bidegorrian 12-2010 eusk

8
E zker abertzaleko eztabaida-gunea, zeinetan milaka militantek jardun zuten, izan zen abiapuntu. Eta eztabaida- gunea, azken batean, txosten bilakatu zen. Horren bidez, legez kanpoko egoera gaindituz, ezker abertzaleak alde bakarreko ekimena dela baliatuz, gatazka konpontzeko duen proposamena mahaiaren erdi-erdian jartzea lortu izan du. Atzerabiderik gabeko ziklo honen bitartez, ekimen politikoa berreskuratzeaz gain, orain arte erabilitako metodoak astindu egin dira. Parametro aldaketa izugarria da eta ez da deus berdin izanen jada. Horren erakusle baino ez da beste eragileek egin beharreko malabarismoak testuinguru berrian birkokatzearren. Batzuk oso eroso ziren aurre- ko egoeran eta okerreko oinaz ibiltzen harrapatu ditugu. Ez du inork jada ukatzen ziklo berri baten atarian gaudenik. Ezker Abertzaleko Aldizkaria 2010eko abendua Inoiz baino biziagorik Pasa den azaroaren 27an Tres Reyes Hotelean egindako agerraldian eta iraganeko zein oraingo 300 militante lagun, Ezker Abertzaleak alderdi politiko berria osatu behar duela iragarri zuen. Oinarri politikoak eta antola- kuntza moduak azaltzeaz gain, estatutu berriak aurkezte- ko asmoa ere iragarri zen. Alderdia legeztatze aldera, estatutu berriek “Alderdi legea”-rekin bat egin behar dutela plazaratu zuten. Horrela eginen da, Alderdi legea anti-demokratikotzat eta salbuespenezko legetzat jo arren. Anitz izan dira 2010ean izandako gertakizunak. Anitz eta potoloak, garrantzi handikoak. Aldizkari honetan, Agoizko berriekin jarduteaz gainera, gertakizun hauei eginen diegu so Euskal Herrian agertutako argazki berria deskribatzeko asmoz. EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 1

Upload: agoitzgorria-bidegorrian

Post on 08-Mar-2016

225 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Revista de la izquierda abertzale de aoiz.

TRANSCRIPT

Page 1: Bidegorrian 12-2010 eusk

E zker abertzaleko eztabaida-gunea, zeinetan milaka militantek jardun zuten, izan zen abiapuntu. Eta eztabaida-gunea, azken batean, txosten bilakatu zen. Horren bidez, legez kanpoko egoera gaindituz, ezker abertzaleakalde bakarreko ekimena dela baliatuz, gatazka konpontzeko duen proposamena mahaiaren erdi-erdian jartzea

lortu izan du. Atzerabiderik gabeko ziklo honen bitartez, ekimen politikoa berreskuratzeaz gain, orain arte erabilitakometodoak astindu egin dira. Parametro aldaketa izugarria da eta ez da deus berdin izanen jada. Horren erakusle bainoez da beste eragileek egin beharreko malabarismoak testuinguru berrian birkokatzearren. Batzuk oso eroso ziren aurre-ko egoeran eta okerreko oinaz ibiltzen harrapatu ditugu. Ez du inork jada ukatzen ziklo berri baten atarian gaudenik.

Ezker Abertzaleko Aldizkaria 2010eko abendua

Inoiz baino biziagorik

Pasa den azaroaren 27an Tres Reyes Hotelean egindakoagerraldian eta iraganeko zein oraingo 300 militantelagun, Ezker Abertzaleak alderdi politiko berria osatubehar duela iragarri zuen. Oinarri politikoak eta antola-kuntza moduak azaltzeaz gain, estatutu berriak aurkezte-

ko asmoa ere iragarri zen.Alderdia legeztatze aldera, estatutu berriek “Alderdi

legea”-rekin bat egin behar dutela plazaratu zuten.Horrela eginen da, Alderdi legea anti-demokratikotzateta salbuespenezko legetzat jo arren.

Anitz izan dira 2010ean izandako gertakizunak. Anitz eta potoloak, garrantzi handikoak.Aldizkari honetan, Agoizko berriekin jarduteaz gainera, gertakizun hauei eginen dieguso Euskal Herrian agertutako argazki berria deskribatzeko asmoz.

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 1

Page 2: Bidegorrian 12-2010 eusk

n Jarduera politikoa guztizbaketsua eta demokratikoa.Proiektu honen estrategiasozialista eta independen-tistan ez dago mehatxubortitzetarako lekurik.Konpromisoa sendoadugu, ez da koiunturala,ezta taktikoa ere. Helburupolitikoak lortzerako bide-an, bortizkeriaren erabilpe-na eta meha-txua ukatubehar dira.n Mobilizazioa, herrizherriko atxikipena, desobe-dientzia zibila, borrokaideologikoa eta erakundee-tako parte hartzea erabilikodira soilik.n Subiranoak eta indepen-dentistak diren indar meta-keta progresista non insti-tuzio zein gizartearenindar korrelazioak aldadaitezkeen parametro poli-tiko eta sozialak eragitealdera.n Eszenatoki berri hone-tan, bulkatu behar dunegoziazio eta dialogo pro-

zesu bat demokratikokigatazka konpon dadin.Testu inguru honetan,banakako eta kolektibokoeskubide guztiak errespeta-tuz, preso eta sasitan dau-den guztiak Euskal Herriraekarri behar dira. EuskalHerritarron borondateademokratikoki espresaturikizanen da herri honen etor-kizunerako motorea.n Gizartea modu zuzen eta

bidezkoago batean antola-tzeko asmoz, langileriaezinbesteko erreferentziabilakatuko da.n Emakume zein gizonororen parte hartzea ber-matzen duen guztiz demo-kratikoa den funtziona-mendua eta barneko anto-lamenduaz baliatuko gara.Erabakiak beraz, modudemokratiko eta bidezkoanhartuko dira.

B ide demokratiko eta ez-borti-tzaren alde egiten dugu apus-tua. Eta apustuak irauli egin

du eszenatokia, azkar eta sakonki.Urte baten buruan azken 50 urteotanizandako ibilbidea aztertu egin da.

Egoera honetara heldu ahal izate-ko aurrera pausu garrantzitsuakeman behar izan dira azkeneko urte

eta erdi honetan.Beste aldetik, indar metaketa

ardatz bihurtu dugu. Akordio estrate-gikoen laguntzaz, gizartea ikusten arida sozialismoa eta independentzia-ren beharra.

Eta azkenik, gure proiektua, bihelburu hauek zutabe dituela, ilusio-nagarria eta egingarria izan badela.

Ezker abertzaleak,

alde bakarreko ekime-

na dela baliatuz, gataz-

ka konpontzeko duen

proposamena mahaia-

ren erdi-erdian jartzea

lortu izan du

Hauxe da gure apustuaOzenago esan genezake baino garbiagorik ez.Batzuentzat ez da inoiz nahikoa izanen. Gehiagoeskatuko digute betiko aitzakiarekin eta betiko hel-buruarekin: gu kanpo uztearren, herri borondateamodu faltsu eta tranpatian beraiek kudeatzearren.

Erabaki-guneetatik kanpo izanik, dena borobilateratzen zaie. Guztiei, Patxi Lopezi, Miguel Sanzi,eta Euskal Herriko ehunka udaletan. Baita agoizkoEnguitari ere.

Presarik ezJakin badakigu Espainiako Erreinuak nola jokatzenduen eta bere jatorri antidemokratikoaz jabetzengara. Mende eta mende indarrez gu menderatuz dara-matzate. Gure apostua etorkizunari begirakoa daHelburua, gaur egun, bakea eszenatokia erdiestea da.Helburua ez da ixten soilik 2011an izanen diren hau-teskundeetan. Edo alderdikeriatan eta epe laburrekoakordioetan oinarritzen diren estrategietan.

Eztabaida gunea eta txostenetik sortu den alderdi berriaren aurkez-pena inflexio puntutzat jo du ezker abertzaleak:

Zutik Euskal Herria, EzkerAbertzaleko eztabaida

gunea

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 2

Page 3: Bidegorrian 12-2010 eusk

n GERNIKA: BAKERAKO ETAKONPONBIDE DEMOKRATIRA-KO ESZENATOKIA. 28 eragileeksinatutako akordioan egoera ez-bortit-za bermatuko da. Dialogoa eta nego-ziazioa arlo guztietan zabalduko da.Mitchell printzipioetan zehazturikokonpromisoak hartuko ditu oinarri.

Ondoko hauek dira:- Afera politikoak konpontzeko

tresna demokratikoak eta baketsuakerabiliko dira soilik.

- Alderdi askotariko negoziazioetanlorturiko akordioak ezin dira baldin-tzatu indarrez edo bortizkeriaren era-bilpenarekin mehatxatuz.

- Alderdi askotariko negoziazioetanlorturiko akordioak errespetatukodira. Tresna demokratikoak eta baket-suak erabiliko dira akordio horiekaldatzearren.

Mitchell printzipioak IparIrlandako etorkizunaz negoziatze alde-ra, Ipar Irlanda, Bretainia HandikoGobernua eta Irlandako alderdien arte-an adosturiko 6 oinarrizko arauakdira. Estatu Batuetako GeorgeMitchell senatariak, Irlandako Bakeprozesuan, asko inplikatu zena, emandie izena prin-tzipio hauei (http://es.wikipedia.org/wiki/Principios_Mitchell).

Informazio gehiago:www.ezkerabertzalea.info/irakurri.php?id=6012

n AKORDIO ESTRATEGIKOA EA-REKIN. Akordio honen oinarriak bidira: Euskal Estatua sortzea eta eredusozial alternatiboa bulkatzea.

Bi helburu hauek Espainia eta

Frantziarekin egin beharreko konfron-tazio baketsu eta demokratikoen bidezerdietsiko dira.

Pasaden azaroaren 23an egin zenAgoitzen akordio honen aurkezpena.Indar abertzaleak biltzeko akordiohonek aurrekari bat du Agoitzen,Mendiburua sortu baitzen. Orimendiksuposatu zuen esperientzia gogoratze-ko modukoa da. Tresna honen bitartezeskualdean lorturikoa ez zen makalaizan: Luzaidetik, Burlatara, Aezkoatik,Kasetara, aran eta herri guztietako jen-de ezkertiarra eta abertzalearen topa-gune bilakatu zen eta asanbladak etaauzolana zituen oinarri. Franco ondo-rengo lehenbiziko hauteskundeetanUNAI-k eta Mendiburuak gehiengoezkertiarra eta abertzalea osatzea lortuzuten Agoizko Udalean.

Emaitzak ezin hobeak eman dituenelkar lanerako tradizio hau epe motze-an errepikatzeko aukera dagoelakoangaude.

Informazio gehiago:http://www.ezkerabertzalea.info/doku/lortuarte-es.pdf

n BRUSELASKO ADIERAZPENA.Brian Currin hegoafrikarrak nazioarte-ko gatazka konponbideetan 21 adituksinaturiko adierazpena aurkeztu zuenBruselasen. Adierazpenean garbi mint-zatzen da: “Europan geldi-tzen den azkeneko gatazka” kon-pontzeko aukerak egon badira.Gainera, Esker Abertzaleak emandakopausuak begi onez hartzen dira etabukatzeko ETA erakundeari eskatzenzaio adierazpen honekin bat egitekohorretarako su etena iraunkorra etaegiaztagarria adieraziz. Bertzetik, irekiden prozesuari egoki erantzutekoeskatzen zaio Espainiako Gobernuari.

Aipatzeko modukoa da adierazpe-na sinatu dutenen artean lau NobelSaridunak dira eta MandelaFundazioa. Asko eta asko ezinbestekoeragileak izan dira odolez beterikogatazka politikoen konponbidean,

Ipar Irlanda edo Hego Afrikako gataz-ketan ibiliak dira, esaterako.

Informazio gehiago:

www.gara.net/agiriak/20100329_declr_firm.pdf

n ETAREN ADIERAZPENAK.Testu inguru honetan ETA ez da geldi-rik egon. Hona hemen azken aldiota-ko adierazpenak.

2010-9-5.- «BBC» telebistarako eginda-ko grabazioan, ETAk nazioarte mailanjarduera armatuak etetea iragartzendu.

2010-09-19.- Beste komunikatu batean,ETAk aditzera ematen du berak hartubeharreko konpromisoak aztertzekoprest dagoela eta Bruselas Adierazpenasinatu dutenarekin konpromisoak har-tzeko prest dagoela.

Halaber dio: ”Euskal HerriakEspainia eta Frantziarekiko duengatazka oinarri politiko sendo bateandatza. Horrexegatik, gatazka gainditze-arren, pausu partzialak baino, osokoproposamena behar da zeinaren bitar-tez gatazkaren sustraiak eta korapiloakaztertuko diren.

Gaineratzen du: “ Ez du bere eran-tzunkizuna saihestu nahi eta konpon-bidea, halabeharrez, alde anitzetakoakordioen bidez eta negoziazioa etadialogoa tarteko. Borondate demokra-tikorik balego, gaur eta hemen gatazkakonpontzea badago.”.

Informazio gehiago:www.gara.net/paperezkoa/20100919

2010-9-26.- «Gara»n argitaraturikoelkarrizketa batean ETAk dio pausubat (jarduera armatuen etena, alegia)emana duela eta pausu berriak emate-ko borondatea agertzen duela.

Informazio gehiago:www.gara.net/paperezkoa/20100926

Eztabaida prozesuaren ondorioz, eta pauso garrantsitsuak emanez, gertakizun handiak gertatu dira:

Bruselasko adierazpenean dioten

bezala, Europan gelditzen den

azkeneko gatazka konpontzeko

aukera egon bada

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 3

Page 4: Bidegorrian 12-2010 eusk

G AMESA etorreraren berri izangenuelarik, berri ontzat jogenuen. Egun, bi urte igaro ondo-

ren, berdin pentsatzen jarraitzen dugu.Eskualdeko enpleguari mesedea egitenahal diolakoan gaude. Eta enplegua osa-suntsua eta kalitatezkoa izatea esperodugu. Urritik aitzin lan elkarrizketak etakontratazioak hasiak direla jakin badaki-gu. Zurrumurruen arabera dozena erdibat langile hartuko dituzte hilabeteko.Urriaren 17an, «Diario de Navarra»nagerturiko artikulu baten arabera, 89 lan-gile dira Agoitzen, 64 zuzeneko langileakdira eta 25 zeharkakoak. Hauen guztienartean, 55 Altsasutik datoz eta enpresamartxan jarri zenez geroztik, 44 kontratuberri egin dituzte. Ehun bat langile dagoGAMESAn gaur egun. Gainera, Cortesenbi parke eoliko jarri nahi dituzte mart-xan. Antza denez, Agoizko lantegian egi-nen diren palak parke hauetan ezarribeharreko errotak egiteko izanen dira.

400 lanpostu GAMESAN?2008ko maiatzean izan zen GAMESAkAgoizko lantegia ezarri behar zuen ira-garkia. Zabor-hipoteken erorketa, krisia-

ren sugarra piztu zuen gertakaria, alegia,3 hilabete geroxeago gertatu zen. Krisianoiz eta nola bukatu behar den jakiterikez dago.

Agoitzen 400 lanpostu izan beharziren aurreikuspena krisiaren aurrekoaere bada. Eta aurreikuspen honetan ezzen kontenplatu munduko egoera ekono-mikoaren aldapa beherako joera: finantza

merkatu ezegonkortasuna, higiezinenburbuilaren erorketa, bankuen kiebrak,Europar Batasuneko zenbait herrialdeenerreskatea (Irlanda, Grecia), greba oroko-rrak Portugalen eta Frantzian. Eta etenga-beko sentipena galdera bihurturik jada:Espainia hurrengoa ote? Testuinguruhonetan, akaso GAMESAak ez du krisiakontuan hartu behar den bezala.

Beste zenbait datuGAMESA enpresari lotuta diren zenbaitdatu plazaratu beharrean gaude:- Altsasuko lantegia, itxita. Horrenondorioz, Altsasutik Agoitzera 55 langileekarri dituzte. Deslokalizazioak nonahiditugu. Enpresa handiek ez dute lanegonkorrik ziurtatzen. Multinazionalakbadatoz gaur eta bihar badoaz. AtzoAltsasukoa. Bihar Agoizkoa izanen?- GAMESAn dauden sustantziekinkontaktua izateagatiko alergiak edogaixotasunak. Agoizko bik, bederen,GAMESA utzi behar izan dute horrexega-tik. Ezin da baztertu han erabiltzen dirensustantziekiko alergikoa izatea eta horrenondorioz, lantegi honetan jardutea ezi-nezkoa suertatzea.- IBEX-35 indizean GAMESArenakzioen balioak ari dira jaisten etenga-be. IBEX-35 burtsa indize bat da nonakzioen balioen gorabeherak azaltzendiren Espainiako 35 enpresarik aberatse-netan. Urte batean, esaterakoGAMESAren akzioaren balioa %60 jaitsiegin da. Bertan, orain eta etorkizunean,merkatuek eta inbertitzaileek enpresahorrengan duten konfiantza islatzen da- Prototipoaren (A G10-X) bideragarri-tasuna. Agoitzen prototipo berria ekoiz-tu behar da. Ekoizpena krisi aurreko era-bakia da berriro ere eta inor gutxik dakieskaria hori mantenduko den hemendikaurrera.- “GAMESA hace planes en el aire”.Halako izenburua zegoen urriaren 17an«El Pais» egunkariak (bere ekonomiagehigarrian) argitaraturiko albistea etaGAMESA enpresak zuen hizpide. BertanGAMESAk hiru urterako aurkeztu duenPlan Estrategikoaren ildoak azaltzenziren. Bertan, merkatu berriei (Brasil,China, India) lehentasuna ematearen aldeeta Europan (Estatu Espainiarra barne)ekoizpena poliki-poliki gutxitzearen aldeagertu ziren.

Bertzetik, azaroaren 28an «CincoDías» egunkarian As Somozas (ACoruñan) zuten lantegia itxi behar zelaagertu zen. Horren ondorioz 62 langilekaleratu behar zituzten.

Agoitzen 400 lanpostu

izan behar ziren aurrei-

kuspena, krisiaren aurre-

koa da. Akaso GAMESAk

ez du krisia kontuan

hartu behar den bezala

GAMESA Agoitzen

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 4

Page 5: Bidegorrian 12-2010 eusk

Gauzak motel samar dabiltzaEz dago berri handiegirik soka luzehonen atal honetan. Akaso gaitasunik ezaAIA Udal taldearen partez, denbora pasaahala modu nabarmenagoan adierazia.

Lur eremua eta gelditzen den etxe pus-kan desjabetze prozesua martxan jarri da,oraindik sobera zehaztu gabe bada ere.Bide horretan eta bost urte pasa ondoren,txosten ekonomikoa plazaratu da non227.000ko balioa, Babes ofizialekoEtxeak egiteko balioa, alegia, ematenzaion lur-eremuari. Horrek esan nahi dujabeek, Udalak jarritako baldintzak beteezean, kopuru hori lortuko lukete.Espero bezala, jabeak ez ziren ados kopu-ru horrekin eta helegitea bideratu dutejadanik. Bertzetik eta desjabetze prozesuabideratze aldera, txosten juridikoa faltandago oraindik.

Bide judiziala alde batera utzita,Udalak Diaz Etxeak sortutako kalteakkonpontzeko eskumena izan badu.Aldamioak kentzen hasten ahal zen, bai-ta auzokide zein oinezkoen arriskuakkentzeko egiten ahal diren hobekuntzakmartxan jartzea ere.

Gauzak horrela, itxaron beharra dago,honen inguruko mugimenduak noiz ikusiko.

Bertzela, Alde Zaharrean aspaldikopartez jasaten den kaosa eta prekarietate-aren erakuslehio baino ez da “Villa deAoiz” 5. Argazki Txapelketan emandako

bigarren saria. Aurtengoan, “Descons-trucciones” izeneko lanak Díaz Etxea duinspirazio iturria. Gogoratu dugu iazko-an, eta herrian barna ikusten ziren argikableen erakusle gisa, “Entre cables” izene-ko lanak lehenengo saria eskuratu zuela.

Bi argazki, azkenik Udal Talde batenispilua deritzogu: aldamiotan murgildu-ta.

Auzia artxibatua, 25 urte eta geroGipuzkoako Audientzia Probin-

tzialak, hiru hipotesi irekia uztendituen arren, sumarioa itxi du. 25urteren buruan, bere heriotzarengatikosumarioa artxibatu dute. Halaber,Audientziak ez du baztertzen MikelZabaltza Guardia Zibilak ezarritakotorturaren ondorioz hilik suertatzea.Dena den, bertsio ofiziala ezin delaukatu defendatzen du.

Bertsio ofizial honen arabera,ETAren zulo baterako bidean, hiruguardia zibil lagundurik eta bizkarre-tik esposaturik, Bidasoa ibai ertzetikihes egin zuen.

Bertsio faltsuaBertsioa iruzur galanta baino ez

zen eta inork gutxik sinetsi egin zuenEuskal Herrian. Hemen sortutako pre-sioari esker, haren gorpua agertu eginzen. Edo hobe esanda, agintariek

haren gorpua agerrarazi zuten. Egunbatetik bertzera, haren desagerpena eta20 egun pasa ondoren, Mikel atxilotuzutenek haren gorpua aurkitu zuten.Non eta hogei egun horietan urpeka-ria talde espezializatuek miatu zuteneskualdean.

Torturak“Bañera” deituriko metodoa Mikeliaplikatu ondoren Intxaurrondo kuar-telean joan zitzaien hipotesia egia bila-katu zen. Mikelek osasun arazoakzituenez, aste batzuk lehenago eba-kuntza egin zioten. Torturak ezin izanzituen jasan. Torturatu zutenen arteanDorado eta Bayo zeuden. Bi hauek,beraien nagusia izan zen EnriqueRodríguez Galindo-rekin, Lasa etaZabala auzian kondenaturik suertatuziren.

Abenduaren 2an izanda-

ko Osoko Bilkuran desja-

betze expedientearen

hasiera onartu egin zen

Diaz etxea

Mikel Zabalza, gogoan zaitugu!

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 5

Page 6: Bidegorrian 12-2010 eusk

Kronologian 1997. urtea: Indarrean sartu zenInstalazio, Eraikuntza eta Obren gainekoZerga (EIOZ), eta ezarri zen (udalareneskumena da) zerga tasa (egindako obrarenexekuzio materialaren aurrekontuaren %5hain zuzen ere), Nafarroako tasarik altue-netako bat.

Ez ziren kontuan hartu Agoizko zen-bait eraikin zaharberritze eta apaintzeobrentzako aurrikusitako dirulaguntzaketa salbuespenak.n 2000. urtea: 2000.eko martxoan eginda-ko osoko bilkuran onetsi zen herriko erai-kinak zaharberritu, edertu eta apaintzekolanentzako dirulaguntzak arautzen zituenOrdenantza.n 2010. urtea: AIAk proposaturik, pasaden irailean egindako osoko bilkuranhasiera batez onetsi zen 2000. urteko orde-nantzari eginiko aldaketa.

Aldaketa hori behin betikoa egin zenazaroaren 4an, interesatu orok alegazioakegin ahal izateko jendaurrean bidezko den-boraldia egon ondoren. Ezker abertzaleakalegazioak aurkeztu zituen, uste baitzuengure herriko eraikinak hobetzeko etazaharberritzeko lanak (bereziki alde zaha-rreko eraikinen kasuan) arautzeko momen-turik egokiena zela.

Alkateak dioEgin genituen bi alegazio horiek baztertuondoren, alkateak aitortu zuen “oso inte-resgarriak zirela Agoizko etxeen zaintzaeta zaharberritzea bultzatzen dutelako,baina, udalaren krisialdi ekonomikoadela eta, ez zela alegazio horiek onestekogarai egokia”.

Gaineratu zuen: “aipatu ordenantzanhobekuntzak egin baino lehenago zegoelainstituzioak diru-bilketa egitearen beharra”.

AIA-REN PROPOSAMENAK

1. Art.: Dagokien EIOZ-ren zenbatekoaren %100ekodirulaguntza jasoko dute 30 urte baino gehiagoduten eraikinetan egindako ondoko obra edo

instalazio mota hauek:

a/ teilatuak, hodiak eta teilatu-hegalak

b/ Fatxadak eta leihoak margotu eta konpontzea.

c/ Kontraleihoak jartzea, balkoiak konpondu edoixtea

2. Art.: Dagokien EIOZ-ren kopuruaren.%80ekodirulaguntza jasoko dute Nafarroako Gobernuaren

zaharberritze kalifikazioa jasotzen duten eraikinetako obrek, etxeetako kanpoaldean zein

barnealdean eginikoak.

3. Art.: Dagokien EIOZ-ren zenbatekoaren %100ekodirulaguntza jasoko dute herriko irabazi asmorik

gabeko entitateek (Nafarroako Gobernuak ofizialkionartutakoak) eginiko obrek.

GURE ALEGAZIOAK

Dirulaguntza hori handitzea eta EIOZ-ren %100ematea ere 30 urte baino gehiago dituzten eraikinenbarnealdean egiten diren obrengatik. Modu berean,

ez ordaintzea obrek irauten duten bitartean bide publikoan aldamioak jartzeagatiko tasa.

(BAZTERTUTAKOA)

EIOZ-ren %80ko dirulaguntza ematea 12 urte bainogehiago (dirulaguntza emateko Nafarroako

Gobernuak ezarritako baldintza da) dituzten eraikinetako barnealdea zein kanpoaldea

zaharberritzeagatik, eraikin horiek NafarroakoGobernuaren kalifikazioa lortu ala ez.

Kalifikazioa ez izanak ez du Udalaren dirulaguntzaematea eragotzi behar. Modu horretan, etxeen zahar-

berritzea bultzatzen da.

(BAZTERTUTAKOA)

Aipatu artikuluan sartzea asmorik gabeko entitateguztiak, Nafarroako Gobernuak ofizialki onartuak

ez baditu ere, eta udalak erabakitzea, irizpide objek-tiboak erabiliz, dirulaguntza ematen duen.

(ONARTUTAKOA)

Ezker abertzaleak

Ordenantzaren aldake-

ten inguruko alegazioak

aurkeztu zituen. AIA-k

hauetako bat baino ez

zuen onartu azaroan

izandako Osoko Bilkuran

Zaharberritzerako ordenantza

Hauek dira AIAk aurkeztutako aldaketak eta guk egindako alegazioak:

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 6

Page 7: Bidegorrian 12-2010 eusk

BalorazioaEkonomikoki garai oparoagoak izan dire-nean AIAk ez du Alde Zaharra eta etxebi-zitzak zaintzeko interesik erakutsi.Nahiago izan du auzo berriak eraikitzeabultzatu ahalik eta diru gehien jasotzeko.Espekulatzeko nahiak, dirua egiteak, mugi-tu du haien politika. Azpiegitura garrantzi-tsuak egin dituzte, bideragarritasun ekono-miko gabeak, eta erakutsi dute zein gutxiaxola zaizkien kaleak, etxeak, bizilagunak.

Udalak informatzen edo desinforma-tzen du?Udalak bete eta betarazi behar du 2000.urtean onetsitako ordenantza eta harenondorengo aldaketak. Gainera, ordenan-tzan aurrikusten diren dirulaguntzen ingu-ruko informazioa eman behar du.

Adibide batNorbaitek etxea berritu behar badu eta 1.artikuluak (etxea 30 urtetik gorakoa izatea)betetzen baldin badu, ez lukete partidahauengatiko EIOZ-a ordaindu behar: teila-tuak, hodiak eta teilatu-hegalak (1.A art.);fatxadak eta leihoak margotu eta konpon-tzea (1.B art.); kontraleihoak jartzea, bal-

koiak konpondu edo ixtea (1.C art.).Hala ere, badakigu aipatu baldintzak

betetzen zituzten hiru kasutan udalakkobratu die obra osoari dagokion %5,EIOZ ordaintzea salbuetsia duten partidahoriei dagokiena baren. Afera ez da 20euroko aldea, gora edo behera. Kasu horie-tan, 2.000 - 3.000 € bitartekoak zirenkobratutako kopuruak.

Zuei laguntzeko prestZaharberritze ordenantzarekin lotutakoedozein galdera edo zalantza argitzekoprest gaude.

Etxea berritu nahi duen guztia animatunahi dugu informazioa eskatzeraUdaletxean edo Nafarroako Gobernuakzaharberritzeei buruzko informazioa ema-teko zabaldu duen bulego berrian.

Modu berean, leku horietara jo dezakeetxea zaharberritu duenak (edo asmo due-nak) eta Udalak kobratu dion EIOZ zuzendagoen jakin nahi duenak. Ez du axolaobra noiz egin den, erreklamatzea dago,eta araua bete ez badute, aipatu kasu horie-tan egin den moduan, kobratutako kopu-rua itzuli behar dute.

Udalak bete eta beteara-

zi behar du Ordenantza.

Gainera, Ordenantzan

zehazten diren dirula-

guntzen inguruko infor-

mazioa eman beharko du

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 7

Page 8: Bidegorrian 12-2010 eusk

Errotuluak elebidunez?Agoizko Jubilatuen Klubaren Presidentea, AIA-ren partai-dea eta “Consejo Navarro de Personas Mayores” delakoa-ren partaidea denak, Jubilatuen Egoitzan dagoen errotuluaelebidunez jartzeari uko egin dio. Jubilatu guztiak (etabereziki euskararekin lotura dutenak) animatu nahi ditugueskatzera presidenteari errotulua elebidunez jart dezala.

Agoitz, frankismo garaiko sinbolorik gabeAgoizko kaleetan barnaz iren frankismo garaiko sinboloakdesagerrarazi ditugu jada. Ekimen honekin bat egin dutenauzokideen aurrera pausuak zoriondu nahi ditugu.Zoriontzeko moduko ere bada, auzokide hauei eskerAgoitzen lortu duguna: Agoizko familia askorengan

horrenbeste sufrimendu ekarri duen diktadura baten arma-rriak eta zeinuak herrian barna ez ikustea.

Zinegotzia non bizi da?San Miguel Auzoaren ondoan dagoen semaforoaren pare-an bi etxebizitzei heldu ahal izateko sarbidea egokitu berridute. Zein aldetan bizi da AIA-ren zinegotzi ohi bat?

Atezainaren oposizioaIkastetxeko atezaina izateko oposizioa aspaldidanik bihur-tu da arazo. Batetik, lanpostua eskuratu zuen langilea etaharen familiarentzat, ziurgabetasunez beteriko egoeran bai-tira. Bertzetik, udalarentzako, egoera horren erantzulebakarra. Bi epaien bidez deialdia indargabetu dute. AIAk,epaiak onartu beharrean, helegiteak jarri behin eta berriznahiago. Krisian gaude eta hauxe ez da Agoitzek dituendiru-sarrerak xahutzeko modurik zintzoena. Nor ordaint-zen ari da hau guztia? Oposizioa gaizki planteatu duenaakaso?

Krisirik bai?Agoizko Udala krisian dagoela diote. Zertan gastatu duteazken hogei urte hauetan etorritako dirua, parrastan heldu-takoa urtegiaren truke? Jaietan kontrataturiko orkestretan45.000 €ko xahutu egin dute. Krisia ote?

WI-FI sarea eskuragarriwww.agoitzgorria.info-tik bideraturiko iradokizun batenbitartez, WI-FI sarea liburutegian jartzea eskatu genuenUdaletxean. Abendutik, Agoizko liburutegian zerbitzuaeskuragarri dago jada.

Laburrak

Albisteak: 170Zazpi albiste hilabeteko

Albiste bat eguneko

20.000 bisita 17 hilabete hauetan100 bisita eguneko eta 2.000 hilabeteko

325 irakurle ezberdin hilabeteko

www.agoitzgorria.info, 17 hilabetez sarean

www.agoitzgorria.info-k blog interaktiboa izan nahi du Udal gaineko informazioa eskuratzeaz gainera, herritarrakgai honen inguruko iradokizunak eta ekarpenak helarazi ahalko lituzke.

Esan nahi dugu ekimen honen helburua, azkenik, zuen partehartze bultzatzea izan dela. Beraz, zuen zalantzak,salaketak eta iradokizunak ongi etorriak izanen dira. Gurekin harremanetan jartzeko animatzen zaituztegu. HorrelaAgoizko guztion proiektua izaten lortuko baitugu.

EUSKARAZ 2010-12-17 ondo:agoitz 13/12/2010 16:10 Página 8