7. JOLASAK8. LUDOFIT9. HOROSKOPOA10. ERRONKA11. ESKULANA12. JARRAITZAILEENMARRAZKIAK
1. BERRIA: Animalia famatuak2. XERPAREN ISTORIOA3. ELKARRIZKETA4. TXISTEAK ETA ASMAKIZUNAK5. AHO-KORAPILOA6. ABESTI GUSTUKOA
Kaixo familia! Gogozzineten larunbata iristekoeta gure aldizkariairakurtzeko ezta?Gaurkoan, animaliafamatuen ranking bat egin
dugu, ni neu ere famatu egin naizenez!
Baina ez pentsa, ez naiz munduko lehenengoanimali famatua eta seguruenik ez naizelaazkena izango. Nire aurretik, beste batzukegon dira. Hala ere, seguru nagoNaiararentzat ni munduko azkarrena, politenaeta jatorrena naizela! Zuek baduzue etxeananimalia lagunik?
Ideia bat bururatzen zait! Zuetako askoketxean animaliaren bat izango duzue, beraz,zergatik ez diguzue zuen animalia-lagunarenargazki bat bidaltzen? Horrela, mundu guztiakezagutuko du eta famatuak egingo dira...
Tira! Pentsatzen duzuen bitartean, mundukoanimalia famatuen zerrenda bat prestatudizuet. Ezagutu nahi al dituzue? Harritutageratuko zara! Bertan mota askotakoanimaliak daude eta!
Lehenengo postuan,noski, ni nago: Xerpa.Errenteriakolehenengo txakurkazetaria, baina
bigarrenean, ni bezalako beste lau hankakopertsonaia bat dago: Laika du izena.Errusiarra zen eta espaziora bidaiatu zuenlehenengo animalia izan zen. Ze inbidia,zenbat gauza bitxi ikusiko zituen hor goian?
Hirugarren postuan, berriz,bi hanketako animalia batdago. Animalia osobromista eta alaia: Chitadu izena. Seguru izenazezagutzen duzuela. Artistaparegabea da, pelikulapilo bat egin zituen. Tarzanen tximino-lagunaizan zela esaten badizuet seguru ezagutzenduzuela. 79 urte bizi izan zen, tximinozaharrenetariko bat izan zen.
Laugarren postuan, bestebi hankako animalia bataurkitzen dugu: Copito denieve. Normalean Gorilakbeltz edo marroikoloreakoak izaten dira, baina hau, kolorezurikoa zen. Orain konturatzen naiz... Noski!Bere izenak elurraren koloreari erreferentziaegiten dio. Ezagutu den munduko Gorila txuribakarra izan da! Beraz, gure zerrendan tokiberezi bat merezi du! Ez duzue uste?
Bosgarren postuan, besteanimalia bitxi bat dago: Phildu izena. Ez dakizuela norden? Amerikako EstatuBatuetan oso famatua denmarmota hau, bereiragarpenengatik. Aztia da!
Urtero udaberria noiz hasiko den asmatzen du.Bere zulotik ateratzen denean, zerua lainotutabadago, udaberria hastekotan dago; aldiz, eguneguzkitsua bada, neguak beste sei asteziraungo du. Hara! Marmota honek oso azkarraizan behar du hori jakiteko!
Azkenik, seigarrenpostuan itsasokoaztia dugu: Paulolagarroa, futbolzaleek ezagutukodutena ziurrenik.Bere iragarpenak,mundialak izan ziren 2018ko Eurokopan eta2010eko Futbol Mundialean ere bai.Trebetasunez, zein futbol taldek irabaziko zuenasmatzen zuen.
Bukatu da nire zerrenda! Gehien gustatzenzaizkidan animaliak sartu ditut, baina ziurnago askoz gehiago daudela. Munduananimalia oso azkarrak eta bitxiak baitaude.Zurea gure zerrendan sartu daiteke!Horretarako, gure emailera bidali dezakezuzure animaliaren izena edo argazkia, etazergatik den bitxia. Mezuan, "Nire animaliafamatua" izenburua jarri eta helbide honetarabidali: [email protected]
Kaixo lagunok! Gaur oraingoz, azken istorioa dena kontatuko
dizuet. Baina ez ezer txarra gertatu zaidalako, kontrakoa
baizik! Abentura berriak bizitzera aterako naiz, horrela,
itzultzen naizenean, zuei kontatzeko bizipen gehiago izango
ditut! Baina lasai, ondo egongo naiz, nire lagun berri Laika
eta Thorrekin bziko ditut abentura horiek. Zer?! Ez dakizuela
nortzuk diren? Ba orduan hasieratik hasi beharko dudala uste
dut:
Thor, Naiararen anaiaren txakurra da. Ni baino gazteagoa da
baina ala ere, ni baino handiagoa eta zarpailagoa da, egun guztia nire gainean pasatzen du
eta beti jolasteko prest egoten da, oso txakur jatorra da!
Laika berriz, aurten jaio da eta Naiararen lagun batena da,
baina, ez, ez da, artikuluan agertu den Laika berdina. Txiki-
txikia da eta oso jostaria. Aurrekoan, zelaian jolasten egon
ginen, txoriekin harrapaketetan jolasten eta izugarriko barre
algarak egin nituen, trabatu eta pirrika "kroketa" eginez zelaian
behera abiatzen zenean!
Thor lehenengo aldiz etxera ekarri zutenean, bere anaia
izango banintz bezala hartatu ninduen eta, orduz geroztik,
hala izango bagina bezala tratatu dugu elkar. Batzuetan gure
tira-birak izaten ditugu eta haserretu egiten gara, baina, beste
askotan, elkarri mimoak ematen pasatzen dugu egun guztia.
Laikak berriz, aita bat izango banintz bezala hartu ninduen eta
honek beldur pixka bat eragiten dit batzuetan, agian errieta
gogorregiak egin edo gehiegi babesten baitut. Hala ere, oso
ondo moldatzen gara hiruon artean.
Atzo, Martin Zabaletak deitu zigun, zeina duela 40 urte Everestera igo eta hori egin zuen lehen
euskaldun gisa izendatu zuten. Handik urte batzuetara, ordea, ni igo nintzen, gogoratuko duzuen
bezala. Halako batean, Martinek laguntza eske deitu zigun. Bere txakurrak ere Everestera igo nai
zuela aipatu eta horretarako prestaketarik beharko zuen edo lagundu egingo ote genuen galdetu
zidan. Pozez saltoka eta txilinbueltaka hasi nintzen; nola ez nuen ba lagunduko?! Hortaz, Thor eta
Laikarekin zer egin pentsatu behar nuen, ezin nituen eta bakarrik utzi...
Biekin hitz egin ostean, beraiek ere Everest igo nai zutela esan zidaten eta, Martinen txakurra
entrenatu behar nuela kontuan hartuta, zergatik ez nituen ba Thor eta Laika ere entrenatuko?
Beraz, gure abenturatxoaren prestaketan hasiko gara lanean eta bihar bertan aterako gara mendi
aldera. Ondoren, Everest igotzen hasiko gara, poliki-poliki eta Chandrari ere laguntza eskatuko
diogu, noski. Gogoratuko zarete nire Everesteko lagunaz ezta?
Tira ba, abian jarriko gara! Muxu mordo bat nire istorioak
irakurri dituzuen guztiei! Abentura berriak kontatzera
itzuliko naizela zin egiten dizuet! Hala ere, behar bada
ez da astekari moduan izango, agian argitaratzaile batek
irakurri eta idazle egiteko eskatuko dit eta. Ametsak beti
amets, lagunok! Zuek ere, zuen ametsak bete
ditzakezue nik bete ditudan bezala! Animo denei, zuek
ahal duzue eta!
Faltan botako zaituztet, lagunok!
XERPA
XERPA ZUMETA:
1. NON BIZI ZARA?
Naiara begiralearen kobazuloko atarian bizi
naiz, etxola txiki batean, poz-pozik.
2. NOLATAN ASTEKARIA EGITEKO IDEIA?
Betidanik nahi izan dut idazle izan eta nire
abenturak kontatzeko liburu bat sortu.
Naiarak konfinamendua hasi zenean bion
artean idazteko aukera eskaini zidan eta
proposamen egokia iruditu zitzaidan.
3. GUSTORA ARITU ZARAASTEKARIAREKIN LANEAN?
Bai, oso gustura eta, gainera, denbora
luzeagoan egingo nukeen ekintza bat da,
baina dagoeneko ez daukat denborarik, izan
ere, bi txakurtxo entrenatu behar ditut
Everestera nirekin igotzeko. Bertatik itzultzen
naizenean, behar bada, berriro ere idazten
hasi eta nire liburuak salgai jarriko ditut
dendetan, gaztetxo guztiek irakur dezazuen.
4. ZEIN DA ZURE JOLAS GUSTUKOENA?
Harrapaketetan ibiltzea, nola ez ba; gainera,
orain, enarak etortzen hasi dira eta beraiekin
zelaian jolasten dudanean izerdi patsetan
bukatzen dut beti!
5. ZEIN DA ZURE KIROL GUSTUKOENA?
Mendi lasterketak ditut gogoko, egun
osoa ibiliko nintzateke mendian gora eta
behera korrika, txori eta lagunekin batera.
6. ZEIN DA ZURE LIBURU GOGOKOENA?ZERGATIK?
Asko ditut, irakurtzea asko gustatzen zait
eta. Behi euskaldun baten memoriak,
adibidez, izugarri gustatzen zaidan liburua
da. Bertan, behi batek bere istorioak
kontatzen dizkigu, nik zuei kontatzen
dizkizuedan moduan.
7. ETA ABESTI KUTTUNENA? ZERGATIK?
A zer galdera erraza!!! Pintto-Pintto,
noski!! Niri buruz hitz egiten duen
abestia izanik, nola ez zait ba gustatuko!
8. ZEIN DA ZURE KOLORERIKGUSTOKOENA? ZER BURURATZENZAIZU LEHENENGO GAUZA KOLOREHORRETAN PENTSATZENDUZUNEAN?
Berdea! Mendiak eta zelaiak ekartzen dizkit
eta burura!
9. IKASI AL DUZU EZER? ZER?
Bai, turismoa ikasi dut, egin ditudan eta
egiteko ditudan bidaia guztiak egin ahal
izateko!
10. NOLA DARAMAZU ETXEAN EGOTEA?
Oso ondo egia esan, lehen astean bitan
ateratzen nintzen paseatzera, baina, orain,
Naiara etxean egoten denez eta denbora
gehiago duenez, lau aldiz ateratzen gara biok
paseatzera. Eskerrak zelaiez inguratuta
gauden!
11. ZER EGITEN DUZU EZ ASPERTZEKO?IDEIARIK?
Nire istorioak idazteaz gain, inguruko lagun
guztiekin jolasean pasatzen dut ia egun
osoa. Bestetik, siesta luzeak ere egiten
ditut eguzkitan etzanda, zurrungaka;
Naiara zirikatzea ere asko gustatzen zait,
zaunkaka hasten naizenean, batez ere,
izan ere, norbait etorri dela esaten ariko
banintz bezala zaunka egin eta bera
kobazulotik korrika ateratzen denean...
horiek dira barreak horiek!
12. HAURRENTZAKO MEZURIK? ETAHERRIKOENTZAKO?
Guztia oso ondo egin duzuela eta arauak
helduek baino hobeto betetzen eta
errespetatzen dituzuela esan nahiko
nizueke. Askok ikasi beharko lukete
zuengandik! Orain, kalean ere neurriak
behar bezala betetzen ari zaretela ikusten
da, eta eskertzekoa da! Azken astekaria
denez, esan beharra daukat faltan botako
dudala idaztea eta zuekin orri hauen
bitartez harremanetan jartzea. Hala ere,
itzuliko naiz! Bitartean, muxu eta besarkada
handi bat denontzat! Eskerrik asko egiten
ari zareten izugarrizko lanagatik!!
• Eskolan andereñoak azterketa bat jarri die
ikasleei eta Jaimito mutil bati kopiatzen harrapatu
du irakasleak.
- Jaimito, kopiatu egin duzu! -dio irakasleak.
- Nola dakizu hori? -harritzen da Jaimito.
- Zure ondokoak 4.galdera ez dakiela jarri
duelako eta zuk “nik ere ez” jarri duzulako!!!
• Zer dela eta zer dela jende guztiak hartzen
duena eta inork ematen ez duena?
ERANTZUNA: Eguzkia
Axala maxala mantalin
kipula tipula kattalin
kixkiti kaxka kazkatero
tortila mortila kozinero
mistika-mastaka ñam
ogia tortila pastela jan
TXORIA TXORI
Hegoak ebaki banizkio
Nerea izango zen,
Ez zuen aldegingo.
Hegoak ebaki banizkio
Nerea izango zen,
Ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
Ez zen gehiago txoria izango
Bainan, honela
Ez zen gehiago txoria izango
Eta nik...
Txoria nuen maite.
Eta nik...
Txoria nuen maite.
Hegoak ebaki banizkio
Nerea izango zen,
Ez zuen aldegingo.
Bainan, honela
Ez zen gehiago txoria izango
Bainan, honela
Ez zen gehiago txoria izango
Eta nik...
Txoria nuen maite.
Eta nik...
Txoria nuen maite.
Lara lara lara lara
Lara lara lara lara...
https://www.youtube.com/watch?v=0NW7CZxOxhI (MIKEL LABOA)
https://www.youtube.com/watch?v=_R6MxnVFJdM (GOAZEN)
LAGUNDUKO AL DIOZU KATUARIJOSTAILURA IRISTEN?
BILATU 7 EZBERDINTASUNAK
• 5 Hezur
• Giltza
• Perretxikoa
• Platanoa
• Submarino horia
• Eskailerak
• 2 Arkatz
• 5 Altxor
• Azenarioa
• 2 Rubik-eko kubo
• Loroa
• Mezua daraman botila
• Bihotz dun katilua
• Euli bat
NON DAGO?
Pirata uharte honetan hainbat objektu galdu dira
eta piratek zure laguntza behar dute aurkitzeko!
Lagunduko diezu?
DANTZA!
Guri asko gustatzen zaigu dantzatzea eta, gainera, ondo pasatzeaz gain, kirola ere egiten dugu!
Zenbat eta familiarteko gehiago animatu dantza egitera, orduan eta hobeto! Hau honela, gaurko
dantza denon artean asmatuko dugu!
Zer behar dugu dantza egiteko?
• Arropa erosoa jantziko dugu
• Musika entzuteko tresna (irratia, sakelekoa, ordenagailua, etab.)
Etxeko eremu zabalenean kokatuko gara borobil bat eginez eta denon artean gogoko dugun
abesti bat erabakiko dugu. Banan-banan, pausu bat asmatu eta besteek errepikatu egin beharko
dute. Hurrengo pausua bigarren kideak asmatuko du eta, lehenengo txanda bukatu eta gero,
pausu guztiak gogorarazi beharko ditugu partaide guztion artean. Noraino lortuko dugu abestia
dantzatzea?
Egin ditzagun ba lehenengo beroketa batzuk!
TARTALOUrtarrilaren 20tik otsailaren18ra
Jakin nahiko nuke inauterietan zertazmozorrotzen zaren, izan ere, Pirataz ezingoduzu, partxea jarri ezkero ez duzu ezer ere ezikusiko eta!
GALTZAGORRIAKOtsailaren 19tik martxoaren 20ra
Tirita bat baino txikiagoa den maskara batbeharko duzu kalera irten nahi izan ezkero.Nola josiko ote duzu ba hain gauza txikia?
HERENSUGEAMartxoaren 21etik apirilaren 20ra
Maskarak ezin izango dituzu erabili,zure suarekin edota arnasarekin,
guztiz erreko dituzu eta! Beste moduren batbilatu beharko duzu seguru ibiltzeko!
LAMIA
Apirilaren 21etik maiatzaren 20ra
Kontuz ibili udararen etorrerarekin, errekakjendez betetzen baitira eta, ikusten bazaituzte,zure sekretu guztiak jakingo dituzte eta!
BASAJAUN
Maiatzaren 21etik ekainaren 20ra
Zuhaitz guztiek hostoakdituztenez, aukera egokia duzumendira joaten direnpertsonengandik ezkutatzeko.Baina kontuz, Basanderek aurkitubehar zaitu eta!
BASANDEREEkainaren 21etik uztailaren 20ra
Udaberriarekin loreak etorri direnez, aukera onaduzu Basajauni lore sorta bat oparitzeko.Badakizu horrelako gauzak asko gustatzenzaizkiola eta, oso erromantikoa baita!
GAUEKO
Uztailaren 21etik abuztuaren21era
Gauez ibiltzen zinen zure festa eta ibilaldiguztiak eginez, baina, berrogeialdian zehar, nolaegin ote duzu ordutegiekin moldatzeko?
JENTILAK
Abuztuaren 22tik irailaren 22ra
Udarako jaietan herri kiroletan partehartzea tokatzen zaizu. Jadanik
entrenatzen ari zara, baina poliki hasi, denboradezente daramazu eta ezer ere ez egin gabe!
AKERBELTZIrailaren 23tik urriaren 22ra
Orain da ardiak moztekomomentua, hau da, artilea mozteko garaia. Zukere ilea moztu beharko duzu, bero honekin itoegingo zara eta!
MARIUrriaren 23tik azaroaren 22ra
Igitaia hegan egiteko erabiltzenduzula esaten da, baina kontuz,
mozteko arriskua duzu eta! Gainera, ondozorroztuta eramaten duzula ere entzun dut!
ZIRIPOT
Azaroaren 23tik abenduaren20ra
Laster dira zure herriko jaiak, bainanekatu xamar ibili zara denei ipuinak kontatzeneta idazten azken aldian. Oporraldi bat hartubeharko duzula pentsatzen dut.
SUGAARAbenduaren 20tikurtarrilaren 19ra
Manikura eta pedikura egin beharko dituzulapentsatzen dut, eskularruak jazterakoan,eskuetan ez ezik, hanketan ere jarri behardituzu eta! Hala ez bada, azkazalekin denakzulatuko dituzu!
SALTOKA, SALTOKA, NABIL NI GUSTORA
Materiala:
• Soka bat.
Erronka:
Oraingo erronka egiteko energia erabili beharko dugu, ondo gosaldu edo bazkaldu duzue? Sokasaltoan gure trebetasuna baliatuko dugu! Txingoka 50 salto egiteko prest al zaudete?
Animo, txapeldunak!
ZEINEN POLITAK! EA NOLAKOAK EGITENDITUZUEN ZUENAK?!
ZUEN MARRAZKIAK HURRENGO ASTEKARIETAN IKUSI NAHI IZAN EZKERO,
[email protected] EMAILERA BIDALI DITZAZKEZUE, ZUEN
IZENAREKIN ETA ASTEKARIAN JARTZEKO DELA ADIERAZIZ!
MILA ESKER ASTEKARIAREKIN LAGUNDUDUZUEN GUZTIEI!
AUPA GUU!!