Download - 014. Geuria aldizkaria - 2015 abendua
2013tik 119 aparkaleku alokatu eta 205.000 € lortu ditu Basaurik
w w w . s o c i a l a n t z o k i a . c o m
S O C I A LANTZOKIAB A S A U R I 2 0 1 5
Soloarteko 257 aparkalekuetatik 119 alokatu ditu Udalak n Hilean 56,67 eurotan daude, erosteko aukerarekin
Sozialisten eta popularren Gobernu Taldeak Soloarteko parkingeko en-presa sustatzailearekin sinatutako akordioari men egin eta erosi barik geratu ziren 275 aparkalekuak erosi
zituen Basauriko Udalak, 6,4 milioi euroren truke. 2013 urteko otsaile-tik aurtengo urrira arte, 275 aparka-lekuetatik 119 alokatu eta 205.613 euro eskuratu ditu Udalak 3
8
HEGO URIBEKOHERRI KOMUNIKABIDEA
DOAN GEURIA.EUS2015 ABENDUA #014
Janire LopezLoreak 9
Tribuaren Berbak Nerbioitik Ibaizabalera, euskaraz 9
Dani Maiz Euskaraz 365 egun 12
iritziak
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA · GEURIA.EUS
Euskaraz, egin nahi edo egin behar?
Berbalagun jaiak Basauri / Galdakao 4
argazkiak
Hiru Iturri Atletismo taldea sortu dute 5
Ugao600 lagunentzako aretoa da Torrezabal berritua 5
GaldakaoIgandean jokatu du Urrutikoetxeak lau t’erdiko finala 3
ZaratamoII. Ongintzazko Kontzertua San Pedro elizan abenduaren 11an 4
Basauri
n ERREPORTAJEAK Euskararen Egunak 6 Basaurin Be Bagara 7n IRITZIA Leire Palacios: “Gure hizkuntza” 12
“Etorkizuna beltz ikusten dut.Gaztetxoak behartuta datozela
esango nuke. Inplikazio falta dago”Kepa Ajuria · Andra Mari Dantza Taldea
Etxekoak, Heroiak eta Euskal Herria Sokan ikuskizunak
programazio berrian -
Social Antzokia
2
Anbotora irteera Txifumendi / Zaratamo 4
Euskararen Egunak Basauri 6
GUREKIN HARREMANETAN
JARTZEKO [email protected]
Bidali zure albistea:
4 izen-abizenak (eta balego, elkartearen izena),
kontaktua (emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia
4 albistea, kronika, gomendioa
Albiste gehienak ar-gitaratze aldera, GEURIAk
idatziak laburtuko ditu luzeegiak badira
Social Antzokiak datorren urteko lehen bost hilabeteetarako progra-mazioa aurkeztu berri du. Antzerkia, zirkua, musikalak, dantza, umeen-tzako ikuskizunak eta zinea eskai-niko ditu. Besteak beste, Basaurira etorriko dira Guillermo Toledo, Al-berto San Juan, Luis Bermejo, Silvia Marsó eta Alex O’Dogherty bezala-ko aktoreak, baita Fermin Muguruza musikaria, Pirritx, Porrotx eta Ma-rimotots pailazoak eta euskal kon-painiak ere. Guztira, hogeita zortzi ikuskizun antolatu dituzte 2016ko urtarriletik maiatzera bitartean.
“Basauriarren eta ingurukoen nahiak asetzen ahalegintzen gara, baita Social Antzokiko bazkideenak ere”, dio Gerado Ayo antzokiko ku-deatzaileak. “Gainera, ez bakarrik arte eszenikoen alorrean. Zine pro-
Datorren urteko lehenengo bost hilabeteetarako hogeita zortzi ikuskizun programatu ditu Social Antzokiak :: Geuria
Social Antzokiak 2016ko maiatzera arteko programazioa aurkeztu duLehen aldiz, helduentzako musikal bat eta koproduzkio bat ikusi ahal izango dira Social Antzokian n Guillermo Toledo eta Alberto San Juan Basaurin izango dira, beste hainbaten artean
ETXEKOAK
gramazioak poztasun handiak ema-ten dizkigu eta nabarmentzekoa da zineklubaren presentzia, Bizkaian aitzindaria dena, Euskadin barne”. Ayok aurreratu duenez, Social An-tzokiak helduentzako musikal bat eta koprodukzio bat hartzen dituen aurreneko aldia izango da -Arriaga antzokia, Social Antzokia eta Marie de Jongh (Tartean Teatroa)-.
Azaroaren 28tik aurrera tiketak salgai egongo dira Social Antzokiko txarteldegian, www.socialantzokia.com eta www.bbk.es webguneetan edota Kutxabanken orotarako ku-txazainetan.
ZINEKLUBAREN ZIKLO BERRIA MARTXANBasauriko antzokiak zine programa-zio zabala eskaintzen du egunero, eta ostegun guztietan Zineklubaren txanda izaten da: normalean pan-taila handian ikusten ez ditugun pelikulak proiektatzen dituzte eta ikasturte honetan berrikuntza mo-duan zine klasikoko filme bat eta dokumental bat aurkeztuko dituzte hilean behin.
Orain arte, “klasiko berresku-ratuen” artean ‘Las vacaciones del Señor Hulot’ (Jacques Tati, 1953) eta ‘Los 400 golpes’ (François Truf-faut, 1959) filmak egon dira ikusgai.
“Nabarmentzekoa da zineklubaren presentzia,
Bizkaian aitzindaria dena, baita Euskadin ere”
Gerardo AyoSocial Antzokiko kudeatzailea
PINOCCHIO
EUSKAL HERRIA SOKANApirilak 23 - 20:30 - 10 € - Dantza
Soka-dantza oinarri hartuta, herrialde bakoitzeko dantza nagusiak aurkeztuko ditu Beti Jai Alai taldeak. Euskal Herriko hainbat herritako dantza-zatiak elkartuz,
sorta bat egin nahi izan du
ERREDAKZIOA Basauri
Martxoak 6 - 12:30 - 5 € - Antzerkia
Guztiok ezagutzen dugu Pinotxoren istorioa. Papera eta egurra istorioaren mende ge-ratzen dira, ume-txotxongilo baten irudi-menean sartu ahal izango gara. Lleidako konpainia izan arren, aktoreek euskaraz
antzeztuko dute obra
Urtarrilak 29 - 20:30 - 10 € - Antzerkia
Gizarteak eta estatuek sortu eta eraiki dituzten muga eta lege absurdoen kritika egiten du Ander Lipusek bere antzezlan
berri honetan: Etxekoa vs. Kanpokoa diko-tomia baliatuz egun hain presente dugun
immigrazioaren gaia jorratzeko.
# 014 GEURIA ABENDUA 2015 HERRIAK 3
Basauriko egoitza: Basozelai kalea 11, -3 42 Posta kutxa - 48970 - Basauri (Bizkaia) Tel. 94 440 66 92 - [email protected] Lege gordailua: BI-1366-2014
Koordinatzailea: Jon Villapun - [email protected] Erredakzioa: Maider Ibañez - [email protected]: 94 440 66 92 - [email protected]
Kolaboratzaileak: Dani Maiz, Janire Lopez, Leire Palacios, AEK Bolintxu, Basaurin Be Bagara, Galtzagorri Elkartea, Andra Mari Eusko Dantzari Elkartea
Diseinua: Hopper InkMaketazioa: GeuriaBanatzailea: Zarata Studio Inprenta: BEPSA
Laguntzailea: Basauriko Udala
Argitaratzailea: Ameba Kultur Elkartea
Babesleak: Basauriko Euskara Aholku Batzordea: AEK Bolintxu, Basauriko Bertso Eskola, Basauriko Udal Euskaltegia, Basconia Kirol Elkartea, Bidebieta Irra-tia, Enrike Jaio Kultur Elkartea, Sustraiak Kultur Elkartea, Basauriko ikastetxeak, Basauriko Kirol Elkarteak.
Erredakzio bilerak eta kontaktua: Gutunak, iritziak, oharrak, agenda [email protected]
Basauriko Udalak 119 aparkaleku alokatu ditu Soloarteko garajean
ETXEBARRI. Etxebarriko Udalak eta Arpela udalerriko Euskaltzaleen To-paguneak kanpaina bat jarri dute martxan: eguneroko prentsa eskain-tzen duten tabernek euskarazko prentsa ere eskaintzea. Era horretan, euskarari agerikotasun handiagoa eman nahi diote Udalak eta Arpelak.
Taberna batzuek dagoeneko kanpainarekin bat egin dute -ar-gazkian, Arkupe taberna- Honek dirauen bitartean, Berria egunka-riak %25eko deskontua egingo die Etxebarriko tabernei urteko harpi-detza kuotan, eta Udalak gainon-tzeko zatiaren bi heren ordainduko ditu. “Horrela, Berriaren harpidetza egin nahi duten Etxebarriko taber-nek urtean 113 euro baino ez dute ordaindu beharko”, diote Arpelatik.
Berria tabernan :: Arpela
Italiara eta Greziara irteerak egingo dituzte Urbi Institutuko latineko eta grekoko ikasleek
BASAURI. Basauriko Urbi Institu-tuak eskolen arteko lankidetzari dagokion Erasmus+ proiektua es-kuratu du. Proiektu honek F.O.R. izena dauka: Finding Our Roots (Gure sustraien bila). Izatez, erro grekolatindarretatik eta mitologia klasikotik abiatuta, botanikarekin zein landare mitologikoekin lotu-tako hiztegia ingelesez lantzea da proiektu honen helburua.
Latina eta greziera ikasten du-ten DBH 4. mailako eta Batxilergoko ikasleek hartuko dute parte ekime-
Hilaren 28an abiatuko dira basauriarrak Italiara :: Urbi Institutua
Erro grekolatindarretatik eta mitologia klasikotik abiatuta, botanikarekin eta landare mitologikoekin lotutako hiztegia ingelesez landuko dituzte DBH 4. mailako ikasleek
3 TOPAKETA 2015-2016 IKASTURTEAN
2
3
1Azaroak 28-Abenduak 5Urbiko eta Varvakeioko
ikasleak Castellammare di Stabiara
Apirilak 9tik 16raCastellammare di
Stabiako eta Varvakeioko ikasleak Basaurira
Otsailak 25-Martxoak 3Urbiko eta Castellammare di Stabiako ikasleak Atenasera
nean: “Hurrengo bi ikasturteetan zehar Italiako eta Greziako bi ikastetxe izango ditugu proiek-tu-kide: Plinio Seniore ikaste-txea (Castellammare di Stabia, Campania, Italia) eta Model Ex-perimental Varvakeio Lyceum ikastetxea (Atenas, Grezia)”, dio Maria Jesus Ramirez Urbi Institu-tuko latineko irakasleak: “Hizkun-tza-erregistro jasoa, botanika eta mitologia aztertzeaz gain, lagu-narteko erregistroa ere ingelesez landuko dute proiektu-kideek”.‘
Euskarazko prentsak lekua izango du Etxebarriko tabernetan
ZARATAMO. Igandean jokatuko dute Bilboko Bizkaia frontoian Lau t’erdiko txapelketako finala Mikel Urrutikoetxea zaratamoz-tarrak eta Juan Martinez de Iru-jo iberotarrak. Urrutikoetxearen lehendabiziko finala izango da lau t’erdikoan.
2015ean, buruz buruko txa-pelketa nagusia irabazi du Za-ratamokoak, Olaizola II.aren aurka. Txapelketa hartan, Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoe-txea lesionatu ondoren. Orain-goan leitzarra menderatuta sartu da finalean Urrutikoetxea.
Urrutikoetxea eta Martinez de Irujo buruz buru lau t’erdiko txapelketaren finalean
Soloarteko garajean dituen 275 par-tzeletatik 119 alokatu ditu Basauri-ko Udalak, 2013ko otsailaren 14tik. Libre dauden horiei ere erosteko aukera ematen duen alokairuaren formula aplikatzearekin ados agertu ziren alderdi politiko guztiak, Oga-sun eta Ondareko Informazio Ba-tzordeak joan den azaroaren 19an egindako bileran.
Basauriko Udalak, 2007-2011ko Gobernu Taldeak enpresa sustatzai-learekin sinatutako akordioari ja-rraituz, 275 aparkaleku erosi behar
ERREDAKZIOA Basauri
izan zituen Soloarteko garajean, 6,4 milioi euroren trukean; gero, aparkaleku horiek alokairuan jarri zituen, erosteko aukerarekin. Gaur egungo udal arduradunek formula horri heldu zioten, hain zuzen ere, aintzat hartuta gaiari buruz agindu-tako txosten fiskal batean ondorioz-tatutakoa: hala eginez gero, Udalak BEZa berreskuratu ahal izango zuen aparkalekuak eskuratu eta hurrengo urtean, eta ez gradualki, alokairuen-gatiko konpentsazioak eginez. Apar-kaleku horien alokairuek 205.613 euro ekarri dizkiote Udalari, 2013ko otsailetik 2015eko urrira bitartean.
Soloarteko garajeko bigarren
solairuan aparkaleku bat erosteko aukerarekin alokatzeak –lehenen-go solairuko guztiak alokatuta bai-taude- hilean 56,67 euro balio du. Errentariek aparkalekua erosi ahal izango dute, gehienez ere, hamar urteko epean, eta erosteko unean, aparkalekuak duen prezioari kendu ahal izango diote ordura arte alokai-ruaren truke ordaindutakoa (BEZa izan ezik).
Aparkaleku horietako bat alo-katu nahi dutenek eskaera-orriak jaso ditzakete Herritarrei Informa-zioa eta Arreta emateko Bulegoan (HIAB9, udaletxeko beheko solai-ruan.
Soloarteko parkingera sarrera :: Basauriko Udala
# 014 GEURIA ABENDUA 20154 HERRIAK
GALDAKAO BERBALAGUN JAIA ARGAZKIAK GEURIA.EUS
ZARATAMO ANBOTORA MENDI IRTEERA ARGAZKIAK GEURIA.EUS
BASAURI BERBALAGUN JAIA ARGAZKI BILDUMA GEURIA.EUS
Gazteen talentua eta sormen-lanak Arrigorriagako Arte Azokan
ARRIGORRIAGA. Herriko Gazteen Arte Azokaren hirugarren edizioa ospatuko da abenduaren 12an eta 13an. Bertan, 18 eta 35 urte bitarte-ko gazteek euren talentua erakutsi-ko dute, baita euren sormen-lanak saltzeko ere. Parte hartu nahi dute-nek Gaztegunearekin harremanetan jarri behar dute 946 001 876 tele-fonoan edo [email protected] helbide elektronikoan.
Gazteen Arte Azoka zabalik egongo da hilaren 12an, larunba-tez, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta hilaren 13an, igandez, 11:00etatik 15:00ak arte. Aurreko bi edizioetan dizipli-na desberdinen erakusketak ikusgai izan ziren, hala nola, pintura, eskul-tura, zeramika, osagarriak eta arropa.
V. Merkatu Solidarioa abenduaren 1etik urtarrilaren 5eraBASAURI. Basauriko V. Merkatu Soli-darioa Fleming Doktorearen kalean kokatuko dute, Arizko Batzokiaren ondoan, abenduaren 1etik urtarri-laren 5era bitartean. Basauriarrek zein ingurukoek objektuak, arropa, jostailuak edo liburuak dohaintzan ematean datza ekimena: “Ahalik eta gauza gehien jaso nahiko genituzte, gero bertaratuko denak gauza ho-riek prezio oso baxuan erosteko eta horrela ekimen solidario bati lagun-tza emateko”, diote antolatzaileek.
Basauriko emakumeek antola-tutako merkatuak Mugarik Gabe-ko Medikuak elkartera bideratuko du lortutako dirua. 2014an 18.500 euro lortu zituzten eta aurten “ko-puru hori berdindu edo gainditu” nahi dute antolatzaileek.
II. Ongintzazko Kontzertua abenduaren 11an San Pedro elizan
BASAURI. Ongintzazko kontzertu bi eskainiko ditu datozen egunetan Basauri Koral Elkarteak. Alde bate-tik, azaroaren 28an 20:15ean Fair Saturday mundu mailako ekitaldian parte hartuko du, Bilboko Emitenia abesbatzarekin batera Bilboko En-karnazio elizan. Irabaziak Alboan GKEarentzat izango dira, Nepalen jasandako lurrikaran laguntzeko.
Beste alde batetik, abenduaren 11n 20:30ean Basauriko San Pedro elizan, II. Ongintzazko Kontzertua izango da. Basauri Koral Elkartea eta Soinu Bidea arituko dira zuzenean, Basauri Koral Txiki eta Gaztearekin batera. Angelman sindromea dau-kan Gaizka Hernandez ume galda-kaoztarrari laguntzera bideratuko dute lortutako dirua.
# 014 GEURIA ABENDUA 2015 HERRIAK 5
Galdakaoko Booktuberrek irakurketa eta teknologia berriak uztartu dituzte
Galtzagorri Haur eta Gazte Literatu-ra Elkarteak, Galdakaoko Udalaren eta Zuztarretatik Ahora proiektua-ren laguntzarekin, euskarazko lehen Booktube lehiaketa jarri du martxan. Youtube plataforman zintzilikatzen den liburu bati buruzko kritika edo iruzkina egitean datza ekimena.
“Galdakaoko Udaleko Euskara Zerbitzuak herriko gazteen artean euskarazko gazte literaturarekin lo-tutako ekimen bat jarri nahi zuen martxan, bereziki, abenduaren 17tik 20ra egingo den Galdakaoko Haur eta Gazte Liburuaren Azokaren hari-ra”, dio Lore Agirrezabal Galtzagorri Elkarteko Liburu Gazteako ardura-dunak. “Une honetan, gazteak eta irakurketa uztartzen dituen baliabi-derik interesgarriena eta euskaraz batere erabili gabea booktubeena iruditu zitzaigun eta lehiaketa mar-txan jartzea erabaki genuen”.
Agirrezabalek dioenez, “azken urteetan argi izan dugu gaztetxoen artean irakurketa sustatzeko tekno-logia berriekin batera datozela une honetan aukera berriak”. Horiek horrela, arrakasta izaten ari den fe-nomeno kultural hau Euskal Herrira ekarri nahi izan dute eta Galdakao izango da bultzada horren aurrene-ko udalerria.
Eguzkibegi Ikastolako eta Ben-goetxe BHI ikastetxeko DBHko ikas-leek -12 eta 16 urte bitartekoak- eta Galdakaoko Topaguneko gazteek bat egin dute lehiaketarekin. Par-te hartuko dutenek Galtzagorri El-karteak proposatutako liburu bat irakurri eta liburuari buruzko iruz-kin digital bat grabatu behar dute. Parte hartzaileek euren booktubea egin ostean, Youtuben argitaratu beharko dute eta azaroaren 27ra bitartean lehiaketara bidali behar-ko dute.
Booktuberik onenak bi ebook irabaziko ditu, egile bakoitzaren-tzat bana. Horrez gain, ikastetxe edo topagune bakoitzeko booktuberik onenak ere saria izango du: selfiak egiteko makila eta 30 euroko bonoa Galdakaoko Haur eta Gazte Liburua-ren Azokan gastatzeko.
FENOMENOA SORTZEN ETA INDARTZENIpar eta Hego Amerikan oso zabal-duta dagoen fenomenoa da eta Es-painian ere hiruzpalau urte badira lehen booktuberrak sortu zirela. Gurera etorrita, “euskaraz ari den booktuberrik ez dugu ezagutzen eta gazteen artean hain erantzun ona duela ikusita geurera ekarri nahi izan dugu”, dio Lore Agirreza-balek.
Lehiaketa honen bidez Galda-kaoko neska-mutilak izango dira euskarazko booktubeak sortzen lehenak: “Galdakao eta galdakozta-rrak aitzindariak izango dira mun-du mailan gazteen artean sekulako arrakasta izaten ari den fenomeno kulturala euskarara ekartzen”, dio Lore Agirrezabalek: “Litekeena da horietako zenbaitentzat booktu-ber mugimenduan sartzeko lehen urratsa izatea lehiaketa hau eta da-torren urtean Euskal Herrian book-tube fenomenoa sortzen eta indar-tzen hastea”.
Naia Aldekoa eta Verónica Rodríguez :: YouTube
Euskarazko Booktube lehiaketa urrian jarri da martxan eta abendura arte luzatuko da n GEURIA Galtzagorri Elkartearekin izan da fenomeno hau hizpide hartuta
Maialen eta Ainize :: YouTube
600 lagun sartuko dira Torrezabalgo areto berrituan
GALDAKAO. Abenduaren 11n, osti-ralez, estreinatuko dute Torrezabal Kultur Etxearen erabilera anitzeko gune berria kontzertuekin. Rockein lehiaketako azken finalean herriko bandarik onenaren saria irabazte-ko zorian egon ziren Aneika Ara eta Free The Wheel talde galdakozta-rrek eta Grand Matter iazko irabaz-leek hartuko dute parte. Rockein Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriagako eta Galdakaoko Uda-len lankidetzarekin.
Gune berriaren estreinaldia bu-takarik gabekoa izango da. Kontzer-tua 21:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. Era berean, egun bat geroago, abenduaren 12an, Ro-sendo musikari madrildarrak bisi-tatuko du Torrezabal Kultur Etxeko areto berria eta dagoeneko sarrerak salgai daude.
Saharar herriaren egoera hurbiletik ezagutzeko ikastaroa
ETXEBARRI. Munduaz Blai El-karteak, Etxebarriko Udalaren laguntzarekin, Garapen Lanki-detzarako Ikastaroa antolatu du abenduaren 12an eta 13an Elkargunean. Interesatuek ize-na eman ahal izango dute aben-duaren 7ra arte [email protected] helbidean edo 638 260 477 telefonoan.
Ikastaroan parte hartzen du-tenek Saharar herriaren egoe-ra hurbiletik ezagutzeko aukera izango dute.
Hiru Iturri Atletismo Taldea sortu dute Ugaon
UGAO. Ugao-Miraballes udalerriak atletismoko klub propioa izan-go du 2015-2016 denboraldian: Ugaoko Hiru Iturri Atletismo Kluba. Gaur egun klubak jarduera-lizen-tzia autonomikoa du, “baina dato-zen urteetan ez dugu baztertzen nazio-lizentzia lortzea”, dio Elixa-
bete Gonzalez klubeko presi-denteak: “Hasiberria den hei-nean proiektua txikia da, baina Hiru Iturri Atletismo Klubeko kideok hazten joatea espero dugu”.
Gonzalezek alboan ditu Joel Gonzalez, Javier Berasa-tegui, Faissal Ghassmi, Salome Larrabide, Asier Gorrotxategi, Pedro Maria Diez eta Goizargi Aierdi. Hain zuzen, horiek dira gaur egun kluba osatzen duten kideak. “Aipamen berezia zor diogu Basauriko Artunduaga Klubeko Pedro Torres kideari. Bere ezagutzei esker, Ugaoko atletismo taldearen lehenengo urratsak ematea lortu dugu. Era berean, Ekaitz Mentxaka Ugao-ko alkatearen babesa goraipatu behar dugu”, dio Gonzalezek.
“Galdakao eta galdakoztarrak
aitzindariak izango dira mundu mailan sekulako arrakasta izaten ari den
fenomeno hau euskarara ekartzen”
Lore AgirrezabalGaltzagorri Elkarteko
Liburu Gazteako arduraduna
MAIDER IBAÑEZ Galdakao
HEGO URIBE. Abenduaren 29ra arte dago ikusgai ‘Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa, 50 urte Arratiako Tranbia barik’ era-kusketa Bilbon, Bizkaiko Foru Libu-rutegian. Ekainean Galdakaotik pasatu ondoren, “hainbat udalerri bisitatu ditu eta Bilbon egingo du azken geltokia”, dio Jon Urrutxurtu erakusketaren komisarioak.
Tranbiaren historiaren harira, Basauriko Kareaga Auzo Elkarteak bidegorri bat aldarrikatzen du tranbiak auzoa zeharkatzean zera-bilen lurretan: “Basauriko Udalak jakinarazi berri du lur horiek udal jabetzakoak direla. Hortaz, ahalik eta lasterren proiektua aurkez de-zala eskatzen diogu. Auzoak eta Basaurik Ibaizabal ibaiaren ertze-ko pasealeku berdea behar dute, bai bizikletaz bai oinez Etxebarri edota Boluetaraino doana”.
Arratiako Tranbiari buruzko erakusketa Bilbon
Usansoloko sanandresak asteburu honetan ospatuko diraGALDAKAO. Azaroaren 27tik abenduaren 6ra bitartean Usansolo jaigi-roan murgilduta egongo da. Pregoia U113 Triatloi Taldeak botako du eta ekitaldi andana antolatu dituzte Ujaba Jai Batzordetik. Hala nola, dan-tzaldiak, tortila eta indaba lehiaketak, artisau azoka, kirola, Oinarin Dan-tza Taldearen erakusketaldia eta herri bazkaria. Era berean, abenduaren 5ean eta 6an San Andres krosa burutuko da, eskolartekoa larunbatean eta LXIII. lehiketa igandean. nari Dantza Taldearen 20. urteurrena.
# 014 GEURIA ABENDUA 20156 HERRIAK
Basauriko Euskararen Egunak, transmisiotik gozatzera
Abenduaren 3a egun garrantzitsua da euskaldunentzat. Euskararen Na-zioarteko Eguna ospatzen da 1949. urteaz geroztik Eusko Ikaskuntzak hala ezarri ondoren, eta 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzain-diak bat eginik, eguna instituziona-lizatu zuten.
Basaurin euskara sustatzeko hainbat egitasmo daude martxan, tartean, Euskararen Egunean Uda-lak antolatzen dituen jarduerak, udalerriko elkarteekin eta kolekti-boekin elkarlana sustatuz.
BERBALAGUN JAIa, JOLASAK ETA KANTU POTEOA2012. urtean Berbalagun jaia ospatu zen azaroaren 30ean. Jolasak, pin-txoen dastaketa eta zozketak izan ziren, baita kantu poteoa ere. Era berean, Basaurin Be Bagara Euskara-bila Elkartearen egitasmoaren lehe-nengo edizioa martxan jarri zuten.
Abenduaren 3an, Basauriko es-koletako ikasleek ekitaldi sinbo-likoa egin zuten ‘Euskararen Egu-nean mila mezu, mila konpromezu’
lema ardatz hartuta. Parte hartzai-leek “euskararen basoa” osatu zu-ten Kultur eta Gizarte Etxeetan, bertako hostoetan eta perretxikoe-tan gure hizkuntzaren aldeko me-zuak kokatuz.
EMAN GILTZA, EUSKARAREN TRANSMISIOA BULTZATZEKO2013ko azaroaren 29an, abendua-ren 2an eta 3an Paula Kasaresek bi hitzaldi eskaini zituen, euskararen familia bidezko transmisioa susta-tzeko helburuz. Berbalagunek pres-tatutako kantu poteoa eta Basaurin Be Bagara jaiaren kalejira koloretsua ere nabarmentzekoak izan ziren.
Abenduaren 3tik 9ra bitartean Haur, Lehen eta Bigarren Hezkun-tzako ikasleen euskarari buruzko hausnarketen erakusketa egin zen Basauriko Kultur eta Gizarte Etxee-tan, ‘Basaurin hamaika lora euska-rak egiteko gora’ lelopean.
EUSKARAREN ZAPOREAK GOZATZEKO EGUNA2014an ‘Euskararen zaporeak’ eki-mena prestatu zuen Basaurin Udala-ren Euskara Sailak. Jarduera horren bidez herritarrek euskararekin du-
‘Euskararen zaporeak’ izan zen iazko ekitaldia :: Geuria
ten harremana jaso eta herritarren ahoan jarri zuen. Txiklea ahoan sar-tuta, euskarari zein zapore hartzen zioten adierazi zuten herritarrek. Material horrekin Udalak bideoa egin eta webgunean eskegi zuen.
Era berean, Basauriko eraikin publikoek –hala nola, Marienea, Kultur eta Gizarte Etxeak eta kirol-degiak- euren itxura aldatu zuten eta “Euskaraz bizi gura dot” zioten pankartak jarri zituzten.
GLOBOAK AIRERA 2015EANAurten, Basauriko Udalak euskara-ren aldeko mezuak dituzten glo-boak askatuko ditu abenduaren 3an, ‘Euskara, Zuztarretatik Ahora, Ahotik Airera’ ekimenaren baitan. Solobarria plazan hiru txoko egongo dira eta zenbait jarduera egingo di-tuzte bertan, 11:00etatik 13:00eta-ra eta 17:00etatik 19:00ak arte: hala nola, euskararekin lotutako mezuak idaztea, photocall-a eta mezuak globoen bidez airera botatzea.
Ekitaldi horiez gain, mikrofono bat egongo da, “nahi duenak bere mezua zabaldu eta jasota utzi de-zan”, dio Nora Pereda Euskara zine-gotziak. Txokolatada ere egingo da.
Ibilbide toponimikoa aurkeztuko du Arrigorriagak Euskaren Egunean
ARRIGORRIAGA. Arrigorriaga Euskararen Astea ospatzen ari da azaroaren 23az geroztik. Hilaren 27an udalerriko ibilbide toponimikoa aurkeztuko dute udaletxean 19:00etatik aurrera, azaroaren 28an dantza erakuske-taldia antolatu dute 17:30ean eta, egitarauari amaiera emateko, hilaren 29an puzgarri erraldoiak egongo dira 11:00etatik aurrera. Azken bi jar-duerak udaletxe plazan izango dira, baina euria eginez gero, dantzak pi-lotalekuan eta puzgarriak kiroldegiko jokaleku urdinean izango dira.
BASAURI EUSKARAREN EGUNAK URTEETAN ZEHAR
ERREDAKZIOA Basauri
ABENDUAK
3EUSKARA,
AHOTIK AIRERAEuskararen aldeko konpromisoa hartzeko
eta euskara aldarrikatzeko eguna.
UTZI ZURE MEZUASOLOBARRIAKO KARPAN
Goizez: 11:00 - 13:00Arratsaldez: 17:00 -20:00
Arratsaldez umeentzako tailerraketa 19:30etik aurreraamaierako ekitaldia:
musika, txokolatada, euskararen aldeko adierazpena eta bildutako
puxikak askatzea
Basauriar guztiokzaudete gonbidatuak!
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKAETA KULTURA SAILA
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN,POLÍTICA LINGÜÍSTICA Y CULTURAViceconsejería de Política Lingüística
ANTOLATZAILEA:LAGUNTZAILEAK:
EUSKARARENEGUNA 2015
BASAURI
EUSKARAREN EGUNA ospatzeko eta konpromisoak hartzeko eguna da.
egunerokotasunean gero eta toki gehiago har dezan.
-
horretarako prestatu den Euskararen Eguneko gunean.
EUSKARA, ZUZTARRETATIK AHORA ETA AHOTIK AIRERA
Zuztarrak txokoan konpromisoa idatziko da.
Ahoa txokoan mezu horien guztien erregistroa egingo
Airea txokoan lotuko ditugu amaierako ekitaldian zerua kolorez
UTZI ZURE MEZUA SOLOBARRIAKO KARPANETA ETORRI AMAIERAKO EKITALDIRA
El DIA DEL EUSKARA es un día de celebración y de reforzar nuestros compromisos sobre él.
--
-
-
-ra en la plaza de Solobarria.
EUSKARA, ZUZTARRETATIK AHORA ETA AHOTIK AIRERA
En el txoko Zuztarrak escribiremos nuestro compromiso
En el txoko Ahoa
En el txoko Airea
DEJA TU MENSAJE EN LA CARPA DE SOLOBARRIAY PARTICIPA EN EL ACTO FINAL
2007an Arizko Ikastolaren ‘Euskararen mezuak’ :: Basauriko Udala
EUSKARAREN EGUNA 2015
2014ean ehunka izan ziren ‘Euskararen zaporeak’ ekitaldira gerturatu zirenak Ibaigane Kultur Etxean :: Geuria
# 014 GEURIA ABENDUA 2015 HERRIAK 7
Lau urteko ibilbidea beteko du aurten Basaurin Be BagarakBasaurin Be Bagara jaiaren laugarren edizioa ospatuko da azaroaren 29an, hamabi orduko egitarauarekin. GEURIAk Basaurin Be Bagararen inguruko errepasoa egin du
2012. urtean sortu zenetik, Basaurin Be Bagara jaiak urtero bere lekua to-patu du herritarren egutegian. “Eus-kaldunok euskaraz bizitzea gure he-rrian, Basaurin”, horixe da hasierako helburua ekimen honen antolatzai-le den Euskarabila Basauriko Eus-kaldunon Elkartearen ahotan. Eta, badirudi, lau urteren ondoren, asmo hori dagoeneko kalean zabaltzen ari dela basauriar euskaldunen artean.
2012ko abenduaren 2an So-lobarria plazan ospatutako jaiak hamabi orduz, goizeko 8etatik iluntzeko 8etara, etengabe eus-karaz jardutea izan zuen erronka. Hainbat ekitaldi antolatu zituzten: txupinak, mendi irteera eta spin-ning saioa, graffitilariak, gosaria, Musika Eskolako ikasleen emanal-dia, defentsa pertsonala eta esku pilota tailerrak, liburu trukeak Sagarrak-Ekologistak Martxan tal-dearen laguntzarekin, txistula-riak eta buruhandiak, Artundua-ga Atletismo Taldeak prestatutako ‘Baietz 8 orduz korrika euskararen alde’, San Faustinen entzierroa, he-rri bazkaria, bideo emanaldiak, Ba-saurin Kantuka, euskal dantzak eta dantza lehiaketaren koreografien ikuskizuna, erromeria Dangiliske folk taldearekin eta flashmoba.
Gainera, Mari Luz Esteban idaz-lea eta Dani Maiz Geuriako ilustra-tzailea ere bertan izan ziren.
2013ko abenduaren 1ean sei kalejira koloretsuk topo egin zu-ten Solobarria plazan, Basauriko sei puntu ezberdinetatik abiatuta-koak. Basaurin Be Bagara elkarte-tik azaldu dutenez, “jaia iraupenez laburragoa izan zen arren, auzo guztietara zabaltzea eta herri osoa
Iazko Lipdub koloretsua Solobarria plazan :: Basaurin Be Bagara
Basauriko elkarteek, norbanakoek, ikastetxeek, taldeek eta Udale-ko ordezkariek parte hartu zuten. “Euskal gizartean erabileraren al-deko dinamikak eta euskararen al-deko motibazio sozialak indartzea” aldarrikatu zuten Basaurin Be Ba-garako arduradunek: “Euskaltza-
ERREDAKZIOA Basauri
BASAURIN BE BAGARA 2015
“Epe luzerako helburuak izanik ere, sentzazio bikainak izan ditugu
hasiera-hasieratik. Tarteka harritxoren
batekin estropezu egin arren”
Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkartea
San Migeleko Mikelats Elkarteko ordezkariak :: Geuria
le guztiok norabide berean jokatu behar dugu, hizkuntzaren alde ak-tibatu, beti gogoratuz gehiago dela batzen gaituela banatzen gaituena baino”.
Lau urte hauen balorazioaren inguruan, Euskarabilakoek honakoa esan dute: “Epe luzeko helburuak izanik ere, sentzazio bikainak izan ditugu hasiera-hasieratik. Tarteka harritxoren batekin estropezu egin arren, basauriar bidelagun askore-kin batera egiten ari gara aurrera, astiro-astiro, baina etengabe”.
HASIERAKO URTERA ITZULERALehenengo edizioan antolatu zuten bezala, aurten hamabi orduko jaia izango da Basaurin Be Bagarakoa, 08:00etatik 20:00etara. Azaroaren 29an ospatuko da eta 19. Korrika-ko Basauriko Euskalgintzako kilo-metroko lekuko eramaileak izango dira 2015eko jaiaren aurkezleak: Sonia Jimenez, Joseba Ibarra, Lei-re Amarika, Aitor Briongos eta Itziar Ituño.
zeharkatzea lortu genuen”. Kalejira bakoitzak bere kolorea zuen -ur-dina, morea, berdea, laranja, horia eta arrosa- eta norberaren bizile-kuaren arabera, dagokion kolorea jantzi zuen. Era berean, Basaurik 365 egunez euskaraz bizi nahi due-la ere aldarrikatu zuten.
2014ko azaroaren 30ean Na-gusia kalea zeharkatuz Lipduba an-tolatu zuten Solobarria plazaraino.
# 014 GEURIA ABENDUA 20158 HERRIAK
Kepa Ajuria (Igorre, 1955) Andra Mari Eusko Dantzari Talde-ko presidentea da. Taldeak aurten 60 urte bete ditu -Ajuriak beste hainbeste- eta gaur egun berrehun bat kide ditu, na-gusiak zein txikiak. Dantza ikasteaz gain, ikerketa taldeak, musikari taldeak, material taldeak (musika instrumentuak eta dantza materiala) eta indumentaria taldeak osatzen dute taldea. Ajuria 10 urte zituela sartu zen Andra Marin: “Zazpi nituela Igorretik etorri ginen Galdakaora bizitzera eta plaza inguruan dantza taldearen berri izan nuen eta anima-tuta sartu nintzen”, dio.
Egun, Andra Marik hiru jaialdi antolatzen ditu Galda-kaon: Udaberriko Jaialdia, Folklore Bizian eta Estaturik ga-beko herrialdeen musika jaialdia.
Andra Mari Eusko Dantzari Taldeko lehendakaria da Kepa Ajuria :: Geuria
Francoren garaia zen hura. Arazorik izan al zuen taldeak?Beti egoten ziren arazoak alkateekin eta Udalekin, gehien-bat arropen koloreengatik eta abestiengatik. Baina, ondo atera genuen aurrera taldea garai haietan, indarrarekin eta gogoarekin. Hori bai, elizatik irten eta beste lonja bat bila-tu behar izan genuen. Pontzi Zabala ezkertiarraren familiak leku bat utzi zigun eta eureri esker Andra Mari Dantza Tal-deak bidea egiten jarraitu zuen.
Hirurogei urte hauetan, zertan aldatu den Andra Mari?Lehen, euskal nortasuna indartzeko eta lantzeko militantzia zegoen taldean. Gaur egun, ordea, esentzia hori galdu egin da: oso zaila da jendea elkartzea eta asteko bizpahiru egune-tan entseguak egitea. Hau ez da bakarrik Andra Mariren gau-za, inguruko dantza taldeetan ere berdin gertatu da.
MAIDER IBAÑEZ Galdakao
“Euskal nortasuna indartzeko eta lantzeko militantzia galdu da” Kepa Ajuria Andra Mari Eusko Dantzari Taldea
1955. urtean sortu zen Galdakaoko Andra Mari Eusko Dantzari Taldea. 60. urteurren honetan, GEURIA taldeko presidentearekin izan da
TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN
Andra Mari Dantza Taldeak 54 bidaia egin ditu atzerrira. Lehenengo urteetan Ingalaterra inguruetara joaten ziren Herrialdeen arteko dantza txapelketetan parte hartzeko. “Gaur egun, ez dago lehiaketarik, baina erakustaldiak egiten ditugu eta urtean behin kanpora joaten gara”, dio Kepa Ajuria taldeko presidenteak: “Harreman asko egiten duzu atzerriko taldeekin eta hori oso aberatsa da talde batentzat”. Hungariara hiru bider joan dira, baita Portugalera, Boisera, Holandara eta Belgikara ere: “Azken bi hauetan bertako familien etxera joaten gara, hoteletara joan beharrean”.
Oinarin Dantza Taldearen 20. urteurrena 2016an ospatuko dute
GALDAKAO. 1995. urtean sortu zen Usansolon Oinarin Dan-tzari Taldea eta aurten hogei urte bete ditu. Ospakizunak, hala ere, 2016. urtean izango direla adierazi dute taldeko kideek, “eskolako kurtsoaren arabera kudeatzen dugulako taldea”. Horiek horrela, datorren urteko urrian hasiko dute ospakizun garaia eta ikasturte osoan zehar luzatuko da Oi-nari Dantza Taldearen 20. urteurrena.
Agintzari Dantza Taldeak 40 urteak atzean utzi ditu
BASAURI. Agintzari Dantza Taldea 1975ean jaio zen, Pozo-koetxeko “Guztiok Bat” auzokideen elkartearen ekimenez eta auzo horretako Artzain Onaren parrokiaren laguntza-rekin. 40. urteurrenaren harira, irailean Arizko Dorretxean egin zuten “Agintzari urteetan zehar: jantziak eta dantzak” erakusketa, taldeak berak egindako ikerketa lanari esker. “Basauriren jatorrian oso harreman estua izan duen leinua da eta berezitasun hori lortu du Agintzari taldeko joste-tal-deak”, dio Isabel Uribiarte presidenteak.
1963ko argazkia, Usansolon :: Andra Mari
Zein testuingurutan sortu zen Andra Mari Dantza Taldea?50. hamarkadaren amaieran gazte jendea elkartzen zen eli-za inguruan eta euskal nortasunaren alde lan egin behar zela argudiatu zuten eta batzuek dantza ikastea erabaki zuten. Horien artean Kepa Artetxe zegoen, Andra Mariko fundadoreetako bat -gaur egun ere badabil-. Haztapenetan mutilak hasi ziren dantzak ikasten eta ondoren neskak ere sartu ziren taldera.
1968an Diman, Andra Mari txikiekin :: Andra Mari
Nola ikusten duzu etorkizuna?Gaur egungo egoera ez da batere ona eta, egia esan, etor-kizuna beltz ikusten dut. Gaztetxoak behartuta datozela esango nuke. Inplikazio falta dago, gehienbat gurasoek bul-tzatuta. Adibidez, egun berean dantza erakusketaldia eta gurasoek bazkaria dutenean, lehenengo aukera baztertu egiten dute guztiz. Ez dago lehen zegoen inplikaziorik.
Taldeak egiten duen ikerketa-lana handia da.Hala da. Hirurogei urte hauetan lan handia egin dugu Euskal Herriko dantzak eta testuingurua aztertzen. Esate baterako, Altsasuko inauteriak Andra Marik berriztu zituen: galduta egon ziren eta 1976an berreskuratzea lortu genuen, berta-ko pertsona zaharren laguntzarekin. Arratia mailan ere jota eta erromeria batzuk bereganatu ditugu.
Urte guztiotan pasarte bitxiren bat izango duzu kontatzeko.Behin Hungariara autobusez joan ginela, Galdakaora itzu-leran kide bat utzi genuen bertan, konturatu barik. Hogei-ta hamar kilometro egin ondoren ohartu ginen. Orduan, autobusa gelditu eta geunden geldiunean itxaron genion. Bera, auto-stopean etorri zen. Beti gogoratuko dugu pasar-te hura!
# 014 GEURIA ABENDUA 2015 IRITZIA 9
Tia ospitalean nuela hasi nuen zutabe hau. Azaroa-ren 25aren inguruko zer
edo zer zebilkidan buruan eta lerro batzuk idatzi nituen, baina bertan behera utzi behar izan nuen hasi eta berehala, azken bizi-orduak bere ondoan emateko. Ordura arte ida-tzitakoari ergelkeria hutsa iritzi nion han, tiaren gorputz abailduaren handitasunaren ondoan. Inuzenteegiak, bu-kolikoegiak ziren berbok in-guruan entzuten nituen lan-tuen bortizkeriaren aldean. Heriotzaren ordua iritsita, oi-nazea irentsi, eta berba-gozo eta laztan artean esan genion agur inguruan ginen sei ema-kumeok, eta lasai joateko, az-ken hatsa aurpegi horituaren sakonetik askatu zuen arte, urteetan zehar gure artean irakatsi-ikasitako hizkuntzan, andre-loturen amaraunaren irmotasuna agerian.
Emakumeon arteko lotu-ra horiek -onerako eta txarre-rako- duten sakontasuna gai unibertsala den arren, oso gutxitan islatu izan da his-torian, emakumearen errea-litatearen beste alor asko islatzen ez diren bezalaxe. Historiaren edozein pasarte-tan arreta jarrita, gizonak dira egile bakar eta erabateko, eta haien proiektu eta errealita-tea da islatzen den bakarra, aditu askok nabarmentzen dutenez. Emakumeak azaltzen dira batzuetan, baina askoz gutxiago, eta gehienetan gizon horiekin duten ha-rremanetan, eta ez beraien proiektu edo gurari propioen arabera.
Gaur egungo edozein kultur adierazpenetan ere, dela antzerkia, musika, zinea edo literatura, gizonak dira protagonistak kasurik gehie-netan, eta emakumeak agertzen direnetan ere, gizonen istorioaren osagarri agertzen dira, emakumeon mundu-ikuskera gizonenaren azpian zapalduta gelditzen delarik oro har, emakumeak gizonekiko dugun ha-rremanetik harago existituko ez ba-gina bezala. Historia –eta baita kul-tura bera ere-, azken batean, gizonek
idazten dute, oro har, eta beraien mundu-ikuskera da, azken batean, txikitatik erakusten –eta irakasten- zaiguna.
Horrek ez du esan nahi, jakina, emakumeok garrantzitsutzat jotzen ditugun gai batzuk inon islatzen ez direnik. Islatu islatzen dira, baina ez formatu orokorretan, baizik eta gu-retzako bakarrik eraikitako arloetara mugatuta: emakumeentzako litera-tura, emakumeentzako zinea, ama-tasunari buruzko euskarri berezituak, etab. Gai eta ardura batzuen uniber-tsaltasun eta garrantzia bera kolo-kan jartzen da horrela, gehienetan gutxietsi egiten dira eta, gizonaren mundu-ikuskera gizaki guztiona izan behar duelako, antza, eta emaku-meena, kasurik onenean, beste ema-kumeena bakarrik.
Ur-lohien itsaso honen sako-netik, aitzitik, irmo urgaineratu da Loreak filma. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak emakumeak eraba-teko protagonista dituen film osoa egin dute, eta ikaragarrizko abilezia erakutsi dute emakumeen arteko ha-rremanetan harilkatzen diren mataza
horietan barrenduz igeri egiten. Lan indartsua, egin dutena, eta zintzoa, era berean. Indartsua, genero kli-xeak etengabe errepikatzen dituen kultura patriarkalari xumetasunez egiten diolako aurre –nahita, edo nahi gabe–, izan ere, ba al da ema-kumeen kontrako indarkeria han-diagorik, haien nortasuna bera de-sagerrarazi eta beraien sentimendu eta mundu-ikuskera arinkeriatzat hartzea baino?. Eta Zintzoa, ageri-a-gerian uzten duelako emakumeak bagarela, gizonekiko harremanetatik harago, eta gure mundu-ikuskera ez dela zertan izan gurea bakarrik, izan daitekeela aberasgarri, dudarik gabe, gizarte osoarentzat.
BIDALI ZURE IRITZIA [email protected]
Bidali beharrekoak:
4 izen-abizenak (eta bale-go, elkartearen izena), kontaktua
(emaila / telefono zenbakia)
4 30 lerro inguruko idatzia 4 iritziak, gomendioak,
kritikak, galderak,hausnarketak
Iritzi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak labur-
tuko ditu luzeegiak badira n GEURIAk ez ditu bere gain har-
tzen hirugarrengoek agertutako iritziak n GEURIAk editorialaren
bidez agertzen du bere iritzia
JANIRE LOPEZKULTURA TEKNIKARIA
“Emakumeak azaltzen dira batzuetan, baina askoz gutxiago, eta gehienetan gizon horiekin duten harremanetan, eta ez beraien proiektu edo gurari propioen arabera”
“Historiaren edozein pasartetan arreta jarrita, gizonak dira egile bakar eta erabateko, eta haien proiektu eta errealitatea da islatzen den bakarra”
LOREAK
“Emakumeok garrantzitsutzat jotzen ditugun gai batzuk islatu islatzen dira, baina ez formatu orokorrean, baizik eta guretzako eraikitako arloetara mugatuta: emakumeentzako literatura, emakumeentzako zinea, amatasunari buruzko euskarri berezituak, eta abar”
Nerbioi ibaiaren emariari jarraituz dauden herriak eta euskarak ezagutu ditu Kike Amonarizek ‘Tribuaren Ber-bak’ saioan. [...] Ondoren, Arrigorriagan izan da, Bizkaian.
Bertan, Berbalagun egitasmoaz aritu zaio Aritza Agirrezabal dina-mizatzailea. Kalean euskaraz egitea da helburu nagusia, hau da, euskara klasetatik plazara ateratzea. Orain dela 7 urte hasi ziren, eta nabarmendu du euskaldun berri askorentzat ezinbestekoa dela, eskoletan baino ez baitzuten egiten euskaraz. Are gehiago, natural-tasuna eman die proiektuak, lasaiago hitz egiten dute, eta, garran-tzitsuena, beldurra eta lotsa galdu dute. Egitasmoari falta zaiona “euskaldun zaharren parte-hartzea” dela esan du.
Arrigorriagatik, Zaratamora. Bertan, bi eremu desberdindu dau-de: Nerbioi inguruko industrigunea, behean, eta landa eremua, goian. Karlos Zarragak esan duenez, alde handia dago bi zonaldeen artean. Industrigunean gaztelaniaz aritzeko joera dago, langile asko kanpotik etorritakoak direlako; landa eremuan, aldiz, euskara man-tendu da. Zaratamoko historia arakatu du, eta, topatutako datuen arabera, XIX. mendean, euskaldun elebakarrak ziren guztiak. XX. mendearen hasieran ere euskara zen hizkuntza nagusia. Bere gazte garaian gaztelaniaz eskolan ikasi zuten, baina, handik kanpo, eus-karaz aritzen ziren. Gaur egun, D ereduan ikasten dute haur guztiek, eta asko jolas orduetan euskaraz aritzen badira ere, beste batzuek gaztelaniara jotzen dute. Gazteen artean ere, lehen gehiago egiten zen euskaraz gaur egun baino.
Azken geltokia Basauri izan da. Bilbo Handiko udalerri horretan euskara biziberritzeko lan handia egiten du Euskarabila elkarteak. Ludi Viguerak azaldu du 1995ean sortu zutela, “Basaurik euskara elkarte bat merezi eta behar zuela” ikusita. Herriko jende konpro-metitua, anitza eta euskalduna elkartu zen horretarako. Urte asko daramate lanean, eta, azken urteetan, oso sonatua izan da ‘Basaurin be bagara’ ekimena. Lasarte-Oriaren adibideari segika, 12 orduko maratoia antolatzen dute, eta 500 pertsona baino gehiago igaro-tzen dira agertoki gainetik jardunaldi osoan. Horrelako herri batean indartze handia ekarri du horrek. Bertan, biztanleriaren % 24 da euskalduna, eta % 21 ia euskalduna, beraz, ia 20.000 herritarrek daukate euskararekin lotura. Kale erabilerari begiratuta, ordea, % 4koa da. Viguerak esan du euskalgintzak egin beharreko lanaz gain, administrazioen eta erakunde publikoen bultzada beharrezkoa dela. Gainera, ezinbestekoa da ilusioa. Helburua da euskaraz bizi ahal izatea Basaurin eta Euskal Herri osoan, eta, horretarako, “derri-gorrezkoa da elkarrekin ekitea”.
TRIBUAREN BERBAKETB1 | 2015/05/25
NERBIOITIK IBAIZABALERA, EUSKARAZ
BIDALI ZURE EKITALDIA [email protected]
Ekitaldi gehienak argitaratze aldera, GEURIAk idatziak laburtuko
ditu luzeegiak badira n
# 014 GEURIA ABENDUA 201510 AGENDA
LITERATURA
ABENDUAK 24ARGAZKIAK LASTER: WWW.GEURIA.EUS
.GABONAK
OLENTZERO
ABENDUAK 1 ETA 15n BASAURI IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA: “LIBURUEN POLTSA” (3-5 URTE)1: 17:30 Ibaigane15: 18:30 Ibaigane
ZINEMA
ABENDUAK 14-19n ARRIGORRIAGA UMOREA LABUR19:30 Lonbo Aretoa
ABENDUAK 11ITZIAR ITUÑOREKIN20:30 Social Antzokia
BAREALDI MAGIKOASOCIAL ANTZOKIAN
ANTZERKIA
.
Olentzerori harrera Basaurin :: Geuria
erakusketak
AZAROAK 26-27n BASAURIBULARREKO MINBIZIA, KONTU FEMINISTAMarienea
AZAROAK 26-ABENDUAK 5n BASAURIDENBORAREN AZTARNEN ATZETIKBasozelai Gizarte Etxea
ABENDUAK 28n ARRIGORRIAGAHANBURGESA ZAPARRADA18:00 Lonbo Aretoa
ANTZERKIA / DANTZA
AZAROAK 27n ETXEBARRIBERDINAK GARA?20:00 Talka Gaztegunea
n GALDAKAOERDIBANA21:00 Torrezabal Kultur Etxea
AZAROAK 29n BASAURIMOBY DICK12:30 Social Antzokia
ABENDUAK 5n BASAURIEUSKAL KOREOGRAFO GAZTEEN ERAKUSKETA20:30 Social Antzokia
ABENDUAK 6n ARRIGORRIAGASIALUK HARTZ TXIKIAREN BIDAIA12:30 Lonbo Aretoa
tailerrak
AZAROAK 26n BASAURI SUKALDARITZA TAILERRA UMEENTZAT: GALETAK17:30-19:30 Pozokoetxe K.E.
AZAROAK 30n BASAURI TALO TAILERRA UMEENTZAT17:30-19:30 Basozelai Gizarte Etxea
ABENDUAK 1-17n UGAO ZEINU HIZKUNTZAKO HASTAPEN IKASTAROA18:00-20:30 Jane Jauregia
ABENDUAK 3 ETA 18n ZARATAMOGOOGLE DRIVE IKASTAROA3: 18:00-20:00 Elexaldeko liburutegia18: 16:00-18:00 Arkotxako liburutegia
ABENDUAK 10n BASAURIIRRINTZI TAILERRA18:30-21:00 Marienea
ABENDUAK 17n ARRIGORRIAGAOPARI TAILERRA17:30-18:30 Abusuko Gaztetxokoa
ANABASAAZAROAK 26-ABENDUAK 6n BASAURITXIMINOAKArizko Dorretxea
AZAROAK 26-ABENDUAK 11n BASAURIBASAURIN BE BAGARA. ARGAZKIAKPozokoetxe Kultur Etxea
AZAROAK 26-ABENDUAK 13n BASAURIBIO-MENDEKOAKArizko Dorretxea
Abenduak 1-15n ARRIGORRIAGASUSTERRAK ELKARTEA: 15 URTEAbusu Zentro Soziokulturala
ABENDUAK 1 n BASAURI IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA: “LIBURUEN POLTSA” (6-8 URTE)18:45 Ibaigane
ABENDUAK 3n ARRIGORRIAGA IPUIN SAIO MUSIKATUA17:30 Abusuko biblioteka
MUSIKA
AZAROAK 28n BASAURI SYMPHONIC BILBON: BOS ETA KORRONTZI20:30 Social Antzokia
ABENDUAK 11n BASAURI UMEENTZAKO BERBENA: DANTZATEKE18:00-19:00 Basozelai Gizarte Etxea
n GALDAKAO ROCKEIN! 2015 KONTZERTUA: ANEIKA ARA, FREE THE WHEEL ETA GRAND MATTER21:00 Torrezabal Kultur Etxea
ABENDUAK 19n ZARATAMO JESUS GURIDI ORKESTRA19:00 San Lorentzo eliza
n ARRIGORRIAGA ABUSUTARROK ABESBATZA ETA POLIKI BERBALAGUN TALDEA20:00 Olatxuko plaza
ABENDUAK 11n ARRIGORRIAGA‘BETI LAGUN’ TXOTXONGILOAK18:00 Abusu Zentro Soziokulturala
ABENDUAK 19n ARRIGORRIAGADANTZA JAIALDIA19:00 Olatxuko plaza
ABENDUAK 8 ETA 15n SAN MIGEL IRAKURKETA KLUB FAMILIARRA (3-8 URTE)17:00 San Migelgo liburutegia
HITZALDIAK
ABENDUAK 1n BASAURIMENDIARI BURUZKO HITZALDIAK. BASKONIA MENDI TALDEA19:30 Ibaigane Kultur Etxea
ABENDUAK 2n BASAURIMAHAI-INGURUA: EUSKALGINTZA ETA FEMINISMOA18:30 Marienea
n ZARATAMOARDO DASTAKETA ETA HITZALDIA19:30 Moiordingo bolatokia
AZAROAK 28n GALDAKAO OLIVER MAGOA18:00 Torrezabal Kultur Etxea
ABENDUAK 1n BASAURI BELDUR BARIK LEHIAKETAREN TOPAKETA LOKALA19:00 Marienea
ABENDUAK 4n BASAURI MAGIA: TOR MAGOA17:30-18:30 Basozelai Gizarte Etxea
ABENDUAK 9n BASAURI PUSKI ETA TXURRUSKI PAILAZOAK17:30-18:30 Pozokoetxe K.E.KIROLA
ABENDUAK 26n ETXEBARRI GABONETAKO I. FRONTENIS TXAPELKETA: FINALA9:00 Frontoia
v Aktore basauriarra
Sudoku errazaGogoan har ezazu: 1etik 9ra arteko zenbaki guztiek ageri behar dute errenkada, zutabe eta 3x3 lauki guztietan
HITZ GEZIDUNAK
SUDOKUAK
Sudoku zaila
Kirikino,sagarroi
Estatueuroparra
*Izena
Okokoa
Gutxitu
Umotuak
Arabakokuadrilla
Hunkitze
Atezaindari
*Deitura
Usadio,ohitura
Elbarriak
Gipuzkoakoudalerria
Bizkaikomendia
Gizonizena
Jatekounea
Oiartzungoa
Eztenak
Interkjekzioa
Interkjekzioa
Egoera
Sufrearenikurra
Galderetan
Behorraarreske
Urruntzenari dira
Joarehandia
Akuri
Kali-jokokomakila
Lege
Biloak
Neskatoak
Hitz- eta zenbaki jokoen emai-tzak hilero geuria.net webgu-nean ikusgai izango dira.
SUDOKU ERRAZA
HITZ-GEZIDUNAK AKTORE BASAURIARRA
SUDOKU ZAILA
EMAITZAk
BASAURI TELEFONOAK
FARMAZIAKUrbi 15 94 426 44 26Arizko dorrea z/g 94 449 05 87Nagusia 33 94 426 09 42Katalunia 52 94 426 35 21Karmelo Torre 12 94 426 13 26Dr. Garay 17 94 449 95 57Madrid 6 94 449 13 39L. Agirre 36 94 449 04 94L. Agirre 51 94 449 09 46L. Agirre 65 94 449 05 44Juan XXIII 1 94 449 07 43Kareaga goi. 16 94 449 16 99Kareaga goi. 38 94 449 85 33Kareaga goi. 50 94 449 06 43Hernán Cortés 3 94 449 07 02
ZERBITZUAKUdala 94 466 63 00Ibaigane K.E. 94 466 63 88Basozelai G.E. 94 466 64 00Kareaga G.E. 94 466 64 20Pozokoetxe K.E. 94 466 63 95San Migel K.E. 94 466 63 98Arizko dorretxea 94 466 64 26Zirt Zart Bulegoa 94 466 64 30Udaltzaingoa 94 466 63 41Ertzaintza 94 607 53 61Gurutze gorria 94 426 37 30Anbulatorioa 94 600 73 45Bake epaitegia 94 466 63 22Hilerria 94 449 62 97Taxi geltokia 94 449 20 96Social Antzokia 94 466 63 90Udal euskaltegia 94 440 62 71Urbi kiroldegia 94 466 63 82Artunduaga kirol. 94 466 63 83Lanbide 901 100 003Posta 94 449 13 97Hizkuntza eskola 94 426 68 81
ELKARTEAKBidebieta Irratia 94 440 66 92Baskonia M.T. 94 449 57 28Danbolin Txistu 94 449 02 71Euskarabila 94 440 90 16AEK Bolintxu 94 440 82 64Sustraiak K.E. 94 426 12 04Marienea 94 612 41 00Herriko Taldeak 94 426 37 83Sagarrak 94 426 37 69Ate Zabalik 94 426 18 71Zutarri K.T. 94 449 20 83
# 014 GEURIA ABENDUA 2015 AISIA 11
KontrazalaAZAL ILUSTRATUA: EUSKARAZ 365 EGUN
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA · DOAN · GEURIA.EUS 2015 ABENDUA #014
Euskararen normalizazioa hizpide zuen elkarrizketan murgilduta gi-
nela, ekarpena egin aurretik oinarrira jo zuen Lorea Agirrek, Jakin aldizkariko zu-zendaria eta kazetariak, eta azaldu zigun gauzak egiteko bi modu daudela: derri-gortuta edo maitasunez. Norbera bere barrura begira jartzen bada, bizitzaren edozein esparrutara so eginda, erraz egiazta dezake giza jokabidearen labur-pen esentzial hori. Alegia, gauzak egin nahi edo egin behar ditugulako egiten ditugu? Ez da besterik.
Haatik, ikasketa prozesua meka-nikoa bihurtzen den heinean, (derri-gorrezko heziketa arautuaren kasuan, adibidez) motibazioa ere zalantzazko bihurtzen da. Esate baterako, gure bai-larako 25-40 urte bitarteko pertsonok (euskal hiztunen lagin jakin bat ezar-tzearren), euskal kulturadun familia er-daldunetatik etorri arren, D ereduan ikasi badugu, neurri handi batean gure gurasoen militantziagatik izan da. Eta gu helburu jakin baten lorpenean (Euskal Herria euskalduntzea) besteen tresna izan garen urteetan, segur asko, ez gara hautu politiko horren jakitun izan.
Gure kontzientziak ez zeukan barne-ratuta, gure herriaren kultur ondarearen biziraupena bermatzeko ezinbesteko piezak ginela. Ulertzen genuen, bai, gaz-telaniaz hitz egiteak zigorra zuela. Lite-keena da, nerabezaroa bezalako adin tartean sartzean, galarazpen horrek gaz-telania are erakargarriagoa egitea. Hau da, kontrako efektua sortzea. Haurtzaroan ezezik, heldu izanik ere, maitasunaren kontrako sentimendua sor dezake per-tsona bat euskaraz ikastera behartzeak. Administrazio publikoan lan egiteko eus-kara eskakizuna egitearen komeriak: bi-degabekeria dela pentsatzea. Finlandian finera hitz egin dezatela eskatzea zorake-ria dela usteko dute horiek, auskalo. Argi dago, euskara begiratzeko galtzailearen betaurrekoak kendu behar ditugu.
Hautu politikoa diodanean, zerbait aldatzeko borondatearekin hartutako jarrera jakin batetaz ari naiz, ez politika instituzionalaz. Are gehiago, gure bai-laran hizkuntza eta politika nahasteko joera zentzugabe horretatik aldentzeko, euskara ez baita inongo ideologiaren ezaugarri, gizarte baten ondare kulturala baizik. Kontrakoak kalte egin eta egin-go dio kultura eta hizkuntzaren aurrean hartutako jarrerari. Kaltetuko du euska-ra maitatzeko gaitasun pertsonala. Era berean, euskara ez da bigarren mailako hizkuntza bat. Horregatik, utz diezaiogun baimena eskatzeari, barkamena azal-tzeari eta beldurra sentitzeari. Has gaite-zen espazioak hitzarekin betetzen; gure hizkuntzaren hitzekin. Euskara ulertzen ez dutenen bizipenak zeharka ditzagun, mundua bizitzeko daukagun tresna oina-rrizkoenarekin: gure hizkuntza.
LEIRE PALACIOSKAZETARIA
GURE HIZKUNTZA
HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEA · GEURIA.EUS
Geuriakoegiteairakurtzeaaskozda,
harpidedunhau
bainoerrazagoa
txo!
EGILEA: DANI MAIZ