Transcript
Page 1: 4.gaia ekonomia jarduerak

EKONOMIA- JARDUERAK

1.ZER DIRA EKONOMIA-JARDUERAK?

Definizioa: Gizakiek beren premiak asetzeko egiten dituzten jarduera guztiak dira.

Adibidez: jatea, edatea etab. Hauek oinarrizko premiak izango dira. Oporretara joatea bigarren mailako premia bat izango litzateke.

1.1. Ekonomia-jardueren sailkapena

Hiru jarduera mota daude:

Ekoizpenekoa:Gizakiak ondasunak eta zerbitzuak lortzeko egiten dituen jarduera guztiak dira.Horretarako,natura-baliabideak eta pertsonen lana erabiltzen ditu.(Fruta arbolatik naranjak eskuratzen).

Banaketakoa:Ondasunak eta zerbitzuak kontsumitzaileengana helarazteko egiten diren jarduera guztiak dira.Produktuak merkatuan salgai jartzen dira eta kontsumitzaileak erosi egiten ditu.(Furgonetan naranjak sartzen).

Kontsumokoak:Kontsumitzaileek ondasunak eta zerbitzuak erabiltzeko egiten dituzten jarduerak dira.(Frutadendan bezeroari naranjak saltzen).

1.2. Ekoizpen-faktoreak Definizioa: Ondasunak egiteko eta zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen diren elementuak.Hiru multzo:

Natura-baliabideak: Gizakiak, bere garaiko teknologia erabiliz, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko balia ditzakeen naturako elementuak dira. Adibidez: ura, lurra, mineralak, basoa, ikatza, petrolioa etab.

*Berriztagarriak:Behin eta berriro erabil daitezke ekoizteko.Adibidez:Eskolan erabiltzen dugun papera.*Berriztaezinak:Agortu egiten dira ekoizteko erabili ahala. Adibidez:Kotxeetarako gasolina.

Lana: Norberak ondasunak eta zerbitzuak sortzeko egiten duen ahalegin físico edo intelektuala.

Kapitala: Ez da ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko behar den dirua soilik, baita ere fabrikak, makinak, instalazioak eta ekoizpen-prozesuko gainerako bitarteko guztiak.

*Kapital fisikoa:Elementu materialak dira(makinak, lehengaiak…).*Giza kapitala:Lan baterako prestaturik dauden pertsonen multzoa da.

1

Page 2: 4.gaia ekonomia jarduerak

*Finantza- kapitala:Ekoizteko behar den dirua da,adibidez:Enpresak eraikitzeko etab.Enpresaburuak dira diru horren jabeak.Dirua behar dutenean kredituak eskatzen dizkiete bankuei edo akzioak,hau da, enpresaren zati bat satzen dute burtsan.

2.MERKATU-EKONOMIA

Definizioa: Munduko ekonomia sistema nagusia da. Kapitalismo izenez ere ezagutua. Sistemaren oinarrizko ideia: merkatuak berak arautzen duela ekonomia:produktuen prezioak, soldatak etab.Ingalaterran sortu zen XVIII.mendearen amaneran Industria Iraultzaren garaian.

2.1.Merkatu-ekonomiaren ezaugarriak

Zer eta zenbat ekoitzi? Kapitalismoan merkatuak erabakitzen du zer eta zenbat ekoitzi behar den.Produktu baten eskaria oso handia bada, prezioa igo egiten da eta eskaria urria bada prezioek behera egingo dute.

Nola ekoitzi? Ekoizpena enpresa pribatuetan egiten da.Norentzat ekoitzi? Erosteko ahalmena duten guztientzat ekoizten da.Helburua

biztanle gehienek asko kontsumitzea da.Eskaria eskaintza baino txikiagoa bada, stock edo produktu metaketa gertatzen da.

Zertarako ekoitzi? Aberasteko, irabazirik handiena lortzeko.2.2. Merkatu-ekonomia gaur egun

Kapitalismoak aberastasun handia sortu du, baina bere funtzionamenduak arazoak ere ekarri ditu, adibidez: gizarteko kideen arteko desberdintasun ekonomiko handiak,ingurumenaren hondamena eta baliabideen neurriz gaindiko ustiapena, langabezia,merkatuaren funtzionamendu txarra eta aberastasunaren banaketa gero eta desorekatuagoa.

Horregaitik sortzen dira herrialde aberatsak eta pobreak.Aberatsek garesti esportatzen dituzte produktu landuak(autoak, tekonologia etab.) eta merke erosten dizkiete lehengaiak herrialde pobreei.Pobreek herrialde aberatsei produktuak erosteko kredituak jasotzen dituzte baina interesekin itzuli behar dute dirua.Hortik dator Kanpo zorraren fenomenoa, pobreek geroz eta kanpo zor handiagoa dute eta horri aurre egiteko ere kredituak eskatu behar dituzte.

Arazo hauek ekiditeko, herrialde kapitalistetan Estatuak esku hartu egiten du ekonomian. Honi, Merkatu-ekonomia mistoa deritzo.Adibidez: Estatuak hezkuntza eta osasun laguntza bermatzen dizkie biztanle guztiei, dirulaguntzak langabezian daudenei etab.

3.AGENTE EKONOMIKOAK

Hiru multzo nagusi daude:

2

Page 3: 4.gaia ekonomia jarduerak

3.1.Kontsumitzaileak:Familiak dira, beren beharrrak asetzeko behar dituzten ondasunak eta zerbitzuak eskatu, eta beren lanagaitik jasotzen duten soldatarekin ordaintzen dituzte. Erosahalmena hauen araberakoa izan daiteke: 1)Soldata, 2)lan egonkortasuna, 3)inflazioa (diruak balioa galtzen du, lehengo diru berarekin gauza gutxiago eros daitezkeela) eta 4)zorrak.

3.2. Enpresak: Ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituzte, beste enpresa batzuei edo kontsumitzaileei saltzeko.Enpresaren helburua: Mozkin(irabazia) handiena lortzea. Horretarako:1)Ekoizpen kostuak murriztu, 2)produktibitatea handitu eta 3)gehiago saldu.

Enpresak sailkatu daitezke:1)Tamainaren 2)Jabegoaren eta 3)Kapitalaren jatorriaren arabera.

3.3. Estatua: Eginkizun hauek betetzen ditu: Zergak bildu, lege ekonomikoak egin, aberastasunak birbanatu, ondasun publikoak eman eta krisialdiak ahalik eta hobekien kudeatu.

4. MERKATU-EKONOMIA:ERAKUNDEAK ETA OINARRIZKO ADIERAZLEAK.

4.1. Bankuak: Enpresa publikoak edo pribatuak dira. Jarduera nagusia, bezeroen dirua gordetzea eta diru horrekin inbertsioak eta kreditu eragiketak egitea da.

Herrialde guztiek Banku Zentrala dute, ekonomia eta beste bankuak kontrolatzen disuena.

Euroa indarrean sartuz geroztik, Europako Banku Zentralak (EBZ) jaulkitzen ditu euroaren billeteak, bai eta Europar Batasuneko herrialdeetako ekonomian eragina duten erabaki nagusiak hartu ere.

4.2. Burtsa: Burtsan akzioak salerosten dira. Enpresek burtsan kotizatzen dute, hau da, akzioak jartzen dituzte salgai, kapitala handitzeko.Akzio erosten baduzu enpresako bazkidea bilakatzen zara.Akzioen bidez irabaziak lortzeko erositako prezioan baino garestiago kotizatzen direnean saldu behar dira.

4.3. Ekonomia adierazle nagusiak:Herrialdee aberastasun edo pobretasun maila neurtzeko balio dute.Hauek dira: NPG edo Nazio produktu gordina.

BPG edo Barne produktu gordina.Balantzak.Per capita errenta.Ekonomiaren urteko hazkuntza tasa.Urteko batez besteko inflazio tasa.Kanpo zorra.

5. LAN-MUNDUA

5.1. Lan merkatu berria: Sortzearen arrazoiak: Ekoizpen prozesuen mekanizazioak eta automatizazioak. Enpresen deslokalizazioa edo deskokapena. Langabezia-tasa handia eta iraupen luzekoa. Laneko malgutasuna,hots,birziklatzeko gaitasun handiagoa,

prestakuntza handiagoa etab.

3

Page 4: 4.gaia ekonomia jarduerak

Nolakoa da gaur egungo lan merkatua?

Aldi baterako lana. Lanaldi partzialeko lana. Azpikontratazioa. Ezkutuko ekonomia jarduerak. Telelana.

5.2. Sindikatuak eta enpresaburuen erakundeak:

-Sindikatuak: Langileen erakundeak dira, lan-baldintzak eta soldatak hobetzeko xedez sortuak. Herrialdi demokratikoetan, sindikatuek beren eskakizunen alde borrokatzeko dituzten bideetako bat greba eskubidea da, hots, egun batez edo gehiagoz lanik ez egiteko eskubidea.

-Enpresaburuen erakundeak: Ugazaben interes ekonomikoak babesteko elkarteak dira. Enpresen jarduera sustatzen duten neurriak hartzeko eskatu ohi diete gobernuei.

Enpresaburuek eta langileen ordezkariek hitzarmen kolektiboak adosten dituzte, hau da, jarduera sektore bakoitzeko lan baldintza zehatz mehatz arautzen dituzten akordioak.

4

Page 5: 4.gaia ekonomia jarduerak

IDEIA NAGUSIAK1.-Ekonomia-jarduerak, gizakiek beren premiak asetzeko egiten dituzten jarduera guztiak dira. Hiru fasetan bana daitezke: ekoizpena, banaketa eta kontsumoa.

2.-Ekoizpen-faktore nagusiak natura baliabideak, lana eta kapitala dira.

3.- Merkatu ekonomiaren edo kapitalismoaren ezaugarri nagusiak hauek dira: jabego pribatua,irabazi handienaren bilaketa, eskaintzaren eta eskariaren legeak araututako merkatuaren garrantzia eta kontsumoaren funtsezko papera.

4.- Ekonomia hori unibertsalizatu edo globalizatu egin da, garraiobideen hobekuntzaren eta telekomunikazioen arloko iraultzaren eraginez.

5.- Agente ekonomiko nagusiak, enpresak, Estatua eta etxeko ekonomiak dira.

6.- Bankuak eta burtsa garrantzi handikoak dira merkatu ekonomian.Bankuek beren zerbitzuak ugaritu dituzte eta, gaur egun, enpresak nahiz familiak haien ohiko bezeroak dira.

7.-Ekonomia adierazle nagusiak NPG, BPG, per capita errenta eta merkataritza-balantza dira.

8.-Gaur egungo aldaketa handiak gertatzen ari dira lan-merkatuan.Sindikatuek eta enpresaburuen erakundeek langileak eta enpresak babesten dituzte, hurrenez hurren.

5


Top Related