konposta Amaiurko eskolan
Azken bi ikasturteetako hondakin organikoak
ikastetxean bertan birziklatu dituzte Amaiurko
eskolako ikasle eta irakasleek
Azken bi ikasturteetan eskolan egindako gosari eta bazkari guztietako
hondakin organikoak konpostagailura botatzen aritu ondotik konpost
ondua atera dute aste honetan Amaiurko eskolan.
Baztango Udaleko konpost kanpainen ondorioz zenbait ikastetxe sortutako hondakin
organikoak konpostatzen hasiak dira gure zonaldean. Amaiurko eskola da hauetako adibide
bat. Haseran beldur eta kezka batzuekin hasi baziren ere, irakasle baten eta bere ikasle
taldearen konpromezuari eta eskolako komunitate guztiari esker, gai organikoaren zikloa
herrian bertan istea lortu dute.
Azken bi urte hauetan eskolako ikasle eta irakasleek beren gosarietan eta ikastetxean bertan
bazkaltzen dutenek bazkarietan ere sorturiko hondakin organikoak bereizi eta Udalak jarritako
konpostagailuan konpostatu dituzte. Udaleko hondakin teknikariaren aholkuak jaso badituzte
ere, lan guztia beraiek egin dute.
Eskolako ikasle guztiak parte hartu dute prozesuan eta zaharrenak izan dira astero nahasteaz
eta gai idorra gehitzeaz arduratu direnak.
Joan den astelehenean beren lanaren lehendabiziko emaitza lortu zuten, itxura ezin hobeko
konpost ondua! Orain honekin zer egingo duten erabakitze lanetan ari dira, eta ez dituzte ideia
batere txarrak egia erran!
2015eko urriak 1 Informazio gehiagorako: [email protected] 948 580 006 (Miren)
konposta Amaiurko eskolan
konposta Amaiurko eskolan