dibulgazio artikulua idazteko aholkuak

2
DIBULGAZIO ARTIKULUA IDAZTEKO AHOLKUAK IDATZI AURRETIK: Hautatu eta zehaztu zein izango den landuko duzun gaia: Gure kasuan, norberak aukeratutako gai problematikoa. Gaiari buruzko informazioa ( sinesgarria, egiazkoa eta kontrastatua) bildu, fidagarriak diren iturrietara joz : kontsulta-liburu edo aldizkari espezifikoak, pertsona adituak, Interneteko hainbat webguneak...; gogoan izan argudio sendoak erabili beharko dituzuela. Testuaren oinarrizko egitura zehaztu eskema baten bidez: Sarrera, arazoaren planteamendua, haren zergatiak, arazoaren konponbideak eta ondorioa; beraz, gutxienez 5 paragrafo. IDAZTEAN Gogoan izan: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu. Kohesioa landu: ideiak zein paragrafoak lotzeko testu antolatzaileak erabiliko dituzue. Testu mota honetan subjektibotasuna da nagusi, ezin agertu igorlearen iritzirik edota subjektibotasunik; hortaz, 3.pertsonan idatziko duzue. Lexikoa zaindu, gaiarekin erlazionaturiko terminologia erabili. ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN

Upload: mlaurib

Post on 02-Apr-2015

2.141 views

Category:

Documents


8 download

TRANSCRIPT

Page 1: Dibulgazio Artikulua Idazteko Aholkuak

DIBULGAZIO ARTIKULUA IDAZTEKO AHOLKUAK

IDATZI AURRETIK:

Hautatu eta zehaztu zein izango den landuko duzun gaia: Gure kasuan,

norberak aukeratutako gai problematikoa.

Gaiari buruzko informazioa ( sinesgarria, egiazkoa eta kontrastatua) bildu,

fidagarriak diren iturrietara joz : kontsulta-liburu edo aldizkari espezifikoak,

pertsona adituak, Interneteko hainbat webguneak...; gogoan izan argudio

sendoak erabili beharko dituzuela.

Testuaren oinarrizko egitura zehaztu eskema baten bidez:

Sarrera, arazoaren planteamendua, haren zergatiak, arazoaren konponbideak

eta ondorioa; beraz, gutxienez 5 paragrafo.

IDAZTEAN

Gogoan izan: paragrafo bakoitzean ideia nagusi bat garatu.

Kohesioa landu: ideiak zein paragrafoak lotzeko testu antolatzaileak erabiliko

dituzue.

Testu mota honetan subjektibotasuna da nagusi, ezin agertu igorlearen iritzirik

edota subjektibotasunik; hortaz, 3.pertsonan idatziko duzue.

Lexikoa zaindu, gaiarekin erlazionaturiko terminologia erabili.

ZIRRIBORROA IDATZI ONDOREN

Egiaztatu ondoko puntu hauek:

Betetzen du hasierako helburua?

Hartzailea zein den kontuan hartu dut eta haren mailara egokitu dut

idatzitakoa?

Erraz, zailtasunik gabe irakur eta uler dezake hartzaileak?

Testuak egitura argia eta koherentea du?

Ematen dudan informazioa fidagarria da?

Lexiko zehatza eta gaizki ulerturik sorrarazten ez duena erabili dut?

Ortografia zaindu dut? Badu akatsik? Xuxen zuzentzailea erabili, mesedez.

Konforme zaude idatzi duzunarekin?Birpasatu eta zuzendutakoan, behin-

betiko testua idatzi. Saiatu, bestalde, testuaren aurkezpen erakargarria eta

egokia egiten , irakurleek gogotsu irakur dezaten.