Liburu honek UPV/EHUko Euskararen Arloko Errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du. ISBN: 978-84-9860-993-6.
Arreta, pertzeptzioa eta motibazioa: ikas materialaren
liburuxka
Maria del Carmen Sanjuán Artegain, Gabriel Rodríguez San Juan eta Naiara Arriola Garicano
EUSKARAREN ARLOKO ERREKTOREORDETZAREN SARE ARGITALPENA
Aurkibidea
HITZAURREA .................................................................................................................... 5
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
Giza Kognizioa (pertsonen funtzionamendu mentala) portaeraren kausa da. .................... 11
Giza kognizioa metodo zientifikoarekin ikasi eta ezagutaraz daiteke. ................................. 12
PERTZEPTZIOA
2.1 Sarrera historikoa ....................................................................................................... 20
2.2. Aurretiko galderak ...................................................................................................... 21
2.2.1. Eta objektuak edo jendea ezagutzeko, istripurik ez izateko, Fakultaterako bidea
aurkitzeko, nola integratzen dira burmuinera iritsitako informazio sentsoriala eta guk
munduari buruz jadanik dugun ezagutza? ......................................................................... 22
2.3. Pertzepzioa prozesu baten ondorioa da .................................................................... 22
2.4. Bi prozesamendu motatatik sortzen da pertzepzioa ................................................ 24
2.5. Zein estimuluk gainditzen dute gure atalase sentsoriala? ........................................ 25
2.6. Atalaseak neurtzeko psikofisika-metodo klasiko batzuk .......................................... 28
2.6.1. Mugen metodoa ................................................................................................. 28
2.6.2. Estimulu iraunkorren metodoa ............................................................................... 29
2.7. Metodo klasikoek badituzte arazo batzuk, zergatik? ................................................ 30
2.8. Seinaleen Detekzioaren Teoria (SDT)......................................................................... 30
2.8.1. Zer da sentiberatasuna? .......................................................................................... 30
2.8.2. Eta zer da erantzun-irizpidea?................................................................................. 30
2.8.3. Zertarako balio du SDTak? ...................................................................................... 31
2.8.4. Nola egiten dira kalkuluak SDTarekin? .................................................................. 32
2.9. Zein da pertzepzioa eta prozesu fisiologikoaren arteko erlazioa? ........................... 38
2.9.1. Nola transformatzen dira kanpoko energiak edo sustantziak burmuinak ulertzen
duen “hizkuntza” batean? .................................................................................................. 38
2.9.2. Ikusmena ................................................................................................................. 38
2.10. Zer da egokitzea? .................................................................................................... 41
2.10.1 Zer gertatuko litzateke gure begien mugimenduak geldituko bagenitu? ............. 42
2.11. Zentzumen-sistemak elkarren artean independenteak dira? .................................... 45
2
2.12 Talamoak informazioa banatu eta antolatu eta gero, zer gertatzen da? .. 47
2.13. Gauzak nola daude irudikatuta kortexean? ................................................... 48
2.14. Pertzepzioa, prozesu fisiologiko bat baino gehiago da ......................................... 49
2.15. Burmuinak zein datu jaso erabaki eta gero, datuak nola antolatzen ditu
inferentzia hori egiteko? Banakako sentsazioak nola integratzen dira gure
munduaren osotasunezko kontzepzioa sortzeko? ....................................................... 49
2.16 Inguruneko hainbeste estimulutatik, garunak zer informazio aukeratzen du
ezagutza sortzeko? ................................................................................................................. 50
2.17. Zer dira heuristikoak? ........................................................................................ 50
2.18. Nola hautematen ditugu formak? ......................................................................... 54
2.19. Zer gertatzen da aurpegien pertzepzioarekin? Beste estimuluak bezalakoa da? 60
2.20. Eta mugimendua, nola hautematen dugu? ........................................................... 60
2.21. Koloreak nola hautematen ditugu? ................................................................. 62
2.21.1. Argia ............................................................................................................... 63
2.21.2. Eta koloreak nahasten ditugunean, zer hautematen dugu? ............................. 63
2.21.3. Kolorearen hautematea azaltzen dituzten teoria nagusienak ........... 65
2.21.3.1. Teoria sustatzen dituzten irudi-ondoko adibideak.......................... 67
2.21.4. Zein dira koloreak hautemateko urritasunak? ..................................... 68
2.21.5. Kolorearen fenomeno batzuk ................................................................... 70
2.22. Sakontasunaren pertzepzioa nola lortzen dugu? ......................................... 70
2.22.1. Burmuinak nola daki distantziak eta sakontasuna kalkulatzen? .......... 71
2.23. Orduan, objektuak hautematen baditugu forma, distantzia, neurri eta
mugimendua batekin, nola dakigu objektu bera ikusten ari garela nahiz eta
objektua ikuspuntu desberdinetatik ikusi ? .................................................................. 80
2.24. Zer dira pertzepzio-ilusioak? ................................................................................ 81
ARRETA
3.1. Sarrera .............................................................................................................................. 93
3.2. Sarrera historikoa ............................................................................................................ 95
3.3. Sistema sentsorialera iristen diren estimulu multzo guztietan arreta jartzea posiblea
da? ........................................................................................................................................... 96
3.4 Arretak hautematen ez dituen munduko elementuak prozesatzen ditugu? ................. 97
3.5. Arretak zergatik hautatu behar du? ............................................................................... 98
3.6. Eta zer informazio mota jasotzen du gure arretak? ....................................................... 98
3.7. Nola dago lotuta oroimenarekin? ................................................................................... 98
3.8. Nola dago lotuta interesekin? ......................................................................................... 99
3
3.9. Eta kontzientziarekin ba al du zerikusirik? ..................................................................... 99
3.10. Arreta gabe, ezer egin dezakegu ? .............................................................................. 100
3.11. Orduan, zein dira adi egotearen funtzioak? ............................................................... 101
3.12. Emozioek ba al dute erlaziorik arretarekin ? .............................................................. 102
3.13. Eta arretak zer-nolako harremana du estimuluen esanahiarekin? ........................... 103
3.14. Eta multiatazek zer-nolako harremana dute arretarekin? ........................................ 103
3.15. Orduan, oro har arretan zer faktorek dute eragina? ................................................. 104
3.16. Zenbat arreta mota daude? ........................................................................................ 105
3.16.1. Hautazko arreta. ............................................................................................... 105
3.16.1.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko? ......................... 106
3.16.1.1.1. Entzunezko materialarekin: ................................................................... 106
3.16.1.1.2. Ikusmenezko materialekin: .................................................................... 110
3.16.2. Arreta zatitua: ................................................................................................... 112
3.16.2.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko? ........... 113
3.16.2.1.1. Zeregin bikoitzaren paradigma ........................................................... 113
3.16.3. Arreta jarraitua ........................................................... 114
3.16.4. Arreta exekutiboa .................................................................................. 116
MOTIBAZIOA
4.1 Sarrera ......................................................................................................................... 121
4.2. Zer da motibazioa? ........................................................................................................ 123
4.3. Nolakoa da motibazioaren prozesua? ...................................................................... 123
4.4. Motibazio fisiologikoak ................................................................................................. 126
4.4.1. Gosea ...................................................................................................................... 126
4.4.1.1. Zerk erregulatzen du gosea? ........................................................................... 127
4.4.1.2. Orduan, obesitatea zergatik gertatzen da? ................................................... 129
4.4.2. Behar sexuala ......................................................................................................... 129
4.4.2.1. Zerk baldintzatzen du sexu-desira? ................................................................ 130
4.4.3. Arousala .................................................................................................................. 131
4.5. Motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa ...................................................................... 132
4.5.1. Intrintsekoa ............................................................................................................ 132
4.5.2. Estrintsekoa ............................................................................................................ 134
4.5.2.1. Pizgarria pertsonek portaera bat egitera edo saihestera eramaten duen
kanpoko estimulua da. .................................................................................................. 134
4.5.2.2. Orduan, zein da errefortzuen eta pizgarrien arteko desberdintasuna? ........ 135
4
4.5.2.3. Pizgarriaren koste ezkutua .............................................................................. 135
4.5.2.4. Beraz, sariak beti mintzen du portaera? ........................................................ 136
4.5.2.5. Sariak ematekotan, beti hobe da honako hau kontuan hartzea: ................. 136
4.6. Motibazio kognitiboa .................................................................................................... 137
4.6.1. Helburuak ............................................................................................................... 137
4.6.1.1. Helburu batek zer ezaugarri izan behar ditu motibazio-ahalmena izateko? 137
4.6.2. Autokontzeptua ...................................................................................................... 138
4.6.2.1. Zein da autokontzeptuaren eta motibazioaren arteko erlazioa? .................. 139
4.6.2.2. Zer egiten dugu? .............................................................................................. 140
4.6.3. Igurikitzeak ......................................................................................................... 140
4.6.3.1. Autoeraginkortasuna ....................................................................................... 140
4.6.3.2. Besteen igurikitzeak ........................................................................................ 141
4.6.3.3. Ondorioen igurikitzeak .................................................................................... 142
4.6.3.4. Kontrolaren igurikitzeak.................................................................................. 142
4.6.3.5. Atribuzio kausalak ........................................................................................... 143
4.7. Motibazio soziala ........................................................................................................... 144
4.7.1. Lorpena ................................................................................................................... 144
4.7.2. Boterea ................................................................................................................... 145
4.7.3. Afiliazioa ................................................................................................................. 146
HITZAURREA
7
Liburu hau Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioko irakasgaiaren (Psikologia
Graduko lehen mailako eta enborrezko irakasgaia, bigarren lauhilekoa)
ikasleentzat baliagarria izateko nahiarekin jaio da. Irakasgai horretan irakasten
diren hiru prozesu kognitiboak ikasten hasteko kontuan eduki beharreko
oinarrizko ezagutza garrantzitsuen erreferentzia bat izateko nahiarekin.
Gaur egungo Psikologiako ikuspuntu nagusiak dioen bezala, adimena giza
portaeraren ardura duen prozesadore sofistikatua da. Esparru horretatik,
informazioaren prozesamenduaren eredu orokortzat hartuta, prozesadore konplexu
horren funtzionamendua aztertu eta deskribatzen da oinarrizko prozesu edo
funtzioen elkarrekintzatik abiatuta. Gaur egungo Psikologiako ikasketa-plan
gehienek, guztiak ez badira, oinarrizko zortzi prozesu edo funtzio kognitiboren
ikasketa hartzen dute barne, Pertzepzioa, Arreta, Ikaskuntza, Oroimena,
Motibazioa, Emozioa, Pentsamendua eta Hizkuntza. Beraren izenak dioen bezala,
Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioa irakasgaiak hiru prozesu horien ikasketa
hartzen du barne, eta badu berezitasun garrantzitsu bat. irakasgai bakar batean
hiru prozesu horien ikasketa barne hartzen duen bakarra da EHU/UPVko
Psikologiako Graduko titulazioa. Motibazioaren ikasketa, tradizionalki, banatuta
edo Ikaskuntza edo Emozioarekin batera ikasi izan da. Gainera, normalean, Arreta
eta Pertzepzioa ikasgai bakar batean ikasi izan dira, batera. Prozesuen ikasketa ez
da kapritxoz banatzen zenbait irakasgaitan. Izan ere, espezializaturiko hainbat
ikerketa-eremutan konturatu dira prozesu batzuek elkarreragin estua dutela eta
horiek errazago ikertzen direla batera landuz (nahiz laborategian nahiz geletan).
Hori dela eta, Arreta, Pertzepzioa eta Motibazioko ikasleak ez du aurkituko
hiru prozesu horiek modu laburtu eta erlazionatu batean lantzen dituen
erreferentziazko gidaliburu edo testurik. Horren ordez, prozesu bat edo biren
gidaliburu zabalak aurkitu ahal izango ditu, baina gaur egungo ikasketa-planari
dagokion irakasgai honi esleituriko lan-zama gainditzen dute. Liburu honen
helburua ikasleari prozesu bakoitzaren inguruan eduki xumeen laburpen eta
hautaketa bat eskaintzea da. Horri esker, ikasleak horien inguruko ikuspuntu argi
HITZAURREA
8
eta koherente bat jaso ahal izango du. Horretarako eta irakasgaiak eskatzen duen
denbora mugatua delako, testuari “hitzaurre-ikuspegi” bat emanarazten saiatu
gara.
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
11
Liburu hau irakurtzen hasi den Psikologiako ikasleak, ziur asko, gai da Arreta,
Pertzepzioa eta Motibazioa hiru prozesu kognitibo direla identifikatzeko.
Psikologia kognitiboa gaur egungo korronte psikologiko nagusia dela
identifikatzeko gai ere bada, seguru. Baina gai da azaltzeko zer den prozesu
kognitibo bat? Benetan ulertzen du Psikologia Kognitiboko giza adimenaren
ikuspegian kognitibo hitzak zer adierazi nahi duen? Sarrera honetan, hori eta beste
oinarrizko gauza batzuk azaltzen saiatuko gara Arreta, Pertzeptzioa eta
Motibazioaren alderdi zehatzei heldu aurretik.
Kognitibo terminoa etimologikoki “ezagutzekoa” esan nahi duen cognoscere
latineko terminotik dator. Psikologia Kognitiboak termino hori hartzen du
pertsonei (eta beste animaliei) ezagutza eta informazioa jaso eta aplikatzeko bidea
ematen digun prozesu mentala ezagutu nahi duelako. Hau da, Psikologia
Kognitiboak Konduktismoaren guztiz kontrakoa den ikuspegia hartzen du, horrek
prozesu mental horien izaera ezeztatzen baitzuen. Psikologia Kognitiboak
funtsezko hiru oinarri ditu:
Giza Kognizioa (pertsonen funtzionamendu mentala) portaeraren kausa da.
Oinarri horrek ikuspegi determinista bat hartzea eragiten du. Zerk dakar
horrek? Giza portaera hainbat kausak determinatzen dutela onartzea esan nahi du
horrek; hau da, badirela giza portaera gobernatzen duten legeak, tako batek
billarreko bola bat bultzatzen duenean haren mugimendua beste lege batzuek
gobernatzen duten bezala, edota egoera atmosferiko jakin batzuetan zurrunbiloak
nola osatzen diren zenbait legek gobernatzen duten bezala. Determinismoa
gizakiak errefusatzen duen kontzeptua da. Gure portaera gobernatzen edota
determinatzen duten zenbait lege egoteak gure bizitzaren kontrol-pertzepzioa
gutxitzen du eta hori ez zaigu gustatzen. Aldiz, gustatzen zaigu pentsatzea gauzak
(batez ere positiboak) hala nahi dugulako, hala erabakitzen dugulako egiten
ditugula. Baina Psikologia gradua ikasteagatik soilik, ikasleak gizakiari buruzko
ikuspegi determinista bat onartu behar du moduren batean behintzat. Portaera
gobernatzen duen legerik ez balego, zer-nolako zentzua izango luke Psikologia
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
12
ikasteak? Pentsa dezagun etorkizunean pertsona bat gure kontsultara etortzen
dela antsietate handia sortzen zaiolako azterketa bat duen bakoitzean. Lagundu
ahal izango diogu gai bagara egoera horietan modu horretan erreakzionarazten
duten zergatiak argitzeko (eta aldarazteko gai izateko). Pertsona horren portaera
hautamen askeagatik gidatuta balego, gure eginkizunak egoera horretan ez luke
zentzurik izango (kasu horretan, gainera, ez luke zentzu handia izango pertsonak
modu sistematiko horretan erreakzionatzea egoera beretan).
Giza kognizioa metodo zientifikoarekin ikasi eta ezagutaraz daiteke.
Funtzionamendu mentala, edo kognizioa, portaeraren kausa dela onartzen
bada, Psikologia Kognitiboak adimenaren funtzionamendua aditzera ematea
proposatzen du helburutzat. Funtzionamendua oso konplexua da, eta zenbait
prozesu kognitibotan banatu daiteke; funtzionamendua oinarrizko funtzioetan
edota sinpleagotan banatzen da. Oinarrizko funtzioen elkarrekintzak, edo prozesu
kognitiboek, kognizioa sortzen dute (eta, kognizio honen ondorioz, portaera). Ideia
hori hobeto ulertzeko, honako adibide hau azter dezagun. Auto bat zergatik
mugitzen den ezagutu nahi dugula pentsa dezagun. Ikusten den portaera
mugimendua bera izango da, eta autoaren funtzionamendua izango da mugimendu
horren kausa. Auto baten funtzionamendua oso konplexua da, elkarri eragiten
dioten hainbat mekanismok parte hartzen dutelako. Adibidez, giltza biratzean
motorra piztea ahalbidetzen duen mekanismoa, andeletik motorrera gasolina
ponpatzea ahalbidetzen duen mekanismoa, motorraren pistoien biraketa-
mekanismoak, bujien leherketa-mekanismoak, galgatzea ahalbidetzen duten
mekanismoak, norabidea… Pertsona batek azaldu nahi badu auto bat zergatik
mugitzen den, ezin ditu kontuan hartu gabe utzi oinarrizko mekanismo horiek,
horrek guztiak autoa azkenean nola mugitzen den eragiten baitu. Mekanika ikasten
duen ikasle batek auto batek nola funtzionatzen duen jakin nahi badu, mekanismo
horiek banan-banan ikastea izango da egokiena. Psikologia Kognitiboak estrategia
hori eraman du aurrera, giza adimena ikertzeko. Ikasleek, geletan, eta ikertzaileek,
laborategian, prozesu kognitiboak ikasten dituzte adimenaren funtzionamendu
konplexua oinarrizkoagoak diren beste funtzioen elkarrekintzetatik abiatuta.
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
13
Lehenengo ikuspegi batean, kontraesankorra dirudi psikologia kognitiboak
metodo zientifikoa erabiltzea adimenaren funtzionamendua gobernatzen dituen
legeak argitzeko. Ikerketa-helburua mentala izanik, eta, beraz, behagarria ez
izanik, nola da posible egoki erabiltzeko enpiriko behagarriak eskatzen dituen
metodo zientifikoa erabiltzea? Paradoxa hori gainditzeko, psikologo kognitiboek
kutxa beltzaren gerturatzearen estrategia esperimentala erabili izan dute.
Portaera behagarria erabiltzen du (neurketa objektiboak metodo zientifikoan
erabili ahal izateko) behagarriak ez diren prozesu mentalei buruzko inferentziak
egin ahal izateko. Modu informal batean esan dezakegu estrategia erabiltzen duen
gailu batek (gure adimenak) nola funtzionatzen duen arakatzean datzala.
Estrategia horretan, pauso jakin batzuei jarraitzen zaie:
1. Lehenengo, egoeren (edo estimuluen) eta portaeren artean erlazio
funtzionalak ezartzen saiatzen da. Hau da, portaera deskribatzen da edo egoera
jakin batean portaeran gertatzen diren portaera-aldaketak. Hori bera helmuga izan
daiteke (konduktismoak hala egiten zuen). Egoeren eta portaeren arteko erlazio
funtzionalak ezagututa, portaera bera kontrolatu eta aurresan dezakegu. Adibidez,
gelan azalpenak ematen ditudan bitartean ohartzen naiz zerbait azterketan
sartuko dela esaten dudan bakoitzean ikasleen portaeran aldaketa bat gertatzen
dela: hitz egiten ari direnak isiltzen dira eta guztiak niri begira jartzen dira. Erlazio
funtzional horretatik (“azterketa hitza esaten dudanean”, “ikasleak isildu egiten
dira eta begiratu egiten didate”) atera dezakedan ezagutzak nolabaiteko garrantzia
izan dezake niretzat. Orain, badakit zer egin behar dudan ikasleek hitz egiteari
uzteko eta isiltasuna mantentzeko: azaltzen ari naizena azterketan sartuko dela
bakarrik esan behar dut.
2. Baina, azaldu dugun moduan, adimenaren funtzionamendua aditzera
ematea interesatzen zaio psikologo kognitiboari. Hau da, adibidearekin jarraituz,
garrantzitsuena ez dira giro-baldintzen arteko erlazioa jakitea (irakasleak zerbait
azterketan sartuko dela esaten dut) eta portaera (ikasleak isiltzen dira), baizik eta
mentalki zer gertatzen den baldintza horiek izanik ikasleek portaera hori
azaltzeko. Mentalki behaketa zuzenak egin ezin direnez, gertatzen ari denaren
hipotesi bat proposatuko dut. Adibidez, hipotesi hau proposa dezaket: ikasleek eta
pertsona gehienek badituztela oro har garrantzitsuak diren estimuluetan
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
14
zentratzen laguntzeko arreta-mekanismoak. Azterketa batean sartuko den
informazioa jakitea garrantzitsua da ikasle gehienentzat. Hala, nire hipotesiaren
arabera, ikasleak isildu egiten dira, egoera horretan, informazio garrantzitsuaren
iturria (irakasleak zerbait azterketan sartuko dela dio) modu eraginkor batean
prozesatzeko. Mekanismo horri esker (arreta), garrantzi gutxiago duten
informazio-iturrietatik (orduan zituzten elkarrizketak) ken dezake arreta ikasleak.
Metodo zientifikoa osatzeko hipotesia kontrastatu beharko dugu. Nola
frogatuko dugu mekanismo mental ikusezina bada? Kutxa beltzaren estrategia
erabiltzea hipotesiaren enuntziatu kontrastagarriak bilatzean datza. Hau da,
portaeraren mailan mekanismo mentalaren hipotesiari dagokion inplikazio
behagarria bat bilatzean datza. Horretarako, objetiboki berriak diren baldintzak
bilatu beharko ditut, mekanismo mentalaren hipotesia benetakoa bada (portaera
jakin bati behatzea ahalbidetuko dit horrek) eta beste portaera batzuk, aldiz, nire
hipotesia benetakoa ez bada. Adibidez, deduzitu dezaket nire hipotesia benetakoa
dela, hau da, pertsonak informazio garrantzitsuena hautatzen dutela modu
eraginkor batean prozesatzeko, nire ikasleak hitz egiten ari direnean bihar
oporrak ditugula esaten badut isiltzen badira (oporrak estimulu garrantzitsu bat
baita ikasle gehienentzat ere). Kontrastagarriak diren enuntziatuen dedukzioa
metodo zientifikoaren fase bat da; horri esker, hipotesiak frogan jar daitezke
esperimentuen diseinua eta planifikazioa eginez. Hau da, kontrastagarriak diren
enuntziatuen dedukzioa metodo zientifikoaren fase arrazional bat da eta ez du
kontrastatzeak duen izaera enpirikoa. Gure adibidean, zertan datza hipotesiaren
kontrastatzea? Kontrastagarria den enuntziatua ea betetzen den behatzean. Hau
da, ikasleak nola portatzen diren irakasleak esaten duenean “hurrengo astean ez
dugu eskolarik izango”.
3. Informazioaren prozesamenduaren barnean, prozesu mentalak erregelen
edo algoritmoen arabera azal daitezke.
Ikerketa-objektuak azaltzeko, gizakiak ereduetara jo du duela milaka urtetik.
Adibidez, Antikythera deituriko mekanismoa K.a. 100 urtekoa da. Eguzkiaren eta
ilargiaren posizioa eta eguzki- eta ilargi-eklipseak aurresateko gai den artefaktu
bat da. Erloju baten antzeko artefaktu bat da, baina konplexuagoa. Erloju batek,
normalki, 12 orduko ziklo bat erreproduzitzen du, eta Antikytherak zenbait ziklo
erreproduzitzen ditu, engranaje batzuen elkarrekintzei esker; adibidez, ziklo
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
15
kalipikoak (lau ziklo Metoniko, 4 × 19 urte eta Exeligmos zikloa (3 Saros ziklo, 3 ×
18 urte). Funtzionamenduak eskala txiki batean modelatzen ditu (hau da,
simulatzen du, erreproduzitzen du) ilargiak eta eguzkiak gure zeruan egiten
dituzten mugimenduak. Eredu astronomiko bat da, beraz. Astronomoek eredu hori
jotzen zuten beren ikerketa-helburu, kasu honetan eguzkiaren eta ilargiaren
posizioa, gobernatzen dituzten legeak azaltzeko.
Gizakiak estrategia bera erabili du adimena eta giza portaera azaltzeko.
Antikythera mekanismoa sortu zen garaian, erlojua gizakiak sortutako gauza
konplexuenetako bat zen. 1960ko hamarkadan, Psikologia Kognitiboa sortu zen
garaian, ordenagailua zen gauzarik modernoena, eta lehen psikologo kognitiboek
analogia bat ikusi zuten haren funtzionamenduaren eta adimenaren
funtzionamenduari buruz korronte horretan sortzen ari ziren ideien artean.
Informatikaren aurrerapauso eta garapen azkarrak adimenaren eredua
ordenagailu bat balitz bezala ikustarazi zien psikologo haiei. Hala, informazioaren
prozesamenduaren eredua deituriko eredua sortu zen. Eredu horretatik, gizakiaren
garunak, ordenagailu batek bezala, informazioa jaso, modu askotan elaboratu eta
informazioa ateratzen du (kasu honetan, portaera).
Analogia horrekin jarraituz, ordenagailuaren hardwarea gure garunaren
estruktura fisiologikoak lirateke, eta softwarea, gure garunak egiten dituen
operazioak. Psikologo kognitiboari adimenaren funtzionamendua interesatzen
zaio, gure garunaren softwarea. Operazio mental horiek termino logikoetan
deskriba daitezke (adibidez, algoritmo matematikoen bitartez), egiten dituen
sistema adimentsutik at. Ideia hori hobeto ulertzeko, softwaretzat jo dezagun,
batuketak egin ditzakeen programatzat. Programa hori ordenagailu batean,
kalkulagailu batean, telefono mugikor batean… instala daiteke. Euskarri fisikoek
programa bera edo antzerako programak erabiltzeko aukera ematen dute.
Adibidez, ideia horretatik, Psikologia Kognitiboaren eta Inteligentzia Artifizialaren
arteko erlazioa. Bi eremuei interesatzen zaie sistema inteligente batek informazioa
jaso, elaboratu eta horrekiko erantzuten duen. Psikologia Kognitiboaren kasuan,
giza portaeran interesatuta egonda, garuna da eragiketa logikoak egiten dituen
sistemaren euskarri fisikoa. Inteligentzia Artifizialaren kasuan, eragiketa horiek
silizioak eta metal piezek egin dezakete.
PSIKOLOGIA KOGNITIBOA
16
Azkenik, azken hiru hamarkada horietan azpimarratu behar da Psikologia
Kognitiboan informazioaren prozesamenduaren antzerako beste eredu bat sortzen
ari dela: Konexionismoa. Horrek neurona-sare artifizialen estrukturetara (elkarren
artean konektatuak) jotzen du (ordenagailuak simulatuak), funtzionamendu
mentala deskribatzen duten algoritmo mentalak inplementatzeko.
PERTZEPTZIOA
19
Pertzepzioa, euskara jatorrean, “Hautematea edo eskuratzea” da. Aditz
horrek jasotzea edo hartzea esan nahi du. Aditz iragankor bat da. Subjektuak
hauteman edo eskuratzen duenean, “zerbait” jaso edo hartzen du (dirua, opari
bat…).
Psikologia Kognitiboaren testuinguruan, zehazkiago informazioaren
prozesamenduaren ikuspegitik, subjektu “hautemaleak, eskuratzaileak edo
pertzibitzaileak” bere ingurutik datorren informazioa jasotzen du.
Pertzepzioa funtzio mental edo prozesu kognitibo bat izango da. Berezitasun
batekin: haren jatorria inguruaren eta organismoaren artean gertatzen den
elkarrekintza fisikoan oinarritzen da. Elkarrekintza hori zentzuen bitartez
gertatzen da.
Zein inplikazio ditu berezitasun horrek?
1) Pertzepzioa alderdi fisikoaren eta mentalaren arteko elkargunea dela
2) Pertzepzioa munduari buruz daukagun ezagutza guztiaren jatorria dela
(norberarenganako ezagutza barne), gainontzeko funtzio kognitiboak elikatzen
dituen ezagutza. Adibidez, emozioak, sentimenduak eta afektuak daude
pertzepzioaren menpe.
Pertzepzioa modu hain azkar eta eraginkorrean gertatzen denez, badirudi
gizabanakoari ez diola inongo arazorik sortzen. Pertsona bat aurrean badut, argia
badago, eta ikusmenak huts egiten ez badit, “pertsona hori ikustea” da normalena.
Zer-nolako misterioa dago horretan?
Pertzepzioaren psikologiak erronka bati egin behar dio aurre bereziki:
“pertsona hori ikustea” zertan datzan azaltzea. Nola lortzen du organismoak gure
gorputzaren zentzumenetan jasotzen diren energia-eredu batzuetatik munduaren
inguruko informazioa bereganatzea?
Oso harrigarria da gure errezeptore sentsorialen espezializazio-maila, eta
transdukzioaren ondorioz (hori dena neurofisiologia sentsorialak ikertzen du)
PERTZEPTZIOA
20
sortzen diren inpultso nerbiosoen eredu konplexuak. Baina are eta harrigarriagoa
da organismoak duen gaitasuna aktibazio-eredu hori gure ingururako informazio
sinboliko bihurtzeko (Pertzepzioaren Psikologia).
Zer edo zer hautematen dugunean (zer edo zer ikusi, usaindu, entzun…), ZERBAITI
antzematen diogu eta beti gogoetan baten pean egiten dugu (kategoriak,
kontzeptuak, …).
2.1 Sarrera historikoa
Sentsazioa antzina hasi zen ikertzen. Sentsazioa zientifikoki aztertu zuten
lehenengoak anatomistak eta fisiologoak izan ziren. Organo sentsorial gehienak
identifikatuta zeudenez, ikerketaren lehenengo pausoa organoak aztertzea izan
zen. Mikroskopioa asmatu izana oso garrantzitsua izan zen horretarako.
Fisiologoen ondoren, sentsazioetan interesatuta zeuden lehenengo psikologoak
psikofisikoak izan ziren. Psikofisika psikologiaren arlo zaharrenetariko bat da, eta,
gaur egun, oraindik existitzen da. Psikofisikoak munduaren erregulartasun
fisikoaren eta zentzumen arteko erlazio matematikoak aurkitzen saiatzen da eta
garuneko gertaera desberdinak nola esperimentatzen ditugun galderari
erantzuten. Baina psikofisikoez gain, psikologoek ere energia fisikoa neurona-
seinale nola bihurtzen den ikertzen dute.
Pertzepzioaren ikerlana galdera bati erantzutea da: mundua ulertzeko eta
munduan ibiltzeko informazio sentsorial hori erabilgarria den modu batean nola
eraldatzen den. Antzinatik, badakigu zentzumen-organoek gorputzaren barrura
bidaltzen dutela munduari buruzko informazioa. Dena den, informazio fisikoa eta
informazio fisikoaren forma biak banatuta eta eraldatuta jasotzen ditugulako ideia
ez da hain zaharra. Thomas Reid-ek banatu zituen sentsazioa eta pertzepzioa
lehenengoz, XVIII. mendean. Reid, filosofiatik, lehenengoa izan zen konturatzen
zentzumenetatik jasotzen dugun informazioa ez dela objektiboa. Ikerkuntza
modernoak ikertzen du, besteak beste, seinalea eraldatzen duten oinarrizko
prozesuak zein diren, informazio sentsorialak esanahia nola hartzen duen eta
pertzepzio-ilusioak zergatik gertatzen diren
PERTZEPTZIOA
21
2.2. Aurretiko galderak
Egun osoan zehar kanpoko estimuluz inguraturik gaude. Hori gertatzen den
bitartean, gure burmuina erabateko iluntasunean murgilduta dago. Nola sartzen da
kanpokoa barrura? Nola eraikitzen ditugu kanpoko munduaren irudikapenak?
Nola irudikatzen ditugu objektuak (sua, kearen usaina) nerbio-konexio eredu
batean? Nola sortzen da gure esperientzia kontzientea?
Gure gogamenean, mundua irudikatzeko, inguruneko energia fisikoa
hauteman eta nerbio-seinale bihurtu behar dugu, sentsazio-prozesuarekin.
Halaber, sentsazioak aukeratu, antolatu eta interpretatzen ditugu, pertzepzio-
prozesuarekin.
Pausoak honako hauek dira:
1. lehengo, sentsazioa, kanpoko energia, burmuineko hizkuntza elektriko
bihurtzen da,
2. gero, bideratze-prozesuan, informazioa prozesamendu gehigarrizko
burmuineko area egokietara bidaltzen du (zentzumen bakoitzak area desberdin
batean lan egingo du, baina “talamoak” --bigarren burmuinean dagoen egiturak--
gainbegiratuko ditu ekintza guztiak)
3. eta, azkenik, pertzepzioak kontziente egiten du estimuluaren esperientzia.
1. Irudia . Pertzepzioa ez da objektiboa; sentsazioaren interpretazioa da.
PERTZEPTZIOA
22
2.2.1. Eta objektuak edo jendea ezagutzeko, istripurik ez izateko,
Fakultaterako bidea aurkitzeko, nola integratzen dira burmuinera iritsitako
informazio sentsoriala eta guk munduari buruz jadanik dugun ezagutza?
Gizakiaren burmuinak erabiltzen duen informazio sentsoriala jaso eta
hautatzen du, aurreko esperientzietan eta igurikitzeetan oinarrituz. Horiek zuloak
bete eta prozesua errazten dute. Anbiguotasunak konpontzeko eta munduari
esanahia emateko, datu osatugabeetatik, formak sortzen ditu, batzuetan. Azken
emaitza alde guztien batuketa baino gehiago da, eta, batzuetan, okerra izaten da.
Pertzepzioaren akatsak oso interesgarriak dira, erakusten baitute
esperientzia sentsorialeko zer alde diren egiazkoak eta zer alde diren burmuinak
beteak.
Adibidez, hurrengo irudian kubo txuri bat ikusten dugu nahiz eta gure
ikusmenak une txuri horietatik informaziorik ez jaso.
2. Irudia. Kubo bat ikusten dugu nahiz eta estimulurik ez egon. Informazio osatugabea pertzepzioaren prozesuan
betetzen du garunak.
2.3. Pertzepzioa prozesu baten ondorioa da
Imajinatu Ander perretxikotara joaten dela mendira.
Prozesuaren elementuak
-Inguruneko estimuluak
egiten du bere arretak jaso
-Arretak jasotzen duen estimulua
ditu.
-Erretinan: Anderrek perretxikoari begiratzen dionean
argiak bere begietara jotzen du
sortzen du.
-Transdukzioa: erretinako zelula jasotzaileetan
energia elektriko bihurtzen da.
Anderren erretinan.
-Prozesamendu neuronala
bidaltzen du garunerantz
eta gune anitzetara bidaiatzen dute. Neuronek elkarri eragiten
estimuluaren irudikapen berria sortzen dute.
irudikapen bat sortzen da.
-Esperientzia (pertzepzioa)
kontzientea. Anderrek perretxikoa ikusten du
PERTZEPTZIOA
23
3. Irudia. Pertzepzio-prozesua
mentuak honako hauek dira:
Inguruneko estimuluak: hor dagoen edozein estimulu. Ander
du bere arretak jasotzen dituen estimuluen bila.
jasotzen duen estimulua: perretxiko bat. Anderrek perretxikoak bilatzen
ek perretxikoari begiratzen dionean, perretxikoan
argiak bere begietara jotzen du, eta, erretinako zelula jasotzaileetan
: erretinako zelula jasotzaileetan, energia elektromagnetikoa
tzen da. Orain, perretxikoaren irudikapena elektrikoa da
Prozesamendu neuronala: energia elektrikoa erretinako zeluletan zehar
garunerantz. Seinaleak eraldatu egiten dira beste seinale batzuetan
bidaiatzen dute. Neuronek elkarri eragiten diote,
estimuluaren irudikapen berria sortzen dute. Anderren garunean,
irudikapen bat sortzen da.
(pertzepzioa): dugun estimuluaren esperientzia sentsorial
Anderrek perretxikoa ikusten du.
Anderrek eskaneatu
Anderrek perretxikoak bilatzen
perretxikoan islatzen den
erretinako zelula jasotzaileetan, irudi bat
energia elektromagnetikoa
perretxikoaren irudikapena elektrikoa da
: energia elektrikoa erretinako zeluletan zehar
dira beste seinale batzuetan,
diote, eta, garunean,
, perretxikoaren
estimuluaren esperientzia sentsorial
PERTZEPTZIOA
24
-Ezagutzea: objektua kategoria baten barruan sartzeko dugun ahalmena.
Irudikapen sentsorial bat ezagutzeko, oroimenean ditugun irudikapenekin
konparatu behar dugu.
Jaso dugun informazioa ez da nahikoa mundua ulertzeko. Ezagutzeak zentzua
ematen dio estimuluari eta munduari. Anderrek ulertzen du perretxiko bat ikusten
ari dela eta ez beste estimulu bat. Gainera, “amanita phalloidesa” da, toxikoa den
perretxiko bat.
-Ekintza. Pertzepzioak eragiten duen edozein aktibitate motorra. Pertzepzioa
prozesu aktiboa da. Gure pertzepzioa ez da pasiboa, gure nahiek eta beharrek
gidatua da. Ingurunea esploratzeak informazio gehiago eta hobea jasotzea
ahalbidetzen du erabakiak hartzeko.
Anderren kasuan, perretxikora hurbiltzen da, begiak mugitzen ditu, beste ikuspuntu
batetik ikusteko; ukitu egiten du (modalitate sentsorial askoren informazioa
gehitzen du prozesura).
-Ezagutza oroimenak, sinesmenek, igurikitzeek eta helburuek osatzen dute.
Estimuluaren irudikapeneko antolakuntzan eta transformazioan parte hartzen
dute.
Ander bilaketan hasi da perretxikoak aurkitzeko asmoz eta igurikitzeez beteta.
Beraren arreta horretan fokatuta zegoen. Perretxikoa aurkitu zuenean, bazekien
perretxiko bat zela, perretxikoekin izan dituen esperientziengatik (perretxiko hitza
ikasi, marrazkiak, liburuak, dendetan eta mendian) eta, gainera, “amanita
phalloidesa” dela badaki, perretxiko mota batzuek ezagutzen dituelako badaki zein
ezaugarri dituzten.
2.4. Bi prozesamendu motatatik sortzen da pertzepzioa
Ikusi dugunez, bi prozesamendu motak parte hartzen dute pertzepzio-
prozesuan:
-Goranzkoa, informazio sentsorialak gidatua.
-Beheranzkoa, gure ezagutzak, sinesmenek, igurikitzeek eta helburuek gidatua.
Anderren adibidean, perretxikoaren ertzak, argiaren gradienteak, itzalak,
kolorea, eta beste ezaugarriak pertzepzio-sistemak aztertzen ditu. Goranzko
prozesamendua da.
PERTZEPTZIOA
25
Anderren motibazioak eta perretxikoak aurkitzeko igurikitzeek selektiboki
eramaten dute Anderren arreta estimulu mota berezi bat bilatzera: perretxikoak.
Ikusten dituenean, perretxiko bat dela badaki eta zein motatakoa ere bai. Hau
beheranzko prozesamendua da. Bi prozesamendu motek “amanita phalloides” aren
pertzepzioa ekoizten dute.
Pertzepzioa hartzen dugun informazio sentsorialaren interpretazioa da,
goranzko eta beheranzko prozesamenduaren ekoizpena.
Adibide bat,
4. Irudia. Zer da hau?
Goranzko prozesamenduak marrak eta zirkuluerdiak erakusten ditu.
Baina, zer den hori galdetzean, esanahia edo zentzua emateko nahian, beheranzko
prozesamenduaren eragina ikusten dugu. Hartza bat zuhaitza batera igotzen,
atzetik ikusita?
Zuhaitzak eta hartzak nolakoak diren eta horiek zuhaitzetara nola igotzen
diren jakiteak estimulua antolatzen du; marrak eta zirkuluerdiak sortzen dituen
pertzepzio-prozesua ere modula dezake.
Askotan, prozesamendua datu sentsorialek gidatua denez, sentsazioa izango
dugu. Baina jakin behar dugu fisiologikoki edozein estimuluri ezin diogula
antzeman, estimulu guztiek ez dutelako gainditzen gure atalase sentsoriala.
2.5. Zein estimuluk gainditzen dute gure atalase sentsoriala?
Gizakiok energiaz inguraturik bizi gara. Edozein unetan, X izpiek, irratiaren
uhinek, argi ultramoreak, argi infragorriak eta tonu handiko eta baxuko soinu-
uhinek zeharkatzen gaituzte. Horietarako, itsuak eta gorrak gara. Gizakiaren
zentzumenek ez diote estimuluen espektro osoari antzematen. Beste animalia
batzuek gure esperientziatik kanpo dauden estimuluei antzematen diete.
Hegaztiek beren barruko iparrorratza magnetikoa erabiltzen dute. Saguz
izurdeek beren sonarra
entzunezinak diren bibrazioak detektatzen ditu.
Gure zentzumenen ahalmenak energiaren alde baten esperientzia
uzten digu izaten.
Psikofisikak ikertzen
Zein estimulu hauteman dezakegu? Zer intentsitate hautematen dugu? Zer
aldaketa hautematen dugu estimuluetan?
Mundu fisikoa
5. Irudia. Mundu fisikoaren irudikapena egiten du gar
Estimulu batzuetarako,
Mendi baten tontorrean, gau argi batean eta argiztapenik gabe, gure
kandela baten sugarra ikus dezakegu 45
usainari antzeman diezaiokegu
Entzumen-sistemak erloju
dagoen gela batean (askoz sentikorrago izango balitz aire
talka egiten antzemango l
nahasita antzematen dio azukre koilarakada
Ia hautematen ez diren estimuluek kontzientzian
dagoela erakusten dute
PERTZEPTZIOA
26
Hegaztiek beren barruko iparrorratza magnetikoa erabiltzen dute. Saguz
erabiltzen dute harrapakinak harrapatzeko. Sonarrak
entzunezinak diren bibrazioak detektatzen ditu.
Gure zentzumenen ahalmenak energiaren alde baten esperientzia
ikertzen du nola erlazionatu energia fisikoa esperientzia
psikologikoarekin.
Zein estimulu hauteman dezakegu? Zer intentsitate hautematen dugu? Zer
aldaketa hautematen dugu estimuluetan?
Adimen-mundua
Mundu fisikoaren irudikapena egiten du garunak, baina nolakoa da erlazio hori? Psikofisika galdera horri erantzuten saiatzen da.
tarako, sentiberatasun handia dugu:
Mendi baten tontorrean, gau argi batean eta argiztapenik gabe, gure
kandela baten sugarra ikus dezakegu 45 kilometrora. Perfume baten tanta baten
diezaiokegu hiru gelako tamainaren antzeko bolumen batean.
sistemak erlojuaren tik-taka hauteman dezake, isiltasunean
dagoen gela batean (askoz sentikorrago izango balitz aire-molekule
egiten antzemango luke). Dastamen-sistemak zazpi litro eta erdi
azukre koilarakada txiki bati.
z diren estimuluek kontzientzian atalase
te. Atalasea estimulu bati antzemateko behar dugun
Hegaztiek beren barruko iparrorratza magnetikoa erabiltzen dute. Saguzarrek eta
erabiltzen dute harrapakinak harrapatzeko. Sonarrak
Gure zentzumenen ahalmenak energiaren alde baten esperientzia bakarrik
atu energia fisikoa esperientzia
Zein estimulu hauteman dezakegu? Zer intentsitate hautematen dugu? Zer
mundua
erantzuten saiatzen da.
Mendi baten tontorrean, gau argi batean eta argiztapenik gabe, gure ikusmenaz,
kilometrora. Perfume baten tanta baten
antzeko bolumen batean.
iltasunean, 6 metrora
ek beren artean
eta erdi uretan
atalase absolutua
antzemateko behar dugun
PERTZEPTZIOA
27
estimulazio gutxienekoa da. Ondo funtzionatzeko, atalase nahiko baxuak behar
ditugu: irudiak, soinuak, zaporeak, usainak eta abar hauteman ahal izateko. Baina,
aldaketa txikiak hautemateko ere, ahalmena izan behar dugu. Musikari batek
instrumentua tonuan jartzen duenean, tonuaren aldaketa txikiak detektatu behar
ditu. Enologoak bi ardoren arteko desberdintasunak hauteman behar ditu. Gurasoek
beren haurren ahotsen soinuak beste haurrenen artean hauteman behar dituzte.
Hori atalase diferentziala da.
Atalase diferentziala pertsona batek nabaritu dezakeen bi estimuluren
arteko desberdintasun txikiena da.
6. Irudia. Estimuluaren intentsitatearen eta hautematearen arteko balizko erlazioa “funtzio psikometrikoaz” irudikatuta adierazten da.
Weber-ek pisua magnitudea aztertzen, konturatu zen zenbat eta pisu
handiagoa izan, orduan eta gehiago gehitu behar zela diferentzia nabaritzeko.
Pisuen kasuan, honelakoa zen:
Estimuluaren intentsitatea
De
tek
zio
era
ntz
un
ak
PERTZEPTZIOA
28
Behaketa horretatik atera zuen legea.
Weberren legea: ∆I = K I K = ∆ I / I
I estimulua eta ∆ I nekez nabaritutako desberdintasuna izanda
Legeak esaten digu estimuluaren magnitudeak zenbatekoa izan behar duen
guk aldaketa horri antzemateko. Legeak ere esaten digu estimuluaren aldaketa
nabarmena estimuluaren intentsitatearen araberakoa dela.
Esperimentuen bidez, dimentsio sentsorial askoren “k” balioa aurkitu da;
hona adibide batzuk:
Entzumenezko frekuentzia 0.003
Ikusmen-argitasuna 0.016
Pisua 0.019
Gatzaren zaporea 0.200
Weberren legeak dimentsioaren muturreetan ez dauden estimuluekin ondo
funtzionatzen du eta bizitza arrunteko esperientzia batzuetan aplika daiteke.
Txokolate barra batek 2 euro balio badu eta prezioak 20 zentimoko gorakada izaten
badu, nabaritu egingo dugu, baina, 50.000 euroko Mercedes batean, prezioaren
gorakadak 5.000koa izan behar luke prezioaren aldaketa nabaritzeko, eta Fechner-
ek, kalkulu batzuen bidez, prozesu fisikoen eta gogamenekoen arteko erlazioa
irudikatzen zuen beste formula bat aurkeztu zuen, bere izenarekin:
S = k log I S sentsazioa, K konstantea eta I estimulua izanda
Sentsazioaren magnitudea, beti, aurreko estimulazio mailaren araberakoa da.
2.6. Atalaseak neurtzeko psikofisika-metodo klasiko batzuk
2.6.1. Mugen metodoa
Goranzko eta beheranzko saioak egiten dira pertsona zer baliabiderekin
hasiko den jakin gabe, ikusteko non aldatzen den pertsonaren erantzuna (zer balio
hautematen duen).
Atalase absolutua
bestekoa da.
Atalase diferentziala
duen energia-balio minimoa
Estimulu batzuk estimulu estandar batekin jartzen dira
aldamenean, pertsonak konpara
desberdintasunak eta balio
2.6.2. Estimulu iraunkorren metodoa
Estimuluaren intentsitate
dena; bestea, ia beti sentitzen
desberdinetako zenbait estimulu aurkezten dira.
Estimulu horiek ausazko eran aurkezten zaizkio pertsonari (adibidez, 50
aldiz bakoitza). Bakoitza
absolutua, aldien%50ean
probabilitatea)da.
7. Irudia. Esperimentu baten emaitzak eta atalase absolutuaren emaitza
PERTZEPTZIOA
29
Atalase absolutua saio guztietan hauteman den estimuluen bal
Atalase diferentziala estimulu batek beste batetik bereizteko
balio minimoa.
Estimulu batzuk estimulu estandar batekin jartzen dira
pertsonak konpara ditzan, sistematikoki sortzen diren
io horien heinak ikusteko.
Estimulu iraunkorren metodoa
Estimuluaren intentsitate-muturrak aurkezten dira: bat,
sentitzen ez dena. Hori egin eta gero, horien arteko aldagai
erdinetako zenbait estimulu aurkezten dira.
ausazko eran aurkezten zaizkio pertsonari (adibidez, 50
zein proportziotan nabaritu den kalkulatzen da.
an nabaritu den balioa (% 50 bai ala
Esperimentu baten emaitzak eta atalase absolutuaren emaitza
saio guztietan hauteman den estimuluen balioen batez
bereizteko izan behar
Estimulu batzuk estimulu estandar batekin jartzen dira elkarren
, sistematikoki sortzen diren balizko
beti sentitzen
ez dena. Hori egin eta gero, horien arteko aldagai
ausazko eran aurkezten zaizkio pertsonari (adibidez, 50
nabaritu den kalkulatzen da. Atalase
la ez esatearen
Esperimentu baten emaitzak eta atalase absolutuaren emaitza
PERTZEPTZIOA
30
2.7. Metodo klasikoek badituzte arazo batzuk, zergatik?
Subjektu berari metodo horiek aplikatuaz, atalaseen balio desberdinak
lortzen direlako. Zergatik? Atalaseak neurtzeko prozedura desberdinak
erabiltzeagatik.
Metodo klasikoek ez dute subjektuen aldagai kognitiboak kontuan hartzen:
nekeak, arreta-faltak, praktikaren eraginak, igurikitzeak, jarrerak eta motibazioak
aldatu egiten dute atalasearen balioa.
Arazo horiek konpontzeko, kognitibismo garaian, Seinaleen Detekzioaren
Teoria (SDT teoria) asmatu zen, non subjektuaren sentiberatasuna eta
erantzunaren irizpidea kontuan hartzen hasi baitira.
2.8. Seinaleen Detekzioaren Teoria (SDT)
2.8.1. Zer da sentiberatasuna?
Zentzumen-sistema batek intentsitate ahuleko estimulu baten aurrean
erreakzionatzeko duen ahalmen fisikoa da. Hortaz, estimuluaren intentsitatearen
arabera eta gure zentzumen-sistemen zorroztasunaren arabera, hobeto edo
okerrago hautematen ditugu estimuluak.
Subjektuaren sentiberatasuna zenbat eta eskasagoa izan, are gehiago
kostatuko zaio estimulu bat hautematea eta alderantziz.
2.8.2. Eta zer da erantzun-irizpidea?
Subjektuak erantzun bat edo beste bat emateko erabiltzen duen estrategia
kognitiboa.
Subjektuaren erabaki-hartzean, honako hauek dute eragina: haren
esperientziak eta igurikitzeak (subjektuak seinale hori agertzeko ustezko
probabilitatea; hortaz, zerbait agertzea espero badu, estimulu hori hauteman
duela esateko joera izango du, nahiz eta estimulua ez agertu); erantzunaren
ondorioak (kontuan izaten dira erantzun bat edo beste emateak izan ditzakeen
PERTZEPTZIOA
31
kostu ekonomikoak, pertsonalak. Horrek seinalea badagoela edo ez dagoelako
joera sortuko du), nekeak, motibazioak eta arretak.
Subjektuaren erantzunak ulertu nahi baditugu, sentiberatasuna eta alderdi
horiek izan behar dira kontuan.
SDT teoriak aurresaten du sentiberatasunaren eta erantzun-irizpidearen
arabera noiz detektatuko ditugun estimulu edo seinale ahulak.
Sentiberatasuna eta erantzunaren irizpidea elkarrekiko
independenteak dira: lehenengoa erreakzio fisiko bat da; bigarrena, berriz,
gogamenak sortua da. Beraz, nahiz eta subjektuaren erantzunaren irizpidea aldatu,
sentiberatasuna berdin mantenduko da.
Estimuluen intentsitatea Seinalearen probabilitatea Bai ala ez
Moldatze maila Irizpidea
2.8.3. Zertarako balio du SDTak?
Ziurgabetasun-baldintzetan estimuluak direla eta erabakiak nola hartzen
ditugun ikusteko. Teoriaren aburuz, guk ez dugu informazioa pasiboki jasotzen,
baizik eta aktiboki jasotzen dugu zalantzazko informazioa, eta, horren gainean,
erabakiak hartzen ditugu.
Teoriak estimulu baten detekzioaren posibilitatea kalkulatzeko erabil
daiteke. Ingurune-baldintza batzuetan estimuluak nola detektatzen ditugun
kalkula dezakegu. Akatsak eta alarma faltsuak egiteko probabilitatea
sentiberatasunaren eta irizpidearen arabera. Adibidez, autoa gidatzen ari gara
lainotuta dagoen gau batean eta erabaki behar dugu animaliarik dagoen
errepidean.
Teoriak berea egiten du ideia hau: estimulua edo seinalea bakarrik ez da
inoiz iristen; beti, inguruneko beste estimuluak daudenean azaltzen da. Estimulu
Prozesu
sentsoriala
Prozesu
kognitiboa
(erabakia)Erantzuna
PERTZEPTZIOA
32
horiek zarata dira. Zaratak gure arretagunea den estimuluaren pertzepzioa
oztopatzen du. Taberna batean telefonoz hitz egiten saiatzen bagara, oso zaila
suertatuko zaigu hitz egitea hondo-zaratagatik, horregatik, seinalea handitu
beharko dugu ahotsa altxatuz. Zarata zenbat eta handiagoa izan seinalea orduan
eta zailago detektatzen da.
Gure arreta erakartzen duen estimuluaren intentsitatea ahula bada,
inguruneko edo gure gorputz barneko zaratarekin nahas liteke. Horren ondorioz,
aurkezten zaigun estimulua hautematen dugun ala ez erantzutea zaila bihur
daiteke.
2.8.4. Nola egiten dira kalkuluak SDTarekin?
SDT esperimentuetan, honelakoak izan daitezke subjektuaren erantzunak:
Zarata dela eta, edo estimuluaren intentsitatea baxua delako, subjektuak ez
daki nola erantzun: “BAI, hautematen dut” edo “EZ, ez dut hautematen”, eta horren
ondorioz, zalantza egiten du eta Alarma Faltsuak agertzen dira batzuetan. Era
berean, batzuetan, ezetz esango dugu seinalea presente dagoenean.
Estimulua detektatzeko kontuan hartu behar den lehenengo alderdia
estimuluaren hautemangarritasuna da, hau da, estimuluaren eta zarataren
intentsitatea. Alderdi horrek badu zerikusirik seinalearen ezaugarri sentsorialekin.
Kontuan hartzeko bigarren alderdia guk izandako seinalearen gertaeraren
probabilitatearen ezagutza da. Hirugarren alderdia seinalearen detekzioaren
kostea da.
Azken bi alderdi horiek (probabilitateak eta kostearen kalkuluak)
erantzunaren irizpidearekin dute zerikusia.
PERTZEPTZIOA
33
Erantzun posible guztietatik, ERANTZUN EGOKIAK (EE) eta ALARMA
FALTSUAK (AF) izango dira garrantzitsuenak, lehenengoak subjektuaren
sentiberatasunari buruzko informazioa emango baitigu eta bigarrenak, haren
erantzunaren irizpideari buruz.
Sentiberatasuna
Erantzunaren irizpidea
Sentiberatasuna eta erantzunaren irizpidea kalkula daitezke, eta balio
horiengatik alarma faltsuen, erantzun egokien, akatsen eta errefusatze egokien
probabilitateak kalkula ditzakegu. Horregatik, erantzun hauek aurresan ditzakegu
jendearengan estimuluak hautemate-prozesuan dagoenean edo gizatiar ez den
edozein detekzio-sistematan.
8. Irudia. Zarataren eta zarata eta estimuluaren distribuzio-banaketak
PERTZEPTZIOA
34
Seinaleen detekzioak hil edo bizikoak izan daitezke: radar bateko
irregulartasunak detektatzea, aireportu batean armak detektatzea, ardura
intentsiboko unitatean pazienteak kontrolatzea …
Ikusi dugunez, zentzumenei esker ikusi, entzun, ferekak sentitu, gorputzaren
posizioa zehaztu, oreka mantendu, usainei antzeman eta zaporeak hautematen
ditugu.
Sentsazioaren hurbiltze psikofisiko hori egin ondoren, pertzepzioaren
prozesu fisiologikoak aztertuko ditugu.
Nola egiten dira kalkuluak SDT teoriarekin?
Demagun esperimentu bat egiten dugula.
* Lehenengoz, estimulu iraunkorren metodo klasikoa erabiltzen dugu bi pertsona
desberdinen atalase absolutuak aurkitzeko. Pertsona horiek Ander eta Maria dira.
Entzuteko zaila den intentsitate baxuko soinu bat erabiltzen dugu. Esperimentuak
eramaten gaitu ondorioztatzera Anderrek Mariak baino atalase txikiagoa duela,
intentsitate baxuagoekin detektatu egin dituela esan duelako. Horrenbestez,
sentiberatasun handiagoa duela esaten dugu.
* Ondoren SDT eredupean beste esperimentu bat egiten dugu, bakoitzaren
sentiberatasuna nolakoa den ikusteko. Soinu bera erabiltzen dugu. Orain,
esperimentu bakoitzean, saio batzuetan, soinua agertzen da eta beste batzuetan ez
da soinurik agertzen.
Soinua 100 saiotan agertzen da, eta beste 100 saiotan ez da ezer agertzen,
eta zoriz nahasten dira “soinua” eta “ez soinuzko” saioak.
Anderren eta Mariaren emaitzak honako hauek dira:
PERTZEPTZIOA
35
Emaitza horiek erakusten dute Mariak soinua entzun duen ala ez
zalantzatan badago “ez dagoela” erantzuteko joera duela, eta Anderrek, berriz,
“badagoela” erantzuteko joera du. Horregatik, Anderrek Mariak baino gehiagotan
esaten du “bai” soinua presente dagoenean (erantzun egokia), baino, askotan,
soinua ez dagoenean ere ,“bai” esaten du (alarma faltsua). Mariak, ordea, erantzun
egokien ehunekoa txikiagoa du, baina alarma faltsuen ehuneko txikiagoa ere bai.
Soinuaren intentsitatea aldatu gabe, Anderren eta Mariaren erantzun
egokien eta alarma faltsuen ehunekoak aldaraz ditzakegu. Hori egin dezakegu
bien motibazioa manipulatuz, adibidez, biei dirua ordainduz.
Maria oso kontserbadorea da, eta maizago “bai” esatera bultza dezakegu
dirua erabiliz. Esaten diogu sari bat irabaziko duela erantzun egoki bakoitzaren
truke eta zigor bat izango duela akatsak egiteagatik. Esperimentuak Mariarekin
eta Anderrekin egingo ditugu ikusteko emaitzak nola aldatzen diren. Honelakoak
izango dira ordainketak:
Erantzun egokia 100 euro irabazi
Errefusatze egokia 10 euro irabazi
Alarma faltsua 10 euro galdu
Akatsa 10 euro galdu
Irizpide erlaxatua
Irizpide kontserbadorea
PERTZEPTZIOA
36
Mariaren emaitzak, orain, honako hauek dira:
Ordainketa berriro aldatuz:
Erantzun egokia 10 euro irabazi
Errefusatze egokia 10 euro irabazi
Alarma faltsua 10 euro galdu
Akatsa 10 euro galdu
Mariaren emaitzak:
ROC kurbak erantzun egokien eta alarma faltsuen ehunekoak irudikatzen
du.
Anderren eta Mariaren esperimentuen emaitzen ehunekoak irudikatuz,
ikusten dugu bien balioak kurba berean kokatzen direla:
PERTZEPTZIOA
37
9. Irudia. ROC kurba, erantzun egokien eta alarma faltsuen ehunekoen erlazioa irudikatzen duen erlazioa
ROC kurbak, alde batetik, erakusten du, estimulua detektatzeko
sentiberatasunaz gainera, pertsonaren erantzuna eragiten dituzten beste
faktoreak ere badaudela.
Beste alde batetik ROC kurbak esaten digu, halaber, ea Anderrek eta
Mariak estimulua detektatzeko sentiberatasun bera dute. Kurbaren formak
pertsonaren sentiberatasuna adierazten du. Kasu honetan, Mariak eta Anderrek,
kurba berean kokatzen direnez, sentiberatasun bera daukate.
Orduan, nahiz eta metodo klasiko bat erabiliz ondorioztatu dugun Anderrek
Mariak baino sentiberatasun handiagoa duela, ikusten dugu SDT metodoak
erabiliz, eta Anderrek eta Mariak antzeko sentiberatasuna dutela. Metodo
klasikoarekin bien artean aurkitutako emaitza desberdina da irizpide desberdinak
direlako.
PERTZEPTZIOA
38
2.9. Zein da pertzepzioa eta prozesu fisiologikoaren arteko erlazioa?
2.9.1. Nola transformatzen dira kanpoko energiak edo sustantziak
burmuinak ulertzen duen “hizkuntza” batean?
Kanpoko energiaren bihurtze-prozesua “transdukzioa” da.
Transdukzioaren bitartez jasotako energia burmuineko neuronen kitzikatze edo
inhibizio bihurtzen da. Zentzumen-errezeptore espezializatuek estimulu
espezifikoen transdukzioa egiten dute. Adibidez, begian espezializatutako zelulek
argiaren transdukzioa egiten dute eta barne-belarrian dauden koklea-zelulek
soinuaren transdukzioa egiten dute.
2.9.2. Ikusmena
Gizakiontzat, ikusmena zentzumenik nagusia da. Mundutik jasotzen dugun
informazioaren %80 begien bidez hartzen dugu. Burmuinaren kortexaren %30ek
ikusmenezko estimuluak prozesatzen ditu .
Argia gure ikusmenaren lanabesa da: gizakiarentzat ikusgarria den
erradiazio elektromagnetikoa. Newtonek argia espektro batez osatuta dagoela
aurkitu zuen. Espektro hori energia elektromagnetikoko luzera desberdineko
uhinez osatuta dago.
11 Irudia. Energia elektromagnetikoaren espektroa
Estimuluaren intentsitatea “Bai” erantzunen ehunekoa
PERTZEPTZIOA
39
10. Irudia. Ikusgai diren koloreen espektroa
Mintz esklerotikoa: begiaren kanpoaldean dugun estalki zuria. Begiaren forma
ematen du eta begia babesten du.
Kornea: begi aurrean dugun alde gardena. Argia bildu eta errefraktatu egiten du.
Kornearen deformazioek astigmatismoa eragiten dute
Irisa: kolorezko eraztuna. Irisaren barnean, begi-ninia dago. Korneatik begira
sartzen den argi kantitatea kontrolatu egiten du. Horretarako, uzkurtu edo zabaldu
egiten da.
Begi-ninia: begi barrurako bidea.
Kristalinoa: begi-niniaren atzean kokatzen den leiarra. Objektuak enfokatu egiten
ditu muskulu ziliarren bidez.
11. Irudia. Begiaren egitura
Argia korneatik sartzen da eta iriseko erdiko begi-niniaren zehar bidaiatzen
du, kristalinoa zeharkatuz, erretinaraino.
PERTZEPTZIOA
40
Kristalinoa lentilla malgua bezalakoa da. Bere forma aldatzen du objektuak
distantziaren arabera ondo fokatzeko. Objektua hurbil badago, borobildu egiten
da, eta urruti badago, lautu.
Erretinako fokatze-puntua, ikus-eremu erdia, fobea da. Kristalinotik
pasatzen diren irudiak hemen fokatzen dira. Irudiaren erdia hor kokatzen da,
irudiaren beste aldeak erretinako beste lekuetan kokatzen dira.
Froga bat: x-ri zuzen begiratzen diozun bitartean saiatu aldamenean
dauden hitzei begiratzen.
Esaldi hau erretinan zehar x zorroztasunaren aldaketak direla demostrazio bat
Fobeak x eta beste hizki batzuk inguruan antzematen ditu
Erretinan zehar, bi zelula jasotzaile mota daude: konoak eta makilak. Biek
fototransdukziorako pigmentuak dituzte. Makilak argiaren intentsitate maila
baxuarekin bakarrik aktibatzen dira. Gaueko ikusmena kontrolatzen dute. Konoak
argiaren intentsitate handiarekin aktibatzen dira eta koloreak harrapatzeko gai
dira. Konoak fobean daude bereziki; makilak, fobeatik kanpo (horregatik, gauean
objektuak hobeto ikusten dira pixka bat alderatuta begiratzen badiegu eta ez
zuzen).
Aurreko frogan, fobean kokatzen diren hizkiak ondo eta zehazki ikusten
ditugu kono asko daudelako hor. Beste hitzak makilek jasotakoak dira, batez ere, eta
ez dugu hain ondo ikusten.
Konoetan eta makiletan, egokitze sentsoriala gertatzen da: argi gutxi
dagoenean, konoen eta makilen sentiberatasuna handitzen da, eta, argi asko
dagoenean, konoen eta makilen sentiberatasuna gutxitu egiten da.
Batzuetan, irudi ondoko pertzepzioak ere baditugu.. Argitara egokitu diren
erretinako aldeek sentiberatasuna galdu dutenez, argia ilunago “ikusten dute”, eta
iluntasunera egokitu direnek, sentiberatasuna handitu dutenez, argia argiago
“ikusten dute”.
PERTZEPTZIOA
41
12. Irudia. Egokitzean oinarritutako irudi ondoko efektua
Beste froga bat: erdian dauden hiru puntuei begiratu 30 segundoz eta gero…
Ikusmenaren eta beste zentzumen guztien aktibazioa, estimulua
hautematen den lehengo aldian, handiagoa da, eta, denbora pasa ondoren,
aktibazioa gutxitu egiten da. Prozesu hori zentzumenen egokitzea da.
Zure bizilagunaren etxera zoaz eta usain txarra nabaritzen duzu. Zure
buruari galdetzen diozu pertsona horiek nola jasan dezaketen horrelako kiratsa.
Hala ere, minutu batzuetan, zuk ere ez duzu nabaritzen.
Igerilekuan murgiltzen zarenean, dardara egiten duzu hotzagatik, baina, denboratxo
bat pasa ondoren, ura ederra dagoela iruditzen zaizu. Hori dena, estimulu konstante
batengatiko sentiberatasunaren txikitze-prozesu batengatik gertatzen da.
2.10. Zer da egokitzea?
Egokitzea zentzumen errezeptorean gertatzen da. Errezeptoreek
estimulazioaren hasieran gogor erreakzionatzen dute, eta, pixkanaka, gero eta
gutxiago.
Nerbio-sistemaren antolaketa horrek, ziur aski, energia eta arreta
aurrezteko balio du. Zentzumen egokitzea izango ez balitz, inguruneko estimulu
guztiak direla eta etengabeko arreta handia jarriko genuke eta ezinezkoa litzateke
garrantzizko gauzetan kontzentratzea.
Prozesu berezi horrek laguntzen digu aldakorra den estimulazioak arreta
erakartzeko botere itzela ulertzen. Horregatik telebistan, mozketek, plano
PERTZEPTZIOA
42
azkarrek, bat-bateko soinuek, irudi aldakorrek eta abarrek gure arreta erakartzen
dute.
Orduan, objektuak zergatik ez dira desagertzen denbora batez begiratzen
diegunean?
Nahiz eta ez konturatu, gure begiak etengabe mugitzen ari direlako.
Horrela, erretinako estimulazioa etengabe aldatzen da.
2.10.1 Zer gertatuko litzateke gure begien mugimenduak geldituko
bagenitu?
Hori aztertzeko, psikologoek tresna batzuk sortu dituzte. Horrelako bat
proiektagailu bat duen da lentilla bat. Adibidez, hitz bat lentillan proiektatzen
bada, lehenengoz, pertsonak ikusiko du; gero, desagertu egingo da; gero hitz
horren zatiez osatutako beste hitzak agertuko dira, eta, gero, deuseztatu.
Fenomeno horrek oso gauza garrantzitsua erakusten digu: gure
pertzepzioak gure gogamenak emandako esanahien arabera antolatuta daude.
Kanpoko energiaren bihurtze-prozesua “transdukzioa” da. Transdukzioaren bidez
jasotako energia burmuineko neuronen kitzikatze edo inhibizio bihurtzen da.
Zentzumen-errezeptore espezializatuek estimulu espezifikoen transdukzioa egiten
dute
Ikusmenean, erretinako zelula jasotzaileen pigmentuetan energia
elektromagnetikotik energia elektrokimikorako transdukzioa egin eta gero,
aktibazioa zelula ganglionaren axonetatik (nerbio optikoa delakoa) joaten da
garunaren barrura.
PERTZEPTZIOA
43
13. irudia. Ikusmenezko seinaleen norabidea garunean eta hemisferioen prozesamendu motak
Puntu itsuaren esperientzia bizi:
Aurreko irudiari (begiari) begiratzen badiogu, ikusiko dugu zelula jasotzailerik ez
duen erretinako puntu bat: puntu itsua. Puntu horretatik, nerbio-zuntzak begitik
kanpo joaten dira, eta, nerbio optikoa sortuz, burmuin barrura joaten dira. Nahiz
eta puntu hori “itsua” izan, ez gara hortaz konturatzen, burmuinak betetzen
dituelako inguruan daudenaren arabera.
Itxi eskuineko begia eta gurutzea ezkerreko begiaren aurrean ipini. Zuregana ekarri
gurpila eta puntu itsua erdian duzunean burmuinak nola betetzen duen ikusiko
duzu.
Nerbio optikoa
Kiasma optikoa
Goiko kolikulua
Talamoaren nukleo genikulatua
Ikusmen kortexa
PERTZEPTZIOA
44
Seinaleak ikusmen-kortexera iristen direnean, zuloak detektatzen dira. Orduan,
burmuinak ingurua aztertzen du eta zuloan izateko duen posibilitate handiena
kalkulatu egiten du Hori kalkulatua, burmuinak zuloa betetzen du.
Burmuinak ez du argazki-kamara bat bezala funtzionatzen; bere ustez ikusten
duena aktiboki biltzen du.
Begietatik datozen nerbio-bulkadak talamotik pasatu ondoren (nukleo
genikulado eta kolikulu laterala), lobulu parietalean dagoen kortex primariora
(kortex ildaskatua) joaten dira.
Kortex horretan, arazo batzuk konpondu behar dira:
-ditugun bi begiek irudi desberdinak ematen dizkiote burmuinari, baina horrek ez
gaitu objektu dobleak ikustera eramaten. Burmuinak bi begietatik etorritako
informazioa interpolatu egiten du.
-bi begiek harrapatutako irudiak alderantziz daude erretinan
-gure mundua hiru dimentsiokoa da, baina argia erretinan bi dimentsiotan
proiektatzen da.
Interpolazio lan hori guztia ikusmen kortexean egiten da.
Agnosia: objektuak ikusteko eta errekonozitzeko ezintasuna, ikusmen zuzena,
baina gaitza ikusmen kortexean.
Kortex primarioan, estimulu baten errepresentazioa neurona-zutabe
batzuetan dago. Hor prozesatu eta gero, beste gune batzuetara joaten da, gune
horiei kortex estraildaskatua deitzen zaie.
PERTZEPTZIOA
45
2.11. Zentzumen-sistemak elkarren artean independenteak dira?
Burmuinean, nerbio-energia espezifikoek bide espezifikoei jarraitzen diete.
Hala ere, zientifikoek gurutzatutako prozesamenduen adibide asko aurkitu dituzte.
McGurk efektua horrelako bat da. Efektu horrek ahozko hizkuntza
prozesatzean entzumen-informazio eta ikusmen-informazioaren integrazioa
dagoela adierazten du.
Grabaketa batean askotan “ba” silaba entzuten badugu eta bitartean
irudietan pertsona batek “ga” silaba esaten ikusten badugu, hirugarren silaba bat
izango dugu gure esperientzia pertzeptiboan, “da” silaba adibidez. Hirugarren soinu
hori aukera hoberena da, burmuinak bi informazio-iturri gatazkatsuak integratzeko.
Zineman gaudenean ikusten eta entzuten dugu aktore batek besteari hitz
egiten diola, baina hori ez da batere egia, ahotsak zinema-aretoan dauden
bozgorailu batzuetatik ateratzen dira. Bozgorailuak kokatuta daude zuk berek
elkarri hitz egiten diotelako pertzepzioa izan dezazun.
Intermodaltasunaren beste adibide bat sinestesia da. Sinestesia dutenek
sentsazio intermodalak hautematen dituzte: koloreak ikusten dituenean, soinuak
entzun edo zaporeak nabaritzen dituzte (Jean Sibelius musikagileak notak
koloretakoak ikusten zituen eta usaintzen zituela esaten zuen).
(Ikusi: http://www.youtube.com/watch?v=DTP2_1ohtVU Redes )
Sinestesiak frogatzen du zentzumenen prozesuarekin lotuta daudela
elkarrekin lan egiteko.
Esperimentu batean “Erresonantzia magnetikoa” erabiliz, ikertzaileek
pertsona batek hitz egiten baina ahotsik gabe erakusten zuten bideo batean. Hori
gertatzen zen bitartean burmuinak zer egiten zuen begiratu zutenean, soinua
prozesatzeko ardura duen area, entzumen-kortexa, estimulatua zegoen, pertsonek
egiatan soinua entzungo balute bezala.
Bideoan pertsona bat aurpegiera aldatuz erakusten bazen, entzumen-kortexa
isilik zegoen. Baina, “inputak” (informazio-iturri fisikoa) soinuarekin erlazioa baldin
bazuen, kortexa aktibatu egiten
entzute-inputetan.
Gure zentzumen guzti
galdetuz eta eraginez.
antzematen diete; bi inpresioek elkarri kontsultatzen diote.
leherketako irudia sortzen da burmuin
Oliver Sacks-ek bere paziente bati ge
Doktoreak ondo ikusten zuen
eman. Bere lagun bat bera zegoen gelara sartu eta eseriz gero
hautematen gorputzaren alde
altxatzen zenean bakarrik konturatzen zen
Richard Doktoreak ezin zuen hauteman
esperientzia bakarrekoak
mugimenduak eta ahotsa ezin zituen konektatu. Berak zioenez,
zineman gaizki bikoiztutako
Zientifikoak asko arduratzen dira konektatze
Kortex extraildaskatuan, estimuluak bi bide hartzen ditu:
14
PERTZEPTZIOA
46
u egiten zen. Argi dago, ikusmen-inputek eragina dutela
Gure zentzumen guztiek elkarrekin lan egiten dute hasierati
galdetuz eta eraginez. Begiek eta belarriek, aldi berean, keari
bi inpresioek elkarri kontsultatzen diote. Lehergailu
leherketako irudia sortzen da burmuinean.
ek bere paziente bati gertatzen zitzaiona kontatzen du. Richard
ondo ikusten zuen, baina, batzuetan, ikusten zuenari ezin
eman. Bere lagun bat bera zegoen gelara sartu eta eseriz gero,
gorputzaren aldeak gorputzari berari zegozkienik. L
akarrik konturatzen zen, bat-batean, pertsona batenak zirela.
Doktoreak ezin zuen hauteman multisentsorialak ziren estimuluak
bakarrekoak zirela. Batzuetan, adibidez, hiztunen ezpain
k eta ahotsa ezin zituen konektatu. Berak zioenez, bere
zineman gaizki bikoiztutako filma ikusiko balu bezalakoak ziren.
k asko arduratzen dira konektatze-arazo horretaz.
estimuluak bi bide hartzen ditu:
Bide dortsala
bide bentrala
14. Irudia. Kortex estraildaskatuaren bideak
inputek eragina dutela
hasieratik, elkarri
ri eta soinuari
Lehergailu baten
rtatzen zitzaiona kontatzen du. Richard
ezin zion esanahirik
berak ez zuen
Laguna aulkitik
pertsona batenak zirela.
multisentsorialak ziren estimuluak
. Batzuetan, adibidez, hiztunen ezpain-
bere esperientziak
etaz.
sala
PERTZEPTZIOA
47
1. Bide bentralak ( “zer” bidea) objektuaren identifikazioarekin du zerikusia.
2. Bide dortsalak (“non” bidea) identifikazio espazialarekin du zerikusia.
Badirudi bide horrek ekintzarako prestakuntzarekin zerikusia ere baduela.
2.12 Talamoak informazioa banatu eta antolatu eta gero, zer gertatzen da?
Prozesamendua han egin eta beste datu batzuk iritsi eta gero, koordinatuak
izaten dira eta ikusmen-kortexaren beste lekuetara joaten dira ikusmen-irudi
bateratutako pertzepzio bat sortzeko.
15. Irudia. Elkartze-kortexa
Zientifikoek diote kortex horrek goranzko eta beheranzko
prozesamendua erabiltzen duela pertzepzioa lortzeko.
Goranzko prozesamendua datu sentsorialek gidatua da. Beheranzkoa gure
ezagutzak, igurikitzeek, helburuek eta sinesmenek gidatua da.
Adibide honetan ikusiko dugu nola gerta daitekeen:
Esaldi bat irakurtzen duzunean, talamoak esaldi horren alderdi txiki batzuk
burmuineko leku askotara bidaltzen ditu. Goranzko prozesuak daude martxan.
Ezaugarri detektatzaileek egituraren elementu bakoitza aztertzen dute.
Detektatzaile horiek txosten bat egiten dute, ikusmenezko kontzeptualizazio bat.
Alderantzizko arku bat “U” hizkia da; lerro zuzen eta makotuen konbinazio bat
“Ermua” hitza bihurtzen da, eta abar. Idatzizko informazioak ikusmenezko
ezaugarri asko ditu, eta txostena egiteak denbora asko ematen du.
PERTZEPTZIOA
48
Hurrengo prozesatze modua beheranzkoa da. “Neuronen batzorde batek”
txostena irakurtzen du eta erreakzionatu egiten du. Alderdi bakoitza lehengo
esperientziek ekoitzitako ezagutzaren argitan analizatzen dira. Neurona batzuek
“Ermuatik” pasatu zarenean zuk buruan egindako irudia ekartzen dute; beste
batzuek, hango ezagun bat; beste batzuek kontzientziara ekartzen dizute Ermua zuk
ikusitako film batean agertzen zela. Horrela, informazioa gehitu edo kendu egiten
da. Burmuinak datuak aldatzea erabaki dezake. Askotan, hala egiten du.
Jendearen esperientziak bakarrak eta berdingabeak direla eta, beren goi-
beheko azterketa-prozesura interpretazio desberdinak eramaten dituzte.
Horregatik, bi pertsonak estimulu beren oso pertzepzio desberdina izan dezakete.
Mundua zehatz-mehatz hautemango dugulako bermerik ez dago, zure
begietarako posiblea balitz ere.
Guk ez dugu begiez ikusten, burmuinaz baizik.
Ikusi dugunez, efektu intermodalek burmuineko alde desberdinen arteko
erlazioak adierazten dituzte. Dena den, badago adierazpen aukerako bat:
batzuetan, burmuineko alde batek funtzio bat baino gehiago izan dezake, eta,
horrela, zentzumen batzuk prozesatzen laguntzen du. Adibidez, entzumen-
kortexaren neuronek ukimenarekiko erantzun ahulak ere ematen dituzte.
Modalitate sentsorial batetik baino gehiagotik etorritako informazioa prozesa
daiteke. Horri prozesamendu paraleloa deitzen zaio.
2.13. Gauzak nola daude irudikatuta kortexean?
Hitzek ez duten sinbolikoki irudikatzen dituzten gauzen antzik. Burmuinean
neuronen pizte-ereduek objektuak eta gertaerak irudikatzen dituzte modu berean.
Ereduak gauzen errepresentazio kodifikatuak dira, eta ez irudiak.
Irudi mentalak ez dira argazkiak bezalako irudiak; burmuineko alde bat edo
batzuetan kokatzen dira. Burmuinak irudiaren osagaiak banatuta prozesatzen ditu
(forma, kolorea, mugimendua, egitura, lekua …), gero interpolazioa egiteko eta
pertzepzioa sortzeko.
Dena den, hurbiltze neuronal batek pertzepziozko esperientziari buruz ez
digu askorik esaten.
PERTZEPTZIOA
49
“Pertzepzioa ulertzeko neuronak aztertzea hegaztiek hegan egiten ulertzeko lumak
aztertzea bezalakoa da” (Morton Hunt).
2.14. Pertzepzioa, prozesu fisiologiko bat baino gehiago da
Gizakien pertzepzioa ez da kanpoko munduko errepresentazioak nerbio-
sistema zentralera transmititzen duen prozesu fisiologikoa bakarrik. Beste goiko
prozesuek ere parte hartzen dute, nerbio-bultzadei esanahia emateko.
Pertzepzioa ulertzeko hurbiltze kognitiboa izan behar dugu. Hurbiltze
kognitibo horren barnean, Helmotz-en tradizioa oso garrantzitsua da. Irvin Rock
(1922-1995) tradizio horren ikertzailea zen, eta, gaur egun, ezagunetariko bat.
Irvin Rockek (1983) dio pertzepzioa askotan, nolabait, arazoak ebazte sortzaile
baten emaitza dela. Informazio osatugabetatik ondorioztatzen den inferentzia.
Horregatik, kamioi bat zure bidetik datorrela ikusten duzunean, erabat argi
ikusten ez baduzu ere, ziur bere sakontasuna, neurria eta forma egokienean ikusten
duzula, ihes egin ahal izateko. Kalkulu guztiek ez dute begi-keinu bat baino denbora
gehiago ematen.
2.15. Burmuinak zein datu jaso erabaki eta gero, datuak nola antolatzen
ditu inferentzia hori egiteko? Banakako sentsazioak nola integratzen dira
gure munduaren osotasunezko kontzepzioa sortzeko?
Informazioa antolatu behar da hautematen duenarentzat zentzua izan
dezan.
Pertzepzioa datu sentsorialak informazio esangarri bihurtzearen prozesu
kognitiboa da.
Pertzepzio-antolaketa beharrezkoa da munduan antzemandako
elementuetatik erregulartasunak aurkitzeko, gero horiek burmuinean
irudikatzeko, geroago ezagutzeko, eta abarreko prozesuak egiteko.
Liluragarria dena da objektuaren pertzepzioa gure gogamenean bakarrik
existitzen dela, baina, horrela izanda ere, fisikak esaten duena oso antzekoa da.
Ikusi dugunez, gogamenak ez du eremu sentsorialean dagoena bakarrik erabiltzen
(goranzko prozesamendua), baizik eta aurreko estimuluak eta oroimenak ere
elkartzen ditu (beheranzko prozesamendu) pertzepzio bat sortzeko. Datu
horiekin guztiekin, informazio sentsorial horri buruzko
suposizioak egiten ditu.
Goranzko prozesamenduari esker
estimuluaren pertzepzioa biltzen da. Adibidez, objektu bat
dugun pertzepzioa. Prozesu
lehengoaren eta asoziazio
Beheranzko prozesuak ezagutzak (eskema kontzeptual
igurikitzeek) emanda datoz.
2.16 Inguruneko hainbeste estimulutatik, garunak zer informazio
aukeratzen du ezagutza sortzeko?
Garunak erabilgarri zaion informazioa bakarrik hartzen du, eta ingurunean
egonkor modu batean gertatzen dena d
onarpen egitera eramaten dute
erabiltzera: heuristikoak.
2.17. Zer dira heuristikoak?
Heuristikoak informaziotik inferentziak egiteko bidexkak dira, munduari
zentzua eman ahal izateko.
Bidexka bat da informazioa dagoen
interpretatzea.
Testuinguru fisikoa
ezaugarriei buruzko onarpen batzuk egitera eramaten gaitu, adibidez:
-azalean argiztapen-aldaketarik egonda ere,
-distantziaren aldaketarik egonda ere, gauz
-argia goitik dator
16. Irudia. Forma konkaboak eta konbexuak ikusten ditugu argiaren arabera
PERTZEPTZIOA
50
informazio sentsorial horri buruzko ondo oinarritako
Goranzko prozesamenduari esker, estimulu baten
pertzepzioa biltzen da. Adibidez, objektu bat dituen
pertzepzioa. Prozesu hori estimuluaren araberakoa da, eta ikusmen
eta asoziazio-kortexen aktibazioaren emaitza da.
Beheranzko prozesuak ezagutzak (eskema kontzeptualek, s
ek) emanda datoz.
Inguruneko hainbeste estimulutatik, garunak zer informazio
aukeratzen du ezagutza sortzeko?
Garunak erabilgarri zaion informazioa bakarrik hartzen du, eta ingurunean
egonkor modu batean gertatzen dena da erabilgarria. Gertaera horiek zenbait
onarpen egitera eramaten dute garuna eta, horrenbestez, estrategia batzuk
Zer dira heuristikoak?
Heuristikoak informaziotik inferentziak egiteko bidexkak dira, munduari
n ahal izateko.
Bidexka bat da informazioa dagoen testuingurua
Testuinguru fisikoak baita fisikoa ez denak (ezagutza) ere
buruzko onarpen batzuk egitera eramaten gaitu, adibidez:
ketarik egonda ere, gauzek kolore bera dute
distantziaren aldaketarik egonda ere, gauzek neurri bera dute
Forma konkaboak eta konbexuak ikusten ditugu argiaren arabera
ondo oinarritako
estimulu baten osagaietatik,
dituen ertzengatik
eta ikusmen-kortexa
sinesmenek eta
Inguruneko hainbeste estimulutatik, garunak zer informazio
Garunak erabilgarri zaion informazioa bakarrik hartzen du, eta ingurunean
. Gertaera horiek zenbait
estrategia batzuk
Heuristikoak informaziotik inferentziak egiteko bidexkak dira, munduari
testuinguruaren arabera
ere ikusmenezko
buruzko onarpen batzuk egitera eramaten gaitu, adibidez:
dute
-antzeko gauzak elkarrekin ikusten ditugu eta de
ikusten dugu testuinguruaren kontrasteagatik.
ilusioak honela erakusten du:
Prozesamendu ho
informazioa argitzen du,
kontzepzio bat ateratzen du, ondo edo gaizki:
Goranzko prozesuak bakarrik ez digu zer ikusten ari garen oso argi esaten
H ala A. Beheranzko prozesamenduak lehengo Hz eta bigarrena Az ikuste
eramaten gaitu, berdinak izan arren. Kasu honetan
burmuinak anbiguotasuna ebazten du.
Demagun soinu bat entzuten duzula eta
litekeena da “hartu” hitza
hitza hautemango duzu.
Richard Warren-
burmuinak geroko estimuluak aurreko estimulua nola
denboran atzera joan daitekeela
Wallbott-ek, esperimentu bat
zizkien. Film bakoitzaren ondoren, bideoklip bat ikusten zuten, non pertsona bat
espresio neutroa batekin agertzen
ikusi ondoren, bideoklipeko
PERTZEPTZIOA
51
antzeko gauzak elkarrekin ikusten ditugu eta desberdina dena are desberdinago
ikusten dugu testuinguruaren kontrasteagatik. Ebbinghaus-en
erakusten du:
17. Irudia. Ebbinghausen ilusioa
Prozesamendu horrengatik, batzuetan, burmuinak anbiguoa den
, eta, besteetan, zentzumenetik datorren informaziotik
kontzepzio bat ateratzen du, ondo edo gaizki:
Goranzko prozesuak bakarrik ez digu zer ikusten ari garen oso argi esaten
A. Beheranzko prozesamenduak lehengo Hz eta bigarrena Az ikuste
eramaten gaitu, berdinak izan arren. Kasu honetan, testuinguruari esker
burmuinak anbiguotasuna ebazten du.
Demagun soinu bat entzuten duzula eta bat-batean hitz hauek
litekeena da “hartu” hitza hautematea. “Hartu autoa” entzutean, orde
-ek (1970) aurkitutako fenomeno hori
burmuinak geroko estimuluak aurreko estimulua nola hauteman
daitekeela iradokitzen duelako.
rimentu batean, pertsona batzuei hiru film motz jarri
bakoitzaren ondoren, bideoklip bat ikusten zuten, non pertsona bat
espresio neutroa batekin agertzen baitzen. Hildako emakume bati buruzko film
ko pertsonak tristura adierazten zuela esan zuten. Zopa
sberdina dena are desberdinago
en tamainaren
burmuinak anbiguoa den
zentzumenetik datorren informaziotik,
Goranzko prozesuak bakarrik ez digu zer ikusten ari garen oso argi esaten,
A. Beheranzko prozesamenduak lehengo Hz eta bigarrena Az ikustera
testuinguruari esker, gure
hitz hauek: “hartu kafea”;
, ordea, ziur, “sartu”
oso bitxia da,
hauteman xedatzeko
ean, pertsona batzuei hiru film motz jarri
bakoitzaren ondoren, bideoklip bat ikusten zuten, non pertsona bat
dako emakume bati buruzko filma
ura adierazten zuela esan zuten. Zopa-
PERTZEPTZIOA
52
plater bat ikusi ondoren, pertsonak pentsakorra zirudiela esan zuten. Ume bat
jolasten ikusi eta gero, pertsonak zoriontsua zirudiela esan zuten.
Gure pertzepzioak izateko, kasu gehienetan, ikusi ditugun bi prozesu motak
nahasten dira. Sentsazioek eta kognizioek pertzepzioa sortzen dute.
Saxofoi-jotzailea
18. Irudia. Irudi anbiguoa
Horrek erakusten du igurikitzeek nola aldatzen duten gure pertzepzioa.
Saxofoi-jotzailea hitza irakurri eta gero, saxofoi-jotzailea ikusteko probabilitatea
handiagoa izango da. Saxofoi-jotzaile batengan pentsatzen dugunean, beheranzko
eraginak formaren goranzko prozesamenduan du eragina.
Igurikitzeek pertzepzioan duten eraginari “pertzepzio-esparrua” esaten
zaio (“sinestea da ikustea”). Batzuetan, errealitatearen alderdi bati buruz ideia
faltsu bat dugunean, egia ikusteko zailtasun handiagoa dugu.
Zer ikusten duzu hemen?
“Ness Aintzira”
19. Irudia. Irudi anbiguoa
Honako hau ozen irakurri:
Mariak axuri bat
bat dauka
PERTZEPTZIOA
53
Hautematen dugunetik, alde handia ez dago gure begien aurrean, gure
begien atzean baizik.
Esperientziaren bidez, informazio ezezaguna interpretatzen duten
kontzeptuak edo eskemak sortzen ditugu. Eskema horiek sentsazio anbiguoetako
interpretazioan dute eragina.
Adibidez, zeruan mugitzen den objektu bat ikustean, eskema batzuk
aplikatzen ditugu: “hori txori bat da”, “hori hegazkin bat da”, “Superman da” …
Aurpegiak ezagutzeko, eskemek aurpegiko ezaugarriak ikustera prestatzen
gaituzte aurrez.
Argazkiak erabiliz, ikusi da karikaturan margotu den aurpegi bat egiazko
argazkiak baino ezagutza hobea ekoizten duela. Horrela, esperimentu batean ikusi
da Arnold Schwarzenegger-i dagokion karikatura-irudiak bere argazkiak baino
zehatzago ezagutzen dela.
Peter Thompson-en (1980) aburuz, aurpegien ezagutza begiekin eta
ahoarekin du zerikusia.
Psikologoak pertzepzioaren alderdi kognitibo horiek 40ko hamarkadan hasi
ziren ikasten.
Bruner-ek and Postman-ek (1980) ume talde bati neurri bereko jostailu eta
bloke batzuk erakutsi eta beren neurriari buruz galdetu zieten. Umeek jostailuak
handiagoak zirela esan zuten. Beste ume talde bati, jostailuak emango zitzaiela esan
zieten, baina une horretan hori ezinezkoa zela, itxaron beharko zutela. Horiek
jostailuak are handiagoak zirela esan zuten.
Beste ikerlari batzuek gose eta ez gose ziren pertsona batzuei janari batzuen
neurriei buruz galdetu zieten. Goseak zeudenek besteek baino handiagoak ikusten
zituzten.
Horrelako esperimentuek erakusten dute beharrak, desioak eta beste
faktore kognitiboek gure pertzepzioan hartzen dutela parte.
Beste zenbait esperimentuk erakutsi dute nortasuneko alderdi batzuek
ere parte har dezaketela pertzepzioan:
Frenkel-Brunswik-ek ume talde batzuei “aurreiritzietarako joeran”
puntuazioak eman zizkien. Berak uste du joera horrek “nortasun autoritarioarekin”
lotura daukala. Umeei txakur baten argazkia erakutsi zien. Gero, txakurra pausoka
PERTZEPTZIOA
54
katu bihurtzen zela agertzen zuen argazki talde bat erakutsi zieten. Berek zer
ikusten zuten, txakurra ala katua esateko, atazaz. “Aurreiritzirako joeran” puntuazio
altuena izan zutenek txakurra ikusten zuten besteek baino denbora luzeagoz. Gauza
bera gertatu zen, kolore batetik bestera aldatzen zen karta bat ikusteko esan
zietenean.
Gure beharrek, motibazioek eta oroimenek ere eragina dute
pertzepzioan.
Kuboaren forma gure begiek egindako prozesutik soilik ikusiko bagenu,
alde arrosa posizio batean besterik ez genuke ikusiko. Bi posizioak ikus ditzakegu
elementu guztiak antolatzeko eta elementu horiei esanahia emateko dugun
ahalmenagatik.
Datuen antolaketan, burmuinak zuloak ere betetzen ditu. Burmuinak
estimuluak zentzua izateko falta den informazioa betetzen du, ikusi dugunez.
2.18. Nola hautematen ditugu formak?
Gestalt psikologiak pertzepzioaren antolaketaren alderdi kognitiboak
azpimarratu nahi izan zuen. Gestalteko psikologoek pertzepzioari buruzko
ikerketa asko egin zituzten gure hautematea ez dela kaotikoa frogatzeko.
Gestalteko psikologoek burmuinak antzemandako elementuak forma
koherentetan nola antolatzen dituen eta horrelako fenomenoak aztertu zituzten.
PERTZEPTZIOA
55
20. Irudia. Kolorez antolatutako irudia
Ikus-eredu baten elementuek ez dute independenteki funtzionatzen, gure
burmuinak hainbat elementu elkartzen baditu. Elkartze hori ez da edozein
modutan gertatzen. Gestalteko psikologoek antolaketa pertzeptiborako zenbait
lege edo erregulartasun aurkitu zituzten, eta, horiei esker, elkarrengandik ongi
bereiz daitezkeen osotasunak hautematen ditugu, hots, formak eta objektuak.
Gestalteko psikologiak antolaketa pertzeptiboaren zenbait lege eman ditu
ezagutzera:
-Irudia eta hondoa
-Sinpletasuna
-Antzekotasuna
-Hurbiltasuna
-Jarraitutasuna
-Lotura
-Itxiera
-Norabidea
-Familiartasuna
Irudia eta hondoa: Ikusmenak irudia eta hondoa bereizteko gaitasuna du
(irudia kamuflatua ez badago, behintzat: kameleoiak, sugeak...).
Prozesu hori lehentasunezkoa eta oinarrizkoa da pertzepziora iristeko.
Irudia-hondoaren legeak aztertzeko, hau da, bata eta bestea nola bereiz
ditzakegun azaltzeko, irudi anbiguoak sortu izan dira.
PERTZEPTZIOA
56
21. Irudia. Rubin-en irudia
Adibide klasiko horretan, bi elementu-antolaketa desberdin kontzientzian
aurkezten dira. Horrek erakusten duelako antolaketa gogamenean dagoela eta ez
estimuluan. Hala ere, inoiz ez dira elkarrekin batera aurkezten. Ezinezkoa da aldi
berean ikusmen-eredu bat irudi eta hondo gisa ikustea.
22. Irudia. Boring-en irudia
Rubin-ek (1921) irudia-hondoaren legeak proposatu zituen, adierazteko
zein kasutan ikusiko dugun bat eta bestea irudi edo hondo gisa:
-Irudiak ezaguna zaigun objektu baten itxura du eta hondoa formarik gabeko
materia gisa hautematen dugu.
-Irudia hondoa baino hobeto gogoratzen da eta xehetasun handiz.
-Irudia hondoaren gainean dagoela iruditzen zaigu, hau da, gugandik gertuago.
- Badirudi irudia eta hondoa bereizten dituzten ertzak irudiarenak direla. Hondoak
amorfoagoa dirudi.
-Forma bat zenbat eta txikiagoa, irudia hautemateko probabilitate orduan eta
handiagoa izango da.
-Irudiak, hondoarekin, beste edozein orbanak baino kontraste handiago du.
-Oroimenak nagusiki gordetzen duena irudia da.
PERTZEPTZIOA
57
-Eredu bateko alde simetrikoek, normalean, irudiak dirudite. Area konbexuak ere
bai.
-Eremu itxiak normalean irudi gisa ikusten dira, eta, erabateko itxiera ez badago,
itxi egiten ditugu ertz irudipenezkoak sortuz.
Sinpletasuna: estimuluak ahalik eta modurik sinpleenean hautemateko
joera
a) figura zerk osatzen du, b)-k, c)-k edo d)-k?
Antzekotasunaren legea: antzekoak diren estimuluak taldekatzeko joera.
Objektuak ezaugarri anitzetan izan daitezke antzeko: forma, kolorea, argitasuna…
Hurbiltasunaren legea: elkarrengandik hurbil dauden elementuak
taldekatzeko joera.
Jarraitutasunaren legea
zuzen bat edo kurba bat osatzen baldin badute, elementu
hautemateko joera dugu.
Loturaren legea: fisikoki
hautematen dira.
Itxieraren legea: aurkitzen dugun informazioa partziala denean betetzen
dugu osotasuna sortzeko joera.
Norabide beraren leg
taldekatzeko joera.
PERTZEPTZIOA
58
asunaren legea: elementu desberdinak elkartzerakoan,
zuzen bat edo kurba bat osatzen baldin badute, elementuak osotasun
: fisikoki lotuta dauden elementuak osotasun gisa
aurkitzen dugun informazioa partziala denean betetzen
dugu osotasuna sortzeko joera.
Norabide beraren legea: norabide berean mugitzen diren elementuak
: elementu desberdinak elkartzerakoan, horiek
ak osotasun gisa
dauden elementuak osotasun gisa
aurkitzen dugun informazioa partziala denean betetzen
orabide berean mugitzen diren elementuak
PERTZEPTZIOA
59
Familiartasunaren legea: elementu isolatuak elkartuz gero ezagunak edo
zentzuzkoak zaizkigun irudiak hautematen baditugu, elementu isolatu horiek
elkartzeko joera izango dugu.
Beste erregulartasunik ere badago gure pertzepzioan; adibidez, batzuetan
nahiz eta objektu osoak ez ikusi beste objektuek estaltzen dituztelako, guk osoak
hautematen ditugu.
Ikerlanek erakusten dute guk suposatutako silueta, neurri batean,
asoziazioaren bidez (hiru angeluek hiru triangelu ekartzen dituzte gure
oroimenera) eta, beste neurri batean, esperientziak erakutsitako “interposizio”
esanahia duten gakoen bidez sortzen dugula. Tarte zuriak iradokitzen digu
triangeluen eta zirkuluen aurrean zerbait estaltzen ari dela. Horregatik, gure
gogamenak suposatutako triangelua ikusten dugu.
Printzipio horiek munduaren pertzepzio koherente bat adierazten
laguntzen dute, osotasuneko irudi eta formez eraikia, loturarik gabeko kurba eta
marren multzoen ordez. Ikerlan askok erakutsi dute objektuak igartzeko gako
garrantzitsuena forma dela.
PERTZEPTZIOA
60
Animalia sinpleenengan, erantzun neuronalak nahikoak izan daitezke
ekintzarako; pertsonengan, berriz, mezu neuronalak, askotan, esanahi gabekoak
dira prozesu kognitiboek interpretatu arte.
2.19. Zer gertatzen da aurpegien pertzepzioarekin? Beste estimuluak
bezalakoa da?
Gizakientzat, lehentasuna da beste gizakien aurpegiak ezagutzea.
Aurpegiaren zein ezaugarri erabiltzen ditugu aurpegia ezagutzeko? Aurpegi bat
ezagutzeko ez dugu erreplika zehatz bat ikusten. Karikaturek oso ondo erakusten
dute hori. Zergatik ezagutzen ditugu hain aurpegi deformatuak?
Ikusi dugunez, burmuinak informazio partzialekin funtzionatzen du, bestea
testuingurutik eta igurikitzeetatik inferituz eta ondorioztatuz.
Aurpegiak direla eta erantzuten dituzten neurona espezifikoak daude
horretarako.
2.20. Eta mugimendua, nola hautematen dugu?
Mugimendua objektuetatik bakarrik ez da etortzen, gugandik ere etortzen
da, etengabe burua eta begiak mugitzen ditugulako. Burmuinak une batean egin
behar ditu izugarrizko kalkuluak.
Adibidez, saskibaloian jokatu baduzu, norbaitek pilota jaurti bezain laster,
zure burmuinak honako hauek kalkulatu behar ditu begiko keinu batekin:
pilotaren abiadura, norabidea, efektua eta 0.4 segundoan non egongo den. Fisikari
batek potentzia handiko ordenagailuekin ezin izango lituzke kalkuluak hain azkar
egin.
Mugimenduaren pertzepzioaren kontua zaila da, begien erretinan
zeharreko mugimendua ez delako mugimendu-pertzepzioaren kausa. Zergatik?
Burmuinak txikitzen diren objektuak urruntzen direla eta handitzen
direnak hurbiltzen direlako oinarrian kalkuluak egiten ditu. Aldaketa hori baldin
badago, begien erretinan mugimendua izango da, baina:
PERTZEPTZIOA
61
-hegazkin bati begiekin jarraitzen badiogu, erretinan ez dago mugimendurik, baina
mugimenduaren pertzepzioa badugu.
-beste batzuetan, erretinan mugimendua badago, baina ez dugu gauzak mugitzen
direla hautematen, apal bateko liburuei begiratzen diegunean bezala.
Burmuinak bi informazio mota erabiltzen ditu mugimenduaren pertzepzioa
sortzeko edo ez. Alde batetik, erretinako objektuaren puntu batetik besterako
mugimendua. Beste alde batetik, begien eta buruaren mugimendua. Biak
konbinaturik:
1. Erretinan mugimendua + begien mugimendua = ez dago mugimendurik (gu
mugitzen gara).
2. Erretinan mugimendua + begien mugimendurik ez = mugimendua pertzibitzen
dugu (objektua mugitzen da).
3. Erretinan mugimendurik ez + begien mugimendua = mugimendua hautematen
dugu (objektua mugitzen da eta begiekin jarraitzen diogu).
Burmuinak etengabeko aldaketak ebaluatzen ditu irudietan, film baten
fotogramak izango balira bezala.
Baina, mugimenduan, edozein pertzepzio motatan bezala, beste zenbait
alderdik ere parte hartzen dute; adibidez, objektuaren ezagutzak mugimenduaren
pertzepzioa aldatzen du.
Dena den, gure pertzepzioa ez da beti zuzena.
Mugimendurik ez dagoenean ere, mugimendu-pertzepzioa izan dezakegu:
-Erretinaren alde batzuk estimulatzen badira, mugimendua hautematen dugu
azkar. Wertheimer-ek 1912an ikusi zuen hurbil zeuden bi argi txandaka eta
denbora epe batean piztuz mugimenduaren pertzepzioa sortzen zela.
Mugimendu hori estimuluen distantziaren eta estimuluen agertzearen
arteko denboraren araberakoa da. 60 msg eta 200 msg arteko distantzia egokia da
mugimendua ikusteko.
PERTZEPTZIOA
62
Mekanismo horrek, ziur aski, film bat ikusten uzten gaituena da. Film
batean, segundoko 24 irudi agertzen dira, eta gure sistema pertzeptiboak
mugimendua hautematen du.
-Batzuetan, hondo uniforme batean mugikorra ez den estimulu baten pertzepzioa
izaten dugu. Adibidez, argi txiki bati begiratzen diogunean gela ilun batean 2
minutuz. Argia ikusiko dugu mugitzen eta norabidea aldatzen 10 segundoan behin.
Efektua desagertzen da hurbil estimulu bat jartzen badugu.
-Objektu estatiko bat mugitzen ikusten dugu objektu mugikor bat inguratzen
duenean. Adibidez, hodeiek ilargia inguratzen dutenean, badirudi ilargia beste
norabidean mugitzen dela. Objektu txikiago bat inguratzen duen objektu handiago
bat normalean estatiko hautematen dugu (hondoak bezala).
- Badirudi objektu estatiko bat mugitzen dela beste batez inguraturik dagoenean,
azken hori mugitzen bada. Hodeiak ilargiaren aurrean pasatzen direnean, badirudi
ilargia kontrako norabidean mugitzen dela.
-Gure mugimenduari buruzko informazio argirik ez badugu, orduan, hurbil dagoen
objektu baten mugimenduaren norabidea aldatzen bada, zaila egiten zaigu jakitea
gu mugitzen garen ala objektuak mugitzen diren, horregatik, batzuetan bat edo
bestea hautematen dugu. Adibidez, autobus batean gaudenean, geldirik edo oso
poliki mugituz eta kanpoko beste autobusa beste norabidean mugitzen hasten
bada, hautematen dugu gu azkarrago hasi garela mugitzen eta beste autobusa
geldirik dagoela.
2.21. Koloreak nola hautematen ditugu?
Kolorearen hautemateak objektu bat beste batetik bereiztea errazten du.
Zuri beltzean ikusiko bagenu, zaila egingo litzaiguke masustak edo marrubiak
biltzea, sagarrak eta hostoak bereiztea, mendian loreak biltzea edota semaforoen
kolore-aldaketa bereiztea.
Badaude kolore akromatikoak: zuria, beltza eta grisa, eta kolore
kromatikoak: urdina, gorria, berdea, horia, laranja, morea...
PERTZEPTZIOA
63
Argiak egiten du posible koloreak existitzea. Objektuek, berez, ez dute
kolorerik, kolorea gure hautematearen emaitza da. Kolorearen pertzepzioa
esperientzia psikologikoa da.
Newtonek argia espektro batez osatuta dagoela aurkitu zuen. Espektro hori
energia elektromagnetikoko uhin-luzera desberdinez osatuta dago.
Guretzat, koloreak hiru ezaugarri ditu:
-Ñabardura: kolorearen esperientzia subjektiboa. Uhinen luzeraren araberakoa da.
-Distira: argiaren intentsitatea. Argiaren zabaltasunaren araberakoa da.
-Asetasuna: ñabardura baten garbitasuna. Uhin luze bat edo uhin luzeen
konbinazio baten araberakoa da.
2.21.1. Argia
Argia objektu batean islatzen denean, objektuak argiaren alde bat xurgatzen
du (uhinen luzera batzuk), eta beste batzuk islatu eta sakabanatzen ditu. Argi hori
gure begietara iristen da eta guk kolorea hautematen dugu.
Uhinen luzeraren arabera, kolore bat edo beste hautematen dugu. Kolorea
ez da argiaren ezaugarri bat, gure esperientzia kontzientea bazik, gure
zentzumenek argiarekin duten elkarrekintzaren ondorioa.
2.21.2. Eta koloreak nahasten ditugunean, zer hautematen dugu?
Bi nahasketa mota daude, nahasketa kengarria eta nahasketa gehigarria.
23. Irudia. Argien eta pigmentuen nahasketak
PERTZEPTZIOA
64
Nahasketa kengarria (margoak edo pigmentuak). Koloreak nahasten
ditugun heinean, horiek islatzen duten argi kantitatea gutxituz joaten delako. Beste
hitzetan esanda, koloreak batzen diren heinean, emaitza gero eta ilunagoa da.
Oinarrizko kolorea beste batzuen nahasketaren bidez lortu ezin dena da.
Nahaste mota honetan, oinarrizko koloreak gorria, urdina eta horia dira.
Berdea, hemen, ez da oinarrizko kolorea. Urdina eta horia nahasiz gero, kenketa
bikoitza gertatuko da, alde batetik, urdinak argi-uhin luzeak xurgatuko ditu (gorri-
horia; ez dira islatuko) eta, beste alde batetik, horiak gauza bera egingo du argi-uhin
motzekin (bioleta-urdina; ez dira islatuko). Horrela, nahasketa horretan, argi zuria
islatzen bada, berdea ikusiko dugu.
Nahasketa gehigarria (argiak). Koloreak nahasteko modu horri nahasketa
gehigarria deitzen zaio koloreak nahasiz goazen heinean horiek islatzen duten argi
kantitatea handituz joaten delako. Beste hitzetan esanda, koloreak batuz goazen
heinean emaitza gero eta argiagoa delako. Argiak nahastearen emaitza izango da
beste argi kolore bat edo argi zuria.
Adibidez, argi horia eta urdina batzearen emaitza argi zuria da.
Nahasketa mota honetan, oinarrizko koloreak gorria, berdea eta urdina dira.
Hemen, berdea oinarrizko kolorea da. Argi urdina eta horia nahasten baditugu,
osagarriak direla eta, batek bestea deuseztatuko du eta nahasketaren emaitza grisa
izango da.
PERTZEPTZIOA
65
2.21.3. Kolorearen hautematea azaltzen dituzten teoria nagusienak
Bi teoria nagusi daude hau azaltzen dutenak:
Teoria hirukromatikoa
Young-Helmotzen teoria horrek defendatzen du koloreen ikusmena hiru
kolore primariotan oinarrituta dagoela. Teoria horren arabera, begietako
erretinako kono bakoitzak uhin-luzera bat, eta, beraz, kolore bat hautemateko
espezializazioa du:
Kono mota batek argi-uhin luzeak hauteman ditu bereziki (gorria).
Bigarren kono motak argi-uhin ertainak hauteman ditu (berdea).
Hirugarren kono motak argi-uhin motzak hauteman ditu (urdina).
Argiak konoetan jotzen duenean, hiru konoen aktibazio konbinaketa sortzen du.
Konbinazio honen arabera kolore bat ikusten dugu.
Giza ikusmenean, hiru kono mota daude, eta teoria hori koherentea da
aurkikuntza horrekin.
PERTZEPTZIOA
66
24. Irudia. Konoen aktibazio mailaren arabera agertzen da gezien neurria
Teoria horrek arazo bat zuen, adibidez, beltza nola hautematen den ez du
azaltzen. Gainera, badakigu koloreei antzemateko ahalmena galtzen denean ez dela
kolore bakarra ikusteko ahalmena galtzen, baizik eta bikoteetan gertatzen dela.
Gorria ez bada ikusten, berdea ere ez. Urdina ez bada ikusten, horia ere ez.
Bestalde, iradokitzen du kolorearen ondorengo efektuak horrelako kolore bikoteen
arteko lotura dagoela.
Hori dena kontuan izanda, Edward Hering-ek ikusmena lau kolore
oinarrizkoak zeudela proposatu zuen aurkako prozesuen teorian.
Aurkako prozesuen teoria
Teoria hirukromatikoaren ekarpena osatu zuen. Teoria berri horren
arabera, 3 errezeptore mota ditugu, bakoitza bi erantzun aurkako emateko gai:
-zuria eta beltza
-gorria eta berdea
-horia eta urdina
zuria
urdina
berdea
gorria
horia
laranja
morea
PERTZEPTZIOA
67
Errezeptoreen alde bat aktibatzen denean, beste aldea ezin da aktibatu
(horia transmititzen badu ezin du urdina transmititu).
Teoria horren arabera, erretinara iritsitako argi-uhinaren luzeraren
arabera, konoek kolore baten hautematea inhibitu eta bestearena aktibatzen dute.
Zelula batek batera aktibatu eta desaktibatu ezin duenez, ezinezkoa da berde-
gorrixka edo urdin-horixka koloreak hautematea. Zelulen aktibazioak edo
inhibizioarekin kolore baten pertzepzioa izango du emaitzatzat.
25. Irudia. Aurkako zelulen aktibazioaren emaitza psikologikoak
Baina bi teoriak egokiak dira koloreen pertzepzioa adierazteko:
hirukromatikoa, erretinako konoen mailan, eta aurkako prozesuen teoria,
neuronen mailan. Badirudi koloreen prozesamendua bi garaitan gertatzen dela.
Lehengo garaia. Young-Helmotzen teoriak dioen bezala, kolore desberdinen
arabera, konoek erantzun desberdinak ematen dituzte.
Bigarren garaia. Hering-ek (1964) dioen bezala, ikusmen-kortexaren
bidean dauden aurkako prozesuaren zelulek konoek bidalitako seinaleak
prozesatzen dituzte.
2.21.3.1. Teoria sustatzen dituzten irudi-ondoko adibideak
PERTZEPTZIOA
68
26. Irudia. Irudi-hondoko bi adibide
2.21.4. Zein dira koloreak hautemateko urritasunak?
Urritasun horiek jaiotzetikoak izan ohi dira, baina, adibidez, istripuen edo
drogen kontsumoaren eraginez ere ager daitezke.
Europarren artean, gizonezkoen %8k eta emakumezkoen %1ek koloreak
hautematean urritasunen bat dute (urritasun horiek X kromosomarekin lotuak).
Koloreak hautematerakoan, 3 ikusmen mota topa ditzakegu:
1. Hirukromatak
2. Bikromatak
3. Monokromatak
26 Irudia. Ezkerretik urdinera, monokromaten, bikromaten eta hirukromaten ikusmena
Hirukromatak: ikusmen kromatiko arrunta. Oinarrizko kolore guztiak
hauteman.
PERTZEPTZIOA
69
Bikromatak: Daltoniko deitzen zaie. Oinarrizko bi kolore bakarrik hauteman
ditzakete, kono mota baten edo gehiagoren eza daukatelako. Daltonismo mota
guztietan, kono mota bat falta da.
Hauteman dezaketen kolorearen arabera, 3 multzotan sailkatzen dira:
-Protanopeak. Gorria ez hauteman.
-Deutanopeak. Berdea ez hauteman.
-Tritanopeak. Urdina edo horia ez hauteman.
27. Irudia. Ikusmen normalerako eta ikusmen murrizturako argi ikusgarriaren uhin-luzerak eta horien
emaitza argazki bat ikustean
2.21.5. Kolorearen fenomeno batzuk
Kolorearen aldi bereko kontrasteak esaten du kolore baten itxura aldatu
egin daitekeela kolore horrekin batera aldi berean beste kolore bat
28. Irudia. Arrosa kolorea
Kolorearen ondorengo kontrasteak esaten du kolore baten itxura alda
daitekeela kolore horren aurretik beste kolore bat
Irudi-hondokoak kolore osagarriekin agertzen dira soilik: beltza
berdea-gorria, horia-urdina.
2.22. Sakontasunaren pertzepzioa nola lortzen dugu?
Objektuen sakontasuna eta distantzia kalkulatzea ezinbestekoa
egiteko, pilota bati ostiko bat jotzeko, gid
Nola kalkulatzen dugu guregandik
objektuen arteko distantzia?
PERTZEPTZIOA
70
Kolorearen fenomeno batzuk
Kolorearen aldi bereko kontrasteak esaten du kolore baten itxura aldatu
egin daitekeela kolore horrekin batera aldi berean beste kolore bat agertzen
Arrosa kolorea berdina izan arren, desberdina ikusten da kontrasteagatik
Kolorearen ondorengo kontrasteak esaten du kolore baten itxura alda
daitekeela kolore horren aurretik beste kolore bat agertu bada.
ondokoak kolore osagarriekin agertzen dira soilik: beltza
urdina.
29 Irudia. Aldibereko distira-kontrastea
Sakontasunaren pertzepzioa nola lortzen dugu?
Objektuen sakontasuna eta distantzia kalkulatzea ezinbestekoa
egiteko, pilota bati ostiko bat jotzeko, gidatzeko...
Nola kalkulatzen dugu guregandik zer distantziatara dauden objektuak
objektuen arteko distantzia?
Kolorearen aldi bereko kontrasteak esaten du kolore baten itxura aldatu
agertzen bada.
desberdina ikusten da kontrasteagatik
Kolorearen ondorengo kontrasteak esaten du kolore baten itxura alda
ondokoak kolore osagarriekin agertzen dira soilik: beltza-zuria,
Objektuen sakontasuna eta distantzia kalkulatzea ezinbestekoa da: jauzi bat
zer distantziatara dauden objektuak? Eta
PERTZEPTZIOA
71
Inguratzen gaituen errealitatea hiru dimentsiokoa da, baina guk errealitate
horri buruz erretinan eraikitzen dugun irudia bi dimentsiokoa da. Hortaz, zer dela
eta hautematen dugu sakontasuna? Hiru dimentsiotan ikusteak objektuen arteko
distantzia kalkulatzen uzten digu.
Erabat liluragarria da sakontasuna ikusteko ahalmena izatea, nerbio-
sistemak duen oinarrizko informazioa erretinan islatutako irudi laua izanda.
2.22.1. Burmuinak nola daki distantziak eta sakontasuna kalkulatzen?
Aldagai-teoriaren arabera, aldagaien eta sakontasunaren erlazioa gure
ingurunearekiko esperientziagatik ikasten dugu. Hori ikasi eta gero, automatikoki
hautematen dugu, eta mundua hiru dimentsiotan ikusten dugu.
Burmuinak aldagai batzuen bidez kalkulatzen ditu, eta sakontasunaren
hautematearekin zerikusia duten aldagai mota desberdinak dira.
Begi batekin, posible da hiru dimentsiotan ikustea. Begi bakoitzarekin
hartzen ditugun aldagaiak hauek dira:
Aldagai piktorikoak
Estaltzea: objektu batek beste bat partzialki edo guztiz estaltzen duenean,
erdi-estalia dagoela, bestea baino urrunago hautematen da. Oso aldagai ahaltsua
da distantzia erlatiboa kalkulatzeko (objektuenen artekoa).
30. Irudia. “Jaitsiera”. Roger van der Weyden
PERTZEPTZIOA
72
Oso aurkikuntza interesgarria da honako hau: badirudi ikusten ez diren
aldeak gure ikusmen-sistemak automatikoki betetzen dituela. Horregatik,
gehienetan, zatirik ez dagoelako kontzientziarik ez dugu.
Itzala: argia lerro zuzenean bidaltzen denez, zenbait aldagai ematen
dizkigu. Argitik hurbil dauden objektuak urruti daudenak baino distiratsuago
agertuko dira.
Baina itzalek objektuen forma, distantzia eta sakontasunari buruzko
informazioa ere ematen digute.
Argia goitik etortzen bada (guk espero dugun moduan), hutsuneko beheko
aldea argitan egongo da, eta goikoa, itzalean. Alderantziz, irtengune batean, beheko
aldea itzalean egongo da, eta goikoa, argitan (ikusi heuristikoak),
Bi itzal mota daude: itzal itsatsia eta itzal proiektatua. Itzal itsatsiak
objektuaren forma adierazten digu. Itzal proiektatuak, batez ere, distantziaz eta
sakontasunaz ematen digute informazioa.
31. Irudia. Itzalek formari eta distantziari buruzko informazioa ematen dute
Itzal proiektatuak adieraziko digu ezen, objektu bat bere itzaletik zenbat eta
bananduago egon, orduan eta distantzia handiagoa hautematen dugu objektua eta
itzala proiektatzen den gainazalaren artean.
PERTZEPTZIOA
73
32. Irudia. Itzalaren efektua
Perspektiba atmosferikoa: airean, argia sakabanatu edo xurgatzen duten
partikula asko daude. Horregatik, urrutitik isolatuta etortzen den argiak irudiak
lausotzen ditu.
Uhinaren luzera motzak (urdinak) luzeak baino gehiago sakabanatzen dira.
Hori dela eta, urrutiko objektuek urdin nabarmena dute.
Orduan, alde batetik, urrutiko objektua hurbil dagoen bat baino lausotuta
eta distira gutxiagoarekin ikusten dugu, eta, beste alde batetik, zenbat eta
urrutiago urdinago ikusiko dugu.
33. Irudia. Perspektiba atmosferikoa
Tamaina erlatiboa
Objektu bat urrutira joan ahala, erretinan, irudi hori txikitu egingo da.
Desberdintasun horiek ere erabiltzen ditugu distantzia kalkulatzeko. Objektuen
konparaketak ere egiten ditugu.
PERTZEPTZIOA
74
34. Irudia. Urrun edo hurbil dauden objektuen erretinako irudiak
Objektuaren neurria ezagutzen badugu, objektuak ezagunak direlako, irudia
pentsatzen duguna baino txikiagoa egiten baldin badu, urruti dagoelako
hautematen dugu.
35. Irudia. Objektuen tamainaren ezagutzak distantziari buruz informazioa ematen digu.
Perspektiba lineala
Lerro paraleloak distantzia handitu ahala elkartuz joaten dira eta ihes-
puntu batera iristen dira, non lerro guztiak elkartzen baitira. Puntu hori ia beti
zeruertzean dago.
PERTZEPTZIOA
75
36. Irudia. Perspektiba lineala
Egitura gradientea
Egitura bat elementuz osatutako azalera da, eta gradientea, elementuen
neurri eta trinkotasunaren aldaketa da.
Egitura batean, hurbil dagoen aldean, elementuak handiago eta
banatuagoak ikusten ditugu; urruti dagoen aldean, berriz, elementuak txikiago eta
trinkoagoak ikusten ditugu.
Lurra oso aldagai garrantzitsua da distantziak kalkulatzeko. Lurra ikusten
ez dugunean, zaila egiten zaigu distantziak hautematea.
37. Irudia. Egitura gradientea
PERTZEPTZIOA
76
Altura erlatiboa
Objektu bat zeruertzetik beste bat baino gertuago baldin badago, urrutiago
dagoela antzematen dugu.
38. Irudia. Altura erlatiboa. Zeruertzetik hurbil ikusteak oso urruti dagoela esaten digu.
Aldagai zinetikoak
Mugimenduaren paralajea: mugitzen diren objektuen artean (edo gu mugitzen
bagara, adibidez, tren batean), hurbil daudenak urruti daudenak baino azkarrago
mugitzen dira erretinan.
Gainera, puntu batean jartzen badugu, badirudi puntu horretatik gure punturaino
dauden objektuak gure norabidearen kontran mugitzen direla; puntu horretatik
zeruertzeraino dauden objektuak, berriz, gure norabide berean mugitzen dira.
Aldagai horrek sakontasunaren informazio garrantzitsua ematen digu.
Aldagai fisiologikoak
Kristalinoaren egokitzea: erretinan irudia ondo fokatuta izateko,
kristalinoak (gizakien leiarra) kurbadura aldatzen du. Urrutiko objektuak
fokatzeko kristalinoa zapaldu egiten da. Hurbileko objektuak fokatzeko, kurbatu
egiten da.
Aldagai horrekin posible da zehaztea bi objektu distantzia desberdinean
daudela. Ziur aski, kristalinoa bi distantzia desberdinetarako ezin delako egokitu
une berean. Horregatik, bat fokuz kanpo eta lausotuta egongo da; horrek
distantzia desberdinean daudela esaten digu.
PERTZEPTZIOA
77
39 .Irudia. Kristalinoaren egokitzea: a) urrun dagoen objektu bat fokatzen, b) hurbil dagoen
objektu bat fokatzen
Bi begien bidezko honako aldagaiak hauek ditugu:
Konbergentzia eta dibergentzia: objektua hobekien ikusten dugu bi begiez
fokatuta badago. Hori lortzeko, begiak mugitzen ditugu. Objektua hurbil
dagoenean, barrurantz mugitu behar ditugu; mugimendu hori konbergentea da.
Urruti badago, begiak kanporantz mugitu behar ditugu mugimendu dibergentean.
Begien angelua ez da aldatzen gehiago objektuak 3 metro baino urrutiago
badaude. Horregatik, objektuen distantzia kalkulatzeko, aldagai horrek,
guregandik 3 metrora bakarrik balio du.
Badirudi aldagai hori begien muskulu-kontrakzioaren araberakoa dela.
40. Irudia. Begien angelu desberdinak hurbilago edo urritiko objektu bati begiratzen
Erretina-desberdintasuna edo estereopsia: begietako ninien artean, 6.5 bat
cm daude. Horregatik, objektu bati begiratzen diogunean, bi irudi desberdin
lortzen ditugu, nahiz eta erdian gainjarriak egon. Desberdintasunaren mailak
objektuen urruntasuna adierazten du. Sistema pertzeptiboak bi irudi horiek
konparatu eta elkartzen ditu hirugarren dimentsioa lortzeko.
B A
B > A
PERTZEPTZIOA
78
Nekeagatik, intoxikazio batengatik edo estrabismoagatik bi irudien
elkartzea lortzen ez bada, bikoiztuta ikusten ditugu irudiak (begi bakoitzaren
ikusmena daukagu).
41. Irudia. Argazki baten irudia begi batekin eta bestearekin
Begiratu hau: Amatxok Rafari begiratzen dio
Rafari begiratzen dionean, Rafarengandik pasatzen den semizirkuluari
horopteroa esaten zaio. Horopteroan dauden ume edo objektu guztiek puntu
urgazleak dituzte bi begietan. Horrek esan nahi du irudi horien puntuak bi
begietako erretinan ikusmen-kortexeko leku berean konektatzen direla.
Horopterotik kanpo dauden umeak edo objektuak bi begietako puntu
ezberdinetan kokatzen dira.
PERTZEPTZIOA
79
42 Irudia. Horopteroan dauden umeen irudia bi begietako puntu beretan kokatzen dira.
Kanpoan daudenak bi begietako puntu ezberdinetan kokatzen dira.
Objektuak horopterotik zenbat eta urrutiago, guregandik hainbat eta
hurbilago daude. Ikusmen-sistemak hori ondorioztatzeko, konparatu behar ditu
irudiaren puntuak bi begietako erretinetan. Ezberdintasun-angeluen ebaluazioak
objektuen distantziari buruzko informazio emango dio garunari.
Estereogramek prozesatze-modu hori aprobetxatzen dute modu artifizial
batean. Ordenagailuez edo bi argazki kamara erabiliz, eszena baten bi irudi sortzen
dira. Bi irudi horiek begien distantzia mantentzen dute; beraz, erretina-
desberdintasuna sortzen dute. Garunak puntu berdinak aurkitzen dituenean,
sakontasuna sortzen du irudian.
43 Irudia. Estereograma
-
PERTZEPTZIOA
80
Badirudi sakontasuna hautemateko ahalmena neurri batean jatorrizkoa
dela. Gibson-ek eta Walk-ek (1960) mahai batean ikusmen-amildegi bat eraiki
zuten, eta 6 hilabeteko umeak jarri zituzten ikusteko ea sakontasuna hautemango
zuten. Ikertzaileek ikusi zuten, umeek amildegia ikusterakoan ez zutela kristalea
jarraitu beren amatxoengana iristeko.
Heltze biologikoa garrantzitsua da Gestalteko arauak erabiltzeko (badirudi
3 hilabeteetan horrela hautematen dugula) baina, hala badirudi ere, horrela
egiteko prestatuta jaiotzen garela nolabait.
2.23. Orduan, objektuak hautematen baditugu forma, distantzia, neurri eta
mugimendua batekin, nola dakigu objektu bera ikusten ari garela nahiz eta
objektua ikuspuntu desberdinetatik ikusi ?
Angelu batetik edo bestetik mahai bat ikusiz gero, erretinako irudia oso
desberdina da, baina mahai bera hautematen dugu eta ez mahaia desberdin bat une
bakoitzean. Hori nola gertatzen da?
Zergatik hautematen ditugu estimuluak egoera egonkorra batean baldintza
desberdinetan?
Hori gertatzen da pertzepzioaren egonkortasunagatik. Gure
esperientziak (aurrez ezagutu) eta igurikitzeek eragina dute horretan.
Adibidez, gela batean oso argi ez dagoenean, sagarra gorri bat gorria ikusten
dugu nahiz eta koloreari ondo ez antzeman. Gauza bera gertatzen da formarekin eta
objektuen neurriarekin. Gure lagunaren profila ikusten badugu, ezagutzen dugu eta
ez dugu pertsona ezezagun bat denik pentsatzen. Pertsona bat urruti ikusten
badugu, ez dugu hautematen txikitzen ariko balitz bezala, baizik eta neurri
normalaz ikusten dugu.
Tamainaren egonkortasunak erakusten digu ikusten dugun objektu baten
distantziaren eta objektu horren neurriaren arteko erlazio handia dela. Ikusten
dugun distantziak neurria kalkulatzen laguntzen digu. Modu berean, objektuaren
neurriak ezagutzeak distantzia kalkulatzen laguntzen digu.
Interakzio horrek lagunduko digu ulertzen batzuetan ditugun pertzepzio
faltsuak.
PERTZEPTZIOA
81
Objektuaren neurria jakiteko distantziaren informazioa izan behar dugu.
Eta, askotan, distantzia kalkulatzeko, neurria ere jakin behar dugu.
Pertzibitutako tamaina (konstantea) = Erretinako irudiaren neurria x Pertzibitutako distantzia
Erretinako irudia Objektu txikia hurbil Objektu handia urrun
44. Irudia. Distantziaren eta neurriaren eskalatze-prozesua
2.24. Zer dira pertzepzio-ilusioak?
Nahiz eta sentsazioak ondo iritsi, pertzepzioak batzuetan engainatzen gaitu,
ilusioak sortuz. Ilusioak direla badakigu ere, ezin ditugu zuzendu. Ilusioak oso
garrantzitsuak dira sentsazioak nola antolatu eta interpretatzen ditugun esaten
digutelako. Kasu batzuetan, adibidez, tamainaren egonkortasunak mantentzen
duen mekanismoak berak ilusioa sortzen du.
45 Irudia. Bi gorilak berdinak dira. Perspektiba linealak emandako informazioak ilusio hori sortzen du
PERTZEPTZIOA
82
Nahiz eta erretinako irudia bera izan, perspektiba linealak munstroa
handiago dela esaten dio gure burmuinari. Horregatik, handiago hautematen dugu
(ikusiko ditugun ilargiarena eta Ponzo-rena printzipio beraz adieraz daiteke).
Tamainaren beste ilusio batzuk:
Ponzo-ren ilusioa
46. Irudia. Ponzo-ren ilusioa: perspektiba linealaren eragina bi dimentsioko irudian
Lerro zeiharrak sakonean elkartzen direlako, lerro horizontalak neurri
desberdinekoak izango balira hautematen ditugu. Lerro zeiharrak sakontasuneko
pertzepzioa sortuz, badirudi goiko lerro horizontala urrutiago dagoela, hori, gehi
neurri konstantziaren efektua, bestea baino luzeagoa izatearen pertzepzioa
sortzen du.
Neurriaren egonkortasunak hiru dimentsioko munduaren neurria
hautematen laguntzen du, baina, batzuetan, bi dimentsiokoan engainatzen gaitu.
Pertzepzioaren egonkortasuna ilusio askoren oinarrietan dago.
Muller-Lyer ilusioa
PERTZEPTZIOA
83
47. Irudia. Muller-Lyer ilusioa. Bi lerro bertikalak berdinak izan arren, ezberdinak ikusten ditugu
Badirudi lerro horiek guretzat hiru dimentsioko egitura irudikatu
ditzaketela. Gure sistema pertzeptiboak, orduan, neurriaren eta distantziaren
egonkortasunaren mekanismoak egokitzen ditu.
Baina bi dimentsioko beste bertsioekin ere agertzen da; horregatik, beste
teoria batek esaten du gure sistemak lerro baten luzera kalkulatzeko lerroaren
luzera erreala gehi forma osoaren luzera kontuan hartzen dituela.
Ilargiaren ilusioa
Antzinarotik, ilusio hori zientzialari askoren ardura izan da. Ilargiak askoz
handiagoa dirudi zeruertzean dagoenean zeniten dagoenean baino.
Eman zaion azalpen batek dio zenitean dagoenean ez dagoela ezer inguruan
konparatzeko; hala ere, zeruertzean dagoenean, zuhaitzak, eraikuntzak eta abar
erreferentzia izanik konparatzeko erabiltzen ditugu. Gauza horiek handiak direla
dakigunez ilargia handiago hautematen dugu, nahiz eta ikusmen-angeluak
berdinak izan bientzat. Esperimentuetan ikusi da jendeak zeruertza zeruaren
puntu urrutientzat hautematen duela, zerua laututa egongo balitz bezala.
Formaren ilusioak
Wundt-en ilusioa
Bi lerroak paraleloak dira
angeluengatik.
Erhenstein-en ilusioa
Badirudi laukiaren aldeek borobilaren
Zollner-en ilusioa
PERTZEPTZIOA
84
48. Irudia. Wundt-en ilusioa
Bi lerroak paraleloak dira, baina, erdian, konbergenteak dirudite
49. Irudia. Erhenstein-en ilusioa
aukiaren aldeek borobilaren erdian bat egiten dutela
konbergenteak dirudite
dutela.
PERTZEPTZIOA
85
50. Irudia. Zollner-en ilusioa
Marra luzeak paraleloak dira, baina ez dirudite hala, horien gainean mozten
duten marra txikiagoek norabide asimetrikoa sortzen dutelako.
a
b
C
51. a, b eta c irudiak. Formaren beste ilusio batzuk
Fraser-en ilusioa
Espiral bat bezala ikusten dena ez da espirala, borobil
Angeluen hautemate okerrak sortzen du.
Formaren ilusio optikoen inguruan egin diren ikerketek ez dute oraindik
ilusio horiek azaltzeko eredu bakar bat azaldu. Ilusioak normalean ez dira faktore
bakar batengatik gertatzen, hainbat faktorek eragin behar dute batera.
Kolorearen ilusioak
R. Beau Lotto-ren ilusioa
PERTZEPTZIOA
86
52. Irudia. Fraser-en ilusioa
Espiral bat bezala ikusten dena ez da espirala, borobil zentrokideak
hautemate okerrak sortzen du.
lusio optikoen inguruan egin diren ikerketek ez dute oraindik
azaltzeko eredu bakar bat azaldu. Ilusioak normalean ez dira faktore
bakar batengatik gertatzen, hainbat faktorek eragin behar dute batera.
ren ilusioa
53. Irudia. R. Beau Lotto-ren ilusioa
zentrokideak baizik.
lusio optikoen inguruan egin diren ikerketek ez dute oraindik
azaltzeko eredu bakar bat azaldu. Ilusioak normalean ez dira faktore
bakar batengatik gertatzen, hainbat faktorek eragin behar dute batera.
PERTZEPTZIOA
87
Edward H. Adelson-en ilusioa
Zirraragarrienetariko bat!
54. Irudia. Ebbinghaus-en ilusioa
Ilusio horretan, 3 efektu psikologiko elkartzen dira:
-Kontraste-efektua. B-k argiago dirudi lauki ilunez inguratuta dagoelako.
-B itzalean dago. Horregatik interpretatzen dugu hau: iluna baldin badago
itzalagatik da; beraz ,B-k dirudien baino argiagoa izan behar du.
-Gure lehengo esperientzia. Xake-taulak ezagutzen ditugu eta B-k zuria izan
behar duela pentsatzen dugu.
Ba al zenekien Atenaseko “Partenon” eraikuntza ez dela lauki bat?
PERTZEPTZIOA
88
55. Irudia. Atenaseko “Partenon” eraikuntza
a) horrela ikusten dugu b) horrela dago eraikita c) horrela ikusiko genuke
Kurbatua eraiki zen zenbait ikusmen-distortsio konpentsatzeko:
-angelu batek, lerro baten gainean, lerroa kurbatua irudiarazten du.
- Zutabeak barrurantz tolestu zituzten pixka bat, altxatzen diren objektuek goiko
aldetik kanporantz erortzen ari direla diruditelako.
-Azkenik, ertzetako zutabeak lodiagoak dira, beren hondoa zerua delako eta,
horrela izanik, beste zutabeek baino argalagoak dirudite. Besteen hondoa barruko
horma da.
Mugimenduaren ilusioak
a
PERTZEPTZIOA
89
b
56. Irudia. Mugimenduaren ilusioak
Ikusmen periferikoan, asimetriaren gradu desberdinetako argiaren
intentsitateek ilusioa sortzen dute.
Ilusioek gauzek diruditen bezalakoak ez direla ezagutzera behartzen
gaituzte. Bestalde, gure munduarekiko esperientziek gure munduaren ulermena
modelatzen dutela erakusten digute.
Oso garrantzitsua da jakitea zergatik batzuetan gauzak oker ikusi ditugun.
Ilusioak gogamenaren leihoak dira.
Gogamenak ilusioak sortzen ditu ikusten dituen gauzen esanahia bilatzen
duenean. Ilusioek burmuinak nola funtzionatzen duen erakusten dute.
Burmuinaren eboluzioa ez da joan ikustera mundua den bezalakoa, baizik
eta, lehen erabilgarria izan den munduaren modu bat ikustera.
Burmuinak erabilgarriak diren ereduak informazio sentsorialean bilatuz eta
eredu horiek jokabiderako izandako garrantziarekiko informazioa gordez
eraikitzen du ezagutza. Orduan, burmuinak informazioa jokabidea gidatzera
erabiltzen ditu.
Pertzepzioa munduaren irudikapenak nerbio-sistemara transmititzen duen
prozesu fisiologikoa besterik ez da. Pertzepzioak zerikusia du nerbio-bultzadetatik
esanahia egiten duen goiko prozesuarekin.
PERTZEPTZIOA
90
Ikusmenari buruz irakurri duzu, eta beste zentzumenetan ere hori
gertatzen da?
Ikusmenak burmuinaren baliabide asko hartzen ditu. Gutxi gorabehera,
kortexeko %30ek dihardu ikusmena prozesatzean. Ikusmena, gure munduko
pertzepzioan, zentzumenik nagusiena da. Ikusmenaren nagusitasunaren adibide
bat gorputz-adar fantasma da.
Adibidez, beso bat moztuta daukaten pertsonek, batzuetan, beso hori
sentitzen dute, baita mina sentitu ere maiz. Esperimentuetan, horrelako pertsonekin,
ispilu bat jartzen da beste besoaren isla falta den adarraren lekuan izateko.
Besoaren isla leku horretan ikustean, bat-batean falta den besoa esnatzen dela
sentitzen dute, eta, besoa mugituz, falta den besoa mugitzen dela ere sentitzen dute.
Ikusmenezko informazioa adituz, burmuinak “pentsatzen du” besoa miragarriki
birjaiotzen ari dela. Ikusmenezko efektu hori hain boteretsua da ezen adar fantasma
horren mina arintzeko erabilgarria baita.
Ikusmenean ikusi duguna beste zentzumenetara ere aplika daiteke. Beste
zentzumenetan ere, bi prozesamendu motak gertatzen dira, datuak jaso, antolatu
eta interpretatu.
ARRETA
93
3.1. Sarrera
Hurrengo adibidea kontuan har dezagun:
Kaletik, lagun batekin oinez zoaz, hura bere arazo bat kontatzen ari zaizularik.
Hasiera batean, kasu handia egiten diozu, baina zuen albotik zurea bezalako jertse
batekin doan pertsona bat pasatzen da. Horrek, une batean, zure lagunarekin duzun
elkarrizketatik aldentzen zaitu… Zure laguna konturatzen denean, zure izenez
deitzen dizu serio, eta, berriro, kasu egiten diozu.
Adibide horretan, zure lagunak kontatzen ari zaizunari arreta jartzeko
eskatzen dizu. Bere arazoaz kontatzen ari zaizunari tratu berezi eta
lehentasunezkoa emateko eskatuz. Inguruan dugun informazioa ez kontuan hartuz
(adibidez, kaleko soinuak, hotza ala beroa egiten duen, bankuen eta errepideen
koloreak, okindegi batetik pasatzean ogi egin berriaren usaina, etab.) eta bera
kontatzen ari zaizunean arreta jarriz. Kasu egiten ari ginenean, bazirudien
inguruan genuen guztia ez genuela kontuan hartzen, baina gure ondotik pasatzen
zen pertsona batek gurea bezalako jertse bat zeramala konturatu ahal izan ginen.
Adibide horrek adierazten du gure garunera iristen den informazio guztitik
garunak zati bat hautatzen duela modu eraginkor batean prozesatu ahal izateko.
Arreta, beraz, hautaketa hori ahalbidetzen duen mekanismo multzoa da.
Batzuetan, informazioaren hautaketa automatikoki egiten da, eta ez gara ohartzen
gertatzen ari denik ez eta zergatik gertatzen ari den ere. Adibidez, nirea bezalako
jertsea zeraman pertsonari erreparatu diodanean, nahi gabe, nire lagunaren
elkarrizketatik kendu dugu arreta. Beste kasu batzuetan, aldiz, gure arreta-
baliabideak helburu zehatz kontziente baterako erabiliko ditugu. Adibidez, berriro
gure lagunaren elkarrizketan jarriko dugu arreta, kontatzen ari zaiguna
interesatzen zaigulako, edo ez dugulako gurekin haserretzea nahi.
Arreta hautakorra den prozesu bat dela ulertzeak psikologoak bi galdera
nagusi argitzera eraman ditu: zergatik gure garunak hautatzen duen informazioa
eta zer motatako informazioa hautatzen duen. Lehenari dagokionez, teorialari
ARRETA
94
gehienek diote gure garunak informazioa hautatzeko diseinatuta dagoela,
prozesatzeko baliabide mugatuak dituelako. Gure garunak prozesa dezakeen baino
askoz ere informazio gehiago jasotzen du. Bere funtzioak modu egokian bete ahal
izateko (hautatzeko, erantzuteko, ikasteko… eta, azken batean, gure biziraupena
ahalik eta modu egokienean bermatzeko eta inguruari egokitzeko), mekanismo
neuronalak behar ditu, funtzio horiek informazio garrantzitsua hautatuko duela
ahalbidetzeko. Horrek ere bigarren galderari erantzuten dio, zein informaziori
jartzen zaio arreta edo zein informazio hautatzen da? Hautatzen den informazioa,
gure garunak duen ezagutzaren arabera (ezagutzaren jatorria ezagutza
ontogenetikoan dago, hau da, norbanakoaren ezagutzetan edo jatorri
filogenetikoan), garrantzitsutzat joko da gure funtzio kognitiboak ahalik eta modu
eraginkorrean erabiltzeko (hauteman, ikasi, oroitu, erantzun, …). Funtzio horien
izaera hain ezberdina izanik, onartu da funtzio kognitibo bakoitzerako
garrantzitsua den informazioa hautatzeko, horren ardura duten arreta-mekanismo
ezberdinak daudela. Buelta gaitezen aurreko adibidera ideia hori hobeto ulertzeko.
57. Irudia. Eguneroko eszena
Pentsa dezagun gure lagunak arazoa kontatzen ari zaigun bitartean,
semaforoa duen bidegurutze bat pasatu beharrean gaudela. Gure aurrezagutzak
direla medio, gure garunak ikasi du semaforoen argien estimuluak arreta jartzeko
modukoak direla modu egokian erantzun ahal izateko, hau da, kalea ziurtasunez
gurutzatzeko. Gai izango gara, beraz, argi gorria dagoenean gelditzeko eta berdea
dagoenean gurutzatzeko. Hori dena, gainera, gure laguna kontatzen ari zaigunetik
haria galdu gabe. Hau da, alde batetik, gai izango gara argien kolorean arreta
jartzeko, horiei erantzuteko. Eta, beste alde batetik, gure lagunaren elkarrizketan
jarriko dugu arreta ikasteko zer kontatzen ari zaigun. Bi arreta mota horiek
hautaketa-prozesuak dira: garunak presente dagoen beste hainbat eta hainbat
ARRETA
95
informaziotatik (adibidez, pasatzen ari diren autoen kolore, modeloak,
aldameneko dendako musika, etab.) informazio hori hautatuko du. Baina garunak
informazio bat edo beste bat hautatzera eraman gaituzten irizpideak (eta
mekanismoak), bi kasuetan, oso desberdinak izan dira. Semaforoaren argiak
hautatu ditut niretzat biologikoki gertaera garrantzitsuak diren estimuluak direla
ikasi dudalako (autoak noiz pasatzen diren eta noiz ez) eta zeinen aurrean den
egokiena modu azkar eta eraginkorrean erantzutea.
Beste alde batetik, nire lagunaren elkarrizketa aukeratuko dut ezagutzen ez
dudan informazioa duelako eta potentzialki garrantzitsua delako, zeren oraindik
ikasi egin beharra baitaukat haren inguruan.
Azken batean, abiapuntu moduan, honela defini dezakegu arreta. Arreta
informazioaren hautaketarako mekanismo multzo bat da; haren lana gure funtzio
ezberdinen eraginkortasuna ahalbidetzea da, eta, horri esker, gure inguruan ongi
egon gaitezke.
3.2. Sarrera historikoa
Historikoki, arretaren ikaskuntza eta ikerkuntzaren garai gorena William
James-ekin hasi zen, eta, gutxi gorabehera, hiru hamarkada iraun zuen.
Konduktismoa eta Gestalt Psikologiaren garaian (1920-1950), arretari buruz
ikertzeari ia erabat utzi zitzaion. Psikologia Kognitiboaren garaian, arretarekiko
interesa indar handiz berretorri zen. Garai horretan, arretaren eremu asko
proposatu ziren.
William James-en ideiak erreferentziazkoak dira arretaren ikerkuntzan.
Jamesek pentsatzen zuen arretaren kontzeptua kontzientziarekin lotuta zegoela.
Arretak kontzientziaren edukia ezartzen zuen, eta kontzientziak, interesaren eta
asmoaren bidez, arreta gidatzen zuen. Ideia horiek gaur egun ere mantentzen dira.
Nahiz eta gure arreta nahi gabe inguruneko estimuluek harrapatuta eduki ahal
izan, asmo kontzienteek zuzenduta dago nagusiki. Arreta beti hautatzen ari da
estimuluen artean.
ARRETA
96
3.3. Sistema sentsorialera iristen diren estimulu multzo guztietan arreta
jartzea posiblea da?
Kanpoan dauden estimuluei kasu egin une batez.
Orain, gure gorputza barrutik datozen estimuluei.
Estimulu horiek guztiak nabaritu dituzu irakurtzen zenuen bitartean?
Pertzepzioak bata bestearen atzetik etortzen dira; pertzepzio berriari
antzematen diogunean, aurrekoa desagertu egiten da. Necker kuboarekin
gertatzen den bezala, kontzienteki bat bakarrik esperimentatzen dugu une batean.
Gure arreta hautakorra delako.
Une bakoitzean, mundu guztiko elementuetatik, alderdi bakar batean biltzen
dugu arreta
Bitetan neurtutako informazioan, gure 5 zentzumenek 11.000.000 bit
informazio sartzen dituzte segundoko, eta, horien artean, bakarrik 40-edo
prozesatzen ditugu. Hala ere, intuizioz, besteak ere erabiltzen ditugu.
Esaldi hau irakurri arte, zure sudurra ikusmenaren eremu erdian dagoenik ez
duzu nabaritu. Orain, bat-batean zure arreta-fokua aldatu da. Irakurtzen duzunean,
zure ikusmen periferikotik datorren informazioa blokeatuta daukazu. Arreta
alderdi batean fokuratuta dagoenean, gainontzeko milakako informazio motei ez
diezu jaramonik egiten.
Egoera batean gaudenean eszenaren alderdi asko ez ditugu hautematen.
Egoeraren zentzu orokorra hartzen dugu, eta arreta jartzen ez badugu alderdi
espezifiko batzuetan, gure arretaz kanpoko alderdiak ez ditugu nabaritzen ere.
Arretaren itsutasuna
Adibide bat: “Gorilaren esperimentua”
Zerbait ikusmen-eremuaren erdian dagoela ere, batzuetan ez da hautematen.
Kontzienteki beste gauza bati arreta jartzen diogunean gertatzen da. Ikusiko dugun
bezala, estimulu batzuek nahiz eta batzuetan oharkabean arreta jaso, asmo
ARRETA
97
kontzienteek zuzentzen dute nagusiki arreta. Kontzientziak inguruko estimuluen
artean, hautaketa bat egiten du, arreta estimuluen alde batean bakarrik jartzeko.
Aldaketen aurreko itsutasuna
Aldaketa handiak gertatzen dira ikusmen-eremuan eta ez dira nabaritzen.
Egoera edo eszena batean eten labur batekin batera oso aldaketa handiak
gertatzen dira eta ez gara konturatzen. Etenak film-mozketa txiki bat bezalako
etenaldiak edo irudian agertzen eta desagertzen diren orbanak izan daitezke.
Aldaketarako itsutasuna bakarrik gertatzen da ikus-eremuan distraitu egiten
gaituen estimulu edo gertaera labur bat gertatzen bada. Aldaketak nabaritzeko
ikusmen-mekanismo bat dugula esaten du hipotesi batek. Horrek aldaketa bat eta
non gertatu den bakarrik antzemango du. Gainera, jakiteko zein izan den aldaketa
aurreko oroimenean gordeta egon behar du, irudi berriarekin konparatzeko.
Bi mekanismo horiek oker funtziona dezakete aldaketak ez nabaritzeko.
Interferentziak egon daitezke ikusmen-mekanismoan edota kodifikazioa eta
konparaketa egitekoan.
3.4 Arretak hautematen ez dituen munduko elementuak prozesatzen ditugu?
Badirudi baietz. Esperimentu batean, ikasle batzuek narrazio bat entzuten
zuten bitartean entzundako hitzak errepikatu behar zituzten, paper batean
transkripzioarekin konparatu ahala. Beste belarrian, melodia batzuk entzuten
zituzten. Melodiak ez ziren subliminalak, baina ikasleek ez zituzten entzuten (zuk
zure zapatak nabaritzen dituzun neurrian) arreta beste belarrian jarririk zutelako.
Horregatik, melodiak berriro entzutean beste berri batzuekin nahasita, ezin zituzten
bereizi, baina, balorazio bat egiteko esan zietenean, ikasleek entzundakoak nahiago
izan zituzten.
Prozesatzeak ez du kontzientea izatea esan nahi.
Dena den, arreta jartzea oso garrantzitsua da informazioa elaboratzeko.
Informazioa zenbat eta elaboratuagoa izan, hainbat eta elaboratuago da
kodifikaziorako eta gogoan irauteko modua.
ARRETA
98
Ikasteko, arreta jartzea oso inportantea da. Gure burmuina erabat kitzikatuta
dagoenean, emozioz beteko esperientziaren bat bizi duzunean bezala, litekeena da
esperientzia hori inoiz ez ahaztea. Arreta handiagoak ikaskuntza handiagoa dakar.
Baina arreta ez da baliabide agorrezina.
3.5. Arretak zergatik hautatu behar du?
Gure prozesamendurako baliabideak mugatuak direlako. Ingurunetik
jasotzen dugun estimulazioa prozesa dezakeguna baino askoz handiagoa da. Esaldi
hau irakurtzen duzunean, burmuinean, milioika neurona sentsorial aktibatzen ari
dira aldi berean; guztiak saiatzen dira zure arreta hartzen. Baina batzuek bakarrik
lortuko dute zure kontzientziara iristea.
Dena den, izugarrizko erraztasunarekin alda dezakezu arretaren norabidea
une batean kontuan hartu ez dituzun beste estimuluetan arreta jarriz (esaldi hau
irakurtzen duzun bitartean, zure ukondoak non dauden nabaritu dezakezu?). Arreta-
mekanismoak hori egiten du. Estimulu guztien artetik, une bakoitzean
garrantzitsuak direnak hautatuko ditu.
3.6. Eta zer informazio mota jasotzen du gure arretak?
Badakigu, oroimenarekin, interesekin eta kontzientziarekin lotura dituzten
estimuluek jasoko dutela arreta.
3.7. Nola dago lotuta oroimenarekin?
Lehengo esperientziak erabiltzen ditugu arreta non jarri aurreikusteko.
Ingurune desberdinek igurikitze desberdinak sortzen dituzte. Pasatutako
esperientziek ingurune batean esango digute zein estimulu hartu behar ditugun
aintzat eta zein ez. Guretzat, egoera batzuk beste batzuk baino esanahitsuagoak
izango dira, askotan kulturalki xedatuta.
Adibidez: Asiako hirietako jendeak, estimuluen testuinguruan, arreta handia
jartzen dute, baita objektuen eta hondoen erlazioetan ere. Estatubatuarrek,
ARRETA
99
aldiz, ez. Berek, batez ere, objektuetan jartzen dute arreta, eta hondoaren
pertzepzioa oso azalekoa da.
3.8. Nola dago lotuta interesekin?
Burmuinak etengabe eskaneatzen du horizontea, estimuluen interesa eta
garrantzia ebaluatuz. Estimuluak zenbat eta garrantzi handiagoa izan, arreta
handiagoa izango dute. Gainera, batzuek uste dute prozesua alderantziz gerta
daitekeela, hau da, arretak interesa sortzea. Marketineko profesionalek hala uste
dute. Berek badakite estimulu berriak – arraroak, bereizgarriak, aurresatekoak ez
direnak – arreta harrapatzeko eta interesa sortzeko oso boteretsuak direla.
3.9. Eta kontzientziarekin ba al du zerikusirik?
Dudarik gabe, guk kontzienteki antzeman behar diegu estimuluei, haien
arreta jasotzeko. Kontzientzia atalean ikusi dugunez, ziur aski, kontzientzian
burmuinean banatutako sistema anitzek hartzen dute parte. Oraindik, bide luzea
dugu arretaren biologia ulertzeko.
Oliver Sacks neurologo britainiarrak “Emaztea kapelarekin nahasi zuen
gizona” liburua idatzi zuen. Liburuan, emakume baten kasua kontatzen du.
Emakumea adimen eta umore-sena handikoa zen. Emakumeak burmuineko atzeko
aldean hemorragia handi bat izan zuen eta gabezi handia utzi zion: bere ezkerrean
zegoen ezertan ezin zuen arreta jarri. Adibidez, bere eskuinean zeuden objektuak
bakarrik jaso zitzakeen. Plateraren eskuin aldeko janaria jaten zuen; platera
biratuta zegoenean eta janaria eskuin aldeko ikus-eremuan agertzen zenean soilik
ikusten zuen.
Badakizuenez, burmuinak informazioa ikusmenaz gain, beste zentzuen bidez
ere hartzen du, eta,bestalde, gure barne-psikologian, barneko gertaeretan eta
sentimenduetan ere gertuko arreta jartzen dugu.
ARRETA
100
3.10. Arreta gabe, ezer egin dezakegu ?
Bai; pertsonaren arreta eskatzen ez duten prozesuak edo ekintzak
automatikoak (inkontzienteak) dira; pertsonaren arreta eskatzen dutenak
kontrolatuak (kontzienteak) dira.
Zenbait ekintza, egiten ditugun lehenengo aldietan, kontrolatuta eta arreta
handiz egingo ditugu, adibidez problema matematikoak ebatzi, eskutitz bat idatzi,
itzulpenak egin, testu bat ulertu, baina, praktikaren bidez, automatikoak izatera
iristen dira, eta ez dute arreta gehiagorik kontsumituko. Adibidez, autoa gidatzea,
oinez ibiltzea, irakurtzea…
Prozesu automatikoetan:
1) Arreta gutxi behar da.
2) Ikaskuntza bidez geureganatu.
3) Aldatzeko zailak.
4) Inkontzienteak.
5) Eguneroko ekintzetan ekonomia kognitiboa dakarte.
Prozesu kontrolatuetan:
1) Arreta asko behar da.
2) Ikasi gabekoak, konplexuak edo egunero egiten ez ditugunak.
3) Malguak, egoera berrietara erraz egokitu.
4) Kontzienteak, esfortzua eskatzen dute.
ARRETA mekanismo kognitibo konplexua da, eta, hari esker, gure
pertzepzioak, kognizioak eta jokabideak kontzienteki kontrola ditzakegu baita
helburu zehatz batera bideratu ere. Arretak ematen dio gure pertzepzioari
hautagarria eta zuzendua izateko bidea.
ARRETA
101
58. Irudia. Irudi anbiguoetan, arretak zer ikusiko dugun xedatzen du
Gure antolaketa pertzeptiboan ere, arretak parte handia hartzen du. Adibide
horretan, une bakoitzean hartzen dugun aldea irudia da, eta bestea, hondoa.
3.11. Orduan, zein dira adi egotearen funtzioak?
Posner-en teoriaren arabera, gure burmuinak baditu arretarako sistema
batzuk. Ohartarazteko sistemak ingurune sentsoriala eskaneatzen du kanpoko
ekimenak bilatuz. Hau da, gure munduari jarritako arretaren maila orokorra.
Sistema horrek ezohiko zerbait detektatuz gero, alarma piztuko du burmuinean
zehar. Une horretan, beste sistema aktibatzen da eta adi egoteko egoera arreta
espezifiko bihurtzen da.
Hori gertatu eta gero, gu estimulurantz orientatzen gara. Portaera horren
helburua informazio gehiago jasotzea da; hala, burmuinari zer egin erabakitzen
uzten diogu. Hurrengo sistemak ekintzarako sistema da. Horregatik, “zer egin
beharko nukeen orain” moduko portaerak kontrolatzen ditu, hala nola
lehentasunak xedatu, bultzadak kontrolatu, gure ekimenen ondorioak neurtu edo
arreta aldatu. Hori dela eta, arretari esker, baditugu ahalmenak estimulu berriak
detektatzeko, estimulura zuzentzeko eta zer egin erabakitzeko.
Posner-en teoriak iragarpen frogagarri asko ematen ditu, aurkikuntza
neurologiko eta portaerazko anitz ekarri dituztenak. Arretarekin zerikusia duten
garrantzi bereziko ezaugarri portaerazkoak hauek dira: emozioak, esanahiak,
multiatazak eta denbora.
ARRETA
102
3.12. Emozioek ba al dute erlaziorik arretarekin ?
Emozio-kitzikapena sortzen dituzten gertaerak neutroak baino hobeto
gogoratzen dira. Gertaera horiek oroimenean gehiago irauten dute eta zehaztasun
gehiagoz gogoratzen dira. Marketinerako, emoziozko zama handiko estimulu asko
erabiltzen dira.
Zer gertatzen da burmuinean horrelako estimuluekin?
Kortex prefrontal edo kortex exekutiboa delako (arazoak konpontzea, arreta
mantentzea, bultzada emozionalak inhibitzea… gobernatzen ditu) burmuinaren
aldeak hartzen du parte. Gyrus zingulatua haren laguntzailea da, eta beste aldeekin
konektatze-funtzioak ditu. Alde horien artean, amigdala emozioak sortzen eta
mantentzen laguntzen du. Amigdala dopaminaz beteta dago. Burmuinak
emoziozko zama handiko estimulua detektatzen duenean, amigdalak dopamina
askatzen du sisteman. Dopaminak oroimena eta informazioa prozesatzen asko
laguntzen du. Horregatik, estimulu horiek prozesamendu tinkoa izango dute.
Estimulu horien arteko batzuk esperientzia pertsonaletik datoz: gure amak
betidanik egin du burrunba lapikoekin haserretzen denean. Soinu hori entzuten
dudan aldiro, kinka baten erdian nagoelako sentsazioa datorkit, eta beste batzuk
unibertsalak dira, batez ere, honako galdera hauekin zerikusia duten estimuluak:
-Jan dezaket hori? Jango nau horrek?
-Ñaka-ñaka egin dezaket horrekin? Nirekin ñaka-ñaka dezake horrek?
-Hori inoiz ikusi al dut?
Zergatik da hori?
Egoera arriskutsuak gogoratu ezin zituen gure edozein arbasok bere geneak
pasatzeko denbora nahiko ez zatekeen biziko. Gizakiaren burmuinak ugaltze-
aukeretan fokaturako sistema asko ditu, baita arriskuen detekziorako ere.
Horregatik, gu ere ereduak konparatzen oso onak gara, gure ingurunean beti
berdintasunak bilatzen ditugulako. Gauzak lehen ikusi ditugula pentsatzen badugu,
gogoratzeko joera dugu.
ARRETA
103
3.13. Eta arretak zer-nolako harremana du estimuluen esanahiarekin?
Burmuinak gogoratzen duen gauzarik hoberena osagarri emozionalak dira.
Ikerlanek erakusten dute kitzikatze emozionalak arreta funtsezko ardaztera
eramaten duela alderdietan eta ez xehetasunetan. Ikertzaile askok uste dute
oroimenak horrela lan egiten duela: esperientzia baten funtsa grabatuz bakarrik
eta ez esperientziaren grabaketa literal bat eginez.
3.14. Eta multiatazek zer-nolako harremana dute arretarekin?
Burmuinak kontzeptuetan sekuentzialki ardazten dira, banaka. Arreta behar
duten atazak ezin dira batera egin.
Demagun gai bati buruzko idatzizko lan bat hasi behar duzula prestatzen.
Zure arreta exekutiboaren aldeak gainerako burmuinari ohartarazten dio arreta
aldatu behar dela. Alerta horrek esan nahi du lehenbizi lan horretan parte hartu
behar duten neuronak aurkitu eta gero neurona horiek aktibatzea. Orain, lanean ari
zara. Idazten duzun bitartean, zure lagunak mezu bat bidali dizu mugikorrera eta
horren seinalea entzuten duzu. Lana egiteko eta zure lagunari idazteko arauak
desberdinak direnez, zure burmuinak deskonektatu behar du zure lagunari erantzun
baino lehen. Arreta exekutiboari galdetzen zaio, eta horrek gainerako burmuinari
jakinarazten dio berriro arreta-aldaketa bat izango dela. Berriz, alerta bat bidaltzen
da, bi partekoa, lehengoa bezalakoa. Orain erantzun diezaiokezu zure lagunari.
Prozesu horrek, lehenago gertatu den bezala segundo baten hamarren batzuk
hartuko ditu.
Ataza aldatzen duzun aldiro, zure burmuinak pauso horiek egin beharko
ditu.
Horrek esan nahi du ataza bat baino gehiago aldi berean egitea ezinezkoa
dela?
Automatikoak egin ditzakegu, hau da, ibili eta telefonoz hitz egin, autoa
gidatu eta musika entzun, arnastu, bihotz-taupadak izan eta liburu bat irakurri, eta
abar. Arreta kontrolatua eskatzen diguten atazak ezin dira batera egin. Egia da
badirudiela jendea multiatazak egiteko gai dela. Hala ere, esan daiteke arreta ataza
ARRETA
104
bat baino gehiagotan batera jartzeko gai izan ordez, eragile-oroimena ona
daukatela, ataza askotan arreta banatzeko gai direlako.
Dena den, batzuetan, prozesu automatikoek erantzunak oztopatzen
dituzte. Interferentzia hau Stroop fenomenoak adierazten du
-Stroop zeregina
Koloretako izenak aurkezten dira subjektuek irakurtzeko. Izenak
koloreekin egokitzen dira edo ez. Irakurtzearen azkartasuna neurtzen da.
Estimuluetan, bi dimentsio nahasten dira: kolorea eta hitzaren esanahia.
Inkongruenteak direnean, arreta batean fokuratu behar da. Irakurmena
automatikoa da, baina koloreen izen inkongruenteak irakurtzea ez da ohikoa;
beraz, irakurmenaren automatismoak erantzun berria oztopatzen du. Gure
ezagutzean ondo oinarritutako alderdiek prozesamendua oztopatzen dute.
Hori oso garrantzitsua da, batzuetan zenbait estimuluri adi ez egotearren
prozesamendu semantikoa dagoelako. Estimulu horiek interferentziak sor ditzakete.
Stroop emozionala ere askotan erabiltzen da. Ikerlan askok erakutsi dute
eduki emozionalekiko hitzen kolorea esatea zailago egiten zaiela desoreka
psikologikoa duten pertsonei (fobiak, anorexia...)
3.15. Orduan, oro har arretan zer faktorek dute eragina?
Kanpokoak:
-Estimuluen berritasuna
-Estimuluen luzera
-Estimuluen intentsitatea
-Biologikoki garrantzitsuak diren estimuluak (zapore mingotsak...)
-Ezagunak diren estimuluen artean garrantzizkoak (semaforoen argiak eta ez aire
girotua)
ARRETA
105
-Estimuluen balio afektiboa
-Estimulu handiak
-Koloretako estimuluak
-Estimulu mugikorrak
-Oso sinpleak ez diren estimuluak
Barnekoak:
-Arousal edo aktibazio fisiologikoa sortzen dituztenak
-Igurikitzeak
3.16. Zenbat arreta mota daude?
Nahiz eta Posner-en teoriak arreta jarraitua proposatu, hautazko arreta eta
arreta exekutiboaren existentzia, normalean, arreta zatitua ere ikerlanen objektua
da.
3.16.1. Hautazko arreta.
Gure organismoak informazio-iturri bakar batean edo zeregin bakar batean
kontzentratzeko duen gaitasuna, interferentziak eragin ditzaketen gainontzeko
informazio iturriak edo zereginak alde batera baztertuaz. Adibidez: telefonoaren
beste aldean dagoenari entzutea, edo aldamenean dugun pertsonak esaten duena
entzutea.
Zenbait ikerketaren emaitzek ezagutzera eman dute, oro har, gizakioi erraza
zaigula zeregin bakar bat egitea. Hala ere, zereginak ez bagaitu nahikoa aktibatzen,
10 minutu gutxi gorabehera pasatu ondoren arreta galtzen hasten garela.
ARRETA
106
3.16.1.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko?
3.16.1.1.1. Entzunezko materialarekin:
-“ Cocktel party-ren egoera. Gure taldekoekin elkarrizketa bat izatea eta
besteena entzutea posiblea al da?
59. Irudia. “Cocktail Party” paradigma irudikatzen duen irudi bat
Arretak jartzen dituen mugak zein diren jakiteko eta informazioaren
prozesatzeaz gehiago jakiteko, Cherryk esperimentu batzuk egin zituen.
Cherry-k (1953) subjektuei entzungailuak jartzen zizkien aldi berean bi
mezu entzuteko (entzumen bikoitza edo dikotikoa). Mezu bat bakarrik entzuteko
eskatzen zien. Hautazko arreta behartzeko, subjektuei mezu hori errepikatzeko
esaten zitzaien (jarraipen-teknika).
60. Irudia. Entzumen bikoitza
ARRETA
107
Entzun behar ez zuten mezuari buruzko emaitzak:
-Subjektuek jarraitzen ez zuten mezuaz ez zuten ezer gogoratzen.
-Hizkuntzaren aldaketak ere ez zituzten nabaritzen.
-Mezua atzetik aurrera joaten zela ez ziren konturatzen.
-Emakumezko ahotsa batetik gizonezko ahotsa baterako aldaketa nabaritzen
zuten.
-Ahotsaren tonuaren intentsitatea aldatzen bazen, nabaritu egiten zuten.
-Ahotsa edo soinu bat bereizten zuten.
Beste esperimentu batean, Moray-k (1959) ikusi zuen subjektuaren izena
sartzen bazuen mezuan subjektuek nabaritzen zutela.
Mezuaren ezaugarri fisikoak besterik ez zituzten nabaritzen. Mezuari
buruzko esanahiak ez zituzten gogoratzen. Bazirudien arreta mugatua zela eta
kontzientziara arretak hartzen duen informazioa ia bakarrik pasatzen dela.
Horiek eta beste esperimentuen emaitzak adierazteko, Broadbent-ek
arreta-eredu bat proposatu zuen.
Ereduak dio hautematen ditugun estimuluak erregistro sentsorial batean
daudela denbora txiki batez. Hor dauden bitartean, arretazko aurreanalisi batean,
ezaugarri fisikoak (tonua, kolorea, eta abar) zehazten direla. Iragazki bati esker,
analisi horren ondorioz zein estimulu prozesatuko diren gehien eta zein ez
aukeratzen da. Aukeratzen ez direnak baztertu egiten dira.
Hala ere, bere esperimentuetan, Treisman-ek zerbait desberdina aurkitu
zuen. Berak, subjektuei, belarri batetik, istorio bat jarri zien entzungailuetan eta
zorizko hitzen zerrenda bat, beste belarritik. Subjektuei arreta bakar batean
jartzeko esaten zien. Istorioaren erdian, aditzen ari ziren istorioa beste belarrira
pasatu zen eta, lehengo belarrian, bigarrengo edukiarekin jarraitu zen. Subjektu
gehienek beste belarrira pasatu ziren eta istorioari jarraitu zioten.
ARRETA
108
61. Irudia. Jarraipen-teknika (Treisman, 1960)
Hori esanahiaren nolabaiteko ezagutzaren seinalea zen. Orduan, bazegoen
esanahiaren prozesamenduren bat. Broadbent-en ereduak ez zuen hori
adierazten. Beraz, nola egiten zen? Datu horiek jasotzeko, Broadbent-en eredua
aldatu zuen Treisman-ek.
Treisman-en eredua malguagoa da, eta ez du informazioa blokeatzen, baizik
eta arindu egiten du (bolumena jaitsi), hautemangarriago edo ez eginez.
Estimuluak jasotzen dituen analisia hiru probaz osatuta dago. Lehengoa
estimuluen ezaugarri fisikoak aztertzeko da. Bigarrena, estimuluak linguistikoak
diren ala ez jakiteko. Hirugarrenean, hitzak hartzen dira eta esanahiak ematen
zaizkie. Lehian dauden estimuluak ezagutzeko, prozesuak aurrera jarraitzen du.
Adibidea: bilera batean zaude eta jende pila bat solasean ari da. Zu gizon
batekin hitz egiten ari zara eta zure aldameneko pertsona guztiak emakumeak dira.
Ahotsa horiek lehengo proban sailkatu daitezke. Ez duzu gehiago prozesatuko.
Egun batean, lagun batek deitzen dizu bere senargaiarengandik banatu dela
esateko. Aldi berean, oso interesgarria den film bat ikusten ari zara eta une
hoberenean dago. Lehenengo proban, zaila egiten da estimuluak bereiztea, soinu
desberdintasunak oso txikiak direlako. Horregatik, bigarren proba egiten da, silaba
ARRETA
109
eta hitzetan oinarritua. Horrela, ziur aski, hitz batzuez ohartuko zara, eta honelako
informazio-sarrera posiblea izango litzateke:
“Nirekin maitemindurik ez dagoela tsunamia hurbiltzen ari da!!
62. Irudia. Arreta eta prozesamendu sentsorialaren hiru eredu
Nahiz eta Treisman-en ereduak fenomeno batzuk ondo adierazi, badu arazo
bat, arretaren aurreanalisia oso konplexua dela, arretaren analisia bezainbestekoa.
Hori konpontzeko, Deutsch-ek eta Deutsch-ek (1963) beste bat proposatu
zuten. Haien iritziz, estimulu guztiak prozesatzen dira eta epe motzeko oroimenera
iristen direnean bakarrik egiten da hautaketa. Hala, subjektuek ia edozein
egoeratan ezagutu behar lukete informazioa.
Lewis-ek (1970) honako hau probatu zuen. Subjektuei hitzak aurkezten
zitzaizkien, belarri batetik. Beste belarritik ere, hitzak ematen ziren. Belarri
horretako hitzek batzuetan aintzat hartu behar zuten belarrietakoekin ez zuten
erlazio semantikorik, eta beste batzuetan, horien sinonimoak ziren. Lewisek
ARRETA
110
subjektuen erantzuna eta hitzen aurkezpenaren arteko sortasuna neurtu zuen eta
ikusi zuen sinonimo bat aurkezten zuenean subjektuen erantzunaren atzerapen
bat sortzen zuela. Atzerapen hori erlazionatuta ez zeuden hitzekin ez zen
gertatzen.
Emaitza hori iragazki goiztiar batekin ez da ondo egokitzen. Iragazki
berantiar bat proposatzen duen eremu batekin, hobeto egokitzen da. Horrela,
informazio guztia epe motzeko oroimenera iristen da, eta, han, informazioaren
garrantziaren arabera gehiago prozesatzen da edo ez. Garrantzitsua ez denez, ez
da gehiago elaboratzen eta ahaztu egiten da. Garrantzitsua dena gehiago elaboratu
eta biltegian gorde daiteke. Hori dela eta, alde bati entzuteak eta jarraitzeak ez du,
berez, eduki bat kontzientea edo ez izatea xedatzen, baizik eta gure epe motzeko
oroimenean sortuak eta ezagunak diren eremuak.
Stroop zeregina aditu gabeko estimuluak semantikoki prozesa daitezkeelako
froga bat da. Horregatik, interferentzia egiten dute.
3.16.1.1.2. Ikusmenezko materialekin:
- Ikusmenezko ikerketako atazak
Non dago Wally?
63. Irudia. “Non dago Wally?” liburuaren irudia. Antzekoak diren pertsonen multzo batean aurkitu behar da
Wally pertsonaia.
Azken denboraldian
ikerlanak. Hautazko arreta
denean, argiegia dagoen eremuaren barru
eremuaren kanpokoak zailak dira ikusten.
Anne M. Treisman
teoriak objektuak eta objektuen ezaugarrien arteko desberdintasuna hartzen du
kontuan. Teoriak honela
-objektuen ezaugarriak oso azkar eta paraleloan prozesatzen dira, arreta jarri
gabe.
-ezaugarriak objektuak sortzeko konbinatzen dira. Prozesu
egiten da. Hori da bigarren pausoa
G urdina bila ezazu
ARRETA
111
Azken denboraldian, ikusmenaren inguruan egin dira arretari buruzko
Hautazko arreta-proiektore batekin konparatzen da. Argia proiektatzen
denean, argiegia dagoen eremuaren barruko estimuluak argi ikusten dira, baina
eremuaren kanpokoak zailak dira ikusten.
Treisman-ek teoria bat proposatu du. Ezaugarri
teoriak objektuak eta objektuen ezaugarrien arteko desberdintasuna hartzen du
dio:
objektuen ezaugarriak oso azkar eta paraleloan prozesatzen dira, arreta jarri
ezaugarriak objektuak sortzeko konbinatzen dira. Prozesu hori poliki eta seriean
da bigarren pausoa.
arretari buruzko
proiektore batekin konparatzen da. Argia proiektatzen
estimuluak argi ikusten dira, baina
teoria bat proposatu du. Ezaugarri-integrazioaren
teoriak objektuak eta objektuen ezaugarrien arteko desberdintasuna hartzen du
objektuen ezaugarriak oso azkar eta paraleloan prozesatzen dira, arreta jarri
poliki eta seriean
G urdina bila ezazu
Lehengo atazan, ezaugarri bat bakarrik bilatu behar dugu. Beste hizkiak
bilatzen duguna kolorearengatik
ezaugarri mota konbinatzen dira, kolorea eta forma
oinarrietan bilatu behar dugu.
3.16.2. Arreta zatitua:
Gure organismoak
gaitasuna da, ekintza batek bestea egitea eragozten ez duelarik.
eta kakorratz-lana egin; autoa gidatu eta irratia entzun...
Zeregin desberdinen arteko bateragarritasuna aurkitu nahi da:
errendimendu maila jaitsi gabe
dira.
Zeregin batek beste zereginean interferentziak sortu, biak antzerakoak
badira edo baliabide kognitibo berdinak behar badituzte.
entzun eta adiskide bat esaten ari zaiguna entzun.
ARRETA
112
ezaugarri bat bakarrik bilatu behar dugu. Beste hizkiak
arengatik bereizten dira. Hala ere, bigarren ata
ezaugarri mota konbinatzen dira, kolorea eta forma; bi ezaugarri horien
tan bilatu behar dugu. Horrek asko zailtzen du ataza.
ure organismoak aldi berean bi ekintza edo gehiago egiteko duen
a batek bestea egitea eragozten ez duelarik. Adb: telebista ikusi
autoa gidatu eta irratia entzun...
Zeregin desberdinen arteko bateragarritasuna aurkitu nahi da:
errendimendu maila jaitsi gabe; elkarrekin egin daitezkeen ekintzak
Zeregin batek beste zereginean interferentziak sortu, biak antzerakoak
kognitibo berdinak behar badituzte. Adb: telebistako albisteak
entzun eta adiskide bat esaten ari zaiguna entzun.
ezaugarri bat bakarrik bilatu behar dugu. Beste hizkiak, eta
dira. Hala ere, bigarren atazan, bi
bi ezaugarri horien
edo gehiago egiteko duen
Adb: telebista ikusi
Zeregin desberdinen arteko bateragarritasuna aurkitu nahi da:
elkarrekin egin daitezkeen ekintzak topatu nahi
Zeregin batek beste zereginean interferentziak sortu, biak antzerakoak
Adb: telebistako albisteak
ARRETA
113
Dena den, praktikarekin, arreta zatituta behar duten atazak hobetzen dira.
3.16.2.1. Zer ikerketa mota egiten da arreta mota hori aztertzeko?
3.16.2.1.1. Zeregin bikoitzaren paradigma erabiltzen da. Bi ataza batera egin
behar dira (adibidez, irudi batzuen izenak esan eta soinu bat altutzat, baxutzat edo
ertaintzat jo; errendimendua ekintza bat bakarrik egin behar duen talde
batenarekin konparatzen da. Eginkizunak egiteko xehetasuna eta abiadura neurtzen
da).
64. Irudia. Multiatazak
Egiten ditugun zereginek sistema sentsorial desberdinak erabiltzen
badituzte ez dago interferentziarik, oro har.
Shaffer-ek (1975) oso azkar mekanografiatzen zuten subjektu batzuei bi
zeregin eman zizkien: batetik, ezezaguna zen hizkuntza batean testu edo mezu bat
mekanografiatu, eta, bestetik, entzungailu batetik entzuten zen mezu bat
errepikatu.
Shaffer-ek ikusi zuen informazioa kanal beratik prozesatu behar bazen
interferentzia sortzen zela.
Adibidez, ezkerreko belarritik mekanografiatzeko mezua entzun eta
eskuineko belarritakoa errepikatu egin behar bazuten, orduan, bazegoen
interferentzia. Mekanografiatzeko testua idatzita bazegoen eta bestea entzutekoa
bazen, orduan interferentziarik ez.
ARRETA
114
Bi zeregin aldi berean egitea hiru faktorek xedatuta dago: zereginen
zailtasuna, zereginen antzekotasuna eta zereginekiko praktika.
Kahnemman-ek (1973) eredu bat proposatu zuen arretaren prozesuek
baliabide kognitiboak kontsumitzen dituztela adierazteko. Estimulu bat
ezagutzeko, baliabideak behar dira, eta, estimulua konplexua izanez gero, baliabide
asko erabiliko dira. Baliabideak agor daitezke eta posible litzateke iristen diren
beste estimuluak horregatik ez prozesatzea.
Hala ere, baliabideen aukera guk egina da; gu ez gara estimuluen esklaboak,
baizik eta guk estimulu garrantzitsuei mugatuak dauden baliabideak esleitzen
dizkiegu.
Baliabideak gizakiaren aktibazio mailaren araberakoak dira. Aktibazio
gehiagok baliabide gehiago dakar.
Ereduak dio bi edo gauza gehiago aldi berean egiten saiatzen garenean
ditugun arazoak ez datozela interferentziengatik, zereginek ditugun baliabideak
baino gehiago behar dituztelako baizik.
3.16.3. Arreta jarraitua
Gizakiok denboran zehar zeregin batean arreta mantentzeko dugun
gaitasuna da, arreta maila hori gutxitu gabe eta akatsik egin gabe. Adb: mikroskopio
baten bidez bakteriak bereizten aritzen den biologo bat, aireportu bateko kontrol-
dorreko kontrolatzaile bat...
ARRETA
115
Denboran zehar arreta mantentzeko dugun gaitasuna mugatua da. 30
minutu pasa ondoren nekea agertzen hasten dela ikusi da: akatsak egin eta
erantzuna eman bitarteko denbora luzatu.
Ikertzaileek arreta mota hori “arousal”ekin erlazionatzen dute. Oso arreta
mota oinarrizkoa da bizidunengan.
Arousal maila egoki batean, gure eraginkortasun fisiologikoa onena da:
prozesu fisiologikoak intentsiboki egiten dira eta gure arreta hobeto manten
dezakegu.
Arreta mota hori aztertzeko, adibidez, detekzio-zereginak erabiltzen dira.
Subjektuek, denbora-epe luze batez, ustekabeko estimulu bat agertu dela detektatu
behar dute. Beste zereginetan, egoeraren aldaketa bat detektatu behar da.
Subjektuek baldin badakite atazan zer moduzko jarduera duten, arreta
hobeto mantentzen dute. Atsedenaldiak tartekatzen badira, subjektuen
errendimendua hobetu ere egiten da.
Arreta entzumen-estimuluekin ikusmen-estimuluekin baino errazago
mantentzen da.
Beste arreta motekin gertatzen den moduan, praktikarekin hobetuz doa.
65. Irudia. Arreta jarraitua erabili behar dute kontrolatzaileek seinaleak detektatu eta interpretatzeko
ARRETA
116
3.16.4. Arreta exekutiboa
Borondatezko kontrolaren ardura du. Plangintza, estrategia behar duten
egoeretako prozesamendurako kontrola.
Posner-en aburuz, arreta mota horri esker, gure prozesuak eta ekintzak
kontrola daitezke. Arreta mota horrek gure portaeraren barneko ebaluazioan,
zereginen kontrolean eta zereginez aldatzeko prozesuan hartzen du parte:
-Zeregin bat egiten dugun bitartean, egiten ditugun akatsak detekta
ditzakegu; zereginaren zailtasunari eta egiteko ahalmenari buruzko informazio
ematen digu (hori zailegia da edo nik ez daukat horrelakorik egiteko ahalmena).
Ikerketa batzuetan ikusi da guk akats bat detektatzen dugunean nahi dugun
zehaztasun maila lortzeko zeregina egiteko abiadura egokitzen dugula.
-Gure emozioak ekintzetako kontrolean izan dezakete eragina. Zeregin bat
egitean emoziozko balioa duen argazki bat aurkezten badigute, erantzunak
atzeratu daitezke, nahiz eta zereginarekin zerikusirik ez izan.
- Zereginez aldatzen dugunean, arreta horrek aldaketaren prozesuak
antolatzen ditu. Hori egiteko, lehenengoz, egiten den atazaren prozesua inhibitu
behar da; gero, epe luzeko oroimenetik zeregin berria egiteko estrategiak
ARRETA
117
berreskuratu behar dira. Horrek denbora hartzen du. Horregatik, zereginez
aldatuta, erantzunak atzerarazten dira zeregin bererekin jarraitzearen aldean.
-Arreta horrek epe motzeko oroimenaren edukiak aktiboki manipulatzen
ditu.
Praktika txiki bat. Gogoratu zerrendaren azken hiru zenbakiak (aurretik
zerrenda noiz bukatuko den jakin gabe).
Hori egiteko, zenbakien kontua eraman behar duzu soberan dauden unean
uzteko. Badirudi arreta mota horren ekarpena dela.
MOTIBAZIOA
4.1 Sarrera
“Zerk eragiten du portaerak?” galderari erantzuten saiatuko dira
motibazioa aztertzen duten zenbait teoria. Adibidez, zergatik ikasten dugun
Psikologia moduko gradu bat azaltzen saiatzen garenean. Motibazioaren teoria
erabilgarria izango da jokabideari, kasu honetan ikasteari, indarra eta norabidea
zerk ematen dion azaltzeko gai den neurrian. Ikaslea motibatzen duena arrazoi edo
motibo bat da, baita bere ekintzen asmoak zuzentzen duena ere. Galdera bera
planteatuko dugu beste era batera: aurretiko zer baldintzak suspertzen eta
zuzentzen dute jarrera? Motibazioan adituak direnek ikertzen dihardute jarrera
nola indartzen eta zuzentzen den zenbait helburutara. Horrenbestez, jokabidearen
ikerketa jokabidea indartzailearen eta zuzenduaren “aurrebaldintzak” bilatzean
datza. Jokaera indartzailea eta zuzendua azaltzeko aurretiko baldintza bat
proposatzen dugun bakoitzean, motibazioaren esparrura egiten dugu salto.
Ikasleak ikastearen zergatia esplikatu nahi dugunean, bereraren
esfortzuaren aurrebaldintzak zehazten saiatzen gara. Alegia, “zein da jarreraren
kausa?” galderarako erantzuna da gakoa aurretiko baldintzak adierazteko.
Jarreraren kausa esplikatzeko, saiakerak beste galdera zehatz batzuetara
garamatza; era honetako galderak: “zerk sortzen du jarrera?”, “nola mantentzen da
jarrera?”, “zergatik zuzentzen da helburu batzuetara eta ez besteetara?”, “nola
gelditzen da?”. Ez da nahikoa ikaslea Psikologia gradua ateratzeko ikastearen
kausaz galdetzea; galdera hauek ere egin behar genituzke: zergatik hasi zen hori
ikasten hasiera batean? Zerk indartzen du bere esfortzua orduz ordu, egunez
egun? Zergatik aukeratu zuen gradu hau eta ez beste bat? Eta zergatik eten du
ikasketa? Hortaz, portaeraren motibazio-azterketa hasieran, irauten duen
bitartean eta haren bukaeran ulertu behar da.
Motibazioaren barnean, beste arazo bat jokabidearen intentsitatearen
aldakortasunaren zergatia da. Langilea, egun batzuetan, azkar eta diziplinaz lan
MOTIBAZIOA
egiten du, eta beste batzuetan, berriz, ganorarik gabe ibiltzen da. Zapuztuta dagoen
aitak bere semeari garrasi eta oihu egiten dio, eta, besteetan, egoera berdintsuan,
arinki ohartarazten dio. Atleta baten kasuan, entrenamendua egun batzuetan ekina
eta gogorra izan daiteke eta ahula eta ganorarik gabea beste egunetan. Gure
psikologiako ikaslearen kasuan, irakasgai bera ikasteko, batzuetan, gogo handia
eta interesa izango du, eta bestetan, aldiz, interesa piztea eta arreta mantentzea
kostatuko zaio.
Pertsona batek zergatik hartzen du parte ekintza batean eta beste une
batean ez du ekintza horretan parte hartzen? Motibazioa ikertzen dutenei zergati
hori ere interesatzen zaie. Gakoa honako honetan datza: pertsona batek aukera
ezberdinen artean zergatik erabakitzen du bide bat eta beste une batean
aukeraturiko bidea ez luke hartuko? Ikasleak zergatik ikasten du astelehenean eta
ez asteartean edo asteazkenean? Pertsona batek zergatik jaten du asko
arratsaldeko ordu bietan eta ez hiruretan? Pertsona bat zergatik haserretzen da
auto-ilara batean dagoenean eta, egoera berean, lasai egoten da beste egun batean?
Jendearen portaera oso aldakorra da intentsitateari dagokionez. Hori dela eta,
bigarren galdera horrek jokaeraren intentsitatea denboran zehar zehazten duten
indarrak ikertzen ditu.
Badago hirugarren galdera bat honako hau planteatzen duena: zergatik
dago hainbeste ezberdintasun indibidual? Nola sortzen dira motibazio-
desberdintasun horiek eta zer-nolako inplikazioak dituzte? Pertsona batek
zergatik bilatzen ditu estimulu-iturriak (adibidez, motozikletan joatea) etengabe
eta beste batek baztertzen ditu aktiboki? Lehiaketa batean, pertsona batzuek
zergatik bilatzen dute biziki irabaztea eta beste batzuk ez dira irabaztera mugatzen
eta adiskideak egitea nahiago dute? Zergatik daude pertsona batzuk berehala
erasokor jartzen direnak eta beste batzuk oso bakezaleak? Hirugarren galdera
horrek honako hau dakar berarekin: pertsonek ez dituzte motibazio berak;
aktibatu eta gero, indar eta arrazoi desberdinak ditugu.
MOTIBAZIOA
4.2. Zer da motibazioa?
Portaeraren hasiera, mantentze, norabide eta amaieraren ardura duen
prozesua da. Motibazioak ekintzarako organismoa energia eman eta helmuga
batera zuzentzen du.
4.3. Nolakoa da motibazioaren prozesua?
Motibazioa prozesu dinamikoa da. Motibazio-egoera, etengabeko fluxu
batean, hazten eta gainbeheran ari da etengabe.
Oro har, prozesua motibo bat agertuta hasten da. Motiboa beharra edo
desio espezifikoa da, organismoa helburu bat lortzeko bidean jartzen duena.
Motibo horrek zerbait egiteko intentzioa sortzen du. Zerbait lortzeko poztasuna
aurreratzen dugu. Estimulu edo egoera batzuek organismoa aktibatzen dute. Gure
portaerak helburura hurbiltzen gaitu. Lortu eta gero, ondo edo gaizki sentituko
gara eta ondorio batzuk izango dira.
Adibidea:
Beharra: gose naiz
Aktibazioa: erlojuak esaten du 2:00ak direla
Portaera: banoa tabernara
Helburua: bazkaltzen dut
Ondorioa: nahiko pozik nago, ez nago goseak
MOTIBAZIOA
66. Irudia. Motibazioaren prozesu orokorra
Lehen mailako edo bigarren mailako motiboak edo beharrak daude.
Lehenengoak jatorrizkoak dira, eta bizirautearekin zuzen erlazionatuta daude
(gosea, sexua, egarria …); eta bigarrengoak ikasiak dira, eta eragiten duten
portaera ez da beharrezkoa bizirauteko (boterearen beharra …).
Historian zehar, psikologoak saiatu dira gure bizitzak zer helburu duen
galderari erantzuten. Galdera horrekin ere, zerk asetzen gaituen galderari
erantzun nahi izan zaio. Psikoanalistek, jatorrizko behar biologikoak betetzeak
zoriontasunera eramango gaituela sinesten dute. Konduktistek ere azpimarratzen
dute, besteak beste, janariaren eta sexuaren beharra betetzea funtsezkoa dela. Hala
ere, XX. mendearen erdian, psikologo batzuek ondorioztatu zuten zoriontasuna
izateko bidea askoz konplexuagoa zela.
BEHARRA PORTAERA
HELBURUA
ONDORIOA
MOTIBAZIOA
Horietako bat, Abraham Maslow (1908-1970) izan zen. Maslow,
psikoterapeuta zen eta humanismo eskolaren sortzailetariko bat. Maslowen ustez,
kontzientziaren maila gorenera iristeko eta gizabanakoaren potentzialik handiena
aurkitzeko, gure bizitzako xedeak aurkitu eta haiei jarraitu behar diegu.
Maslow-en aburuz, gizakiek pauso batzuei jarraitu behar diete
autorrealizazioaren bidean. Pauso horiek, gure motibazioaren bidea, piramide
batean irudikatzen dira askotan.
67. Irudia. Beharren hierarkia. Maslow
Motiboak hierarkikoki antolatzen dira. Hala, motibo batzuek oinarrizko
funtzioak eta biziraupenerakoak betetzen dituzte, eta beste batzuek, berriz, goi-
mailako funtzioak dituzte, eta hazkuntza dute helburu.
Maslow-ek dio gutako bakoitzak bizitzan xede bat dugula eta xede hori lortzeko
motibatuta gaudela. Hori dela eta, gure bizitzan zehar, zorionerako bidea xede hori
MOTIBAZIOA
aurkitzea da. Bizitan jendeak ondoen egiten duena egiteko aukerarik ez badu,
beste behar guztiak beteta izan arren, egonezin eta kontentagaitz egongo da
betirako. Gure potentziala aurkitu behar dugu, eta, aurkitu ondoren, betetzen
utziko diguten esperientziak bilatu behar ditugu. “Gizakiak izan daitekeena izan
behar du”.
Maslow-en hierarkia motibazioa ikertzeko hasierako puntu ona izan arren,
kontuz hartu behar dugu. Badirudi behar batzuk besteak baino oinarrizkoak direla,
baina badakigu, batzuetan, nahiz eta beharra horiek beteak ez izan, beste goiko
batzuetara irits daitekeela. Adibidez, artista batzuek, nahiz eta gose izan,
margotzen jarraitzen dute.
4.4. Motibazio fisiologikoak
Bultzaden urritzearen teoriak dio beharra fisiologikoek kitzikatze-egoera
bat sortzen dutela organismoan, eta horrek beharra urritzeko bultzada sentitzen
du. Bultzadak organismoaren elikagaia, oxigenoa, ura, azukre eta bestelako
osagarriak bizitzeko beharrezkoak diren muga batzuen arteko balioetan
mantentzen saiatzen dira.
Organismoaren helburua homeostasi bat lortzea da. Biziraupenarekin
erlazionatuta dauden zenbait balio konstante mantentzeko joera da homeostasia.
Organismoak oreka bilatzen du.
4.4.1. Gosea
Goseak eta egarriak egoteak janaria eta edaria bilatzera eramaten gaitu.
Hala, energia eta elikagaiak lortzen ditugu aktibo eta erne egoteko, baita
immunitate-sistema ondo funtzionatzeko ere.
MOTIBAZIOA
4.4.1.1. Zerk erregulatzen du gosea?
Hipotalamoak erregulatzen du, eta beste beharren eta emozioen
erregulazioan ere parte hartzen du. Hipotalamoko hiru aldek gosea kontrolatzen
dute garuneko beste alde batzuekin batera:
-jateko sistema
-asebetetzeko sistema
-gosearen erregulazio-sistema
Lehengo biak lesionatzen badira, ez da ezer jaten edo kontrolik gabe jaten
da. Gure sabelak, dilatatuta edo beteta dagoenean, hipotalamoaren neuronak
aktibatzen ditu eta janari gehiago izateko bultzada desagertzen da.
68. Irudia. Gosearen kontrolguneak
Gosea kontrolatzeko, hipotalamoak zenbait informazio erabiltzen ditu:
-Sabelaren kontrakzioak. Horiek seinaleak bidaltzen dizkiote jateko sistemari.
MOTIBAZIOA
-Odoleko azukrea. Gibela eta duodenoak hartu dugun azukrearen maila
detektatzen dute. Mezu kimikoak bidaltzen dituzte.
Jaten dugunean, janariak minutu batzuk ematen du digeritzeko. Poliki jaten
badugu, garunak denbora izango du glukosaren gehitzea nabaritzeko eta asebete-
seinaleak bidaltzeko. Hala izanez, ez dugu behar dugun baino gehiago jango.
-Gorputzaren koipe-tasa. Epe-luzerako gorputzaren pisua mantentzea
hipotalamoak kontrolatzen du. Hipotalamoak gorputzaren koipe-tasa orokorra
detektatzen du. Zelula adiposoak leptina proteina askatzen dute odolaren
korrontean. Zenbat eta koipe gehiago hainbat eta leptina gehiago askatzen dute.
Hipotalamoak informazioa hartzen du gorputzaren pisua kontrolatzeko:
-Asebetetze-seinaleak bidaltzen ditu.
-Azukrearen bidez gosea kontrolatzeko seinaleak bidaltzen ditu.
-Nerbio-sistema sinpatikoa aktibatzen du, zelula adiposoetan bukatzen diren
neurona sinpatikoen metabolismoa bizkortzeko. Horren ondorioz, koipea erre
egiten da.
Zientifikoek uste dute denok genetikoki programatutako doikuntza-puntu
bat dugula. Puntu horrek gorputzaren koipe- eta muskulu-masarako tarte bat
determinatzen du, zeina mantentzen saiatzen baikara. Tarte horretatik kanpo,
hipotalamoak zenbat janari hartu eta nola metabolizatu kontrolatuko du.
Beste alde batetik, bi neurotransmisorek janariaren balio hedonikoan
hartzen dute parte: serotonina eta dopamina. Serotoninak gosea inhibitzen duten
neuronetan du eragina. Dopaminak esperientzia atsegingarriekin du lotura.
Gustukoa dugun janari bat hartuz gero, garunak dopamina askatzen du.
MOTIBAZIOA
4.4.1.2. Orduan, obesitatea zergatik gertatzen da?
Doikuntza-puntu bat baldin badugu, jendearen obesitatearen zergatia
adierazi behar da. Badirudi bi arrazoi izan daitezkeela:
-Alde batetik, ikerlanek erakutsi dute, obesoak leptinaren eraginarekiko
erresistenteak direla.
-Beste alde batetik, janariak, behar bat betetzeaz gain, zaporea du, eta zapore
askok ezaugarri atsegingarriak dituzte. Janari on bat ikusi edo usaintzen dugunean,
garunaren neurotransmisore batzuk askatzen dira, besteak beste, serotonina, eta
serotoninak garunaren plazeraren bideak aktibatzen ditu. Janariak, sustapen-
balioa hartuz gero, behar genukeen baino gehiago jatera eramango gaitu.
Gainera, usainak intsulina hormona askatzea aktibatzen du. Intsulinak gosea
sortzen du odolaren glukosa maila jaitsiz.
Obesoek, askotan, gehiegi jaten dute hobeto sentitzeko.
-Ikaskuntzak ere oso eragin handia du gure jateko portaeran. Zer, noiz eta zenbat
jaten dugun neurri batean determinatzen du.
-Gainera, badirudi, obesoek, biologikoki, doikuntza-puntu hori obeso egoteko
puntu batean dutela. Doikuntza-puntu hori zerk determinatzen duen ez jakin
arren, badakigu gure jatorrizko adipozitoen kopuruak, erritmo metabolikoak eta
leptinarekiko sentiberatasunak zeregin garrantzitsua dutela.
Ziur aski, geneak oso inportanteak dira puntua determinatzen. Adoptatu direnen
gorputzaren masak beren guraso biologikoaren masarekin du korrelazioa, ez
adopzio-gurasoekikoarekin.
4.4.2. Behar sexuala
Sexu-desira edo libidoa, aktibitate eta plazer sexualerako bultzada da.
Biologikoa izan arren, faktore kulturalek eta gizartekoek ere eragin handia dute
behar sexualean.
MOTIBAZIOA
4.4.2.1. Zerk baldintzatzen du sexu-desira?
Testosteronak zeregin handia du desira mailan. Bestalde, dopaminaren
transmisioarekin erlazionatuta dagoen gene-mutazio batek desira handiagotzen
du. Badirudi populazioaren % 20k mutazio hori duela eta %70ek, genearen
aldaera bat, zeinak desira gutxitzen baitu.
Badirudi, halaber, egia litekeela gizonezkoek emakumezkoek baino
gehiagotan izan nahi izaten dituztela sexu-harremanak, sexua eta kitzikatze
sexuala handiago izaten dutela, fantasia gehiago, gehiagotan masturbatu, eta
bikotekide sexual gehiago nahi izaten dutela.
Dena den, nahiz eta testosterona-maila horren erantzule izan litekeen,
arrazoiak kulturalak ere izan daitezke. Emakumeen hazkuntzan ez da desira
sexuala handia izatea bultzatzen , ezta haren espresioa ere. Beraz, dagoen
ebidentzia ez da argia.
Eta desira homosexuala, nola gertatzen da?
Ia kultura guztietan eta historiaren hasieratik, presente daude sexu bereko
pertsonen arteko sexu-harremanak. Biologoek portaera homosexualak aurkitu
dituzte 450 espezie ingurutan. Hormonetan oinarritutako teoria batek dio
androgenoek jaio aurreko ingurunean determinatzen dutela umekiaren garunak
emakumezkoaren edo gizonezkoaren ezaugarrietarantz joko duen. Hala, neskatoek
testosterona gehiegiko ingurune batean egonez gero, garun maskulinotua izango
dute, eta mutilek testosterona gutxiegiko batean garun femeninotua izango dute.
Teoriak dio eragin horien geroko izaeran eta orientazio homosexualean ikusten
direla.
Ikerlan askotan ikusi da homosexualak direnen eta ez direnen artean
badirela jatorrizkoak diruditen desberdintasunak. Horrek joera biologiko bat
eman dezake aditzera. Batzuek bikien orientazio sexualari begiratu diote, eta
ondorioztatu dute, berdinak diren bikien arteko komunztadura-indizea berdinak
ez direnena baino altuagoa dela (%52-%22).
MOTIBAZIOA
4.4.3. Arousala
Gure organismoak estimulazio eta aktibitate maila bat behar du ondo
sentitzeko. Estimulazioa oso txikia edo handiegia baldin bada, gaizki sentitzen
gara. Egoera horretan, gure portaera arousal edo aktibazio orokorraren maila
egokia lortu ahal izatera abiatzen da.
Depribazio sentsorialaren esperimentuek erakusten dute denbora luzeko
estimulazio eza oso mingarria izan daitekeela. Adibidez, Harlow-ek tximinoekin
egindako esperimentuetan, tximino txikiek estimulazio eza dela eta garapenaren
atzerapena erakusten zuten. Egoeran horretan, tximinoek peluxeak nahiago
zituzten esnea ematen zuten beste ile gabeko panpinak baino.
Yerkes-Dodson legeak dio edozein gauza egitean arousal maila bat izan
behar dugula errendimendu ona izateko. Arousal maila hori eta errendimenduaren
erlazioaren funtzioak alderantzikatuko U baten forma du. Hala ere, errendimendua
atazaren zailtasunaren araberakoa ere bada.
Arousal egokiena desberdina izan daiteke egin behar den atazaren arabera.
Neurri batean, atazaren konplexutasuna handitu ahala, arousalak handiagotu
behar du. Zailak edo berriak diren atazetan, arousal maila baxua egokiena da.
Berriak eta ondo ikasi behar diren atazak egiteko, arousal maila altua da
komenigarriena.
69. Irudia. Arousalaren eragina errendimenduan
MOTIBAZIOA
Arousalen teoria batzuetan ez da betetzen. Pertsona batzuentzat, oso
erakargarria da aldaera guztietako estimulu berriak esperimentatzea eta haiekin
doazen sentsazio biziak esperimentatzea. Pertsona horiek, oro har, arriskuak
hartzeko esperientziak izan nahi izaten dituzte.
4.5. Motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa
Motibazioa intrintsekoa (autoerregulatua) edo estrintsekoa (inguruneak
erregulatua) izan daiteke.
4.5.1. Intrintsekoa
Barne-eraginek sortzen dute motibazioa. Interesetatik, jakin-minetik eta
beharretatik sortzen da. Aktibitatea bera interesgarria egiten zaigu.
70. Irudia. Motibazio intrintsekoak dituztenek atazan bertan aurkitzen dute ekintzarako bultzada
Ikertzaile askoren ustez, motibazio horren oinarria gizakien
autodeterminazio eta gaitasunaren beharretan datza. Gizakiak ingurunea miatzeko
joera dugu; inguruneak eta gizakiok modu eraginkor batean eragiten diogu elkarri.
Gure trebetasunekin bat datozen erronkek interesa sortzen digute, baita
gureganako konfiantzak eta autodeterminazioaren sentimenduak ere.
Beste autore batzuek diote motibazio intrintsekoa gure jakin-mina
intelektualean oinarritzen dela. Horien aburuz, estimulazioa behar dugu, gure
garunak informazioa bilatzera eramaten baikaitu.
Motibazio intrintsekoa bultzatzeko:
-Atazari dagokionez
Berria, konplexutasun ertainekoa eta ezustekoa izan behar du. Atazaren
zailtasunak trebetasunarekin kongruentea
Erronkaren maila egokienaren jarioaren ereduaren
arabera, honako hau da:
71 Irudia. Csikszentmihalyi-ren ereduko aktibitatearen z
-Gure autopertzepzioak
Gure errendimendua, gaitasun
ere determinatzen du gure motibazio intrin
motibazio intrintsekoa ere handia
-Emozioari dagokionez
Autogaitasun- eta autodeterminazio
sentitu behar dugu portaera hori egitea eta
aukeratzen dugula. Horrek sentimendu positiboak sortzen ditu.
-Portaera bera
Loren-en (1981) aburuz, portaera batzuetan, beharrak
estimulu batzuk agertzen
garrantzitsu bilakatzen dira.
dugulako.
MOTIBAZIOA
Berria, konplexutasun ertainekoa eta ezustekoa izan behar du. Atazaren
trebetasunarekin kongruentea izan behar du.
Erronkaren maila egokienaren jarioaren ereduaren (Csikszentmihalyi)
ren ereduko aktibitatearen zailtasunaren eta asperkizunaren arteko erlazioa
Gure autopertzepzioak
rrendimendua, gaitasuna eta autodeterminazioa ebaluatze
determinatzen du gure motibazio intrintsekoa. Denak handiak
ere handia izango da.
eta autodeterminazio-sentimenduak sortu behar dira. Guk
portaera hori egitea eta hori egitearen hasiera eta amaiera
aukeratzen dugula. Horrek sentimendu positiboak sortzen ditu.
en (1981) aburuz, portaera batzuetan, beharrak bultzat
k agertzen direnean. Portaera horiek egitea beharra asetzea bezain
garrantzitsu bilakatzen dira. Adibidez, jaten dugu jateko motibazio intrin
Berria, konplexutasun ertainekoa eta ezustekoa izan behar du. Atazaren
(Csikszentmihalyi)
unaren arteko erlazioa
ebaluatzeko moduak
handiak badira,
sentimenduak sortu behar dira. Guk
egitearen hasiera eta amaiera
bultzatu egiten gaitu
. Portaera horiek egitea beharra asetzea bezain
Adibidez, jaten dugu jateko motibazio intrintsekoa
MOTIBAZIOA
Beraz, edozein atazak edo jarduerak, motibazio intrintsekozko portaera bat
sortzeko, kuriositatea eta interesa sortu behar du hasieran, eta, gero, banakako
gaitasunetarako, erronka sortzeko modukoa izan behar du. Gainera,
errendimenduaren feedbacka jaso behar da.
4.5.2. Estrintsekoa
Estrintsekoa: kanpo-eraginek sortzen duten motibazioa. Estimuluek
zuzentzen dute motibazio mota hori eta ikaskuntzatik dator.
Portaera egiten da baldintzapen klasikoa edo eragilearen bidez ikasi delako.
Baldintzapen klasikoaren bidez, esanahi gabeko estimuluek ezaugarri
hedonikoak hartzen dituzte.
Baldintzapen eragilearen bidez, estimulu batzuk lortzeko edo saihesteko
egiten dira portaerak. Baldintzapen horri esker, errefortzuak eta zigorrak zein
estimulu diren ikasten dugu, baita horietara hurbiltzen edo urruntzen gaituzten
portaerak ere.
Estimuluek motibazio-balio bat hartzen dutenean, edozein portaera egitera
eraman gaitzakete.
Hona hemen motibazio estrintsekoaren adibide bat: AEBn gidarien %15ek
bakarrik erabiltzen du segurtasun-uhala gobernuak iragarki-kanpainak egin arren.
Datu horri aurre egiteko, Virginiako Unibertsitatean, “segurtasun-uhalaren loteria”
izeneko programa bat eraman zuten aurrera. Campuseko poliziek segurtasun-uhala
jarrita zeramaten gidarien matrikulak apuntatzen zituzten. Ondoren, matrikulak
zozketa batean sartzen ziren. Loteriak iraun zuen bitartean, segurtasun-uhalaren
erabilerak gora egin zuen.
4.5.2.1. Pizgarria pertsonek portaera bat egitera edo saihestera eramaten duen
kanpoko estimulua da.
MOTIBAZIOA
72. Irudia. Pizgarria: zerbait ona lortzeko igurikitzea
4.5.2.2. Orduan, zein da errefortzuen eta pizgarrien arteko desberdintasuna?
Eragina duten unea. Errefortzuak eta zigorrak portaeraren ondoren
agertzen dira. Pizgarriak portaera baino lehen. Pizgarriek portaera egin eta gero
zerbait lortzeko igurikitzea sortzen dute. Pizgarrien balioa pertsonaren motibazio-
egoeraren araberakoa da. Diru asko baldin badut, diruak, pizgarri gisa, ez du balio
handirik izango.
Beste desberdintasun bat bada. Pizgarriak portaeraren hasierako
intentsitatea modulatu egiten du, eta errefortzuak portaera errepikatzea
(errepikatuko den ala ez) determinatuko duela.
Ikerlan asko egin dira, egiaztatzeko ea pizgarriek eragin txarra duten:
pizgarriaren kostea ezkutua.
4.5.2.3. Pizgarriaren koste ezkutua
Ezkutua, pizgarriak oro har positiboak eta erakargarriak direla pentsatzen
dugulako. Kostea honako arrazoi hauengatik:
-Sariek motibazio estrintsekoa handitzen dute eta motibazio intrintsekoa
txikiagotzen dute.
-Sariek ikaskuntzarekin interferentziak sortzen dituztelako.
• Helburuak aldatzen dituzte, ikasi eta aditua izatetik saria lortzeko egin
behar dudana egitera.
MOTIBAZIOA
• Lehentasunak aldatzen dituzte, erronka egokien bidez, ataza errazak
arrakasta errazak lortzeko.
• Ataza noiz bukatzen duen ezartzen duen irizpidea aldatzen dute. Saririk ez
badago, ataza bukatzen da kuriositatea edo aditu izatearen maila lortu dugunean.
Saria badago, ataza bukatzen da saria lortzeko irizpidea bete denean.
•
-Emozioak negatibo bihur daitezke. Saririk ez badago, kuriositatea, gozamena eta
interesa daude. Saririk badago, estresa, antsietatea eta frustrazioa agertzen dira
askotan.
-Ikaskuntza aldatzen da, sortzailea izatetik zurruna izatera.
-Sariek ikasmaterialak buruz ikastera bideratzen dute arreta, eta ez esanahiak
ulertzera.
4.5.2.4. Beraz, sariak beti mintzen du portaera?
Ez, batzuetan, oso eraginkorra da portaera bat hasteko motibazio
intrintsekorik ez dagoenean.
4.5.2.5. Sariak ematekotan, beti hobe da honako hau kontuan hartzea:
-Ez erabiltzea motibazio intrintsekoa badago, pizgarriak motibaziorako iturri
gehigarria ematen duelako, eta motibazio gehiegi ez da ona ezer egiteko.
-Ez erabiltzea atazarako pentsamendu sortzailea edo estrategikoa behar bada
(zurruntasun kognitiboa sortzen duelako).
-Motibazio intrintsekoa baldin badago, saria oso nabarmena eta ukigaia ez izatea.
-Sari ukigaiak baino hobe da Premack-en printzipioa erabiltzea: motibatutako
portaerak ez desiratutako portaerekin kontingenteak eginez, portaera horien
maiztasuna handituko da. Adibidea, zure logela garbitzen baduzu, gero telebista
ikus ahal izango duzu.
MOTIBAZIOA
-Eraginkorra izateko, saria beti portaerarekin kontingentea eman behar da, hau da,
portaera egiten den bakoitzean, eta ez portaera gertatzen ez denean.
4.6. Motibazio kognitiboa
Motibazioaren alderdi psikologikoak dira.
4.6.1. Helburuak
Alderdi horiek zerbait lortzeko pertsonek dituzten plan, egitasmo,
helburuekin dute zerikusia.
Helburua lortu nahi duguna da, eta asmoa portaera bat egiteko
probabilitateari buruzko gure estimazioa da.
Kontzepzio klasiko baten ustez, helburuek inkongruentzia bat eragiten dute gure
egoeran, eta hori konpontzeko mugiarazten gaituzte.
Oso argi dago helburuek motibazio-boterea dutela.
Esperimentu batean, ikasle talde bati galdetu zioten zenbat flexio egin
zitzaketen 2 minutuan. Horietako batzuei helburu bat ezarri zitzaien, flexio kopuru
bat. Helburua zutenek hobeto egin zuten.
Baina ez beti: “egin ezazu ahal duzuna” esateak (nora edo zer egin zehazten ez
denean) ez du laguntzen.
4.6.1.1. Helburu batek zer ezaugarri izan behar ditu motibazio-ahalmena
izateko?
-Zehatzak izan behar dute (operazionalak).
-Zailtasun maila bat izan behar dute.
-Feedback barnean sartu behar da, horrela, inkongruentzia gutxituko da joan
ahala.
-Nork bere buruari ezarrita izan behar du, edo bestela, oso ondo barneratuta.
MOTIBAZIOA
Baldintza horiek betetzen badira, errendimendua hobetuko da honako
arrazoi hauengatik:
-Helburuak arretaren norabidea bideratuko du.
-Portaera iraunkorra izango da eta helburua lortu arte mantenduko da.
-Helburuak estrategia berrien garapena bultzatuko du.
-Esfortzuaren maila handiagoa izango da.
Oro har, epe laburreko helburuak onenak dira gure errendimenduari buruz
informazio eman eta autozuzenketak egiten uzten digutelako. Gainera,
gaitasunaren sentimendua handitzen dute.
Dena den, motibazio intrintsekoa handia denean, epe luzerako helburuak
nahikoa dira askotan.
4.6.2. Autokontzeptua
Egunero prozesatzen dugun informazioaren parte handi bat niarekin
erlazionatzen da. Esperientzia horietatik lortutako informazio horretatik
subjektuak niaren errepresentazio orokor bat sortzen du. Errepresentazio
horretan, gure trebetasun, balio-portaeraren eredu eta abarri buruzko eskemak
barnean sortzen dira.
Gure eginkizuna gizarteari buruzko pertzepziotik gizarte-identitate bat
sortzea da. Talde batzuekin, elkarri egin ahala, identitate asko sortzen dira
askotan: alaba, semea, ama, aita, emaztea, senarra, ikasle, kirol bateko jokalari…
Autokontzeptua multidimetsionala eta egonkorra da.
Niaren barruan, honako hauek bereizten dira:
• Autokontzeptua: gure irudiarekin zerikusia du eta banako gisa definitzeko
erabiltzen ditugun ezaugarri eta atributu multzoek osatzen dute.
• Autoestimua: autodeskribapen horiei ematen zaion balioa edota garrantzia.
Dimentsio ebaluatiboa.
MOTIBAZIOA
73. Irudia. Autokontzeptuaren antolaketa hierarkiko eta dimentsio askotarikoa (Shavelson, Hubner eta Stanton,
1976)
4.6.2.1. Zein da autokontzeptuaren eta motibazioaren arteko erlazioa?
-Alde batetik, autore batzuek diote ni posible bat dugula. Ni posiblea zera da:
subjektuak etorkizunari begira bere irudiari buruz egiten duen errepresentazio
ideala.
Gure gaur egungo niaren eta nia posiblearen artean desberdintasunak bultzatuta
jokatzen dugu, desberdintasuna hori ezabatzeko bidean. Ni posibleak pizgarri gisa
jokatzen du.
-Beste alde batetik, ni koherente bat bilatzen dugu. Sortu eta gero, ni horrekin
sortzen diren desadostasunak zuzentzen saiatzen gara. Gure portaerak sor
daitezkeen desadostasunak ezabatzeko jokabidea hartzen du, gure eskemak
salbatzeko nahian.
MOTIBAZIOA
Hori dela eta, gure gaitasunak, trebetasunak, ohiturak eta balioak mehatxatzen
dituen informazioa jasotzen dugunean, hori konpontzeko jokatzen dugu.
4.6.2.2. Zer egiten dugu?
Gizartea edo fisikoa den ingurunea aldatzen saiatzen gara, eta besteek gure
burua nahi dugun bezala ikusteko egin behar duguna ere egiten dugu.
Ildo horretatik, ikertzaile batzuek aurkitu dute autoestimu handia dutenek
beren ebaluazio positiboa egiten dutenen laguntasuna aukeratzen dutela eta
autoestimu txikia dutenek beren ebaluazio negatiboa egiten dutenen laguntasuna
aukeratzen dutela.
4.6.3. Igurikitzeak
Gertaera bat gertatzeko probabilitate subjektiboari buruzko pertsona baten
ebaluazioa da. Gure motibazioan, igurikitzeen eraginak ikerlan asko bultzatu du,
batez ere, igurikitzea mota batzuen eraginak. Besteak beste, autoeraginkortasuna,
ondorioak eta besteen igurikitzeak asko aztertu dira. Kontrol-igurikitzea ere oso
inportantea da.
4.6.3.1. Autoeraginkortasuna
Bandura-ren ustez (1977), gure ustean dauzkagun helburuak lortzeko
ekintzak egiteko eta antolatzeko gaitasuna da. Pertzepzio horretatik datozen
igurikitzeek honako hau determinatzen dute: zenbat esfortzu jarriko dugun, zenbat
denboraz eutsiko diogun atazari oztopoak agertuz gero, gure pentsamenduak
(autolaguntzaileak edo mingarriak), jasango dugu estresaren maila …
Gure erabakiak horretan oinarritzen ditugu. Aukeratzen ditugun egoerak
gure gaitasunetarako aproposak dira. Huts egiteko aukerarik hautemanez gero,
jarduera errefusatzen dugu.
Nahiz eta gure autoeraginkortasuna egonkorra izan, informazioa etengabe
jaso eta ebaluatzen dugu, eta, horren ondorioz, edozein unetan alda daiteke.
Autoeraginkortasunak eragina
Collins-ek matematikarako autoeraginkortasun
konparatu zituen. Errendimenduan, matematikarako trebetasunak eta
autoeraginkortasuna, biek, eragina
matematikarako trebetasune
74. Irudia. Errendimenduaren eta tr
4.6.3.2. Besteen igurikitze
Rosenthal-ek aurkitu zuen beste
igurikitzeek hobetu edo kalte
“Pigmalion efektua” deitu zaio
Besteek gu hautemateko moduari
buruzko informazioa jasotzen dugu
MOTIBAZIOA
Autoeraginkortasunak eragina du motibazio intrintsekoan. Ikerketa batean,
ek matematikarako autoeraginkortasun handia eta txikia
konparatu zituen. Errendimenduan, matematikarako trebetasunak eta
tasuna, biek, eragina zuten. Hala ere, autoeraginkortasuna
ebetasunetik askea zen.
Errendimenduaren eta trebetasunaren arteko erlazioa autoeraginkortasunean
igurikitzeak
ek aurkitu zuen beste jendearen gainean jartzen ditugun
hobetu edo kaltetu egiten dutela beren errendimendua. Efektu ho
deitu zaio. Bere burua betetzen duen profezia mota bat da.
ko moduari eta gugandik espero dituzten
informazioa jasotzen dugu, eta horren arabera jokatzen dugu
. Ikerketa batean,
txikia zuten umeak
konparatu zituen. Errendimenduan, matematikarako trebetasunak eta
. Hala ere, autoeraginkortasuna
oeraginkortasunean.
jendearen gainean jartzen ditugun
beren errendimendua. Efektu horri
profezia mota bat da.
espero dituzten igurikitzeei
jokatzen dugu.
MOTIBAZIOA
4.6.3.3. Ondorioen igurikitzeak
Portaera batek ondorio bat ekoitziko duela uste dugu.
Igurikitze-balioen teoriek jendearen portaera adierazten dute bi faktoretan
oinarrituta: ondorioen igurikitzea eta ondorioari ematen zaion balioa.
Hau da formula:
Portaeraren probabilitatea=ondorioaren itxaropena X ondorioaren balioa
4.6.3.4. Kontrolaren igurikitzeak
Ikasitako babesgabetasunaren fenomenoak igurikitze horien garrantzia
erakusten du.
Esperimentu batean, Seligman-ek eta Maier-ek txakur batzuk kaiola batean
jarri zituzten. Txakurren talde bati noizbehinka deskarga bat ematen zieten. Talde
horretan, txakurrek, palanka bat sakatuz, deskarga geldiaraz zezaketen. Beste talde
batek deskarga jasotzen zuen baina palanka sakatuz ezin zuten gelditu. Txakur
horiek depresioaren sintomak erakutsi zituzten.
Geroago, txakurrak beste kaiola batean kokatu zituzten probak egiteko.
Kaiola horretan, txakur guztiek deskargatik ihes egiterik zeukaten kaiolaren beste
alde batera jauziz. Deskarga saihesteko ezer egiterik ez zegoela ikasi zutenek ez
ziren saiatu ere egin ihes egiten. Aurretik jasotako estresak ihes egiteko porrotara
eraman zituen.
Gizakiengan ere, fenomeno hori agertzen da, estimulu negatibo bat
kontrolaezina edo saihestezina dela sentitzen denean. Ondorioa agertuko delako
igurikitzea baldin badago, efektua txikitzen da nolabait.
Esperientzia mota horiek honako hau sortzen dute:
-Joera kognitibo ezkorra (ezer ez da aldatuko nik zerbait egiten badut ere)
-Itxaropen-gabeziaren sentimenduak eta portaera depresiboak
-Motibazioaren gutxitze handia
MOTIBAZIOA
Ikerlanek erakusten dute ikasitako babesgabetasuna ez datorrela estimulu
negatiboetatik (faktore fisikoa), baizik eta kontrolaezinaren igurikitzetik (faktore
kognitiboa)
Orduan, estimulu kontrolaezin positiboek motibazioa gutxiaraz dezakete?
Bai, ikasitako alferkeriaren fenomenoak honela aurkezten du:
“Egiten dudana egiten dudala, beti nahi dudana lortzen dut”.
4.6.3.5. Atribuzio kausalak
Weiner-ek dio atribuzioa prozesu bat dela, eta pertsonok egoera bat nola
gertatu zen asmatzen saiatzen gara. Hala, guk gertaeren kausak bilatzen ditugu.
Kausalitatearen bila, hiru dimentsiori begiratu behar diegu:
• Kontrol-locusa. Kausa barnekoa ala kanpokoa da? Ni eta nire esfortzua dira
kausak edo nigandik kanpoko kausa bat dago?
• Egonkortasuna. Kausa alda daiteke? Aldatuko da?
• Orokortasuna. Nolako eragina du? Zenbat arlotan zehar hedatzen da?
Orokorra da ala espezifikoa?
Atribuzioa egiten dugunean, askotan, akats sistematikoak egiten ditugu:
-Besteen portaeran, barneko kausak ikusten ditugu (ez dugu arreta handia jartzen
kanpoko elementuetan)
-Gure portaera besteen parekoa denean, besteen kausa barnekoa da (ikusi
dugunez), eta gurea, kanpokoa. Horrek gure familia eta lagunentzat balio du.
-Gure arrakasta pertsonalean barneko kausak ikusten ditugu, baina, huts egiten
dugunean, kanpoko kausak daudela iruditzen zaigu.
MOTIBAZIOA
Atribuzio kausalek eragina dute gure autoeraginkortasun eta ondorioen
igurikitzeetan.
4.7. Motibazio soziala
Motibazio sozialak ikasitako motibazioak dira, eta espeziearen
iraupenerako ez dira beharrezkoak.
Kulturak eta gizarteak zehaztuta daude. Lortzeko, elkarrekintza soziala
ezinbesteko baldintza da. Garrantzitsuenak lorpena, boterea eta afiliazioa dira.
4.7.1. Lorpena
75. Irudia. Lorpenaren motibazio handiak arrisku kontrolatuak hartzera eramaten du
Murray-en aburuz, lorpenaren motibazioak arrakasta bilatzeko joerarekin
eta hori lortzeko jardueraren ebaluazioarekin du zerikusia. Gauzak ahalik eta
ondoen egitearen beharrari egiten dio erreferentzia, egiteak dakarren
ongizateagatik.
Lorpenerako motibazio altua dutenek:
-arriskuak hartzen dituzte beti beren ahalmenak kontuan izanik.
-beren portaeraren ondorioen ardura hartzen dute.
-beren errendimenduan eta portaeraren eraginkortasunean interesa dute.
MOTIBAZIOA
-berritzaileak dira.
-motibazio intrintsekozko atazetan eraginkortasun handiagoa erakusten dute.
-oso errazak ez diren atazak aukeratzen dituzte.
4.7.2. Boterea
Besteen portaera aldatu eta hartan eragiteko joera, kontrola eta dominazioa
lortzeko.
76. Irudia. Lidergorako motibazio handia dutenek besteak beren onurako erabiltzeko joera dute
Botererako motibazio handia dutenek:
-lidergoa bilatzen dute erakundeetan
-kontserbadoreak dira eta boterea gauzak dauden bezala mantentzeko erabiltzen
dute (lorpenaren motibazio handia dutenen kontrako joera. Horiek ondo onartzen
dituzte aldaketak, eraginkortasun handiago ekartzen badute).
-gizonak konpetitiboak eta oldarkorrak dira.
-prestigio lortzeko erabiltzen dute boterea.
-jendea erabili egiten dute beren onurako.
-estereotipoek eta aurreiritziek gidatuak dira.
MOTIBAZIOA
4.7.3. Afiliazioa
Pertsona batekin edo gehiagorekin erlazio afektibo positibo bat sortzeko,
mantentzeko edo berreskuratzeko interesa.
76. Irudia. Afiliaziorako motibazio handia dutenek interakzio soziala bilatzen dute.
Afiliaziorako motibazio handia dutenek:
-talde txikiko elkarrizketetan parte hartzen dute.
-interakzio soziala errazten duen bizimodu bat aukeratzen dute.
-beren bikotekideekin konpromiso maila handia erakusten dute.
-talde-lanetan lagunak bilatzen dituzte, beren lanerako gaitasunari begiratu gabe.
Talde batean parte hartzeak, besteak beste, identitatea, sostengu
emozionala, adiskidetasuna, aktibitateak ematen ditu. Hala ere batzuetan,
motibazio horren oinarrian, bi elementu hauek kokatzen dira:
- Beste pertsonekin elkarri eragiteko beharra.
- Besteek baztertua izatearen beldurra.
ERREFERENTZIAK
Bandura A. (1977) Self-efficacy: Toward a unifying theory of behavioral change.
Psychological Review 84, 191-215.
Broadbent, D.E. (1954). The role of auditory localization in attention and memory
span. Journal of Experimental Psychology, 47, 191-196.
Bruner, J.S & Postman, L. (1949). On the Perception of Incongruity: A Paradigm.
Journal of Personality, 18, 206-223.
Cherry, E. Colin. "Some experiments on the recognition of speech, with one and
with two ears." The Journal of the acoustical society of America 25 (1953):
975.
Csikszentmihalyi, I. S. (Ed.). (1992). Optimal experience: Psychological studies of
flow in consciousness. Cambridge University Press.
Deutsch, J. Anthony, and Diana Deutsch. "Attention: Some theoretical
considerations." Psychological review 70.1 (1963): 80.
Fechner, G. (1860). Elements of psychophysics (English edition: Vol. 1, edited by
H.E. Adler, D.H.
Gibson, E. J., & Walk, R. D. (1960). The" visual cliff". WH Freeman Company.
Harlow, H.F. (1962). Social deprivation in monkeys. Scientific American 207 (1962):
136-146.
Hering, E. (1964). Outlines of a Theory of the Light Sense. (L.M. Hurvich & d.
Jameson, trans.). Cambridge, JA: Harvard University Press.
Howes, and ElGl Broing, 1966). New York: Holt Rinehart and Winston. James,
William. "DoesConsciousness' Exist?." The Journal of philosophy, psychology
and scientific methods 1.18 (1904): 477-491.
Kahneman, D. (1973). Attention and effort. Englewood Cliffs, N. J. : Prentice-Hall.
Maier, S. F., & Seligman, M. E. (1976). Learned helplessness: Theory and evidence.
Journal of experimental psychology: general, 105(1), 3.
Maslow, A.H. (1954). Motivation and personality. New York. Harper.
Moray, N. (1959). Attention in dichotic listening: Affective cues and the influence of
instructions. Quarterly Journal of Experimental Psychology, 11, 56-60.
Murray, E. J. (1964). Motivation and emotion. Englewood Cliffs, NJ: Prentice-Hall.
Posner, M. I. "Attention: the mechanisms of consciousness." Proceedings of the
National Academy of Sciences 91.16 (1994): 7398-7403.
ERREFERENTZIAK
Rock, I. (1983). The logic of perception. Cambridge, MA: MIT Press.
Rosenthal, R., & Jacobson, L. (1968). Pygmalion in the classroom. The Urban
Review, 3(1), 16-20.
Rubin, E. (1921). Visuell wahrgenommene figuren. Kobenhavn: Gyldendalske
Boghandel.
Sacks, O. (1985). The man who mistook his wife for a hat. London: Duckworth.
Shaffer, L. H. (1975) Multiple attention in continuous verbal tasks. In P. Rabbitt & S.
Dornic (Eds.), Attention and Performance. V. New York, Academic Press.
Shavelson, Richard J.; Hubner, Judith J.; Stanton, George C. (1976). Self-concept:
Validation of construct interpretations. Review of Educational Research, Vol
46(3), 1976, 407-441
Thompson, P. (1980). Margaret Tatcher a new ilusion. Perception, 9(4), 483-484.
Treisman, A.M. (1960). Contextual cues in selective listening. Quarterly Journal of
Experimental Psychology, 12, 242-248.
Treisman, A. M., & Gelade, G. (1980). A feature-integration theory of
attention.Cognitive psychology, 12(1), 97-136.
Warren, R.M. (1970). Perceptual restoration of missing speech sounds. Science,
167, 392-393.
Weber, E.H. (1834). De pulsu, resorptione, auditu eta tactu. Annotationes
anatomicae et psychologicae. Leipzig: Loeler (Trans. H.E. Ross and D. J.
Murray (1978). The sense of touch. London: Academic Press).
Weiner, B. (1985). An attributional theory of achievement motivation and emotion.
Psychological review, 92(4), 548.