Download - 4.gaia animalia ornodunak
ANIMALIA ORNODUNAK4.GAIA
NOLAKOAK DIRA UGAZTUNAK
Birikien bidez arnasten dute.
Ilea dute gorputzean
(batzuek gorputza ilez
estalita dute beste batzuek,
oso gutxi).
Gehienak: Lurrean bizi dira.
Lau hanka dituzte.
ANIMALIA UGAZTUNEN UGALKETA
Bibiparoak dira.
Jaio berriek amek ugatzetan sortzen duten esnea hartzen dute.
ITSASOKO UGAZTUNAK
Izurdeak eta baleak dira. Ez dute ilerik eta larruazal leuna dute. Ez dute hankarik; hegalak dituzte uretan mugitzeko. Urpekari bikainak dira. Gainazalera atera behar dute arnasa hartzeko.
UGAZTUN HEGALARIAK
Saguzarrak ugaztunak dira.
Beraien aurreko gorputz-adarrak hegoak dira.
PRIMATEAK
Pertsonok talde horren barruan gaude. Baita gorila, txinpantzeak eta tximinoak ere. Primateok nahiko garun handia dugu .
NOLAKOAK DIRA NARRASTIAK?
Birikien bidez arnasten dute. Larruazalean ezkatak dituzte.
Gehienak: Lehorrean bizi dira. Lau hanka dituzte.
NARRASTIEN UGALKETA
Narrastiak obiparoak dira. Erruten dituzten arrautzak oskol gogor batez
babestuta daude. Narrasti gehienek ez dituzte arrautzak
zaintzen. Ezta arrautzetatik ateratzen diren kumeak
ere.
NOLAKOAK DIRA HEGAZTIAK?
Birikien bidez arnasten dute. Larruazala lumaz estalita dute. Narrastien moduko ezkatak dituzte hanketan. Mokoa erablitzen dute jateko. Hegoak dira aurreko gorputz-adarrak. Hegoak hegan egieko erabiltzen dituzte.
HEGAZTIEN UGALKETA
Hegaztiak obiparoak dira. Oskol batez babestutako arrautzak erruten
dituzte. Hegaztiek arrautzak eta kumeak zaintzen
dituzte, haien kasa moldatzeko gai diren arte.
NOLAKOAK DIRA ARRAINAK? Uretako animaliak dira. Ezin daitezke uretatik kanpo bizi. Uretan dagoen oxigenoa arnasten dute zakatzei esker. Arrain batzuk ur gezatan bizi dira eta beste batzuk
gazitan. Gorputza ezkataz estalita dute. Hegatsei esker ibiltzen dira.
Zakatzak
Bular-hegats
a
Isats-hegatsak
Bizkar-hegatsak
ARRAINEN UGALKETA
Arrainak obiparoak dira. Gehienek arrautza asko erruten
dituzte,milaka. Arrautzek uretan egon behar dute. Normalean, arrainek ez dituzte arrautzak
zaintzen.
NOLAKOAK DIRA ANFIBIOAK?
Igelak eta zapoak dira ezagunenak. Larruazal biluzia dute. Ez dute ez ezkatarik ezta ilerik. Biriki eta larruazal osoaren bidez arnasten
dute.
ANFIBIOEN UGALKETA
Anfibioak obiparoak dira. Arrautzetatik zapaburuak ateratzen dira. Zapaburuek uretatik hartzen dute oxigenoa,zakatzen bidez. Isatsa dute igeri egiteko.
ANFIBIOEN UGALKETA
Hazten direnean, zapaburuak aldatu egiten dira.
Atzeko hankak osatzen zaizkio. Gero aurrekoak. Azkenik, isatsa galtzen du. Horrela, igel txiki bihurtzen da.