demanda eta alegatua - upv/ehu · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun...

8
Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II 1 DEMANDA ETA ALEGATUA Lanaren izenburutik abiatuta, demandaren inguruan egingo dugun azalpenak hiru oinarrizko zati izango ditu: batetik, demandak oro har izan behar dituen zatiak zein diren aztertuko ditugu, eta zati horiek azaltzen ditugun heinean, demanda zibil eta laboralaren arteko ezberdintasun nabarmenenak zehaztuko ditugu; bigarrenik, euskaraz eskuragarri ditugun demanda ereduak ikusiko ditugu; eta amaitzeko, behin demanda tarteratuta eta prozesua hasita, epailearen aurrean egin behar ditugun alegazioak eraginkorrak izan daitezen kontuan hartu behar ditugun gomendioak ikusiko ditugu. 1. DEMANDAREN KONTZEPTUA Baina demandaren zatiak zein diren ikusi aurretik, ezinbestekoa da lehenik eta behin zehaztea zer den demanda bat. Eta demanda bat da demanda prozesua martxan jartzen duen alde bakarreko egintza prozesala. Prozesuko alderdi gisa, demanda jartzailea demandatzaile eta demanda jasotzen duena, berriz demandatua bihurtuko da. Prozesua martxan jartzen duen egintza izateaz gain, demandaren bidez akzio- eskubidea egikaritzen da epaileen aurrean, eta horiek, prozesua martxan jartzen duten heinean, babes judiziala ematen diote demandatzaileari, alegia, Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioko 24. artikuluari lotuta interpretatu dituen eskubide guztiak izango ditu. Demandak zaindu behar dituen ukanbehar formalak ez dira diruditen bezain garrantzitsuak: demanda idatzizkoa da eta hori idazteko eredu bati jarraitu zaio, alegia, lehendabizi zehaztu behar da zein epaitegiri zuzentzen zatzaizkion; gero, gertaerak izendatu behar dira; ondoren, zuzenbideko oinarriak jaso behar dira; epaitegiari eskaera egin behar zaio; inguruabarrak aipatu behar dira; eta amaitzeko, data eta sinadura ipini behar dira. Izan ere, demanda bat egitean askoz ere garrantzitsuagoak dira edukiari dagozkion ukanbeharrak betekizun formalak baino, bai demandari bai uziari dagokionez; izan ere, lehenengo kasuan demandaren onarpena egongo litzateke jokoan, eta bigarrengoan, are garrantzitsuagoa oraindik, uzia onestea. Esanak esan, demandaren dokumentuaren egiturari dagokionez, demandak oro har, lau zati ditu:

Upload: others

Post on 19-Feb-2020

5 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

1

DEMANDA ETA ALEGATUA

Lanaren izenburutik abiatuta, demandaren inguruan egingo dugun

azalpenak hiru oinarrizko zati izango ditu: batetik, demandak oro har

izan behar dituen zatiak zein diren aztertuko ditugu, eta zati horiek

azaltzen ditugun heinean, demanda zibil eta laboralaren arteko

ezberdintasun nabarmenenak zehaztuko ditugu; bigarrenik, euskaraz

eskuragarri ditugun demanda ereduak ikusiko ditugu; eta amaitzeko,

behin demanda tarteratuta eta prozesua hasita, epailearen aurrean egin

behar ditugun alegazioak eraginkorrak izan daitezen kontuan hartu

behar ditugun gomendioak ikusiko ditugu.

1. DEMANDAREN KONTZEPTUA

Baina demandaren zatiak zein diren ikusi aurretik, ezinbestekoa

da lehenik eta behin zehaztea zer den demanda bat. Eta demanda bat da

demanda prozesua martxan jartzen duen alde bakarreko egintza

prozesala. Prozesuko alderdi gisa, demanda jartzailea demandatzaile

eta demanda jasotzen duena, berriz demandatua bihurtuko da. Prozesua

martxan jartzen duen egintza izateaz gain, demandaren bidez akzio-

eskubidea egikaritzen da epaileen aurrean, eta horiek, prozesua

martxan jartzen duten heinean, babes judiziala ematen diote

demandatzaileari, alegia, Auzitegi Konstituzionalak Konstituzioko 24.

artikuluari lotuta interpretatu dituen eskubide guztiak izango ditu.

Demandak zaindu behar dituen ukanbehar formalak ez dira

diruditen bezain garrantzitsuak: demanda idatzizkoa da eta hori

idazteko eredu bati jarraitu zaio, alegia, lehendabizi zehaztu behar

da zein epaitegiri zuzentzen zatzaizkion; gero, gertaerak izendatu

behar dira; ondoren, zuzenbideko oinarriak jaso behar dira;

epaitegiari eskaera egin behar zaio; inguruabarrak aipatu behar dira;

eta amaitzeko, data eta sinadura ipini behar dira. Izan ere, demanda

bat egitean askoz ere garrantzitsuagoak dira edukiari dagozkion

ukanbeharrak betekizun formalak baino, bai demandari bai uziari

dagokionez; izan ere, lehenengo kasuan demandaren onarpena egongo

litzateke jokoan, eta bigarrengoan, are garrantzitsuagoa oraindik,

uzia onestea.

Esanak esan, demandaren dokumentuaren egiturari dagokionez,

demandak oro har, lau zati ditu:

Page 2: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

2

1. Elementu subjektiboak.

a. Zuzentzen garen organo judiziala. b. Alderdiak:

i. Demandatzailea.

ii. Demandatua.

2. Oinarritzea. a. Egitateak. b. Zuzenbideko oinarriak.

3. Eskatzen dena edo petitum deritzona. 4. Beste batzuk. Azter ditzagun osagai horiek banan-banan.

2. DEMANDAREN ZATIAK

Elementu subjektiboekin hasita, batetik, organo judizialari egin

behar diogu aipamen. Honen inguruan demandan egiten dugun zehaztapena

orokorra da, izan ere, “epaitegiari” ezarri izan ohi da, kasuaz

jardutea zehazki zer epaileri dagokion adierazi gabe. Bestalde,

alderdiak ondo identifikatzea oso garrantzitsua da, uziaren subjektuak

zehazten ari baikara. Demandatzaileari eta demandatuari begira, Lan-

arloko jurisdikzioa arautzen duen Legeko1 80.1 b) artikuluak jasotzen

du demandatzailea lege bereko 16. artikuluaren arabera identifikatu

beharko dela, baita gainerako interesatuak ere – interesatuen barne,

demandatua -, horretaz gain, horien helbideak ere agertu beharko dute.

Ondoren, lege bereko 21.2. artikuluari jarraiki, demandatzaileak

abokatu edo prokuradorearen defentsa eduki nahi izango balu epaiketan

zehar, ezinbesteko betekizuna izango da demandan berariaz eskatzea.

Demanda zibila bada, Prozedura Zibilaren Legeko2 399.2. artikuluak

jasotzen du, demandatzailearen izen eta abizenak jaso ez ezik,

prokuradorearenak eta abokatuarenak ere jaso beharko direla. Lege

bereko 155. artikuluari jarraiki, demandatuaren identifikazioa ere

egin beharko da, ahalik eta xehetasun gehienarekin. Ondorioz, lehen

betekizun orokorra “epaitegiari” zuzentzea izango da eta ondoren,

demandatzailea baita demandatua ere identifikatzea, horien izen

abizenak eta helbidea jasoaz, baita horien defentsaz arduratuko diren

abokatu nahiz prokuradoreenak ere.

Oinarritzeari dagokionez, batetik, egitateen deskribapena egitea

ezinbesteko betekizuna izango da edozein motatako demanda ontzat

emateko. LAJLko 80.1 c) artikuluari jarraiki, eskaera funtsatzen duten

egitateak nahiz arazoa konpontzeko legegintza substantiboaren arabera

beharrezkotzat jotzen diren egitateak era argi eta zehatzean

adieraziko dira demandan. Ezingo dira kontziliazio egintzan

1 Hemendik aurrera LAJL (LRJS gaztelaniaz).

2 Hemendik aurrera PZL (LEC gaztelaniaz).

Page 3: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

3

adierazitakoak ez diren beste egitate batzuk aipatu. PZLko 399.3.

artikuluari so eginez, egitateak era ordenatuan eta argian adierazi

beharko dira, demandatzaileak demandatuari erantzuterakoan egitateon

inguruko zalantza ahalik eta gutxien egon daitezen. Lege bereko 400.

artikuluari jarraiki, ezagutzen diren egitate guztiak azaldu beharko

dira, horien alegazioak ezingo direlako aurreragoko utzi. Bestetik,

zuzenbideko oinarriei dagokionez, kontutan hartu beharreko datua da

lan-arloko demandan ez direla nahita ez eskaeraren oinarri gisa balio

duten zuzenbideko oinarriak agertu behar. Bai beharrezkoa izango dela

horien inguruko deskribapen labur bat jasotzea lan arloko demanda

berezi batzuetan, esaterako, arazo kolektiboen inguruko demandaren

kasuan nahiz hitzarmen kolektiboak aurkatzeko tarteratu behar den

demandaren kasuan. Demanda zibilean, aldiz, PZLko 399.4.artikuluaren

arabera, mamiari buruzko nahiz eduki prozesaleko oinarriak jasoko

dira. Beraz, alde batetik, egitateak argi eta garbi jaso beharko dira

demandan eta beste aldetik, zuzenbideko oinarriak ere jaso beharko

dira bertan, lan-arloko demandaren kasuan arau orokorra izango delarik

azken horiek ez direla nahita ez jaso behar, salbu berezitzat jotzen

dugun prozesu baten aurrean bagaude.

Eskaera edo petitum deritzonari -gaztelaniaz suplico-

dagokionez, esan behar dugu demandaren zati oso garrantzitsu bat

gorpuzten duela, izan ere, zati honetan eskatu nahi den babesa ahalik

eta argien zehaztuko baita. “Eskatzen dena” esapidearen bidez

adierazten da.

Ondoren, “beste batzuk” esapidearen bitartez, eskaera osagarriak

edo adierazpen hutsak egin daitezke.

Bukatzeko, ezin dugu ahaztu demanda orok data eta sinadura izan

behar duela.

Demandaren dokumentuaren deskribapenari buruz xehetasun gehiago

izateko, aipaturiko bi legeak ez ezik, beste arloetako prozesuak

arautzen dituzten legeak nahiz arlo ezberdinetako Prozesu Zuzenbideko

edozein eskuliburutara jo daiteke. Adibide batzuk emate arren, arlo

prozesal zibileko “Conceptos básicos de derecho procesal civil”3 eta

lan-arloko “Derecho del trabajo”4 aipatu ditzakegu.

3 MOLINA CABALLERO, M.J., “El inicio del juicio ordinario. La

demanda”, Conceptos básicos de derecho procesal civil, Robles Garzón

zuzendaria, Tecnos, Madril, 2008. 4 ARUFE VARELA, A., “El proceso laboral ordinario”, Derecho del

trabajo, Netbiblo, Espainia, 2006.

Page 4: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

4

3. DEMANDA EREDUAK

Demandaren elementu esanguratsuenak identifikatu ondoren, azter

ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa

ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

www.justizia.net web orrialdea eta “Prozedura Zibileko idazki-

ereduak”5 eskuliburua. www.justizia.net web orrialdeak hainbat

demanda eredu eskaintzen dizkigu. Horietara jotzeko hurrengo pausoak

eman beharko ditugu:

1.- Web orrialdea sakatzearekin orrialdeko hasiera estekan

kokatuta bagaude, zerbitzuak eta izapideak esteka sakatu beharko

dugu.

2.- Ezkerreko aldean agertzen den zutabean erabilgarria esteka

sakatu eta jarraian euskara justizian aukera klikatu.

5 CONSEJO VASCO DE LA ABOGACÍA (COMISIÓN DE EUSKERA), Prozedura

Zibileko idazki-ereduak, Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz,

1998.

Page 5: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

5

3.- Abokatuentzako agiriak aukera sakatu beharko dugu ondoren.

4.- Lehen demanda eredua, zerrendako bosgarrena izango da:

demanda-idazkia.

Hortik aurrera, ondoko demanda eredu hauek aurkituko ditugu:

• Behin betiko neurriak aldatzeko demanda.

• Adostasun gabeko dibortzioko demanda.

• Eskubide hobeko hirugarrengotzaren demanda.

• Jabari-hirugarrengotzako demanda.

• Kopuru likidoan oinarritutako exekuzio-demanda.

• Exekuzioko demanda.

• Lehen auzialdian emandako epaia behin-behinean betearazteko

demanda.

• Kopuru bat erreklamatzeko demanda.

• Kopuru zehaztugabeko demanda.

Page 6: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

6

“Prozedura Zibileko idazki-ereduak” eskuliburutik ondorengo

demanda ereduak eratorri ditzakegu:

• Demanda, higiezin baten parte zatiezin bat errebindikatzekoa,

sozietate-kontratu pribatua likidatzekoa eta testamentu-

xedapenak deuseztatzekoa.

• Demanda, eskatuz finka baten edukitza, hipoteka-kitapena,

kontratu pribatua eskritura publiko bihurtzea eta kalte-

galerak ordaintzea.

• Kopuru bat erreklamatzeko demanda:

o Salerosketa-kontratua, prezioa osorik ez

ordaintzeagatiko akzioa.

o Mailegu-kontratua: aldaberritzea, zordunaren lekuan

beste pertsona bat jartzeagatik: eskaera, zorduna

eskritura publikoa egilestera behartuko duen erabakia

ematekoa.

o Kontratuz kanpoko eredua.

• Salerosketa-kontratua suntsiarazteko demanda, saltzaileari

eskatuz, jasotako diru-kopurua itzultzeko, eta kalte-ordain

gisa legezko interesak ordaintzeko.

• Demanda, eskrituren eta horiei dagozkien jabetza-erregistroko

inskripzioen deuseztasuna eskatzekoa.

• Irabazizko ondasunak zehazteko demanda.

• Demanda, litis expensa delakoa erreklamatzekoa.

• Jaraunspen-banatzeari buruzko demanda, demandaren

prebentziozko oharpena jasotzekoa.

Page 7: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

7

4. ALEGAZIOEN PRESTAKUNTZA

Azalpenarekin bukatzeko, alegazioen prestakuntzari buruz arituko

gara. Hori bai, alegazioak izan behar dituen zatiak zein diren ikusi

aurretik, ezinbestekoa da alegatua zer den ikustea. Alegatua,

letratuak prozesuan zehar izandako jarrera islatzen duen

arrazonamendua da, erabilitako argudioak eta hura balioztatzen duten

frogak emanez eta, era berean, aurkako alderdiaren arrazonamenduak

aurkatuz. Alegatu on batek bost oinarrizko zati izan behar ditu:

1. Aurkezpenaren prestakuntza. 2. Sarrera. 3. Argumentuak. 4. Aurkeztutako argumentu bakoitzaren froga. 5. Ondorioa.

Azter ditzagun elementu horiek banan-banan.

Alegatuaren aurkezpenaren prestakuntzari zenbat eta denbora

gehiago eskaini orduan eta eraginkorragoa izango da alegatua.

Horrenbestez, alegatuaren zatirik nagusiena horren prestakuntza da,

izan ere, ezinbestekoa da kasu baten inguruan dauzkagun ideiak sala

batean aurkeztu aurretik, horiek geure buruan ondo egituratuta

edukitzea. Era horretan, gure erreflexionatzeko gaitasunak soilik

ideia garrantzitsuenak aukeratu eta hain garrantzitsuenak ez direnak

ezabatuko ditu.

Alegatua hasteko erarik egokiena, “aurkeztutako demandan

berresten naiz” esapidea erabiltzea izango da, izan ere, epaileek, oro

har, ez dute begi onez ikusten idazkietan dauzkagun esaldiak

errepikatzea ez eta konklusio fasean froga baloratu beharrean hasieran

aurkeztu ditugun alegazioak berriz ere errepikatzea. Gero, ondorio

fasea hasteko erarik egokiena, “Frogatuta gelditu da…” esaldiarekin

hastea izango da.

Ezinbestekoa izango da emango ditugun argumentuen ordena

aukeratzea. Argumenturik garrantzitsuenak hasieran eta bukaeran

ezarriko dira eta hain nagusiak ez direnak berriz erdialdean ezarriko

ditugu; izan ere, hasieran esaten duguna baino bereiziki amaieran

esaten duguna da hoberen gogoratzen duguna. Hurrenkera hura

mantentzeaz gain, ezinbestekoa izango da argumentuak ondo egituratuta

egotea, epaileak ahalik eta hobekien jaso dezan guk transmititu nahi

diogun mezua.

Baina noski, epaileari gehien interesatzen zaiona esan dugunaren

inguruko frogarik badugun ala ez izango da. Froga horiek ez baditugu,

epailea konbentzituko duten beste baliabide batzuk erabili beharko

Page 8: DEMANDA ETA ALEGATUA - UPV/EHU · 2013-03-20 · ditzagun euskaraz zein demanda eredu dauzkagun baita horiek non topa ditzakegun ere. Bi dira euskarazko demandak topa ditzakegun lekuak:

Irati Gaztelumendi Zufiria EUSKARA JURIDIKOA II

8

ditugu: aztarnak, dedukzioak, arrazoi subjektiboak, etab. Baina froga

on bat, ahalik eta gehien indartu beharko da. Argumentu bakoitzeko

froga bat izanda, epaileak diskurtsoarekiko izan ditzakeen dudak

gutxituko dira. Ondorioz, frogatu daitekeena mantendu eta frogatu ezin

dezakeguna alegatutik kentzea izango da aukerarik hoberena.

Hori bai, argumentu bakoitza lortutako frogarekin indartu nahi

denean, are zehatzagoak izan beharko da: esaterako, epaileari ez zaio

esan behar “x egitatea autoetan ezarritako frogaren bidez frogatuta

gelditu dela”, baizik eta “x egitatea zehazki z zenbakidun

dokumentuaren bidez frogatuta gelditu dela, non frogatzen den…“. Hain

zuzen ere, zenbat eta gehiago frogatu orduan eta zalantza gutxiago

egongo da esandakoaren egiazkotasunaren inguruan.

Alegatuaren azken zati gisa, ondorioa daukagu. Konklusioaren

bidez zehaztu nahiko dugu alegatuaren bitartez zein izan den helburua.

Honela, konklusioaren bidez, alegatuaren zatirik garrantzitsuena

azpimarratu beharko da, hots, alegatuaren funtsa hoberen islatzen duen

konklusioa lortu beharko da.

Konklusio on bat egiteko kontutan hartu beharreko beste gauza

garrantzitsu bat izango da, ezin dela adierazi diskurtsoa bukatzen

dela ondoren hitz egiteari uzten ez bazaio. Horren ordez, aukera

hobeagoa izango da, “laburbilduz” edo “ondorioz” bezalako esaldiak

erabiltzea edota prozesuan zehar hartu dugun jarrera hobekien

laburbiltzen duen epaia epaileari gogoratuz diskurtsoari amaiera

ematea.

Honen guztiaren ondorioz, demanda bat ondo egiteko lanean zehar

aipatutako elementu guztiak kontutan izan beharko dira, baita zein

demanda mota aurkeztu behar den aurreikusi ere, izan ere, hainbat

demanda motek kontutan hartu beharreko berezitasunak izan ditzakete.

Bestalde, behin demanda aurkeztuta, ezinbesteko hurrengo pausua

alegatuaren prestakuntza izango da. Alegatuak, arrakastatsua izan

dadin, aurre plangintza on bat galdatzen du. Eta noski, alegatuaren

oinarrizko helburua izanik epailea konbentzitzea, frogek berebiziko

garrantzia hartzen dute. Horrenbestez, zenbat eta gehiago frogatu are

eta indartsuagoa izango da alegatua eta era berean, zalantza gutxiago

sortuko zaizkio epaileari esandakoaren egiazkotasunaren inguruan.