Transcript
Page 1: Durango Azokaren 48. edizioa

benduaren 5etik 8ra egindute Durangoko Azokaren48. edizioa. Durangoko

Euskal Liburu eta Diskoen Azokaizena izatetik, Durangoko Azokaizatera pasatu da aurten.

Euskaldun andana pasatuko di-ra gune berriz betetako azokatik,gure literaturaren kimu berriak,gure diskogintzaren soinu eta kan-tu berriak, eta gure kultura osoa-ren kolore guztiak begiratzeko,dastatzeko eta gozatzeko.

Gure kulturaren plaza handia bi-lakatu da Durango aspaltitik etagure euskararen gorputza eta uni-bertsoa bertan dago eskainitaegun batzuetan zehar.

Aurten berrikuntza asko dago,izan ere guneen kokapen berriaaurkeztu zuten duela aste batzukGerediaga Elkarteko kideek. Hor-taz, aurten, herriko hainbat txoko-tan antolatu dituzte ekimen askomuntatu dituzten zortzi gunetan(Areto Nagusia, Ahotsenea, Ka-bi@, Irudienea, Saguganbara, Pla-teruena, Szenatokia eta AzokaTV), eta horietan, besteak beste,bideo, irudi eta musikarekin goza-tu ahalko da.

Irakurtzeko asko egongo da Azo-kan, urtero bezala, liburu berri as-ko plazaratzen baitira egun haue-tarako, baina irakurtzekoaz gain,zer entzun dezente ere egongo da.Izan ere, musika izango da, Duran-goko Azokaren 48. edizioaren es-kaintza nagusienetakoa eta horre-tarako 50 zuzeneko baino gehiagoeskainiko dira Ahotsenean eta Pla-teruenan.

Musika piloaAhotsenea sortzaileen plaza da,

eta euskarazko musika zein litera-tur lan berriak argitaratu dituztensortzaileen esku jarriko du bere es-pazioa. Ordu erdiko emanaldie-kin, 40 zuzeneko eta beste hainbes-te solasaldi izango dira, 11:00etatik20:30etara jarraian. Ahotseneanlekurik gabe gelditu diren zenbaittaldek Plateruenan jotzeko aukeraizango dute goizez.

Bestalde, Plateruena Kafe An-tzokiak gaueko egitarau erakarga-rria prestatu du eta astebete lehe-nago abiatuko du bere programa-zioa. Hala, azaroaren 29an, RuperOrdorikak Azuke koxkorrak diskoberria aurkeztuko du, eta 30eanOn taldearen txanda izango da.

Azokaren lehenengo egunean(abenduaren 5ean, ostegunean)

Ahotseneak ikasleen egunare-kin bat egin, eta EH Sukarra tal-deak zuzenekoa eskainiko dugoizean gazteenentzat. Ondo-ren, Malenkonia, Aneika Ara,Hartzak Blues Band, Kometa,Napoka Iria eta The Icer Com-pany taldeak, eta Aingeru Go-rrotxategi, Igor Arzuaga eta Xa-bi Aburruzaga bakarlariak ari-ko dira.

Ostiralean, abenduaren 6an,Joseba B. Leinor, Mursego, Tik-Tara, Esne Beltza, Humus, Je-xuxmai Lopetegi, Keu Agirret-xea, McOnak, Izaki Gardenaketa Nekez pasatuko dira Ahot-seneatik. Larunbatean, aben-duaren 7an, Ahotsenean taldehauek izango dira: Begiz begi,Igelaren Banda, Antton Aran-buru, Emon, Glaukoma, Eratu,Sermond’s, Danba, Eñaut Elo-

rrieta eta Odolaren Mintzoa. Igandean, abenduaren 8an, An-

jel Unzu eta Txuma Murugarren,Nabil, Neighbor, Jokin Lasa, LosGalerna, Oreindik, Kasik, IniñaCoyoe eta Chico Tornado, Nor-man eta Lou Topet igoko diraAhotseneako taulara. Bere aldetik,Plateruenan Amaia Urzainkik etaEnekorak kontzertuak eskainikodituzte.

Guztira, 48. Durangoko Azokak353 nobedade eta 130 ekitalditikgora eskainiko ditu abenduaren5tik 8ra. Hauetatik gehienak libu-ruak (226), eta bestei dagokionez,diskoak (68), aldizkariak (36), bi-deoak (5) eta bestelako materialak(18) izango dira. Azokan 122 par-taidek (argitaletxe, disketxe, ba-natzaile, elkarte eta erakundek)hartuko dute parte, 238 standegongo dira,

Nobedadeen artean, sortzailehandienen lanak topatuko dituguDurangon (Bernardo Atxaga, Jo-xean Agirre, Leire Bilbao, KoldoIzagirre, Karmele Jaio, Miren AgurMeabe, Su Ta Gar, Zea Mays, Anari,Arkada Social, Audience, Bide Er-tzean, Gari, Ken Zazpi, Fermin Mu-guruza, Ruper Ordorika, besteakbeste).

Literaturan perla batzukJoxan Artzek bi liburu berri ar-

gitaratu ditu, eta seguruenik ho-riek izango dira erakargarriensuerta daitezkeen ale batzuk. Bipoesia liburuak Heriotzaren atariadugu bizitza eta Bizitzaren atea duke-gu heriotza izenekoak dira. Bi lanhoriek zazpi aleko bilduma berribaten lehenengoak izango dira.

Idazlearen hitzetan, guztiei zu-zendutako lanak dira bi liburue-tan bildutakoak, “irakurtzen due-nari eta irakurtzen ez duenari”.Poemen edukiari buruz: “Nirebaitan bizitzen eta ikusten dudanabeste pertsonek ere barruan dute.Nire bizipenak eta ikuskerak poe-sia bidez agertzen ditudanean, nikuste, beraiek ere neurri batean su-maturik dutena, baina formarikgabe…”

Beste aldetik, Martutene obra sa-riduna ere bertan egongo da, etaseguruenik, dezente salduko da.

Susa argitaletxeak eleberriak,ipuin-bildumak eta poesia-lanakjarriko ditu salgai. Hala, eleberrieidagokienez, Xabier MontoiarenAzken Afaria izango da nobedadegarrantzitsuenetako bat. Horrenatzetik aurkeztu zuten Arrate Mar-darasen Pendrive ipuin-bilduma

da. Eta hauek baino lehe-nago Parisen bizi naiz (Kol-do Izagirre, poesia) eta Eu-li-giro (Uxue Alberdi, ipui-nak) agertu dira, eta bertanegongo dira. Horiei udabe-rrian argitaratutakoa gehi-tu behar zaizkie: Kristalezkobegi bat(Miren Agur Meabe,nobela); Alkasoroko Benta(Mikel Taberna, nobela);eta, azkenik, Elkartasun ba-satia (Oier Guillan, poesia).Beñat Sarasolak zuzenduduen Munduko Poesia Kaie-rak ere hantxe egongo dira.Abenduaren 2an aurkeztuzen egitasmo poetiko hori.Irati Jimenez idazleak bilduditu Aiztoa eta arkatza (Txa-laparta) lanean mundu oso-ko idazleen usteak idazteariburuz. Aholku xelebreenondoan, atal guztietan ze-

har Antton Olariagaren irudi mi-resgarriak topatuko ditu irakurle-ak.

Maite Gurrutxaga Otamendik,Dejabu panpin laborategiaren Co-vek nije ptica/Gizona ez da txoria an-tzezlanean oinarriturik Habiak ize-neko komiki interesgarria ere ate-ra du Txalaparta argitaletxeare-kin. Desterratutako hegaztiei bu-ruzko liburua da, hegan egin ahalizateko sustraietara bueltatu behardutenen istorioa biltzen duena. Li-buru majikoa.

Eskozia herri gonbidatuaEskozia izango da aurtengo he-

rrialde gonbidatua. DurangokoAzokak Eskoziako (Alba, eskoziarGaeleraz) kultura eta hizkuntzapropioa ezagutzeko aukera eskai-niko du aurten, alde kulturaleanzein politikoan, beraz. Mahai-in-gurua izango da Eskoziatik EuskalHerrira: Europako autodeterminazioizenburupean.

Beste aldetik, urtero banatzenden Argizaiola saria William A.Douglass antropologo amerika-rrari emango dio Gerediaga Elkar-teak. Berak, euskal diasporaren in-guruko ikerketa sakonak egin di-tu, era beran euskal kultura bultza-tuz.

Horretaz gain, mahai-inguru,hitzaldi eta prentsaurrekoentzakolekua ere izango da.

Denetarik, euskaraz, eta guz-tiontzat.

Juanra Madariaga

A

aite Gurrutxaga Otamen-dik, Dejabu panpin laborategia-

ren Covek nije ptica/Gizona ez da txo-ria antzezlanean oinarriturik Ha-biak izeneko komiki ederra plaza-ratu du Txalaparta argitaletxeare-kin.

Liburuaren kontrazalean iraku-rri dugunez, “Abiadura handikotrena haren lurretatik pasatzendela-eta baserria galdu duen Si-mon zaharraren eta, Balkanetakogerra atzeanutzita, EuskalHerrira helduden Selma eri-zain bosniarra-ren arteko ha-rremana da li-buru honen ar-datza. MaiteGur r utxaga-ren pintzelekbi protagonisten hasierako adituezinen eta hartu-eman gatazka-tsuen testigu izango dira. Baina,zuhaitzetako sustraiek hirietakoespaloiak zartatzen dituzten gisan,bien iraganek oraina pitzatuko du-te, laguntasun istorio hunkigarribati hasiera emanez”.

Desterratutako hegaztiei buruz-ko liburua da, hegan egin ahal iza-teko sustraietara bueltatu behardutenen istorioa biltzen duena.Eta bertan agertzen diren ilustra-zio magikoz josita dator hornitu-rik liburua. E-de-rra.

Iraganek orainapitzatzen dute

M

abayru Ikastegiak DomingoAgirreren Garoa, eta Pablo

Zamarriparen Firi-firi lanak be-rrargitaratu ditu. Bi idazle hauekXX. mendeko klasiko ederrak di-ra euskal literaturaren barruan.Edizio berri hauetan, gaurkoarauetara egokitu da idazkera gra-fiaren aldetik.

Garoa izeneko lanean DomingoAgirrek baserri-giroko bizimoduaerakutsi zuen. Kresala lanean eginez zuen bezala, gipuzkera erabilizuen lana idazterako orduan. Ga-roa-ren gaia maitasunezko istorioxume bat da.Lehen lerrotik,maitagarri zai-gu Joanes ar-tzaina, pipa ez-painetan duela,zertan eta gal-tzerdiak ehun-tzen dihardue-la, non eta Ur-biako zelaian!Nobela genero-aren aitzindariaizan zen Agirreeta euskal lite-raturari aparte-ko ekarpenaegin zion.

Pablo Zama-rripa euskara-ren alde laneangazte-gazterik hasi zen. Bere libu-ruetan Txorierri aldeko estiloa etaerrepertorio bizkaierazkoa landuzuen. Literaturaren arloan Gora be-gira, Anayak gara, Zaparradak etaKili-kili eta Firi-Firi idatzi zituen.Bereak ere badira, Gramática Vas-ca, Manual del Vascófiloeta Vocabula-rio vasco-castellano y castellano-vasco.

Klasikoakberrargitaratu

L

Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azokaizena izatetik, Durangoko Azoka izatera

pasatu da aurten

Durango Azokaren 48. edizioa

11B i lbao

Top Related