KU
AR
TA
NG
OK
O U
DA
LE
RR
IA 2011 KO GABONETAKO PROGRAMA
ANTOLATZEN ETA LAGUNTZEN DUTE Kuartango.ko Udala "Amigos de la Casa Troncal de Urbina Ba-sabe" elkartea "Kuartangokoak"elkartea Kuartangoko abesbatza Kuartango haranako gazteak Eremuko Apaizak
Herritar agurgarriak: Gabonak datoz berriz ere. Ia unibertsalak diren jaiak. Gabonetan giza balioak handitzen direla esaten dute, pozak dena harrapatzen duela di-rudiela, eta gure ingurua ere aldatu egite da. Milaka eta milaka argiz betetzen dira gure hiriak eta etxeak. Gabonak eta Urte Berria oroitzapenez betetzen diren jaiak dira. Fami-lia bat eginda erakusten duten irudiekin. Gabonetako gozoen zaporeare-kin. Gaztaina erreen usainarekin. Kantuen eta gabon kanten doinuare-kin. Haurtzaroko oroitzapenen goratzearekin. Auto eta panpinenekin. “Eguberrietarako etxera datozen” turroiekin. Agian, horiexek dira Eguberri idealak edo, beharbada, idealizatuak. Baina badira beste Eguberri batzuk ere, eta ez azaroaren 2an saltoki handietan hasten den merkataritza-estrategiarena soilik. Bankari eta espekulatzaileek eragindako krisi ekonomikoak harrapatutako Egube-rriak ditugu hauek, eta gainerakook ordainduko dugu, azkenean. Baina ziegan dagoen presoaren Eguberri latzak ere badira, langabezian dau-den gurasoen inpotentziarena, tratu txarrak jasaten dituen emakume ba-ten izuarena, desberdin izate hutsagatik bidegabe seinalatzen dutenaren desesperazioarena. Gaixoaren eta horren senideen ezinegonarena. Egu-berri horiek ere benetakoak dira. Ez ditugu ahaztu behar. Sasoi magikoa ere badira Gabonak, ordea. Berri onez pozteko garaia. Aurten haran honetan jaio diren haurren irribarreaz. Zoriontsu egin gaituzten gauza txikiez. Iritsi berri den Bakeaz, “euskaldunon herrian” hain luze itxarondakoaz. Poz hori izan dadila askatasunaren eta hain beharrezko dugun justiziaren atariko. Horregatik, eta jai hauetarako eta datorren urterako onena oparoz, “Bakea eta ongia” opa dizkizuet zuei guztiei, nire herritarrei.
Iñaki Guillerna Kuartangoko alkatea
MANOLO BAYÓN-EK EMANDAKO SUKALDE TAILERRA : Aben-
duak 17 larunbata
ORDUA: 10tatik 12arte
PREZIOA: 3 €
Antolatzen du: Kuartangokoak elkar-
tea
Interesatutak Raqueleri(elkartekoa)
deitu 945362904 telefonora astele-
hena 12 baino lehen
MENÚA:
HIRUGIHAR ERRETAKO DUR-
BANTEAN PRESTATUTAKO
ODOLKIA PIPERRADAREKIN
ENTSALADA BERDEA GARAIKO
FRUITUEKIN
LUPIA OLIBAKO EMULTSIOAN TOMATE KREMAREKIN
INDIOILAR BULARKI ERRETA BINAGRERA GAZTAREKIN PRES-
TATUA
SAGARRA ALMENDRA KREMA ETA ZITRIKO ZUKUEKIN PRES-
TATUAY J
GABONETAKO PREGOIA: Abenduak 17 larunbata
ORDUA:19:30 .
TOKIA: Kuartangoko Udaletxean
PROGRAMA:
Gabonetako pregoia Felix Martinez de
Santos-en eskutik
Potxin eta Patxin-en ikuskizuna (zirkoa,
malabareak…)
Bingo popularra: Irabazleak hiru gabon
zesta jasoko dute
GARRAIO-ZERBITZUA: 900 501 83-
2 doaneko telefonoaren bidez behar duzuen guztientzat.
Abenduaren 16ra arte dei dezakezue
KUARTANGOKO KORUAREN KONTZERTUA: Abenduak 18, igan-
dea. Goizeko 12:00tan, Kuartangoko Udaletxean
OLENTZEROAREN IBILAL-
DIA HERRIETA-
TIK:Abenduaren 24a, larun-
bata
Udalerriko herri eta etxe guzti-
etatik egingo du IBILALDIA.
IRTEERA: Goizeko 10etan
Udaletxetik
OLENTZERO: Abenduaren
24a, larunbata
ORDUA:17:30etan.
TOKIA: Udal etxea(Zuhatzu-Kuartango).
PROGRAMA:
San Pedro-tik kalejiran aterako gara trikitixekin.
Olentzerori ongi-etorria .
Udaletxera heltzerakoan, txokolatada bertako guztientzat. Etorritako umeak
Olentzerorekin egindako argazki bat jasoko dute
GARRAIO-ZERBITZUA: 900 501 832 doaneko telefonoaren bidez behar duzuen
guztientzat. Abenduaren 23ra arte dei dezakezue
JAIOTZEN LEHIAKETA
Herri bakoitzak jaiotza jarriko du herriko elizan.
Parrokia bakoitzak ordezko bat izenda dezake epai-
mahairako. Epaimahaiak Udalerriko eliza guztieta-
tik joango da. Beraz, aurtengo epaimahaia herri-
koia da guztiz, Jaiotza aurkezten duten elizetako
ordezkariek osatuko baitute.
Originaltasuna, figura kopurua etab. baloratuko
dituzte (Honekin batera duzuen orrialdean oinarriak ikusi).
Epaimahaiak erabakia jakinaraziko du Urtarrilaren 5ean, osteguna, Errege Egu-
neko jaian.
GABON APAINKETA. Jaiotzak bisitatuko diren egun berean, apuntatu diren etxee-
tako gabon apainketa bisitatuko da. Apainketa barrukoa ala kanpokoa izan daiteke.
Parte hartu nahi duenak, honekin batera dagoen orrialdea bete behar dute eta udale-
txera eraman abenduak 16 baino lehen
Parte hartzen duten etxe guztiak oparitxo bat jasoko dute.
GARRANTZITSUA ARTZAINTXOENTZAT:
Haurrak, Olentzerorekin joan nahi baduzue artzaintxoz mozorrotu-
rik, Udaletxera joan behar duzue egun horretan 17’00ean jantzia
ipintzeko. Nahi baduzue blusaz edo neskaz jantzita etor zaitezkete.
IPUIN TXOTXONGILOAK
IPUIN TXOTXONGILOAK — TÍTERES DE CUENTO
PANTA RHEI ANTZERKIA-k, 25 Urte!
ZUHATZU KUARTANGO
Udaletxean
Abenduak 21 — urtarrilak 27
Antzerki Erakusketa
Exposición Teatral
PANTA RHEI Antzerkia bere 25. urtemuga dela eta, 2012 urtean zehar EKINTZA ARTISTIKO eta IKUSLEGO
FAMILIARRArekin TOPAKETA programa ospatuko du. IPUIN TXOTXONGILOAK—TITERES DE CUENTO
ZUHATZUn hasi eta arabako hainbat derritan egongo da.
Erakusketa 12 Ipuin Txokotan banatuta dago. Bilduma hauek azken 20 urtetan sortutako 10 ikuskizunen eszeno-
grafia eta txotxongiloak daukatelarik.
ZUHATZU KUARTANGOko Udaletxeko hainbat esparrutan egongo da kokaturik Abenduaren 21tik Urtarrila-
ren 27rarte, ordutegia Udaletxearena delarik. ANTZEZTUTAKO BISITAK ere egingo dira izena eman duten
taldeekin: ikasle, familia, nagusiak,… Euskeraz zein gaztelaniaz egiteko aukera dago.
Antzeztutako bisitak, esparru bakoitzean ipuinak eta bitxikeri artístico, tekniko eta plastikoak eskeiniko dizkigu.
Pertsonai ibiltari batek 45 minutuko bidaian ikuslego parte hartzailea harrituko du.
Antzeztutako bisitak:
Abenduak 29 eta urtarrilak 3an arratsaldeko 19:30an familia guztiarentzat, Sarrera mugatua denez, ikusi nahi
dutenek Udaletxean izena eman behar dute abenduak 20 arte, bertan Izen abizenak, adina eta aukeratutako eguna
esanez. Dohainiko ekintza
ARETO-FUTBOL PARTIDUA: Abenduaren 30a, ostirala
PARTE-HARTZAILEAK: Ezkongabeak ezkonduen aurka.
TOKIA: Zuhatzu-Kuartangoko kiroldegia.
ORDUA: 19’30etan.
PROGRAMA:
Areto-futbol partidua ezkongabeak ezkonduen aurka
Bukatzerakoan, saiheskiak parte-hartzaile guztientzat
PARAMOUNT COMEDY-KO HOBERENETA-
RIKO BARRERAGILE BATEN ANTZESKI-
ZUNA: Abenduaren 30a ostirala
BARRERAGILEA: Sara Escudero
TOKIA: Udaletxea
ORDUA: 22:30
Ezin zara geratu ikusi gabe, aukera ezin hobea
izango da!!!!
GABON ZAHARREKO KOTILOIA: Abenduaren 31n, osteguna
PROGRAMA: Goizeko 1’00etan Berbena “Dj Mikel" -ekin Atsedenaldietan karaokea
egongo da.
TOKIA: Lehengo Bainuetxeko lokaletan (Zuhatzu-Kuartango).
PROGRAMA:
Dantza eta animazioa nekatu arte.
Mozorro-lehiaketa sari bikainekin:
1º: Bi pertsonentzako asteburu bat.
2º: Reserba ardo kutxa
3º: Crianza ardo kutxa
UMEENTZAKO TXANGOA DONOSTIARA: Urtarrilak 4 asteazkena
Egun honetan umentxako txangoa antolatuko da. Egun osoko irteera, ekintza ezberdi-
nekin: Donostiako Aquarium-eko bisita eta Eureka zientzia museoa
ADINA: 6 urtetik aurrera
PREZIOA: 20€
IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA: Abenduak 23 arte Udaletxean. Bertan parte har-
tzailearen izen abizenak, ordain agiria eta baimena sinatuta
aurkeztu behar dira.
Txangoa egiteko gutxienez 8 ume apuntatu behar dira
Programa:
10:00 Zuhatzutik irteera
12:00 Aquarium-eko bisita
14:00 Janaria eta begiraleekin denbora librea
16:00 Eureka zientzia museora bisita
18:30 Kuartangorako irteera
Begiraleekin joango dira.
ERREGE EGUNEKO JAIA: Urtarrilaren 5a, osteguna
TOKIA: Udaletxean
ORDUA: 18’30ean.
PROGRAMA:
Erregeak Udaletxetik etorriko dira trikitixekin.
Errege Magoei ongi-etorria ematea.
Magia “linaje” magoarekin
Jaiotzen lehiaketako sariak ematea.
Opariak banatuko dira erregeen eskutitza horretarako prestatu diren pos-
tontzietan utzi dutenen umeei. Postontziak udaletxean, liburutegian,
umeentzako tailerrak egingo diren gelan eta “kuartangokoak” elkar-
teen lokaletan egongo dira abenduak 30ra arte.
Helduen artean landa-etxe batean asteburu bat zozketatuko da.
GARRAIOA: 900.501.832 doaneko telefono bidez behar duten guztientzat. Urtarri-
laren 4ra arte, asteazkena, deitu dezakezue.
ERREGE EGUNA: Urtarrilaren 6a, ostirala
TOKIA: Udaletxean(Zuhatzu-Kuartango)
ORDUA: 12etan
PROGRAMA:
Meza udalerri osoarentzat.
KUARTANGOKO KOROAREN SAIOA
Meza ostean eskaintzak banatuko ditugu
GARRAIOA: 900.501.832 doaneko telefono bidez behar duten guztientzat. Urtarri-
laren 5era arte, osteguna, deitu dezakezue.