canpusa aldizkaria berregina

19
Canpusa aldizkariaren identitate digitala sortzen Egilea: Hodei Arrola Bezeroa: Campusa aldizkaria (EHU/UPV) 2012/2013 ikasturtea Ikasgaia: Merkatuen ikerkuntza

Upload: hodei-zandategi

Post on 26-Mar-2016

215 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

Merkatuen ikerkuntza ikasgaian egindako lanaren banakako "hobekuntza"

TRANSCRIPT

Page 1: Canpusa aldizkaria berregina

Canpusa aldizkariarenidentitate digitalasortzen

Egilea: Hodei Arrola

Bezeroa: Campusa aldizkaria (EHU/UPV)

2012/2013 ikasturtea

Ikasgaia: Merkatuen ikerkuntza

Page 2: Canpusa aldizkaria berregina

SARRERA

Ondorengo orrialdetan, Euskal Herriko Unibertsitateko Canpusa aldizkariaren

inguruko merkatu ikerkuntza bat azalduko da. Bertan, aldizkariaren prentsa zuzendariak

emandako enkargua aztertu eta azterketa egin ondoren lortutako ondorioak azalduko

dira.

Pedro Ugarte aldizkariko prentsa zuzendariarekin harremanetan jarri ginen

Edortaren bitartez. Hainbat korreo elektroniko eta bisita ondoren, Pedro eta

aldizkariaren zuzendaritza taldearekin elkarrizketatu ginen. Pedro Ugarte, Matxalen eta

Blanca elkarrizketatuko genituen.

AURREKARIAK

Pasarte honetan ikusiko dugun bezala, Espainiar Estatuko unibertsitate

ezberdinen barne komunikazio aldizkariak aztertu ditugu eta, nabari den bezala,

hainbatek formatu digitala kudeatzen dute. Beste batzuk, ordea, Canpusa aldizkariaren

arazo berdintsuan daude, PDF formatu digitala. Espainiar Estatuaz aparte, beste bi

barne-komunikazio aldizkari azaltzen dira.

Hala, ikusiko dugunez, PDF formatua deskargatzeko eta ikusteko eskaintzen duen

web orrialdea EZ da edizio digitala izatea.

Universidad de Barcelona:

http://www.ub.edu/web/ub/es/menu_eines/noticies/Revista/revista.html

Universidad de Granada:

http://revistaseug.ugr.es/

Universidad de Málaga:

http://umalaga.diariosur.es/servicios/cronica-universitaria-en-pdf.html

Universidad de Sevilla:

http://www.comunicacion.us.es/lista_revistas

Universidad de Madrid:

http://www.upm.es/institucional/UPM/CanalUPM/Revista

Page 3: Canpusa aldizkaria berregina

Universidad de Deusto:

http://www.deusto.es/servlet/Satellite/Page/1116925809340/_cast/

Universidad de México:

http://www.revistadelauniversidad.unam.mx/

Eroski:

http://revista.consumer.es/

CAMPUS ALDIZKARIAREN TESTUINGURUA

Euskal Herriko Unibertsitatea 1980an sortu zen hainbat unibertsitateren batasuna

egin ostean. Unibertsitatearen logoa Eduardo Chillidak sortu zuen 1970eko

hamarkadan. Gaur egun, errektorea Iñaki Goirizelaia da eta eta unibertsitatearen zifrak

ondorengoak dira, 2012-2013 ikasturtearen datuen arabera (Wikipedia):

Irakasleak: 4909

AZP: 1716

Ikasleak: 48706

Ondoren, Canpusa aldizkariaren komunikazio planetik ateratako informazioa

plazaratuko dugu:

Campusa aldizkaria EHU/UPVko barne komunikaziorako tresna bat da, non

helburua hartzailearen aurrean ematen duen irudian den. EHU/UPV unibertsitate

publikoa da eta ikerketan indarra handia duen entitatea, eta hau da bultzatu nahi duen

irudia. Horretarako Campusa aldizkaria beharrezkoa da barne komunikazioan

laguntzeko eta EHU/UPVn egiten diren lan eta ikerketen berri emateko.

Baina Campusa aldizkarian zuzenean sartu baino lehen ikus dezagun zein den

EHU/UPVren misioa eta helburuak:

- Misioa:

Lankidetzan oinarritutako eredu eleanitzaren eta inklusibo propioaren bidez

prestakuntza osoa eskaintzea, malgua eta gizartearen premietara egokitutakoa.

Lankidetzan egindako bikaintasuneko ikerketa garatzea eta sendotzea.

Page 4: Canpusa aldizkaria berregina

Atlantikoko Arkuko Europar Eskualdean lankidetzan oinarritutako prestakuntza

eskaintzea eta ikerketa oinarrizko elementu bihurtzea unibertsitateko jarduera osoan

nazioarteko ikuspegia ezarrita.

- Helburuak:

EHU/UPVren misioa eta ikuspegiaren arabera lau helburu nagusi ditu. Eta helburu

hauek proposatutako ekintza guztiaren oinarri dira.

EHU/UPVko barne kohesioa hobetzea, eta unibertsitateko kideen elkarren artean

informazioa eta komunikazioa truka dezaten sustatzea. Horretarako komunikazioa

eredu propio bat definituko da.

EHU/UPV eta euskal gizarteak helburu ditugun hartzaileek batez ere elkarrekin

komunikatzeko eta informazioa partekatzeko dialogo eta bide egonkorrak ezartzea.

EHU/UPVko izatearen sentimendua sustatzea unibertsitatea osatzen duten eta lan

egiten duten, ikasten zuten edo ikasten duten pertsonen artean, eta baita euskal

gizartean ere. Planaren helburua da euskal gizarteak aski arrazoi izatea unibertsitateaz

eta EHU/UPV-taz harro egotea.

EHU/UPVk irudi batu eta erakargarri bat eman dezan sustatzea, bai barne bai

kanpora begira: gure unibertsitateko estamentu guztietako pertsona guztiok proiektu

komun baten parte hartzen dugu.

Beraz, oinarrizko printzipioak lankidetza, parte-hartzea eta koordinazioa direla

ikusi dezakegu. Horretarako Campus aldizkaria egindako komunikazio plan bateak

begiratu dugu eta Campusa aldizkariak hartzailearekiko mezu eta helburuak zeintzuk

diren jakin nahi dugu. Komunikazio plana aztertu ondoren hartzaile mota desberdin

asko bereizten dituela ikusi dugu: irakasle eta ikertzaileak, ikasleak, ikastetxeetako

orientatzaileak, batxilergoko ikasleak….

EHU/UPV hartzaile denen aurrean helburu hauek bete behar ditu eta itxura

mantendu.

Bere barne itxura mantentzeko Campusa aldizkaria du. Hau ikasle irakasle eta

unibertsitateko langileei zuzentzen zaie. Hiru publiko zeharo ezberdinak eta denekin

bat egiten saiatzen dena eta saiatu behar duena aldizkari baten bitartez.

Page 5: Canpusa aldizkaria berregina

ELKARRIZKETA SAKONA

Lehenik eta behin esan behar dago elkarrizketa sakon hau ez dugula ikerketa

metodologiko kualitatibo moduan erabili, baizik eta informazio iturri gisa. Izan ere,

merkatu ikerkuntza hau metodologia kuantitatibo baten bitartez eraman baitugu

aurrera.

Lana egiten hasi baino lehen elkarrizketa sakon bat izan genuen Campusa

aldizkariko langileekin. Kasu honetan Pedro Ugarte eta Blanca, komunikazio bulegoko

arduraduna eta aldizkariaren erredaktore burua.

Lehenik eta behin, aldizkariaren dimentsioaz hitz egin genuen. Aldizkariaren

edizio fisikoaz, alegia. Azkeneko Campusa aldizkaria 80 zenbakia izan zen eta 64.743ko

tirada izan zuen. Honek, 56.514,15€ko kostua suposatzen du. Horrek esan nahi du

aldizkari ale bakoitzak 1’15€-ko kostua duela.

Guzti hori kontuan izanda, ikus daiteke unibertsitateko ikasle, irakasle eta langile

guztiei bidaltzen zaiela paperezko aldizkariaren ale bana. Unibertsitatearen zifra

absolutua 55331 da eta, beraz, horrek esan nahi du soberako aleak geratzen direla

tirada guztietan. Aldizkariaren 80 edizioan, ikusten da nola soberako 9412 ale geratu

diren.

Canpusa aldizkarian lan egiten duten pertsonak hamar dira normalean:

administrazioa, kazetariak eta multimedia pertsonala (argazkilariak). Hala ere, pertsona

gehiago behar izatekotan, momentu puntualetan, behar diren pertsonak kontratatzen

dira.

Aldizkariaren kideek badakite Campusa aldizkaria ikasleen partetik oso kritikatua

izan dela eta haien esanetan oso serioa dela, gai interesgarririk ez baitago eta oso

egitura eta eduki instituzionala delako. Zaila da hainbat hartzaile desberdin izatea,

profil zeharo ezberdinetakoak eta denen gustukoa den aldizkari bat egitea. Izan ere

hartzaileak hauek dira: Ikasleak EHU/UPVko langileak eta irakasleak. Etxean jasotzen

denez, ikasleen familia eta baita ere gizartea orokorrean aldizkariaren hartzaile modura

ulertzen dira. Gizartea hartzaile moduan esaten denean, Diputazioez ari dira berbetan.

Diputazioek unibertsitateari diru laguntza ematen badiote gero beraien ekarpenak

ikerkuntzan edo ikasleen espezializazioan duen ekarpena ere erakutsi behar zaiolako.

Hau da, unibertsitatean egiten diren ekintza eta ekitaldi guztiak aldizkarian agertu

behar dira bai edo bai. Horretaz aparte, unibertsitateari diru laguntzak ematen

Page 6: Canpusa aldizkaria berregina

dizkioten babesle guztiei ere leku bat egin behar diote aldizkariari. Hala ere, hurrengo

aldizkariaren alean agertuko diren eduki ez-finkoak aukeratzeko bilera bat antolatzen

dute.

Horrek esan nahi du, soberan geratzen diren orriak elkarrizketak, tesiak,

graduazioak eta ikasleek proposatzen dituzten gaiak jorratzeko direla. Izan ere,

aldizkaria instituzionala da, barne-komunikazio tresna. Ez da aldizkari komertzial bat.

Aldizkariak normalean 52 orri izaten ditu eta etxeetan banatzen den arren sarean

badago PDF formatu bat. Edukiaren baitan, esan beharra dago publizitateak orri

kopuru totalaren barruan 4 orri okupatzen dituela.

Guk, elkarrizketatuei edizio digital bat sortzeaz hitz egin diegu eta hau izan da

haien erantzuna:

Pedro Ugarte: “Gu ere pentsatzen ari gara eta aurten erabakitzea pentsatzen

dugu. Baina paperezko edizioa orain kentzea ez da egoerarik onena, web gune bat

berriro diseinatu behar delako eta ez dago dirurik horretarako. Baina etorkizunean

edizio digitalean pentsatzen dugu”.

Sare sozialengatik ere galdetu diegu. Campusa aldizkariaren moduan ez dituzte

sare sozialak erabiltzen baina bai erabiltzen dituzte komunikazio bulegoa bezala. Sare

sozialak edizio digitalarekin batera joango liratekeela uste dute.

Elkarrizketa sakona bukatu orduko, beren duda zein den azaldu eta enkargu bat

planteatu digute, ondorengo pasartean azalduko den bezala.

ENKARGUA

Bileran adostutako enkargua hau izan zen. Ikasleak Campusa aldizkariaren

inguruan zuten desinteres hau ikusi eta zergatik izan daitekeen jakin eta batez ere

edizio digitala ateratzeak gauzak hobetzea dakarren edo ez.

Hortaz, edizio digitala ateratzeaz hitz egin dugu eta sare sozialen bitartez

banatzeak edizio digitala gazteei gehiago iristea dakarren ikusi nahi dugu.

Elkarrizketatuek esan bezala, diru askorik gastatu gabe dagoen irtenbide bakarra

Campusa aldizkariko edukiak (elkarrizketa, artikuluak, erasmusa…) blog batean

eskegitzea da eta hau sare sozialen bitartez ikasleei banatzea. Gainera, sare sozialak

AZPkoek eta irakasleek era kontrolatzen duten tresnak dira.

Page 7: Canpusa aldizkaria berregina

Laburbilduz: edizio digitala eta horrekin batera sare sozialen bidezko hedapena

Campusa aldizkariarena gazteengana gehiago iritsiko den eta interes gehiago piztuko

duen gazteen artean jakin nahi dugu.

Hau da, Pedrok eta Blancak esan bezala, edizio digitalera eta sare sozialetara

zabaltzeko dituzten dudak argitzea da. Ea komeni zaien edizio fisikotik edizio digitalera

zabaltzea.

INTERNETEKO KONTSUMOA

Nahiz eta interneten aldizkarien kontsumoa igo, aldizkarien %95eko irakurketa

oraindik ere paperean egiten da.

Aldizkarien kontsumo digitala egonkortzen doa eta badira 2.5 milioi irakurle

baino gehiago irakurri dutenak interneteko aldizkari bat azkenengo 30 egunetan,

aurreko olatuan baino %3.1 gehiago.

Interneteko erabiltzaileak adinaren arabera sailkatuak:

Grafikoa: EGM 2013

Oraingo eta orain dela urte batzuetako datuak aztertzen baditugu argi dago

erabiltzaile gehienak 35 eta 44 urte bitarteko populazioan kokatzen direla. 2006 urte

arte erabiltzaileen %30ª edo gehiago ziren. Urteak aurrera Joan ahala gutxitzen joan da

portzentaje hori 45 eta 54 urte bitartekoen mesedetan.

Page 8: Canpusa aldizkaria berregina

Aldiz 20 eta 24 urte bitartekoen joera kontrakoa izan da. 2001 urtean %19.5ª izan

baziren gaur egun %10era ere ez dira heltzen.

Interneteko lekurik bilatuenak:

Grafika: EGM 2013

Goiko grafikoan ikusten denez bilatzaileen artean lekurik bilatuena YouTube

orrialdea da. Bigarren postuan berriz Marca egunkaria dugu eta hirugarrenean El Pais

egunkaria. Orrialde bilatuenen artean egunkari eta aldizkari asko agertzen dira, horrek

sektore honen egoera positiboa islatzen du. Erabiltzaile askok jotzen dute internetera

informatu edo entretenitzeko orduan.

“Asociacion para la investigación de los medios de comunicación”-ek egindako

ikerketa baten datuen arabera formatu elektronikoan egoteak %4ko kobertura gehitzen

dio aldizkarien koberturari. Paperezko formatua erabiliagoa da gai baten inguruan

Page 9: Canpusa aldizkaria berregina

sakontzeko digitala baino. Aldiz digitala gehiago erabiltzen da erosi nahi diren

produktuen inguruan informatzeko.

Grafiko honetan agertzen da erabiltzaileek zertarako erabiltzen dituzten euskarri ezberdinak : informatua egon,

aktualitatea ezagutzeko, entretenitzeko, informazioan sakontzeko eta erosketen inguruan gehiago sakontzeko.

Iturria: AIMC / EGM

Interneten aldizkariak irakurtzeko orduan erabiltzaileen %83ak ordenagailua

erabiltzen dute. %22ak mugikorra eta tableta.a %2ak.

%7ak esan du ordaindu duela noizbait aldizkari digital bat irakurtzeko. Inoiz

ordaindu ez dutenen %51ª prest egongo zen ordaintzeko baldin eta prezioa onargarria

izan eta informazio hori beste era batera lortu ezin bazen.

INKESTAREN NONDIK NORAKOAK

1. Sexua

Emakumezkoa: 29

Gizonezkoa: 7

Page 10: Canpusa aldizkaria berregina

2. Zenbat urte dituzu?

20 urte: 14

21 urte: 12

22 urte: 4

23 urte: 2

24 urte: 1

25 urte: 2

36 urte: 1

3. Zein euskarritan irakurtzen dituzu aldizkariak?

Digitala : 19

Fisikoa : 25

4. Sare sozialak erabiltzen dituzu aldizkarien inguruko informazioa jasotzeko?

Bai : 19

Ez : 15

5. Zein sare sozialetan bilatzen duzu informazioa? (galdera irekia)

Facebook : 7

Tumblr : 1

Twitter : 12

Page 11: Canpusa aldizkaria berregina

6. Canpusa aldizkaria irakurtzen duzu ?

Bai : 32

Ez : 4

7. Zein balorazio emango zenioke Canpusa aldizkariari ?

8. Canpusa aldizkaria sare sozialetan egongo balitz, jarraituko zenuke?

Bai: 14

Ez: 22

9. Sare sozialetan paperezko edizioari baino kasu gehiago egingo zenioke?

Bai: 16

Ez: 20

Page 12: Canpusa aldizkaria berregina

10. Edizio digitalari paperezkoari baino kasu gehiago egingo zenioke?

Bai: 17

Ez: 19

11. Pena merezi du Canpusa aldizkariak sare sozialetan presentzia izateak?

Bai: 26

Ez: 10

12. Sare sozialetan ze eduki ikustea gustatuko litzaizuke? (galdera itxia)

Page 13: Canpusa aldizkaria berregina

13. Zure ustez, zer falta zaio aldizkariari? (galdera irekia)

14. Zer gehituko zenioke Canpusa aldizkariari? (galdera irekia)

15. Definitu Canpusa aldizkaria bi hitzetan (galdera irekia).

0 5 10 15

Berri espezifikoak

Gai interesgarriak

Gertutasuna

Bizitasuna

Ikasleen informazioa

0

2

4

6

8

10

12

14

16

18

Series1

0 2 4 6 8

10 12 14 16 18

Asp

ergar

ria

Hit

z as

ko

ko

a

Oro

ko

rra

Ez

erak

argar

ria

Ast

una

Ko

munik

azio

eza

Des

per

tso

nal

izat

ua

Urr

una

Kak

a huts

a

Pub

liko

zab

aleg

ia

Kax

kar

ra

Ser

ioa

Alf

erri

kak

oa

Err

epik

ako

rra

Inst

ituzi

onal

a

Gar

esti

a

Po

bre

a

Inte

res

gab

eko

a

Zah

arkit

ua

Neu

tro

a

Series1

Page 14: Canpusa aldizkaria berregina

METODOLOGIA

Canpusa aldizkariari buruzko ikerkuntza metodologia kuantitatiboa erabiliz egin

dugu. Hasiera batean metodologia egokia zela iruditu zitzaigun, baina ikerketarekin

hasi ondoren nahiko eskas ibili ginela ohartu ginen. Hala ere, ikerketa kuantitatibo

honek emaitza on eta erabilgarriak ekarri dizkigu. Ikerketa kuantitatibo batek zifrak

ematen dizkigu eta gero interpretatzeko aukerak ere.

Ikusten denez, ikerketa metodologiko kuantitatibo honi metodologia kualitatiboa

gehitzeko aukera ematen digu, baina azkeneko momentuan ikerketa kualitatiborik ez

egitea erabaki genuen. Hala ere, egia da mahai-inguru baten lortu genitzakeen

emaitzak hagitz erabilgarriak izango liratekeela. Izan ere, ikerketa kualitatibo batek

eskaintzen digun abantaila interakzio soziala eta gizartearen aldartea/izaera aztertzea

da. Horrek esan nahi luke arazoaren edo dudaren errora ailegatu gintezkeela eta arazoa

errotik konpondu.

EDIZIO DIGITALA ETA SARE SOZIALAK AZTERTZEN

Zuekin egindako elkarrizketa-batzar horretan komentatu eta eztabaidatu genuen

bezala, internetaren erabilerak ekarri litzakeen abantailak zeintzuk diren aztertzea

erabaki genuen.

Horretarako, Bizkaiko kanpuseko ikasle ezberdinen artean inkesta kanpaina bat

egin dugu eta emaitzak bildu eta aztertzean ikusi dugun daturik aipagarriena

internetaren erabilerak ekarriko lukeen abantaila da.

Campusa aldizkariak web orri bat kudeatu beharko luke eta web orro horri

diseinu erakargarria eman. Edizio digitalak abantaila asko sortzen ditu; adibidez,

denborazkotasuna. Hau da, edizio digitaleko aldizkari baten alea ez litzateke iraungiko.

Beraz, oso bizi luzeko produktua izango litzateke.

Inkestatuen %71ak uste du pena merezi duela aldizkariak sare sozialetan

presentzia izatea, izan ere, %61,29ko hazkunde positiboa izango luke irakurleen artean.

Beraz, nabari da euskarri digitalak aldizkariarekiko irudi positiboa goratuko lukeela.

Page 15: Canpusa aldizkaria berregina

Sare sozialen inguruko azterketa egin ondoren, bi sare sozial aipatu dira

informazio-iturri bezala: Twitter (inkestatuen %60), Facebook (inkestatuen %35) eta

beste batzuk (inkestatuen %5). Inkestatuen %54 sare sozialak informazioa bilatzeko

erabiltzen dutela jakinda, ondorioztatu daiteke aldizkariak sare sozialetan profila izatea

beharrezko duela, eta, sare sozial horietan, sareko edizioan idazten diren artikulu

guztien hiperbinkulua partekatu behar dituela.

Hobeto ulertzeko; sareko edizioan idazten dena, sare sozialetako kontuetan

partekatu beharko zenukete. Eta ez hori bakarrik, sareko edizioan idazten diren sarrera

guztiek sare sozialetan edukia partekatzeko aukera eskaini beharko zenukete.

Sareko edizioari begira, hipermedia edo multimedia orria eraikitzea proposatzen

dizuegu, edukien irakurketa amenizatzen duelako. Zentzu horretan, erosoena

multimedia webgunea izango litzateke. Hau da, informatzeko euskarri fisiko edo digital

anitzak erabiltzen dituen web orria. Multimedia izaera horrek, interaktibitatea

bultzatuko luke eta horrek, dudarik gabe, aldizkariarekiko dagoen iritzia hobetuko luke.

Inkestatuen parte zabal batek oso datu edo iritzi erakargarria adierazi du:

“Aldizkari garestia dela eta alferrikako gastua egiten dela”. Beraz, ikuspuntu hori

praktikoki aplikatuko bagenu, ikusiko genuke nola diru xahutzearen pertzepzio hori

aldatuko litzatekeen euskarri digitalera eramango bagenu. Hots, sareko edizio batek

gastua erabat murriztuko luke.

Orain arteko datuak kontuan izanda, sareko edizioak ekarriko lituzkeen abantailak

adierazi eta azalduko ditugu:

Komunikazioaren jarraipena denbora errealean.

Edukiak partekatzeko aukera. Horrek jende gehiagora iristea esan nahi

du. Audientzia altuagoa izango da Inpaktu eta GRP kopuru handiak.

Multimedia komunikazioa. Hipertestualitatea.

Muga materialen murrizketa. Ez dago mugarik.

Erabiltzaileari informazioa kopiatzeko, editatzeko eta artxibatzeko aukera

eman eta hobetzen zaizkio.

Komunikazioa errazten du.

Intranet komunikazioa erabiltzeko aukera.

Gastuen murriztea.

Marketinga eta publizitatea egiteko aukera hobeak (eta merkeagoak).

Irudi korporatiboa hobetu eta sendotu.

Erosotasuna.

Page 16: Canpusa aldizkaria berregina

Sare sozialei begira, beste abantaila batzuk aurkeztuko lituzke:

Partekatzea: Sare sozialek eskaintzen duten abantailarik esanguratsuena

partekatzea da. Pertsona batek bere sare sozialetako kontuetan

partekatzean, mezua interneten hedatzen da. Zure sare sozialetako

jarraitzaileek informazio hori jasoko dute eta, interesatzen bazaie, beren

lagun edo jarraitzaileekin partekatuko dute. Horrek hedapen masiboa ekarri

dezake. Zenbat eta mezua gehiago hedatu, orduan eta jarraitzaile gehiago

izateko aukera existituko da.

Zentzu horretan, eduki lezakeen desabantailarik bakarrena edo garrantzitsuena,

paperezko euskarria jarraitzen duten pertsonak galtzea izango litzateke. Ildo horri

jarraituz, erradikala ez den aukera existitzen da. Ez dago zertan paperezko aldizkaria

erabat suprimitzerik. Hau da, kurtsoan behin paperezko aldizkaria banatzeko aukera

posible da ere. Hori kostuen %75ari agur esatea izango litzateke.

SARE SOZIALEN SIMULAZIOA

Puntu honetara helduta, gomendagarria izango litzateke sare sozial erabilienetan

presentzia izatea. Hemen, sare sozialak bi multzotan bereiztuko genituzke: alde batetik

aisiarako erabiltzen diren sare sozialak (Facebook eta Twitter) eta bestetik, sare sozial

profesionalak (LinkedIn).

Hona, sare sozial hauetan presentzia nolakoa izango litzatekeenaren simulazioa:

Aisialdirako sare sozialak:

o Facebook:

Page 17: Canpusa aldizkaria berregina

o Twitter:

Sare sozial profesionalak:

o LinkedIn:

Honetaz aparte, logikoa da web orrialde baten beharra izango zenuketela,

horretan oinarritzen baita edizio digitala. Kasu honetan, domeinu bat erostea

gomendatuko genizueke, bertan behera ez erortzearren; hau da, “.com” edo “.es”

domeinua.

Web orri hori, blog batekin osatuko nuke, gehigarri moduan. Izan ere, blogak

ekartzen duen abantaila publikoaren parte hartzea da. Blog bat sortzeko aukera asko

dago, gakoa da blog mota bakoitzak eskaintzen dituen puntuak zeintzuk diren jakitea

Page 18: Canpusa aldizkaria berregina

eta horretan oinarritzea. Honekin esan nahi da PDF digitala ez dela edizio digitaltzat

hartzen.

Gaur egun, hiru blog mota daude modan:

Blogger

WordPress

Tumblr

Hiruak multimedia edukiak eskaini dezakete, beraz, web orri ezberdin horiek nola

funtzionatzen duten aztertu eta zuen beharretara gehien hurbiltzen dena zein den jakin

ondoren kontu bat zabaltzea baino ez da.

PROPOSAMENA

Beraz, ondorioak eta ezaugarriak aztertu ondoren, gure proposamena zera izango

litzateke:

Campusa aldizkaria 2.0 sortzea:

Edizio digitala sortzea (web orria + blog)

Sare sozialetara hedatzea (gutxienez Twitter, Facebook eta

LinkedIn)

Aipatutako edukiak garatzea (edizio digitalera begira)

Paperezko edizioa bakarrik harpidetzen denari (gastuak

murrizteko eta formatu tradizionala ez galtzeko)

Bill Gates: “Si no estás en Internet, no existes”.

Page 19: Canpusa aldizkaria berregina

BIBLIOGRAFIA

EGM

Pedro Ugarte

Wikipedia

Ikasleak

Canpusa aldizkariaren komunikazio plana