ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 781. ZENBAKIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A
Bat, bi eta hiru,hiru kolore ditu,bat itzalitakoan,
beste bat piztu. Zer da?
m a n t a n g o r r iErantzuna: semaforoa.
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
GORK
A RU
BIO / F
OKU
Badatorzirkua
Marrazo gelakoak urteak bete eta bete ari
gara, eta joan den ekainaren 18an Eiarareneta Izaroren urteak izan ziren. Gosari goxo-
goxoa ekarri ziguten, eta hemendik esker mila
eta aunitz urtez erran nahi diegu biei!
Zorionak, Unax, gureetxeko pottoki nagusia,
6 urte betetzean, ama,
aita, Ibai, aitita eta
amatxiren partez.
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria
ZORiON AGURRAK
Euri, gure baserritar eta lorezain ‘txintxoak’ 3 urte egiten dituen egunean, zorionak eta urte askotarakoBeasaingo aitona, amona, osaba eta Lukenen partetik. Zorionak, eta hiru muxu potolo-potolo!
Zaragueta herrieskolaren egunaJoan den ekainaren 16an, OriokoZaragueta herri eskolak bere
eguna ospatu zuen. Ikasleek dantzak eta
abestiak aurkeztu zituzten gurasoen
aurrean. Giro ezin hobean gauzatu ziren
ekitaldi guztiak. Ondoren, herri bazkaria eta
haurrentzako puzgarriak eta jolasak egon
ziren. Beste urtebetez, herri eskolan
sinesten duten guraso, irakasle eta
herritarrak bildu ziren.
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A
ZU ERE ARTiSTA
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
Baztan ikastolaren egunaEkainaren 10ean izan genuen Baztan ikastolan familiarteko eguna.
Xarmanki ibili ginen Iriarte frontoira bildu ginenak: Oihana Santxotenaren
dantzariak aurreskuarekin hasi ziren, eta euskal dantzen erakustaldi ede-
rra eskaini ziguten. Txistulariak ere hantxe izan genituen, Gartzaindar ira-
kasleak zuzenduta. Bazkaldu ondotik, Lehen Hezkuntzako ikasleek artistak
direla aski ongi erakutsi ziguten kanta eta dantzaldiekin. Afrikar zuluera
hizkuntzan kantatu zuten esku-perkusioaz lagunduta. Eta Denok zu kanta
ere dantzatu zuten. Datorren urtera arte!
AzokasolidarioaHaurtzaroikastolanHaurtzaro ikastolakoLehen Hezkuntzako6. mailako ikasleakgara, eta lehenbizikoz azoka
solidarioa antolatu dugu,
Arnasari, Gipuzkoako Fibrosi
Kistikoaren Elkarteari,
laguntzeko. Ikastola egunean
Elkartasun Azoka postua jarri
genuen, gelan egindako
eskulanak eta etxetik ekarritako
gauzak saltzeko. Kontzientzia
lantzea, informatzea eta
horretan eragitea izan da asmoa,
eta arnas aparatuan eta digestio
aparatuan eragiten duen
gaixotasun sendaezina duten
pertsonen egoera hobetzea da
gure nahia. Proiektuari amaiera
emateko, Arnasa elkarteko
kideekin bildu gara, eta postuan
jasotakoa eman diegu.
Aupa, MANTANGORRITXOak!! Gu Mikel Bidart eta
Beñat Barberena gara. Larunbatean,
Iruñean egon ginen gu ere. Aitzineko egunean etorri
ginen Mendigorriatik etxera, eta, gure andereñoak
Iruñera ez zela etorriko erran zigunez, argazkia
igorri genion. Zuei igortzea ere pentsatu dugu.
Zenbat jende juntatu ginen! Pilakaaa!!
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria
PIARRES LARZABAL KOLEGIOA
Herriz herri ibiliko da Gure Zirkua udan: pailazoak, akrobatak, trapezistak,funanbulistak, malabaristak eta magoak ibiliko dira, karpa aldeanhartuta; Amezketan ekingo diote birari, datorren asteburuan.
Alanbreak, sudur go-rriak, eskujokoak,telak, hauts magi-koak... Abiatu daGure Zirkua! Artistaeuskaldunek egin-
dako emanaldi klasikoak bildukoditu karpa koloretsuak, haur, heldueta adinekoei ondo pasaraztekoasmoz. Amezketan (Gipuzkoa)egingo du zirkuak udako birako le-henengo geldialdia: ekainaren28tik uztailaren 1era, eta EuskalHerriko beste hainbat txoko bisi-tatuko dituzte gero.
«Ilusioa bizitzen eta sortzen denespazio bat da», hala deskribatzendu zirkua Iker Galartza sortzaileeta artistak: «Zirkuak badu zerbait
erakargarria, hitzak berak baduzerbait, oso ondo azaltzen ez daki-dana». Ikuskizunaren lehenengo bi-rari ekiteko gogotsu daude Galar-tza eta konpainia; ostiralean hasiziren Amezketan karpa munta-tzen, eta atzerako kontua martxanjarrita dute jadanik, ate joka baiti-tuzte beste herrietako saioak ere.
Artista ugarik osatzen dute GureZirkua: pailazo lanetan arituko daGalartza Joseba Usabiagarekin,Poxpolo eta Don Martinen papere-an; eurek aurkeztuko dituzte Gara-zi Pascualen alanbre gaineko ikus-kizuna edo Iraitz Lizarraga trape-zistaren eta Koldo Arakistainakrobataren abileziak. Haiekin ba-tera, arituko da Irati Gonzalez, te-
letatik zintzilik, baita Ekain Ibargu-ren ere, eskujokoak aireratuz.Asier Kidam magoak, berriz, triki-mailu ugari egingo ditu, eta musi-karirik ere ez da faltako zirkuan.
«Emanaldi klasikoekin» osatuta-ko ikuskizuna egingo dute, Galar-tzak azaldu duenez: trapezistek,pailazoek, malabaristek magoeketa beste hainbat adierazpidetakoartistek osatzen dute taldea.«Modu naturalean» osatu dute, zir-kua prestatzen laguntzera bilduta-ko artistekin eta haien ingurukoe-kin. Halaber, artista guztiak euskal-dunak direla nabarmendu du,baina ez direla lehenengo euskalzirku taldea: «Euskal Herrian ba-daude kalean eta antzokietan ari-
tzen diren zirku taldeak; ez garalehenengo zirkua, lehenengo karpaibiltaria baizik». Hala ere, ateakedonorentzat irekita daudelaesan du, euskalduna izan ala ez.
Parte hartzaileentzat bezalaxe,publikoarentzat ere ateak zabal-zabalik ditu zirkuak, haurrak, hel-duak eta adinekoak, guztiak baiti-tu jomugan: «Askok umeekin joanbehar dutela pentsatzen dute,eta hori ez da horrela; helduak eu-rak bakarrik ere joan daitezke: ba-rre egingo dute, ondo pasatukodute, oilo ipurdia jarriko zaie...».Horregatik, txikiei eta helduei zu-zendutako saioen arteko oreka bi-latzen saiatzen direla azaldu duartistak.
Zirku eskolaren ametsa
Duela bizpahiru urte erosi zuenzirkuko karpa Galartzak, baina iazekin zion haren azpiko abenturari,
Karpaibiltaria
ERREPORTAJEA Zirkua
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A
Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan:«Poliki-poliki hasi ginen osatzen:neurriak hartzen, harmailak egi-ten... Jendea biltzen zen ikusmi-ran, eta laguntzera etortzen zi-tzaizkigun batzuk, baita lagunaketa kuadrillakoak ere». Prestaketalanek piztutako grina zela tarteko,irekiera edo festatxoren bat egi-tea erabaki zuten; azkenean, bostemanaldi egin zituzten urrian, etajendez lepo bete zen guztietan.
Udazkenean lehenengo harria ja-rri ostean, izaera ibiltaria hartukodu orain Gure Zirkuak. Euskal He-rrian zirkuaren zaletasuna badelauste badu ere, oro har fama txarraduela dio sortzaileak: «Badakiguhemen ez dela Frantzian, Alema-nian edo Belgikan bezala; horietansona handia du». Haren iritziz, famatxar hori zenbait zirkuren jardunokerra orokortzeak eragin du; era-kundeek ere ez dietela laguntzenazaldu du: «Gurea arte eszeniko
bat gehiago da; beste edozein an-tzerki talde gisa, errespetuz trata-tzea merezi dugu guk ere».
Arazoak arazo, badator Gure Zir-kua, ilusioz eta magiaz gainezka.Agenda bete-betea duten arren,etorkizuneko ametsak ere badituGalartzak, besteak beste, zirkutailerra martxan jartzea: «Tolosak
eta inguruko herri txikiek edukibeharko lukete zirku eskola bat,baina karpa batean». Aste Santukooporretan, tailerrak egin zituztenTolosako zezen plazan, eta 30haur eta gazte bildu ziren; ahazte-zina izan zen Galartzarentzat, bai-ta parte hartzaileentzat ere:«Umeak zoriontsu ziren».
FITXA
Parte hartzaileak:
d Alanbrea:Garazi Pascuald Trapezioa: Iraitz Lizarragad Akrobaziak:Koldo Arakistaind Telak eta akrobazia: IratiGonzalezd Malabarrak: Ekain Ibargurend Magoa:Asier Kidamd Poxpolo eta Don Martin paila-
zoak: Joseba Usabiaga eta IkerGalartza
Iraupena:
1 ordu eta 30 minutu
Adina:
2 urtetik hasita
Datozen emanaldiak:
d Ekainak 28-uztailak 1:Amez-keta.d Uztailak 5-uztailak 8:Aia.d Nafarroako herrietan eta Biz-kaiko kostaldekoetan ere ibili-ko dira.
Informazio gehiago:
gurezirkua.eus
Amezketako herri sarreran muntatu zuten Gure Zirkuko karpa hango kideek. GORKA RUBIO / FOKU
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A berria
DENBORA-PASAK
1. Amaitu eta apaindu. Gelako leihotik ikusten duenbaserria marrazten hasi da Ikerne. Ez du amaitzeko astirik izan,
ordea. Marraztu falta den erdia, eta margotu.
2. Buruari eragin. Etxeko lanak eman dizkie
matematikako irakasleak ikasleei.
Jarri dagokioneragiketa ikurra.
13 5 6 = 12
21 2 8 =34
07 2 6 = 8
berria LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A m a n t a n g o r r i 7
Mikel PikazaSORTZAILEA
«Nanu eta Granumendira doaz;uste ez dutenaaurkituko dute»
Kontu kantari-ren bigarrenistorioa da Mendian ibiltari. Zerkontatzen du?Lehenengo edizioan aurkeztugenituen pertsonaia nagusienbeste abentura bat da, Nanu,Granu eta Kanuto txakurrarena.Oraingoan, Nanu eta Granumendira doaz; uste ez dutenaezagutuko dute han: kontaktuanaturarekin, animaliekin...Zer dakar berria?Batez ere, abestien errepertorioa,hamar abesti berri direlako.Pertsonaia berriak ere badaude.Eskarmentu gehiagorekin,antzezlan eta musika ekoizpenlanduagoa dela uste dut.Zein kantuk osatzen dute?Euskal kanta ezagunek, batzukabesti herrikoiak, beste batzukberriagoak. Naturarekin loturadutenak dira zenbait abesti: Ikusimendizaleak, Loretxoa, Baratzebat, Aldapeko, Axuri beltza...Zein musika estilotakoak?Estilo asko sartu ditugu: countrya,rocka, bluesa, reggaea, doinukaribetarrak... Sortzaileak izatensaiatu gara, eta betikoeskemetatik ihes egiten,umeentzako erakargarriakegiteko helburuarekin. Zein da proiektuaren xedea?Euskal kulturaren transmisioaegitea da helburu nagusia.Helburu txikietako bat, berriz,transmisioa etxetik jaso ezdutenak euskal kulturara moduerakargarrian hurbiltzea.Nolakoa izan da sormen lana?Hamar pertsona aritu gara lanean;
bigarren edizioa izateak erraztudu neurri batean, eta, bestetik,proposamen berritzailea egiterabehartu gaitu; formula errepikatuarren, modu berriak asmatubehar izan ditugu. Hamarretik seiedo zazpi euskalduntzeprozesuan gaude; guretzat osopolita da frogatzea euskaldunberriok gai garela euskal kulturariekarpena egiteko.Antzerkia eta musikauztartzen dituzue.Bai, baita txotxongiloak ere. Urteaskotako eskarmentuari eskeregiten dugu, Laenananaranjataldeak hemezortzi urtedaramatza txotxongiloak egiten;eta taldean beste hemezortziurtez antzezten ari den jendeadago. Aurrez izandakoesperientziak asko laguntzen dulan egiteko garaian.Haurrak ditu jomugan, bainabaita gurasoak ere.Gurasoek zenbait abestirekin etapasarterekin haurrek bainogehiago gozatzen dute, eta askohunkitzen dira, errepertorioakpisu emozional handia baitu 30urtetik gorakoentzat.
AZOKA
Erantzunak: 2-. 2- 13 + 5 - 6 = 12, 21 x 2 - 8 = 34 eta7 x 2 - 6 = 8. 3-. 1-B, 2-D, 3-A eta 4-C.
3. Moztu eta osatu. Suzirieiargazkiak atera dizkie Garik, eta erditikmoztu ditu. Zati bakoitzadagokionarekin lotu!
1 2 3 4
A B C D
DISKOA, DVD-A
ETA ANTZERKIA d Izenburua: ‘Kontu kantari,
mendian ibiltari’.
d Egilea: Laenananaranja
txotxongilo konpainia.
d Abeslaria: Sandra Fernandez.
d Musikariak: Roberto Castro
Boti, David Nanclares, Argibel Euba
eta Asier Erzilla.
d Antzezleak: Marta Alvarez,
Itziar Fragua, Jon Koldo Vazquez eta
Iñigo Eibar.
d Adina: 6-7 urte artekoentzat.
d Prezioa: diskoa 10 euro,
eta DVDa 25 euro.
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2018KO EKAINAREN 23A
Suaren gaua
Egun berezia da gaurkoa EuskalHerrian, San Joan bezperako gauaospatuko dugulako gure baztergehienetan! Baina, bada gaurkoa
ospatzeko beste arrazoi bat ere, sanjoa-nek baino are tradizio luzeagoa duena.Gaur, udako solstizioa ere ospatzen da.Udako solstizioa Eguzkia altuen edo
Lurraren iparretik gertuen dagoeneguna da eta, beraz, urteko egunik luze-ena eta gaurik motzena dituena. Gaine-ra, udaren sarrera adierazten diguneguna ere bada. Beraz, badugu festara-ko nahikoa motibo. Iritsi da uda!!Esan bezala, tradizio eta ohitura luzeadago eraikia udako solstizioaren buel-tan. Euskal Herrian, hiru elementu nagu-sik markatzen dituzte ohitura hauek:landareek, urak eta suak.Landareak etxea babesteko erabil-
tzen ziren. Horregatik, solsti-zioaren bueltan, landareakbildu eta baserrietako sarre-retan jartzen ziren. Urak,berriz, arima garbitzekoahalmena duela uste zuten.Beraz, gorputza garbitzekobainuak hartzen zituzten. Baina, udako solstizioak
ikur bat badu, zalantzarikgabe hori sua da. Urak beza-la, suak ere ahalmen garbiga-rria duenaren ustea zegoen.Horregatik, suak pizten zirenherrietako txoko askotaneta jendeak gainetik saltoegiten zuen, gaitzak uxatueta erretzeko. Gainera, suapiztea udari ongi etorriaemateko modu bat erebazen. Gau magikoa da gaurkoa!
Piztu dadila sua!!Suaren gainetik jauzi egiten dute, izpiritu txarrak uxatzeko. BERRIA