birpasa harremanak langabe profesionala

Upload: mlopezdelapuente8409

Post on 30-May-2018

218 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • 8/14/2019 Birpasa Harremanak Langabe Profesionala

    1/2

    Langabe profesionala

    A. Osatu testua beheko hitzekin.

    agiri ametsa arduradunek baldintzak

    Azken 27 urteetan, 4 urtez aritu da lanean frantziar bat. Halaere, 30 metro karratuko etxea eta autoa ditu. Nola? Estatuarendiru-laguntzak lortzen.

    Edozein pertsonaren ___(1)___ da lanik egin gabe bizitzea, ezta?Bada, horrela bizi da Thierry, Frantziako 44 urteko gizon bat.

    Azken 27 urteetan, 4 urtez lan egin du, eta, hala ere, autoa eta 30

    metro karratuko etxea ditu. Bere sekretua? Estatuaren laguntzak

    jasotzeko ___(2)___ ongi-ongi ezagutzea eta hanka-sartzerik ez

    egitea.

    "Langabe profesionala" dela dio eta Frantzian diru-laguntzak

    lortzea oso erraza dela.

    "Ez dut inoiz ___(3)___ faltsurik egin, eskatzen didatena betetzen duteta, deitzen badidate, beti joaten naiz lan-elkarrizketetara eta ez dut

    gezurrik esaten", esan du.

    Kontu honek eztabaida piztu du Frantzian, baina enplegu-

    bulegoetako ___(4)___ esan dute kasu bitxia dela.

    Thierryk adierazi du ez duela kontzientzia arazorik. Gainera, diru

    gehiago lortzeko, liburu bat idatzi du: Chomeur Proffesionnel

    (langabe profesionala).

    B. Aukeratu erantzun zuzena:

    1. Zenbat urtez aritu da lanean Frantziako gizon hori?a. bost urtez b. lau urtez c. sei urtez

    2. Zein ondasun ditu?a. 20 metro karratuko etxea eta motorrab. 30 metro karratuko etxea eta autoac. 35 metro karratuko etxea eta kamioia

    3. Zenbat urte ditu gizon horrek?a. berrogeita laub. laurogeita lauc. berrogeita hamalau

    4. Gizon horrek dio Frantzian diru-laguntzak lortzeaa. ez dela ez erraza, ez zaila

    b. oso erraza delac. oso zaila dela

    5. Agiri faltsurik egin al du inoiz?a. behin bakarrik b. normalean, bai c. inoiz ez

    6. Frantzian horrelako kasuak gertatzen dira.a. askotan b. batzuetan c. oso gutxitan

    7. Zer egin du diru gehiago lortzeko?a. etxea alokatu dub. liburu bat idatzi duc. autoa saldu du

    Zuzenketa:A. 1 ametsa; 2 baldintzak; 3 agiri; 4 arduradunek

    B. 1 b; 2 b; 3 a; 4 b; 5 c; 6 c; 7 b

  • 8/14/2019 Birpasa Harremanak Langabe Profesionala

    2/2