denak desberdin! denak berdin!hortan, samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. jesusek esan...

10
1 Egun onak LH 2019-2020 kanpaina Astelehena, otsailaren 3a DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN! BIBLIAKO IRAKURGAIA: Job 33, 6 «Biok pareko gara Jainkoaren aurrean, ni ere buztinez moldatua izan nintzen». IRAKURGAIA Zenbait aberek basoan eskola bat irekitzea erabaki zuten. Bildu ziren, zer diziplina edo zer gai irakatsiko zuten aukeratzeko. Txoriak, temati, hegaz egiten irakastea eskatzen zuen. Arrainak igeriketa curriculumean sartzea nahi zuen. Katagorriak arboletatik gora igotzen irakastea funtsezkoa zela uste zuen. Untxiak lasterketa eskolako diziplina-programan sartzea gura zuen… Eta horrela ekin zuten animalia guztiek, oker zebiltzala ohartu gabe. Iradokizun guztiak hartu ziren kontuan; iradokizun guztiak onartu ziren. Derrigorrezkoa zen animalia guztiek diziplina guztiak praktikatzea. Biharamunean, ikasketa-programa gauzatzen hasi ziren. Hasieran, untxiak primerako marka egin zuen lasterketan. Inork ez zuen egiten hark bezain arin. Baina hegaz egiten ikasten hasi zenean,… orduan bai gorriak!... Zuhaitz-adar baten gainean jarri zuten eta salto egin eta hegaz hasteko agindu zioten. Zuhaitz gainetik salto egin… eta kolpe ikaragarria hartu zuen. Hanka bi apurtu zituen. Ez zuen hegaz egiten ikasi … eta aurrerantzean ez zuen lehen bezala korrika egingo. Txoriak primeran egiten zuen hegaz, baina lurra satorrek bezala zulatzera behartu zutenean, mokoa eta hegoak apurtu zituen. Ez zuen zulorik egin… eta denbora luzean egon zen hegaz egin ezinik. Gauza berbera gertatu zitzaien arrainari, katagorriari eta txakurrari. Ezin izan zuten hegaz egin eta, gainera, denak zauriturik atera ziren esperientzia hartatik.

Upload: others

Post on 23-Jun-2020

15 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

1

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Astelehena, otsailaren 3a

DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN! BIBLIAKO IRAKURGAIA: Job 33, 6

«Biok pareko gara Jainkoaren aurrean, ni ere buztinez moldatua izan nintzen». IRAKURGAIA

Zenbait aberek basoan eskola bat irekitzea erabaki zuten. Bildu ziren, zer diziplina edo zer gai irakatsiko zuten aukeratzeko.

Txoriak, temati, hegaz egiten irakastea eskatzen zuen. Arrainak igeriketa curriculumean sartzea nahi zuen. Katagorriak arboletatik gora igotzen irakastea funtsezkoa zela uste zuen. Untxiak lasterketa eskolako diziplina-programan sartzea gura zuen… Eta horrela ekin zuten animalia guztiek, oker zebiltzala ohartu gabe.

Iradokizun guztiak hartu ziren kontuan; iradokizun guztiak onartu ziren. Derrigorrezkoa zen animalia guztiek diziplina guztiak praktikatzea.

Biharamunean, ikasketa-programa gauzatzen hasi ziren.

Hasieran, untxiak primerako marka egin zuen lasterketan. Inork ez zuen egiten hark bezain arin. Baina hegaz egiten ikasten hasi zenean,… orduan bai gorriak!... Zuhaitz-adar baten gainean jarri zuten eta salto egin eta hegaz hasteko agindu zioten. Zuhaitz gainetik salto egin… eta kolpe ikaragarria hartu zuen. Hanka bi apurtu zituen. Ez zuen hegaz egiten ikasi … eta aurrerantzean ez zuen lehen bezala korrika egingo.

Txoriak primeran egiten zuen hegaz, baina lurra satorrek bezala zulatzera behartu zutenean, mokoa eta hegoak apurtu zituen. Ez zuen zulorik egin… eta denbora luzean egon zen hegaz egin ezinik.

Gauza berbera gertatu zitzaien arrainari, katagorriari eta txakurrari. Ezin izan zuten hegaz egin eta, gainera, denak zauriturik atera ziren esperientzia hartatik.

Page 2: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

2

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Azkenean, eskolak ateak itxi behar izan zituen. Eta badakizue zergatik? Animaliek denok zeharo desberdinak garela ulertu zutelako. Bakoitzak bere dohain, bertute eta trebetasunak ditu… eta bere ahuluneak. Jakina!

GOGOETARAKO Nolakoa izango litzateke mundua, denok berdinak bagina? Zer abantaila du gure artean desberdin izateak? IRUDIA

OTOITZA Jauna, eskerrak, denok desberdin egin gaituzulako. Eskerrak, denok berdinak ez garelako. Eskerrak, ostadarragatik eta bere zazpi koloreengatik. Eskerrak, zeruaren urdinagatik eta basoen berdeagatik. Eskerrak, itsasoan bizi direnengatik eta hegaz egiteko gauza direnengatik. Eskerrak, desberdin eta, aldi berean, hain berdin garelako. Eskerrak, Zu bezalako egin gaituzulako.

Page 3: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

3

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteartea, otsailaren 4a

ONDO KONPONTZEN NAIZ IKASTETXETIK KANPOKO PERTSONEKIN

EBANJELIOA: Mateo 8, 10-11 «Hau entzutean, harritu egin zen Jesus eta ondoren zetozkionei esan zien: «Benetan diotsuet: Israel guztian ez dut aurkitu horrelako sinestedunik. Egia esan, asko etorriko dira sortalde eta sartaldetik, Abraham, Isaak eta Jakobekin Jainkoaren erreinuko mahaikide izateko». IRAKURGAIA Uztailaren bigarren hamabostaldian lagunekin bazkariak eta afariak egiten ditugu, oporrak hasi baino lehen agur esateko. Bazkari eta afari horietan oporretako “atsedenaldian” nondik nora ibiliko garen azaltzen dugu… eta “atsedenaldi” komatxoen artean jartzen dut, zenbait bidaia oso nekagarri iruditzen baitzaizkit. Nire lagunak nigandik eta euren artean desberdinak eta friki samarrak dira. Terraza baten freskuran bildu ginen bazkaltzeko eta udako proiektuez hitz egiteko. Hantxe geunden Aurelio, Raul, Ariadna eta laurok. Raul mendizale amorratua da eta muturreko kirolak praktikatzea du gogoko. Nik koadrilako Kilian Jornet esaten diot, oso abenturazalea delako. Aurelio bakarti samarra da, espirituala. Beti dabil basamortu eta eremu zabalen bila, mundutik eta zibilizaziotik baztertzeko. Ariadna igerilari bikaina eta urpekari amorratua da. Ahal duenean neopreno-jantzia janzten du eta ur handietan pulunpatzen da, beste mundu bat, urpeko mundua, esploratzeko.

Page 4: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

4

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

GOGOETARAKO Nortzuk dira zure lagunak? Baduzu eskolatik kanpo lagunik? Atsegin izango zenuke atzerrira joan eta beste jende eta kultura batzuk ezagutzea? IRUDIA

OTOITZA

Eskatzen diot Jainkoari bedeinkatu eta zaindu zaitzala, bakea eman eta bidean lagun diezazula, poza eta indarra eman diezazkizula eta beti leku onera eraman zaitzala.

Page 5: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

5

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Asteazkena, otsailaren 5a

IKASTETXETIK KANPOKO PERTSONEK HAZTEN LAGUNTZEN DIDATE

EBANJELIOA: Joan 4, 7-9 «Ikasleak hirira joanak ziren janaria erostera. Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: “Emadazu edaten”. Orduan, emakume samariarrak esan zion: “Nola zuk, judu izanik, eskatzen didazu edatekoa niri, samariar naizen honi? (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dutela elkarrekin harremanik)». IRAKURGAIA Desgaitasun kognitiboa duten gazteak enpresari izan daitezen trebatzen saiatzen den pedagogoa, minbiziaren ondorioz 4 urteko alabatxoa galdu zuen eta gaur berak jasandako egoeran dauden gurasoei laguntzen dien emakumea, animalien aurkako tratu txarra prebenitzeko kolektibo zaurgarrietako umeak prestatzen dituen albaitaria, auzoko agure eta atsoak musu-truk zaintzen dituen etxekoandrea eta kalean bizi den jendearentzat janaria biltzen duen diseinatzaile gaztea. Albiste hauek etsenplu eta inspirazio-iturri dira beste pertsona batzuen sufrimendua ikusi ezin dutenentzat. Beti dago sufritzen dutenei nolabait laguntzeko modua, hobeto bizitzen laguntzeko era. Pertsona hauek musu-truk, doan, ordainean ezer itxaron gabe, laguntzen dute; behartsuenen zoriona edo ongizatea baino ez dute espero. GOGOETARAKO Pentsatu duzu inoiz ikastetxetik kanpo hazten eta heltzen laguntzen dizuten pertsonengan (medikuak, entrenatzaileak,… )? Zer gertatuko litzateke, euren lana ondo egingo ez balute? Ziur nago, pentsatu ondoren, sarriago emango dizkiezula eskerrak.

Page 6: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

6

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

OTOITZA Eskerrak, Jauna, maitasunez eman didazun biziagatik, baita bizitzako gorabeherengatik ere. Eskerrak, nire inguruko jendeagatik, batez ere gehien eskatzen didaten pertsonengatik, eurei esker, ematen eta maitatzen ikasten baitut.

Page 7: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

7

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Osteguna, otsailaren 6a

INGURUKO PERTSONA GUZTIEKIN DITUT HARREMANAK

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Galaziarrei 3, 28

«Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan». IRAKURGAIA

Behin batean, mailuak, torlojuak eta lixak bilera bat egin zuten euren arteko zenbait arazo konpontzekotan. Hiru erremintak, lagunak izan arren, sarritan haserretzen ziren, baina oraingoan kontua bero zegoen eta premiazkoa zen errietok akabatzea. Ondo hasi arren, laster sortu zen lehenengo arazoa. Nor izango zen bilera-buru? Ezin erabaki. Lehenengotan, torlojuak eta lixak uste izan zuten egokiena mailua izango zela, baina berehala aldatu zuten iritzia eta liskarrean hasi ziren. Berotuta, borrokan hasteko zeudela… arotza iritsi zen. Hiru erremintak isildu eta geldi geratu ziren. Arotza, ohola hartuta, mahai bat egiten hasi zen. Jakina, arotzak erremintak behar zituen: mailua, iltzeak sartzeko; torlojuak, piezak lotzeko; lixa, oholaren laztasuna leuntzeko. Mahi ederra bukatu ondoren, arotza etxeratu egin zen. Aroztegia isiltasunean geratu zenean, hiru erremintak berriz hasi ziren berbetan, baina lehen baino lasaiago eta jarrera positiboagoz. Mailuak hitz egin zuen lehenengo:

- Lagunok, lotsatuta nago goizekoagatik. Astakeria galantak esan dizkiogu batak besteari, egia ez diren gauzak.

Page 8: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

8

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Torlojua ere gaizki sentitzen zen eta arrazoia eman zion mailuari. - Egia da… Bero haserretu gara eta gure akatsak aurpegiratu dizkiogu elkarri… baina denok

dauzkagu bertute edo dohain ederrak.

Lixa ere ados egon zen. - Bai, lagunok, hirurok gara balio handikoak eta hirurok gara behar-beharrezkoak aroztegi

honetan. Mahai eder honi begiratzea baino ez dugu!

Hala, gogoeta honen ondoren, elkar besarkatu zuten. Hirurek talde bikaina osatzen zuten; harrezkeroztik, ez zuten arazo bat ere eduki eta beti izan ziren adiskide.

GOGOETARAKO

Baloratu beti zure lana, baina ez ahaztu besteen lana zurea bezain garrantzitsua dela. Denok ditugu dohain ederrak, besteen mesederako eta denon onerako erabil ditzakegunak. IRUDIA

OTOITZA Prestatu lekutxo bat beste lagun batentzat, apurtxo bat estutuz gero, eseri ahal izango da eta. Horretarakoxe da adiskidetasuna. Hitz egin diezaiogun askatasunez eta bihotzez. Berak maitasunez ordainduko digu eta bilera alaituko du.

Page 9: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

9

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

Ostirala, otsailaren 7a

INGURUKO PERTSONEKIN ETXE BEREAN BIZI NAIZ EBANJELIOA: Lukas 19, 8-10 «Zakeok, berriz, zutiturik, Jaunari esan zion: “Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu badiot, lau halako bihurtuko diot. Jesusek esan zion: “Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita. Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da». IRAKURGAIA MAITASUNA AKZIOAn jartzen denean, emaitza hunkigarria, liluragarria eta, aldi berean, ikaragarria izaten da. Gogoeta egitera behartzen gaitu eta gure begiak beste mundu batera (“hirugarren mundu” esaten dioten horretara) irekitzen ditu. Guretzat, mundu ezezaguna da, eta ahaztua, eta ematen du mundu horretan kooperazioa bihotz ZABALENTZAT erreserbatua dagoela.

Amor en Acció izeneko gobernuz kanpoko erakundea Burkina Fasoko eta Boli Kostako jendearen osasun-baldintzak hobetzen ahalegintzen da. Horregatik, fundatu zenetik, 2013tik, aldian-aldian, lankidetza-espedizioak bidaltzen ditu herrialde horietara, sendagairik edo ospitaleko arreta jasotzeko modurik ez duten milaka pertsonari laguntzeko.

Pascaline, 23 urteko neska, Burkina Fasoko herrixka batean bizi da. 15 urte zituela tumore txiki bat agertu zitzaion barailezurrean. Tumorea hazi egin zen (20 zentimetroraino) eta horren ondorioz Pascalinek ezin izan zuen normaltasunez jan, edan edo hitz egin. Amor en Acció erakundeari esker, iazko irailean, Valentziako ospitale batean tumorea kentzeko ebakuntza egin zioten. Pascaline, orain, ondo dago eta bizimodu normala egiten du.

GOGOETARAKO Pentsatu duzu inoiz nola lagun diezaiekezun besteei? Zer egin edo esan dezakezu ezagutzen ez zaituztenak zurekin gusturago senti daitezen? Nola nahiko zenuke besteek zu tratatzea? Beharbada halaxe, berdin, jokatu beharko zenuke zuk besteekin. Ez duzu uste?

Page 10: DENAK DESBERDIN! DENAK BERDIN!Hortan, Samariako emakume bat etorri zen putzura ur bila. Jesusek esan zion: Emadazu edaten. Orduan, emakume samariarrak esan zion: Nola zuk, judu izanik,

10

Egun onak LH

2019-2020 kanpaina

IRUDIA

Pascaline, ebakuntza baino lehen (gurasoekin) eta ebakuntzaren ondoren (medikuarekin).

OTOITZA Jesus, bilduta gaude gure eguneroko zereginei ekiteko eta lanean denok bat egiteko. Elkarri lagunduz hasi dugu eguna. Nahi dugu zure laguntza goizero jaso eta lagun artean elkarri lagundu, Zuk egin zenuen bezala.