Download - Artiaren maketa
ARTIA
Aizarnazabalgo herri aldizkaria
1
ARTISTEN ARTELANAK
Atal honetan, herriko pertsonaia baten karikatura, edo
herriko toki edo eraikuntza baten marrazkia jarriko dugu,
beti ere, umore ikutuz egina (Axkoiti, Haritz Billar…)
Aukeratua: Axkoiti: ziurrenik, pertsona bat Artia
irakurtzen marraztuko du. Umore ukituz egiteko asmoa.
AIZARNAZABALTAR BERRIAK
Atal honetan azken hilabetean, edo bi hilabetean jaiotako
haurren argazkiak eta izen-abizenak jarriko ditugu.
Ari gara argazkiak biltzen.
2
AURKEZPENAAldizkariaren aurkezpen bat egingo dugu: Zein helburu
duen, herritarrek nola hartu dezaketen parte, atal
bakoitzaren azalpena…
AURKIBIDEAEdukien aurkibidea jarriko dugu hemen. Argazkitxoren
bat ere sartu daiteke, orrialde baten azalpenean.
3
HERRIKO ELKARTIAKAtal hau herriko talde eta elkarteak betetzeko izango da.
Beraiek, euren elkartearen ekarpenak guri posta
eletronikoz bidaliko dizkigute, eta guk orrialde honetan eta
hurrengoan jarriko ditugu.
Elkarteak:
-Adiskide gazteen taldea
-Adiskide bertso eskola
-Dantza taldea
-Misio taldea
-Kabalgata
-Guraso elkartea
-Kirol elkartea
-Eliza
-Musika eskola
-Basakaitz herri eskola
-Gure Borda elkartea
-Mikel elkartea
-Aipe
4
HERRIKO ELKARTIAK
5
ARTIAREN ADARRAKAtal honetan herriko auzoei begirada bat luzatuko diegu:
Zubialde, Zehatz, Etxabe, Mendi Txiki, Txiriboga, Erreka.
6
ARTIAREN SUSTRAIAKHerriko kontu zaharrak berreskuratzea da atal honen
helburua. Herriko adineko gizon edo emakume baten
testigantzak bilduko ditugu, garai bateko ohitura, usadio
edo festei buruzkoa. Garai bateko Aizarnazabal ezagutu
nahi dugu.
Ikerketa edo liburu zaharren batek, orain urte asko herrian
gertatutako kontakizunak azaleratzen baditu, hau ere atal
honetan sartuko genuke.
Adb: Txirritak Aizarnazabalen abestu zuenean,
Aizarnazabalgo Sakristaua bertsolariei gaiak jartzen
aritzen zenean, garai bateko elizkizunak, Zubialdeko
errota martxan zegoenean, Atristain baserria(garain batean
jauretxea zena, kultur ondare izendatu dute)…
7
HERRIKO ARTISTAKOrrialde honetan eta hurrengoan, herriko pertsonaia bat
aukeratu eta elkarrizketa luze bat egingo diogu. Pare bat
edo hiru argazki handi xamar jarri daitezke. Atal hau
izango da aldizkariko “garrantzitsuena”, horregatik jarriko
dugu erdiko bi orrialde nagusietan.
8
HERRIKO ARTISTAK
9
UDALAREN TARTIAAtal hau Aizarnazabalgo Udalak betetzeko izango da.
Eurek nahi dutenari buruz idaz dezakete: euren
balorazioak, proiektuak, asmoak… “Zirriborro” honetan
orrialde bateko tartea eman diogu, baina orri kopurua
oraindik zehazteko dago.
Udalarekin hitz eginda gaude.
10
BIDAIETAKO PASARTIAKAtal honetan herritarren batek edo herriko lagun talde
batek kanpora egin duen bidaia bateko testigantzak eta
irudiak bilduko ditugu. Bidaiatu duen pertsona edo taldeak
arduratu beharko du atal hau betetzeko.
Oporretara joandako bidaiak izan daitezke, edo lanera edo
zereginen bat egitera joandakoak ere bai.
Adibidez: Iñaki Gabarain Iron Man egitera doa kanpora…
batzuek Formula 1eko lasterketa ikustera joaten dira
Montmelora, Urrian Imalaiara doa herriko talde bat…
Aukeratua: Onintza Uxoa bisitatzera doa.
11
ARTIAREN BI HOSTOAKAtal honetan gai baten inguruan bi herritarrek dituzten
ikuspegi kontrajarriak alderatuko ditugu.
Adibidez:
-Traktore modernoekin lan egiten duen baserritarra
eta oraindik astoa eta gurdiarekin dabilena.
-Eskutitzen bidez komunikatzea nahiago duena eta
posta eletronikoa erabiltzen duena…
-Bere eguneroko langintzan mugikorra beharrezkoa
duena eta mugikorrik erabiltzen ez duena.
-Ehiztaria eta ekologista
-Bejetarianoa eta karnizeroa
…
12
HERRITARREN GUTUNAKAtal honetan herritarrek euren kezka eta iradokizunak
kaleratzeko aukera izango dute. Posta elektronikoz
bidaliko dizkigute gutunak eta izen abizenez sinatu behar
diren edo anonimoak izango diren zehaztuko dugu aurrez.
13
INKESTAAtal honetan, guk aukeratutako gai baten inguruan
herritarren iritziak kaleratuko ditugu. Gai horrek herrian
zerikusi handia duena izan beharko du. Iritziak argazkitxo
batekin joango dira.
14
Inkestako gaia aukeratzerakoan, lehenengo Udalari
galdetuko zaio, ea beraiek gairik proposatzen duten.
ARTE/PARTE/MARTEAtal honetan denbora pasak egongo dira. Haurrentzako
ariketatxoren bat ere proposatuko dugu.
-Hitz gezidunak (kruzigrama): bi lagunentzako afaria
zozkatuko dugu. Argazkia joaten den ertzean, herriko
pertsonaia baten argazkia jarriko dugu.
-Txisteak
-Zazpi ezberdintasunak (haurrentzako)
-Errezetak
-Horoskopoa: geuk asmatutakoa, maitasun
kontuekin…
-Bertso bat idatzi, errimarik gabe. Lau errimak
kuadrotxo batean idatzi. Errima bakoitza dagokion lekuan
jarri behar dute.
-Herriko toki, eskultura, iturri… edo horrelako
zerbaiti argazkia atera eta irakurleek non dagoen asmatu
behar dute.
15
AGENDAAtal honetan, hurrengo hilabetean edo hurrengo bi
hilabeteetan egongo diren kultur, kirol edo jai ekitaldien
berri emango dugu.
HURRENA ARTEAtal honetan, herriko norbaitek, berak nahi duen beste
herritar bati galdera bat luzatuko dio. Hurrengo alean
honek erantzun egingo dio, eta beste herritar bati beste
galdera bat luzatuko dio, aurreko galderarekin gutxieneko
lotura bat eginez (bertsozale aldizkaritxoa). Nolabaiteko
kate bat osatu nahi da herritarrekin.
16