren mezenasak izan zirenak) eta Napoleonen
garaiak jartzen ditu adibidetzat─, giza izpirituaren sormena loratu eta garai guztietako arte
eta musika espresio gorenak ematen dira. Ernazimendua gertakari handia da gizakiaren
historian Nietzscheretzat: gizakia garai hartan heltzen da gailur artistikora. Aldiz,
Nietzscheren ustez betiere, batetik Luteroren erreformaren, eta bestetik, 1789ko Frantziako
iraultzaren ondoren, mendebaldeko dekadentziaren kausa den demokraziak gizakia
mantsotu eta artaldeko ardi koxkorra bihurtzeko bidean jarri du. Tentsioak (gerrak,
erreboltak, altxamenduak, borrokak…) desagertzean, hortaz, “en situaciones de mucha paz
falta cada vez más la ocasión y la necesidad de educar nuestro propio sentimiento para el
rigor y la dureza.”
| 66
66
Nietzschek guzti horretatik ateratzen duen ondorioetako bat askatasunaren paradoxa gogor
bat da, esaldi honetan laburbiltzen dena: “las instituciones liberales dejan de ser liberales
tan pronto como han sido alcanzadas.” (Crepúsculo de los ídolos. 123) Hau da, askatasuna
ez dago borrokaren bukaeran lortu den emaitzan (eskubideetan), edo askatasun hori lortzen
den bukaera puntuan; baizik eta alderantziz, hura lortzeko egin den bidean, egin dugun
bidean kostatu izan zaigun sakrifizio guzti horretan datza askatasuna, hain zuzen.
Askatasunaren paradoxa da instituzio demokratikoetan askatasuna erregulatzen denean,
askatasuna gatibatu eta jendartean askatasun pasiboa sortzen dela; eta alderantziz,
erregimen totalitario batean askatasuna guztiz debekatuta egoteagatik askatasun totala
dagoela, askatasuna modu aktiboan eta erradikalean defendatzen eta praktikatzen baita.
Gerra eta debeku garaian, Nietzscheri jarraituz, askatasuna bidean praktikatzen da, eta bide
horretan imajinazioa eta sorkuntza bultzatu egiten dira, izpirituaren tentsioa gogortu eta
gizakiak bere potentzialtasun guztia erakusten du. Orduan sortzen da Kultura (ez
unibertsala, baizik eta Nietzscheren zentzuan). “Las mismas instituciones, mientras se brega
por ellas, producen muy otros efectos; entonces promueven, en efecto, poderosamente la
libertad. Bien mirado, es la guerra la que produce estos efectos; la guerra librada por
instituciones liberales, que como guerra perpetúa los instintos antiliberales. Y la guerra
educa para la libertad.” (Crepúsculo de los ídolos. 121) Askatasun hori ez da goxoki bat,
ikusten denez.
Dena den, Nietzschek kultura handia
eta demokrazia guztiz bereizten ditu.
Biak batera ezin dira eman. Izan ere,
“para que haya arte, para que haya
algún hacer y contemplar estéticos,
resulta indispensable una condición
fisiológica indispensable: la
embriaguez [izpiritu dionisiakoa]
(…) la embriaguez de la fiesta, de la
rivalidad, de la pieza de virtuosismo,
de la victoria, de todo movimiento
extremado…” Eta horixe da, hain zuzen, gure herrian gerra eta tentsio garaiek ekarri
dutena, kulturaren berpizkundea: “Gustatzen bazaigu eta ez bazaigu, ETA ez da ETA
bakarrik. ETAren zikloa esan genezakeena egundoko aldagoitzar dramatikoa izan da gure
historian, Euskal Herri zaharra politikoki nahiz kulturalki erroetaraino astindu eta eraldatu
duena. Dena ez du ETAk egin, hainbat gauza momentuko ETAren aurka egin da zalantza
gabe (…), baina, kulturalki bederen, ezer gutxi uler daiteke Euskal Herriaren bilakaeran
ETArekin etorririko berritasunak gabe.” (Joxe Azurmendi. Txillardegiren ohorez: ETAren
zikloa. Berria. 2011-11-19). Artea (Oteiza, Txillida…), kultura eta musika (Ez dok hamairu,
Rock Radical Vasco), filosofia (Txillardegi, Azurmendi, Jakin…), askatasunaren aldeko
borrokalari handienetarikoak (Argala, Etxebarrieta…), eta abar, mugimendu kultural,
politiko eta sozial handiak eferbeszentzia eta biolentzia zuzen eta estruktural oso gogorreko
garaietan eman dira, ez dezagun ahantzi.
| 67
67
Orduan, tentsio baxuko garaietara bueltatuko garen honetan (ez demokraziara, ezta
gutxiago ere), edo aspalditik bueltatuak garen honetan, mugimendu eta espresio kultural
handiak itzali egiten dira, mantsotu, sorkuntza egon badagoen arren, ez baitira aurreko
izpiritu indartsu berarekin jaiotzen. Hortaz, izpirituaren tentsioa, izpiritu demokratiko eta
bakezalearen kontrakoa, behar beharrezkoagoa bihurtzen da testuinguru honetan,
sorkuntzaren loratzea ez eteteko. Ezinekoa izango da loratze horri eustea Nietzschek
kritikatzen zuen objektibismoaren pretentsioaren gaixotasunarekin jarraitzen bada: are
gutxiago Max Weberrek deskribatu zigun jarrera mandarinean tematuz. Eskuak zikin,
arimak narras eta lumak zorrotz, borroka dialektiko agonistikoen garaia izan beharko luke
oraingoa (Nietzscheri jarraituz), ez lagunak egiteko garaia.
Idatzi hau ez da gerraren apologia bat (gerratxoena, asko jota), errealitatearen analisi bat
baizik. Eta analisi honek, gizakiaren kontraesan bat agerian utzi nahi du. Hori besterik ez.
Hori egiteko, politikariak gezur bat eraikitzeko egiak esaten dituen bezala, nik egia bat
eraikitzeko gezur batzuetaz (muturreko adibideez) baliatu behar izan naiz. Ez dadila
aurrekoa gaizki ulertu, beraz.
| 68
68
Kolosala izan da (Gara. 2012-01-08)
Atzo Euskal Herria kalera atera zen beste behin ere. Manifestazio isila izan bada (larunbat
goizean ari naiz artikulua bukatzen) ez da izan bertaratu ginenok Marlaskaren autoa
onartzen genuelako. Alderantziz baizik, probokazioetan jausi gabe, preso eta errefuxiatu
politikoen eskubideen aldeko atxikimendu handieneko momentu bat egoki kudeatzea
hobetsi zelako. Inportantea da ohartzea: atzoko manifestazioak erakusten duenez, preso
politikoen etxeratzearen eta kaleratzearen eskaerak lehentasuna hartu du gatazkaren
irtenbiderako eman beharreko pausoen artean. Pasea da ezker abertzaleak modu isolatuan
presoen eta iheslarien giza eskubideen defentsa egiten zuen garaia. Funtsezko eskaera
demokratiko hori sozializatzea lortu da. Bilbon militante zahar eta berriak elkartu ziren
atzo, esperantza zahar eta berriak, iraganeko eta gaurko irribarreak, eta etorkizunekoak.
Harrotasunez, guztion ardura orainean eta etorkizunean iltzatuta dagoen arren, iraganaz
marraztu nahi diguten irudi faltsuari buruzko ardura ere nabari daiteke.
Izan ere, gaur egun zein erraza den azken 50 urteotako karikatura bat egitea! Errazegia,
legearen eta aparatu mediatiko guztien babesa atzean dugula. Euskal Herriaren azken 50
urteetako historia, ordea, minaren, porrotaren, heriotzaren, etsipenaren, gorrotoaren,
ukoaren, zapalketaren eta amorruaren historia izan den bezala, ezin da ahaztu garaipenaren,
elkartasunaren, superazio pertsonal eta
kolektiboaren, bizitzaren, maitasunaren eta
esperantzaren historia ere izan dela.
Nolabait, herri baten norabidea markatu
duen esperantza eta desesperantzaren
balantzan mugitu den historia tragikoa izan
da oinordekotzan jaso duguna. Joseba
Sarrionandiak «Kolosala izango da»
liburuan idatzi zuenez, «ez genekien gerra hain makurra izango zenik, jende guztiaren
etxera sartuko zenik, eskailerak igo, atea jo, eta barrura sartuko zela, eta atea jo gabe ere
sartuko zela. Horrela hondatu ziren gure bizitza txikiak» (134. orria). Gerra zibilean
kokatutako eleberria izanik ere, azken 30 urteetan gertatutakoaren sentimendua azaltzeko
ere balio du. Gatazkak gure bizitzak hondatu zituen arren, ezin ederrago ere bihurtu zituela
ezin da ahaztu, ordea. Eta ezin da historia luze eta korapilatsu honen aldaera guztiak
kontuan hartu gabe karikatura interesatu bat marraztu, orain horretan tematuta diruditen
batzuek bezala. Ezin da historia luze eta korapilatsu horren interpretaziorik egin aurretik
historia bera ukatu egiten badugu.
Historia gauza askok osatzen dute. Karl Popperrek esaten zuen («Gizarte irekia eta haren
etsaiak». Klasikoak) historia interpretatzen dugunean, beti botere politikoaren historia
idazten dugula, eta botere politikoaren historia nazioarteko krimenen eta masa erailketen
historia besterik ez dela; baina historia ez dela bakarrik botere politikoarena, gizaki guztien
minen eta bizitza partikularren bizipenen multzoak ere osatzen duela; alegia, gure historia
bertoko eragile guztien borroken, minen eta esperantzen historia dela. Izan ere, zergatik da
azken 50 urteetako historia ETAren historia? Eta zergatik ez, 50 urte hauetan ukatutako
| 69
69
eskubideen historia? Edo estatu erailketen eta torturen historia? Ez al da eskubideen
ukazioen historia izan beste historiatxo guztiak (borroka armatua, erbestea, eta abar)
baldintzatu eta sorrarazi dituena? Kontatu daitezkeen historia asko daude hemen,
ahanzturan utzi ezin direnak.
Eta iruditzen zait gizarte honek aurrera egingo badu (eta ez atzera, frankismoaren
kanposantuko bakera, alegia), uste dut oraintxe bertan egin daitekeen galderarik
zentzuzkoena hau dela: zerk ekarri gaitu hona? Zerk eraman du herri honetako sektore bat
borroka armatua hautatzera? Zerk eraman du gobernu autonomikoa bertako gazteak
torturatzera? Zerk eraman du espainiar gobernua gure herria ukatu, iraindu eta suntsitzeko
nahira? (Eta abar) Batek kausa jartzen duen lekuan besteak ondorioa jartzen duela jakina
da. Baina ongi baino hobeto dakigu 50 urteetako historia hau zergatik jaso dugun jakiteko,
testuinguru sozial, politiko, moral eta kultural konkretu bat egon dela atzean, eta horrek
ahalbidetu dituela hainbat gauza, inoren erantzukizuna zuritu
nahi gabe. Hori ahaztu eta azken 50 urteetako gatazkaren
erantzukizuna herri honen duintasunaren alde borrokatzeko
altxatu zen sektore bati egoztea (hots, errua batzuek armak
hartu izanari egoztea) sinplekeria onartezina da, gure historia
osoa ukatzen duen sententzia, alegia. Kontuan hartu beharreko
faktore gehiegi daude gatazkaren ondorio bat baino ez den
borroka armatuari errua egozteko. Izan ere, errazegi ahaztu
dute batzuek ETAren sorrera eta iraupena ahalbidetu zuena
frankismotik «demokraziara» aldatu gabe pasatu ziren
baldintza politiko, kultural eta sozialak izan direla. Eta hori
behin eta berriz errepikatu behar da; kontrakoa mila aldiz
errepikatuz egia bihurtzerik nahi ez badugu, Goebbelsek zioen
bezala.
Funtsezko galdera zera zen: zerk eraman du hainbat belaunalditako jendea bere
familiarteko, lagunarteko, unibertsitateko bizitza atzean utzi eta armak hartzera? Ezin dugu
ahaztu belaunaldiz belaunaldi osatutako kolektibo hori dela, hain zuzen, 50 urte hauetako
lehenengo biktima. Atzo Bilbon batutako gehienek ondo baino hobeto dakite gure herriko
historiaren ertz horrek zenbat sufrimendu, erabaki latz eta zama astun daraman gainean. Eta
ondo baino hobeto dakite, baita ere, istorio pertsonal horiek ez direla delinkuentziaren edo
zitalkeriaren ibilbideak; aitzitik, duintasunaren eta elkartasunarenak baizik. «Baina
ekibokatuaren ohitura eta ausardiarekin zin egin dezakegu: maite genituen gauzengatik
erori ginen preso, baina gure maitasuna oraindik ez dago preso» («Hemen gaude eta
jarraitzeko asmoarekin». Sarrionandia. «Kartzelako poemak»). Noizbait Euskal Herriaren
askatasunaren aldeko borrokan jardutea erabaki zuten guztien motibazio, historia,
testuinguru, hautu eta bizitzak ere, hortaz, herri honetako historiaren zati garrantzitsu dira.
Haiek ere badira Euskal Herriaren ukazioaren azken 50 urte hauetako biktimak.
Egia da, gatazkaren aurrean konpromiso eta erabaki graduak egon izan dira beti. Errealitate
gordina zera da, ordea, gehienek ezin izan zutela borroka bakar bat ere hautatu, gatazkak
| 70
70
berak hautatu du haiengatik. Gatazkak behartu zuen batzuek derrigorrez (inoiz ez da
derrigorrez, noski, herri suizidioa ere posible zen, etxean geratuz) bide bat hartzera, bihotza
gogortu eta haien familia atzean uztera, lagunak galtzera, heriotzari aurpegia ikustera,
biolentziaren zama bizi guztirako barruan eramatera, eta abar. Erabaki eta jardun horren
atzean, hortaz, ez dago etikaren kontrako erabakirik: aitzitik, jarrera etiko sendo bat dagoela
iruditzen zait. Eta uste dut, gatazkaren inguruan bakoitzak egiten duen irakurketa bat edo
bestea izan, pertsona horiek guztiek errespetu minimo bat merezi dutela, errespetu hori
legeak debekatzen duela jakinda ere.
Izan ere, polizia torturatzaileak, giza eskubide zibil eta politiko gehien ukatu dituzten
errege, ministro, presidente eta epaileak dira «demokraziaren» heroiak, hori badakigu.
Jakina da, gurean, leku guztietan lez, Gu ta gutarrak taldearen «Metaforen gerratea» kantak
dioena: «sarri fikzio konpartitu bat da errealitatea, baina gutxitan aipatzen dugu metaforen
gerratea/ Berben jabe izatea da arma fulminantea». Eta berben jabe denak izendatzen ditu
haren heroiak, eta lurperatu haren gaizkileak. Baina Euskal Herria bere berben jabe da
aspalditik. Atzo Bilbon bildu zirenak zein kartzeletan edota erbestean daudenak, herriak,
ongiegi dakite ez dagoela marrazkietako heroi eta gaizkilerik. Ongi dakite, baita ere,
askatasun, bake eta justiziarako bidean garrantzitsua izango dela preso eta erbesteratu
politikoen ekarpena: horregatik da ezinbestekoa haiek denak ahal bezain laster etxean
izatea.
| 71
71
Elkarbizitza al da helburua? (Gara. 2012-02-12)
Azken hamarkadan Euskal Herrian ideologia humanista jakin bat gailendu dela esan
daiteke, ezkerreko hainbat alderdi politiko zein eragile sozialetatik hasi, zentrotik pasatu,
eta eskumara doan espektro soziologiko guztia zipriztindu duena. Zenbat aldiz entzun behar
izaten dugun egunero, batzuk harrotasunez aldarrikatzen: “lehenik eta behin demokratak
gara!”. Lehenik demokratak, frankismoan ere gauza guztien gainetik demokrata izan behar
zen moduan. Badakigu, ordea, lehen bezala orain, ze “demokraziaren” demokratak diren
hori esaten duten guztiak.
Dena den, kontua hau da: ideologia humanista neoliberal hau bizitza politikoan ideologia
hegemoniko bihurtu da. Zer da hegemonia? Antonio Gramsci sardiniarrak formulatutako
kontzeptu horrek marxismo klasikoaren ideia esentzialista batekin apurtzen zuen, hain
zuzen, subjektua a priori, kulturaz, hizkuntzaz eta abarrez kanpokoa dela zioen ideiarekin.
Hori kontuan hartuz, operazio hegemonikoak zera adierazten du: esanahi partikular batek
esanahi unibertsal baten lekua betetzen du (adibidez, espainiar gizartearen gehiengo
batentzat, bakeak ─kontzeptu unibertsal eta hutsa─ ETAren biolentzia eza ─gauza
partikular bat, hortaz─ adierazten du).
Hegemonia, beraz, kontzeptu edo gai unibertsalen
inguruan esanahi partikular bat finkatzen duen
prozesua da, indar sozial batek lidergo politiko,
intelektual eta moralaren bidez lortu dezakeena,
Gramsciren aburuz. Behin indar sozial baten
diskurtso eta praktika politiko bat hegemoniko
bihurtzen denean, haren balio eta ikuskerak garai
historiko oso baterako geratzen direla pentsatzen
zuen sardiniarrak.
Hori da ideologia honek lortu duena, bere balio etiko eta politikoak hegemoniko bihurtzea.
Ze balio txertatu ditu? Lehenik eta behin, gatazka honetan helburu nagusitzat elkarbizitza
eta berradiskidetzea predikatzen du, guztientzako inperatibo moral eta lege gisa ezarri nahi
dutena: konflikto politikorik gabeko bake demokratiko santua, alegia. (Orain
berradiskidetzean adituak [?!] ere ugaldu zaizkigu txanpinoiak bezala, alajaina!).
Elkarbizitza balio eta helburu gorena izanik (zapalkuntzak eta injustiziak elkarbizitzaren
azpitik dauden kontuak dira, beraz, elkar-bizi gaitezen zapalkuntza ─nazional, linguistiko,
sozial…─ egoeran), ideologia hori ezinbestean eskumako eta neoliberal bihurtzen da. Izan
ere, alde batetik espazio publikoa, eta bestetik, kapitalismoa zein edozein kolektiboren
zapalketa harmonizatzea du xede, bake soziala lortzeko helburuarekin. Azken finean,
kapitalismoaren eta demokraziaren erreforma etikoa baino ez du bilatzen. Izan ere, balio
demokratiko abstraktuak gero eta dogmatikoago predikatzearen bidez ─edota konpetentzia
estatalak areagotuz, baita ere─, humanismo honek ulertarazi nahi du kapitalismoaren zein
demokraziaren efektu errepresibo eta kriminalak ez direla haien faktore estrukturalen
ondorio, baizik eta etikoki hobetzea posible den sistema baten akzidenteak. Horrela,
esaterako, ez bakarrik kapitalismoaren aurrean, are gure gatazka politikoan dagoen korapilo
| 72
72
politikoari begira, giza eskubideen diskurtso absolutu eta biolento bat egituratzen du,
gatazka bera sortzea ahalbidetu duten baldintza sozial, moral eta politikoak haren
diskurtsotik at utziz.
Giza eskubideak absolutu etikotzat predikatuz, norbanakoa eskubide naturalen jabe eta
gizartearen aurretiko subjektu gisa imajinatzen du; hau da, gizabanakoak beren botere
erlazio eta erlazio sozialetatik, eta haien hizkuntza, kultura eta ekintza soziala posible
egiten duten praktika guztietatik aske imajinatzen ditu, faktore guzti horietatik abstraituz
(horregatik, hain zuzen, anti-marxista). Azken finean, Chantal Mouffek The democratic
paradox liburuan esaten duen bezala, “ikuskera razionalista horietan baztertu egiten da,
hain zuzen, subjektu demokratiko baten existentziaren baldintzak zeintzuk diren definitzeko
auzia”. Eta are gehiago esan daiteke, giza duintasunaren eta giza eskubideen predikamendu
absolutuak (“giza eskubideak dira irizpide etiko nagusi eta eztabaidaezinak”, Lokarri
erakundearen printzipioetako bat) gizartean eraiki eta irabazi gabe dauden irizpide batzuk
izanik, ez poliziak, ez Estatuak, ez Jaurlaritzak, ez Elizak, ezta inork ere
konplitzen/bermatzen ez dituenez, de facto, disidentzia demokraziaren jokoan sartzeko
estrategia besterik ez dira. Humanismo horrek, errealitate politiko eta soziala edozein
delarik ere, eskubideen defentsa absolutua
predikatzen du, giza eskubide zibil eta
kolektiboen alde borrokatu eta gizartean
praktikan (eta ez teoria manikeo batean)
absolutu egiten saiatu direnen kontra,
paradoxikoa dirudien arren. Ideologia hau
disidentziaren ahotsa isiltzeko instrumentu
bilakatzen da, hortaz.
Humanismo honen etikak bi aurpegi
garrantzitsu ditu. Batetik, diferentziaren edo bestea-ren etika du oinarrian. Bestearen
(beltza, homosexuala, musulmana, moroa, ijitoa, abertzale erradikala…) errespetua eta
onarpena predikatzeko, Bat-a (zuria, heterosexuala, euskaldun demokrata… balore
humanista mendebaldarrak dituena) aurresuposatzen du. Bat hori abiapuntutzat hartu eta
bere propietate moralekin bat datorren Bestea errespetatzen du, ez besterik. Adibidez, “herri
honetako etorkinak ez dira egokiro diferenteak «integratuak» ez diren bitartean; hau da,
haien diferentzia ezabatu behar dute lehenik” (Badiou, A. Etika. Besatari. 1996), berdin-
berdin ezker abertzaleko radikalak, balio demokratikoetara etorri behar dira onartu
ditzagun, eta abar. Horrela, ustezko diferentziaren errespetua predikatzen duen
multikulturalismo hori zapaltzaile eta kasik arrazista bihurtzen da. Alain Badiouk Etika
liburuan dioen bezala, “betiko tolerantzia zaharra, […] Beste ospetsu hori ez da
aurkezgarria, ez baldin bada beste on bat; hots, nor gure berdina baino hobeto?
Diferentzien errespetua, bai horixe! Baina arretaz: diferentea demokrata-parlamentarioa,
merkatu-ekonomiaren aldekoa, iritzi askatasunaren euskarria, feminista, ekologista…
baldin bada. Horrela ere esan daiteke, nik diferentziak errespetatzen ditut, diferentea den
horrek zehazki aipatu diferentziok nik bezala errespetatzen dituen neurrian.”
| 73
73
Bestetik, humanismo honen etikaren beste aurpegi bat ilustrazioko etika kantiarra da: behin
eta berriz esaten digu gizakia helburu gisa tratatu behar dela, eta ez bitarteko gisa. Gizakia
helburutzat tratatu beharra ondo dago arrazoi ilustratuan, arrazoi puru eta garbi baten
baitan: praktikan, ordea, de facto, gizakia bitarteko gisa tratatzen da beti, besteak beste,
lanaldiari prezio bat jartzen zaionean. Hortaz, berriz ere abstraktua den etika honen
erabilpenak helburu politiko zehatz bat du: humanismoaren diskurtso guzti honetan
integratuta ez dagoena indarrez sartzea, zapalkuntza eta gizakiaren kondizionamendu
konkretuak kontuan hartzen ez dituen etika abstraktu honekin.
Kontuz! Humanismo hau kritikatuz gero, arin erantzungo digute, antihumanismoaren
gorazarrea egiten gabiltzala. “Izan ere, zer da hau baino «logikoagoa»: humanismoa
ukatzen duenari basakeriaren baieztapena besterik ez zaiola geratzen esatea?” zioen
Heideggerrek ironikoki Gutuna humanismoari buruz (Klasikoak, 2004) idatzian. Falazia
horren gainetik, ezkerrari ere kutsatu zaion humanismo biolento eta hegemoniko honi aurre
egiteko ordua heldu dela dirudi; bestelako ikuspegiak zabaltzeko ordua. Althuserrek esaten
omen zuen, teorikoki antihumanistak eta praktikan humanistak izan behar genukeela: ez da
ideia txarra. Hortaz, ez da nahikoa ideologia honen predikatzaileen kontra haren
kontraesanak azpimarratzen ibiltzea (boterean ez dagoen humanistak diskurtso berarekin
lurperatzen baikaitu, hark ez daukalako kontraesanik, bai ordea boterea hartu berri duenak);
aitzitik, alde batetik, diskurtso horren erraiak biluztu behar dira, eta bestetik, gure balioez
bete bakea, demokrazia, giza duintasuna eta askatasuna bezalako kontzeptu hutsak. Herri
borroka eta borroka instituzionala kamuts izango baitira borroka ideologiko honi adarretatik
heltzen ez badiogu.
| 74
74
500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11)
“Independentzia, instituzioetatik ala instituzioetatik kanpo?” galderaren bueltan, Joseba
Ariznabarreta eta Pako Aristi “500 urte estrategiarik gabe” premisan oinarrituta hainbat
hitzaldi eman dituzte azken aldian, independentziarako estrategiarik ez dagoela esanez, eta
egungo estrategia guztiak akasdunak eta alferrikakoak direla azpimarratzen. Aristi eta
Ariznabarretaren kritiken funtsa bi ardatzetan laburtu daitezke. Batetik, ezker abertzalearen
estrategia berria gauzak eskatzean datzala diote, arerioa konbentzitzean. Premisa horretatik
tiraka haien kritika argia da: estatuari ez zaio ezer eskatu behar, beharrarazi baizik. Kritika
honek nabarmen nahasten ditu, nire ustez, erretorika politikoa eta estrategia politikoa.
Politikaren joko erretorikoaren atzean estrategia politikoa dago, hain zuzen, hitzetatik
harago estatua beharrarazi nahi duena euskal afera soluziobidean jartzera (ikusi besterik ez
dago, iragan 50 urteetako borroka azken premisa hori gezurtatzeko). Hemen inork ez baitu
estatuaren borondatean sinisten. Horregatik Aieteko deklarazioa, aldebakarreko
erabakiak… Horrelako tresna efikaz gehiago eta hobeak sortzean datza kontua, Estatuari
begiratuz baino, euskal herritarrei so eginez. Eta bigarren kritika, independentziara bidean
erakundeen parte hartzea aldez aurretiko porrot bat
dela litzateke (paradoxa ederra, bide batez, 25 urtez
ezker abertzaleari instituzioetan egon ez izana
kritikatu zaionean, orain kontrakoagatik kritikatzea).
Erantzuna erraza da: nola eraiki gure instituzio
propioak, Udalbiltza esaterako, Espainiaren menpe
dauden udaletxeetan egoterik ere ez bada? Nola
eraiki, esaterako, Euskal Unibertsitatea (Aristik ideien
lizeo bat proposatu du), gure dirua den diru
publikoaren laguntzarik gabe, instituzio españolek –
jaurlaritzak, diputazioek…- ematen badute?
Kritika horiek, beste ezeren aurretik zera uzten dute agerian: Euskal Herria krisian dago.
Abertzaletasuna eta bere mugimendu politiko nagusia ere bai. Krisia, ordea, bere zentzu
filosofiko positiboan ulertu behar da, abagune gisa. A priori, ez da ezer negatiboa. Orain eta
hemen, beste ezeren aurretik orain arteko paradigma politiko, moral eta sozialaren
nolabaiteko bukaera adierazten du, eta paradigma berri baterako posibilitateak irekitzen
ditu. Ideologikoki, abertzaletasuna proiektu politiko eta sozial gisa krisian dago,
abagunean: alde batetik, artikulatu gabe dauka oraindik gehiengo abertzale eta ezkertiar
zabal berriarentzako independentismo koherente bat, motibazio politiko guztiak
(historikoak, linguistikoak, ekonomikoak, feministak, ekologikoak…) barnebilduko
dituena; eta bestetik, horrekin guztiz lotuta, abagune berriari erantzungo dion artikulazio
ideologiko zein praxi politiko bat ere definitzeke dauka, eraldaketa sozialari dagokionez.
Krisi horrek ondoren praktika politikoari eragiten dio. Krisian gaude, bai, baina 50 urtetako
kapital ideologiko eta praktiko izugarria dago aurretik ditugun erronkei aurre egiteko, haize
berriak jaso zein zaharrak egokitzeko.
| 75
75
Ideologikoki (1), hortaz, bi abaguneren aurrean gaude: independentismo berri baten eta
Euskal Herrirako sozialismo berri baten formulazioaren beharrean, hurrenez hurren. Urteak
daramatzagu, independentismoa antolatuko duen diskurtso oso eta koherente bat eratu
nahian, eta oraingoz, saiakera guztiak partzialak izan dira: historizismo nafarra,
nazionalismo linguistikoa… Ez batak ez bestek ez du lortu herri honek behar duen
guztiontzako artikulazio bat ematea (baina esan behar da ere bidea zabaldu dutela),
motibazio edo borroka partikular bat hartu eta bere gain hartu nahi izan baitute diskurtso
independentista eratzeko ardura osoa. Horrek ez du zentzurik gehiago; efikaza ez izateaz
gain, denbora galtze nabarmena da. Artikulazio politiko batez ari garen heinean, motibazio
politiko guztiak bilduko lituzkeen formulazio bat behar dugu, hain zuzen, motibazio bat edo
beste aldez aurretik eta a priori besteen gainetik jarriko ez duena. Izan ere,
independentismoa beste ezeren gainetik proiektu politiko bat denez, asmo politikoak edo
nahiak determinatzen du maila formal batean; gero, maila materialean, objektuak, zer-
nahiak. Independentismoa mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka.
Hortaz, helburuan koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan
beharko luke. Independentziak, beraz, helburu politikoa den horrek (estrategikoa dena, nahi
bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak artikulatu behar ditu. Teorian (a),
hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak dira artikulatuak. Praktikan (b),
herri batek garai bakoitzean erabakitzen du zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki
lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi. Horrek nahitaez dakar estratetikoki praktikan
erabakitzea zer diskurtso indartu behar den, aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri
ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz, diskurtso politiko koherente eta egituratu batez
janztea.
Diskurtso independentista koherente baten beharra estuki lotuta dago sozialismoaren
birformulazioaren beharrarekin. Independentismoa, antagonismo politiko batean oinarrituz
artikulatzen bada (hura nahi dutenen eta nahi ez dutenen artean), sozialismoarekin berdin
eratzen da, antagonismo politiko batekin: proiektu sozial jakin bat nahi dutenen eta nahi ez
dutenen artean. Sozialismo edo proiektu sozial hori Euskal Herrian modu zehatz batean
definitzea litzateke kontua. Hau da, XXI. mendeko Euskal Herrirako sozialismoa esaten
dugunean, zehazki zer proiektu ekonomiko, ekologiko eta sozial eta abar konkretu
defendatzen ari garen jakitea, eta horrekin batera, proiektu horrek Europaren etorkizuna
(gure testuingurua) nola imajinatzen duen pentsatzea. Praktika politikoan (2), hortaz,
aurreko definizio ideologiko eza islatu egiten da. Hori dela eta, kontraesanak azaleratu
egiten dira. Izan ere, praktika sozio-politikoan bi aukera daude: dauzkagun instituzioetatik
lan egitea, independentziara eta aldaketa sozialera bidean; edo mugimendu sozialetatik
ekitea. Idealena, ordea, biak osagarriak izatea eta biei ekitea litzateke, dudarik gabe. Izan
ere, mugimendu eta borroka sozialak bakarrik kamuts dira, zeren eta “«arazo bakar baten
kontrako» mugimenduak dira, eta, hortaz, dimentsio unibertsala falta zaie, hau da: ez dira
harremantzen osotasun sozialarekin” (Slavoj Žižek. Repetir Lenin). Eta alderantziz,
instituzioetatik egindako lan hutsa ere kamuts da, borroka sozialekin uztartu gabe egiten
bada. Biak uztartzen asmatzea da kontua.
| 76
76
Kezka horietatik ateratzen den galdera garrantzitsuena hau da: zer egin? Jakinda ekitea
politikoaren lana dela, intelektualaren papera, hain zuzen, “zer egin?” pentsatzeko ideiak
ematea litzateke (eta ez “zer egin behar den” predikatzea). Intelektualaren papera
“eguneroko bizitzako parte hartze aktiboan, eraikitzaile bezala, organizatzaile bezala,
«limurtzaile permanente» bezala, eta ez bakarrik oradore soil gisa” ulertu behar da,
Gramscik zioenez. Hau da, ez predikadorea, baizik eta ideia-emailea: esku artean ditugun
afera ideologikoei tresna berriak eman eta estrategia berri baterako ideia berriak pentsarazle
izatea, alegia. Denok baikoaz helburu beraren bila, baina ditugun baldintzetatik partitu
behar dugu. Egungo baldintzetatik partitu ezean, bizantinismo eskolastikoan erortzen gara.
Izan ere, dauzkagun baldintza politikoak dauzkagu, eta ez izatea gustatuko
litzaizkigukeenak. Eta daukaguna eta izatea gustatuko litzaigukeena nahasten ditugula
iruditzen zait. (Joxe Azurmendik esaten zuen bezala, “ikasleei beti esaten diet, errealitatea
bera eztabaidatu edo ukatzen duen filosofoak hanka sartzen duela. Errealitatea den bezala
hartu eta irakurketak egin beharko lituzke, baina errealitatean oinarrituz. Errealitatea
interpretatu baino lehen aukerak egiteko joera handia dugu, errealitatea bera ukatzeko eta
desegiteko. Lehenengo ukatu egiten dugu eta gero interpretatu. Nik uste dut esan behar
dugula: hor dago, ezer ez dago kausa gabe, zer egiten dugu orain.”). Estrategia zuzenarekin
eman arte, pentsatu, pentsatu eta pentsatu, eta ekin, ekin eta ekin ibili beharko dugu. Agian
oraindik ez dugu guztiz asmatu, baina inork ez dezala pentsa saiatzen jarraituko ez dugunik.
Bitartean, Jose Mari Sagardui, Gatzak emandako gomendioa ona iruditzen zait: “Kartzelan
pazientzia izaten ikasten da… pazientzia bertute iraultzailea da.”
| 77
77
Joxe Manuel Odriozolari erantzunez (Berria. 2012-03-17)
Badirudi urteak aurrera joan eta abertzaletasunaren diskurtso berri bat artikulatzeko
saiakera berria hasi zenetik behin eta berriz eztabaida berdinetan kateatzen ari garela. Déjà
vu sentsazio etengabea. Izan ere, martxoaren 11n Gara egunkarian 500 urte estrategiarik
gabe artikulua plazaratu nuen, eta Joxe Manuel Odriozolak, lau egun beranduago,
Nazionalismo linguistikoa izeneko artikulu batean nireari erantzun dio (hortaz, lerro
hauekin jarraitu aurretik bi artikuluak irakurtzea gomendatzen dut). Hortik aipatutako
sentsazioa.
Ez naiz luzatuko, mamira joango naiz zuzenean. Odriozolak dio: «Olariagak benetan
sinesten ote du nazionalismo orekatu eta idealean? Elementu guztiak, euskal hizkuntza eta
kultura barne, modu osagarrian eta aberasgarrian artikulatuko dituen nazionalismo batean?»
Erantzuna nire artikuluan bertan aurkitu daiteke: «Independentziak, beraz, helburu politikoa
den horrek (estrategikoa dena, nahi bada, sozialismoa lortzeko), motibazio politiko guztiak
artikulatu behar ditu. Teorian (a), hortaz, independentzia da artikulatzailea, eta motibazioak
dira artikulatuak.»
Hau da, (1) teorian motibazio guztien artikulatzaile izango den independentismo bat eratu
behar dela diot. Zergatik? Odriozolak berak ematen du erantzuna artikuluan: «Guk
dakigula, klase-arazoa lehenesten duenak nazionalismo soziala eta ekonomikoa aldezten du
oroz gain. Genero-arazoa hobesten duen feminismoak emakumearen estatusa irauli nahi du
bereziki. Lurralde-nazionalismoa lehenesten duenak beste ezeren aurretik nazioaren espazio
geografikoa du xede. Historian oinarritutako nazionalismoak, gurean, nazio modernoaren
aurrekari zuzena izan zen Nafarroako Erresuma du erreferentzia nagusia egungo egoera
nazionala ulertzeko eta lantzeko. Nazionalismo linguistikoa aldezten dugunok euskararen
herria dugu gure jardunaren erreferentzia nagusia, ez ordezkapenak eta asimilazioak
larrututako egungo Euskal Herria».
Hortaz, ikus daiteke motiboen unibertso oso zabala dela abertzaletasuna. Eta, beraz,
independentziarako motibazio guzti horiek teoria batean batzea litzateke eraginkorrena
mugimendu politiko horrentzat, bere helburu politikoari begira. Zergatik da beharrezkoa
teoria hori artikulatzea? Artikuluan bertan ematen nuen erantzuna: «Independentismoa
mugimendu zabala izanik, motiboen unibertsoa infinitua dauka. Hortaz, helburuan
koherentea eta bateratua (independentzia), eta motibazioan anitza izan beharko luke». Hau
da, Odriozolaren motibazioa eta Tafallako Fagorreko langile baten motibazioak berdinak ez
direlako, besteak beste, behar da abertzaletasunaren motibazio diferenteak barnebilduko
dituen teoria bat gorpuztea (adibide bat besterik ez da, ez bada egokia, beste bat topatu,
aldatu eta kitto). Hortaz, Odriozolari ez diot arrazoia kentzen, teoria hori «ideala» da, teoria
bat den heinean. Ados.
Horregatik, ez dut ukatzen errealitatean gauzak oso bestelakoak direnik. Izan ere, teorian
baino, (2) praktikan, artikuluan diodan bezala «herri batek garai bakoitzean erabakitzen du
zein motibaziok hartu behar duen estrategikoki lehentasuna eta zein bigarren planoan utzi.
Horrek nahitaez dakar estrategikoki praktikan erabakitzea zer diskurtso indartu behar den,
| 78
78
aldian aldikoa. Baina eguneroko praktika horri ezinbestekoa zaio gaur egun urgentziaz,
diskurtso politiko koherente eta egituratu batez janztea.» Hau da, praktikan beti aldezten da
motibazio jakin bat, gure gustukoa izan edo ez. Aurten, agerikoa denez, memoria historikoa
(1512ko konkista, Gernikako bonbardaketaren urteurrena…) da motibazio guztien gainetik
indar gehien hartzen ari dena, horrekin batera nazionalismo historizistak hartu du pisu
gehien (Katalunian, aldiz, nazionalismo ekonomikoak du indar handien orain). Hori
estrategikoki (helburu politikoari begira) onuragarria den edo ez eztabaidatzea litzateke
kontua. Hortaz, nik ez dut esaten ze motibazio izan behar den lehena, hori abertzaletasuna
osatzen duen unibertsoak erabakitzen du egunez egun, borrokaz borroka. Noski, erabaki
hori ez da kontsentsu baten bidez hartzen: borroka dialektiko gogor baten ondorio da,
korronteen arteko borroka (Nabarralde, Lapiko Kritikoa, EHE, Gaindegia, Bilgune
Feminista… nahi duzuen guztiak jarri); oilar-borroka, nahi bada, gehienetan. Odriozolak
euskararen alde egiten du gehienbat, historizistek memoriaren alde, ekologistek borroka
ekologistaren alde, sozialistek klaseak deuseztearen alde, feministek parekidetasunaren
alde, eta abar, logikoa denez. Badakigu praktikan ezinezkoa dela guztien alde modu
bateratuan egitea, izan ere, praktikan beti aldezten da bat edo batzuk, eta ondorioz, beste
batzuk bigarren plano batean uzten. Baina teorian, motibazio guztiak barnebildu ditzakeen
artikulazio independentista bat egitea ez da ezinezkoa. 500 urte estrategiarik gabe
artikuluan horixe besterik ez nuen esaten.
Joxe Manuel Odriozolak, bere artikuluan, argi eta garbi utzi du beretzat lehen motibazioa
(beste guztien gainetik dagoena eta baldintzatzen duena) zein den: euskara. Errespetu osoa
merezi dit. Bere arrazoiak dauzka eta artikuluan ederki deskribatzen ditu motibazio hori
garrantzitsuetariko egiten duten arrazoiak (eta noski, gehienbat konpartitzen ditut).
Motibazioak, ordea, pertsonalak diren heinean, subjektiboak dira, eta, beraz, beste mila
motibazio daude abertzaletasunaren baitan: horiek errespetatzen ere jakin behar dela
iruditzen zait. Izan ere, a priori, zein da ba motibazio garrantzitsuena: langile borroka,
borroka linguistikoa, memoria historikoaren aldekoa, borroka ekologista, feminista…?
Bakoitzak berearen alde egiten du. Nire artikuluko kritika zera zen: behingoagatik,
abertzaletasunaren motibazioen unibertso zabal hori bilduko duen independentismoaren
formulazio bat egiteko ordua heldu zaigula. Horixe da, eta besterik ez, artikuluan laburtuta
esan nahi nuen guztia.
Odriozola kontrakoan tematu arren, esan gabe doa Lapiko Kritikoa kolektiboaren motibazio
garrantzitsuenetarikoa zein den praktikan. Teorian, ordea, beste motibazioak zilegitzat eta
garrantzi berdinekotzat jotzen ditugunez, guztiak berdintasunean egongo diren formulazio
baten alde egiten segituko dugu.
| 79
79
España: inquisición, condena y perdón (Gara. 2012-03-23)
Burgos, 1º de abril de 1939. «En el día de hoy, cautivo y desarmado el Ejército rojo, han
alcanzado las tropas nacionales sus últimos objetivos militares. La guerra ha terminado. El
Generalísimo Franco». Siempre nos han contado que la Guerra Civil española acababa con
ese breve parte de guerra. El espíritu de la Cruzada, por el contrario, no acabó –ni empezó–
ahí. Podríamos recordar lo que dijo el alcalde franquista José María de Areilza durante la
toma de Bilbo: «Que quede esto bien claro: Bilbao, conquistado por las armas. Nada de
pactos y agradecimientos póstumos. Ley de guerra, dura, viril, inexorable. Ha habido, ¡vaya
que sí ha habido, vencedores y vencidos! Ha triunfado la España una, grande y libre»
(1937-07-08). Es decir, no basta con ganar política o militarmente, hay que ganar también
en el terreno de la moral (de todas formas, la victoria militar es muy relativa, y no significa
necesariamente la victoria política o moral). No bastan las cunetas, hace falta convertir las
conciencias de los que quedan vivos.
Edad Media. Antes de expulsar a los moriscos Felipe II quiso convertirlos al cristianismo.
Pero no valía con que estos se mostraran públicamente como “católicos”, y como nos
recordaba Joxe Azurmendi, el rey español «ofreció a los obispos una regla práctica y un
baremo mínimo de prueba de cristiandad: “que ser notoriamente buenos christianos se
pruebe por actos positivos contra la secta de los moros (kondena publikoak, eta abar,
exijitzen dira, hortaz!), [...] desviadose del algarauia y de los de su nacion, pues no vasta lo
que prueban de que frequentan los sacramentos por questo puede ser lo agan por su
conservación”» (2009, Topasketak, anotaciones de Azurmendi). Es el propio filósofo
zegamarra el que nos recuerda que, aun y todo, los moriscos fueron expulsados de la
naciente España.
| 80
80
2012. María Dolores de Cospedal: «no basta con condenar lo que se haga en el futuro, sino
que hay que condenar también lo que se hizo» (2011-02-07). Aintzane Ezenarro: «El
MLNV no ha hecho un recorrido desde una perspectiva ética» (2011-12-18). Iñigo Urkullu:
«los abertzales van a hacer 30 años después lo que ya hicimos muchos: aceptar las reglas
del juego» (2011-02-07). Moción del PP en varios ayuntamientos de Vascongadas:
«cualquier escenario que no suponga la disolución incondicional de la banda y el rechazo a
sus pretensiones políticas sería dar legitimidad a unos medios y fines antidemocráticos»
(2011). El mismo 2011 un intelectual paquistaní, Tariq Ali, en una charla, reaccionaba
sorprendido ante todas estas peticiones: «a la izquierda abertzale se le dice: no puedes
participar si públicamente no denuncias tu pasado. Me recuerda a la conversión al
cristianismo de los moros y los judíos en la Edad Media. ¿Qué tiene que ver esto con
nuestro mundo de hoy? ¿Vivimos en el siglo XXI?». La constante que se esconde detrás de
todos estos ejemplos de la historia es la claudicación de la política ante una ética concreta.
Es el afán colonizador de la modernidad, del imperialismo y de la inquisición españolas:
hay que controlarlo todo, desde las conductas hasta la conciencia. Un Estado, y un sistema,
el español, en el que el papel que ha jugado la libertad ha sido nulo. Lo que mueve la
política, o cuanto menos su retórica, son el bien y el mal morales. De este modo, conceptos
tan cristianos como la culpa y la condena son el leit motiv de la política también en Euskal
Herria. La Iglesia católica se convierte en Estado y el Estado se convierte en Iglesia
católica.
Ante esta crítica, España, su intelligentsia y sus titiriteros pacifistas suelen agitar la bandera
de la Ilustración. Normalmente citan a Voltaire un poco y de pasada, y después ponen a
Kant como precursor de sus supuestas ideas ilustradas. En un texto clásico y archicitado por
los intelectuales españoles (sean estos progresistas o no), Respuesta a la pregunta “¿qué es
la Ilustración?”, que nunca han entendido ni quieren entender, el propio Kant subrayaba lo
siguiente: «para esa ilustración sólo se exige libertad y, por cierto, la más inofensiva de
todas las que llevan tal nombre, a saber, la libertad de hacer un uso público de la propia
razón, en cualquier dominio. Pero oigo exclamar por doquier: ¡no razones! El oficial dice:
¡no razones, adiéstrate! El financista: ¡no razones y paga! El pastor: ¡no razones, ten fe!
[…] Por todos lados, pues, encontramos limitaciones de la libertad. Pero ¿cuál de ellas
impide la ilustración y cuáles, por el contrario, la fomentan? He aquí mi respuesta: el uso
público de la razón siempre debe ser libre, y es el único que puede producir la ilustración de
los hombres». De la misma manera se nos dice ahora: ¡no razonéis, condenad! ¡No
razonéis, pedid perdón! En la España ilustrada no hay ni ha habido muchas luces. Por eso,
la defensa de la Ilustración y sus ideales liberales se plasman en la Constitución de 1812 y
en la posterior “revolución” antiilustrada y antiliberal par excellence, antifrancesa, religiosa
y retrógrada que en realidad fue madre de la restauración de valores feudales. Cuántas
veces esa España vanguardista y avanzada nos habrá acusado a los abertzales de izquierdas
de ser contrarios a todo progreso (TAV, infraestructuras, incineración…), retrasados,
incivilizados, violentos… en definitiva, de ser españoles sin romanizar.
Es ese mismo espíritu, colonizador, católico y conversor, el que gobierna hoy otra vez, si
cabe con más fuerza que nunca. Desde ese espíritu se refieren al pasado y a la lucha armada
| 81
81
como “pasado condenable”, “pasado que nunca debía haber ocurrido”, etc., escondiendo
detrás de esos slogans un poso religioso, una condena ético-religiosa implícita (“la
violencia está mal venga de donde venga”: premisa bajo la cual tendríamos que quemar
todos los libros de Historia, rechazar los Derechos Humanos conseguidos mediante la
violencia, etc. ¿Quién condenaría ahora la ejecución de Luis XVI?). Ante este problema se
plantean dos cuestiones fundamentales: 1) ¿deben ir unidas la moral y la política? y 2) ¿qué
unión debe darse y con qué moral(es)? Parafraseando a Azurmendi, que analiza este tema
en un trabajo publicado en Euskal Herria: errealitatea eta utopia (Elkar, 2011), podríamos
afirmar que, en principio, el ser humano, en cuanto ético y político, es uno, no dos: por lo
tanto, de alguna manera, ética y política están vinculadas. Pero como Max Weber criticó,
mezclar la moral con la justicia es una falsa moralización del problema. Su propuesta, al
contrario, era basar la convivencia en una moral racional (política), y no dogmática: esto es,
no sobre la obediencia a principios absolutos, sino sobre la responsabilidad política.
Sin embargo, aquí se nos impone una moral como condición cívica. No una cualquiera,
sino esa misma moral que encendió hogueras, sacó a los moros a patadas y enterró las
conciencias en cunetas, esa misma que es requisito indispensable para ser demócrata, y por
ende, para poder participar en el circo democrático. Se nos dice (solo a una parte), que
ahora es tiempo de arrepentimiento y de perdón: nos lo dicen aquellos mismos que han
condecorado a torturadores y liberado asesinos, esos mismos que han torturado y violado en
comisarías a miles de vascos y vascas. Por lo tanto, aquí y ahora, el arrepentimiento y el
perdón (algo que debería ser totalmente voluntario, no utilizado políticamente y sujeto a la
conciencia de cada víctima), significan conversión y claudicación. Si las condiciones de
posibilidad de la política son una moral y una racionalidad concretas, y si se sigue sin
aceptar que puede haber morales y racionalidades diferentes, seguiremos inmersos en la
misma España violenta, católica, apostólica e inquisitorial de siempre, donde los únicos que
cambian, paradójicamente, son los herejes: moros, judíos, brujas, rojos, vascos,
abertzales…
| 82
82
Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08)
Etika, grekozko ethos-etik datorren hitza da, eta “ohitura” esan nahi du. Morala, latineko
mos-etik dator, eta esanahi bera dauka. Finean, gizartearen elkarbizitza (edo elkarbizitza
eza) zimendatzen duten isilpeko premisen multzoa baino ez da morala edo etika. Zizeronek
zioenez (De fato, I, 1): “ohiturei erreferentzia egiten dienez, grekoek ethos deitzen duten
filosofiaren alderdi horri guk ohituren filosofia deitzen diogu, baina latina aberastea komeni
denez, morala deitu behar zaio”. Moralaren esanahi horri jarraituz, hortaz, inmoral edo
etikoki ez zuzentzat hartzen diren ekintza edo balio multzoak gizarte baten ohituren kontra
egiten diren horiek lirateke. Moral-gabea den gizaki, balio zein ekintzarik ez da existitzen,
beraz. Halaber, pertsonak moralak bagara ere, ez dago ekintza moralik, soilik ekintzen
interpretazio morala baizik (Nietzsche), a priori ekintzek eta balioek moralik ez dutelako.
Printzipioz, hortaz, ekintzak eta balioak ez, baina pertsona denak gara moralak, balioespen
moralak egiteko gaitasuna dugun heinean: berdin da faxista, kanibala, enpresaria edo moja
izan. Inmorala izateak, hortaz, ez du esan nahi moral gabekoa izatea, moral (ohitura) jakin
baten kontrakoa izatea baizik.
Orduan, zer egin daiteke, ez badago a priorizko irizpiderik (ez dagoenez) zer moral, balio,
ohitura edo ekintza den egokiena zehazteko? Badirudi erlatibismoaren atzaparretan jausten
garela. Eta hain zuzen, balioen ageriko erlatibismo horren aurrean, irizpide ziur eta
absolutuetara ihes egiten dugu maiz. Politikari zein apaizek abilitate handia dute hori
egiteko, hainbat irizpide absolutu erabiltzeko, alegia. Edozein ekintza politikoren
zuzentasuna edo horren eza deliberatzeko irizpide absolutu erabilienak erlijiosoki santutuak
dauden demokrazia¬ eta legea dira. Demokraziaren izenean sarraski handienak egin
daitezke, legearen izenean injustizia handienak. Baina berdin dio, irizpideok tautologia
baten bidez defendatzen dira: legea legea da. Beste irizpide absolutu bat, komunikabideek
eraikitzen duten elkarrizketa ideal batetik eratortzen den kontsentsu famatua litzateke.
Baina halako elkarrizketa markorik egon ez dago errealitatean, eta dagoenean,
elkarrizketaren arauak, galderak eta erantzunak berak aldez aurretik erabakitzen ditu
boterea duenak. XXI. mendeko beste irizpide ziurra giza eskubideak lirateke; hain zuzen,
etikaren eta politikaren arteko gatazka irizpide moraletatik askatu (halakorik posible bada)
eta irizpide juridikoetan zentratzeko sortu zirenak. Azken irizpide hori sorreratik izan da,
hain zuzen, Estatu tiranikoaren aurkako tresna baliagarriena disidentzia mota guztientzako;
era berean, ordea, gehiengoaren izenean egiten diren sarraskiak justifikatzeko tresna
modura erabili dute estatuek. Bestela, pazifismo manikeoaren slogan absolutuak ere
ezagunak ditugu, ekinbide politikoarekin zerikusirik ez duten predikuen arrosarioa. Irizpide
absolutu guzti horiek, oraindik orain, etika eta politikaren arteko loturaren gatazka bide
errazetik konpondu nahi dute, politika etika konkretu bati lotuz, nork bere moralari edo
irizpide absolutuari.
Afera horren aurrean, Max Weberrek proposatu du arreta handirik jarri ez zaion irtenbide
bat, Politik als beruf (“Politika, lanbide bokazio”) idatzi ezin zoragarriagoan. Politikariaren
bokazioaz eta haren etikaz hausnarketa interesgarriak utzi zizkigun. Lehenik eta behin, bi
etika bereizi zituen: batetik, konbentzimenduaren etika (printzipioen etika), eta bestetik,
| 83
83
erantzukizunaren etika. Lehena absolutua litzateke: politikariak ez du pentsatzen, esaterako,
lege bat aplikatzeko orduan momentu horretan politikoki egokia ala ezegokia ote den,
ondorioak eta erreakzioak zein izango ote diren. Ondorioak kalkulatu gabe printzipioekin
gidatzea eskatuko luke, beraz. Bigarren etika, aldiz, ondorioak kalkulatzen dituena da.
Ekintzaren ondorioek printzipioek baino pisu handiagoa izango lukete. Bigarren etika
horrek politikarako irizpide gisa eraginkortasuna izango luke. Ekinbide politikoak,
funtsean, bigarren etika horrekin, efikaziaren irizpidearen bidez funtzionatzen du.
Maila batean bi etikak dira gatazkatsuak, bakoitza bere aldetik era zurrun batean
planteatzen bada. Lehenarekin baino ez aritzea, Weberren hitzetan, arduragabekeria
nabarmena litzateke ekinbide politikoan, duintasun ezaren etika bat (santuarentzat izan
ezik, noski). Izan ere, etika horrek zera agintzen du: “«ez aurre egin gaizkiari indarrarekin»,
baina politikariarentzat balio duena kontrako agindua da: «gaizkiari indarrarekin aurre egin
behar diozu, bestela haren garaipenaren erantzukizuna zurea izango da».” Printzipioen etika
horrekin jokatzen duenak, hortaz, “ez du jasaten munduaren zentzugabetasun etikoa.”
Bigarren etikaren arazoa, aldiz, ondorioak askotan kalkulaezinak izaten direla litzateke.
Honela laburbiltzen ditu bi etiken esanahia Weberrek: “Sineste sendoaren etika baten
arabera egindako ekintza baten ondorioak txarrak direnean, egin zuenak ez du haiekiko
erantzukizunik sentitzen, munduari egozten dio erantzukizuna, gizakien ergelkeriari edo
gizakiak halakoak egin dituen Jainkoaren borondateari. Aldiz, erantzukizunaren etikaren
arabera jarduten duenak gizaki arruntaren akatsak kontuan hartzen ditu.” Weberren ustez,
politikariak kontziente izan behar du erantzukizunaren etikaz, etika hori baita ekinbide
politikoa arautzen duena. Izan ere, “politikan sartzen denak, hau da, boterea eta bortxa
bitarteko bezala erabiltzeari baiezkoa ematen dionak, deabruarekin itun bat egin du, halako
moduan non jadanik ez den egia haren jardueran onak ona baino ez duela ekartzen eta
txarrak txarra, baizik sarri kontrakoa gertatzen dela. Hori ikusten ez duena haur bat da
politikoki.” Izan ere, kontuan izan behar da politikak ekintzarako bitarteko espezifikoena
boterea duela, eta horren atzean biolentzia dagoela. Beraz, printzipioen etika hori ezin da
politikarekin nahastu.
Politikariak politikaren egitekoaz, “haren etorkizunaz eta hari dagokion erantzukizunaz
arduratu behar duen etika bat” izanik, “iraganean izan diren erruei buruzko auzi argitu ezin
eta hortaz politikoki antzuetan galdu egiten denean, kulpa politikoan erortzen da.” Hori
egitea, hau da, arrazoi izateko «etika» baliatzea, Weberren ustez, gorrotagarria da. Horixe
da, hain zuzen, gerra bat irabazten duenak (edo irabazi duela uste duenak) askotan egiten
duena, “beti arrazoi izateko grina txar zikoitzari amore emanez, arrazoia bere alde zuelako
garaitu duela nahi izaten du eta.” Euskal Herrian kirol nazional bihurtu da azken hori.
Weberrek argi dauka, bide horretatik “behin gerra bukatu ondoren errudunak nortzuk ziren
bilatzen hastea, atso zaharren kontua da; gizartearen egitura da gerra sortzen duena.” Gerra
edo gatazka baten ondoren, gatazkatik bertatik atera behar diren ondorioei eta han jokoan
zeuden interes material eta etorkizunerako erantzukizunari dagokien gaiei buruz mintzatu
beharra dago. Hori ez den guztia egitea (gerran irabazle moralak, errudunak… bilatu nahi
izatea), ez da duina, haren ustez.
| 84
84
Zer irakaspen atera dezakegu Weberren kritika eta proposamenetik? Politikariak
erantzukizunaren kontzientzia eta etika izan behar du. Politikaren ekinbidearekin bat ez
datorren konbentzimenduaren etika erlijiosoa predikatzen duen politikariak ez dauka
bokazio politikorik. Soziologoak esango lukeen bezala, politikari horiek “hobe zuketen
besterik gabe gizakitik gizakirako senidetasunaz arduratu izan balira eta beren egunoroko
lanera jarri izan balira.” Hau da, hobe zuketen moja eta abade egin izan balira: politikariz
mozorrotutako monaguillo gehiegi dago eta dagoeneko Euskal Herrian.
| 85
85
Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13)
Euskal Herrian, ohikoa bihurtzen ari da kontzeptu eta ikuskera berriekin gure herriko afera
intelektual eta politikoak birplanteatu nahi dituzten gazteak gutxiestea, eta are ohikoagoa
haien ekarpenei harrokeriaz, gurasokeriaz eta mespretxuz erantzutea. Ezagun da,
Nabarralderen diskurtso eta parafernalia guztia onartzen ez baduzu, “akonplejatua”,
“subordinatua”, “historiaren mespretxatzailea”, “filosofo berdea”, “ingenuoa”,
“bizantinoa”… zara. Euskaltzale hainbaten planteamenduak onartzen ez badituzu, espainiar
inperialismoak kolonizatuta zaude. Pako Aristik, duela gutxi, “gizarajoak”, “ezjakin
totalak”, “nagiak”… eta abar adjektibo oparitu dizkio “karrera unibertsitarioa ikasitako
posmodernoari”, “unibertsitateak ez duela jendea azkarragoa egiten” azpimarratuz. Joseba
Ariznabarretak, duela gutxi emandako hitzaldi batean, zeharka eta mespretxuz aipatu du “ez
dakit ze blogetik” egiten diren kritikak. Bejondeizuela, intelektual dinosauroak! Txakurrek
bezala, norberaren lurraldea txizaz ondo markatu behar da, ea gazte horiek hezurraren
puska bat kenduko ote diguten, gero! Gure herriak gazteon ekarpenak behar dituela esaten
da gero…
Ez naiz horretan gehiago luzatuko, ez baita eztabaidagaia. Izan ere, nazioaren eta
abertzaletasunaren birplanteamenduak dira gure herrian hainbesteko katramilen iturburu.
Zertaz ari gara? Zein da eztabaida? Nazioa zer da? Errepaso arina eginez gero,
hizkuntzarekin berdindua ageri zaigu ia beti nazioa historian. Erdi Aroan, nazioa hizkuntza
komunitatea zen. Modernian monarkia berriak finkatu ahala, klase sozial berriak,
aristokraziak, natio deitu zion bere estamentuari. Ondoren, gezur akademiko handi bat izan
da nazioaren bi teoria daudela azpimarratzea, bata etnizista (alemaniarra) eta bestea
demokratikoa (frantsesa). Izan ere, Renanen nazioaren kontzeptuan historia arraza
linguistikoek egiten dute: nazioaren ikuspegi arrazista eta estatalista da berea funtsean,
boluntarismoaren aitaponteko gisa aurkeztu nahi izaten diguten arren. Humboldtentzat
aldiz, nazioaren ezaugarri behinena hizkuntza da: hizkuntza eta nazioa elkarrekin jaiotzen
dira, baita bata bestearekin hil ere. Aldiz, nazioa borondateak egituratzen duela
azpimarratzen zuen hark. Ezaguna da, bestalde, moderniatik hona garatu diren beste bi
ikuspegi, horiek jada nazioaren kontzeptu politikoari (nazionalismoari) lotuak: batetik,
Benedict Andersonek nazionalismoa inprentaren sorrerari lotu zion; eta bestetik, merkatu
nazionalen sorrerak eragindako beharrei erantzuteko xedez, herrietako eliteek (burgesiak)
bultzatu zuten kultura nazionalaren bateratze gisa azaldu du nazionalismoa Ernest
Gellnerrek.
Historia albo batera utziz eta mamira joanez, nazionalismoek nazio antropologiko ideala
zedarritzen dute. Hau da, Euskal Herria da euskararen herria, edo Euskal Herria da Nafar
Estatuaren nazio kulturala. Gure kasuan, historikoki nazioa hizkuntzarekin definitu da batik
bat (Irlandak erlijioarekin identifikatu zuen, esaterako). Baina errealitatean, nazioa zer
objektuk definitzen duen ez dago absolutuki esaterik; izan ere, nazioa kontzeptu historikoa
den heinean, kontingentea da. Maila antropologikoan, nazioa, identitate kolektiboa izanik,
identifikazioak zedarritzen du. Eta arrisku handia dago nazioa eta bertako kideak ezaugarri
batekin identifikatzen dituzten planteamenduekin. Borondatea bigarren maila batean jartzen
| 86
86
duten planteamenduek “Larramendi ohartu zenez, gaztainondoak definitzeko balio dute, ez
gizakia eta haien kulturak.” Ez “dute zerikusia giza borondatearekin, haren aktibitate
sortzailearekin, ezta harekin ehundutako historia aldakorrarekin” (Joxe Azurmendi. Esencia
y esencialismo. Análisis de un concepto. 164. orria).
Dena den, nazioaren definizio antropologikoarekin lotua dago, nahiz eta beste esfera
batean, nazioaren kontzeptu politikoa, nazionalismoa, abertzaletasuna edo
independentismoa. Eremu horretan definizio antropologikoek (euskalduna da euskaraz
dakiena) ez dute lekurik: proiektu politiko batean helburu politikoak dira kontatzen
dutenak, etorkizunak, hortaz. Eta, hain zuzen, helburu politikoek balio antropologikoen
zerbitzuan egon behar duten
bezala, balio sozial eta politikoen
zerbitzuan ere egon behar dute.
Horregatik, nazioaren definizio
antropologiko idealean, nazioa
ezaugarritzen duen mamia
(euskara) eta axala bereiztea
logikoa da, Joxe Manuel
Odriozolak egin duen bezala. Baina
abertzaletasunean, identitate
kolektibo antropologikoa eta
politikoa lotuak badaude, eta gure
helburua kolektibo antropologiko
(nazio euskalduna) horren
etorkizuna (politikoa) izanik,
pentsatzekoa da planteamendu
politikoa kolektibo horretan parte
hartzeko borondatea daukatenekin
partekatzea izango dela, ez
ezaugarri antropologiko jakin bat
(euskara, adibidez) daukanarekin.
Horregatik, politikoki, Odriozola
oker da, nazio antropologikoa eta
politikoa nahasten baititu. Izan ere,
tamalez, euskara ez da ekintza politikora mugitzen duen motibatzaile indartsuena (hobe
hala balitz!).
Nazioa eta bere etorkizuna (politikaren terrenoan baikaude) jendearen sinesmenean,
imaginarioan eta borondatean datza. Borondate eta imaginario hori elikatzea da, hain zuzen,
motibazio politiko anitzen aldarri eta sinbolismo guztiak egiten dutena, alegia, helburu
politiko (independentzia) baterako nahia piztea eta areagotzea. Puntu horretan egozten
digute gure planteamendua razionalistegia dela, historia erdeinatu, euskara bigarren plano
batean utzi eta gure herriko sinboloak mespretxatzen omen dituelako. Falazia hori albo
batera utziz, planteamendu razionalista eta bizantinoa, hain zuzen, hau da: “Nafar
| 87
87
estatuaren berrezarketa logikoa eta justiziazkoa litzateke, Europaren oreka geopolitikoa
berreskuratzea litzatekeelako. Horretarako ez da behar nazio eraikuntzarik, bahitu zuten
estatu nazionalaren askapena baizik” (Pako Aristi. Gezur handi bat. Berria. 2012-05-06).
Ariketa logiko hori superstizio bat da, aurresuposatzen baitu uzta bildu dezakegula erein ez
dugun tokitik. Azken finean, gure egungo erantzukizun, erabaki eta borondatea historiara
desplazatu nahi ditu, emaitza politikoak lortzeko asmoz. Baina hor ez dago zer
berreskuratu, gaur egun dagoenetik partitu eta eraiki behar da. Izan ere, “nazioa ez da izate
bat, egite bat baizik. Ez dago aldez aurretik determinatua. Politika egitea, etxea eraikitzea
bezala, gogoa eta jarduna da. Eraikitzen ez den artean ez dago ezer, zentzu politikoan
behintzat. Euskal nazioa ez da eginda dagoen zerbait, egiteko dago” (J. Sarrionandia.
Moroak gara behelaino artean. Pamiela, 511.orria).
Egia da, borondatea ez da guztiz libreki ematen edo hautatzen, prozesu sozial konplexuen
bidez eratzen dira borondate partikular eta kolektiboak. Hala ere, gizakiari askatasuna
aurresuposatu nahi badiogu, determinismo sozialak ere albo batera utzi beharko ditugula
dirudi. Nazioa, borondatearen bidez eraikitzen den zerbait bada, Joxe Mari Esparzak esan
bezala, “ese debate, y su lucha constante por mantener su identidad es lo que ayuda a
construir esa nación, mucho más que la añoranza del castillo de Loarre. Que este territorio
al final se llame Estado Navarro, Euskadi o Euskal Herria dependerá más de voluntades
políticas que de datos históricos” (Joxe Mari Esparza. La raya de nuestro pais. 2012-01-
08). Horixe ba.
| 88
88
Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? (Gara. 2012-06-10)
ETAren borroka armatuaren porrotaz hitz egiten da gaur egun han eta hemen. Galdera asko
egin daitezke horren inguruan. Esaterako: borroka armatuak porrot egin du? Porrot militarra
izan dela suposatuta ere, porrot politikoa izan ote den galdetu daiteke. Izan ere, porrota eta
arrakasta oso kontzeptu erlatiboak dira, maila askotan analizatu daitezke. Maiz, maila
batzuetan porrot egiten denean beste batzuetan irabazi egiten da. Esaterako, maila
militarrean galdu daiteke, baina politikoan eta moralean irabazi (edo alderantziz). Dena
den, lehenik eta behin, barkatuko didazue gaiaren gordintasunagatik. Gaiaren eta galdera
hauen interesgarriena honen inguruan sortzen diren aurresuposizioen hausnarketa da, ez
erantzuna bera. Gugan eragin dezakeen hausnarketa eta birplanteamenduak ezinbesteko
osagai dira kultura kritiko bat lantzeko. Izan ere, errealitate bat desagertu da, baina ez ditu
berarekin eraman hark eragiten zituen kezka eta galderak. Kezka hauek gure
intelligentsiaren kezka izateari utzi diotenean (zati batek biolentzia erabiltzeari utzi izanak
biolentziaren eztabaida desagerrarazi duela pentsatzen baita!), aurretik genituen eskema
zaharrak petrifikatu eta errepikatzea ekarri du. Eta ezinbestekoa da zintzilik utzi diren
hausnarketa hauei berriz heltzea: dogma zaharrak errepikatuz ezin baitaiteke ezer onik
atera.
Jakitun gara noski, momentuan borrokan dagoena ez dela txantxetakoa eta ezin dela
etengabe guztia birplanteatzen egon. Izan ere, borroka politikoaren helburu
garrantzitsuetako bat gertakari sozialei esanahia eta interpretazio propioa ematea den
heinean, borroka politikoa irabazi nahi duenak, borroka militarra baino, gertakari sozialen
inguruko esanahiaren gerla irabazi beharra dauka. Horretarako ziurtasunak behar izaten
dira. Gaizki eraikitako ziurtasunek, ordea, azpian aitortu gabeko suposizio gotortuak izaten
dituzte. Eta hain zuzen, borroka armatuaren garaipen/porrotaren edo zilegitasunaren gai
honen azpian aurresuposatzen diren galderak, etikaren eta politikaren arteko loturarenak,
biolentziaren zilegitasunari buruzkoak, bitartekoen eta helburuei dagozkionak, eta abar,
beharrezkoak dira gure dogmen azpian dauden suposizioak azaleratu eta galdera zaharrak
kuestionatzeko. Ikusiko dugu, suposizio hauek kuestionatuz, azkenean galdera basikoenera
helduko garela beti, gizakiaren kontzeptura.
Biolentzia zilegi ote da? Bi aukera ditugu: 1) printzipio moraletatik ebatziko dugu galdera;
edo, 2) arrakasta eta efikaziaren terrenotik (politikoa). Euskal Herrian lehen erantzuna
demokratiko eta etikotzat kontsideratzen da, bigarrena inmorala eta biolentziaren apologia:
kultura katoliko batean bizi garenaren seinale. Lehenak irizpide absolutu bat jartzen du
ekinbide politiko bat zilegi den edo ez erabakitzeko: legea, giza eskubideak, demokrazia…
Esaterako, edozein biolentziaren zilegitasuna herriaren nahian oinarritzen da: herriak nahi
badu, zilegi da, eta alderantziz. Baina zenbat gerra egin dira gutxiengo baten
interesengatik? Nola adierazten du “libreki” gehiengoak zer nahi duen? Nola adierazten da
biolentziaren inguruan herriak nahi duena? Iraultza guztiak gutxiengo batenak izan baitira,
gutxi batzuek pentsatu eta abiaraziak. Aldiz, bigarren erantzunak, edozein ekinbide
politikoren arrakasta edo porrot politikoa hark lortu nahi zuen helburuaren emaitzari
erreparatuz neurtzen du. Eta helburuak lortu ezean, hura lortzeko baldintzak lortu ote diren
| 89
89
ere begiratzen du. Bi irizpideak bata bestearen kontrakoak dira, hortaz. Kontua da, hortaz:
nola uztartzen ditugu? Uztartu behar al dira? Helburuak bitartekoak zuritzen ditu?
Gai hau tranpaz eta dogmez beterik dago. Izan ere, gaur eta hemen elkarbizitza oinarritzeko
guztientzako balio berdinen aitortza publikoa egiteko exijitzen dute estatuak eta bere
txotxongiloek (adibidez, “helburu politiko batek ez du biolentziaren erabilpena
justifikatzen”), kritikoki pentsatzera bultzatu ordez. Eta adierazpen publikoa egitea ere ez
da nahikoa izaten, sentitu egin behar da esandakoa. Diktaduretan halaxe exijitu ohi da.
Horrela, etikaren eta politikaren arteko arazoa erraz-erraz konpontzen da: nire etika onartu
ezazu, joko politikoan parte hartu nahi baduzu bederen. Justizia eta elkarbizitzarako
zimendu ezin hobea, alajaina! Ze arazo dago guzti honen atzean? Hain zuzen, helburuak
bitartekoak justifikatzen omen ez dituenaren ideia.
Horixe esatea da “demokratikoa”; helburuak (Euskal Herriaren askatasuna) ez ditu
bitartekoak (borroka armatua) justifikatzen. Dogma baten gisa errepikatzen da. Noski,
helburuak bitartekoak justifikatzen ez dituela esatea, helburuen eta ekintzaren aurretik
moral absolutu bat aurresuposatzea dakar beti. Hortik helburu politiko absoluturik ez
dagoela ondorioztatu nahi izaten dute batzuek (baina hori norbaitek ukatzen al du?), azpitik
balio absolutuak daudela aldarrikatuz! Adibidez, “biolentzia ez da zilegi, giza bizitzaren
errespetua ukiezina delako”. Hortaz, helburuek bitartekoak zuritzen ez dituztela, bakarrik
moral bat aurresuposatuz esan daiteke. Morala politikaren aurretik jartzen denean (eta ez
edozein moral, katolikoa baizik!), noski, gizakiaren kontzeptu bat ere suposatu egiten da,
katolikoa bera. Beraz, afera honetan gertatzen dena da, edozein ekinbide politikoren
zilegitasuna aldez aurretik batzuek erabaki duten gizakiaren kontzepzio eta moral batekin
erabakitzen dela. Baina non dago gizakiaren kontzepzio hori? Non dago balio absolutu
hori?
Batzuek bitartekoen zilegitasunaren muga biolentzia espresio baten aurrean barruan guztiok
sentitzen omen dugun kommozioan jartzen dute. Baina sentimendu bat bada, ezin da
morala izan. Are gehiago, ekintza baten aurrean denok berdina sentitzen ez dugunez
(esaterako, Asturiaseko meatzarien eta Guardia Zibilen arteko enfrentamenduetan denok ez
dugu berdin sentitzen zauritua Guardia Zibila izan edo meatzaria izan), ez digu baliozko
irizpide bezala balio edozein biolentzia bidezko ekinbidea den edo ez deliberatzeko.
Batzuen soluzioa honen aurrean hau izaten da: denok berdin sentitu behar dugu! Eta hala
sentitzen ez badugu, ez daukagula gizatasunik, oraindik ibilbide demokratikoa egiteke
daukagula, eta abar, esango zaigu. Gizatasuna moral katoliko-apostolikoaren onarpenak
bakarrik emango balu bezala! Baina sentimenduak de facto guztiok ez ditugu berdinak:
hortaz, ezin dira printzipio moralaren mailara altxatu. Ez digute balio elkarbizitzaren oinarri
bezala. Izan ere, giza bizitza edo duintasuna non dira absolutuak? Paperean izango da
seguraski, errealitatean ez baitira inon ikusten!
Hortaz, helburuak bitartekoak justifikatzen ote ditu? Giza ekintza oro, beti helburu batek
justifikatzen du (ez edozein helburuk!). Ondoren helburu horrek ere, noski, bitartekoak
justifikatu egiten ditu (ez edozein bitarteko!). Suposaturik helburua ontzat ematen dugula,
bitartekoak helburuak justifikatzen duela pernandoren egia sinple bat da. Weberren
| 90
90
proposamena izan da, hori kontuan hartuz, gizartea eta bere ekintzak moral absolutu eta
dogmatiko batean oinarritu ordez (“ez egin hau”, “hori inmorala da”, “sentitu ezazu
hau”…), moral razional batean oinarritzera pasatzea. Horrela, razionalena momentu oro
helburu konpartitu bati hoberen egokitzen zaion bitartekoa praktikatzea litzateke, ondoren
horrekin kontsekuente izanez. Afera betikoa da, ekintza politikorako muga etikorik al dago?
Bitarteko bati zilegitasuna zerk ematen dio? Helburuak bakarrik? Ez, noski. Argi dagoena,
ordea, zera da: muga ezin dela razionalki edo dogmatikoki inposatu.
Mugak gizarteak eraiki behar ditu. Hortxe dago koska. Printzipio etiko edo balio absolutuak
ezin dira izan giza eskubide guztien aitortza edo justizia eraikitzeko printzipio moral
eztabaidaezinak: aitzitik, haiekin batera lortu behar diren helburu (edo bitarteko, kasuan
kasu) politikoak baizik.
| 91
91
Ateismoaren kritika (Gara. 2012-07-08)
XVIII. mendean, Ilustrazio frantsesak erlijio katolikoarekin apurtu baina hiru fede berri
jarri zituen: arrazoia (zientzian), gizakiaren identitate unibertsal aldaezina (Vico eta
Herderrek ondoren arbuiatua), eta beste sinesmen berri bat, arrazoiaren bidez gidatua
betiereko bake bat lortuko zelaren fedea. Ilustrazioak, hortaz, fede kristaua sekularizatu
baino ez zuen egin, objektuz aldatu. Kontuan hartu behar da historiako garai kritikoena
omen den honek, Jainkoaren beharraren gose gehien erautsi duena ere izan dela. Voltaire
erlijio katolikoaren kritiko sarkastiko handiena izan zela esaten da. Teorian, egia izan
daiteke. Eguneroko bizitzan, ordea, bera bizi zen Ferney herri txikian lan egiten zuten
jopuei baldintza bakarra ezartzen zien: ahalik eta debotoenak izatea. Zergatik? Voltairek
berak bere hiztegi filosofikoan esaten duenez, “guztiz beharrezkoa da printze eta
herrientzako, gorengo izaki baten ideia, kreatzailea, gobernatzailea, parkatzailea eta
mendekatzailea dena, haien buruetan sakon idatziak izan dezaten.” Ateoen gizarte bat, bere
ustez, ezinezkoa da. Finean, Bibliako errebelazioaren ordez, arrazoi absolutua
errepresentatzen du Voltairek: moral bakarra leku guztietarako, ohitura unibertsalak herri
guztientzako. Voltairen bidez ikus dezakegu,
fedea erlijiotik arrazoimen eta zientziara nola
higatu zen. Ez da egia, hortaz, Ilustrazioak
arrazoiaren eta fedearen artean bereizketa
sakona burutu zuela, aitzitik: fede bat alboratu
(erlijio kristauarena) baina beste bat goratu
zuen, arrazoiarena, zientziarena. Bigarren
ilustrazio alemaniarra, nolabait, fede despota
horren kritika bat izan zen. Arrazoiaren
absolutizazioarekin, razionalitatea diziplina
bati aitortu zitzaion bakarrik.
Oraingo ateismoak bide beretik jarraitzen du. Ez da ahaztu behar aurreko belaunaldiak
Espainiaren destino unibertsalean enkarnatua zegoen hezur-haragizko jainko faxista bat
erraustu beharra izan zuela. Baina gaur egungo belaunaldiak, ordea, elizari eta haren botere
politikoari egiten dizkion ezinbesteko kritikak aparte, Voltairek duela bi mende egin zituen
kritikak zozoki errepikatu baino ez ditu egiten (Fernando Savater horren adibide). Izan ere,
itxuraz berria agertzen zaigun ateismo hau, edukian oso zahar eta despotikoa da. Michel
Onfray edo Richard Dawkins buru, erlijioa eta mitoa txorakeri, ipuin, neurosi kolektibo,
sinesmen irrazionalen multzo eta gezur irrazionalak baino ez direla errepikatzen ari
zaizkigu behin eta berriz. Hori hala bada, mitoak, maitasuna, nazioak… ere gezur multzoak
ote dira? Kontua, hortaz, afera honen benetako dilema “arrazoia ala mitoa?” galdera ote den
gezurtatzea da.
XIX-XX. mendeko positibismoak zein materialismoak (marxismoa barne) erlijioa eta
ikuskera mitikoak gezur hutsa zirela salatu zuten irmoki (aurretik ilustrazioak zabaldutako
bidea jarraituz). Marxismoak, ikuskera horren bertsio politiko nagusia kritikatu zuen,
katolizismoa, gizakien alienazioa ahalbidetzen duen ideologia gisa (ez diot arrazoia
| 92
92
kenduko, noski). Salto handi bat eginez, XX-XXI. mendeetan erlijioa eta mitoak ilusio
hutsen kutxan sartu eta hantxe geratu ziren herdoilduta. Ikuskera positibistak, ilusioa
gezurrarekin nahastu zuen. Baina Sigmund Freudek berak, Ilusio baten etorkizuna liburuan
bertan gogorarazten zigunez, ilusio bat ez da ezinbestean akats bat edo gezur bat. Ilusioen
osagai funtsezko bat da, hain zuzen, giza desioetatik sortzen direla. Ilusioak (mitoak, eta
abar) frogagaitzak dira, horregatik ere, ezeztaezinak, baina ez horregatik neurosi kolektibo
baten emaitza.
Denboran aurrerago eginez, XX. mendean Nietzschek jada Jainkoaren heriotza proklamatu
zigun: mamian, absolutuen heriotza. Gertaera horrek gizakia sufrimenduaren eta
heriotzaren aurrean ikusle eta babesle gabe uzten zuen, bizitzaren absurdoan bakar bakarrik,
unibertso infinitu zabalean. Tragedia batez inguraturik eta horren kontziente gainera:
gizakiaren baitan dauden bi inpultsoren gatazka zegoen atzean Nietzscheren ustez. Alde
batetik, instintu apolinearra, ikuspegi kontenplatzailea, matematikoa, razionala dena,
zientifikoa, legoke gizakiaren baitan; eta bestetik, instintu dionisiarra, inpultso musikala,
artistikoa, naturarekin bat egiten duena, irrazionala, poetikoa eta erlijiosoa dena. Bi
instintuak gogorki kontrajarriak leudeke, bata bestearen kontra borrokan etengabe.
Tragedia, hain zuzen, munduaren irrazionaltasuna edo absurdoa erakusteko, hura ukatzen
duena erabili behar denean azaleratuko litzateke: absurdoa edo irrazionaltasuna azaltzeko,
hura ukatzen duena, logosa edo arrazoia, alegia. Filosofiaren esparrutik Inmanuel Kantek
ederki azaldu zuen tragedia hau, arrazoiak intelektuak erantzun ezin dituen galderak egitera
garamatzala esanez. Fernando Pessoak poetikoki, tragedia
horren kontzientziaren angustia gordinki azaleratu zuen, Livro
do dessassosego liburuko pasarte batean: “O pasmo que me
causa a mina capacidade para a angustia. Não sendo, de
natureza, um metaphysico, tenho passado dias da angustia
aguda, physyca mesmo, com a indecisão dos problemas
metaphysicos e religiosos… Vi depressa que o que eu tinha por
a soluçao do problema religioso era resolver um problema
emotivo em termos da razão.” Arrazoia eta instintua, zientzia eta
mitoa… borrokan gure baitan etengabe.
Joxe Azurmendiren Azken egunak Gandiagarekin liburu zoragarrian irakurtzen dugunez,
mitoaren eta arrazoiaren arteko afera horri konponbide bat ematen saiatu zen Claude Levi –
Strauss antropologoa XX. mendeko erdialderantz. Soluzioa, bere ustez, ez datza haiek
irizpide berdinen azpian parekatzean: are gutxiago bataren irizpideekin bestea epaitzea. Ez
du zentzu handirik, hortaz, mito bat (Anbotoko Mari) edo Jainkoaren ideia bera irizpide
zientifikoak jarraitzen ez dituelako (frogagarria ez delako, eta abar) faltsua dela esatea.
Horrekin ez da konpontzen gizakiaren tragedia. Kontuan hartu behar dena da, razionalitatea
ez dela zientziaren esklusiboa: poesia eta mitoak razionalitate propio bat dute, eta giza
desioei erantzuten diete. Hortaz, zientziaren eta mitoaren arteko konfliktoa ez da
razionalismoaren eta irrazionalismoaren artekoa, baizik eta razionalitate modu
desberdinena: alde batetik, razionalitate zientifikoa (frogak, dedukzioak… behar dituena,
eta gertakarien kausalitatea azaldu behar duena); eta bestetik, razionalitate mitikoa edo
| 93
93
poetikoa, bizitzari eta gertakariei buruz zentzua ematen laguntzen diguten ipuinak
kontatzen dituena (ez du zertan erlijioaren ipuina izan!).
Gizakiak, bizitzaren zentzua bete egin behar du zerbaitekin. Wittgensteinek zioen bezala,
zentzu hori munduaren kanpotik eman egin behar dio, zentzua ezin baita munduaren
barnean egon, baizik eta handik kanpo. Baina noski, handik kanpo dagoena, han jartzen
duguna eta sinisten duguna besterik ez dago: hortaz, sinisten duenarentzat bakarrik balio
du. Zientziak, adibidez, munduaren zentzua gertakari edo fenomenoen esplikazio kausalera
begira osatzen du: mitoak, aldiz, istorio bat kontatuz. Eta zentzuak dira, hain zuzen,
gertakari edo gauza guztiei balioa ematea ahalbidetzen dutenak. Gertakariek edo gauzek
berez baliorik ez dutenez, aurretiaz guk eman diegun zentzuak balioztatzen dituzte. Edozein
zentzu, baita zentzuaren ukazioa ere. Izan ere, Nietzschek zioenez, “gizakiak nahiago du
ezereza maitatzea ez maitatzea baino”. Hortaz, galdera zera da: ze zientzia razionalek
emango die, mende berri honetan, gure zentzuei “esplikazioa”?
Badakit bai, mamu zaharrak ez direla berpiztuko: ziur aski ongi daude, dauden lekuan.
Baina onartu beharko da, gure kultura hankamotz geratzen dela horrela. Izan ere, tragedia
bera bizitzen jarraitu beharko dugu, baina hura azaleratzeko hanka bat moztu dugunez, jada
tragedia ezkutuan sufritu baino ezingo dugu egin, ezabatu daitekeen ilusiopean.
| 94
94
Tsunamiaren ondorengo bestondoaz (Gara. 2012-08-12)
Ia bi urte izango dira ezker abertzalea panorama politikotik kasik desagertuta (itxuraz)
egotetik tsunami bat izatera pasa zela, Bildu koalizioaren txaluparen gainean. Itsasoaren
teoria idatzi zen orduan: “orain itsasoa gara” kantatu genuen, eta “itsasoen gehiketa baino
gehiago gara, gure destinoa askatasuna da” poema errezitatu genuen, baita ere. Lirika eta
poesia asko egin zen fenomeno horren inguruan, baina etorkizunean etorriko ziren erronkei
begirako hausnarketa politiko eta filosofiko gutxi. Eta, egia da, herri baten bihotz minduari
arnas eta taupada berriak emateko lirika eta poesia ezinbestekoak dira, baina ez dira
nahikoak. Izan ere, itsasoan gehienetan gertatzen denez, olatu hain handiak etortzen
direnean ondoren uzten duten aparra ere tamaina berekoa izaten da (Euskal Herriko Ama
Lurraren metafisikoen ustez, naturaren konpentsaziorako joeragatik gertatzen da hori,
naturan justizia balego bezala…). Aparrak, logikoa denez, bestondo handia utzi du Kantauri
itsasoan.
Izan ere, batzuen ustez 50 urtetako borrokaz eta lanaz sortu den kapital politiko eta
humanoak transformazio ideologikoa jasan du, baita deriba erreformista edo
sozialdemokrata ere. Ez garena izatera heldu garela irakurri dugu hor nonbait. Eta iruditzen
zait, funtsean, kontraesan politikoari zaion beldurrak sortzen dituela erreakzio horiek.
Aparraren artean kontraesanak sortzen baitira, eta horiek kudeatzeko deserosotasuna:
arbitroak erosita daude eta partida jokatzeko haren epaiak onartu behar izaten ditugu maiz.
Aitortu behar da erosoagoa zela, ñabardurak ñabardura, statu quoaren kontra egotea soilik:
diskurtsoa bera errazago artikulatzen zen (zerbaiten kontra), teoria eta praxiaren artean
kontraesanik ere apenas zegoen. Momentu horren falta sumatzen da askorengan. Horren
erakusle da azkenaldian nabari daitezkeen kritika garbizale askoren biziberritzea; norbaitek
XIX. mendeko testu kanonikoak hitzez hitz aplikatu nahi dizkio gure errealitate sozial eta
politikoari (noski, horrela bai denok sozialdemokratak!). Baina gaur egun, lehen bezala,
“debekaturik gelditzen zaizkigunak, utopia merke eta gaiztoak dira; ez esperantzak […]
Utopia ez da utopismoa” (Azurmendi, Joxe. Gizona abere hutsa da. 1975). Utopismo
zaharretara bueltatzeko eskubidea al dugu orain? XIX. mendeko testuek mende hartako
egitura eta errealitate sozialei erantzuten zieten; bertako kontzeptu askok ez dute balio gaur
egungo errealitate sozial eta politikoak azaldu eta eraldatzeko. Gure gurasoen
belaunaldikoek irakurtzen zuten -eta aski zahartuta geratu den- Principios elementales y
fundamentales de filosofía (Politzer) liburuan ederki esplikatzen da pentsamendu
metafisikoak egiten duen akats larri bat; hain zuzen, gizarte bakoitzeko testuinguru politiko,
sozial eta ekonomikoa kontuan hartu gabe fenomeno edo proiektu politiko bat (klase
borroka, sozialismoa, eta abar) leku guztietan berdin ematen dela, edo berdin eraiki
| 95
95
daitekeela pentsatzea. Hortik abiatuta gizartea transformatzeko proposatzen diren eredu
utopikoak ere halakoak izaten dira: utopismo anakronikoak.
Batzuk gogor tematzen diren arren, borroka instituzionala askapen sozial eta nazionalaren
beharrezko beste aurpegi bat da. Izan ere, independentziarako prozesuak bi aurpegi dauzka:
batetik, alderdi formala (Euskal estatua eskuratzea), eta bestetik, alderdi materiala
(herrigintza edo nazio eraikuntzan sakontzea). Bigarren adar hori ez bada lantzen, euskal
lurraldeen arteko kohesioa jorratuz, Udalbiltzaren bitartez, eta abar, arduragabekeria handia
da independentzia formalean bakarrik tematzea (batez ere independentziaren aldeko
gehiengo bat landu gabe badago lurralde guztietan). Kontua oreka bilatzea da, alde bat edo
beste puzteak (materialean gehiegi sakontzea independentismoa baretzeko estrategia izan
baitaiteke: 1978ko estatutua horren erakusle) ekar ditzakeen arazoak saihesteko. Hortaz,
irabazteko bi aldeak lantzea ezinbestekoa da, ezein alde idealizatu gabe. Hau da, Ernesto
Che Guevara ez da bakarrik gerrillen gerrakoa, edo Latinoamerikan zehar motorrean
bidaiatu zuen iraultzailea; Kubako Banku nazionaleko presidente eta Industria ministro
izandakoa ere bada. Atzerriko kapitalen eta atzerriko interesen menpekoak ziren kubatarren
eskuetan zegoen banka komertzial pribatua, kubatarren eskuetan jartzera bidali zuen
Fidelek aipatu postura, ekialdetik tropak sartu ez zitezen borrokatzera bidali zuen bezala.
Iraultzailea, hortaz, bata zein bestea da, ez pertsonaren zati erdia. Silvio Rodríguezen kanta
batek dioen bezala, “te doy una canción, como un disparo, como un libro, una palabra, una
guerrilla: como doy el amor.”
Hori kontuan hartuta, Joseba Gabilondok gogorarazi digun bezala, gaur egungo erronka
nagusiena aurrekoarekin guztiz lotua dagoen ezkerraren arazo klasiko bat birpentsatzea da:
pragmatismoaren (eguneroko praktika politikoa, instituzionala, eta abar) eta dimentsio
utopikoaren (XXI. mendeko sozialismoa) arteko artikulazio berri batean asmatzea. Zaila da
gizarte eredu berri bat pentsatzea (finean, euskal herrirako sozialismo bat) eztabaidan
galdera berriak planteatu aurretik batzuek erantzun ziurrak baldin badituzte… Momentu
honetan galderak pilatzen ari zaizkion eta erantzunen beharrean dagoen herri honetan,
pentsatu beharko da agian galdera egokienak planteatzea izan beharko genukeela helburu,
erantzun dogmatiko zaharrak errepikatzea baino. Horrekin batera, Alain Badiouk dioenez
gizartea eta gizakiaren harremana artikulatzeko beste eredu bat posible dela pentsatzeko
konfiantza beharko da, proiektu komunean konfiantza. Eta ondoren, fidelitatea, batera
egotea ezinbestekoa delako. Are gehiago, “ez da nahikoa fidelitatea noizean behin eta zoriz
izatea. Inperatibo bakarra jarraitzea da, ez etsitzea, zeren eta konfiantza horrek berehala
aurkituko ditu oztopo handiak, frakasoak, ezintasunak” (2000. urteko apirilaren 24-25eko
konferentzia). Noski, ezin daiteke ados egon ezker soberanistak proposatzen duen
guztiarekin; fidelitatea edo militantzia ez da obedientzia edo konplazentzia dogmatikoa,
ikuspegi kritikoa baizik. Baina Amparo Lasheras ezker abertzaleko militanteak elkarrizketa
batean gogorarazi digun bezala, agian ikuspegi kritikoa norbere herriko batzarretan landu
behar da batez ere, umiltasunez eta norbere nartzisismoa elikatu gabe (denok dugu eta
gurea).
| 96
96
Egungo egoeraren ageriko mugak eta kontraesanak aintzat hartu (eta egindako hanka-
sartzeak, baina baita asmatutakoak ere) eta batez ere egoeraren aukera zabalei erreparatuz,
zeruertza argia da, euskal estatuarekin arazo nazionalaren partida bukatzen da: egitura
juridiko bat, ez gutxiago ez gehiago. Ez da gutxi. Horraino bidea elkarrekin egitea ez
litzateke gutxi eskatzea. Eta helmuga horretarako estrategia politikorik ez dagoela diotenek
ez dute arrazoirik falta; alabaina, kontuan hartu beharko lukete estrategia zehatz eta
definitibo bat egituratzea etsaiaren kontraerasoari erraztasun osoa ematea dela. Alegia,
etsaiari esaten baldin badiot nire erasoa mendebaldetik izango dela, eta arratsaldean sartuko
naizela artilleria eta zalduneria guztiarekin, nire porrota aldez aurretik ziurtatuta dago.
Noski ez dagoela estrategia politiko zehatzik, ezin delako egon! Aldiz, estrategia egunez
egun, etsaiaren mugimenduen arabera, norbere indarrak neurtuz eta testuinguru politiko
jakin bakoitza kontuan hartuz egituratzen da: bide guztiak zabalik izan behar dira,
badaezpada. Gerraren artea, bere formetan, ez baita asko aldatu antzinatik hona.
Bukatzeko, gaur egungo egoera deskribatzeko, Arnaldo Otegik egindako autokritiketako
bat ekarri nahiko nuke; alegia, ezker abertzalearen arazo handienetako bat izan dela
estatuak garaitzen ari zituenean ez dela jabetu izan horretaz. Politikan egin ezin daitekeen
oparia egingo genuke, berriz ere harri berean hirugarren aldiz estropezu egingo bagenu.
| 97
97
Euskal unibertsitatera bidean (Gara. 2012-09-09)
Unamunoren ustez herriei askatasuna kulturak ematen die. “Ezazue hegan egiteko
askatasuna proklamatu, hegoak eman baizik… Herriari eman behar zaion askatasuna
kultura da.” Askatasun hori kultura bakoitzak bere kultura propioa eraikiz eratu behar du,
nork bere askatasun propioa. Euskal Herrian, ordea, gure kultura Espainia eta Frantziaren
azpikultura bihurturik dago aspalditik, hori jakina da. Boterearen gezur legitimoaren
pribilegioarekin, Sabino Arana arrazista eta Ortega y Gasset intelektual espainol handi
bilakatu dira, Joxe Azurmendik esan bezala, gure unibertsitate zein eskoletan. Logika
horrek autore unibertsaltzat dauzka Jose Antonio Marina, Fernando Savater eta enparauak;
bitartean, euskal pentsamendua azpiatala ere ez da. Etica para Amador da gure eskuliburua,
Euskal Herria krisian ez. Hori da gure errealitatea. Izan ere, filosofia unibertsalaren parte
filosofo espainolak bakarrik izan daitezke, eta, asko jota, abertzaleak ez diren filosofo
euskaldunak. Aldiz, Txillardegiren pentsamendua, esaterako, ez da unibertsala, euskal
abertzaletasunarena da izatekotan. Odon Elorza Donostiako alkatea eta Juan Karlos Izagirre
Bilduko alkatea diren bezala, berdin-berdin; batzuei bakarrik suposatzen zaie
unibertsaltasuna herri honetan. Gure pentsamendua
eta pentsalariak, beti adjektibatuak, azpiatal bezala
ongi zapalduak eta ezdeusak izaten jarraitzeko
ahalegin handia egin du inperialismo espainolak,
eta ahaleginak bere fruituak eman dizkiola esan
behar da.
Izan ere, gure unibertsitateetan gutxi-askok dakite
nortzuk diren Arizmendiarrieta, Mirande, Rikardo
Arregi, Agirrebaltzategi, Txillardegi eta enparauak,
asko jota, ezagunak egiten zaizkigunak haien
izenak dira. Eta haiek ez ezagutzea ez da gure utzikeriaren ondorio, baina gure
errespontsabilitatea da haiek ahanzturan ez uztea. Izan ere, unibertsitatean inoiz ez dira
ikertzen, esaterako, 1960. hamarkadan Jakinen loraldiaren baitan izandako ekarpen
intelektualak, pentsamendu unibertsalaren parte gisa. Izatekotan, pentsalari eta paradigma
filosofiko, kultural eta politiko horiek abertzaletasunarenak dira, ez dute merezi
unibertsitatean ikerketa subjektu izatea. Hortaz, ez dira sartzen gure pentsamenduaren
historian, filosofiaren historia Espainiak idazten baitigu oraindik. Zentzu horretan, Euskal
Herriak ez du filosofiarik, soziologiarik, antropologiarik… finean, pentsamendu propiorik:
guk hala eraikitzen ez dugun arte.
Nazio gisa, kulturalki espainolak gara aspektu horretan. Nazioak komunitate imaginarioak
diren heinean eta imaginario horiek egunez egun alor desberdinetatik elikatzen eta
eraikitzen diren heinean, pentsamenduaren alorrean guztiz eraiki gabeko imaginario bat
dugula esan daiteke, eta imaginario hori efektibo egiteko inongo egitura eta borondaterik
eza. Hainbeste urteren eta hainbeste inposizioren kontra urtetan egin diren ekarpen
intelektualek ez dute merezi ikasgai kaxkar bat ere gure unibertsitateetan; baina kontuz,
ikasgai bat egiten badute oraindik ere eskerrak eman behar dizkiozu hezkuntza sistema
| 98
98
espainolari eta! Errealitatea horixe da; esaterako, pil-pilean dagoen hizkuntzaren eta
pentsamenduaren arteko harremanaren gaia (edota kulturaren eta naturaren artekoa) ikertu,
irakatsi eta estudiatu nahi bada, gure unibertsitateetan pentsalari amerikar eta espainolenak
dira irakurri beharreko eskuliburuak. Argi baitago, alor honetan Txillardegiren eta Joxe
Azurmendiren ekarpen erraldoiak (azken honek liburu andana dauzka gaiaren inguruan,
sasifilosofo espainol askok baino askoz hobe tratatuak) ez dira kontuan hartzekoak:
euskaldun abertzaleak dira, punto. Betiko logika espainol berbera atzean.
Gurea bezalako herri txiki baina pentsamendu hain aberatsa izan duen eta duen herri
batean, gure pentsamenduaren bazterketa eta zokoratzea egunero egiten zaigun eta gehiago
onartu behar ez den mespretxu iraingarria da. Garaia da gure herriak bere pentsamendu
propioa berreskuratu, berreraiki, ikertu eta zabaltzeko. Izan ere, euskal pentsalaririk ez da
egongo euskal pentsamendua ez baldin badago: Jon Mirande ez baitago bizirik testuetan eta
liburuetan dagoenean, haren pentsamendua zabaldu eta ikertzen denean baizik. Salbuespen
ederrak kenduta, hortaz, eremu ofizialetan gure pentsamenduak ez du aitortzarik.
Eta bada garaia, halaber, gure herriak pentsamendu unibertsalari egin dizkion ekarpenak
zeintzuk diren galdetu, pentsatu eta ikertzeko, filosofia espainolaren galbahetik pasa gabe.
Horretarako, egun badaukagu Euskal komunitate filosofiko dispertsatu handi bat, guztiz
egituratu gabea. Arazo horri buelta ematea erraza da, interes komunen inguruan indarrak
batuz, nola politikan hala kulturan; uniformizaziorako bidean baino, gure diferentzia
guztietatik abiatuta euskal pentsamenduaren komunitate sendo bat eraikitzeko, ditugun
erronka guztiei ganoraz erantzun ahal izateko. Hau da, giza zientziek osatzen duten esparru
anitzetatik euskal herrirako pentsamenduaren komunitate sendo bat sortzeko beharra
ezinbestekoa da.
Baina Euskal Herritik mundura betiere, eta mundutik berriz Euskal Herrira, inongo
galbahetatik pasa gabe. Ez gaude 60ko urteetan bezala, eta, beraz, ez dugu beste hainbat
urte luzez militantismo hutsetan zertan aritu, instituzio desberdinen laguntza gabe. Hogeita
hamar urte dira EHUn filosofia euskaraz irakatsi eta egin dena; ondorioz, badago masa
kritiko filosofiko nahikorik, euskarazko filosofiagintza egituratu eta bultzatzeko. Arlo
politikoan bezala, alor horretan ere instituzioek, herri mugimenduek eta kultur eragileek
indarrak batu behar dituzte, minimoak konpartitu eta batak besteari elkar lagundu, bide
berean. Bide horretan, erronka horiei aurre egiteko gauden egoeran arduragabekeria
xamarrak dira abstentziorako deia egiten duten zenbait aldarri; horrek, gaur eta hemen, gure
kultura zokoratu eta mespretxatu duen horri bazka ematea baino ez baitu ekartzen, bide
honetan instituzioetatik ezinbesteko laguntza diren ahots abertzale eta ezkertiarren indarra
ahuldu besterik ez baitu ekartzen.
Azkeneko helburua, hortaz, Euskal Herriko pentsamenduaren komunitate bat sortzea da,
gure herria filosofiaren arloan ere Espainia eta Frantziari subordinatua izateari utzi eta
autonomo gisa aurkezteko komunitate zientifikoaren aurrean. Bide horretan pauso
efektiboak emateko unea dela ematen du.
| 99
99
Hain zuzen, helburu horren izpirituarekin sortu zen UEU. Udako Euskal Unibertsitatearen
ametsetako bat, hastapenetatik, Euskal Unibertsitatearen sorrera izan baita. Eta gaur eta
hemen, eremu politikoan bezala, trantsizio garai bat beharrezkoa izango da, helburuetara
hurbildu nahi badugu. Horregatik, UEUk sustatu eta EHUk eskainiko dituen lau
graduondoko berriak euskal unibertsitaterako trantsizio bidean ulertu behar dira. Euskal
unibertsitatea egingo bada (eta Euskal Estatua eraikiko bada), lehenik gai izan beharko
dugu trantsizio hori aurrera ateratzen: bestela jai dugu. Graduondoko horietako bat, EHko
pentsamendua XX-XXI. mendean, artikulu honetan aipatutako logika eta hutsuneari buelta
emateko saiakera xume bat besterik ez da. Behingoagatik, Larramendi, Mirande,
Txillardegi, Azurmendi… eta oro har gure pentsalari guztiak, inongo galbahetik pasa gabe,
pentsamendu unibertsalean kokatu eta horrekin elkarrizketan jartzeko ordua da. Hemendik
aurrera ez izatea Txillardegiri buruz ohoratzeko bakarrik idatziko dugula, edo Azurmendiri
buruz bere lagunek idatziko dutela (hori ere bai); aitzitik, haien pentsamendua
unibertsitatean ikertu eta estudiatu behar da, beste guztiak bezala. Arlo politikoan ez ezik,
eremu honetan pausoak ematen ez baditugu, gure nazioaren askatasuna hankamotz geratuko
da.
| 100
100
Por un pensamiento coherente (Gara. 2012-10-14)
Es hora para mí de parar y respirar aire nuevo, que otras personas vengan y ocupen este
espacio con nuevas ideas, con otra energía. Y este último (por ahora) artículo, lo voy a
escribir por primera vez (en este espacio) en castellano. ¿Por qué escribir el último artículo
en castellano? Hay muchos que no han podido aprender o dominar el euskera tal y como
quisieran (bien sea por su entorno geográfico u otras circunstancias importantes), pero pesar
de ello y de las dificultades añadidas, sé que me han leído. También los hay quienes aún
queriendo, por razones lingüísticas no me han podido leer. Este escrito va dirigido a todos
ellos: sobre todo a aquellos amigos y familiares de Berriz y Tafalla, aquellas personas que
se han tomado la molestia de leer tantas veces como fuese necesario cada artículo para
poder entenderlo. Son estas personas las que, luchando toda su vida en contra de
adversidades lingüísticas, geográficas y políticas, contra el «sentido común», hacen que el
euskera siga vivo y tenga esperanzas reales de no ser la siguiente lengua en desaparecer.
Eskerrik asko borroka eta ahalegin guztiagatik eta segi horrela!
Tenemos que ser conscientes de que cuando no leemos en euskera aquí y ahora, nos
estamos perdiendo la mayoría de discusiones políticas, filosóficas, artísticas y culturales
decisivas e interesantes que se están dando en nuestro pueblo. Es una realidad que, además,
va a ir en aumento;: debe ir en aumento. Y es así como hay que atraer a la gente al euskera,
creando espacios de más calidad y mejores que los que se hacen en castellano, en todos los
ámbitos: en filosofía y en literatura, sí; pero también en el porno, los cómics, las
telenovelas…
En estos dos años que llevo escribiendo en este periódico, el primero de manera libre, y el
segundo colaborando habitualmente, he intentado, siempre que he podido, hacer análisis
filosóficos y políticos de las luchas ideológicas centrales que me parecían se estaba dando
en cada momento en nuestro pueblo. Siempre intentando alejarme del ruido ensordecedor
de la cotidianidad, e intentando dar visiones con perspectiva filosófica, histórica y política
(que no neutrales). Me gustaría, en este último artículo, y como despedida, volver a
subrayar un par de críticas que he venido haciendo desde que empecé a escribir aquí.
Por un lado, desde los comienzos he intentado constantemente desenmascarar el pacifismo
maniqueo, Tartufo, esquizofrénico y violento, de origen católico-español y espíritu
inquisitorial, que quiere que un sector político haga una lectura concreta de los últimos 50
años, como punto de partida necesario para una nueva convivencia entre los vascos. Exigen
una condena hacia el pasado, responsabilidad moral y política, y la exigencia de que hay
que aceptar el criterio absoluto de que ningún objetivo político está por encima de la
dignidad humana (y yo que tenía entendido precisamente que son la consecución de los
derechos humanos y colectivos quienes traen consigo la dignidad humana, y no al revés).
Lo exigen, además, con quien precisamente imposibilita hacer una lectura de la historia
compartida, con quien hace imposible poner unos cimientos para una paz basada en el
respeto de los derechos humanos de todos los pueblos y personas. Lo más grave es que
utilizan como fetiche y como arma arrojadiza la susodicha dignidad humana, que aunque
esté escrita en un papel, en la realidad no la encontramos por ningún lado, ni en los puestos
| 101
101
de trabajo, ni en las cárceles, ni en las calles, etc. Hipocresía y maniqueísmo al más puro
estilo inquisitorial. Los cimientos para una nueva convivencia tienen que partir,
inevitablemente, desde unos mínimos (y no máximos dogmáticos y absolutos) que todos
podamos compartir (y no imponer sobre los demás). Y partiendo de ellos, hay que tener
como objetivo crear las condiciones de posibilidad para que las torturas, los asesinatos que
quedan impunes (sobre todo, los del estado), y todos los atropellos contra nuestra cultura y
pueblo no se vuelvan a repetir. Y que nadie sienta que por no haber cauces de diálogo para
que sus derechos sean respetados tenga que tomar otras vías para que se le escuche: hay que
poner remedios políticos de una vez y para siempre. Y la mejor manera de hacerlo, es
aceptando que este es un pueblo, y que como tal, le corresponde el derecho a decidir su
futuro. Es hora de caminar pues hacia una verdadera transición.
Por otro lado, otra de las luchas ideológicas que se ha vuelto interesante en los últimos
meses, es la referente al nuevo modelo de socialismo que tenemos por pensar y construir en
Euskal Herria. Se nos está repitiendo que quién no canta la música de la revolución y el
marxismo ortodoxo se mueve dentro del sistema y es un socialdemócrata. ¿Pero qué es
realmente cambiar el sistema? Últimamente se ha vuelto un slogan carente de contenido.
¿De qué hablamos cuando hablamos de revolución? Joan Mari Torrealdai escribía en
Iraultzaz (Jakin, 1973) que la revolución es hija de la modernidad, tanto como el progreso y
la razón absoluta. La «revolución» se ha convertido en un cliché, un mito malo de la
izquierda, un a priori creado en su tiempo por la burguesía y que hoy en día no le deja a la
izquierda analizar y pensar proyectos. Como todo mito, tiene su parte buena y su parte
mala; pero hay que saber utilizarla no para paralizar el pensamiento, sino como apoyo para
articularlo libremente. Hay que tomar en cuenta, como dice Joseba Sarrionandia en su libro
Moroak gara behelaino artean (Pamiela, 2010), que la política ahora no es cambiar todo de
golpe, como lo fue en el siglo XIX.
La cuestión es sencilla y a la vez compleja: todo lo que sabíamos hasta ahora nos vale
solamente para ganar guerras pasadas; para las nuevas, todos empezamos de cero. Las
recetas viejas no valen; menos valen soluciones que valían solo en otros contextos
históricos y sociopolíticos. Es por eso que la izquierda está en crisis (en el sentido positivo
del término, entendido como momento de cambio y nuevas posibilidades). La dificultad
ahora no es tanto concebir nuevas ideas, sino saber liberarse de las antiguas, como decía el
economista Keynes. No se pueden volver a soñar sueños que acabaron en pesadillas.
Tampoco basta con citar a Marx, Bakunin, Lenin o Lucakcs (todos ellos pequeños
burgueses) como si fueran la Biblia, si luego no sabemos articularlos y conjugarlos hoy y
aquí en un pensamiento coherente, para construir un nuevo modelo de sociedad para Euskal
Herria en el contexto del siglo XXI. Si ese socialismo está por construir, la
socialdemocracia, en todo caso, será casi por obligación el camino por donde empezar,
nunca el objetivo. Los objetivos nunca hay que olvidarlos, pero la apuesta actual debe ser
articular eficazmente el camino hacia ellos, partiendo de las realidades sociales, económicas
y políticas actuales.
| 102
102
En esa línea, hay quien sostiene que para qué queremos un Estado si va a ser igualmente
burgués. Mi pregunta, sin embargo, es la siguiente, ¿cuántas líneas invirtió Marx en escribir
en cómo sería la sociedad después de ganar al capitalismo? Ninguna. Ahora lo que
corresponde no es reflexionar sobre cómo será el estado vasco, sino sobre qué vamos a
hacer para conseguirlo. Dejemos las cuestiones que no tocan para más adelante. Yo lo
tengo claro; para seguir en el camino hacia un estado vasco y hacia un nuevo socialismo
para Euskal Herria, sin duda alguna, el próximo domingo daré mi voto a EH Bildu.
Bukatzeko, eskerrikasko Garazi artikulu guztiak zuzentzeagatik, eta eskerrikasko gomendio
eta kritikak egin dizkidazuen lagun guztiei. Beste guztioi, gaizki esandakoak parkatu, eta
ongi esandakoak kontuan hartu. Beste bat arte!