AURKIBIDEA
1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena
2. Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak. Zer dira?
Informazioa ulertzeko eta adierazteko prozedurak eta teknikak
Eskemak
Kontzetu mapak
Infografiak
3. LucidChart aplikazioa
1. zeregina: LucidChart instalatu
2. zeregina: LucidChart eta Drive konektatuta dauzkazula konprobatu
3. zeregina: LucidChart webgunean karpetak sortu eta irakaslearekin partekatu
Kontzeptu mapak
4. zeregina: Txantiloi batetik abiatuta, kopia egin eta editatu
5. zeregina: Kontzeptu mapa osatu
6. zeregina: Kontzeptu mapa osatu
7. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin
8. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin
Eskemak
9. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
10. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
11. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
Infografiak
12. zeregina: Ereduari jarraituta infografia osatu
13. zeregina: Ereduak ikusita, infografia sortu
4. LucidChart dokumentuak partekatu esportatu eta publikatu
14. zeregina: Infografia beste norbaitekin partekatu
15. zeregina: PDFa esportatu eta ikastarora igo
16. zeregina: Dokumentuaren esteka publikatu
17. zeregina: Irudi moduan esportatu eta txertatu
18. zeregina: Txantiloia sortu eta dokumentua komunitatean publikatu
aurkibidera
2
1. Sarrera eta ikastaroaren lan-dinamikaren azalpena
o Ikastaroa, LucidChart aplikazioaren laguntza bideo bat eta hainbat zereginez osatuta dago. Bideoan
ematen diren azalpenen laguntzaz zeregin bakoitza burutu behar duzu.
o Ikastaroa Mooddle bitartez gauzatuko den arren, zeregin gehienak Google tresnak eta batez ere LucidChart
web aplikazio bitartez burutuko dituzu.
o LucidChart-en egiten duzun guztia Irakaslearekin partekatuko duzu. Horrela, irakasle moduan jardungo
duten pertsonek, egindakoa ikusi, lagundu eta, beharrezkoa balitz, zeregin bakoitzean iradokizunak beteko
dituzte.
o Zeregin bakoitza osatzeko denbora eperik ez duzu izango. Ikastaroa bi asteren barruan osa dezakezu zuk
nahi duzun erritmoan.
o Zereginak ez dira ebaluatuko.
o Zeregin bakoitza burutzen duzunean, zereginak duen koadrotxoa klikatu behar duzu, irakasleak burututa
dagoela jakin - eta berarekin partekatuta duzunez-, ikus dezan.
o Koadrotxoa klikatzeaz gain, zeregin bakoitzean Testu Bidalketa egin daiteke. Testu bidalketa hau
zereginetan izan dituzun arazoak aipatu eta irakaslearekin komunikatzeko erabili dezakezu.
o Aurreko irakaslearekiko komunikazio zuzenaz gain, Ikastaroko Foroa ere martxan dago. Foroan,
guztientzako baliogarriak diren komunikazioak, zalantzak eta galderak luzatzeko erabiliko dugu..
aurkibidera
3
2. Kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak. Zer dira?
Informazioa ulertzeko eta adierazteko prozedurak eta teknikak
Atal honetan, ulermena lortzeko eta lortu den jakiteko prozedurak definitzen dira. Prozedura hauen bidez
oinarrizko operazio mentalak bideratzen dira; esaterako, informazio baten elementuak identifikatu,
antzekotasunak eta desberdintasunak alderatu (konparazioa), ezaugarri komunen arabera sailkatu
(sailkapena), irizpide jakin baten arabera sekuentziatu (sekuentziazioa), zatiak osotasunarekin lotu (analisia),
zatiak berrantolatu eta ikuspegi berri bat aurkeztu (sintesia).
Oinarrizko operazio mental horiek egiteko ikasteko teknikak lagungarriak dira: idatziz datorren informazioaren
ideia nagusiak identifikatzeko azpimarratzea edo ahoz jasotzen dena laburtuz idaztea (apunteak hartzea);
eskemak, kontzeptu mapak eta Infografiak egitea informazioaren analisia eta sintesia egiten laguntzeko;
denbora lerroak egitea irizpide baten arabera gertaerak sekuentziatzeko; mnemoteknia erabiltzea ezagutu eta
ulertu den informazioa epe luzeko oroimenean gordetzeko.
Ikasteko tekniken laguntzaz eragiten diren operazioen bidez, informazioa interpretatuz, ulertutakoaren irudi
mentalak sortzen dira. Irudi mental horiek ikusezinak dira eta ikusgarriak eta ebaluagarriak bihurtzen dira
adierazten diren neurrian. Jasotako informazioa, ez bere horretan errepikatuz, norberaren hitzez adierazteko,
hau da, informazio hori azaltzeko, deskribatzeko, laburtzeko eta definitzeko gai den neurrian, ikasleak
informazioa ulertu duen ala ez jakin daiteke.
Jarraian, kontzeptu-mapak, eskemak eta infografiak definitu eta analizatuko ditugu. Ereduak eskainiko
dira eta bereizten eta erabiltzen ikasiko dugu. Hori guztia gainera, digitalki nola egin ikasiko dugu
Lucidchart aplikazioa erabiliz.
aurkibidera
4
Eskemak
Testu baten ideia garrantzitsuen zein bigarren mailakoen antolamendu logikoa da eskema, begirada azkar
batez eduki orokorraren ideia ematen duena. Eskema mota desberdinak daude: giltza bidezkoak,
zenbakidunak, letradunak, diagramak eta koadro sinoptikoak.
Eskemak ulermena errazten du, analisia egitera bultzatzen du, ideien arteko erlazioaz jabetzeko laguntzen
du eta sintesi gaitasuna garatzen du.
Urratsak
1. Irakurketa globala
Lehenengo irakurketa hau testuko ideia globala hartzeko eta testuko egituraz jabetzeko da.
2. Atalkako irakurketa
Bigarren irakurketa honetan testua azpimarratuko da.
3. Idazketa
Paragrafo bakoitzaren ondoan hitz gakoak eta esaldi motzak idatziko dira, eta datu horiekin
hasierako eskema osatuko da. Eskeman ideiak hierarkikoki agertuko dira.
4. Zuzenketa
Hasierako eskemaren irakurketa egingo da, hau zuzendu eta, beharrezkoa bada, hedatzeko
asmoz.
Adibideak
aurkibidera
5
Kontzeptu mapak
Ideiak edo kontzeptuak eta horien artean dauden harremanak irudikatzeko balio duen teknika edo baliabidea
da. Informazioa antolatu, laburtu eta grafikoki adierazteko bitarteko didaktiko oso eraginkorra da.
Aprendizaia esanguratsua eta partekatua bultzatzeko tresna baliotsua da.
o Ideia edo kontzeptuak: obalo edo lauki zuzen baten barruan idazten dira.
o Lotura-marrak: Ideien arteko loturak lerro inklinatu baten bidez adierazten dira, bertikal edo
horizontalak izan daitezkeenak.
o Geziak: Lotura -marretan erabil daitezke ideien arteko harremana norabide bakarrekoa edo bi
norabidekoa den adierazteko.
o Lotura-hitzak: lotura deskribatzen duten hitz edo hitzak dira. Lotura-marretatik gertu edo beraien
gainean idazten dira.
Urratsak
Kontzeptu mapak egiteko teknikak honako urratsak jarraitzea eskatzen du.
1. Testua arretaz irakurri eta ondo ulertu
2. Ideia edo hitz garrantzitsuenak lokalizatu eta azpimarratu
3. Ideia edo hitz gakoen hierarkia ezarri
4. Beraien arteko loturak egin
5. Sinbologia egokia erabili
Adibideak
aurkibidera
6
Infografiak
Informazioa bisualki aurkezteko sortu ziren infografiak: datuak, albisteak zein gertaerak era sintetikoan eta
grafikoan laburbilduz. Era horretan, errazago ulertzen dira edukiak.
Zertarako egiten da infografia bat?
o Informazioa era antolatuan erakusteko
o Ulermena errazteko, Konplikatuak diren ideiak modu argiagoan komunikatzeko
o Gai baten inguruan, informazioa bisualki helarazteko
Noiz egiten da infografia bat?
o Gai baten inguruan dugun informazioa besteekin partekatu nahi dugunean
o Gai batekiko ditugun ideiak, modu pribatuan, laburbiltzeko edota antolatzeko beharra dugunean.
Adibideak
Orain esandakoa azaltzen duen infografia
aurkibidera
7
Zereginak
1. zeregina: LucidChart instalatu
LucidChart zure Google Drive aplikazioarekin ongi uztartzen den web aplikazio bat da.
o Honekin lanean hasteko lehen gauza, zure Google erabiltzaileko Drive atalean aplikazioa
gehitzea da. Bideoko 2. atalean duzu honen inguruko azalpena.
2. zeregina: LucidChart eta Drive konektatuta dauzkazula konprobatu
Bideoan erakusten den moduan LucidChart Google Drive Preferences atalera sartu eta zure
Googleko erabiltzailea eta LucidChart sinkronizatzen direla konprobatu. Horrela bada, sortzen duzun
edozein dokumentu LucidChart webgunean eta, denbora pixka bat pasata, zure Driven sortuko
zaizun LucidChart karpeta barruan egon behar du.
3. zeregina: LucidChart webgunean karpetak sortu eta irakaslearekin partekatu
LucidChart webgunean zure Googleko erabiltzailearekin logeatuta zaudela:
o LucidChart Online-Abizena Izena izeneko karpeta bat sortuko duzu.
o Karpeta hori bera [email protected] erabiltzailearekin partekatu behar duzu edizio
baimenak emanaz.
o Jarraian egingo dituzun lan guztiak karpeta honetan gordeko dituzu. Era honetan, Ikastaroko
irakasleok egiten duzun guztiaren jarraipena egingo dugu.
o Zeregin bakoitzaren emaitza karpetan gordetzen duzunean, identifikatzen laguntzeko, gordetzen
duzun fitxategiari zeregin zenbakia duen izena jarri.
3. LucidChart aplikazioa
Atal honetan, LucidChart aplikazioari dagokion laguntza bideoa duzu. Bideo bakarra den arren
kapitulutan banatuta dago. Ikastaroan zehar egingo dituzun zereginetan bideo honen kapitulu
zehatzetara bideratuko zaizu zeregina nola egiten den ikusteko.
Bideoa
aurkibidera
8
Zereginak
4. zeregina: Txantiloi batetik abiatuta, kopia egin eta editatu
Hasteko, EKI proiektuan askotan egiten den moduan, guk
sortutako txantiloi batekin jardungo zara. Txantiloia Naturaren
Zientziak arloko 2.3 unitateko 14. jarduerari dagokio eta
hemen klikatuta irekiko zaizu.
o Bideoan ikusten den moduan txantiloiaren kopia
egingo duzu.
o Txantiloia osatu behar duzu eta bukatua duzunean,
LucidChart webgunean, lehen sortutako ikastaroaren karpetan gorde duzula ziurtatu.
o Hori bera Driven sinkronizatu dela ere konprobatu.
Edukiak asmatzen denbora galdu ez dezazun hau duzu bukaeran lortu behar duzun emaitza.
5. zeregina: Kontzeptu mapa osatu
Txantiloi honetatik abiatuta hemen duzun kontzeptu mapa osatu behar duzu.
o Kontuan izan dokumetoak bi orri dauzkala.
o Kaxak beren tokira eraman eta ongi lotuta gelditu direla konprobatu.
o Bukatzeko, mugitutako kaxak besteen kolorean uztea proposatzen dizugu.
o Betiko moduan, emaitza irakaslearekin partekatuta duzun karpetan gorde.
Kontzeptu mapak
Atal honetan,
o Zenbaitetan emango zaizkizun txantiloiak osatu eta bestetan zereginean bertan aurkituko duzun
kontzeptu mapa bera egin beharko duzu dokumentu berri batetik abiatuta.
o Emaitza, irakaslearekin partekatuta duzun karpetan gorde behar duzu beti.
o Batean zein bestean, laguntza bideoan ikasitako teknikak erabili behar dituzu.
aurkibidera
9
6. zeregina: Kontzeptu mapa osatu
Txantiloi honetatik abiatuta hemen duzun kontzeptu mapa osatu behar duzu.
o Kontuan izan dokumetoak bi orri dauzkala.
o Kasu honetan kaxak ongi kokatuta daude baina lotura hitzak falta dira.
o Bukatzeko, kaxak eta lotura hitzak besteen kolorean uztea
proposatzen dizugu.
7. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin
Oraingoan kontzeptu mapa hutsetik sortu behar duzu.
o Hemen duzu lortu beharreko emaitza.
o Dokumentu berria sortu beharko duzu, elementu guztiak txertatu eta loturak egin,
itxura egokitu...
8. zeregina: Ereduko Kontzeptu mapa egin
Lehen egin duzun moduan eredu honetan duzun kontzeptu mapa hutsetik abiatuta egin behar duzu.
o Aurretik egin dituzunekin alderatuta honek irudiak dauzka. Gogoratu laguntza bideoa ikusita
irudiak nola txertatzen diren.
aurkibidera
10
Zereginak
9. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
Hau duzu oraingoan egin beharreko eskema.
Eskema hau egitean kontuan izan beharko dituzu ondokoak:
o Eskemak elementu asko dituenez espazioak eta tamainak egokitzen
joan beharko duzu.
o Elementu desberdinak diseinu aldetik ere desberdinak dira; Kolore desberdinak erabiltzen
dira, kaxa batzuk linearik ez dute....
10. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
Oraingo eskemak aurretik egin dituzunekin alderatuta itxura desberdinekoa da. Hau duzu eredua.
o Edukia antolatzeko kontenedoreak deitu ditugunak erabiltzen dira.
o Testua buleten bidez erakusten da.
o Kaxen eta gainontzeko elementuen koloreak erabiltzen dira
eskemaren diseinuan.
o Eskemako hainbat elementu eduki desberdinarekin errepikatzen
direnez, guztia sortu ordez, errepikatuko diren elementuak agrupatu
eta bikoizten egin beharko zenuke.
11. zeregina: Ereduari jarraituta eskema egin
Hau duzu oraingoan egin beharreko eskema.
o Oraingoan ere materiaren egoera bakoitzaren kaxak errepikatzen dira.
Bat egin eta ondoren , hori agrupatu eta bikoiztu behar duzu beste biak
egiteko. Horrela, lana aurrezteaz gain, hiruak berdinak ateratzea
errazagoa izango da.
Eskemak
Atal honetan, Kontzeptu mapekin egin duzun modu berean, Eskemak landuko dituzu orain.
aurkibidera
11
Zereginak
12. zeregina: Ereduari jarraituta Infografia osatu
Hau da bukaeran lortu behar duzun infografia. Beste hau, berriz, abiapuntu
moduan izango duzun txantiloia.
o Txantiloian hainbat iruditxo kenduta daude. Daudenak bikoiztuta edo
behar duzunaren antzeko bat bilatuz infografia konpondu behar duzu.
o Kontuan izan irudien fondoa gardena izan dadin bilatzen dituzun
irudiak PNG formatua izan behar dutela. Laguntza bideoan duzu
horren inguruko informazioa.
o Diseinu aldetik testu tamainak eta tipologiak aldatu ditzakezu nahi
baduzu.
13. zeregina: Ereduak ikusita, Infografia sortu
Oraingoan bi eredu emango dizkizuegu. Bietan antzeko ideiak adierazteko bi infografia erabat
desberdinak dauzkazu.
Biak aztertu eta batetik zein bestetik ideiak hartuta, zeure infografia propioa sortu behar duzu
hutsetik abiatuta.
Hauek dira ereduak:
1. eredua
2. eredua
Infografiak
Azkenik, Infografiak egingo ditugu. Infografien ezaugarri nagusia irudien erabilera da.
aurkibidera
12
Zereginak
14. zeregina: Infografia beste norbaitekin partekatu
13. zereginean sortu duzun Infografia Ikastaroko beste norbaitekin partekatu behar duzu Oharrak
egiteko baimena emanaz.
o Ikastaroko beste kide horrek, oharrak gehituko dizkio zure infografiari.
o Infografia partekatu eta oharren bat jaso duzunean Zeregina egintzat markatuko duzu.
15. zeregina: PDFa esportatu eta ikastarora igo
o Ikastaroan zehar egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta
PDF moduan esportatu behar duzu.
o Ondoren, esportatutako PDF dokumentoa Ikastaro honen bidez igo behar duzu.
16. zeregina: Dokumentuaren esteka publikatu
o Ikastaroan egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta bere
esteka publikatu behar duzu webgune moduan ikusi dadin.
o Esteka duzunean, Ikastaro honen bidez testu moduan gehitu eta bidalketa egingo duzu.
17. zeregina: Irudi moduan esportatu eta txertatu
o Egin duzun edozein mapa kontzeptual, eskema edo infografia aukeratu eta irudi moduan
esportatu behar duzu.
o Ondoren, esportatutako irudia Drive bidez sortuko duzun Dokumentu batean txertatu behar
duzu.
o Bukatzeko, dokumentua bera, Irakaslearekin partekatu behar duzu.
4. LucidChart dokumentuak partekatu esportatu eta publikatu
Orain arte, zeure kontura hainbat dokumentu sortu eta osatu dituzu. Oraingoan,
o Dokumetua beste norbaitekin partekatu eta bion artean landuko duzue.
o Partekatutakoa edo aurrez egindako beste edozein dokumentu formatu desberdinetan esportatzen
ikasiko duzu...
o eta zure dokumentua modu desberdinetan publikatzen ikasiko duzu.
aurkibidera
13
18. zeregina: Txantiloia sortu eta dokumentua komunitatean publikatu
Azken zeregina da hau. Oraingoan 13. zereginean egin duzun infografia txantiloi moduan
publikatu behar duzu. Horretarako:
o LucidChart webgunera sartu eta dokumentuko ezarpenetan "Convert to Tenplate" sakatu.
o Hori egitean, dokumentua txantiloi bihurtuko duzu eta gainean klikatzerakoan ireki beharrean
txantiloi horretan oinarritutako kopia bat egingo duzu. Dokumentuko Ezarpen menua ere
aldatu dela konprobatu. OPEN ordez NEW agertzen da, lehen ez zegoen Edit template
agertuko da.
Txantiloi hori zeuretzat bakarrik da. Orain Komunitatean publikatuko duzu txantiloia esteka duen
edozeinek erabili ahal izateko. Horretarako:
o 13. zeregineko infografia bera ireki (berdin zaio dokumentua bera edo oraintxe sortu berri
duzun txatiloia irekitzen baduzu).
o Dokumetu barruko menuko Share botoia klikatu eta bertan datorren Community aukeratu.
Eskatzen dizun informazioa osatu eta View in Community botoia sakatu.
o Guk geuk ikastaro honetan erabili ditugun moduko txantiloia agertuko zaizu. Esteka kopiatu
eta Ikastarora igo testu moduan.