bozkatu2015/04/02 · eko bidean. p ublikoa uskal eskola . eskola euskalduna, kalitatekoa,...
TRANSCRIPT
Lege
gor
dailu
a bi
-272
9/00
Lege
gor
dailu
a bi
-272
9/00
BOZKATUNafarroa 2015eko maiatzaren 20
Aurkibidea
Alternatiboak gara, pentsatzen
dugulako gaur egungo eredu
ekonomikoa, politikoa eta soziala ez
dela bidezkoa eta benetan sinesten
dugulako arlo horietan alternatiba
bat dagoela, posible dela.
Borrokalariak gara, boterea
dutenen, ezberdintasunen,
zapalkuntzen eta edozein
bidegabekeriaren kontra borrokatzen
gara. Borroka, jarrera bat delako,
gure ADNan dagoena. Izan gaitezen,
Bertolt Brecht zaharrak esan zuen
gisan “ezinbestekoak”.
Curriculum propioa behar dugu
gure hezkuntza sisteman, hurbila,
gure beharrei erantzuten diona.
Dohakotasuna. Hezkuntza sistema
publiko osoan. 0-3 ziklotik hasita.
Ezkerrekoak gara. Pluralean
pentsatzen dugu, kolektiboan.
Ezkerrekoa izatea elkarrekin eragitea
da, elkar hartzea, elkar partekatzea,
elkartasuna, elkar, elkarri...
Feministak gara. Emakumeen
berdintasunaren alde egiten
duten mugimenduen parte
gara, patriarkadoaren kontra,
eta emakumeen eskubideen eta
erabakitzeko ahalmenaren alde.
Gure mezua argia eta ozena da
euskal eskola publikoaren alde.
Hezkidetzaren alde egiten dugu
tinko eta hau steilassen ezaugarri
nagusienetako bat da.
Interinoak. Interinoei
egonkortasuna emanen dien sistema
bat era dadila exigitzen dugu, horrek
ere plantilletan eta ikastetxeetan
egonkortasuna ekarriko duelako.
Jatorria. Sindikatuaren sorrera
1977an izan zen. Gure jatorria
asanblada mugimenduan dugunez,
erabakiak subiranotasun osoz hartzen
ditugu eta ez gatoz bat sindikalismo
agintzaile eta burokratikoarekin.
Kapitalismoaren Kontrakoak
gara. Kapitalismoak dena diru
bihurtzen duelako, dena merkatu,
dena truke: mundu osoa azoka
erraldoi bihurtu, bakan batzuk
aberastu ahal izateko gehiengoa
pobrezian bizi den bitartean.
Lan banaketa. Bai lanean baita
etxean ere lan banaketaren aldeko
apustua egiten dugu.
Mundua da gure joko-zelaia eta
mundu bizigarria izatea nahi dugu.
Munduari errespetua agertu nahi
diogu. Ekologistak gara, elikadura
burujabetzaren aldeko apustua egiten
dugu. Desazkundea bultzatzen dugu.
Nafarroa. Nafarroan funtsezkoa da
erabateko aldaketa politiko, sozial
eta sindikala.
Osasuna, Lan Osasuna hain zuzen,
beste borroka eremu bat langileen
bizi baldintzak hobetzeko bidean.
Publikoa, zer bestela? Euskal Eskola
Publikoa, geurea, denona delako.
Eskola euskalduna, kalitatekoa,
inklusiboa, anitza, berdintzailea,
hezkidetzailea, laikoa, dohakoa...
kohesio sozialaren alde jokatzen duen
bakarra, diskriminazioak ekidinez.
Queer teoria ailegatu da gure
hezkuntza sistemara. Geu ere
LGTBIQ gara, eta aniztasun sexuala
eta genero aniztasuna lantzen dugu.
Ratioak jaistea ezinbesteko
baldintza da gure ikasleei behar
bezalako arreta emango badiegu.
Solidarioak gara edozein
zapalkuntza jasaten dutenekin.
Gizarte mugimenduekin batera,
mobilizatzen gara, han eta hemen...
Tematiak gara borrokan eta
negoziazioan. Bi bideak gure lan
baldintzak eta aldarrikatzen dugun
hezkuntza sistema berdintzailea
lortzeko. Ez gara nekatuko. Indarra,
kemena eta iraultzaren gogoaren jabe
izango gara beti.
Unitarioak. Landa eremuko
eskolak: adin ezberdineko haurrak
elkarrekin gela berean ikasten dute.
Elkarrengandik badugu zer ikasi.
Manten ditzagun honelako eskolak,
hurbilak; beharrezkoak izateaz gain
herriei bizitasuna ematen dietelako.
Valtierra, Villafranca, Viana...
Nafarroa Hegoaldeko herriak,
Vascuencearen legeak baztertu
dituena. Herria da gorputza,
hizkuntza bihotza.
Wc Lan zamaren ondorioz
irakasleok ez dugu denborarik ezta
komunera txiza egitera joateko ere.
X Inkognita agertzen du letra
honek. Nafarroan aldaketaren atarian
gaude. Erregimena gainditzeko
urratsak eman behar ditugu, maila
politikoan zein sindikalean. Guk
garbi dugu: eraldaketa gauzatuko
dugu Nafarroan.
Yanomamiek ere herri txikia
osatzen dute. Aldarrika ditzagu
herri guztien biziraupena,
duintasuna...1994tik Eilastasunaren
bitartez proiektu asko bultzatu dugu
munduan barna (Sahara, El Salvador,
Guatemala, Chiapas, Palestina).
Zuk zer diozu?
steilasen Alfabeto Sindikala
2 Alfabeto sindikala 3 Editoriala 4-5 Gure aldarrikapenak 6-7 Gure lan ildoak 8 Posta bidezko botoa
9 Behar zaitugu 10 Beti borrokan 11-12 Eilaskideak
3
Gure Eskola Publikoaren ereduak aldeketa sakonak behar ditu, egungo erronkei egokiago erantzun ahal izateko. Prest gaude hobetuko dituzten neurriak adostu eta ezartzeko, baina abiapuntu jakin batetik: publikoak sistemaren ardatza behar du izan, aukera berdintasuna eta ekitatea bermatzea direlako helburuak eta, beraz, administrazioaren lehentasunak. Handik gure leloa eta jarrera irmoa: berau lehenetsi ezean kontra izango gaituzte. Adierazpenak, idazkiak, ekimenak ezagutu dituzu. Ez gara aldatu eta ez dugu zer ezkutaturik. Ozen aldarrikatzen dugu zer izan nahi dugun: berezko hezkuntza sistema defendatzen dugu, bai, baina ez edonolakoa; doakoa, unibertsala, euskalduna, laikoa, inklusiboa, hezkidetzailea, kalitatekoa, parte-hartzailea eta integrala den hezkuntza nahi dugu.
Dimentsio gizatiar eta sozialaren baloreetan heztea, horien aldeko jarrerak lantzea, diferentziak errespetatu eta inklusioa bermatzea, bizikidetza, gatazkak bakean konpontzea, genero berdintasuna, inguruneari errespetua eta garapen jasangarria, giza eskubideak eta eskubide zibilak nahiz sozialak errespetatzea, elkartasuna, justizia soziala, izaera kritikoa eta parte-hartzearen aldeko berariazko curriculuma... defendatzen dugu.
Lau urteotan “krisia” jasan behar izan dugu. Gobernuek bultzatuta murrizketen katean murgildurik gaude. Zerbitzu publikoak arriskuan jarri dituzte, prestazioak murriztuz, enplegua suntsituz eta pribatizatzen ahaleginduz. Langabezia, pobrezia, prekarietatea eta desberdintasun soziala zabalduz joan dira, zenbaitek etekinak pilatu dituzten bitartean. Horrekin batera: ustelkeria, etxe-kaleratzeak, erreskateak, pobrezia energetikoa, zergen igoera, amnistia fiskala, xenofobia, kopagoak...
Jendarteak pozez eta itxaropenez jaso duen gertakaririk ere izan da –ETAk borroka armatua betiko uztea–, baina ez dirudi estatua euskal jendartearen gehiengoak eskatzen dionaren ildotik urratsik emateko prest dagoenik (espetxe politika...).
Urteotan steilas-ek egin beharrekoa egin du. Erasoak salatu, informazioa zabaldu eta gatazka kalera, lantokietara eta instituzioetara eraman; greba orokorren deialdietan eta mobilizazioetan ikusi gaituzu. Borrokan beste sindikatuekin aritu gara, diferentziak izan arren. Batzuekin sakonagoak; besteekin, gauza gehiago partekatu arren, nabariak ere bai: ikuspegi aurrerakoietatik aldendutako erlijioaren trataera edo hezkuntza eredua. Azken hau zerikusirik ez duena beste zerbitzu publikoetarako aldarrikatzen dutenarekin.
Maiatzaren 20an, ordezkari sindikalak aukeratuko dituzu. Proiektuak alderatzeko garaia duzu, botoa nori emango diozun erabakitzeko. Asko dago jokoan: langileon lan-baldintzak eta, Eskola Publikoaren etorkizuna. Hezkuntza Sistema bera dago jokoan. Zeurea da hitza! Geurea, borrokarako prestutasuna!•
Publikoa ardatz, publikoa helburu!
editoriala
Duela 38 urte jaio ginen, EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAren alde egiteko. Oraindik beharrezkoak gara, sare publikoak ez duelako bidelagun askorik. Etsaiak ez daude bakarrik kanpoan eta instituzioek Europatik eta Madriletik datozen politika murritzaileak ezarri dituzte Nafarroako hezkuntza sisteman. Hainbat eragilek Hezkuntza Departamentuak sistema publikoarekiko bere erantzukizunak bertan behera utzi dituela salatu dugu. Murrizketa basatiak aplikatu ditu eta formula pribatizatzaileak bultzatu ditu, 0-3 ziklotik Unibertsitateraino. Horrez gain, LOMCE lege atzerakoia eta zentralizatzailearen etapa guztietan ezartzerakoan aintzindaria izan da eta euskararen ezagutza bultzatu beharrean ingelesa inposatu du Nafarroa osoan.
4
gure aldarrikapenak
4
Langileoi lapurtutakoa itzuli!!Krisiaren aitzakiaz urtetan lortutako eskubideak lapurtzeko lege eta politika atzerakoiak garatu dituzte (lan-erreformak, erretiroarena, langabezia saria...) Tamalez, Mozal Legea edo zigor kodearen aldaketa azken erasoak izango ez direlakoan gaude.
Sare publikoko langileak ez gara salbuespena izan. Hezkuntza Departamentuak, Madriletik zetorrenarekin batera, bere murrizketak ezarri dizkigu. Irakasleen lan zama handitzeak, ordezkapenetan, eta behar berezietan egondako irizpen murritzaileek, ratioen igoerak, etabarrek ehundaka lanpostuen galera ekarri ditu, behin-behineko langileen lan-baldintzak gogortuz eta zerbitzu kalitatea jaitsiz. EPErik ez da egin eta ez da bultzatu egonkortasuna bermatzeko formularik.Erretiroa hartzea zaildu, euskalduntzerako eta prestakuntzarako laguntzak gutxitu... Eroste ahalmenean %24ko galera kontsolidatu da murriztutako lansariak bost urtez izoztu dituztelako, aparteko soldata lapurtuz. Asko da ebatsi digutena; hori berreskuratzea, lehengo urratsa baino ez da izan behar!
Administrazioak ate guztiak itxi dizkio negoziazio kolektiboari, langileen interlokuzioari jaramonik egin gabe. Alferrik eskatu diogu negoziatu dezala. Negoziazio kolektiborako eskubidea eta lan baldintza duinak dira helburuak. Informazioa, borroka eta mobilizazioa, tresnak.•
Nafarroako hezkuntza sistema publiko osoaren finantziazio duina
Krisiaren aitzakiarekin 2011n Hezkuntza De-partamentuak 52 milioi gutxiago jaso zuen, aurrekontua % 12 jaitsiz, Osasunbidearekin batera murrizketa handienak. 2012tik aurrera aurrekontuak luzatu direnez oraindik ez da inbertsioa berreskuratu. Murrizketa gehienak hezkuntza sistema publikoak jasan ditu, itun-dutako ikastetxeen finantziazioan aldaketa gutxi izan dira eta. Horrek, lanpostuen galeraz gain, azpiegituren hondoratzea, programak bertan behera uztea, euskararako dirulagun-tzak desagertzea, etab ekarri ditu.
Hezkuntzarako gastu publikoa igo behar da, baina lehendabizi sistema publikorako finan tziazio duina bermatzea exijitzen dugu. Administrazioaren erantzukizuna da sare publikoa lehenestea, konpromiso ekonomiko zehatzekin. Baliabide gehiago, eskaintza publikoa (0-3 ziklotik EHU Unibertsitateraino) kalitatez eta doakotasuna bermatzeko.•
Jendarte eredu berriaren alde, gehiengo sozialarekin
Hezkuntzako sindikatua duzu steilas, baina betidanik bere izaera soziopolitikoa aldarrikatu duena. Horrek gehiengo sozialaren alde eta, bereziki egoera larriena pairatzen dutenen alde egitera bultzatzen gaitu. Jendarte mugimenduekin elkarlanean aritzen gara eraldakuntza soziala bultzatzeko, beste eredu justuagoa posiblea dela uste dugulako. Urte hauetan Nafarroako aldaketa soziala posible egiteko izan diren ekimen guztietan (aurrekontu parte hartzaileak, ustelkerien aurkakoak, eskubide sozial eta zibilek aldarrikatzen dituzten plataformenak...) parte hartu dugu. Ibilbide bat ere egin dugu beste sindikatu eta eragile sozialekin batera GUNEn, eredu alternatibo bat marraztu nahian: Euskal Herriko Karta Sozialarena. Harro gaude, bertan gure hezkuntza eredua jasotzen delako.
Borrokarako gonbidapena luzatzen dizugu: Jarduera ekonomikoaren erdian pertsonak kokatuko duen ere-duaren alde, interes kolektiboari lehentasuna ematen dionaren alde, berdintasuna, justizia soziala, garapen jasangarria errespetatuko duena. Prest?•
Irauli dezagun egoera!
Ezagutu gure ildoak!!!
55
E Z I N B E S T E A N
Helduen Irakaskuntza u Irakasleentzako etengabeko Prestakuntza Plana.
u Beharrei arreta, eta modalitateen handitzea.
u Lanbide-Heziketako baliabeak langile eta langabetuen prestakuntzarako.
u Helduak euskalduntzeko euskaltegi sare publikoa.
Azpiegitura eta dotazio egokiak.Eskaintza publikoa euskaraz.
Hezkuntza komunitate osoarenparte-hartze aktiboa.
Lanbide-Heziketau Malgutasun handiagoa zikloetan
(on line, moduloak, ordutegiak).
u Oinarrizko Lanbide Heziketari ez!
Haur Hezkuntza u Doako ziklo hezitzailea. Eskaintza publiko zabala.
Kudeaketa komun eta publikoa.
u Adinaren beharrei egokituriko guneak.
u Irakasle espezialistak. Landa eremuko eskolen bultzada.
Berariazko HezkuntzaDantza ikasketa, Musika eta Arte Eszenikoen bultzada
u Kontserbatoretan egonkortasuna: OPOSIZIOAK!
u Hizkuntza Eskoletako eskaintzen handitzea.
Hezkidetza da bideaEmakume eta gizonen arteko parekotasun errealalortzeko, aniztasun afektibo-sexuala eta genero aniztasuna errespetatzeko eta indarkeria sexista mota guztiak saihesteko.
u Ikastetxean aurkituko dituzu gure monografikoak, unitate didaktikoak, gida, kartelak...
Euskara lau haizetara
u Euskara eragozpenik gabe Nafarroa osoan.
EtengabekoprestakuntzaPrestakuntza esanguratsuaren alde behar pertsonal zein ikastetxeetako beharrak aurre egiteko egokia.
Eleaniztasuna bai… Baina ez horrelau Gure hizkuntzen ezagutzatik abiatuz.
u Ezarpenaren ebaluazioa egin arte PAI zabaltzea gelditu ebaluazioa egin arte.
u Hizkuntza guztien ikasketak , ikasle guztiontzat, planifikatu.
martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna
Oztopoak gaindituz, markak hautsiz
Superando obstáculos, rompiendo marcas
Gure lan
6
Lan baldintzakGure konpromisoa lan baldintza duinen alde
u Lan baldintza berberak irakasle guztiontzat:
lan saria,oporrak, aintzintasun saria...
u Behin behineko irakasle zein ikastetxeetako
plantillen egonkortasuna.
u Aldaketak zerrenden kudeaketan: urtero irekitzea
eta berbaremazioa.
u Ordezkapenak lehenengo momentutik.
u Ratio eta irakas orduen jeitsiera.
u Eros ahalmen galeraren errekuperatzea.
u Borondatezko aurrejubilazioa denontzat.
Hezkuntza laikoaren
aldeSinesmen guztiak
errespetatzen ditugu, baina
erlijioa eskolaz kanpo eremu
pribatuan gelditu behar dela
uste dugu.
Eskola ekitatibo eta
inklusiboaren aldeBaliabide gehiago izan behar
duena aniztasun trataera
bermatzeko.
LOMCE-ri EZEz • merkantilizazioari • lehiari • adoktrinamenduari • partaidetza ezari • berzentralizazioari • pribatizazioari
ildoak
Bai beste baloreak dituen hezkuntza sistema propioari
7
Posta bidezko botoa
Botoa ematera joango zara?BAI
Jarraitu hurrengo urratsak2. Bozkatzeko
dokumentazio guztia zuk adierazitako helbidean jasoko duzu.
Posta bidezko bozka eska dezakezu
Azken eguna posta bidezko botoa eskatzeko. Ez utzi
azken momentu arte!!
Azken eguna posta bidezko botoa
Correosera eramateko
HAUTESKUNDE SINDIKALAK
maiatzak 20Hauteskunde sindikalak
??
• Bajan nago.
• Lanpetuta nabil.
• Kanpoan egongo naiz.
• Mahaia nire ikastetxetik urrun dago.• ...
Lasai egon!!! Postaz eman ahal duzu botoa.
Zure eskubidea da eta
• Eskabide orria (atxikituta) bete.• Gutun-azal ireki batean correos-era eraman.
Ez ahaztu zure NANa.• Correos-eko langileak eskaera orrian zigilua
jarri eta sinatuko du.• Kopia eraman zuk gordetzeko.• Gutunean jarri Hauteskunde sindikalak 2015
– Posta bidezko botoaren eskaria eta posta zertifikatuaz bidali helbide honetara:
1. Eskaera egin
Hauteskunde Mahai KoordinatzaileaUnibertsitatekoak ez diren Irakasleak
Giza Baliabideen ZerbitzuaSanto Domingo aldapa, 8 • 31001 Iruñea
3. Botoa eman!• Bozka orria gutun-azal txikian sartu eta itxi.• Gutun-azal txikia gutun-azal handiagoan sartu zure NANaren fotokopiarekin batera. • Gutunazal handian jarri behar du Hauteskunde sindikalak 2015 – Posta bidezko
botoa eta pertsonalizatua egon behar du zure izenarekin, bi abizenekin eta NAN zenbakiarekin.
• Goiko helbide berdinera igorri posta zertifikatuaz.
Eraman botoa Correosera
2apirilak maiatza maiatza maiatza
10 15 20
Adi egon!!! Jakin ezazu zein hauteskunde
mahai dagokizun eta… ez ahaztu NANa.
Adierazi nahi dugu ez gaudela batere ados botoa
beste norbaiten esku uzteko, baimen pertsonal
hutsarekin aski izatea. Horrela, sahiestuko dugu
heuteskunde-iruzurra.
99
Publikoa ardatz, publikoahelburu!
Eta hau guztia egiteko...zure botoa behar dugu.
10
murrizketak
LOMCE
jendarte mugimenduetan lanean
steilasen berezitasunak eta gehiago
indarkeria sexistaren aurkako plataforma aldaketa sozialaren alde hezkuntza kolore guztiak martxoaren 8ko plataforma hezkidetza ingelera yes PAI ez eskola txikiak elkarrekin arazoei aurre egiten interinoen aldeko epaiak lan osasuna...
2011-2015 hamaika arrazoiengatik borrokan
2015
61. Mikel Elizaga RamírezErreniaga IP • Zizur Nagusia
62. Miren Jauregi Miranda Zelandi IP • Altsasu
63. Pilar Gonzalves CalatayudCP San Francisco • Iruñea
64. Uxue Igal OliteCP Principe de Viana • Olite
65. Tomás Larumbe Huerta (indep.)IES Zizur • Zizur Nagusia
66. Iosune Urroz DomínguezHegoalde IP • Iruñea
67. Idoia Iturbide Etxarte Erratzu IP • Erratzu
68. Mari Jose Galar JiménezBiurdana BHI • Iruñea
69. Jon Echavarri López Ermitaberri IP • Burlata
70. Imanol Goitia Malaxetxeberria CP Santa Vicenta • Cascante
71. Iñaki Andueza LópezAlaitz IP • Barañain
72. Joana San Sebastián MorazaFP Burlada • Burlata
73. Ana Diez de Ulzurrun ArdaizElorri IP • Iruñea
74. Josu Erro Zudaire Askatasuna BHI • Burlata
75. Andrea Redin Lecumberri Bernart Etxepare IP • Iruñea
76. Amaia Juaniz Otxoa de BakedanoBeintza Labaien IP • Beintza-Labaien
77. Imanol González SagüesMendigoiti IP • Iruñea
78. Jone Urrutia RiezuEzkaba IP • Antsoain
79. José Andrés Iribarren Gurbindo CP Beriain • Beriain
80. Consuelo Salinas RamosBernart Etxepare IP • Iruñea
81. Asun Larreta AyesaHegoalde IP • Iruñea
82. Andoni Markes OnaindiaLuzaide IP • Luzaide
83. Beatriz Etxeberria MurgiondoVirgen Blanca IP • Uharte
84. Jon Larrinaga EtxarriAmazabal BHI • Leitza
85. Arantxa Goikoetxea Irigoien CP San Francisco • Iruñea
86. Daniel Sanz CorderoZubiri IP • Zubiri
87. Eneko Eizagirre Garaialde Pedro de Ursua BHI • Iruñea
88. Irantzu Rodríguez SenosiainVirgen Blanca IP • Uharte
89. Merche Echeverria OrorbiaCP Marqués de la Defensa • Tafalla
90. Alazne Oroz ArtanoAuzalar IP • Orkoien
91. Jose Manuel Urroz Barasoain José Mª Iribarren (adultos) • Iruñea
92. Jone Zubieta GarmendiaHegoalde IP • Iruñea
93. Jose Mari Gabilondo Millet S.Miguel de Aralar BHI • Altsasu
94. Jon Koldo Arburua LucambioCP Gabriel Valentin • Aibar
95. Pili Buldain MikeoBernart Etxepare IP • Iruñea
96. Puy Bayona IturrarteGares IP • Gares
97. Marian Zubiaurre Arrieta Eunate BHI • Iruñea
98. Mari Jose López BeorleguiJosé Mª Iribarren–adultos • Iruñea
99. Merche Urroz BarasoainCP Marqués de la Defensa • Tafalla
100. Miren Urteaga Urteaga Mendialdea II IP • Berriozar
101. Nahiara López Aramburu Erleta IP • Leitza
102. Marian Goikoetxea GarraldaBiurdana BHI • Iruñea
103. Raquel Chango Sanz San Miguel IP • Noain
104. Nieves Olague DuesoVirgen Blanca IP • Uharte
105. Nekane Nuño IturriAuzperri IP • Auzperri
106. Fátima Puñal SenosiainSarriguren IP • Sarriguren
107. Nekane Lasa EtxeberriaSan Francisco IP • Iruñea
108. Susana Goñi AzanzaMendigoiti IP • Iruñea
109. Ainhoa Aguirre YurritaAlaitz IP • Barañain
110. Javier Larrea LarreaIES Virgen del Camino • Iruñea
111. Mari Carmen Blanco MerinoJosé Mª Iribarren (adultos) • Iruñea
112. Mikel Oteiza IzaAtargi IP • Atarrabia
113. Marisa Prieto PrietoCP Río Arga • Berbinzana
114. Miren Tellería LizasoainXabier Zubiri IP • Zubiri
115. Miren Urriza ArretxeaSan Miguel IP • Doneztebe
116. Miguel Luna CalvoCP San Benito • Miranda de Arga
117. Manolo Fontalba RomeroZubiarte Euskaltegia • Uharte
118. Iñaki Redin ErroHegoalde IP • Iruñea
Nafarroako hautagaiak Nafarroako hautagaiak Nafarroako hautagaiak Nafarroako hautagaiak Nafarroako hautagaiak
1. Amaia Zubieta Garciandia Hegoalde IP • Iruñea
2. Kepa Yécora JiménezZubiarte euskaltegia • Uharte
3. Nerea Tellería Olalde Oronoz IP • Oronoz
4. Raul López Ecay Erronkari DBHI • Erronkari
5. María Palacios Cubillana CP Mendialdea I • Berriozar
6. Aitor Laka Maruri Mendigoiti IP • Iruñea
7. Aranzazu Ruiz Vidorreta CP Santa Ana • Mélida
8. Asier Velez De MendizabalZizur Nagusia BHI • Zizur Nagusia
9. Araceli Montes Virgen Blanca IP • Uharte
10. Ana Sagasti Azparren Eunate BHI • Iruñea
11. Jose Miguel Gastón AguasIES Sancho III El Mayor • Tafalla
12. Edurne Torregarai LarruscainIES Maria Ana Sanz • Iruñea
13. Iñaki Del Campo IbabeLekarotz BHI • Lekarotz
14. Pilar Redondo García CP Cardenal Ilundain • Iruñea
15. Purificación Garde FernándezIES Sierra de Leyre • Sangüesa
16. Antonio Ros Zuasti Tierra Estella BHI • Estella
17. Iñaki Lezaun Elbusto IES Berriozar • Berriozar
18. Gorka Barguilla Moreno Bernart Etxepare IP • Iruñea
19. Juan Ignacio Goñi BergaraCP San Veremundo • Villatuerta
20. Txusa Barron Pérez CP Sesma • Sesma
21. Juan Pellicer LezaunFP Ibaialde • Burlada
22. Javier Dronda MartínezSan Miguel de Aralar BHI • Altsasu
23. Florentino Ruiz Chocarro Ezkaba IP • Iruñea
24. Miguel Angel García AndrésIturrama BHI • Iruñea
25. Jorge Amezketa Díaz Askatasuna BHI • Burlada
26. Aiala Grajirena Juanena Ricardo Baroja IP • Bera
27. Bittor Arguiñariz San MartínHezitzaileen Eskola BHI • Iruñea
28. Camino Josue RípodasCP Los Sauces • Barañain
29. Conchita Redin Michaus Sarriguren IP • Sarriguren
30. Cristina Lana GurucharriCP Jose Maria Iribarren • Iruñea
31. Virginia González RupérezGares IP • Gares
32. Eneko Berruezo OteizaSarriguren IP • Sarriguren
33. Esther Eraso AranaCP El Lago de Mendillorri • Iruñea
34. Xabier Zendoia SolabarrietaMendialdea II, IP • Berriozar
35. Elixabete Garcia MendizabalCP Huertas Mayores • Tudela
36. Idoia Etxeberria MakirriainLekarozko ILZ • Lekaroz
37. Encarna Arregui Adriain CP San Jorge • Iruñea
38. Alvaro Leatxe Oscoz Bernart Etxepare IP • Iruñea
39. Edurne Beaumont EsandiAlaitz BHI • Barañain
40. Mª Jesús Irigoyen MainzCP Mendialdea I • Berriozar
41. Aitor Garcés Barbería Sarriguren IP • Sarriguren
42. Ana Unanue Serrano San Miguel IP • Agoitz
43. Mikel Arburua ArburuaVirgen Blanca IP • Uharte
44. Patxi Telletxea • (indep.)Hizkuntz Eskola Idiomas • Iruñea
45. Mari Jose Castañares LarreaCP San Pedro • Mutiloa
46. Martin Subizar GarraldaToki-Ona BHI • Bera
47. Andoni Iribarren ImazHegoalde IP • Iruñea
48. Oihana Goiogana BengoetxeaIES Pedro De Ursua • Iruñea
49. Leire Ordoki GonzálezIrain IP • Lesaka
50. Pablo Maravi ArtiedaIES Peralta • Peralta
51. Ana Valentín GonzálezPolitécnico Estella • Lizarra-Estella
52. Maria Garaikoetxea AranburuPatxi Larrainzar IP • Iruñea
53. Miren Zubiondo AtxabalAlmandoz IP • Almandoz
54. Urtzi Agirretxe IbargoienCP San Pedro • Mutiloa
55. Maria Carmen Alza GarcíaTierra Estella BHI • Lizarra-Estella
56. Laura Lopetegui BrionesZelandi IP • Altsasu
57. Roberto Soto ValleAskatasuna BHI • Burlata
58. Lourdes Cuesta MikeleizVirgen Blanca IP • Uharte
59. Rosa Maria Rodríguez VillaCP San Jorge • Iruñea
60. Maite Celayeta OteizaSan Miguel IP • Noain