Karrika Antzerki Taldeak aurkezten du:
ke
DESHAKESPEREAZIOA
Izan, ala ez izan: horra hor auzia;
ea nobleago zaigun fortuna gaitzaren
harri eta gezikadak pairatzea, ala
ezbeharren itsaso baten aurka altxaturik
aurre egin eta azkena ematea nahigabeoi?
Hiltzea, lo egitea, besterik ez.
Hitz hauek William Shakespeare handiarenak dira, dudarik
gabe. Baina, zer zerabilen buruan Williamek hau idatzi
zuenean? Ba ote zuen lanik?
Sinopsia:
Teloia zabaldu eta Poliki poliki Londreseko XVI. mendeko
azoka batean murgiltzen gara. Aguazila, artile saltzailea,
lore saltzailea, perfume saltzailea, … eta harakina?
Diotenez, Shakespeare familia familia diruduna zen eta
katolikoa. XVI. mendean ordea, Ingalaterran protestanteak
nagusitu ziren, eta ondasun guztiak galdu zituzten. Hala
ere, oso gutxi dakigu Williamen haurtzaro eta
nerabezaroari buruz.
Egoera horretan lanean jarriko ote zen? Zertan? Non?
Baliteke merkatu plaza baten aritzea, baliteke harakin
bezala aritzea ere. Batek daki.
Gu horixe planteatzera gatoz. Shakespeare harakin-idazle
bihurtu dugu, eta azoka zoro hau izango du bere inspirazio
iturririk handiena.
Karrika antzerki taldeak “Hitzari gorazarre” zikloaren baitan sortu zuen obra honen muina, eta parte batzuekin 2016ko
Durangoko 51. Liburu eta Disko Azokaren irekiera eta itxiera ekitaldiak egin zituen, Donostia 2016ren ekimenez.
http://anboto.org/durango/1477302541355
https://durangokoazoka.eus/eu/prentsa/prentsa-bulegoa/888-ikasle-uholde-batek-eman-dio-hasiera-durangoko-azokako-51-edizioari,-karrika-antzerki-
taldearen-eskutik
https://www.youtube.com/watch?v=rxOn6PnuYsA
http://anboto.org/durango/1480672481626
Fitxa artistikoa:
Zuzendaria: Jose Martin Urrutia “Txotxe”
Idazlea: Shakespeare eta “Txotxe”
Argi diseinua: Manolo Murillo
Eszenografia eta atrezzoa: Karrika antzerki taldea
Jantziak: Maite Lopez
Antzezleak:
Julene Bernaola
Eider Chaves
Uxuri Gallastegi
Maite Lopez
Naiara Lopez
Gorka Madrazo
Garazi Magunagoitia
Maialen Magunagoitia
Kepa Mendibe
Alizia Otxoa
Endika Zamalloa
Julen Zarandona
Harremanetarako:
Maite Lopez
667923891
www.karrikaantzerkitaldea.eus