Download - Azaroak 25 soraluze
NIK EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ, ETA ZUK?
HEZKIDETZA
ZER DA?
HEZKIDETZA
Generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei
egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Kontzientea den prozesu hezitzailea da eta
neska eta mutilen arteko aukera berdintasunean oinarritzen da. Pertsonen garapen integrala lortu
nahi du.
SEXISMOAZER DA?
SEXISMOA
Sexu bateko pertsonak diskriminatzea edo gutxiestea
izango litzateke, beste sexua baino gutxiagoa delakoan, gure kasuan
emakumezkoena. Termino gaitzesgarria da.
MATXISMOA
ZER DA?
MATXISMOA
Aurreiritzi soziala. Gizonezkoen baloreei eta ezaugarriei lehentasuna ematen zaie
gizartean, emakumeak menpean hartuz. Patriarkatuaren ondorioz, ikasitakoa eta
emakumearen zapalkuntzarekin ados egon ez arren, era inkontziente batean izan
ditzakegun jarrera.
Helburuak• Azaroak 25ean, hezkuntza komunitate osoaren erantzun trinkoa ikustaraztea indarkeria sexistaren kontra.• Irakasleekin eta ikasleekin indarkeria sexistarekin zerikusia duten eguneroko interakzioei eta egoerei buruz gogoeta egitea. • Autodefentsa: egunero jasaten ditugun eraso sexisten aurrean erantzuna eman• Azaroak 25 egunaren jatorria ezagutu
https://sites.google.com/site/g03hezkidetza201415/nazioarteko-indarkeria-sexistaren-aurkako-eguna-lh
Jarduerak :
1- Irakasleekin ikasleekin proposatzen den saioa jorratzea.
1.1-Testua irakurri. Azaroak 25 egunaren jatorria ezagutu https://sites.google.com/site/g03hezkidetza201415/nazioarteko-indarkeria-sexistaren-aurkako-eguna-lh
1.2-Instituzioetatik eta komunikabideetatik emakume pasiboen ideia indartzen dute biktimaren paperean kokatzen gaituzte eta babes beharrean dauden gaixoak bezala tratatu. Ikusi bideoakhttps://sites.google.com/site/g03hezkidetza201415/nazioarteko-indarkeria-sexistaren-aurkako-eguna-lh/indarkeria-sexista-arloak
2- Autodefentsa:2.1- Landuko diren helburuak:
Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea. Esperientzia ezberdinak partekatu eta iritzi trukaketa egitea.
Elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea.
Indarkeria egoerak, ersaso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizoa taldean lantzea
Autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea.
2- Autodefentsa:
2.2- Landuko diren edukiak: Zer dira eraso sexistak? Zeintzuk dira gure
bizipenak honen aurrean? Nola identifikatu erasoak?
Emozioak, beldurra. Noiz sentitzen dugu? Nola egin aurre?
Nola erantzun indarkeria egoerei?emakumeok indarkeria identifikatzen ikasteko gaitzea eta honi erantzuteko trebatzea, bai modu kolektiboan eta bai modu indibidualean
TALDE DINAMIKA Egoera edo interakzioa Adierazi nortzuen artean gertatzen da, birtuala den edo ez, birtuala izatekotan, zein saretan Banakakoak
Taldekoak
Mutil batek bere neska ohiaren kontrako mezuak zabaltzen ditu neskak harremana moztu eta gero.
Ikasle bat umiliatzen dituen irainak entzun dizkiot talde bati.
Neska bati beste bat edo batzuk mehatxatzen ari direla jakinaren gainean zaude.