boletin 2016 eusk - la fundación san prudencio · krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez,...

8
www.foarse.com 2016ko uztaila Etorkizuna negozio arduratsuena da Enpresa iraunkorrak: nirea denetik gurea denera Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren ahotsa Araban 10 URTE GIZARTE-ERANTZUKIZUNAREKIN KONPROMETITUTA

Upload: others

Post on 04-Mar-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

www.

foar

se.co

m

2016ko uztaila

Etorkizuna negozio arduratsuena da Enpresa iraunkorrak: nirea denetik gurea denera Enpresaren Gizarte Erantzukizunaren ahotsa Araban

10 URTE GIZARTE-ERANTZUKIZUNAREKIN KONPROMETITUTA

Page 2: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

… ideia partekatu bera, de-tektatutako premia bera, lor-tu behar zen helburu bera, proiektu adoretsu bat Ara-bako etorkizuneko enpresen orainerako.

Proiektu hori 2007an jaio zen Enpresen Gizarte-Erantzu-kizunerako Arabako Foroa (FOARSE) izenarekin, eta 10 urte geroago ere jarraitzen du Vitoria-Gasteizko Udala-ren, Arabako Foru Aldundia-ren, Kutxabank-en, Funda-ción Laboral San Prudencio Fundazioaren, ASLEren eta Konfekoop-en bultzada eta konpromisoaren laguntzarekin.

Davidek Goliaten aurka egin zuen borroka utopiatzat har zi-tekeen bezalaxe, jarduera hau ere utopiatzat har zitekeen, baina jarduera honetan hain beharrezkoak diren proiek- tuei bizirik eusteko behar den adoreak eta boronda-teak duten balioaren ikurra da FOARSE. Proiektu horien artean Enpresaren Gizarte Erantzukizuna (EGE) Ara-bako enpresetan sustatzea dago, enpresa horiek aurre-ra egiteko, lehiakorrak izateko eta komunitatearen garapen iraunkorra lortzen laguntzeko.

Enpresa oinarritzat duen proiek- tu bat eta gizartera bideratuta dagoena, zalantzarik gabe.

Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du krisiaren ondorioak pairatu arren. Baina duela 10 urte sortutako ideia hark, pre-mia hark, helburu hark eta proiektu adoretsu hark jaso du egindako ahaleginaren ordai-na, Arabako enpresek gero eta gehiago eskatzen baitute beren egiteko modua era ar-duratsuan hobetzen ikastea, errentagarriagoak izatea eta beren xede diren publikoeki-ko harremanen arloan berri- tzea.

10 urte igaro izana arrazoi bikaina da pozik egoteko eta amore eman ez duten guztiei eskerrak emateko, baina, ba-tez ere, autokritikoak izateko eta aurrera egiteko helburuak elikatzen jarraitzeko erronka bat da, EGEaren premia ez-tabaidaezina agerian jartzen jarraitzeko.

Une honetan, gizarteak gar-dentasuna eta konfiantza es-katzen du, eta lankidetza da

edozein proiekturen (pertso- nala nahiz enpresa-arlokoa) oinarria, herritarrek partaide- tza aktiboa eskatzen dute eta enpresek indartu egin be-har dute komunitatea zerbi- tzatzeko duten bokazioa, eta, hain zuzen ere, une honetan FOARSE pozik dago osasun- tsu dagoelako eta ekimen ho-nek ezagutza ez ezik, EGEa Arabako enpresetan sar dadin ahalbidetzen jarraitzeko gogoa ere baduelako.

EGEa ez da osagarri bat, ez da baztergarria, baizik eta FOAR-SEren DNA osatzen du eta hura osatzen jarraituko du enpre-saren gizarte-erantzukizuna ongizate-gizarteak berma- tzeko gakoa dela onartzen duten pertsonak, enpresak eta erakundeak –publikoak nahiz pribatuak– dauden bitartean. 10 urte igaro dira jada. Eta hasi besterik ez dugula egin iruditzen zaigu. Eskerrik asko EGEari egunetik egunera bi-zitza ematen diozuen guztioi. EGEan sinesten duzuenoi eta bidean aurkitzen dituzuen era-gozpenak gorabehera gero eta apustu handiagoa egiten du-zuenoi.

ESKERRIK ASKO.

Bazen behin batean, orain dela 10 urte,…

Page 3: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

Zertarako balio izango luke ezagutzak hedatuko ez balitz? Zertarako balio izango lukete arrakastek partekatuko ez bali-ra? Zertarako balio izango luke berrikuntzak gizarteak aurrera egin dezan erabiliko ez balitz?

Lortu nahi zen helburuari buruz eta FOARSEk egin behar zuen bideari buruz duela 10 urte au-rreikusi zen marrazkian, ezin-bestekoa zen elkargune batzuk ezartzea pertsonak elkarrekin harremanetan jartzeko, teoria-tik praktikara jaisteko, hain lor-tezinak diren kasu paradigma-tikoak hurbiltzeko, enpresako networkinga sustatzeko, eta, era horretan, erakusteko, egu-nero, negozio humanisten eta profesionalen planetan aurki ditzakegula adibide inspira- tzaileenak. Izan ere, FOAR-SEk agerian jarri du Araban eta Euskadin jende askorentzat beren core businessa (jarduera nagusia) dela EGEa.

FOARSEk 10 urte hauetan garatu duen lanaren tresnarik adierazgarrienak bi izan dira:

1. Ate irekien egunak: zer-tan dira berdinak komunika-zio-agentzia bat, finkatzeak egiten dituen fabrika bat, bio-teknologia-laborategi bat edo zabuen enpresa bat? Guztiek EGEaren alde egiten dutela eta EGEa beren negozioan ez ezik beren hornitzaileengan, beze-roengan eta enplegatuengan ere barneratzea nahi dutela. FOARSEk ate irekien egun ba-tzuk antolatu ditu. Ekitaldi ho-rietan Arabako enpresek beren jardunbide egokiak ematen ziz-

kieten ezagutzera… Arabako enpresei! Bai, zeren askotan ez baititugu ezagutzen guregan-dik hurbilen daudenak.

2. Urteko biltzarra: ematen zuen “biltzar” hitza gehiegiz- koa zela guretzat, baina zuek erakutsi zeniguten zenbat eta handiagoa izan ametsa orduan eta urrunago eramango gaitue-la. Eta, horrela, lehenengo bil- tzarra antolatu genuen 2007ko maiatzean, eta, harrezkero, ur-tero elkartu gara zuen agen-detako ordu batzuk EGEari es-kaintzeko eta arlo horretan zer gauza berri dauden, egiazkoa zer den, probatzeko zer da-goen eta okerra zer den, zer ahalegin pertsonal egiten den eta zer dedikazio pertsonal dagoen entzuteko prest zau-deten Arabako enpresekin. Hainbat gai lantzeko aukera izan dugu, hala nola EGEa-ren gakoak etorkizunari au-rre egiteko, komunikazioa errentagarritasuna hobetze-ko tresna gisa, ordutegien arrazionalizazioa eta antola-mendu-ereduen malguketa. Gai horien inguruan jardun dute EGEaren alorreko esta-tuko hizlari garrantzitsuenek,

eta guk haiei entzuteko eta haiengandik ikasteko aukera aparta izan dugu. Hizlari ho-riek honako hauek izan dira: IESEko Enpresaren Gizarte Erantzukizun eta Gobernu Korporatiboan katedradun Antonio Argandoña jauna; Zientzia Ekonomiko eta Fi-nantzarioen Errege Akade-miako Zientzia Ekonomiko, Kontable eta Finantzarioen Sekzioko presidente Aldo Olcese jauna; Enpresa Ins-titutuaren dekanorde Joa-quín Garralda jauna; Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren eta PWCren izenaren zuzenda-ri Javier Garilleti jauna. Hamar urte daramatzagu biltzarrak egiten, eta, urte horietan guz-tietan, gainera, 20 enpresa baino gehiagoren (enpresa handiak eta ETEak) inplika-zioa eta partaidetza proaktiboa izan dugu eta enpresa horiek EGEaren alorrean gauza-tutako jardunbide egokiak azaldu dizkigute.

Eta zu ere arduratsua al zara? 2017ko udaberrian egingo du-gun biltzarrean zu ezagutze-ko eta zuri entzuteko irrikitan gaude.

LASTER ARTE!

Erantzukizuna partekatu eta ikasi egiten delako

José Manuel Sedes, Vodafone Españako Iraunkortasunaren zuzendaria

Paco Sosa, Corresponsables Fundazioko Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko Beha-tokiaren arduraduna

Page 4: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

Eta lurralde arduratsuen es-kuetan. Eta, beraz, pertsona arduratsuenetan. Komuni-tatea eraikitzen duten eta beren estrategiak ondasun guztien ongian oinarritzen dituzten pertsonen eskue-tan. Iraunkortasuna moda galkorra bihurtu ordez ha-ren aldeko benetako apustua egiten duten pertsonenetan. Konpromiso integrala, gaur egun ekonomiaren, gizartea-ren eta ingurumenaren ar-loko erantzukizunari jarraikiz bidea egiten ari den etorkizuna bermatzearen alde dagoen fi-losofia korporatibo eta pertso-nalean oinarrituta dagoena.

Etorkizuna, beraz, negozio ar-duratsuen eskuetan dago Eta hori badaki FOARSEk, eta horrela gauzatzen du, eta ho-rrela jakinarazi zion berriro ere gizarteari 2016ko maiatzaren 19an, Vitoria-Gasteizko Euro-pa Biltzar Jauregian antolatu zen X. biltzarrean.

“Negozio arduratsuak: EGEak 10 urte Araban. Etorkizunari aurre egiteko gakoak aur-kitzeko jardunaldia” leloa aukeratu zen Arabako erakun-deek eta enpresek elkarrekin jarduteko. Elkargune horretan hobekuntzak entzuteko, par-tekatzeko, aztertzeko eta pro-posatzeko aukera izan zen, Arabako enpresa-sarearen ibilbideak EGEaren estrate-giak finka ditzan etorkizunari aurre egiteko eta etorkizunean sendotzeko eta hazteko. Izan ere, FOARSE ren presiden-te Miguel Ángel Verastegui jaunak honako hau adierazi

zuen: “enpresa-erantzukizu-na enpresa handietan nahiz ETEetan geratzeko etorri da”, Europar Batasunak eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak berretsi dute ga-rrantzitsua dela enpresa-po-litikak egitea zentzu horretan. “Enpresek luzaroan iraun deza-ten balioa sortu behar dute be-raientzat eta ingurunearentzat”.

Eta zer sortzen du negozio arduratsu batek? Konfiantza. Eta zer sortzen dute erakun-de arduratsuek? Konfiantza daukaten herritarrak. Arabako diputatu nagusi Ramiro Gon-zálezek adierazi zuen EGEaren balioak sartu behar direla Ad-ministrazioan herritarren kon-fiantza berreskuratzeko politi-kan bereziki, eta, demokrazian, orokorrean. “Arabako Foru Al-dundian Kode Etiko bat onartu dugu, eta uste dugu printzipio batzuk, hala nola gardenta-suna eta gobernu ona oso ga-rrantzitsuak direla”.

Vitoria-Gasteizko alkate Gor-

ka Urtaran jaunak nabarmen-du zuen EGEaren balioak bat datozela Vitoria-Gasteiz beza-lako hiri baten nortasun-adie-razgarriekin eta adierazi zuen enpresa arduratsuek “lagun- tzen dutela gure hiria lehiako-rragoa izaten”.

Negozio arduratsuei buruz asko dakite FOARSEren X. Bilt-zarrean parte hartu zuten aditu hauek: Corresponsables Fun-dazioko Enpresaren Gizarte Erantzukizuneko Behatoki berriaren arduradun Paco Sosa, Vodafone Españako Iraunkortasunaren zuzen-dari José Manuel Sedes eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomia eta EGEko zuzen-dari Alfredo Ispizua. Azken horrek eman zion amaiera negozio arduratsuei buruzko erantzukizun korporatiboari buruzko X. biltzarrari. Hain zuzen ere, negozio arduratsu horiek, FOARSEri esker, Ara-ba etorkizun iraunkorra duen lurraldea izan dadin laguntzen dute.

Etorkizuna negozio arduratsuen eskuetan dago

Page 5: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

Pilar García de Salazar, Garapen Ekonomikoko eta Lurralde Orekako foru-diputatua

Aldaketa nagusia da, gaur egun, enpresetan modu posi-tiboan balioesten dela EGEa. Markan, izen onean, ospean eta antzekoetan egindako in-bertsiotzat hartzen da. Kon- tzeptuaren ikuskera eta ba-lioespena aldatu egin da, eta enpresen ikuskeran eta xedean sartu eta barneratzeaz gain, XXI. mendeko enpresa lehiakor baterako ezinbestekoak diren balio ukiezin batzuk eskuratu dira.

Nerea Melgosa, Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzia

Enpresak konturatu dira Gizar-te Erantzukizuna garrantzitsua dela, eta, gaur egun, ohikoa da enpresen helburuaren bar-nean gizartea, ekonomia eta ingurumena hobetzeko ekintza jakin batzuk sartzea (ekintza horiek oraindik ere batzuetan asistentzialismoarekin nahas-ten dira), gizarte-sektoreen es-kaerei eta premiei buruz duten pertzepzioaren arabera.

Gizartea konturatu da enpre-sak bere izatea gizarteari zor diola eta gizarte horren zati integrala dela, eta, horregatik, erantzukizuna eska diezaioke-ela eragiten dituen inpaktuen-gatik, baina baita gizartea ga-ratzen laguntzeko garaian ere.

Miguel Ángel Verastegui, San Prudencio Fundazioaren presidentea

Azken urte hauetan lau ekimen oso garrantzitsu gauzatu dira:

- Europako Batzordeak infor-mazio ez-finantzarioa heda- tzeari buruzko Zuzentaraua onartu du, zeinaren bitartez, Europar Batasuneko 6.000 enpresa handienak (500 lan-gile baino gehiagokoak) be-hartuta daude ingurumenari, gizarteari, lanari, giza eskubi-deei, ustelkeriaren aurkako borrokari eta aniztasunari buruzko arriskuak kudeatze-ko politika eta tresnen gai-neko informazioaren berri ematera administrazio-kon- tseiluetan.

- Sozietate kotizatuen gobernu onaren Kode Berria, zeine-tan gomendatzen den, alde batetik, EGEko politika bat –administrazio-kontseiluak onartu beharko duena– edu-kitzea; eta, bestetik, konpai-nien alderdi finantzarioei eta ez-finantzarioei buruzko in-formazioa ematea.

- Zigor kodearen aldaketa, zei-netan behartzen den delituari buruzko araudia eta preben- tzioa kontrolatzeko sistemak edukitzera.

- Garapen Iraunkorrerako 030 Agenda onartzea. Aipatu-tako Agenda Nazio Batuen Erakundearen 193 estatu ki-deek onartu zuten 2015eko irailean eta Garapen Iraunko-rrari buruzko 17 Helburuk osatzen dute.

Josetxo Hernández, ASLEren gerentea

EGEan sinetsi egiten da edo ez da sinesten. Eta hainbat arrazoirengatik sinetsi daite-ke. Esate baterako, korporazio handiek oso kontuan hartzen dute EGEa ospearekin lotu-tako arrazoiengatik; ezin dute

Zein izan da EGEaren aldaketa nagusia 10 urte hauetan?

Page 6: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

itxura txarrik eman Gizarteari edo Ingurumenari dagokionez, horrek serioski eragingo luke-elako korporazioen emaitzen kontuan. ETEetan gauzak bes-telakoak dira. EGEaren ekintza oso lotuta dago jabetza dute-nen ideiekin eta balioekin, eta EGEak emaitzen kontuan duen eraginari buruzko ikuskera txi-kiagoa dute.

Azken urte hauetan krisiak era-gin handia izan du ETEetan EGEko ekintzak praktikan jar- tzeari dagokionez, eta horrek esan nahi du ekintza hori ez dagoela ETEen lehentasunen artean eta ez dela Estrategian sartu. Nik esango nuke ez du-gula asko aurreratu; aldaketei buruz hitz egin behar badut, tamalez esan behar dut okerre-ra egin dugula. Baina, era be-rean, uste dut EGEa geratzeko etorri dela eta krisiaren aurreko kontzientzia-maila berreskura-tuko dugula.

Rosa Lavín, Konfekoopen presidentea

Gizarte-erantzukizunaren ga-rapena eta aplikazioa azken urte hauetan oso baldintzatuta egon da krisi ekonomikoaren-gatik. Tamaina handiko enpre-

sa eta kooperatiba gehienek eutsi diete eta/edo handitu di-tuzte gizarte-erantzukizuneko politikak (Mondragon Korpo-razioa, Eroski) eta fundazioak ere sortu dira hura gauzatzeko (Iberdrola Fundazioa, Euskal-tel Fundazioa), baina, aitzitik, enpresa txiki asko bizirauteko une larriak igarotzen ari dira eta baztertu egin dute gai horri buruzko estrategia oro.

Estatuko esparru publikoan hainbat proposamen egin dira, hala nola Ekonomia Iraunko-rrari buruzko Legea, Gardenta-sunari buruzko Legea, Informa-zio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea edo Zigor Kodearen aldake-ta. EAEn hainbat esperientzia sortu dira, hala nola XERTATU, IZAITE, FOARSE, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gi-zarte Gaietako Sailaren EGEa-ren lehenengo Euskal Estrate-gia (2015).

Aipamen berezia eskatzen du kooperatiba-sektoreak, sekto- re hori antolatzeko eredu ait-zindaria eta gizarte-arloko ku-deaketa arduratsuaren eredua-rekin bat datorrena baita. Esan dezakegu kooperatiba-ere-duak ahalbidetu duela krisiaren

ondorioei hobeto aurre egitea, eta horrek erakusten du gizar-tean arduratsua izatea etorki-zuneko inbertsioa dela.

Endika Ruiz de Zarate, Kutxabankeko Komunikazioa, EGE eta Hizkuntza Kudeaketaren zuzendaria

Gizarte Erantzukizun Korpo-ratiboaren kontzeptua duela hamar urte maila teorikoan ze-goen enpresetan; gaur egun, ordea, enpresetako ikuspe-gi estrategikoan azaltzen da, enpresek ikuskera zabalago batetik ikusten baitute beren jarduera, dimentsio etikoa, soziala, ekonomikoa eta go-bernantzaren alorrekoa bar-nean hartuta.

Finantza-erakundeen kasuan, errealitate berri hori ikusi da gi-zartea gero eta jabetuago da-goelako bere garapen iraunko-rra erabakigarria dela sistema ekonomiko osoak ondo fun- tziona dezan.

Arauen eta gizartearen eska-kizun-maila handiagoa den testuinguru batean, sistema finantzarioak kudeaketa-eredu etiko eta zuhurrago baten alde

Page 7: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du

gure hezkuntza-komunitateari erantzuteko jarduerak ere gau-zatuz, eta, era berean, ahalegi-nak egin ditugu jardun horiek gure curriculumera eramateko, gure ikasleak EGEan “hezten” saiatuz.

Eduardo Ochoa de Aspuru, EGIBIDEko ingurumen-arduraduna

Azken urte hauetan, EGEa kontzeptu globalago batera za-baldu da, orain soziala izateaz gain, ekonomikoa, ingurume-nekoa, politikoa, kulturala eta espirituala ere bada. Glokala denaz hitz egiten ari gara, hau da, espazio- eta denbora-ar-loko zeharkako mugimenduaz. Mugimendu hori, gainera, be-launaldien barnekoa eta belau-naldien artekoa da.

Guztien ongia indibiduala de-naren gainetik jarri da baldin eta planeta, gure etxe bakarra

kontserbatu nahi badugu. Duela hamar urteko mezu tra-dizionalak –erantzukizun indi-bidualera jotzen zutenak– jada ez dira nahikoa; izan ere, orain modu kolektiboan antolatu eta mobilizatu behar dugu portae-ra global negatiboetan eragin nabarmena izateko. Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasle batek hau adierazi zidan behin: “orain arte egoa ekoaren gai-netik egon da, pertsonala dena guztiona denaren gainetik”.

Gardentasunean, justizian, or-dainean eta adiskidetzean oi-narritutako onura partekatua-ri erantzun behar diogu gure eguneroko jardueran, Naturak ematen digun airerik eta urik gabe ezin izango genukeela iraun ahaztu gabe.

Elena Martínez y Ana Borge, Sirimiri Servicios Socio-Culturales enpresako EGEaren arduradunak

Gure ustez, denboraldi hone-tan EGEa funtsezkoa ez den edo korporazio handiei lotuta dagoen gai bat izatetik erakun-de eta enpresa kopuru handi batek bere kudeaketan aintzat hartzen duen gai bat izatera igaro da. Ikuspegi arduratsu hori zabaldu egin da eta ora-in ahalegin handiagoak egiten dira gai horretan hobetzeko.

egin du, hots, erakundeek den-boran zehar biziraungo dutela bermatuko duen, eta bizirau-pen horri esker, erakundeak bezeroekin eta inbertitzailee-kin hartutako konpromisoak zorrotz betetzea ahalbidetuko duen kudeaketa-eredu baten alde.

Kutxabanken kasuan, ingurune horrek beste aukera bat es-kaini dio historikoki izan duen konpromiso korporatiboaren baliozkotasuna berresteko. Konpromiso hori hainbat mo-dutara gauzatzen du: gizarteari egiten dion ekarpenari eutsiko zaiola bermatzen jarraitzeko modu gisa, jarduera ekono-miko eta inbertitzaile gisa, eta gizartean gauzatzen duen jar-duera garrantzitsuaren bitartez

Aitor Pérez de San Román, Urkideren zuzendaria

Nik uste dut aldaketa nagusia izan dela murrizketa handia izan duten edo desagertu diren gizarte-proiektuei laguntzen zieten baliabideak jaitsi izana. Gainera, inbertitzeko garaian nahi izaten zen inbertsioaren emaitzak agerikoak izatea be-rehala, eta horren ondorioz, epe ertain eta luzeko proiek-tuen kopurua nabarmen jaitsi da.

Gure kasuan, eta, beharba-da, krisiaren eragina hain handia izan ez den sektorea garelako, EGE indartsua edu-kitzearen alde egiten jarraitu dugu gizarte-arloko eta inguru-men-arloko jarduerak ez ezik,

Page 8: boletin 2016 eusk - La Fundación San Prudencio · Krisi ekonomikoak enpresak, eta, horrenbestez, gizartea hain gogor zigortu dituen hamarka-da honetan, FOARSEk aurrera jarraitu du