dekretu galderak[1]

5
1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua? Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ren eremuak. 2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK? Bi etapa daude: Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. 3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da? Ez da hautazkoa derrigorrezkoa baizik. Derrigorrezko eskolaldia 6 urtetik 16 urtera ematen da. 4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago? Lehen hezkuntzak 6 urte hartzen ditu eta 3 ziklotan banatuta dago: 1. zikloa: 1. eta 2. maila (6-8) 2. zikloa: 3. eta 4. maila (8-10) 3. zikloa: 5. eta 6. maila (10-12) 5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT? Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte arloko nahiz portaerazko elementuak. 6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa? DeSeCo izeneko proiektuan eman zen definizioa eta hautaketa. 7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK? 1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. 2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

Upload: txinparta1

Post on 25-Jun-2015

248 views

Category:

Documents


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Dekretu galderak[1]

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzako Curriculumaren aplikazio eremua?

Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ren eremuak.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen dituzten ETAPAK?

Bi etapa daude: Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Ez da hautazkoa derrigorrezkoa baizik. Derrigorrezko eskolaldia 6 urtetik 16 urtera ematen da.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

Lehen hezkuntzak 6 urte hartzen ditu eta 3 ziklotan banatuta dago:

1. zikloa: 1. eta 2. maila (6-8)

2. zikloa: 3. eta 4. maila (8-10)

3. zikloa: 5. eta 6. maila (10-12)

5. Zerk jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko GAITASUNTZAT?

Eskakizun konplexuei erantzuteko eta askotariko lanak behar bezala egiteko ahalmena. Horrenbestez, gaitasunek beren barnean hartzen dituzte trebetasun praktikoak, ezagutzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizarte arloko nahiz portaerazko elementuak.

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

DeSeCo izeneko proiektuan eman zen definizioa eta hautaketa.

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

1.- Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.

2.- Ikasten ikasteko gaitasuna.

3.- Matematikarako gaitasuna.

4.- Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.

5-. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.

6-. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.

7.- Giza eta arte-kulturarako gaitasuna.

8.- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

Page 2: Dekretu galderak[1]

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako helburuak? Aipatu bakarrik.

1.- Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, nork bere burua ezagutzen ikastea, norberaren buru-osasuna eta osasun fisikoa zaintzen ikastea eta ohitura osasuntsuak hartzea.

2.- Ikasten eta pentsatzen ikastea, eta informazioa interpretatzea, sortzea

eta ebaluatzea.

3.-Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea, eta, berariaz, komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea.

4.- Elkarrekin bizitzen ikastea, eta, berariaz, harreman positiboak izaten eta, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.

5.- Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, eta emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.

6.- Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Oinarrizko Hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzo bezala ulertzen du EAEk Curriculum terminoa.

10. Zeintzuk dira Ikastetxe bakoitzak kontutan izan beharreko pedagogia printzipioak?

1.- Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2.- Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3.- Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea.

4.- Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. Hala, bermatu egin behar da Haur Hezkuntzaren, Lehen Hezkuntzaren eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren arteko koordinazioa.

5.- Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Lehen Hezkuntza ematen duten ikastetxeek, hezkuntza-jarduera antolatzeko orduan, egunean gutxienez hogeita hamar minutuko irakurketa-denbora sartu beharko dute, etapako maila guztietan.

Page 3: Dekretu galderak[1]

11. Zeintzuk dira LHko jakintza arloak?

Jakintza-arlo hauek landuko dira Lehen Hezkuntzako ziklo guztietan:

-Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera

-Arte Hezkuntza

-Gorputz Hezkuntza

-Gaztelania eta Literatura

-Euskara eta Literatura

-Atzerriko Hizkuntza

-Matematika

12. Zein Hizkuntza eredua bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Biak, bi hizkuntzak (gaztelera eta euskara) kontuan hartuko dira, hezkuntza elebiduna eskainiz.

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Ikasle guztien garapena bideratzea eta ikasle bakoitzaren premiei egokitutako arreta ematea eta ikasleen hezkuntza-aurrerapen egokia bermatzea.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

1.- Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza.

2.- Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa.

3.- Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

-Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera:

Lehen zikloan: Ingurunea eta hura iraunaraztea, ingurunea eta hura iraunaraztea, osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza, aldaketak denboran zehar, materia eta energia, eta azkeneko atala, objektuak, makinak eta teknologia.

Bigarren zikloan: Ingurunea eta hura zainaraztea, izakik bizidunen aniztasuna, osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza, aldaketak denboran zehar, materia eta energia eta objektuak, makinak eta teknologiak.

Page 4: Dekretu galderak[1]

Hirugarren zikloan: Ingurunea eta hura iraunaraztea, izaki bizidunen aniztasuna, osasuna eta garapen pertsonala, pertsonak, kulturak eta gizarte-antolakuntza, aldaketak denboran zehar, materia eta energia eta objektuak, makinak eta teknologiak.

-Arte Hezkuntza:

Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea, musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza, erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa eta arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

-Gorputz Hezkuntza:

Norberaren ezagutza eta kontrola, gorputz-adierazpena eta komunikazioa, jarduera fisikoa eta osasuna eta mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza.

-Gaztelania eta Literatura:

Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazioa idatzia: irakurtzea eta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.

-Euskara eta Literatura :

Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazioa idatzia: irakurtzea eta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.

-Atzerriko Hizkuntza:

Entzutea, hitz egitea eta elkarrizketan aritzea, komunikazio idatzia: irakurtzea eta idaztea, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.

-Matematika:

Zenbakiak eta eragiketak, neurketa: magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea, geometria, informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea, problemak ebaztea eta eduki komunak.