bizitokia-belen

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 06-Apr-2018

220 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 8/3/2019 Bizitokia-Belen

    1/1

    Gasteiz, European Green Capital / Europako hiriburu berdea

    Denok dakigunez, datorren urtean Europako Hiriburu berdea izendatuko

    duten hiria Gasteiz izango da, konpromiso eta ahalegin handia egin baitu arazo

    ekologikoak konpontzeko, baita herritarren bizi-kalitatea hobetzeko ere.

    Hortaz, momentu honetan bizitzeko Europako hiririk onena da Gasteiz.

    Dena dela, hiri gehienetan gertatzen den bezala, eguneroko bizimodua

    aurrera ateratzeko gure herrian alde txarrak ere aurki ditzakegu.

    Alde batetik, klimatologiari dagokionez esango nuke, udan izan ezik, nahiko

    hotz egiten duela eta eguraldia euritsua ere badela.

    Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua izanda ere, beste bi

    lurraldeek baino gabezia gehiago duelakoan nago. Adibide bat jartzeko

    aipatuko nuke hemengo aireportua merkantziak eramateko baino ez dela

    erabiltzen. Bidaia bat egitekotan beharrezkoa da beste hiri batera joatea

    hegazkina hartzera.

    Edozein modutan ere, hasieran aipatu dudan bezala baliteke Europako

    hiririk onena izatea.

    Bistan dago atzerritar bat lan bila edo hona etortzen denean, ezer aurkitu ez

    arren erabakitzen duela gure herrian geratzea. Atzerritarren ustez, hemendenetarik dugu: gizarte-instalazioak, osasun-zerbitzuak, garraiobide onak,

    hezkuntza aukerak eta batez ere, diru-laguntzak.

    Era berean, hiri txikia denez, ez dago hainbeste kutsadurarik ezta

    delinkuentziarik ere. Berdegunez beteta dago hiria eta hori da bisitariei gehien

    gustatzen zaien ezaugarria.

    Laburbilduz, alde txarrak eta alde onak alderatuz gero, argi dago gure hiria

    bikaina dela, bai bizitzeko, bai turismoa egiteko.

    Hau dena kontuan hartuta, galdetzen didatenean nongoa naizen, oso

    harro erantzuten diet Gasteizkoa naizela, jakina!

    Beln Pinedo