ciberbullyng osoa

20
LANAREN EGILEAK: Aintzane Morillas Amaia San Jose Maialen Esoain Ane Zulaika | CYBERBULLYINGA

Upload: xabi

Post on 29-Jun-2015

506 views

Category:

Education


4 download

TRANSCRIPT

Page 1: Ciberbullyng osoa

LANAREN EGILEAK:Aintzane MorillasAmaia San JoseMaialen EsoainAne Zulaika |

CYBERBULLYINGA

Page 2: Ciberbullyng osoa

AURKIBIDEA

1. Ciberbullying-a zer da? 2 ORRIA

2. Ciberbullying motak 3 ORRIA

3. Nola aurre egin ciberbullyinari? 8 ORRIA

4. Eraginak 11 ORRIA

5. Nola landu ekiditeko 12 ORRIA

2

Page 3: Ciberbullyng osoa

Cyberbullyinga

1. Cyberbullig-a zer da?

Aukeratu dugun gaia, CIBERBULLING-a da. Hasiera batean zer den

aipatuko dugu eta ondoren, motak, nola aurre egin, eraginak eta nola landu

cyberbullinga ekiditeko.

Cyberbullyinga orain dela urte gutxi, teknologia berrien agerpenarekin

batera, agertutako fenomenoa da. Teknologia berriak eta interaktiboak erabiliz

egindako mehatxu, irain… bezala definitzen da eta azken aldian, batez ere

gazteen artean, oso erabilia da.

Honi aurre egiteko, zenbait neurri beharrezkoak direla uste dugu, bai

teknologia hauekin edukitako lehen kontaktuetan, bai aurrerantzean

emandakoetan. Gurasoen aldetik, baita hezkuntza ingurunearen aldetik,

txikitatik, haien intimitatea interneten maneiatzen eta kontuz ibiltzen erakutsiz.

Gainera, cyberbullyinga bezalako fenomenoek biktimekin, bai erasotzaileekin

dituen ondorioen buruz kontzientziatu ditzakegu ikasleak eta internet edo beste

edozein komunikabide berri gauza egokietarako erabiltzen erakutsi behar

diegu.

Ikusi denez, cyberbullyinga jasan duten pertsonek traumak izaten dituzte

eta norberarenganako konfiantza galtzen dute. Gainera pertsona batzuei beste

batzuei baino gehiago eragiten die, izan ere, zenbait pertsonek, denbora asko

pasatzen dute ordenagailuaren aurrean eta honekiko lotura emozional bat

garatzen dute, eraso hauek okerrago asimilatuz.

3

Page 4: Ciberbullyng osoa

2. Ciberbullying motak

Bullying estrategia berri bat bilakatu da azken urteotan, teknologia

berrien bitartez egindakoa. Paradoxikoa bada ere, teknologia berriak

konplexuak direnez helduak hobeto konpondu behar direla suposatzen baita,

egungo gazteak dira puntako teknologiak erabiltzen hobekien konpontzen

direnak, eta ondorioz, hauetaz baliatuz bullying “teknika” berriak azaldu dira.

Baliabideak anitzak dira: mobila, posta elektronikoa, sare sozialak... Ohiko

bullying bideak jarraitzen badira ere, gero eta gehiago agertzen dira kasu

hauek.

1. Jazarpena berehalako mezularitzaren edo SMSen bidez

2. Pasahitzen lapurretaren bidez (beste pertsona ezberdin baten itxurak eginez)

3. Blogen bitartez (blogak bitakorak edo egunkariak dira, non gazteek iruzkinak

egiten dituzten)

4. Beste webgune batzuk diela medio (batzuetan webguneak sortzen dira beste

gazte batzuk iraintzeko edo orrialdeak diseinatzen dira beste talde bat

molestatzeko).

5. Argazkien bidalketa e-postaren edo telefono mugikorren bidez.

6. Interneten dauden galdetegiak direla medio (elkarri puntuak emateko

erabiltzen dituzte, zein da arrakasta gehien duena, zein da tuntunena…)

7. Erabiltzaile anitzeko jolasen bidez

8. Programa kaltegarrien bidalketaren bitartez

9. Pornografia eta beste mezu zatarren bidalketaren bidez

10. Bestearen lekuan jarriz

Mobila da gehien erabiltzen dena, haur gehienen eskuetan baitago eta

aukera ezberdinak eskaintzen dituelako. Elementu honekin bideoak, argazkiak,

zein mezuak bidaltzeko aukera daukate, eta noski, ez dute aukera hori galtzen.

Askotan grabatu izan dira bideoak non ikasle bat jotzen duten; baina kontua ez

da bertan geratzen, interneten eskegitzen dute bideo hori maiz, biktima gehiago

minduz. Gainera, mugikor batek bideoa mugikor batetik bestera pasatzeko

4

Page 5: Ciberbullyng osoa

aukera ematen du, eta segundo gutxitan klaseko ikasle guztiek eskura

dezakete bideoa.

Posta elektronikoa eta sare sozialak beste bullying baliabideak dira.

Erabiliak dira hauek ere, eta sarean egiten da eraso mota hau. Postaren bidez

biktimari mezu mehatxugarriak egiten zaizkio, oso zaila baita bidalitako

mezuaren autorea nor den ezagutzea. Sare sozialak ere erabiliak dira, gero eta

gehiagotan. Tuenti, facebook edo fotolog bezalako helbideetan edonoren

argazkia ipini eta komentatu daiteke. Ondorioz, klasekide guztien eskuetan

dago norbaiten inguruko edozein komentarioa ipintzea. Sarritan, helbide

elektroniko horietan testak egiteko aukera dago, esaterako: ea nor den klaseko

pertsonarik itsusiena, gehien gorrotatzen dutena..

Ondoren, hainbat sare sozialen datu batzuk aipatuko ditugu, hauen

funtzionamendua ezagutzeko eta sare hauek eragin dezaketena hobeto ulertzeko:

SARE

SOZIALAK

EZAUGARRIAK

FACEBOOKFacebook doako webgunea da eta hari esker argazkiak, bideoak eta

dokumentuak parteka ditzakezu eta zu bezala Facebook-en

erregistratuta daudenekin harremanetan jar zaitezke. Facebook-eko

partaide bakoitzak bere ezaugarriak jasotzen dituen profila du, baina

gonbidapenen bidez soilik sar zaitezke haietara.

TWENTITuenti elkar ezagutzen duen jendearen artean informazioa

transmititzea errazten duen tresna da. Tuenti-ren xedea jendeak

bere lagun taldean gertatzen denaren berri izatea da.

HI5 Hi5 Facebook-en antzeko ezaugarriak dituen sare soziala da.

Partaide bakoitzak 23 hizkuntzetan dagoen aurkezpen txartela du eta

artxiboak parteka daitezke gainerako partaideekin.

MYSPACEMySpace lagunak egiteko aukera ematen duen lege zirkulua

eskaintzen duen webgunea da. Erabiltzaileek lagun sarera igortzen

5

Page 6: Ciberbullyng osoa

dituzte euren profilak, blogak, taldeak, argazkiak, musika eta

bideoak.

SEXTINGSexting telefono mugikorren bidez eduki erotikoak edo

pornografikoak (testua, argazkiak eta bideoak) igortzeko ekintza

izendatzeko anglizismoa da.

GROOMINGGroominga adingabeen Interneteko segurtasunari buruzko arazo

berria da. Pertsona helduak haurraren lagun izateko nahita egindako

ekintzak dira, irudi erotikoen edo pornografikoen bidez asetasun

sexuala lortzeko xedearekin egindakoak. Harreman sexualak izateko

prestaketa moduan ere erabiltzen dute, normalean jazarpenaz

baliatuta.

WEB2.0Web2.0 web orrialdeen belaunaldi berria da. Estetikaren gainetik

nagusitzen da orrialdeen funtzionaltasuna eta elkarreragina.

Diseinua sinplifikatuz erabiltzaileak edukiak errazago sortu eta

aldatzea lortzen da.

WINDOWS LIVEWindows Live Messenger (lehen MSN Messenger izenarekin

ezagutzen zena) berehalako mezularitza programa da. Erabiltzaileek

sarean igorritako mezuak unean bertan jasotzen dira eta, horrela,

txata sortzen da.

ONLINE

JOLASAKLineako jolasak edo online jolasak Internet bidez jolasten diren

bideo-jokoak dira. Jokalari anitzeko jolasak izan daitezke, hau da,

beste batzuekin jolasten diren jokoak.

MEZU

LABURREN

ZERBITZUA

Mezu laburren zerbitzua edo SMS (Short Message Service) mezu

laburrak –testu mezuak– telefono mugikorren artean, telefono

finkoetara eta eskuko bestelako gailuetara igortzeko aukera ematen

duen telefono mugikorretako zerbitzua da.

BLOGABloga, edo euskaraz bitakora, aldizka eguneratzen den webgunea

da. Egile baten edo batzuen testu eta artikuluak biltzen ditu modu

6

Page 7: Ciberbullyng osoa

kronologikoan, eta lehenengo egin berria agertzen da. Egileak beti

dauka egokia iruditzen zaiona argitaratzeko askatasuna. Bitakora

izena, bitakora-koadernoetatik dator: itsasontzietan erabiltzen ziren

bidaiaren berri jasotzeko eta bitakoran bertan gordetzen ziren.

FOROAInterneteko foroa (mezu-foroa, iritzi-foroa, edo eztabaida-foroa gisa

ere ezaguna) on-line diren eztabaida eta iritziei euskarria ematen

dien web aplikazioa da.

CHATAChatak (terminoa ingelesetik dator eta euskaraz solasaldia esan nahi

du; ziber-solasaldi gisa ere ezaguna) bi pertsona edo gehiagoren

arteko Internet bidezko berehalako komunikazio idatzia izendatzen

du.

POSTA

ELEKTRONIKOASareko zerbitzua da. Erabiltzaileei mezuak (mezu elektronikoak edo

gutun elektronikoak ere deitzen zaie) modu azkarrean bidali eta

hartzea ahalbidetzen die komunikazio sistema elektronikoen bidez.

Nola gauzatzen dira gertakari mota hauek?

 

Nork erasotzen du;

 

Erasotzaileen ezaugarri nagusia enpatia eza edo bestearen lekuan

jartzeko gaitasun eza da, ez dute uste euren ekintzek erasoa jaso dutenen

sentimenduetan eraginik dutenik.

 

Noizbehinka zergatiaren jatorria amorruan, frustrazioan, mendeku nahian

edo aspertzean egon daiteke; haietariko batzuk nahi gabe ere egiten dute edo

inkontzientziatik abiatuz, alegia, ez dakite mina eragiten dutela.

 

Biktima

 

7

Page 8: Ciberbullyng osoa

Zaila da jazarpena eragiten duenaren profila zehaztea; are zailagoa

biktimaren ezaugarriak zehaztea hura estigmatizatu gabe.

Gehien agertzen den ezaugarrietako bat asertibitate eza da, hau da, bere

beharrizanak komunikatzeko eta besteengandik begirunea jasotzeko

zailtasuna.

Jazarpena jasaten dugula sentitzeak, estres emozionalean bihur

daitekeen ahultasun sentimendua sendotzen du.

Hau guztia esanda, argi dago teknologia berriekin bullying teknika berriak

agertu direla, eta kontua ez bada bideratzen egoerak okerrera egingo duela.

Gainera teknologiak etengabe aldatzen eta berritzen dira, eta ondorioz bullying

bide berriak agertuko dira. Argi dago, era batean edo bestean hau moztu behar

da.

3. Nola aurre egin cyberbullying-ari?

Cyberbullying-ari aurre egiterako unean, eragile asko hartu behar ditugu

kontuan. Hau ez da kaleko, eskolako edota etxekoek bakarrik burutu beharreko

lana. Lan hau denoi dagokigu, gizarteko eta haurrak inguratzen dituen pertsona

orori. Hau horrela izanik, tratu txarrak edota ciberbullyinari aurre egiteko,

familia eta irakasleek bete, edota, landu beharreko pautak adieraziko ditugu.

Oinarrizko orientabideak (familientzat)

  Ondoren jarrera batzuk zehaztuko ditugu. Zeintzuk lagungarriak izan

daitezkeen elkarrizketa tolerantean eta teknologia berrien bidezko

jazarpenarenaren heltzean, eta prebentzioan oinarrituriko familia-giroa

lortzeko.

 -Komunikazio bidirekzional afektiboa: igorri, baina baita hartu, batez ere

afektua. Gure seme-alabei hitz egin, baina baita haiei entzun. Maite diegula

transmititu, baina ez soilik hitzen bidez, komunikatzeko modu asko daude eta

8

Page 9: Ciberbullyng osoa

litekeena da horiek hitzik behar ez izatea. Gu geu adibide gisa jarrita, haiei

irakatsi afektuak guri transmititzen. Horrek ez du gatazken konponketan

lagunduko, baina lagungarria izango da horiei heltzeko giro aproposa sortzen.

-Kalitate tartea: hobe denbora gutxi, baina kalitatekoa izan dadila. Saiatu

zaletasunak partekatzen zure seme-alabekin.

-Gatazketara ohitu: helduz eta erantzunak emanez, eta naturalak direla ikasiz.

Gatazka pertsonen arteko harremanekin lotuta dagoen zerbait da. Haiei

ohikoak ez diren bestelako erantzunak ematen irakatsiz.

-Aurrekoarekin oso lotuta, irakatsi iezaiozu hitzaren bidez defendatzen, eta

asertiboki adierazten eragiten dieten eta ados ez dauden edozein erabakiren

aurrean.

-Autoestimua sendotu iezaiozu bere ezaugarri onak baloratuz eta indartuz.

 - Norbaiti (ama, aita, irakasleren bat edo/eta ikaskideren bat) laguntza

eskatzeko konfiantza izan dezakeela gogoratu iezaiozu, izan ere, beti aurkituko

baitu norbait entzungo diona eta bere egoeraz kezkatuko dena.

-Emaiozu babesa eta segurtasuna zure presentzia eta arretaren bitartez, bere

beharrizan eta harremanekiko interesa agertu.

-Sareari eta Interneti buruzko gutxieneko ezagupenak eskuratzen saiatu, ez utzi

teknologiekin zer ikusia duen guztiaren ardura zure seme-alaben gain.

-Haiekin hitz egin eta gainbegiratu ez dezatela publikatu ez egokiak diren datu

pertsonalik Interneteko profiletan. Azaldu iezaiozu zein garrantzitsuak diren

pasahitzak eta zein garrantzitsua den toki seguruan gordetzea.

Oinarrizko orientabideak jazarpena (irakasleentzat)

Aurretik deskribaturiko orientabide asko ikastetxe esparruan lagungarriak

izan daitezkeela argi utzi eta gero, ikastetxe girokoak diren zenbait orientabide

espezifiko gehituko dira:

-Familia-inguruarekin harreman arina mantendu.

9

Page 10: Ciberbullyng osoa

-Ikasleekin batera marko legalak zehaztu ikastetxe barruan, Interneten

erabilerari buruzko arauak eta arau etikoak eta moralak zehazteari dagokionez.

-Elementu giltzarrien zerrenda hau zabalik dago zuen ekarpenak hartzeko, eta

zuen egoera propiora egokituriko errealitateetan zehazten joango den tresna

bat izan nahi du elkarrizketaren bitartez.

Guzti hau aipatu ondoren, eskola eta komunikabideen inguruko gogoeta

bat egitea garrantzitsua iruditu zaigu.

ESKOLA eta KOMUNIKABIDEAK:

Eskolak telebista nola ikusten den irakasten ez badu, zein gizarterako

edo mundurako hezitzen du?

Umeek telebistaren bitartez ikasten dute, ondorioz umeek familiaren, eskolaren

eta komunikabideen bitartez ikasten dutela esan dezakegu.

Telebista eta eskola askotan aurkako bi mundu bezala aurkezten dela. Hau

izan daiteke umeetan dagoen irakurketa faltagatik, zeren umeek ez

irakurtzearen errua telebistari botatzen zaio. Irakurketa telebistak umeari

eskaintzen ez dizkion esperientziak ematen dizkio, esperientzia hauek umearen

hainbat gaitasunen garapenerako ezinbestekoak dira. Telebista irakurketa ezin

du ordezkatu, baina irakurketa ezin ditu telebistak eskaintzen dituen gaitasunak

ordezkatu ere.

Gaur egun , gure mundu “elektroniko” honetan, umeek ez irakurtzea zein

telebista ez ikustea bezain kaxkarra dela ondorioztatu da hainbat ikerketa

burutu eta gero. Umeek modu parekatu batean irakurri eta telebista ikusi behar

dute, gurasoen eta irakasleen betebeharra izango da hauen erabilpena

arautzea eta kontrolatzea, umeek irakurle eta telebista ikusle aktiboak eta

kritikoak izateko.

Eskolak telebistaren aurrean bi jokabide defendatzen ditu. Lehenengoa ,

telebista ikusle kritikoak eta aktiboak lortzea. Bigarrena,ikaskuntza eta

irakaskuntza prozesua lortzeko errekurtso baliagarri bat moduan ikustea.

10

Page 11: Ciberbullyng osoa

Hezkuntza sistema arkatza, liburu, bideo, telebista, irudiak, … erabili

behar ditu.

Komunikabide hauek desberdinak dira baina guztiak oso baliagarriak giza

garapenerako eta giza kapazitateak bultzatzeko. Ez dira kontrajarri behar baizik

eta osotu edo konplementatu egin behar dira.

Telebista etxe gehienetan dago eta gure kulturaren atal bat bilakatu da,

horregatik telebista eskoletan erabiltzea gure kultura familiaren

errekonozimendua suposatzen du.

Telebistaren eragina haurrengan

Haur arrunt batek telebista ikusten pasatzen duen denbora, erlazio

sozialak, familian, jolasa eta irakurketa bezalako beste aktibitate

konstruktibagoei ukatzen die.

Gainera, telebistak desegokiak diren balore eta jokaera asko erakusten

ditu eta haurrek ez dakite guztiz errealitatea eta fikzioaren artean bereizten;

izan ere, egunero ehundaka iragarki emititzen dira telebistan ohitura eta balore

kaltegarriak behin eta berriz erakutsiz.

Gure ustez, telebista emititzen diren iragarki , programak, seriak... eta

haien edukiak kontrol gehiago behar dute. Gainera, programa mota

ordutegiaren arabera hobeto antolatu beharko lirateke eta diruari baino

jendearen ongi izateari begiratu beharko litzaioke.

Aurreko guzti honi begirada bat botatzen badiogu, ohartu gara teknologia

berriek eta hauen gehiegikeriak abantaila bezala, desabantaila ugari dituztela.

Gaur egungo haurren eta lehengo haurren haurtzaroari begiratzen badiogu,

hauen artean desberdintasuna nabaria dela ikusten dugu: lehengo haurrek

haurtzaroa kalean beste haurrekin edo etxean gurasoekin jostailuekin jolasean

pasatzen bazuten, egungo haurrek etxean isolaturik, hau da, beste haurrekin

erlazionatu gabe pasatzen dute haurtzaroa.

Gure ustez, teknologia berriek aurrerapen izugarria suposatu dute egungo

11

Page 12: Ciberbullyng osoa

gizarterako, gehiena informatizatua dagoelako eta etxetik mugitu gabe,

ordenagailuz egin daitezkelako zenbait gauza. Baina, haur eta gazteengan

eragin handia izan du, batez ere, hauek entretenitzeko asmoz: bideo konsolak,

ordenagailuak, internet... hauen eraginez haurrak askoz ere gutxiago ateratzen

dira kalera eta beraien adineko jendearekin ere gutxiago erlazionatzen dira.

Beraz, teknologia berriek desabantaila ugari dituztela ere pentsatzen dugu.

4. Eraginak

Biktima

Erasotzailea 24 ordutan dago hor; hau da, beti dago online. Nahiz eta

ordenagailua itzalita eduki, biktimak badaki orrialdea zintzilikatuta dagoela eta

berari buruzko zurrumurrua sarean zabaltzen ari dela. Beraz, psikologikoki oso

gogorra da. Ondorioak bai psikologikoak, fisikoak edo sexualak izan, erasotuak

izan diren erabiltzaile gehienak estresa, antsietatea, amorrua, inpotentzia eta

fatiga jasaten dituzte. Honetaz gain, beraien buruarekiko konfiantza ere galtzen

dute.

Giro kaltegarri hau sortzeko, erasotzailea biktima mintzen eta beldurtzen

saiatzen da jazarpenen bidez. Hauen bizitza hankaz gora jartzen eta bere

buruarekiko konfiantza galtzea ere dute helburu, biktimari paranoiak sortuz.

Jazarpenetatik ateratzen direnak, nortasunean aldaketak izaten dituzte. Hiru

aldaketa mota jasan ditzakete: etsipena, isolatzea; jokabide obsesiboak,

aurkako jarrerak eta mesfidantza, urduritasuna, injustiziarekiko sentsibilitatea;

depresio jokabideak, ondo pasatzeko eta ondo sentitzeko ezintasuna. Kasu

batzuetan, zailtasunak izaten dituzte harremanak egiterako orduan.

Oraindik beraien zati bat hilda dagoela sentitzen dute; batzuetan hilda egotea

desiratuz. Beraien portaera aztertzen eta epaitzen dute etengabe, ondoren

beraien burua errudun sentiaraziz eta gutxietsiz.

Erasotzailea

Zirkulu bizioso batean sartzen da, non ateratzea oso zaila da. Dinamika

honek bere bizitza pixkanaka-pixkanaka suntsituko du, bere nortasunean

eraginez. Kroniko bihur daiteke.

12

Page 13: Ciberbullyng osoa

Lekukoak

Eguneroko erasoen aurrean, lekukoek erasoekiko sentiberatasuna galtzeko

eta hauen aurrean ez erantzuteko arriskua dute. Ez bada erasoen aurrean

jokabiderik hartzen, honek erasotzailearen portaera indartuko du. Eta honela

erasotzaileak berriz ere jarrera berdina errepikatuko du.

5. Nola landu ekiditeko.

- Sare sozial bat erabiltzen denean, bilatzaileetan ez ateratzeko

pribatizazioa aldatu.

- Behatu ondo zeini ematen dizkiozun datu pertsonalak: telefonoko

zenbakia, emaila, orrialde pertsonalen helbideak …

- Noizik eta behin, bakoitzak bere burua interneten bilatu.

- Sarean ezagutzen ez den jendeaz mesfidatu.

- Ez erantzun sarean egindako probokazioei.

- Mehatxuak edo jazarpenak irauten badute, gomendagarria da frogak

gordetzea, konexioa itxitzea eta pertsona bati laguntza eskatzea.

- On-linean, zuri buruzko informazioa argitaratu dutela aurreikusten

baduzu, Google erabiltzea daukazu zure datuak bilatzeko (izena,

ezizena …) eta begiratzeko ea sarean erreferentzia egiten dizun zerbait

dagoen.

Gurasoentzako eta tutoreentzako gomendioak:

- Ohiko lekuetan kokatu ordenagailua.

- Inor ez sartzeko sistema eragilea eta antibirusa egunean mantendu.

- Ordutegi bat jarri interneten ibiltzeko.

- Foroetara eta sare sozialetara bidaltzen diren argazkiak kontrolatu.

- Adin gabekoaren interneteko lagunak ezagutu.

- Interneten ibili baino lehen eta geroko jarrerak aztertu: beldurra,

antsietatea edo bestelakoak.

Formakuntzarako eta prebentziorako materiala,

13

Page 15: Ciberbullyng osoa

Pack Multimedia: 10 gai ongi eta seguru erabiltzeko

15