berri onak, berri txarrak

71
Berri onak, berri txarrak Helena Tabernaren Berri ona filma estreinatu zen egunean bertan, hainbat komunikabidetako webguneetan mezu sorta harrigarria agertzen hasi zen. Tonuagatik, harrigarria. 36ko gerrari buruz beste film bat, puaf. Ez ote zegoen gai gehiago, beti atzera begira, beti obsesio horien inguruan; ez al ziren konturatzen guk beste zerbait nahi dugula, inor ez dela film horiek ikustera joaten, aski dela. Anonimotasuna nagusi, noski. Webguneetako egitura parte hartzaileek hori dute, onerako eta txarrerako. Baina, hala eta guztiz ere, idazteko eragatik, jende gaztearen mezuak iruditu zitzaizkidan. Berri ona filma —izen hori du La buena nueva-ren euska- razko bertsioak— ikusi berria nuen, eta minbera nintzen, nonbait. Helena Tabernari elkarrizketa egin nion egunean, mikrofonoa itxita aipatu nion ez nekiela oso ondo filma no- la baloratu. Hurbil egin zitzaidala, oso, baina hori erraza ze- la, istorioa oso ondo ezagutzen nuelako, eta ingurua ere etxeko egiten zitzaidalako. Ezin arrotz sentitu Beriain, Ara- lar, Urbasa, tren geltokia, elizako bankuetan belauniko age- ri ziren aurpegiak, Marino Aierraren pertsonaia. Baina hur- biltasun hori filma bera epaitzeko langa emozional handi samarra zela aitortu nion. Ez nion esan eszenak, behin baino gehiagotan, aldez aurre- tik iragarrita iruditu zitzaizkidala, alegia kontakizun osoan zehar ustekabe gutxi topatu nituela; ez nion esan pertso- naiaren bat edo beste kitsch samarra egin zitzaidala, eta is- torioa bera, laua. Ikuslearen interpretaziorako leku gutxi utzi zuela. Mezua argiegia zela, zuzendariak eskutik heldu ALBERTO BARANDIARAN IRITZI BILKETA 169 azaroa-abendua 2008

Upload: others

Post on 02-Oct-2021

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Berri onak, berri txarrak

Berri onak, berri txarrak

Helena Tabernaren Berri ona filma estreinatu zen eguneanbertan, hainbat komunikabidetako webguneetan mezu sortaharrigarria agertzen hasi zen. Tonuagatik, harrigarria. 36kogerrari buruz beste film bat, puaf. Ez ote zegoen gai gehiago,beti atzera begira, beti obsesio horien inguruan; ez al zirenkonturatzen guk beste zerbait nahi dugula, inor ez dela filmhoriek ikustera joaten, aski dela. Anonimotasuna nagusi,noski. Webguneetako egitura parte hartzaileek hori dute,onerako eta txarrerako. Baina, hala eta guztiz ere, idaztekoeragatik, jende gaztearen mezuak iruditu zitzaizkidan.

Berri ona filma —izen hori du La buena nueva-ren euska-razko bertsioak— ikusi berria nuen, eta minbera nintzen,nonbait. Helena Tabernari elkarrizketa egin nion egunean,mikrofonoa itxita aipatu nion ez nekiela oso ondo filma no-la baloratu. Hurbil egin zitzaidala, oso, baina hori erraza ze-la, istorioa oso ondo ezagutzen nuelako, eta ingurua ereetxeko egiten zitzaidalako. Ezin arrotz sentitu Beriain, Ara-lar, Urbasa, tren geltokia, elizako bankuetan belauniko age-ri ziren aurpegiak, Marino Aierraren pertsonaia. Baina hur-biltasun hori filma bera epaitzeko langa emozional handisamarra zela aitortu nion.

Ez nion esan eszenak, behin baino gehiagotan, aldez aurre-tik iragarrita iruditu zitzaizkidala, alegia kontakizun osoanzehar ustekabe gutxi topatu nituela; ez nion esan pertso-naiaren bat edo beste kitsch samarra egin zitzaidala, eta is-torioa bera, laua. Ikuslearen interpretaziorako leku gutxiutzi zuela. Mezua argiegia zela, zuzendariak eskutik heldu

����ALBERTO BARANDIARAN

I R I T Z I B I L K E T A�

169azaroa-abendua

2008

Page 2: Berri onak, berri txarrak

eta berak nahi zuen malkarretik eraman bagintu bezala. Eznion esan historia liburuetatik isuritako filma zela pentsatunuela, eta dokumentazio lan zorrotzaren ondorioz, eta, se-guru asko, aspaldian idatzitako gidoi bati fidel-fidel izannahiagatik, emozioa lausotuta begitandu zitzaidala. Histo-riak istorioa jan zuela.

Ez nion esan, ikusi nuen unean ez nuelako horrela sentitu.Fusilatutakoen hilobiaren aurrean apaiz gazteak emandakomezaren irudia, atzean emakume saldoa, ederregia zen.

Baina sarean azkar asko zabaldu ziren mezu bat-batekohoriek harritu egin ninduten. Filma ikusi gabeko kritikakziren ia denak, estreinaldiaren aurrean botatako erantzunlotsabakoak. Eta behin baino gehiagotan asaldatu nauengaldera egin nion nire buruari: egia ote da 36ko gerra gai hi-gatua, aspergarria, astuna dela?

Hainbatendako bai, bistan da. Ez ezkutatzeko gogoa dute-lako, edo gertatu zenarekin ados daudelako. Ez derrigorrez,behintzat. Baina gazte askoren ustez, 36ko gerra karlistal-diak bezain urrun dago, beste garai bateko gertakariak dira.Protagonistak, ezezagunak ez ezik, arrotzak zaizkie. Fran-kistenak, eta errepublikazaleenak, eta garaiko abertzalee-nak, gaur egungo kezkekin bat ez datozen arrazoiak dira.Historiak ez, istorio errealak nahi dituzte. Hitz egin ezazuegaurko arazoez, esaten zuten.

Nago erreakzio hori memoriaren barne mekanismo kon-plexuekin lotuta dagoela. Erreferentzia zuzenik izan ezean,gertakariak eta istorioak historia bilakatzen dira, hau da, ira-gana. Gure buruan jarraitzen duten bitartean, harreman gu-txienekoren baten bidez hariak hor irauten duen bitartean,memoria bizia dira. Hori da gaur egun 36ko gerraren trage-diarekin dagoen arriskua. Hariak hautsi eta, azkenean, histo-ria liburuetako gai bilakatzea. Horregatik da horren garran-tzitsua bilketa lehenbailehen egitea. Hamar urte barru be-randuegi izan daiteke.

Baina eztabaidaren beraren erdian sormenari buruzko go-goeta ere badago. Ez da gai berria, inguru eta garai guztie-

EUSKAL KULTURA 2008 ALBERTO BARANDIARAN

12

Page 3: Berri onak, berri txarrak

tan eztabaidatu da norendako kontatzen diren istorioak. Etagarbi dago tentazioa indartsua dela: jendearen interesekoakdiren gaiak jorra ditzagun. Horregatik, tentazioa handia de-lako, estimatzekoak dira barruko kezketatik sortutako isto-rioak konpartitzen ahalegintzen diren sortzaileak. Obsesiotxikiak askatu beste obsesiorik ez dutenak. Horien ahalegi-na baita, hutsak huts eta emaitzak emaitza, irauten duena.

Katedradunen beldurra

Arabako Diputazioaren ikerketa batzordearen emaitzakgorabehera, Iruña Veleiako aurkikuntzen gainean eraikitzenutzi duten polemikak ondorio larriak izango ditu epe luzera.

Hasteko eta behin, zalantzan jarri da profesional askorenlana. Duela bi urte arte, Eliseo Gilen taldearen zorroztasunainork ez zuen eztabaidatzen, nahiz eta urte asko eraman Iru-ña Okako aztarnategian beharrean. Orain baieztatu da indus-ketak gaizki egin direla, jaso beharrekoak ez omen direlakobehar bezala jaso. Ezta Europako laborategiei eskatutako txos-ten eta azterlanak ere ez bide dira ondo egin. Arkeologo, kimi-kari eta historialarien gaitasuna kolokan jarri da publikoki.

Profesionalen izen ona ez ezik, Euskal Herriko aztarnategigarrantzitsuenaren irudia ere nabarmen kaltetuta geratu da.Veleian aurkitutakoa, orain, axolagabekerien bilduma omenda. Alferrik da gogoratzea hamarkada askotako lanaren emai-tza dela Veleia, hor topatu den ondarea inguruko garrantzi-tsuena dela, eta urte askotarako lana dagoela oraindik. Ardu-radun berriei kostako zaie egoerari buelta ematea.

Euskal hizkuntzalaritza ere ez da afera honetatik onik ate-rako. Prestigio aldetik, lan handia egin beharko dute zipriz-tinak erabat garbitzeko, batzuk ahaleginduko direlako, aha-leginduko direnez, euskal filologiaren eta euskararen histo-riaren teoria guztien aurka.

Kaltea, garbi dago, egina dago, baina uste dut askok ez du-tela egoera ondo ulertu. Ondorio makurrak biderkatu egindirela zenbait jarrera direla eta.

ALBERTO BARANDIARAN EUSKAL KULTURA 2008

13

Page 4: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 ALBERTO BARANDIARAN

14

Polemika mediatikoa izan da, guztiz. Ez komunikabideeksortu dutelako, ezpada komunikabideetan bakarrik eman de-lako. Aurkikuntzen berri eman zutenetik bi urte t’erdi joandira, baina Iruña Veleiako aztarnategiko arduradunak bitanbakarrik agertu dira publikoki hitz egiteko. Lehen aldian, au-rreneko zurrumurruak baieztatzeko. Handik urtebetera-edo,aurkitutakoaren benetakotasuna baieztatzeko. Bi agerraldionartean, elkarrizketak, lapurtutako adierazpenak, iritziak, de-netarik agertu da komunikabideetan, Interneteko foroetan,kongresu zein batzar aunitzetan. Iritzi anabasa, tartean adi-tuak eta zaleak, aldekoak zein kontrakoak, jakingurak etaeszeptiko kronikoak.

Katedradunek, bitartean, zientziak behar duen pazientziaeta lan isila aldarrikatu dute, baina ez dira ohartu mututasu-naren bidez susmoak baino ez dituztela indartu. Ez diraohartu blogen garaian, gardentasuna asko baloratzen dela,eta gauzak gertatzen ziren garaian, eta gertatzen zirenarenarabera azaltzeagatik, horregatik ez zela inola ere zorrozta-suna galduko. Ez dute ulertu sekretuari eutsi nahi izatea kal-terako izan dela. Sekretuari eustea... noiz eta notizia bat gor-detzeak notizia bera susmagarri bilakatzen duen garaiotan.

Ez dute ulertu, Lazarragaren eskuizkribuaren berehalako—eta zorioneko— sareratzearen garaian, askoz logikoagoaeta onuragarriagoa zela datu guztiak, poliki-poliki, ezagu-tzera ematea. Datu horiek aztertu eta frogatu nahi zituenak,berdin-berdin aztertuko zituen, beharbada lasaiago.

Bestela jokatzera, akaso ez zen horrela zabalduko, lainoa-ren gisara, azkenean zabaldu den inpresioa: hainbeste den-bora, zer eta hasierako susmo berdinak baieztatzeko?

Norbaiti ahaztu zitzaion gardentasunak zerbait ezkutatunahi duenari baino ez diola kalterik egiten.

Hamaika Oteiza

Oteizaren mendeurren honetan, zerbait garbi geratu da:Oteiza bera sailkatzeko ezintasuna. Bakoitza nola hurbiltzen

Page 5: Berri onak, berri txarrak

ALBERTO BARANDIARAN EUSKAL KULTURA 2008

15

den, horren arabera izango da ikuspegia. Horregatik, ha-maika Oteiza daudela esan daiteke. Hamaika lagun izan di-relako ezagutu nahi horretan aberastu direnak. Bakoitzakbere irudia duelako, begi ninian ondo finkatuta.

Baina entzun diren iritzi horien artean argigarrienetakoa,Jose Antonio Sistiagarena izan da. Oteiza hurbiletik ezagu-tu zuenaren hitza delako, eta bera ere artista delako; Oriokoeskultoreak izan zituen kezka berdinak izan zituelako, etakezka horiek elkarrekin banatu zituztelako behin bainogehiagotan; biek eskutik helduta ibili zituztelako bide asko.

Sistiagak esan du mitifikatu egin dela 60ko eta 70eko ur-teetako ekimen asko eta asko. Mitifikatu egin dela, batezere, Oteizaren parte hartzea. Oteizaren meritua izan zela as-koren buruan zerabiltzaten ideiak paperean eta hitzetan ja-rri izana. Hau da, denen ideiak hartzen eta kudeatzen mai-sua zela. Sistiaga euskal artisten eskolak antolatzeko ahale-ginei buruz ari zen noski. Gogo eta tema hori funtsezkoaizan zen Oteizaren bizitzan, eskultura utzi eta ondorengourteetan, baina gutxien ikertu denetako bat da.

Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan, Araban, Lapurdin, arteagizartera hurbiltzeko, eta gizartea arteari buruz erakartzekoegitasmoak amestu zituen Oteizak, hamaika aldiz. Denekerrekara jo zuten, proiektu haien atzean ez zegoelako hezur-durarik. Ez zegoelako bururaino eramateko egiturarik. Ezzegoelako bizkarrezurrik. Aparra bezala harrotu eta gerodesegiten ziren burutazioak ziren.

Sendoagoa, askoz sendoagoa da haren eskultura eta arki-tektura: benetako sortzaile aitzindari baten proiektu artisti-ko interesgarri eta harrigarria. Eta barnerakoiagoa, askozintimoagoa, haren poesia.

Pedro Manterolak irakurri zuen, mendeurrena zela-eta Iru-ñean antolatu zen kongresuaren amaierako hitzaldian, Oteiza-ren epitafioa izan zitekeena. Artistaren testamentua edo. «Ezukitu nire gorpua, zaborretako arratoi horiek. Zuen artean izannaiz, ez dut inor maitatu. Zerura begira bizi izan naiz, ez dutezer ikusi. Ez dut igo nahi. Ez dut hemen behean esnatu nahi».¶

Page 6: Berri onak, berri txarrak

Iparraldea: euskal kulturaren loraldia

Iparraldean, euskal kultura bizi-bizian izan da aurten ere,eta saiatuko naiz bizpahiru gaien zerrendatzen Jakin-entzat.Lehenik, aipatuko ditut sorkuntza zenbait, nola dantza, ha-la musika eta antzerki alorretan, ondotik Hegoaldearekikoharremanak, eta urrentzeko, kultura trukaketak.

Beti zerbait iragaiten da Iparraldean euskal kultura mun-duan! Hori entzuten dut maiz hona datozenengandik. Bai,uste dut arrazoi dutela, zeren eta asteburu guti da, non ezden gertakaririk gure herri eta hirietan. Hemen dantzaikusgarria, hor kontzertua, han bertso saioa, hementxe min-tzaldia, hortxe erakusketa, eta hantxe antzerkia, eta nik da-kit zer oraino... eta zerrenda ez da horretan bururatua!

Eiki, eskaintza zabala bada Euskal Herrian, eta euskal kul-turak toki garrantzitsua dauka. Aurtengo urtean berean,ikusgarri berri ugari izan da alor guzietan eta hori zinezpozgarria da, kulturaren bizitasunak baitakar gure euskara-ren giltza eta biharko esperantza.

Euskal dantza hartzen bada, adibidez, ekimen aberatsakeramanak izan dira, edo artista amateurren eskutik, edoprofesionalekin, eta maiz biak uztarturik. Oro har, uzta ede-rrak ikusi ditugu.

Biga behar banitu lehenetsi, hor ezar nitzake Mihimenaeta Bodarin ikusgarriak, biak estilo ezberdinetakoak, bainabata bestea bezain atsegingarria.

Baigorriko Arrola dantza taldeak du Mihimena ikusgarriaantolatu, hain zuzen euskal dantzaren eta mahastiaren arte-ko loturaren egiteko. Taula gainean, ikus zitezkeen egunero-

EUSKAL KULTURA 2008 PANTXOA ETCHEGOIN

16

����PANTXOA ETCHEGOIN

Page 7: Berri onak, berri txarrak

ko mahastizaintzako ohidurak, kantu, bertso, bideo, eszenajokoen bitartez, dantza zelarik ororen zubi eta buru.

Ikusgarri horren apailatzeko, belaunaldi ezberdinetakoehun parte hartzaile baino gehiago aritu da, hilabeteak etahilabeteak lanean, jakindurien transmisioa agertuz haurren,gizonen eta emazteen artean.

Publikoaren loria jokalarien nahikundearen heinekoa izanda. Euskal Herriko historia eder bat kontatu digute; egiazkobesta herritarra izan da, non ere emozioa eta partekatzearenzoriona begi-bistan genituen. Sorkuntza eredu eder horrekbaieztatzen du euskal kultura zimendu dela, belaunaldienarteko loturaren egiteko, egitasmo komun baten inguruan.

Bigarren gertakaria Bodarin izenekoa da, Anaigazteakkonpainiak alhan ezarri duena.

Anaigazteak konpainiak Iparraldeko dantzariak biltzenditu eta Arbona, Basusarri, Ezpeleta, Gabadi, Luhuso, Urru-ña edo Donibane Lohizuneko gazteria federatzen du. Dan-tzari horiek jatorrien atxikitzeko helburua daukate, bainadenbora berean euskal dantzaren ondarea aberastu nahi du-te, euskal dantza eta ohidurekin batera, bertze tokietakodantzak eta musikak uztartuz.

Bodarin ikusgarrian, ikus daitezke Lapurdiko inauterien in-guruko dantzak, flamenko dantzarekin zeingehiagokak, etaoroz gainetik taula gainean badira efektu bereziak, bideoak,soinu grabaketa bereziak, emanaldiari estetika ikusgarriagoaeta modernoa eskaintzen diotenak.

Gaurko koreografia bat da, munduari eta berrikuntzariirekia, sustraiak ahantzi gabe. Hamar bat tokitan eskainiaizan da Bodarin obra, bai Euskal Herrian, bai eta ere Parisenbi aldiz.

Bururatzeko dantzarekin, ez ditut ere ahantzi nahi bertzesorkuntza zenbait, hala nola Orreaga ikusgarri erraldoia,Pier Pol Berzaitzen idazlanean oinarriturik, Baionako ze-zen-plazan eskainia izan dena uda honetan, sei mila presu-nen aitzinean. Halaber, Zuberoan, jendeak beti prest dirakantuaren, dantzaren eta musikaren inguruko emanaldieta-

PANTXOA ETCHEGOIN EUSKAL KULTURA 2008

17

Page 8: Berri onak, berri txarrak

ra joateko oste handian. Hori gertatu da urrian plazaratuduten Aidez Aire deitu ikusgarriarekin.

Euskal antzerkiaren sasoi ederra

2008an, bi obra aipa nitzake oroz gainetik: Loreak men-dian, ondarkinak lurpean eta bideak gainean, AmikuzekoKitzikatzak/n antzerki taldearen eskutik. Mattin Irigoienidazlea, ironiaz eta garrazki, gure ingurumenaren eta plane-taren orekaz mintzo zaigu, bakoitzaren baitan gogoeta so-rraraziz hain garrantzitsua den gai horren inguruan.

Antzerki horrek arrakasta lortu du, bai gaiari doakionez,bai antzerkilarien trebetasunari esker.

Bigarrena, Ibañeta antzerki obra da.Haize Berri kultur etxeak euskarazko antzerki idazlan eta

ekoizpenak garatzeko duen xedean sartzen da Ibañeta an-tzerkia. Piarres Larzabalek 1968an idatzi zuen antzerkiarenmuntatzea bultzatu du, Iparraldeko hamabost bat jokalari-rekin. Urte honetan, Piarres Larzabalen heriotzaren hogei-garren urtemuga da. Idazle horrek eragin handia ukan dueuskal antzerkiaren historian eta eraberritzean.

Ibañeta-k kontatzen du nola Nafarroa Karlomagnorentropek okupatzen duten. Batzuek okupatzaileari aurre egi-ten diote, besteek harekin kolaboratzen. 778 urteko gertaka-riak. Orreagan euskaldunen garaipenaren data hain justu,legendari oihartzun eginez, Piarres Larzabal apezak idatzizuen frankismoaren kontrako euskaldunen erresistentzia.Berrogei urte berantago, gaurkotasuna badu antzerki ho-nek, euskaldunek ez baitugu oraino gure herriarentzat ate-rabide sendorik atzeman.

Ander Lipus izan da taula zuzendaria eta horrek eman dioobrari freskotasuna, eta jokalariak oso finki aritu dira, an-tzerki herritar hunkigarri baten eskaintzeko.

Bi hitz erranen ditut ere haur antzerkiaz, urte honetanpreziatu ahal ukan baititugu besteak beste bi obra eder, nonantzerkiak, olerkiak, dantzak eta musikak bat egiten duten:

EUSKAL KULTURA 2008 PANTXOA ETCHEGOIN

18

Page 9: Berri onak, berri txarrak

alde batetik, Lodikroko, Amaia Hennebutte-Millard idazleakondu obra; eta, bestetik, Zoaz egan errari, Le Théâtre du Ri-vage antzerki taldearen eskutik.

Iparraldea Bertan

Hori da zazpi urte honetan Euskal Kultur Erakundeak bi-deratzen duen Iparraldeko kulturaren inguruko hitzorduarenizena, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunearekin batera.

Martxo inguruan apailatzen dugun ziklo horrek helburuxumea dauka: Iparraldeko artisten hobeki ezagutaraztea He-goaldean, eta harreman berrien sortzea bai artisten, bai pu-blikoaren artean. Eta ez da ekitaldi bakarra! Joanago etagehiago saiatzen gara Hegoaldean sare berrien edireten, Ipareta Hegoaldeko kultura uzten zabaltzeko. Hala nola, kulturaekitaldiak alhan ezarri ditugu Andoainen, Oiartzunen, Ger-nikan, eta nolaz ez Getxon, hor bi urteetarik baitago festibalberezi bat, Iparra galdu gabe deitua, Getxoko Udalak antola-tzen duena gurekin batera.

Aipatu behar dut ere gure erakusketa multimedia Batekmi-la-Euskal Munduak, Hegoaldeko lau hiri nagusietarik iragandena (Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñea), gehi Getxo, urriamaieran. Arrakasta ederra lortu du, nola erakusketak berak,hala inguruan antolatu ditugun ikuskizun eta mintzaldiek.

Azkenik, derragun Azpeitiako XXVI. antzerki topaketan,Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Kultur Erakundeak daukatenhitzarmenari dagokiola, egun berezi bat antolatu dugula,bereziki profesionalentzat, baina ez bakarrik. Hor Iparralde-ko hiru antzerki talde aritu dira, eta ondotik Ipar eta Hegoal-deko programatzaileak elkartu dira, egungo euskal antzer-kiaren eskaintzez, aukerez, bai eta ere adierazpen horrenarazoez eztabaidatzeko, mugaz gaindiko harremanak nolahobetu daitezkeen aztertzeko, eta abar.

Lehen ekimen horrek hogeita hamar bat kultura ardura-dun eta antzerkilari bildu ditu, eta ondoko urteetan ere bes-te horrelako hitzordua antolatua izanen da.

PANTXOA ETCHEGOIN EUSKAL KULTURA 2008

19

Page 10: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 PANTXOA ETCHEGOIN

20

Zubiak eraiki ditzagun

Aspaldikoa da Euskal Kultur Erakundeak lan egiten duelaeuskal kulturaren ezagutarazteko kanpoan, eta kultura tru-kaketak garatzeko, horrelakoetan batak bestea hazten baitu.

Lehenik, aipatu behar dut joan den martxoko ekimen bat,Borgoina aldeko Dijon hiriko Denis Diderot Unibertsitate-ko gazteek eraman dutena, Cyclopédies elkartea osatuz.

2008ko martxoan, elkarte horrek Euskal Herria gomitatudu Baskarad izendatu duten festibalean. Euskal Kultur Era-kundea proiektuaren partaide izan da eta Euskal Herri oso-tik hogeita hamar talde baino gehiago —Ipar eta Hegoalde-koak— gomitatua izan da, nola antzerkia, ipuina, musika,kantua, zinema, eta literatura alorretakoak; biziki egitarauaberatsa oro har.

Halaber, Vincent Perraud eta Angela Mejias artistek Bor-goinako eta Euskal Herriko paisaien eta gizartearen argaz-kiak hartu dituzte, Begi Bi izeneko erakusketa batean eraku-tsiak izan direnak, bai Dijon hirian, bai Hendaian eta Hon-darribian.

Bestalde, kantuaren alorrean, Euskal Kultur Erakundeakaspaldidanik Georgiako polifoniei eman die leku garrantzi-tsua, urteetan hango talde batzuk hona etorri baitira, eta he-mengo artistak Kaukasiako eskualde horietara joan.

Hala nola, duela bi urte, Céline Mounole, Maddi Oihe-nart, Kattalin Indaburu eta Philippe Albor euskal kantarieta musikariek osatu zuten Iruska taldeak parte hartu zuenOhizko Polifonien Nazioarteko Topagune batean, Tbilisi etaGeorgiako bertze eskualdeetan kontzertuak eskainiz.

Azaro hastapenean, Mzetamze (Eguzkien eguzkia) emaz-te kantari talde zoragarria errezibitu dugu Euskal Herrian,hainbat kontzertu eta ekitaldirentzat, Azkainen, Baionan,Donibane Lohizunen, Hondarribian eta Heletan.

Kontzertuak emateaz gain, egonaldi artistiko bat egin dutalde horrek Heletan bi egunez, Itsasoa deitzen den ikusga-rri-gelan.

Page 11: Berri onak, berri txarrak

Hor, Iruska taldeko hiru kantariek berenganatu dute Geor-giako polifonien berezitasuna; halaber, Mzetamze taldeakeuskal errepertorioa landu du kari horretara.

Talde horretaz oroitzapen zoragarria atxikiko dugu gurebaitan, kantuen edertasunarekin batera baitzen ere bihotza-ren mintzoa, emazte horiek helarazi digutena; eta nonbaitberen herrian bizi duten gerlaren ondoko aztarnak bizi-bi-zian baldin bazeuden ere oraino, zoriontsu joan dira EuskalHerritik. Badugu denek besteengandik zer ikastekorik!

Ez nuke urrendu nahi ene idazkia, Iparraldeko lehen Ber-tso Txapelketa aipatu gabe.

Hamasei bertsolarik parte hartu dute, eta hiru kanporake-ta ederren ondotik, finala Donibane Lohizuneko Jai Alaianiragan da, mila bostehun bat bertsozaleen aitzinean.

Zortzi bertsolarik lortu dute finala horretan parte hartzekoaukera. Oro har, bertso saio luze bezain emankorra izan da.

Ernest Alkat duela guti zendu den bertsolaria ere denengogoan zegoen eta Mixel Aire urepeldarrak bertso hunkiga-rria eskaini dio saio hastapenean.

Horrelako ekitaldiek gogo-bihotzak indarberritzen dituz-te, eta Iparraldean bertsolaritza zabaltzen ari da orain hiruprobintzietara, gazteenganatzen, eta erratearen beharrik ez,gure hizkuntzaren egoera txarra izan arren, euskarari altxorezinago hobea eskaintzen diola. Apurka-apurka bertso es-kolak hedatzen ari dira Iparraldean eta uzta ederrik ekar-tzen dute, gaur eta biharko...

Amets Arzallus hendaiarrak ukan du txapela, baina bestebertsolariek ere maila ona lortu dute.

Iparraldeko euskal kultura orenaren araberakoa da: betiaitzina doa.¶

PANTXOA ETCHEGOIN EUSKAL KULTURA 2008

21

Page 12: Berri onak, berri txarrak

Baga

Zazpigarren alaba esaten dio kantuak Arabari. Eta euskalkulturari erreparatuta, artikuluaren hasierara ekartzea otuzait niri. Ez naiz Lazarragari buruz arituko, ez ditut Veleia-ko kontuak haizeratuko, ez dut Henrike Knörr aipatuko.Atzera begira barik, aurrera jotzeko gogoz eta ilusioz dau-denen gainean arituko naiz. 2008an ekitaldi deigarririkegon bada, Piztu Gasteiz ekimenarena izan da. GasteizenHala Bedi irratiaren eta bertako gaztetxearen urteurrenakospatu dituzte, 25 eta 20 hurrenez hurren. Bi mugimenduakelkartu, eta urte hasieratik, elkarrekin ospatu dituzte ekital-di zenbait. Hitzaldiak, kontzertuak, komunikazioari buruz-ko topaketak, jaiak, inauterietako karroza... denetarik. Bai-na, urriaren 11n Gasteizko alde zaharrean antolatu zutenakbenetan piztu zuen Arabako hiriburua. Euskal Herri osokohamaika txokotatik hurbildutako jendeak, gainera, sosten-gua eskainiz eta begirunez ikusi zituen Gasteizko ekimenok.

Izan ere, Euskal Herriko irrati libreei begira, datorkien le-ge aldetiko etorkizun ilunaren aurrean, irratia piztu eta Ha-la Bedi entzutea, haize bufada atsegina da gorputzean. Iru-dimena, hizkuntzak, musika, mezu zuzenak, mezu alaiak,gogoeta eta parte-hartzea uztartzen ditu Arabako irratiriklibreenak. Asanbladan oinarritutako hedabide gutxi izangoda dagoeneko gurean, baina dirautenak ondo baino hobetoari dira betetzen bere funtzioa. Funtzio komunikatiboa, so-ziala, ideologikoa, kulturala. Eta hori, lagunok, asko bainogehiago da bizi dugun pasarte historiko honetan. Gasteizenez ezik, Araba osoan entzuten ahal da FM bidez, eta lantzean

EUSKAL KULTURA 2008 PATXI GAZTELUMENDI

22

����PATXI GAZTELUMENDI

Page 13: Berri onak, berri txarrak

PATXI GAZTELUMENDI EUSKAL KULTURA 2008

23

behin Bizkaia eta Nafarroako uhinetatik ere entzuterik ba-dago. Horrez gain, Euskal Herri osoan —ulertu bedi moduberean mundu osoan— entzuteko eta jarraitzeko aukeradugu halabedi.org webgunetik.

Urriaren 11koa ez zen izan egun bateko ekitaldi soil bat.Ez zen izan ospakizun bat, arratsaldez egiten diren txokola-taden antzekoa, ez zen nostalgiari tarte egiteko saioa izan.Herri mugimenduak, musika eta kultur adierazpen ezberdi-nak, kalea eta auzokideak, adin guztietako pertsonak batze-ko ahalegina izan zen. Ahalegina eta emaitza, han ikusita-koari erreparatuz gero. Eta euskal kulturgintzatik, talaia haue-tatik gutxitan erreparatzen zaie horrelako ekimen eta mugi-menduei. Gaztetxe berba gutxi aurkituko duzu Jakin-ekoorriotan. Bada, azken hamarkada hauetan, kulturgintza he-rritarraren gune dira etxeok. Gazteek antolatuta, kudeatuta,aurrera aterata, nazioarteko eredu dira okupatu eta eskura-tutako lokalok.

Piztu Gasteiz esan genuen, eta oraindik ez da amatatu ga-rra. Badirau, beste horrenbeste urtetarako. Esperientzia, be-launaldi berriak, gogoeta historikoa, alde zaharraren bizi-berritzea, kultura ezberdinetako —Gasteizen bereziki— la-gunen arteko auzolana... Askotarako ematen du. Euskal kul-tura egin, osatu, erosi, sortu eta maite dugunontzat, eredu-garri izan daitekeen adibidea. Kalea, beraz, kulturaren es-pazio publiko Gasteizen, Euskal Herrian.

Biga

Sareari buruz ere beharko dugu mintza. Teknologia be-rriek, informazioaren aroak zelan eragiten duen gure kultu-ran. Zein kezka dagoen kulturaren inguruan alor estrategi-ko honetan. Sareak eragiten digu, dudarik gabe, baina guksarean? Euskaldunona ba al da komunitate bat, aro moder-no globalizatu honetan? Euskarak hizkuntza moduan, ze le-ku du Interneten? Kezka horiek ba al dute oihartzunik gurearteko solasaldietan?

Page 14: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 PATXI GAZTELUMENDI

24

Bada, bagara, badira horretaz kezkatzen direnak ere. Sa-rean lanean ari den jende ikaragarri bat. Euskal Herrian ezezik, munduko beste hamaika bazter, unibertsitate eta ere-mu ezberdinetan. Euskaldunon sare anitz bat ere osatzen arida. Ezberdina dena, arautu barik dagoena, baina apala, ho-rizontala, parte-hartzailea eta gogo eta ilusio handiarekinari dena.

Basquecamp irakurri eta zer pentsatuko dute Jakin aldizka-riaren irakurleek? Ingelesa ikasteko euskal udalekuak etorri-ko zaizkie gogora beharbada, edo auskalo zer. Tira, kontuada munduan zehar barcamp izeneko deskonferentziak ari di-rela hedatzen barra-barra. Gai bat hartu, sarean zabaldu, wi-ki bat sortu eta parte-hartze zuzena sustatuz, jendeak gaiakproposatuz, hizlariak izendatu eta deskonferentziak direlateknologia berrien alorrean bogako topaguneak. Kongresuakantolatzen urteak joan urteak etorri, denboraren joanean iaesklusiboki horretara dedikatzen denik badagoen arren, an-tolaketa modu berriek, sareak eta jendearen parte-hartzeabultzatzen duten garaiok hori ekarri dute. Bisita ezazue bar-camp.org, bilatu wikipedian barcamp —emaitzak euskaraz,gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez...—. Azken bi urteotan bar-camp ugari egiten ari da, astero-astero munduko bazter ez-berdinetan. Teknologiari buruz, edozein gai. Izan daitezkeblogak, mugikorretarako aplikazioak, programa konkretuak,mapak, bilatzaileak edo itzultzaile automatikoak. Kontua da,jendea batu, gaiak sailkatu eta bakoitzak bere hitzalditxoaematen duela, guztien artean adostutako gai-zerrenda etadenbora tarteetan. Mundu osoko fenomenoa da hau.

Kontua da, Euskal Herrian ere izan dugula horrelakorikegiteko ausardia, gogoa eta esperientzia. Urte bakarrean bibarcamp egin dira gurean. Bizkaiko Larrabetzun egin zen le-henengoa ekainaren 7an eta Lapurdiko Bidarten bigarrenekitaldi bat urriaren 18an. Biak ala biak basquecamp izenbu-rupean. Teknologia berriei buruz, euskaraz mintzatzeko pa-rada izan dira ekitaldiok. Alor honetan ari diren garatzaileak,erabiltzaileak, software egileak, euskaratzaileak batu eta ber-

Page 15: Berri onak, berri txarrak

PATXI GAZTELUMENDI EUSKAL KULTURA 2008

25

baz hasi eta lanean jartzekoa. Wifi konexioak baliatuta, orde-nadoreak aldean eroanda, bestelako deskonferentziak anto-latuz. barcamp.org/basquecamp gunean daude berba egin-dako gaiak, jorratutako ideiak, jasotako erantzuna eta izan-dako oihartzuna. Sareak hori du, parte-hartzea bultzatzeazgain, guztia oso ikusgarri egiten duela. Guztien artean sortu-takoak lan gutxiago ematen du, eta gainera emaitza hobeaizaten da. Beste lezio bat kulturgintzarako. Sarea ere kultura-rako espazio irekia da. Baita Euskal Herrian ere.

Higa

Eta ez dugu musika aipatu barik utziko. Negua hurbiltzea-rekin bolumena igo delako. Durangoko azokaren bezpera-tan albisteak atsekabe bilakatu direlako. Mikel Laboaren he-riotza batetik, eta Jaurlaritzak estrategikotzat jo duen Junke-raren egitasmoari 702.000 euroko diru-laguntza erabakitzeabestetik. Kantu herrikoiak euskaldun guztion kantutegiraekartzen maisu izan dugu Mikel Laboa. Zer ez den idatzieta esan berari buruz, abenduaren 1ean bere heriotzaren be-rriak esnatu gintuenetik. Kantuak entzuten darraigu guz-tiok, zahar eta gazte, ume eta heldu izan gara, gara eta izan-go kantuen jarraitzaile. Izarren hautsari denok jarri izandiogu ahotsa, edo Baga Biga Higa... Zenbatezina litzateke.Lekeitioak abangoardiako ikono sonoroak dira musika mai-te duenarentzat. Rock taldeek 90eko hamarkadaren hasie-ran egindako Txerokee omenaldi-diskoa rockaren eta kan-tagintza berriaren bidegurutzearen ikur da orain. Bizi izandugu Laboa, eta aurrerantzean bere kantutegia abesten ja-rraituko dugu. Gogoratzeko modua. Sarean jarraitu gurabaduzue, izarrenahotsa.com sortu da, Mikel Laboaren kan-tu guztiak dominio publikoan jartzeko ekimena.

Heriotza bera baino tristeagoa izan da Jaurlaritzako bi sai-len erabakia. Zaila zaigu ulertzea Kultura sailak eta Etxebi-zitza sailak ebatzitakoa. Broma latza litzateke esatea Etxealana bultzatu duela Madrazok. Baserria egingo lukeen mo-

Page 16: Berri onak, berri txarrak

duan Gonzalo Sainz de Samaniegok, edo Egurra Balzak.Kontua da, Junkerak munduan zehar egin beharreko zen-bait lan, multinazional handiekin plazaratu beharreko dis-koak estrategikotzat jo dituela Jaurlaritzak. Eta to, 702.000euro horretarako. Zur eta lur geratu dira gainontzeko musi-kariak. Kulturgileak oro. Guggenheim efektuaren gerizpeanbizi gara, eta diruz estaltzen dira gure iluntasunak. Euskalmusika oro har bultzatzeko programa bat badu Gasteizkogobernuak, Euskadiko soinuak deritzona. Egitasmo horrenaurrekontua hirukoizten du musikari bakarrari emandakolaguntzak. Aztoratuta musikariak, sinadurak biltzeari ekinzioten, eta ia 500 batu zituzten arrapaladan. Eta sektorekoenpresek ere beren kexa agertu zuten. Sinadurak, kronikak,iritziak eta beste biltzen dira musikariek sortutako artxibodigitalean: musika.mundua.com. Gobernuko indarrak bai-no ez dira publikoki agertu erabakiaren alde. Eta Kulturasailak berak nahiko afera gatazkatsuak ditu uneotan eskuartean, Guggenheim kasua, Getariako desfalkoa, Veleiakoaurkikuntzak, futbolariekin kalapita. Aztoratzeko moduanibiliko da Miren Azkarate anderea. Eta tartean bere bozera-maile den Koldo Ordozgoitik, publikoki hanka sartzen du,Laboaren Gernika zuzenean 2 diskoa ere diru-laguntza pu-blikoarekin egin zela esanez, eta gerora jakin dugu MikelLaboak berak patrikatik ordaindu zuela Euskadiko OrkestraSinfonikoarekin grabatutako diskoa. Hori ere entzun behar.Negu beltzean. Euskal kultura, ejem. Ez da ejenplurik one-na. Baina tira. Hau ere Euskal Herria da.¶

EUSKAL KULTURA 2008 PATXI GAZTELUMENDI

26

Page 17: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU EUSKAL KULTURA 2008

27

Kontseiluak 2008 urtean mugarri bat jarri du. 10 urte be-te ditugunez atzera begiratu dugu, egindako bidea perspek-tibaz ikusteko. Aldi berean, egungo egoeraren azterketaegin dugu aurrera begira nondik jarraitu behar dugun defi-nitzeko. Urte oparoa izan da barrura begira, erradiografiaegin baitiogu geure lanari.

Orain dela 10 urte abiatu genuen ‘bai euskarari’ leloare-kin. Gaur egun, euskararen egoerak harago joatea behar du.Hortaz, ‘euskaraz bai’ aurrerapausoa emateko garaia da. Ha-la jakinarazi genuen 2007ko abenduan Kontseilua osatzenduten Euskararen Gizarte Erakundeekin egindako BatzarEz Ohikoan.

‘Euskaraz bai’, bizikidetza egokirako bidea

Urteurrenaren bueltan, 2008ko udazkenean Kontseiluakerabili behar duen mezuaren ideia nagusia izan litekeenadefinitzen saiatu gara.

Kontseiluak sortu eta abiatutako lehen kanpaina Bai euska-rari leloarekin abiatu zuen, 20 urte lehenago egindako kan-paina eta erabilitako leloa ikur hartuta. Gainera, 10 urte luzez,Kontseiluaren ikur nagusia izan da lelo hori ondorengo eki-menetan (plan estrategikoa, Bai Euskarari Ziurtagiria...). Ha-mar urteko ibilbidearen ondoren, Euskaraz bai da Kontseiluakdarabilen leloa eta eman nahi duen mezua. Honetan guztian,Kontseiluaren ibilera logikoa ikus daitekeela uste dugu.

Bai Euskarari mezuaren bidez, Kontseiluak euskal gizar-tearen euskararen aldeko jarrera erakutsi nahi izan zuen, eta

����XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU

Page 18: Berri onak, berri txarrak

euskal gizartea jarrera horretara bildu zuen. Lelo horrekeuskararen aldeko jarrera argia erakusten du, izan daitekeeuskararen alde gaudela eta kito, edo euskararen alde gau-dela eta euskaraz bizi eta euskara normalizatuz joatekourratsak egiteko prest gaudela.

Aurreratutakoa kontuan izan eta normalizaziora iristekobidea falta dela gogoan hartuta, oinarrizko ildo hauek ja-rraituko ditu Kontseiluak etorkizunera begira:

Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbeste-koa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakitenekikastea, eta bere erabilera esparru eta eremu berrietan han-ditzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutza eta erabilerazabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar dugu.

Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehen-bailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke eus-kararen normalizazioan urrats benetakoak egitea.

Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu,horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztienhizkuntza eskubideak bermatuta izatea.

Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan so-ziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakun-de instituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoek eta so-zialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lanegitea ezinbestekoa da, guztion arteko lankidetzak ziurtabaitezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duguneragileok euskararen eremu osoan euskaraz normaltasunezbizitzeko ari gara lanean. Etorkizunerako, euskalgintzan arigaren erakunde eta lagunok lanerako ilusioa eta grina dugu-la berretsi nahi dugu. Ahalegin horretan batera jardutekogonbita luzatzen diegu jendarte-eragileei, erakundeei, eta gi-zarteari oro har.

Azkenik, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, erabi-li, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte-era-gile eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie. Jada‘Euskaraz bai’ esan duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie,

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU

28

Page 19: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU EUSKAL KULTURA 2008

29

eta bide batez, gizarte osoa aldekotasuna adieraztetik euska-ra egitera pasatzera animatu nahi du, 2009an abiatuko baita‘euskaraz bai’ egiteko garaia. Era berean, oraindik atxikimen-dua egin ez dutenek eta hala egin nahi dutenek —enpresazein norbanakoek— Kontseiluaren webgunean egin dezake-te hori, hain zuzen www.kontseilua.org/euskarazbai orrian.

Euskararen egoera

Euskararen egoeraren erradiografia ere egin dugu eta eus-kararen normalizazioa proiektatzen ere saiatu gara. Horrekkezkatzen gaitu, orain arte bezala jarraituz gero etorkizune-rako proiekzioak atzera egingo dugula esaten baitigu.

Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen aldekojarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izan duelaukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararen aldekoada, euskararen zabalkundea eta normalizazioa lortzearen al-dekoa. Baina euskararen garapena nahi baino mantsoago arida gertatzen.

Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azkenhamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopuruahanditzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euskara-ren normalizazioa bermatzeko adinakoa.

Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera nor-malizatuak izango lukeen erabilera-mailaren azpitik gaudeoraindik.

Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dagobermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen direnezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bi-zitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarriaegin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehe-netsitakoa, erdaraz garatzen delako.

Abagune honetan, euskalgintzak elkarlan-jarduera abe-rasgarria eraiki du. Elkarlan-giro horren emaitza oparoa daeuskarari emandako bultzada, ehunka gizarte-eragilerenekarpena eta instituzioetan lortutako eragite-lana.

Page 20: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU

30

Kontseiluak IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitza oro-korren balorazioa eta euskararen normalizazioaren proiek-zioa egin du. Euskal Herrian euskararen normalizazioarenerritmoa onartezina dela azaldu dute ordezkariek. Baiezta-pen hori frogatzeko datuen proiekzioa azaldu dute: «Ipa-rraldean hizkuntza galbidean dago, Nafarroan erritmo ho-netan 834 urte beharko ditugu eta EAEn 175 urte».

Ondorioak eta etorkizunerako neurriak

Urte hauetan guztietan, herri-mugimenduak egin duenlan eskerga ongi islatzen da datuotan. Ezagutzari dagokio-nez, Helduen Euskalduntze Alfabetatzearen lanez eta Hez-kuntza Sistemaren bitartez azken 15 urteotan lortutakoa osoagerikoa da.

Erabilerari buruz zabaltzen den mezua guztiz okerra delaadierazten dute datuok. Izan ere, aukerak dituenean euskal-dunak oso kopuru altuetan erabiltzen du euskara. Aukerafaltan dago arazoa, eta aukera horiek ez baditugu, hizkuntzapolitikaren desegokitasunaren adierazlea da.

Euskararen normalizazioa azkartu behar da eta horretara-ko honako neurri hauek hartu beharko lirateke:

• Euskararen estatusa erdarak duenarekin berdindu beharda.

• Euskaldunon hizkuntza-eskubideak babestuko dituencorpus juridikoa osatu behar da.

• Hizkuntza-politika eraginkorra abiatu behar da.• Hezkuntza-sistemak belaunaldi berriak osorik euskal-

dundu behar ditu. Goi mailako ikasketen eskaintza eus-kaldundu behar da.

• Administrazioa eta bere zerbitzuak euskaldundu behardira. Euskaldunak kontratatzea, euskarazko zirkuituaksortzea eta euskalduntzeko epeak zehaztea dira jorratubeharreko bideak.

• Alor sozio-ekonomikoa euskalduntzeko bide eraginko-rrak jarri behar dira.

Page 21: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU EUSKAL KULTURA 2008

31

• Berdin gizarteko beste alor batzuk ere: aisia, kirola, he-dabideak, kultura, oro har...

• Diru-baliabideak, administratiboak eta giza baliabideaknabarmen handitu behar dira.

• Helduen euskalduntzeari izaera estrategikoa aitortu be-har zaio.

Neurri horiek hartuz gero, euskararen normalizazioak da-gokion erritmoa hartuko du. Zeregin horretan sor litezkeenzailtasunak gainditzeko, Kontseilua elkarlanerako prest ager-tu da.

Behatokiak urtero jasotzen dituen hizkuntza-eskubideenurraketek ere euskararen egoeraren larritasuna azaltzen du-te...

Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urtekodiagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarrituta-ko ondorioak atera ditu. «Zazpi urtean kezka areagotuz»esaldiarekin laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria denPaul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.

Zazpi urteotan herritarrek jakinarazi diote Behatokiarihizkuntza-eskubideen egoera ‘euskararen telefonoa’ren bi-dez (www.euskararentelefonoa.com eta 902 194 332). Beha-tokiak herritarron kexak, zorionak edo galderak jasotzenditu eta urteko diagnosia egiten du. Gaur Iruñean 2007kotxostenaren edukia aurkeztu du.

2007an kudeatutako 1.230 espedienteetatik, 1.121 hizkun-tza-eskubideen urraketak izan dira. «Hartara, inoiz bainourraketa gehiago helarazi dizkiote herritarrek Behatokiari»,azaldu dute. Irakurketa positiboa ere egin dute, herritarrekgero eta kontzientzia aktiboagoa baitute hizkuntza-eskubi-deen urraketen aurrean.

Hala eta guztiz ere, hori nahikoa ez dela azaldu dute:«Herritarrek erakusten duten kontzientzia aktiboagoak is-la zuzena izan beharko luke erakundeek zein administra-zioek eskubideen bermatzeko abian jartzen dituzten meka-nismoetan». Horren harira, Euskararen Gizarte ErakundeenKontseiluak prestatutako ‘Euskaraz bai’ adierazpenak Be-

Page 22: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU

32

hatokiaren diagnosia bete-betean berresten du. Adierazpenhorretan euskararen egoeraren balorazioa egin du euskal-gintzak:

Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dagobermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezin-tasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitze-ko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria eginbehar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsita-koa, erdaraz garatzen baita.

Behatokiak kezka handiz argitaratu du 2007ko urtekotxostena, bi elementu azpimarratuz: progresibotasun-ezaeta milaka urraketa izatea; eta gainera, beste behin agerianjartzen du administrazio guztiek urratzen dituztela hizkun-tza-eskubideak.

Merkataritzan ere aurrera?

Hezkuntzaren esparruan ez ezik, merkataritzan ere aurre-rapausoak eman behar dira. 2008an iaz bezala kontsumi-tzaile eta erabiltzaileen eskubideen egoera aztertu dugu.Hain zuzen ere, EAEko Kontsumitzaileen Eskubideen de-kretuaren azterketa egin dugu...

Kontseiluak EAEko Kontsumitzaileen Eskubideen dekre-tua aztertu du, eta zenbait elementu positibo aurkitu dituenarren, oro har ez dela eraginkorra izango ondorioztatu du.Hori egiaztatzeko helburuarekin, Kontseilutik aldizkariarenazken azterketa aurkeztu dute, ur-botilen etiketen ingurukoanalisia hain zuzen ere. Izan ere, aipatutako azterketak argiuzten duen bezala, Euskal Herrian saltzen diren ur botiletaneskasa da oso euskararen presentzia eta onartutako Kontsu-mitzaileen dekretuak ez du egoera aldatuko, ez baititu, bes-te alor askoren artean, etiketak arautzen. Kontseiluak buru-tutako bosgarren azterketa da hori eta guztiek egoera kez-kagarri bera islatzen dute. Dekretu honekin egoera arautze-ko eta hobetzeko aukera berri bat galdu dela adierazi zuenKontseiluko idazkari nagusiak.

Page 23: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU EUSKAL KULTURA 2008

33

• Elementu positiboak

Dekretuaren alde positiboak nabarmendu zituzten lehenbi-zi Kontseiluko ordezkariek. Bi dira nagusiki dekretuaren ekar-pen esanguratsuak. Batetik, Kontseiluak duela zenbait hila-bete eskatu zuen bezala, hizkuntza-eskubideak urratzeagatikzigorrak ezarriko dira. Dena den, zigor horiek ez dira zehaztueta horrela beren aplikazioa oso zalantzazkoa da; beraz, azkenfinean, zigor teoriko moduko batzuk besterik ez dira izango.

Bestetik, positibotzat jo zuen Kontseiluak dekretuak arauakbetetzeko epe zehatzak zehaztea. Enpresak egokitzeko epeabeharrezkoa da, ez da inoiz kritikatuko epe luze bat hauta-tzea, bai, ordea, eperik gabe aritzea, horrela ez baita ziurta-tzen progresibitatea.

• Zuzendu beharrekoak

Kontseiluak egindako lehen zuzenketa eremu administra-tiboei buruzkoa da. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak, NafarroakoGobernuak Vascuencearen legean bezala, lurraldearen zo-nifikazioaren alde egin du dekretu honetan, euskaldunonhizkuntza-eskubideak arauz urratzeko bidea ezarriz. Izanere, dekretua ez da EAE osoan aplikatuko, elebidun tasa%33tik gorakoa duten udalerrietan eta hiriburuetan soilikaplikatuko da. «Non aplikatuko da dekretua beraz?», galde-tu dute Kontseiluko ordezkariek. Eusko Jaurlaritzak argita-ratu berri duen inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera,EAEko elebidun tasa %31,1ekoa da, dekretua betetzeko eza-rritakoa baino txikiagoa. Bizkaikoa %23koa da eta Araba-koa berriz, %14koa. «Nola da posible EAEko elebidun tasabaino handiagoa izatea gutxienekoa?», galdetu dute.

Arauok hizkuntza komunitateak presentzia duen gune ad-ministratibo guztietan aplikatu behar dira. EAEri dagokio-nez, beraz, udalerri guztietan. «Edozein kasutan garbi utzibehar da hizkuntza gutxitu baten kasuan ezagutza-tasak ezduela haren lurraldea definitzen», azaldu dute.

Bigarren zuzenketa dekretuak zehazten duen enpresen ta-mainaren arabera ezarri den mugari buruzkoa da. Enpre-

Page 24: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU

34

sen tamaina-irizpideak ez du eskubidea bermatzeko uneanmuga izan behar, dekretuak enpresa guztiei, merkataritza-koei barne, eragin beharko lieke. «Egokitzeko zailtasun han-diagoak dituztenek laguntza gehiago jaso behar dute eta epehandiagoa eskaini behar zaie dagozkien helburuetara iriste-ko», uste du Kontseiluak.

Hirugarrenez, kontsumitzaile euskaldunon hizkuntza-es-kubideak jardun ekonomiko guztietan bermatu behar dira.Dekretu hau nagusiki garraioaz, telefonia enpresez, energiahornitzaileez eta gainazal handiez ari da, gainerakoak kan-poan utziz. Kontseiluko ordezkariek gai arriskutsuei arretaberezia eskaini behar zaiela nabarmendu zuten.

• Ezta bosgarrenean ere

Bestetik, etiketen gaia guztiz kanpo uztea salatu dute Kon-tseiluko ordezkariek. Euskal Herrian salerosten diren pro-duktu eta zerbitzu guztiei aplikatu behar zaie euskaraz eti-ketatzeko araua. Horixe da hain zuzen ere Bartzelonako de-klarazioaren 50.2. artikuluak adierazten duena: hizkuntzkomunitate propioaren lurraldeen gizaki orok eskubideadauka bere hizkuntzan informazio osoa izateko idatzia zeinahozkoa, lurraldean finkatutako merkataritza-establezi-menduek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuez, halanola erabiltze-jarraibideak, etiketak, osagai-zerrendak, pu-blizitatea, bermeak eta gainerakoak.

Kontseiluak burututako bost azterketek, museoen nahizzinemen analisiak, ardo botilen eta jogurt etiketen azterke-tak eta gaur aurkeztutako ur-botilen etiketenak, Bartzelo-nako deklarazioa ez dela betetzen argi utzi dute. Bost azter-keta egin ditugu jada eta guztiek gauza bera erakusten digu-te: enpresa gehienek gutxieneko zerbitzuak direnak ere ezdituztela euskaraz eskaintzen, bereziki etiketen alorrean.

• Kontsumitzaileen eskubideen inguruko txostenak

Kontseiluak erabiltzaileen eskubideen garrantzia behinbaino gehiagotan azpimarratu du. Batetik, iaz Kontseiluak«Euskaldunon hizkuntza-eskubideak kontsumo harremane-

Page 25: Berri onak, berri txarrak

tan» txostenaren bidez egoeraren azterketa egiteaz gain, ba-beserako beharrezkoak diren puntuak aipatu zituen. Gaurdekretuari egindako zuzenketak aurretik jakinarazi zituen:gune administratibo guztietan agertu beharra, gai arrisku-tsuek eta botikek lehentasun berezia behar dutela...

Behatokiak ere, iaz, gaiari buruzko txosten berezitua argita-ratu zuen. «Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-es-kubideak Euskal Herrian» izenburupean (www.behatokia.org/dokumentuak/TB09E.pdf), Europar Batasuneko, Fran-tziako estatuko, Espainiako estatuko, Nafarroako eta EAEkoaraudia aztertu zuen. Horren bitartez, euskaldunon hizkun-tza-eskubideak ez direla bermatzen ondorioztatu zuen. Az-terketa kontsumitzaile euskaldunek gero eta kexa gehiagoegiten dituztelako burutu zen. Esan bezala, Behatokiak kexak‘euskararen telefonoa’ren bidez jasotzen ditu (www.euskararentelefonoa.com eta 902 194 332).

2009an pauso bat harago

Aurreko urtea bukatu dugu ‘pauso bat harago’ eman nahidugula aldarrikatuz. Horretarako elkartu ginen abenduaren13an, BECeko Bizkaia Arena aretoan. Urte berriari hasieraemateko mugarria izan zen eta 2009an Kontseiluak laneanjarraituko duelako, baina pauso bat harago emanez. EuskalHerri osoan Euskaraz Bai Dinamika Herrietan proiektuare-kin, Bai Euskarari Ziurtagiriarekin, Udalen hizkuntza-politi-karen neurketarekin, Hizkuntz Eskubideen Behatokiarekin,irakastereduekin eta euskarak behar dituen proiektu guztie-kin lanean jarraituko dugu, baina ‘euskaraz bai’ ozen aldarri-katuz, hori baita etorkizunean nagusituko den goiburua.¶

XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU EUSKAL KULTURA 2008

35

Page 26: Berri onak, berri txarrak

Gatazkaren ordez, krisia

Kulturako gauzetan lardaskatzen hasi aurretik beti eginohi dut sartu-irten bat politikan, luzeak izaten baitira gureegoera petral honen adarrak, eta era guztietakoak haren on-dorioak; aurten, berriz, jendearen kezkabide nagusiak politi-karekin ez baizik ekonomiarekin duela zerikusia ohartzennaiz. Horrek esan nahiko luke, beharbada, orain hasten dire-la benetako arazoak, orain arteko gure koitak esne-bitsetanbizi den jendearen denbora-pasa zirela, gizarte burges on-do-bizi baten buruko min existentzial hutsal samarrak, oina-zeak oinaze; seinale litzateke, halaber, gobernuarekiko azkenmus-partidan burnien aldeko apustua egin zutenek hordagoustela jo zutela, norberaren kartak eta aurkariarenak balora-tzen jakin gabe. Denon, baina batez ere beraien, kalterako.

Gatazka ez baizik eta krisia, horra bada modako hitza, no-nahi ageri eta geroan ere inguratuko gaituena, ez baita su-matzen noraino iritsiko diren haren atzaparkadak, ezta noizarte iraungo duten ere. Zerbait jakin uste dutenek a poste-riori esplikatuko digute gertatutakoa, baina etorkizunari an-tzemateko, berdin-berdin balio dute gure aurrezki kutxakoadituaren usteak eta aldameneko bidente afrokubatarrarenaburuak: hutsaren hurrena.

Patxi Obamak salbatuko al gaitu?

Bada beste datu esanguratsu bat, gatazkaren inguruko al-bisteen gutxitzeaz batera, politikaren garrantzi erlatiboakzenbaterainoko galera izan duen erakusten duena. Hautes-

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

36

����XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Page 27: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI EUSKAL KULTURA 2008

37

kunde bezperetan gaude Komunitate Autonomoan, bainaune honetan (azaroaren azken egunetan ari naiz lerrookidazten), edonori hauteskundeei buruz galdetuz gero, Ba-rack Obamak irabazi berri duen horretaz erantzungo ligu-ke. Globalizazioaz edo amerikanizazioaz hitz egin diezada-kezue, munduaren balizko aldaketaz eta AEBetan sorturikoespektatiba faltsuez; hangoaz ez baizik hemengoaz jardunnahi dut nik, eta deigarria egiten zait une honetako apatia(pentsatzekoa da lerrook argitaratzerako apur bat girotuagoibiliko garela, ez beharbada guztiz gorituta baina).

Hauteskunde hauek, gainera, inoizko interesgarrienak di-rela esango nuke, gobernu-alternantzia posible izan litekeenaldetik. Eta bitxia da antzeko egoera bizi izan dugun aldie-kin konparatzea. Batzuek oraindik «Mendiguren gaztea» dei-tzen didaten arren (deitzaile horiek ni baino zaharragoak,normalean), baditut urte batzuk eta oroitzen dut EA-PNVzatiketa gertatu osteko lehenengo legebiltzarra, orain hogeiurte pasa, Txiki Benegasen PSEk EAJk baino bi parlamenta-ri gehiago izan zituenekoa. Lehendakari «espainolista» batizan zitekeela pentsatze hutsa sakrilegio antzeko bat zen as-korentzat: hormetako pintada dramatikoak gogoratzen di-tut, espainiarren aizkora Gernikako haritza moztu nahian;halako patetismora iritsi gabe, isilka bada ere, aukera horrekhotzikara moduko bat eragiten zion euskaltzale «arruntari»(halako orokortzeak barkatzen badizkidazue).

Jo dezagun aurrera. Gogora dezagun, 2001ean Mayor Ore-ja-Redondo Terreros tandemak Ajuria Enearen konkista an-tolatu zuenekoa. Egiazko izuikara eragin zuen aliantza santuhark, eta erreakzioz inoiz baino boto kopuru handiagoa lor-tu zuten EAJk eta EAk elkarlanean (ezker abertzaleko botopragmatiko asko eta asko, tartean), Ibarretxe abertzaleen txa-peldun berri agerraraziz, Ardanza epelaren aldean.

Oraingoan desberdinak dira kontuak. Batzokian erabaki-tako lanpostu bati esker bizi diren etxeetan dardarka izangodira akaso, eta ez dira gutxi egoera horretan daudenak, inon-dik ere; baina bestela, nik ez dut sumatzen kalean halako

Page 28: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

38

beldurrik, eta euskaltzale «arrunta» (kakotx guztiekin ida-tzita) nahiko axolagabe, egia esanda.

Horretan zerikusia izan dezake Patxi Lopezek euskararengainean egin zuen aldarrikapen ofizialak. Adierazpen ho-rrek nik uste bi helburu zituela: bat, edonork ikusten duenaeta aldeko zein kontrakoek aipatu dutena, nork bere ikuspe-gitik: PSE euskararen kontra ez dagoela azpimarratzea, Le-hendakaritza eskuratuz gero denentzat gobernatuko dutelaeta jeltzaleak ordezkatzeko sasoia dela erakustea; pertsua-sio-mezua litzateke hori; baina, horrez gainera, mezu disua-sorio bat zegoen, nik uste: euskararen alde ematen diren di-ru-laguntza guztiei eutsiko zaiela espresuki adierazita, ze-harka, mezu hau ematen zaie ezker abertzaleko boto-emai-le posibilistei eta bizibidea euskarari loturik dutenei: ez izan«espainolisten» beldurrik, ez pentsa zuen hizkuntza maiteaeta subentzioak pikutara bidaltzera goazenik, eman lasaiHBren aldeko boto baliogabea edo abstentzioa, ez zaiteztejausi Ibarretxeren besoetan, PNVk ez baitu egingo guk egin-go ez genukeenik (edo alderantziz).

Eta, hala eta guztiz, ze pasio gutxi pizten duen Lopezek.Beldurrik ez, esan dut, baina ilusiorik ere ez, batere. JuanjoBush kentzera datorren Patxi Obama legez aurkeztu nahikodigute, baina karisma pixka bat beharko luke horretarako,besteak beste.

Zabor gehiegi alfonbra azpian

Eta hala ere, ez litzateke txarra aldaketa bat edukiko bage-nu Mendebaldeko Euskal Herri honetan, noizbait. AlderdiJeltzalearekiko errespetuz diot: inertziak pilatuz doaz, agin-tari batzuen tik-ak agintekeria bihurtzen, besaulkiak norbe-re ipurdiaren forma hartzen duenean erosokeria ez da urru-ti izaten. Jendeak erabakiko du bere botoekin zer egin etanor nahi duen agintean; EAJk 30 urtez eutsi baldin badiobotereari, horri esker izan da (beraren bertuteek edo kontra-koen akatsek izan duten zerikusi gehiago, axola ez zaigun

Page 29: Berri onak, berri txarrak

XABIER MENDIGUREN ELIZEGI EUSKAL KULTURA 2008

39

auzia da eta objektiboki argitu ezin dena); beste 30 urte ereiraun lezake, orain arte bezala batarekin edo bestearekin al-dian aldiko itunak eginez, horretarako abilezia ere erakutsiabaitu (anbiguotasuna, pragmatismoa, botere-gosea... bakoi-tzak aukera dezala nahi duen arrazoia, baina funtsean egoe-ra blokeatu bateko erdigunea izaten asmatzea dagoela esan-go nuke nik). Eta hala ere, errepikatzen dut, noizean behingelak egurastea komeni den bezala, oposizio-aldi bat ez li-tzaioke txarto etorriko akaso Alderdiari, higieneagatik beste-rik ez bada.

30 urteen errepasoa eginez gero, bakoitzak nahi dituen ai-tzakiak aterako ditu baina gauza asko egin dira aginte auto-nomikotik, gure bizitza erabat aldatu dutenak; luzeegia li-tzateke zerrenda eta bidegabea batzuk bakarrik aipatzea.Proiektuei gehienetan ilusioz heldu zaiela sinesten dut, etagauzak oro har txukun egin direla. Jeltzaleen alde segitukodut esaten, ez zaidala iruditzen ustelkeria handietan sartudirenik, oro har berriro ere, lagunkeria eta nepotismo adibi-deak denok ezagutzen ditugun arren. Baina narraskeriak etalardaskeriak pilatuz doaz; adibide txiki baterako, eta kultu-raren alorretik mugitu gabe, azken urte honetan ikergai izandira Guggenheim museoan izandako irregulartasunak, Ba-lentziaga museoaren proiektuan egindako desmasiak, Prai-leaitzeko kobaren ondoan egiten ari diren txikizioa, KepaJunkera musikariarentzako laguntza neurriz gainekoak...Banan-banan hartuta ez dira sekulako eskandaluak, bainazabor gehiegi ari gara pilatzen, dena alfonbra azpian sartueta aurrera segitzeko.

Behi argalen ondotik argalagoak?

Krisia datorrela esaten ari dira bazterretan eta ez dago du-darik iritsi dela, hainbat alorretara. Behi gizenen aroa pasa-tu eta behi argalen garaia omen dator. Hala ere, pentsatzenjartzen da bat, atzean utzi omen dugun oparoaldirik gozatuez duenak zer ikusi behar ote du? Junkera izan ezean, oso

Page 30: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

40

bolada txarra bizi du euskal musikak aspaldian, sormeneaneskas eta diskogintzan gainbehera; euskal zinemak, urte ba-tzuetako irudikeriaren ondotik, bere biluztasuna utzi diguagerian: aurten ez film luzerik, eta laburrik ere apenas; etahorrela beste hainbat arlo. Larre motzean hazitakoak garelaesan ohi dugu batzuetan euskal gauzetan gabiltzanok, bainaez dakit ba, gainera datorkigun dieta ez ote den zorrotzegiaizango...

Pixka bat da asco eta Kontseiluak gehiago

Euskararen sustapenari dagokionez, ez da gauza berria,urteak daramatzagu instituzioak eta gizarte erakundeak norbere aldetik dabiltzala, beti elkarri zeharka begira bainainoiz elkarlanera iritsi gabe. Gizarte erakundeek salatzendute beraiek egiten zituzten gauzak kopiatu eta xurgatu eginnahi dizkietela instituzioetatik; instituzioetatik diote gizarteelkarte eta erakundeak ez daudela gobernuari lehia egiteko,beste zeregin batzuetarako baizik. Kontuak kontu, euskara-ren inguruko kalaka gero eta aspergarriagoa egiten zait; etagaitz erdi nire arazoa balitz, susmoa baitut sentipen zabal-dua dela euskaraz bizi eta euskararen alde gauden askorenartean. «Pixka bat es mucho», eitb-tik gau eta egun errepi-katu diguten arren, kanpaina patetikoa izan da, euskal mun-dura jendea pixkana erakartzearen aitzakian inoiz pausorikeman ez duten txepelen egonkeria justifikatzeko balio izanduena. Kontseiluak, berriz, 10 urteko ibilbidea ospatzekoBECera deitu gaitu. Orain 10 urte 5 estadio bete zituen jen-deak; orain erakustazoka bat. Eta bitartean betiko matraka-rekin. Egundoko aurrerapena, ezta?¶

Page 31: Berri onak, berri txarrak

LAURA MINTEGI EUSKAL KULTURA 2008

41

Gotzon Garate in memoriam

Hiletak funtzio terapeutikoa dauka. Doluaren atal garran-tzitsua da. Behar-beharrezkoa dugu mina sozializatzea etagaleraren hutsunea hutsune bera sentitzen dutenekin kon-partitzea. Barrea beste, edo areago, konpartitu beharra dugunegarra, oinazea arintzen ez badu ere. Hileta da liburu batixtea bezalakoa. Nahiz eta badakigun amaitu egin dela etaistorioa bukatua dela, fini dela, akabo, hala ere ez duguamaitutzat eman nahi, eta mesanotxearen gainean uztendugu aste luzez, oraindik ere segidaren bat izango duelakoesperoan. Hiletak diosku unea heldu dela, bukaera, ez due-la segidarik; beste une batzuk eta beste bizipen batzuk eto-rriko dira, liburu berriak, baina ez da itzuliko iraungi egindena. Uneren batean liburua itxi behar izango dugu eta apa-lategian gorde. Eta denbora luzean ikusiko ez badugu ere,gure barnean eramango dugu luze, elkarrekin igarotako unegozoak, bere hitzek iradoki dizkiguten sentsazioak, elkarre-kin bizi izandako ordu ederrak.

Liburuak bezala, lagunek ere ez gaituzte inoiz utziko. Gu-rekin daramatzagu. Baina hileta behar dugu, jakiteko noizitxi kapitulua. Ezinbesteko antzezpena da agurraren zere-monia burutzeko, eta hura egin ezean ez dago bakerik nor-beraren baitan. Halaxe bizi izan dut noizbait, lagun hilarenfamiliak erabaki duenean ezer ez egitea —ez elizkizunik ez-ta bestelako ekitaldirik ere—; eta halaxe ere bizi izan dutesenideek gerran eraila edo desagertua izan den etxekoari lureman ezin izan diotenean. Bakerik ez dago doluaren proze-sua burutzen ez duenarentzat.

����LAURA MINTEGI

Page 32: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 LAURA MINTEGI

42

Hiletan pena konpartitu eta mina sozializatu egiten dugu,gabezia, falta izanaren hotza, eta hura partitzean askapenmodukoa gureganatzen dugu, bizitzaren etapa bati amaieraematen diogula ohartzean; horixe baita egintza erritualenfuntzioa, sentipen indibidualak kolektibizatzeko saioa.

Bizirik zeudela handi ikusten nituen adiskide batzuk etahanditu egin ziren heriotzaren ostean, heriotzari aurre nolaegin zioten ikusarazi zigutenean. Gotzon Garate izan zenhorietariko bat, eta Iñaki Uriarte lagun mina, eta JoxemiZumalabe adiskide eta maisua, eta Andolin Eguzkitza ahan-tzezina. Beraiekin batera gure zerbait joan egin dela nozi-tzen dugu gure baitan, baina, aldi berean, euren zatiren batgugan gelditu dela sumatzen dugu, gu bizi artean bizirikiraungo dutela, gu garena izateko eurak izan zirelako, izan.Gugan zaudete, Joxemi, Iñaki, Andolin, Gotzon, betiko.

Zer sartu non (museozaletasuna dela eta)

Zer egin, horixe da galdera, kutsu lenindarra duen gal-dera alegia. Galdera da nork sortuko duen, nola, zein ba-liabiderekin, zer adierazteko. Galdera da zein arte motaisurtzen duen garai historiko latzak, gosetearekin amaitujakin ez, eta sistema kapitalista mantentzearren milioikamilioi gastatzeko prest dagoen garai ankerra, gosetea kol-pe batez ezaba lezakeen arren. Galdera da nola, zein este-tikarekin, nolako testura, material edo teknikarekin irudi-katuko duten pintore eta eskultoreek munduaren ibilbidezoroa, nola azalduko diguten kontraesana, komunikabideenglobalizazioak ekarri digula inkomunikazioa, antipodainoiz baino hurbilago dagoela eta inoizko urrunen dagoe-la alboko atean bizi den auzokoa. Kontua da asmatzea zeinartelanek lortuko duen irudikatzea gure garaia, Guernica-k1937 urtea irudikatu zuen legez, zeinek islatuko duen 2008urtea; kontua da asmatzea zer egin genezakeen arte garai-kidea garatzeko, sortzaileei laguntzeko, kulturari aupadaemateko.

Page 33: Berri onak, berri txarrak

LAURA MINTEGI EUSKAL KULTURA 2008

43

Galdera, beraz, ez da non, baizik eta zer. Galdera ez da nongorde, zer gorde ez badaukagu. Galdera ez da non sartu atze-rrian erositako artelana urrearen prezioan, baizik eta zein ar-telan mota ari den islatzen gure irudia munduan.

Entziklopedia argitaratu aurretik pentsamendua garatu be-harko genuke, nire irudiko, teoriak landu eta formulatzen ja-kin. Akademia sortu aurretik zientzia jorratu beharko litza-teke, esperimentazioari ekin, enpirikotasuna landu, konklu-sioak atera, zerbait asmatu.

Gure lurraldean, ordea, edukitzailea garrantzitsuagoa daedukia baino. Garrantzitsuagoa da nork bere kutxa izatea, axo-la gabe zer gordetzen den kutxa barruan; balioa ematen zaioauto amerikar dotore aleroiduna edukitzeari, nahiz eta boli-doa ibilarazteko sosik ez gorde eta gasolinarik gabe utzi. Ibil-gailua elikatzeko, kulturgintza elikatu beharra dago aurretik.

Ez dut ulertzen zergatik zabaldu nahi den Urdaibain estatu-batuarren negozioaren beste frankizia bat. Ez dakit zergatikeman behar zaion dirua izena honezkero jarrita dakarren in-bentuari. Ez dut ulertzen sumisio politika hori, frankiziakguggenheim izena badarama ere. Erantzuna suma daiteke,noski, baina ez du zerikusirik kulturarekin (oso zentzu zaba-lean hartzen ez bada). Zergatia ekonomiko hutsa da. Ekono-miaren garrantzia ukatu ez arren, otoi, ez mozorrotu kultu-raz. Iraingarria da. Museoak egin ordez, Maxim’s ospetsuarenfrankizia jarri. Edo World Series kotxe lasterketa garestiarenhurrengo edizioa antolatu, Bilbo mapan kokatzea baldin ba-da helburua.

Bitartean, baliteke Modigliani bat edukitzea gure artean,Monet, Klimt edo Moore, baina gure agintariek ohartu or-duko hil egingo zitzaigun gose eta nazkaz, eta beraren iru-diak eskegita egongo dira edozein gaztetxetako horma ume-letan. Museotik kanpo alegia.

Funtsean, bi kontzeptu daude kultur politika egiteko or-duan. Bata deitzen dut Musée D’Orsayren sindromea, post-estrukturalismoaren paradigma. Besteari esaten diot Pom-pidou sindromea.

Page 34: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 LAURA MINTEGI

44

Musée d’Orsayren filosofia da historian zehar arrakasta-tsuak izan diren estilo guztiak nahastu, gela berean sartu etanahasketaren bidez itxura eman zerbait berria egin dugula.Zer da berria? Ordena soilik, konbinatoria hutsa, estilo ba-koitza kasillero ezberdin batean kokatu, garai ezberdinetakoestetika elkarren ondoan ezarri, kontrasteaz jolastu, anakro-nismoaz, baina estetika berririk proposatu gabe. Teoria bor-gesiarra alegia. Denak dira balio seguruak, kutxa dotoreansartu (Parisko tren geltoki zaharberritua) eta hura saltzenda berria delakoan. Arriskurik ez, apustu berririk ez, segu-rola jokatu.

Sormenaren aldeko apustua, ordea, Pompidou Museoada, bere garaian apurtzailea, estetika berria eskaini zuen,haustura ekarri zuen garaiko museogintzan, begi-bistan utzizuen barnealdea, tuberiak eta eskailerak, kondukzio elektri-koa, beirazko hormak, kaletik ikusten zen barrualdea. Iru-diaz gain, Pompidouren filosofia parte-hartzailea zen, inte-rakzioa bultzatzen zuen, ez zuen ikusle pasiborik nahi, bisi-taria behartzen zuen informatzera, jakitera eta liburutegiazabalik zuen edonorentzat, unean kontsultatzeko arteaz edoliteraturaz, edozertaz. Inauguratu zen garaian, 1977an, gu-rean liburu bat lortzeko eskaera egin eta zain egon beharizaten genuen liburuzainak ekarri bitartean.

Enfin, zer esan, lurralde honetan D’Orsay eredua aukera-tu izan da Pompidou ereduaren ordez.

ETB3, Etxepare Institutua eta kutxa hutsak

Museoen sindromearekin gertatu bezala, beste arlo asko-tan ere presa handiagoa dago kutxa egiteko barruan gordekoduguna sortzeko baino. Lifting operazioak dira, azal-azale-koak, sakontasunik gabekoak. Hipomamua dugu bat, aurre-tik saldu zen kutxa eta hutsik dugu barrualdekoa. ETB3 du-gu beste adibide bat. Inozoak izan ginen pentsatu bagenuenazkenean euskaldunok telebista osoa euskara hutsean eduki-ko genuela; hondakinak bildu dituzte eta zaharra saldu digu-

Page 35: Berri onak, berri txarrak

LAURA MINTEGI EUSKAL KULTURA 2008

45

te berria delakoan. Beldur naiz ez ote den antzerakoa gerta-tuko Etxepare Institutu sortu berriarekin. Itxura txarra har-tu diot. Esandakoagatik, eraikin ederra sortu nahi dute ezerberririk ez sartzeko; honezkero sakabanatuta dituzten tras-teak bildu egingo dituzte eta etxe berrian sartu (euskara es-kolak atzerrian, euskal etxeak, ferietako txangoak); baina,nik dakidala, ez dute jo kulturgileengana galdetzera zer no-lako espazioa beharko luketen institutu berrian, zer egiteko,zeintzuk diren beharrizanak. Jauregi handi eta hutsa eraiki-tzen ari dira, eta kulturgileok baxera txiki eta hezeak ditugutrastez beteta, kabitu ezinik. Eta ezin joan institutura okupa.

Begirune txikia sumatzen da sortzaileekiko, mespretxa,destaina. Erakundeek ez dute konfiantzarik bertako sortzai-leengan. Nahikoa dute egile bakarrarekin kontatu arlo ba-koitzean. Nahikoa da idazle bat edukitzea, musikari bat, es-kultore bat. Euskal artea badenik esateko. Bat eta bakarra,euskal idazleA, musikariA, eskultoreA, besterik ez balegobezala. Gehiagorik ez, anabasa saihesteko, sortzaileek espi-ritu kritikoa izaten baitute, ideologia ere badute hainbatek,eta deserosoak suertatzen direlako. Bakarra aukeratzearenaaspaldidanik erabakitako politika da eta sistematikoki buru-tzen ari dira. Lotsa gabe.

ETBk egiatan egingo baldin balu euskal kulturaren aldekoapustua, lehenik, ez zituzkeen jarriko euskaldunak gaztela-niaz mintzo elkarrizketa egin bakoitzean. ETB1erako gal-derak euskaraz galdetu eta, segidan, gaztelaniaz mintzaraziegiten ditu euskaldun guztiak ETB2rako. Eskizofrenia anke-rra. ETB1 ikusi ezean ez dugu jakiten etorkin senegaldarrakeuskara jatorrean jarduten duela bere herrira oporretanbueltatu eta dokumentala egiten diotenean. Ez dakigu zen-bat futbolari diren euskaldun peto-petoak EBT2n baino ezbaditugu ikusten. Euskal idazleak trakets agertzen dira gaz-telaniaz azaltzen dutenean hiru minutu lehenago euskarazazaldu duten bera, beste katerako. Erdal ikusleei estaltzenari zaie euskarazko mundurik ere badenik. Eta hori barkae-zina da. Ez dugu behar hirugarren katerik bigarrenetik de-

Page 36: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 LAURA MINTEGI

46

seraikitzen ari baldin bada beste bietan eraiki nahi ei deneuskarazko unibertsoa.

Eta disimuluan, pildora edulkoratuak eskaintzen dirakontzientziaren lasaigarri, Euskadi Literatur Sariak, esatera-ko, edo Frankfurteko Azokarako txango domestikatuak. Ez,ezin da bultzatu euskal kulturgintza kulturgileekiko mesfi-dantza, gutxiespena, errezeloa, beldurra eta konfiantza faltabaldin badago. Laguntzeko modua da uko egitea den-denakontrolpean eduki nahi izateko tentazioari; laguntzea da ezjakitea zer erantzungo diguten galdetzen dugunean eta, ha-la ere, galdetzea; laguntzea da jakitea (eta barneratzea) ba-natzen dugun dirua ez dela gurea, ez dela erakundearena,erakundeak banatu egiten baitu guztiona den dirua. Beste-lako jarduna ez da laguntza, sumisioa da.

Euskal Unibertsitatea Fundazioa

Tristea da esatea, baina euskararen ikuspuntutik interes-garriak izan diren ekimen gehienak hauspo pribatuari es-ker sortu dira, eta erakundeek bere egin orduko, edo finan-tziatu orduko, aurretik probatu behar izan dute bideraga-rriak direla eta onarpen soziala eduki badutela. Buruan di-tut AEK, ikastolak, Euskaldunon Egunkaria, Kontseiluarenziurtagiriak eta abar. Euskal Unibertsitateak aurrekoen bi-deari ekin dio, bultzaka dituenak erakunde pribatuak baiti-ra, UEU batetik eta Nazio Eztabaidagunea bestetik.

Pribatua izateak ez du esan nahi bokazio publikoa ez due-nik, noski. Pribatua, gurean, ez da elitista eta esklusiboarensinonimoa. Pribatuak esan nahi du jabea ez dela boladaelektoralen arabera aldatuko eta, batez ere, bufada politikobatek ezin izango zukeela bertan behera utzi, ekimena mar-txan jarri dutenek aurrera segituko baitute erakundeetanedozein kolore politiko badago ere, proiektuan sinistu egi-ten dutelako.

Aipatutako ildo beretik dator Euskal Unibertsitatea ere,arnas luzeko proiektua inondik ere. Bilboko Unibertsitatea

Page 37: Berri onak, berri txarrak

LAURA MINTEGI EUSKAL KULTURA 2008

47

sortu aurretik mintzatzen zen Euskal Unibertsitateaz, bainahura beste produktu batean gauzatu zen, EHU izenaz eza-gutzen duguna alegia.

Euskara hutsezko unibertsitatearen oinarria, ordea, 2001eanezarri zen. EHEU herri ekimenak 2001. urtearen hasieranekin zion bere ibilbideari, Euskal Unibertsitatearen aldarri-kapen historikoari bide eman eta horren aldeko bilgune za-bala bilakatzeko asmoz. Bi urte beranduago, 2003an, UEUkII. Kongresuan Euskal Unibertsitatearen egitasmoa diseina-tu eta martxan jartzeko lan-taldea osatu zuen, eta, urte be-rean, Nazio Eztabaidaguneak Euskal Herriaren egoerarenazterketa egin zuen. 2004an Euskal Unibertsitatearen Susta-pen Batzordea (EUSB) eratu zen eta arlo akademikoan, so-ziologikoan zein juridikoan txosten bana landu zuen. Oso-tara 104 eragilek zein adituk hartu zuten parte.

2005ean I. Nazio Eztabaida bildu zen Zarautzen. 31.000euskal herritarrek eman zioten babesa proiektu berri horri.2006ko martxoan, Iruñean, Euskal Unibertsitatearen egitas-moa lehentasunezko erronken artean kokatu zen Nazio Pla-naren barruan.

Egun, lan bikoitza egiten ari da. Fundazioa aztertzen arida bideragarritasun ekonomikoa eta juridikoa, eta UEUridagokio arlo akademikoa jorratzea. Hau da, berak proposa-tuko du zeintzuk diren martxan jarriko diren lehenengo ti-tulazioak. 2008 urtean, beraz, aurrerapauso handiak burutudira Euskal Unibertsitatea sortzeko bidean.

EHU barrutik ezagutzen duen edonork ondo asko dakiEHUtik ez dela inoiz sortuko Euskal Unibertsitatea, leheniketa behin, lurraldearen arazoagatik, baina baita izaera juri-dikoagatik, ibilbide historikoagatik eta borondate politikoezagatik ere.

Zatiketa administratiboa eta judiziala gaindiezina da. Egun-go egitura politikoak ez du permititzen Euskal Herri osora-ko instituzio unibertsitarioa eraikitzea banaketa legalarekintopo egin gabe. Horrexegatik abiarazi behar da beste ikus-puntu batetik, beste eragile batzuek bultzatuta. Egitura su-

Page 38: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 LAURA MINTEGI

48

pra-autonomiko batek eragin behar du, nazioak, gaurkoz,ez duelako berezko egiturarik.

Datorren urteko balantzea idatziko dutenek ikusiko dutezer esan daitekeen 2009an Euskal Unibertsitateaz. 2008kotalaiatik esan daitekeena da aurrera doala egitasmoa eta,beste egitasmo batzuetan ez bezala, kasu honetan itxura onadu. Baliteke uste baino arinago edukitzea euskara hutsezkounibertsitatea gure seme-alabentzat.

Hezkuntza ereduen gaineko eztabaida

Pauso bat aurrera eta bi atzera. Euskararen espazioaz arigarenean sentsazioa beti izaten da aurrera egiten dugula bi-degorritik eta atzera autobidean. Gauzaren batean aurreraegin ahala, atzera egiten dugu beste arlo batean. Eta, halaere, baikor azaldu beharra dago, euskararen arloan, emaku-meenean bezala, sirimiri finak busti egin duelako gizartea.

Egun normaltzat jotzen dugu agiri eta dokumentuak bihizkuntzetan egin behar izatea, edozein ekitaldi antolatzeanitzulpenaren beharrizana kontuan hartzea; eta alderdi espai-nolen buruzagiak EAEko erakundeetara ailegatu nahi izanezgero, badakite hizkuntza jakin behar dutela neurriren batean,eta hura erabiltzen ahalegintzen dira kanpainan ez bada ere.Hau da, sakon sartu da ez dela gauza bera jardutea politika-gintzan Malagan edo Donostian, Bilbon edo Pontevedran.Hemen jarduteko euskararen faktorea ezinbestekoa da etatalde erreakzionarioenek ere euskaraz jardun behar izateaezinbestekotzat jotzen dute: Ermuko Foroak berak euskaraz-ko bertsioa eskaintzen du bere webgunean, euskarazalea ezizanagatik. Lorpen sozial handia delakoan nago.

Hezkuntza ereduen gainean sortu den eztabaida zeharointeresgarria da arlo horretatik begiratuta. Gaur egungo ere-duekin deskontent daudenek ere onartu behar izaten duteeuskarazko hezkuntza errealitatea dela, eskaera soziala geroeta handiagoa dela eta ez dagoela enoratzerik gizarte honekbere burua elebiduntzat duela, ideologien gainetik gurasoek

Page 39: Berri onak, berri txarrak

LAURA MINTEGI EUSKAL KULTURA 2008

49

nahi dutelako seme-alabak ondo kokatuta egotea etorkizu-nean lan munduan. Eta etorkizuna elebidun ikusten dute.Nahi dute seme-alabek euskara jakitea postu hobea lortukodutelako pole position-ean. Haurrak eredu elebidunetan ma-trikulatzen dituzte, nahiz eta El Correo irakurri egunero etabotoa eman alderdi ez nazionalistei. Kontuan hartzen dute,euren ideologiaren gainetik, nolako tresnak emango dizkie-ten euren seme-alabei bizitzan aurrera egin dezaten. Eta ho-rretarako baloratzen dute gazteek hobe dutela euskara jaki-tea ez jakitea baino, badaezpada. Nire ikuspuntutik, horrekguztiak adierazten du bataila irabazi egin dela: gazteak eus-kalduntzen dira, ez nazionalismoaren ideologiarekin bategiten dutelako, baizik eta haizeak elebitasunaren alde jo-tzen duelako.

Lerro hauek idaztean ez dakit zertan gauzatuko den hez-kuntza ereduen gaineko dekretuaren erreforma Eusko Lege-biltzarrean, baina politikari espainolzaleek galduta dute ba-taila. Legearen testuaz gogor jokatzen badute ere, eurei bo-toa ematen dietenek eredu euskaldunetan matrikulatuko di-tuzte seme-alabak, zer gerta ere.¶

Page 40: Berri onak, berri txarrak

Betiereko itzulera

Urteak joan urteak etorri, euskal munduan behintzat, be-tiereko orainaldian giltzapeturik gaudela errepikatzen digu-te aurtengo kultura-gertakizunek eta, jakina denez, hurazen Erdi Aroan infernuaren definizioa.

Erdi Aroan ez bagaude ere, urteetan zehar galtza gorrienmendean (egun, txapel gorriak idatziko banu zer uler zite-keen batek daki...) egondako hizkuntza ereduen araberakohezkuntza sistema EAEn aldatzear zegoela idazten nuenduela urtebete, baina lehen oraingoz bezala dirauela ez daesan beharrik. Hezkuntza munduan, bada, zaharrak berri.

Hizkuntza Unibertsoan, berriz, berrikuntza gutxi. Joanden urtean EAEko hizkuntza politikako arduradunek Kon-tseiluari erabileraren ziurtagiria «kopiatu» bazioten, aurten«pixka bat es mucho» moduko sentsibilizatzeko kanpaina,Euskal Herrian zehar euskalgintzaren magalean urtero lora-tu izan diren haietariko beste bat (abesti eta guzti...) beste-rik ez zaie otu erakundeen kudeatzaileei. Aurten, aldiz, Kon-tseiluak «bai euskarari» aldarrikatzetik «euskaraz bai» egite-ra joan nahi izatekoan, EAEko hizkuntza politikako ardura-dunek zer proposatuko duten ikusteke daukagu... ikuskizu-na ematen baitu, zoritxarrez, horrek guztiak.

Erakunde politikoek herri antolaketatik sortutakoek egi-ten dutena ezabatzen eta ordezkatzen duten bitartean, gizar-te antolakuntzek plangintza politiko orokorrak plazaratzendituzten hein berean, gurean zerbait ongi ez dabilela argi da-go. Eginbeharren nahasketak betiko egoera ez normalizatua-ren berri ematen digute berriro ere... Zaharrak berri, beraz,

EUSKAL KULTURA 2008 FITO RODRIGUEZ

50

����FITO RODRIGUEZ

Page 41: Berri onak, berri txarrak

betiereko itzuleran dabilen harriari... herriari. Eta norbaitek,horrela, goroldiorik ezean biziko garela beti esango badu ere,gurea gurpil zoroa besterik ez dela ihardetsi beharko genio-ke. Nori berea ematean baitatza egin beharrekoa, eta euskalkulturan, aitzitik, lan esparruaren araberako zereginak nahizerantzukizunak beti bezain aldrebesturik daude.

Bakoitzari berea, bada, diodanean, kultura-egoera oroko-rrak estali duen Euskal Idazleen Elkartearen zilarrezko ez-teiak azaltzeari ekingo diodala esan nahi dut. Hau da, eznaiz besteen eremuan sartuko betiko anabasa kulturala ezareagotzearren; eta, bestalde, gure lanak euskal kulturanzer-nolako garrantzia duen agerrarazten saiatuko naiz.

Zeren eta, Euskal Idazleen Elkarteak ez ditu bere baitanidazle soilak biltzen, euskal idazleak baizik. Hau da, hastape-netako elkartze saiakeretatik hasita, euskaraz idazten dute-nen kezkei nahiz beharrei erantzun nahi izan die EIEk. Ildohorretatik, EIE bera eratu aurretik, gainerako beste aurretikobileretan ere (1968ko Ermuko zina kasu...), euskal herrita-rren artean haien idazkietan euskara erabiltzen dutenak el-kartu nahi izan dira. Horretan, Joxe Manuel Odriozola saia-kera-egileak horren zorrotz salatzen duen «euskal» hitzarenerabilera lauso bezain bidegabeari muzin eginez («Inor ez dabizi hizkuntza eta kultura jakin batetik at, eta horiek zedarri-tzen dioten esparrutik kanpo ez dago giza eta gizarte bizitzaabstrakturik», in Joxe Manuel Odriozola, Abertzaleak etaeuskara, Elkar, Donostia, 2008, 73. or.) garatu izan da EIErenestrategia orain arte. Honela, EIE juridikoki 1983ko otsaila-ren 28an sortu zuten, Anjel Lertxundi lehendakaria zela. Ha-sieran EIEren bazkideak 93 ziren. Gaur egun, 325etik gorabazkide ditu eta bere xedeak honako hauek dira:

• Euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defen-datzea.

• Euskalgintzaren eragile aktiboa eta eraginkorra izatea.• Euskal literatura zabaltzea Euskal Herri osoan zein atze-

rrian.• Idazleen lanaren proiekzio soziala bideratzea.

FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2008

51

Page 42: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 FITO RODRIGUEZ

52

Horrekin batera, Galeusca literatur jardunaldiak 1985eanhasi ziren Bartzelonan. Garai horretan hiru ildo nagusi lan-du zituen elkarteak: Idazleekin solasean egitasmoa, EIErenahaleginak Euskal Herri osora zabaltzea (Ipar Euskal Herriaeta Nafarroa barne), kultur erakundeekin biltzea eta erakun-de instituzionalekin harremanak lantzea. Urte haietan, JoanMari Torrealdaik Euskal kultura gaur: liburuaren mundua li-buru mardula kaleratu zuenean, EIEri buruzko gogoeta ereazaldu zuen:

harritu eta guzti egiten da bat idazleek zein positiboki balo-ratzen duten EIE ikusita; %53 dira diotenak ona edo oso onadela EIEren lana.

Garaikidea dugun aroan, 25. urteurrenarena berrabiatze-koa izan daiteke, baina hori geroak esango digu. Honetanbehintzat, goroldiorik ez, denbora aurrera doa, nahiz eta as-kotan konturatu ez. Horren seinale da EIEn bazkidetzen le-henengoetakoak izan zirenetako asko hilda egotea: FederikoKrutwig, Juan San Martin, Augustin Zubikarai, Lourdes Irion-do, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Martin Ugalde...eta aurten, esaterako, Henrike Knörr, Gotzon Garate eta Xa-bier Iratzeder; baina ezin uka 1983an sortu zenetik lan han-dia egin duela EIEk. Orain, 25. urteurreneko ekimenen karie-tara, argazki zaharrak begiratzen hasi eta ederra da garai har-tan Elkartearen sorreran parte hartu zuten idazleak bilere-tan-eta ikustea. Imajina dezakegu zenbat batzar, zenbat bu-ruhauste, zenbat komeria... idazleen elkartea osatzeko. Horiguztia gogoan bildu zen 2008ko urteko bazkideen BatzarraDurangon martxoaren 15ean, eta «Durangoko zina» izenbu-rua zeraman agiria irakurri zuten Anjel Lertxundik, JoxerraGarziak, Josemari Velez de Mendizabalek eta nik neronek.

Bestalde, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k etaPiarres Xarritonek merezitako omenaldia jaso zuten, 25. ur-teurrenaren karietara. Jean Louis Davant eta Markos Za-piainek haien omenezko testuak irakurri zituzten Durango-ko Plateruenan egindako bazkariaren ostean. Txillardegi-k

Page 43: Berri onak, berri txarrak

FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2008

53

ezin izan zuen jaso, osasun arazoak zirela medio, EIEk opa-ritutako euskara batuaren gaineko Baionako adierazpenarenoroigarria, eta Davanten emazteak hartu zuen bere ordez.

Durangoko zinak, besteak beste, honakoa zioen:

Ermuan, duela berrogei urte, Idazleen Elkartea zenak aldarri-katutakoa: «Idazle guztiak baturik, euskara literarioaren bata-

sunaren alde lan egin dezagun» berritu nahi dugu orain etahemen.

Euskal Kulturan, urteen poderioz etorritako urtemugei(Euskal Herriko Unibertsitatea, Udako Euskal Unibertsita-tea, Euskara Normaltzeko legeria, EITB eta abar...) segidaeman die gureak oraingo honetan eta, ospakizunez gain, gu-re jardunaz bilana egiteko probestu nahi dugu. Hau da, gureElkarteak bere historian zehar pairatu behar izan dituen ezin-besteko gorabeherak gainditurik, oraingo honetan gero etaeraginkorragoa izateko hartutako deliberoa dugu, agian, lor-pen handiena. Legeztatu eta gizarteratu ondoren, abagune ho-netan ditugun erronkei erantzuteko gure eguneroko lanak arigara berrantolatzen eta, ondo bidean, azpiegiturak, funtzio-natzeko erak eta giza baliabideak egokiturik, kultura arloangertatzen ari den iraultzari behar beste ihardesteko gai izangogarelakoan gaude.

[...]Asko falta zaigu oraindik benetako idazle giroa lortzeko. El-

karren arteko ezaguera eskasa gainditzearen premia badagoeta berrikuntzak behar ditugu, baina, gure ustetan, bazkide-goa garaiz eta ongi iritsi da hona, hobetzeko asko eduki arren.

Egonkortasuna lortu nahian, hain zuzen ere, baliabideguztiak Donostiako egoitzan bilduz ahalik eta prestutasunhandiena erdiestea da helburua. Aurten, esate baterako, an-tolaturiko Lihuriko Egunak —Galeuscaren parekoa Iparral-dean—; edo Donostiako Poesia Egunen ekimen berreskura-tua, 1993an Donostian eta 1994an Durangon arrakastatsuegin ostean, 2007an Donostian berriro ospatu genuen eta,aurrerantzean, aurten bezala, egitasmo horrekin segitzekoasmoa badago.

Lihuriko egunak, bestalde, Bardozen iragan dira aurten,eta hiru egunetan frantses errepublikako hizkuntza gutxi-

Page 44: Berri onak, berri txarrak

tuen literaturei tokia eman nahi izan zitzaien. Aspaldikoegitasmoa izanik, azkenean gauzatzea lortu zen. Horretara-ko, Baionan talde bat biltzea erabaki zen. Ezin ziren hizkun-tza eremu guztiak ekarri, hizkuntza gutxitu asko daudelako;baina geografikoki hurbilenak direnak gomitatuak izan zi-ren. Hala nola, Bretainiatik, Alsaziatik, Ipar Kataluniatik,Korsikatik, Okzitaniatik baietzak eskuratu ziren.

Hiru egunez, hogeita bost partaide izan ziren, kazetari,poeta, kontalari, bertsolari, denak idazleak. Ondoko elka-rretaratzearen antolatzeko, okzitaniarrek proposatu zutenberen burua, denek lan horretan jarraitzeko nahia erakutsibaikenuen. Beraz, ondoko hitzordua Beziers-en izango dadatorren urtean. Elkartze historikoa izan zen, lehen urratsaegina izan da, hizkuntza gutxituen indartzearen helburuadaukana.

Hegoaldean, aldiz, Galeuscak ere, bere hogeita bosgarrenurteurrena ospatzearekin batera, legezko izaera bateratuaeman nahi izan dio bere buruari 2008ko ekainaren hama-bostean Poblet monastegian. Horrela, Euskal (EIE), Galiziar(AELG) eta Kataluniar Idazleen Elkarteek (AELC) Galeus-ca Idazleen Elkarteen Federazioa sortzea deliberatu dugu-nez, nortasun eta erabateko gaitasun juridikoa izango duhemendik aurrera kataluniar, galiziar eta euskal idazleak or-dezkatzeko, sustatzeko eta defendatzeko; bazkide dituenenekintzak koordinatzeko; eskubide profesionalen defentsaneraginkortasun handiagoa izateko; modu bateratuan aritze-ko; maila autonomikoan zein europarrean, administraziopublikoko erakundeen nahiz erakunde pribatuen aurrean,normaltasuna bultzatzeko literaturan, adierazpen eta euska-rri desberdinetan, idazlearen lanbidean, eta aipatutako hiz-kuntzen erabilera sozial edota sorkuntzan sustapen politi-koak eragiteko; loturak bultzatzeko idazleen interesak or-dezkatzen dituzten Federazio edo Elkarteekin; eta baita lite-ratur ekoizpena bere alderdi guztietan zabaltzeko eta komu-nikatzea ahalbidetzen duten enpresa edo agenteen Federa-zio eta Elkarteekin harremanetan jartzeko ere.

EUSKAL KULTURA 2008 FITO RODRIGUEZ

54

Page 45: Berri onak, berri txarrak

Federazio horri esker, bada, hiru elkarteak ordezkatutaegongo dira Estatuko nahiz Europako edozein erakunderenaurrean, publikoa nahiz pribatua izan. Horrek ahalbidetukodu, adibidez, Espainiako Kultur Ministerioaren aurrean hi-ru elkarteek ordezkatuko dituen mintzakide bakar bat izatea,nortasun juridiko bakarra eta alderdi juridikoan erabatekogaitasuna duen batekin (hitzarmenak sinatzeko, diru-lagun-tzak jasotzeko, idazleen lanbideari buruzko arauak negozia-tzeko, etab.). Aipatutako helburu horietarako, honako jar-duerak egingo ditu Federazioak: alde batetik, hizkuntza ez-berdinak eta genero eta euskarri desberdinetan egindako li-teratur ekoizpena zabaldu eta sustatu; bestetik, gai profesio-nalei buruzko ikerketa eta heziketa programak garatu etaazterketa monografikoak enkargatu; horretaz gain, biltza-rrak, mintegiak, ikastaroak, erakusketak eta beste jarduerakolektibo batzuk antolatu; eta, azkenik, agiriak, azterlanaketa zabalkuntza lanak argitaratu eta erakunde publiko nahizpribatuetan parte hartu.

Beraz, Federazio horrek erabateko nortasuna emango dioorain arte batzar «informal» bat zen Galeuscari; eta lehe-nengo azalpen publikoa Madrildik etorritako «Manifiestopor la lengua común» izeneko idazkiari erantzuna ematekogaraian gauzatu da aurten.

Hizkuntza-zentralismoan ere betiereko itzulera baitator...¶

FITO RODRIGUEZ EUSKAL KULTURA 2008

55

Page 46: Berri onak, berri txarrak

Euskalgintzako funtzionarioak

Euskara eta euskal kulturaren garapenerako baliabideaknabarmen hazi dira azken hogeita hamar urteotan. Euskalgizartean sustraitutako eta sendotutako egiturek euskalgin-tzaren esparru guztia betetzen dute gaur egun, dela euskara-ren eta euskarazko irakaskuntzarena, dela euskal kulturarenarlo ezberdinena, dela hedabideena.

Euskaldunok geure egitekoak eskuetan hartzen eta bidera-tzen ditugulako seinale da hori guztia, hori delarik, jakina,bilakaera horren alde ona. Alabaina, nire aburutik, alde txa-rrak ere badaude, eta horiek aspalditik kezkatzen edo nar-datzen nautelarik, aipatu nahi ditut egun, Jakin-en iritzianiztasunaren babesa beste behin ere baliatuz.

Badirudi, euskaltzale eta abertzaleek —bitxia egiten zait bihitzak baliatzea, ez baitut sobera ulertzen nola izan litekeenbata... bestea izan gabe—, badirudi, beraz, euskaltasunarenbultzatzaileek militantziaz sortutako eta garatutako egiturakdesbideratu bezala egiten direla, jendetasuna bezala defini-tuko nukeen horretan. Ezen, ikusten eta entzuten direnenarabera, giroa ez da hain ona —askotan txarra ere badelaerran daiteke— euskalgintzaren munduan.

Hitz beldurgarri horiek...

Azken hogeita hamar urte hauetan, euskalgintzaren sailezberdin horietako egiturak garatu egin diren neurrian, ha-siera haietako elkartasuna, ahaidetasuna, atxikimendua, ke-mena... murriztu edota ia erabat galdu ere egin dira. Argi ge-

EUSKAL KULTURA 2008 ALLANDE SOKARROS

56

����ALLANDE SOKARROS

Page 47: Berri onak, berri txarrak

ALLANDE SOKARROS EUSKAL KULTURA 2008

57

ra dadila: ez naiz guztiz inozoa; ondo dakit bilakaera hori iaezinbestekoa dela giza eraikidura edo antolaketa orotan.Kontua da, euskaltzaletasuna —are gehiago abertzaletasu-na— makurbide horietatik saihesteko modua izan zitekeela-ko ustea banuela, ustea badudala oraindik ere.

Nire ikusmoldetik, tamalezko egoera horren eragileetatikizan dira euskalgintzako funtzionarioak deituko ditudan ho-riek. Egiturak kudeatzeko gaitasun handiko jarduleak izandaitezkeela dudarik ez, ongi trebatutakoak daudela zalan-tzarik ere ez. Baina nabarmen falta zaiena da jendetasuna.Profesional hotz eta motzak dira, eraginkortasuna arau na-gusitzat daukatena, produktibitatea hitz ikaragarria erabil-tzera dudatzen ez direlarik ere sarritan. Ildo horretatik areurrunago joanda eta beste hitz beldurgarri bat lotsagabeerabilita, giza baliabiderako egiturak ere eratu dira euskal-gintzaren munduan. Zinez, bide horretatik ibilita, ez dakitnora ari garen. Edo, alderantzizkoa aitortuta, beldurra dau-kat norantz bideratzen gaituen profesionalizatze eredu hitshorrek.

Gauzak, alor guztietan, ahal bezain ondo egin behar dire-la ados nago. Kalitatea bilatu beharreko zerbait dela konfor-me nago. Euskalgintzaren munduak gaitasunari eutsi behardiola, nola edo hala, onar dezaket ere. Haatik, horiek guz-tiek jendetasunarekin bateragarri behar dutela izan argi etaozen nahi dut erran. Jendetasuna galtzen duen giza eraiki-dura batek ez du merezi giza aurrizki hori atxikitzea. Or-duan, gauzak horrela bihurtu direnez gero, baitezpada go-goetatu egin behar da nola horretaratu garen. Beste behinere esanda, iritzi baitiot bilakaera deitoragarri horiek ez di-rela saihestezinak.

Euskalgintzako funtzionario hotz eta motz horietatik ba-tzuk —asko?— euskararen eta euskal kulturaren aldeko bo-rroka gogorren garai haietatik landako belaunaldikoak dire-la nahi nuke sinetsi. Izango dira bai militantziaz tutik ere eredakiten horietatik eta beharbada ez dira gutxi. Horiei bostaxola zelako kemena, konpromisoa, sakrifizio hitza ere ba-

Page 48: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 ALLANDE SOKARROS

58

liatzera ausartuko nintzateke, behar izan den lortutako gu-txien-gutxienekoak lortzeko. Horiei bost axola garai prehis-toriko haietan batzuek gose greba egin behar izana, Ipar Eus-kal Herriko ikastolek Frantziako Hezkunde Nazionaletik gu-txieneko errekonozimendu bat erdiesteko. Horiei bost axolaabertzale batzuk —eta ez uste izan gutxi direnik— oraindikere, giro nazkagarrien artean, militante gisa ibiltzea, euskal-gintzaren mundutik kanpo euren bizibidea askoz ere hobetogaratzeko aukerarik izango zutelarik. Horiei, oro har, bostaxola eskuetan hartuta dauzkaten euskalgintzako eraikidu-rak euskaltzaletasunaren —abertzaletasunaren— lan tema-tsuaren eta sarritan borroka-bideen emaitzak izatea.

Ez dugu sistema aldatzen... sistemak gaitualdatzen!

Alabaina —eta hau da beharbada penagarriena— euskal-gintzako funtzionario hotz eta motz horiek guztiak ez diraeuskal izaera salbatzeko eta sustatzeko borroka gogorrengaraiak izan ziren haien ondotik etorritakoak. Badira ereeraikuntzarako garai haietako jarduleak izan zirenak, baina,gaurko egunetan, serio-serio egitura kudeatzaile kargutandihardutenak. Kargua... hori bai —kasu jakin batzuetanbehintzat— jendearen izaera eta jokaera aldatu egiten due-na. Lehengo euskaltzale horiek —sutsuak nahiz epelak—instituzioetan sartu dira eta, nolabait esanda, instituzionali-zatu —barkatu hitz itsusi hori— egin dira.

Gizarte azterketa edo soziologia kontuetan adituta ez na-go, baina ulertuta daukat, hala ere, batik bat aginte arrotzekeratutako instituzioetan sartzen diren gehienak horiei ego-kitzen zaizkiela eta, argiki esanda, euskalgintza burujabe ba-ten bideetatik saihestu egiten direla. Hor nonbait ere —etaIpar Euskal Herria daukat bereziki hizpide— argi daukat ar-lo guztietan euskal gizarteari aurrerabideak planteatukodizkion abertzale proiekturik egongo ez den bitartean... Pa-ristik asmatutako bideak direla erabiliko. Eta ez da pentsatu

Page 49: Berri onak, berri txarrak

ALLANDE SOKARROS EUSKAL KULTURA 2008

59

behar, egoera horrela, instituzio horietan sartuak diren edosartuko diren euskaltzale-abertzaleek sistema aldatuko du-tenik. Ez, sistemak ditu haiek aldatuko. Gizarte antolatuakdaudenetik horrela da eta ez du balio amets antzuetan edogezurretan ibiltzea.

Etsipen eta isiltasunari buru egin

Egoeraren irudi hitsa deskribatzen dudala pentsatuko dubeharbada baten batek. Tamalez, horretan garela kontura-tzeko, nahikoa da euskalgintzako egitura gehien-gehienetanzelako giro txarra den neurtzea. Bakoitza bere lekuan gera-tzen da, konfiantzazko harremanik ia ez dago, elkarri lagun-tzea oso urria bihurtu da, eztabaidak erabat itxurazkoak di-ra. Azken batean, profesional hotz eta motzen egitasmoakdira garatzen, haiek baitakite nola behar den egin eta nolaez. Eta, beharbada den-denetako txarrena, etsipena eta isil-tasuna dira nagusitu. Giroaz nazkatuta daudenak ere isilikgeratzen dira, euren lana egiten dute eta etxerako bidea har-tzen. Alta, etsipenaz, isiltasunaz, buruaren makurtzeaz, be-ti eta denetan, baliatu dira nagusikeriaren bultzatzaile etajarraitzaileak eta jendetasunaren zango-pilatzaileak.

Egoera horrekin nazkatuta daudenak ozen mintzatzea ba-da garaia. Orain dela gutxi, lagun birekin eleketan nengoe-la, gogoan iragan genuen ez ote litekeen, hurrengo egunenbatean, «Euskalgintzaren eztabaidaldiak» deitzen ahal lira-tekeen topaketa antzekoak antolatzen ahal. Mahai baten edogehiagoren inguruan bildutakoen artean —eta ez euskalgin-tzako profesionalak soilik, noski— euskararen eta euskalkulturaren arloetako egituretan bizi den egoera aztertzekoeta hobekuntzarako bideak xedatzeko helburua har lezake-te eztabaidaldi horiek. Galdera honakoa da: nork edo nor-tzuek hartuko du (dute) ekimen horren ardura? Ez nagoerantzunaren jabe eta ez dut izan nahi ere, ez naizelako —es-kerrak!— euskalgintzako funtzionario hotz eta motz horienbidelagun.

Page 50: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 ALLANDE SOKARROS

60

Gorriak ez dira beti gaiztoak!...

Jakin-en ale berezi honetan, urteroko legez, pastoralaz zeredo zer aipa dezadan ez dira harrituko irakurleak. Joan denurtean, Ainharbe, Ezpeize-Ündüreine, Sarrikotapea etaÜrrüstoi-Larrabile Pettarreko herriek eskuz esku eta arra-kasta oso handiz eman duten Xiberoko Jauna trajeriaz ez di-zuet ezer kontatuko. Askok ikusi eta gozatu izan duzue, ziurasko, Jean-Louis Davantek idatzitako obra eder bezain hun-kigarri hori (zuberotarra eta pastoraltzale grinatsua naize-nez gero, barkatuko didazue subjektibitate hori...).

Bi hitz esango dizkizuet, ordea, aurtengo uztaila-abuz-tuan, Basabürüko Aloze-Ziboze-Onizegainea herriek taula-ratuko duten Belagileen trajeria obraz. Tragedia, bai (euska-ra batuko idazkeratik), Lapurdiko seiehun emakume ingu-ru epaitu (haiek epaiak deitzen ahal baziren...) eta suteetanhilarazi baitzituzten, XV. mendean, «sorginak» zirelakoan.Garai haietan, Eliza katolikoaren goibelkeria eta jauntxoenlarderia uztartuta ibili ziren, basakeria hori eragitearren.

Dominika Ttittika Rekalt adiskideak ondutako trajeriahonetan, emakume martirio haiek izango dira Süjet. Ala-baina, Gorrien (Türken) atetik jalgiko dira... Kiristi «onak»baitziren —beraien ustetan behintzat— auzi ikaragarri haie-tako epaile nagusi De Lancre eta Urtubie bezalako jauntxo-ak. Horra froga, pastoral batean, Urdiñak ez direla beti onaketa Gorriak beti gaiztoak. Zuberoako herri antzerki zaharraez baita horren manikeoa, askok, lehen begirada batean, us-te izaten duten bezala.

Süjeta Kiristi bat den pastoral batean ere gerta daitekeTürkak onak bezala ikusita izatea. Hala, joan den urtekopastoralaren —aipatzen dut azkenean...— 10. jelkaldian,Gurutzadako gerlariek Tunisiako errege Al-Maliken eta be-re gudukarien kontrako borroka galtzen dutelarik... txalozaparradak Gorrientzako izan ziren eta oihu eta txistuakUrdiñentzako. Zuberoako pastoral ikusliarrek argi ikustendute, kasuan kasu, zein diren «onak» eta zein gaiztoak, ohol-

Page 51: Berri onak, berri txarrak

ALLANDE SOKARROS EUSKAL KULTURA 2008

61

tza batean non edo non kokaturik ere. Hori dela-eta, zalan-tzarik ez daiteke izan, katoliko sinestun peto-petoengandikere, Belagileen trajeria-ko emakume gorriak begikotasunhandienez hartuta egongo direla.

Pastorala ezagutzeko lan baliosa

Idazlan hau amaitzera bidean naizela, ez nuke aipatu gabeutzi nahi Zuberoako pastoralen ezagutza barnatzeko oso ba-liagarria izango den Allande Agergarai muskildiar fraideakeginiko lan oparoa. Iragan uztailean Jakintza argitaldariak—www.jakintza.fr— plazaratu zuen Cent ans de pastoralesen Soule et dans les Pyrénées izeneko liburu potolo honetan,1901 eta 2000. urte bitartean sortutako pastoral guzti-guz-tiak izendatzen, deskribatzen eta aztertzen ditu egileak. Be-rak ere pastoralen uzta jori horretan esku-hartzerik izan du,Allande Oihenart (Muskildi, 1985) eta Sabin Arana Goiri(Garindaine, 1996) obren idazlea izan baitzen. Damugarri-tzat jo daiteke liburua frantsesez soilik idatzita egotea, bainahorrek ere nonbait islatzen du euskarak, Ipar Euskal He-rrian, bizi duen egoera larria... euskal kulturaren uzta abera-tsa izanik ere. Kontraesan hori konpondu ezean egongo ga-ren bitartean, euskal kulturaren balantze oso baikorrik ezdezakegu egin.¶

Page 52: Berri onak, berri txarrak

Lisboan izan da Akarregi

Behin, birritan, hiru aldiz... ez dakit. Badakit, ordea, Lis-boan, Tajo errekari begira zegoela albiste mingarriak hartudituela. Besteak beste, berak miresten zituen giza semeakmundu honetatik joan zaizkiolako. Filosofo dugu Akarregi,kostaldeko filosofoa, hain zuzen ere, eta badaki halako ure-tan ur gazituaren zabalak inoizkorik abegikorrenean har-tzen duela bera, Kantauri aldean nahiz Atlantiko partean.

Egunsentian, Chiadoko goi auzoetatik so, harako ontziakbistaratu ditu, beharbada Iparralderantz joan daitezkeenak,lehorretik urrun/hurbil duen Euskal Herrirantz, hain justuere.

Knörr, Garate, Iratzeder, Etxenagusia: lau izen,lau izan

Lisboako kaleetan barna doa Akarregi. Portugesa entzu-ten da non-nahi, doinu zahar eta samur baten antzera. Noi-zean behin, fadoaren doinu urrundua ere. Artean, egunka-ria erosi du, Madrileko egunkaria, eta hantxe dator, zokon-do batean, Henrike Knörr zenaren heriotza-albistea. Jakinbazekien Akarregik, aspalditik, gaitzak jota zegoela. Esperoez zuena, aldiz, huraxe zen, zendu izanarena, berrikitan ja-soa baitzuen haren mezua, posta elektronikoaren bidez. Az-kenean ere, lanean zendu da gasteiztarra, euskararen aztar-narik ñimiñoena ere argitara ekarri eta zabaldu nahian.

Bateko eta besteko jakingarriak erabiltzen zituen hark,hango eta hemengo harremanak, herri xehearekin nahiz goi

EUSKAL KULTURA 2008 ANDRES URRUTIA

62

����ANDRES URRUTIA

Page 53: Berri onak, berri txarrak

ANDRES URRUTIA EUSKAL KULTURA 2008

63

mailako jakintsuekin. Xede zituen euskara eta euskal kultu-ra; tokia, mundu osoa; gizalegea eta tankera, ardatz erabaki-garriak.

Akarregik, alabaina, egunkaria irakurri ondoren, gogoanditu harekin izandako elkarrizketa luzeak eta kaier txikiak,Knörrek poltsatik atera eta aurrez aurre zuenaren hitz-ja-rioa biltzeko asmoarekin ontzen zituenak.

Akarregi ere —halaxe gogoratu du Pombal plazatik ibilibitartean— hartua da kaier horietan, esan eta eginetan,Knörrek zer jasoko zion ez badaki ere. Hura joan zen. Kaie-rrak, berriz, hemen dira. Jakingo al du Akarregik Knörreneskuak han idatzi zuena?

Lisboara joan-etorriak, esan legez, ugari izan ditu Akarre-gik aurten. Halako batean, uda ondoren, adiskide batek dei-tu dio eskuko telefonora, Gotzon Garate euskaltzalea hil de-la esateko. Akarregik, estu eta larri, aukera izan du Lisboa-tik bertatik adiskide batzuei deitzeko. Horiek baieztatu ezezik, areagotu ere egin diote informazioa. Luze joan delaharen gaixoaldia. Orduan ere, beti-beti ezpainetan euskara-ren kezka.

Deustuko Unibertsitatean ezagutu zuen Akarregik GotzonGarate. Marxismoa euskaraz, eta, arian-arian, euskal erre-frauak eta euskal literatura-lanak, polizia-eleberriekin bate-ra, hurrenez hurren etorri zaizkio Akarregiri haren eskutik.Batzuk orain ere erabiltzen ditu, horien orri horiztatuakesandakoaren lekukoak direla.

Euskararen kezkak, nahitaez, letretara darama Akarregi.Olerkia maite du Akarregik eta sarritan irakurri ditu oler-ki-liburuak. Kutunen artean, bistan da, Biziaren olerkiak.Horren egilea Iratzeder, Belokeko beneditanoa, olerkari fineta aparta.

Bertsoak ere gogoratu ditu Akarregik, batera zein bestera,Euskal Herri hau osatzen duten Ipar eta Hegoak ezinbesteanestekatzen dituztenak:

Hangoek balute suan neurria,Guk aldiz baginu su pizgarria,

Page 54: Berri onak, berri txarrak

Mendiz bi aldetan zer Goiz-argia,Salbu bailitake Euskal-Herria!

Azkena, mingarriaren mingarriz, Karmelo Etxenagusiaapezpikuak mundu honetatik alde egitea izan da. Isil, zabaleta luze jardun du Akarregik bere buruarekin, Karmelore-nak gogoratzeko. Agindua jarri du, bere bostean bete eginbeharko duena, alegia, Karmelo Etxenagusia zenari buruzbere ikuspegia ematea.

Euskara, Pirinioetan barrena

Aspalditik zegoen Akarregi Iruñera joan gabe. Bazuen go-gotxoa, aukera-falta bazuen ere. Horrexegatik, era-erara eto-rri zaio Euskaltzaindiak urrian antolatu duen XVI. Kongre-sua. Katalana, okzitaniera, aragoiera eta euskara loturik iku-si ditu Akarregik hainbat arlotan. Hizkuntzen historia, litera-tura, soziolinguistika eta toponimia izan ditu begi-bistanAkarregik, egile, hizlari eta ikertzaile askoren ikuspegitik.

Bazuen horretarako arrazoirik Euskaltzaindiak. Izan ere,laurogeita hamargarren urteurrenean bizi da EuskararenAkademia, 2008. urtean bukatuko dena.

Akarregik berrikitan ikasi du sarearen ibilbidea eta horradoa. Helbidea www.euskaltzaindia.net da, eta han irakurri-takoa honetara dakar:

Aldian-aldian egiten ditu Euskaltzaindiak bere Biltzarrak.Oraingoa hamaseigarrena delarik, aldi eta une erabakigarriangertatzen da erakundearen ibilbidean. Batetik, 90 urte bete-tzera doa Euskaltzaindia eta, bestetik, azken urteetan Euska-raren Akademiak bere aldaketak eta gaurkotzeak egin ditu,kide zein egitasmo berrietan. Bi horiek uztartzen dira biltzarhonetan, hasiera ematen baitio honen bidez Euskaltzaindiakbere 90. urteurrenari, hain justu ere, 2009. urtean zehar gara-tuko dena. Hala etorri zen 1918-1919 urte bitartean ere, urri-tik irailera iraun baitzuten Akademia jaioberriaren lehenurratsek.

Orduan bezalaxe, euskarak egun duen espazio geografi-koa eta linguistikoa ikertzeko parada ematen digu biltzarhonek eta, aldi berean, historian zehar inguru horretan auzo

EUSKAL KULTURA 2008 ANDRES URRUTIA

64

Page 55: Berri onak, berri txarrak

ANDRES URRUTIA EUSKAL KULTURA 2008

65

izan dituen hizkuntzen egoera ere ezagutzeko, ikuspegi aka-demikotik abiatuta. Horra izan dira deituak hizkuntza ho-rien akademiak, unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak,horiekin batera landu nahi dituelako Euskaltzaindiak, ez ba-karrik euskararen lehena eta oraina, ezpada euskararen ge-roa ere, eremu zabal baten bidez, Pirinioen bi aldeetakoerrealitateak aintzat hartuta.

Dei zabala egiten du, beraz, Euskaltzaindiak ikertzaileekparte har dezaten euren txosten eta lanen bidez eta konpro-misoa hartzen du, bere aldetik, Pirinioetako hizkuntzen ar-teko gune esanguratsua sortzeko, elkarren arteko informa-zio- eta proiektu-trukaketa lor dezagun.

Halaxe nahiko zuen berrikitan hil zaigun Henrike Knörreuskaltzainkideak. Hari eskainiko zaio omenaldia biltzarra-ren barruan eta hura izango dugu norabidea, bera izan bai-tzen biltzar honen proposatzaile eta bultzatzaile nagusia. Ha-ren lekukoa hartu dugu eta hona biltzarraren agertzea, euska-raren aurrerakuntzarako pauso eragingarri izango delakoan.

Poztu da Akarregi. Han izango da, aspaldiko adiskideaketa lagun berriak aurkituko dituelakoan. Gerokoak gero.

Euskara, kontsumoa eta hizkuntza-eskubideak

Gai potoloa, beharbada, potoloegia, kulturaren sareetansartzeko. Ekin beharrekoa, bestalde, inon ez baitago horre-tarako giltzarri magikorik, euskararen arrazoiak konpondu-ko lituzkeenik.

Akarregik halakoxe titulua ikusi duenean, eskuorri bateanidatzita, barre txikia egin du bere kautan. Halakorik! Sinetsiere ez du egiten. Berak betidanik izan du konfiantza osoaherriko dendariekin, zer erosten zuen egoki azaltzen bai-tzioten. Gailuak direla, jatekoa dela, eguneroko ogia etaegunkariak direla... euskaraz erosi ditu Akarregik.

Zer dela eta orain euskaraz egin beharra? Azaldu dioteAkarregiri kontua ez dela beti egin duen hori ezabatzea, in-dartzea eta trinkotzea baino. Eusko Jaurlaritzak ere horre-tan lagunduko du, eta horretarako egin du zorioneko agin-dua, 123/2008 Dekretua, hain zuzen ere.

Page 56: Berri onak, berri txarrak

EUSKAL KULTURA 2008 ANDRES URRUTIA

66

Hautsak harrotu omen ditu horrek. Hautsak ez ezik, bate-ko eta besteko iritzi eta gogoeta kontrajarriak, batzuentzatlarregi dena, besteentzat eskas eta urri baita.

Akarregik gogoratu ditu behinolako iragarkiak, euskarazemanak, amak egunkari zaharren mozkinetatik erakutsi ziz-kionak: Nihongo Merkeena. Belle Jardinière Baionan... G.A.C.Apartado 2 Eibar. Bizikletak. Mandatuetako gurditxoak.Umeentzako iru kurpilako txirringa jostaluak. Eskopeta one-nak eta «Tigre» Rifli-k.

Alferreko eztabaida? Akarregik badaki egun beharrezkoakdirela halakoak. Beti ibili da eta Euskararen Akademian aur-kitu du horren inguruko hausnarketa. Horretara joan da aza-roan, Akademian bertan egin diren jardunaldietara. Adituak,legelariak, merkatariak, kontsumitzaileak aritu dira kontsu-moaren nondik norakoak aztertzen, euskararen ikuspegitik.

Akarregi, horiek entzun ondoren, beste behin ere etorri dalehengo puntura, alegia, teoria larregi eta praktika gutxi da-goela euskararen alorrean.

Itxaropen izpia ikusi da, dena den, Akarregiren aurpegian,azaroaren 21ean, ostiralean, Akademiaren egoitzatik ateradenean.

Ilunabarra zen eta euria ari zuen.

Mikel Laboa: kantua ez da isildu

Urtea bukatzen dagoela, oihu mingarria etorri zaio Aka-rregiri: Mikel Laboa hil da! Zin-zinezko ikurra, euskal kul-turaren eramaile eta lanabes, nahiz kantu herritarretan,nahiz erromantze zaharretan, nahiz haurren jokoei musika-rik abangoardistena ezartzean.

Ikimilikiliklik deiadar zolia zuen Akarregik, askok, ezinulertuta bada ere, entzuten zutena harriduraz eta espantuz.Musika berria zen huraxe, inori beldurrik ez eta inorenmendean ez zegoena.

Horren egilea, interpretea, arima eta hauspoa Mikel Laboazen. Erromerietan nahiz musika-emanaldietan, baziren ha-

Page 57: Berri onak, berri txarrak

ANDRES URRUTIA EUSKAL KULTURA 2008

67

ren ahotsetik entzun eta berehala ernearazten zuten kantuak.Haika mutil, Txoria txori, Geure bazterrak, Baga-biga-higa,Lekeitio... guztiek bat egiten zuten haren gitarrak ekartzenzizkion doinu eta soinuetan.

Ari zen Akarregi euskara berreskuratzen eta euskal kultu-ra bere egiten. Ari zen musikarik garaikoena ikasten, euska-raren bidez. Egiaztatzen zuen guztiz egingarri zela euskarabera ere modernitatearen tresna izatea, eta, beste hizkun-tzekin batera, musika esanguratsu eta erakargarriaren jabeizatea.

Ondo du gogoan Akarregik behinolako emanaldia, Suka-rrietako frontoian, guardia zibilak aldamenean, ea norbai-tek zerbait esan edo aldarrikatzen zuen, aberri bakar etahandiaren kontra. Frontoiaren aurreko aldean, aldiz, euska-razko letra berrien proiekzioa, eta, harmailetan, entzule go-gotsuak.

Gerora ere, Mikel Laboa entzuteko eta ezagutzeko paradaizan du Akarregik behin baino gehiagotan. Hark gogoratuzion, Sarrionaindiaren poemak Ondarroan kantatu ostean,zer-nolako umealdia izan zuen berak Lekeitio aldean, Biz-kaiko kostaldea izan baitzen haren babeslekua gerra-garaian.

Hasieratik azkeneraino maite zituen hark herriko koplak,eta, aldi berean, euskarari atera nahi zizkion ahalmen adie-razgarri guztiak. Musika, harentzat, finko eta arimarik ga-bekoa baino, egunik egun aldagarri eta egokitu beharrekozerbait zen. Hala jokatu zuen berak eta hala lortu zuen, lor-tu ere, askoren begirunea eta miresmena, guztiok, musikarinahiz musikazale, haren doinuak eta letrak behin bainogehiagotan ekarri baitituzte ezpainetara, poza, malenkoniaedo tristura gurekin zituztela.

Mikel Laboaren gorputza gelditu da, eten da, gorpu dago.Haren ahotsa, ordea, ezin isildu. Ezin bihar-etzikoan ereisilduko. Izan ere, herri kulturan txertatuta dago; halakoxeada. Euskal herriaren irudi horretatik banaezina da.

Txoria libre da, eta Lekeitiotik Baztanera entzuten dira,gitarra urratuaren kexuarekin batera, Mikel Laboaren silaba

Page 58: Berri onak, berri txarrak

aletuak. Beste behin ere, kantuan hasi da: Hegoak ebaki ba-nizkion...

Akarregik, ohi bezala, zigarroa piztu du. Bilboko metroandoa, euskararen eguna da eta Mikel Laboaren doinua du la-gun, bidaiari izengabeko horiengan zirrara ezezaguna sor-tzen duena.

Ikusi arte, Akarregi!¶

EUSKAL KULTURA 2008 ANDRES URRUTIA

68

Page 59: Berri onak, berri txarrak

EGUZKI URTEAGA EUSKAL KULTURA 2008

69

Hizkuntza gutxituak ezagupenaren bidean?

2008ko uztailaren 9az geroztik, frantses Konstituzioak hiz-kuntza gutxituen ezagupen ofizialari ate bat ireki dio. Onar-tutako emendakinak, Konstituzioaren 75.1. artikuluak ale-gia, dio: «eskualde hizkuntzak Frantziako ondarearen zatibat dira».

• Aurrekariak

Puntu horretara nola iritsi garen ulertzeko hainbat aurre-kari aipatzea komeni da.

Nahiz eta Hizkuntza Gutxituen Europar Kartaren onarpe-naren aurka egon, Nicolas Sarkozyk, Frantziako Errepubli-kako lehendakariak, hauteskunde kanpainan adierazi zuenlege baten onarpena proposatuko zuela Frantziako hizkun-tza gutxituen egoera bermatzeko. Hizkuntza Gutxituen Eu-ropar Bulegoari bidalitako gutun batean zioen arazo horrekkultura aniztasuna, hizkuntza batzuk desagertzeko zorianbaitzeuden, eta hizkuntza gutxituetako hiztunen norbanakoeskubideak ukitzen zituela. «Gaur egun, hiztun naturalendesagerpenarekin, hizkuntza horien familia transmisioa ko-lokan dago». Testuinguru horretan, «duela zenbait urte, ira-kaskuntza bide hoberena bezain erabakigarria bilakatu daeskualde hizkuntzak salbatzeko».

Sarkozyk zioen legea ezinbestekoa zela, hizkuntza gutxi-tuak menperatzea funtsezkoa izan zitekeelako lan munduanmodu egokian sartzeko. Nahiz eta Europar Kartaren zenbaitproposamen frantses Konstituzioaren 2. artikuluaren aurkajoan, beste hainbatek ez zuen inongo arazorik planteatzen.

����EGUZKI URTEAGA

Page 60: Berri onak, berri txarrak

Orduko hautagaiak zioen lege on bezain eraginkor batek biirizpide jarraitu behar zituela: batetik, tokiko eta eskualdekoadministrazio publikoek geroz eta eginkizun gehiago bal-din badauzkate hizkuntza gutxituen irakaskuntza gidatzekoorduan, horrek ez du esan gura Estatuak ez dituenik bereeginbeharrak betetzen, bere eginkizuna baita; eta, bestetik,hizkuntza atzerritar eta gutxituak bereizten baldin badira,horrek ez du inplikatzen exijentzia maila apalagoa izan be-har denik. Hori dela eta, Hezkuntza Ministerioak lortu be-harreko maila finkatzea ezinbestekotzat jotzen zuen. Hala-ber, Nicolas Sarkozyk begi onez ikusten zuen gurasoek be-raien haurrak sail elebidunetan eskolatzeko aukera edukizezaten.

Horrekin batera, komunikabideek, publikoek bereziki, in-dar bat egin beharko zuketen hizkuntza gutxituei toki han-diagoa eskaintzeko.

Antzeko hitzak erabili zituen 2007ko martxoaren 9an,Caen-en egin zuen diskurtsoan.

Baina, jakina da hauteskunde kanpainetan egiten direnadierazpenak eta promesak aireak eramaten dituela. Kasuhonetan, ordea, jarraipen bat eduki dute. Izan ere, 2008komaiatzaren 7an, frantses gobernuaren ekimenez, FrantsesLegebiltzarrean Hizkuntza Gutxituei buruzko eztabaida batantolatu zen. Bertan, Christine Albanel Kultura Ministroakgogoratu zuen Kontseilu Konstituzionalak Hizkuntza Gu-txituen Europar Karta onartzeari uko egin ziola Konstitu-zioaren 2. artikulua aipatuz. Onartu zuen hizkuntzen etabereziki hizkuntza gutxituen gaiak ez zuela garrantzi eta to-ki bera Frantzian bere osagai instituzional eta politikoetan,Villers-Cotterêts-eko Aginduaz geroztik (1539). Azken ho-rrek legebiltzar eta auzitegiak derrigortzen zituen frantsesaerabiltzera. Horrekin batera, Europar Kartaren izenpetzeagarestia, aplikaezina eta eraginik gabekoa izango litzatekebere aburuz.

Aitzitik, hizkuntza gutxituak koofizial gisa ezagutu ezarren, posible litzateke komunikabideen, kultura jarduera

EUSKAL KULTURA 2008 EGUZKI URTEAGA

70

Page 61: Berri onak, berri txarrak

EGUZKI URTEAGA EUSKAL KULTURA 2008

71

eta ekipamenduen, mugaz gaindiko trukaketen, justizia, ira-kaskuntza eta zerbitzu publikoen arloetan aurrera egitea.Esaterako, Konstituzioak tokiko eta eskualdeko administra-zioei ez die debekatzen bere dokumentuak hizkuntza gutxi-tuetara itzultzea. Era berean, hizkuntza gutxituen ingurukoirakaskuntza garatzeko aukerak daude. Baina, kasu bateanzein bestean, definizio eza da nagusi. Hori dela eta, komenilitzateke legearen bidez kokaleku bat finkatzea berdintasu-nerako baldintzak bermatzeko.

Hortik gutxira, 2008ko maiatzaren 22an, instituzioen erre-formaren lege egitasmoak Legeen Batzordeko UMPko lehen-dakariak aurkeztutako emendakin bat onartu zuen. Emenda-kin horrek zera proposatzen zuen: «hizkuntza gutxituak na-zioaren ondarearen zati bat dira». Rachida Dati-k (UMP),François Bayrou-k (Modem) eta Jean-Jacques Urvoas-ek (PS)begi onez ikusi zuten, kontsideratzen baitzuten hizkuntza gu-txituen ezagupenean aurrerapauso bat ematen zela. Hizkun-tza gutxituetako ordezkariek harriduraz ez ezik zuhurtziazhartu zuten bozka hori: batetik, aurreikusi gabeko bozka bai-tzen eta, bestetik, ez baitzuen Konstituzioaren 2. artikulua al-datzen, bigarren mailako aldaketa batean geldituz.

Legebiltzarrean onartu ostean, Frantses Akademiak adie-razpen publikoak egin zituen hartutako neurria arbuiatuz.Bere hitzetan, «duela bost mende, frantses hizkuntzak Fran-tzia eraikitzeko balio izan du. Ordainsari zuzen baten ize-nean, gure Konstituzioak ebidentzia hori ezagutu du: erre-publikaren hizkuntza frantsesa da». Hori dela eta, 2008komaiatzaren 22an diputatuek hartutako neurriak «nazio nor-tasuna kolokan jartzen du». Emendakin hori erabat onartu-ko balitz, «administraziora eta justiziara berdintasuneaniristeko herritarrek dauzkaten eskubideak urratuko lituzke».Frantses Akademiak, «bere erabilpen eta distiran, hizkuntzafrantsesa zaintzeko mandatua jaso duenez», emendakin ho-ri kentzea eskatzen du.

Esan eta egin. Hain zuzen ere, eztabaida Senatura igarodenean, senatarien gehiengoak Frantses Akademiaren go-

Page 62: Berri onak, berri txarrak

mendioei kasu egitea erabaki zuen emendakina Konstitu-ziotik kenduz. Erabaki horrek hautetsi, elkarte eta aditu as-koren erreakzioak eragin zituen, Frantziaren jakobinismoaaipatuz eta Senatuaren kontserbaziorako joera kritikatuz.Baina, berriz ere Legebiltzarrean eztabaidatu zenean, lege-biltzarkideek Konstituzioan sartu zuten, 75.1. artikuluan ja-rri arren.

• Adierazgarria

Gertakizun horiek agerian uzten dute hizkuntza gutxituekoso gai sentikorra osatzen dutela Frantzian. Izan ere, Espainianahiko aurreratua bada hizkuntza gutxituen ezagupenean, ezda gauza bera gertatzen Frantzian, non eskualde hizkuntzakjarraian estatu afera bilakatzen diren. Jarrera hori urrundikdator, hizkuntza gutxituak, izan dadila euskara, bretoiera,korsikera ala okzitaniera, frantsesaren etsai gisa ikusiak izanbaitira, bere garapenerako oztopo balira bezala. Errepubli-kak monarkiapean nagusi ziren joerak indartu ditu. Fran-tsesaren eta hizkuntza gutxituen arteko harreman desoreka-tua ez konpontzeaz gain, hizkuntza horien erabilpena mu-gatuz, hizkuntza gutxituen araberako jarrera eta irudi ezko-rrak garatu ditu, nazioaren batasunaren eta beharrezkoa zenalfabetizazioren izenean.

Patois izendapenak, eta horrek daukan karga gutxiesga-rriak, frantsesaren nagusitasuna areagotu du hizkuntza na-zional bakar bat derrigortuz. Bere eraginkortasuna are etahandiagoa zen zilegitasuna lortzen baitzuen legea erabili ga-be. Abbé Grégoire-ren helburua, patois deiturikoak suntsi-tzeaz gain, frantses hizkuntza unibertsalizatzea zen. Errepu-blikaren eskolak indar itzelak egin arren, ez da bere helbu-rua erabat betetzera iritsi, zeren eskualde askotan elkarteaketa erakundeak borrokatu dira hizkuntza gutxituak ezagu-pen ofiziala lortu eta bizirik jarrai dezaten. Beraz, Frantziakhizkuntza gutxituak garatzeko politika bati uko egin dio,frantsesaren eta euskararen arteko harreman desorekatuagaratzen utziz.

EUSKAL KULTURA 2008 EGUZKI URTEAGA

72

Page 63: Berri onak, berri txarrak

EGUZKI URTEAGA EUSKAL KULTURA 2008

73

Hala ere, 1990eko hamarkadatik landa, hizkuntza gutxi-tuen aldeko neurriak hartzen hasi dira, ohartu baitira fran-tsesa ingelesarekiko antzeko egoera batean zegoela. Zentzuhorretan, frantses gobernuaren ekimena izateak, FrantziakoLegebiltzarrean onartua izateak, Frantses Akademiak etaSenatuak ezezkoa eman arren berriz Konstituzioan sartuizanak, agerian uzten dute pentsamoldeak pixkanaka alda-tuz doazela eta duela hogei urte ezinezkotzat jotzen zenagerta daitekeela. Alderdi Sozialista eta Berdeez gain, zentro-ko eta eskuineko alderdiek ere bat egiten dute eraldaketahorrekin, hainbat kasutan aitzindari izanez.

• Ondorioak

Hala ere, hizkuntza gutxituak Frantziaren ondare gisa eza-gutu izanak zer aldatuko du hizkuntza horien egoeran? Be-rez, Konstituzioaren 75.1. artikulua aldatzeak ez die ez ofi-zialtasunik ez berme juridikorik eskaintzen. Alabaina, hiz-kuntza gutxituen irakaskuntza, hedapen eta presentziari fa-bore egin diezaioketen gutxieneko batzuk bermatuko di-tuen marko bat eskaintzen du. Izan ere, Frantziako KulturaMinistroak aurreratu duen moduan, frantses gobernuarenasmoa 2009. urtean hizkuntza gutxituak babestuko dituenlege bat aurkeztea eta onartzea da. Lege horri esker, irakas-kuntza elebiduna, bide seinaleztapen elebiduna, hizkuntzagutxituetako irrati eta telebista programak eta administra-zioan zein justizian hizkuntza horiek erabiltzeko aukeraksegurtatuak izango lirateke.

Baina, hortik at zer? Kontuan izan behar da, batetik, fran-tses kultura politikoa pentsaera errepublikarrari lotua da-goela, Estatua, nazioa eta hizkuntza erabat lotuz, esan nahibaita hizkuntza ukituz gero nazioaren eta ondoren Estatua-ren batasuna bera kolokan jartzen dela, eta, bestetik, legeabeti errealitatearen atzetik doala. Irakaskuntza eta komuni-kabide elebidunekin suertatu den moduan, gogorki guduka-tu ostean, onartu egin ditu, errealitate bat baitira eta institu-zioek nahi ala ez hor daudelako. Zentzu horretan, legeak

Page 64: Berri onak, berri txarrak

errealitatea ezagutzen du, denborarekin bada ere. Horrekzera esan nahi du, alegia, hizkuntza gutxituen eskolak, ko-munikabideak, erakundeak eta enpresak biderkatzen eta ga-ratzen diren neurrian, goiz ala berandu, instituzio publikoenezagupena lortzen dutela.

Bestela esanda, erantzuna, maila batean behintzat, eragilepribatuen esku dago, esan nahi baita, Euskal Konfederazioak2008ko apirilaren 21ean egin duen moduan, hizkuntza gu-txituen ezagupen ofizialerako plataforma komun bat sor-tzeaz gain eta gailu juridiko bat sortzea eskatzearekin bate-ra, hizkuntza politika handinahiak bezain eraginkorrak sor-tzeko asmoz, ezinbestekoa dela ikustea elkarte, enpresa, fun-dazio ala herritar bakoitzak zer egin dezakeen, bere mailaneta bere baliabideekin, hizkuntza gutxituen transmisioa, eza-gutza eta erabilpena bermatzeko. Bere historian zehar, horiizan da hizkuntza gutxituen indarra, hau da, norberaren eki-menean oinarritzea eta ez beharbada inoiz helduko ez deniraultza bat itxarotean.¶

EUSKAL KULTURA 2008 EGUZKI URTEAGA

74

Page 65: Berri onak, berri txarrak

IÑAKI ZABALETA URKIOLA EUSKAL KULTURA 2008

75

Bat bitan beti

Gogoangarria eta aldi berean kezkagarria izan da 2008urtekoa euskal kulturarentzat. Beste herri txiki eta txikitubatzuetan bezala, euskaldunen banderizo-zaletasuna, batbitan gutxienez banatu nahia, ez dirudi inoiz erraz galdukodenik.

Abenduan hamar urte bete zituen Euskararen GizarteErakundeen Kontseiluak eta ospakizunaren jaialdia BilbaoExhibition Centre-n egin zuen, abenduaren 13an. Segurue-nik, hiria eta tokia hautatzean esanahi sinbolikoak ere go-goan izango zituzten. Euskararen «oreka hauskorra» adie-razteko zirkuko ikuskizunen erak erabili zituzten bertan etaongi asmatu zuten ideia horrekin: batetik, maiz, pailazo zi-rikatzaile modura ibili behar izaten baitu euskal hiztun as-kok saltoki eta zerbitzuguneetan euskaraz bizi nahian, eta,bestetik, euskararen egoera sozial eta politikoa alanbre gai-neko ekilibristaren oreka bezain labainkorra baita.

Kontseiluaren izenean Xabier Mendiguren Bereziartukirakurritako mezuak are hobeki islatu zituen Euskara(dun)Herriaren gaurko egoera eta etorkizunerako erronkak etaeginbeharrak. Gaudenetik eta goazenetik baino «pauso batharago» joan behar dugu hiztunen eta hizkuntzaren gara-pen iraunkor eta zabala lortzeko. Bultzada berria. 1998an,Kontseiluak XXI. menderako akordioa, plan estrategikoa etakonpromisoa eskatu zituen, «normalizazioa ondo ez zihoala-ko». Orain, hamar urte beranduago, konpromisoa eskatu duberriro ere, gizarteko maila guztien eta norbanakoen kon-promiso aktiboagoa, «euskaraz bizitzeko dekalogoa» gauza-

����IÑAKI ZABALETA URKIOLA

Page 66: Berri onak, berri txarrak

tu dezagun eta denok euskaraz bizitzeko gai izan gaitezen(gero bakoitzak erabakiko du berea).

Nire ustez, mende berri honen hasierako urte hauetarakoKontseiluaren eskakizunak funtsezkoak dira eta arazoarenmuin-muinean jo dute. Euskararena, poz-bideaz gain, ara-zoa ere bai baitugu, handia gainera. Dekalogo hori bost ata-letan laburbil genezake: hezkuntzan, ikasleak eta ikasketakegiaz euskalduntzea; herri-aginteetan (gobernu, aldundi,udal), euskararen saila, bereizia, gobernu-egituraren gailu-rrean kokatzea, erabaki estrategikoa izan baitaiteke hizkun-tza-politika indartsu bezain integratzailea gauzatzeko, ad-ministrazioa euskalduntzeko eta euskararako aurrekontuegokiak lortzeko; alor sozioekonomikoa eta jende helduaeuskalduntzea; hedabideetan euskara-kuotak ezartzea; etagaztelaniari aitortzen zaion ezagutu-beharrezkotasuna eus-karari ere aitortzea Euskal Herrian, horren berezko eta le-hentasunezko hizkuntza izateko eskubidea duelako.

Milaka jende eta «politika arloko aurpegi ezagun ugaribildu ziren BEC-en» (Berria, 2008-12-14). Zerrenda arretazirakurri eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien faltaz kontura-tu nintzen. Ez zen joan Miren Azkarate sailburu eta bozera-mailea, ez zen joan Patxi Baztarrika hizkuntzarako sailbu-ruordea, gonbidatuta zeuden arren (diru-laguntza emanzieten, egia da, eta HPSko ordezkaritza bat ere egon zen).Zergatik?

Gogora etorri zitzaidan, Euskaldunon Egunkaria sortzeanDonostian egin genuen jaialdi eder eta zabalera ere ez zelaJoseba Arregi orduko Kultura sailburua etorri, baina pozikaski ikusi nuela El Mundo del País Vasco egunkari erdaldu-naren inaugurazio ekitaldian, Bilboko Boluetan.

Bat bitan, gutxienez, zoritxarrez. Herri txiki eta txikitueta-ko lehia ahigarriak. Nire ustean, Eusko Jaurlaritzako Kultu-ra saileko arduradunek, urte askoan, ez dute jakin euskal-gintzarekin lan egiten, euskararen gizarte-erakundeekin el-karlana osatzen, beharrezko oreka mantentzen. Ezin da egiaizan, baina itxura du suminduraz daudela euskarazko he-

EUSKAL KULTURA 2008 IÑAKI ZABALETA URKIOLA

76

Page 67: Berri onak, berri txarrak

IÑAKI ZABALETA URKIOLA EUSKAL KULTURA 2008

77

rri-mugimendu nagusien indar eta ekimenaren aurrean etahar batek ez diela sosegurik ematen. Zein da har hori?

Eusko Alderdi Jeltzalearen eta garai bateko Euskadiko Ez-kerraren fobiak eta errezeloak beti agertzen dira «euskal-gintza ofizialaren» ekimenen aurrean; lehen EKBren etaorain Kontseiluaren inguruan bildua, neurri batean. Euskal-dunon Egunkaria sortzen ibili ginenean, gogoz ahaleginduziren egunkari ofizial/publiko bat atontzen (herrialde ko-munistetako eredu txarra jarraituz). Azken urte hauetan,Kontseiluak arrakastatsu sortu eta gizarteratu dituen tresnabiren aurrean eta ondoren (Hizkuntza Eskubideen Behato-kia, Bai Euskarari Ziurtagiria), franko ondoren, Azkarateketa Baztarrikak beste bi berdintsu muntatu dituzte (Elebide,LanHitz); bigarrena, azpikontratatutako EUSKALIT enpre-sa pribatuaren bitartez, gainera. Kultura saileko arduradu-nek ezin al zezaketen hitz egin, auzolandu, adostu, hitzartuKontseilukoekin, EAErako behintzat, jadanik indarreanzeuden bi lanabes horien inguruan?

Ez dut zalantzan jarri ere egiten, Miren Azkaratek, PatxiBaztarrikak eta beren saileko kideek ahalegin guztiak egitendituztela euskara aurreratzeko eta indarberritzeko, eta ho-rretarako behar diren sosak herri-ekimenari ahalik eta zu-zenen zabaltzen dizkiotela. Jende askok dakigu, halaber,pertsona dohatsu eta beharginak direla. Ez nuke ukatuko,halaber, jarrera lehiakor hori izateko, balitz, euskalgintzakere bere erruak dituela. Edozein ezbaitan alde guztiek izatenbaitituzte erantzukizunak. Ni beste zerbaitez ari naiz, Kultu-ra saileko gaitz historiko eta errepikatuaz, euskalgintza dei-tutako sektore ekilearen gaineko errezelo eta azpi-azpikoareriotasuna lirudikeenaz, gehiegitan ideologikoki aitzaki-tua edo errotua («ezker abertzalea dago atzetik»; «ETA ezdute kritikatzen»). Euskalgintzak aldioro egin behar al dudemokratikotasunaren aitortza?

EJko Kultura sailak «euskalgintza ofizialarekin» izandakogorabeherak areagotu egin dira 2008an. Otsailaren 21ean,Andoaingo Martin Ugalde Parkean Euskaldunon Egunkaria

Page 68: Berri onak, berri txarrak

itxiaren eta auzipetuen alde egindako elkarretaratzearenbiharamunean, Miren Azkaratek Euskadi Irratian adierazizuen Berria egunkaria ez zela zabala eta ez zuela sorrera mo-du egokienean izan. Egun gutxira, estrategia adostu baten bi-garren katebegiaren antzera, Patxi Baztarrikak, artikulu go-gor eta bete bezain zintzoan (barrengoa azaleratzearen zen-tzuan), lehenik egunkari itxiari eta bertako langile eta auzi-petuei elkartasun osoa adierazi zien; bigarren, igitaiaren kol-pe motz eta lerroaren antzera, «bereziki urruti sentitzen naiz,guztiz urruti alegia, euskara eta euskalgintza ondare propio-tzat erabili eta lohitzeko joera nabarmena duen ETArekikojarrera akritikoan tematzen direnengandik. EuskaldunonEgunkaria bere garaian tematu zen bezala. Berria gaur tema-tzen den bezala» aldarrikatu zuen; eta, azkenik, euskalgin-tzaren aniztasuna, egiazkoa, nabarmendu zuen, «unibertsobat osatzen dugu euskaltzaleok, ez sekta bat. Eta unibertsoe-tan, sektetan ez bezala, ezinbestekoa da aniztasuna» (Azpei-tiko Euskara Patronatua, erabili.com, «Desadostasunak bizigaituelako nauzue zuekin», 2008-02-27).

Joxan Lizarribar EKTko lehendakariak hurrengo eguneanerantzun zion «zein da independenteagoa eta pluralagoa»Berria egunkaria baino? galderarekin. «Berriak beti egitendu lan bere orrietan herri honetako adierazpide politiko etasozial orok isla izan dezan» baieztatu eta «larria da kargupublikoak erabiltzea gizarte ekimenetik abiatutako proiek-tuak kolokan jartzeko» salatu zuen.

Neke handia da euskalgintza ofizialaren jarduna beti auzi-pean edukitzea, espainiar estatuan ezarritako demokratiko-tasunaren epaiketapean, ETAren indarkeriaren eta terroris-moaren aurkako betiereko gaitzespen-eskaripean. Ez Azka-ratek eta ez Baztarrikak ez baitiote eskatu El Diario Vascoeta El Correo-ko arduradunei (euskalgintzaren aldeko jar-duerak ere egiten dituztenez) aitortza eta gaitzespena egindezaten, bi egunkari horiek frankismoa, frankismoko edofrankismo ondoko heriotzak, torturak eta horien egileakbabesteagatik, zuritzeagatik (gaur ere badira Guantanamo

EUSKAL KULTURA 2008 IÑAKI ZABALETA URKIOLA

78

Page 69: Berri onak, berri txarrak

IÑAKI ZABALETA URKIOLA EUSKAL KULTURA 2008

79

txikiak espainiar estatuan). Hedabide horiek eta beren ardu-radunek inoiz ez dute kondena hori egin eta horiei ez dietedeus eskatzen. Historiako kontu zaharrak direla esateak ezdu inor ezertatik libratzen, historia horren biktimak eta bik-tima-egileak ere gaur eta hemen baitaude oraindik.

Kultura sailekoen liskarrak ez dira euskalgintza ofizialare-kin bakarrik izan. ELA eta LAB ez ziren joan P. Baztarrikakdeitutako Euskara Normalizatzeko IV. Plangintzaldiaren bi-lerara, «antzerki hutsa» zela iritziz (Berria, 2008-07-30),«ekimenean parte hartzeko aukerarik ez dietelako eman».Bilera eta plangintzaldi horretan administrazioaren euskal-duntzea zen gaia.

Egoera ahigarri honen azken ikonoa Ukan birusa izandaiteke. Kaleko jende gehienak «birus» hitza entzutean zer-bait txarra, osasunerako kaltegarria dela pentsatzen du be-rehala, eta, hala ere, harridurarako, Eusko Jaurlaritzak birusbat jarri du euskararen ikur modura, horren «izurritea» gi-zartean zabaltzeko. Seguru aski, deigarri eta paradoxikoaizatea lortu du kanpainak; prentsaurrekoek, ekitaldi publi-koek eta pertsona ezagun batzuen babesak eman diote tokiahedabideetan, baina zein da azpi-azpian, esanahiaren biga-rren/beheko mailan geratu den konnotazioa? Euskara birusbat dela, ergo, osasunerako kaltegarria. Ez dut uste egokiadenik publizitate-adituen sormenaren esku uztea gizartekogai delikatu bat, izan ere, publizitatearen trastetokia ideiaeta kanpaina malerusgarriz beteta baitago.

2008ko beste gai garrantzitsu bat Eusko Jaurlaritzako Kul-tura sailak bideratu duen gogoeta-prozesua izan da, «XXI.Mende Hasierarako Hizkuntza Politikaren Oinarriak» gaia-ren inguruan. Abiako txostena izen bereko batzorde luze ba-ten altzoan sortutako zazpi kideko talde batek prestatu du.Ondoren, hainbat batzordekidek ekarpen interesgarriak egindizkiote eta, urtearen hondarrean, gizarteari zabaldu zaioiritziak emateko bidea (http://blog.euskara21.euskadi.net/index.php/hizkuntza_aukeratu internet-helbidea). Zabal jo-katu nahi dute P. Baztarrikak eta M. Azkaratek.

Page 70: Berri onak, berri txarrak

Oinarrizko txostena aztertu ondoren, bere edukia lerro la-bur batzuetan bildu beharko banu, nioke Eusko Jaurlaritza-ri XXI. mende hasierarako proposatzen dizkion hizkuntzpolitikaren oinarriak jadanik hogeigarren mendean inda-rrean egon direnak direla eta, gauza pare bat kenduta, ezdutela deus nabarmen berririk ekartzen (etorkinen gaiaizan ezik). Zentzuzko eta egiazko gauza asko esaten diraeuskara ederrean idatzitako txostenean (batzuk lar errepi-katuak; bi esku desberdinek idatzi eta, ondoren, behar hain-bateko edizio-lana egin gabe, atalak batu balituzte bezala),eta bat nator maiz hor jarritakoekin, baina jadanik ezagu-nak dira eta milatan esanak eta onartuak daude gehienak.

Han esaten dena alor gutxi batzuetara biltzen badugu, aldebatetik, kritika eta autokritika egin behar den grinaz, euska-raren garapenaren azken hogeita bost urteotako argi-ilunaknabarmentzen dira (eskolaren indar eta ahuleziak euskal-duntze-prozesuan; euskararen erabileraren moteltzea; kul-tur-ekoizpenaren ugaltzea; eta antzeko analisi ezagun etaorokorrak); bestetik, HP ausartago eta indartsuago ezin egi-teko mugak aipatzean, «progresiboa» eta neurtua baizik,behin eta berriz diote errealitatea eta gizartea direla muga,boluntarismoak ez duela tokirik, gizarte demokratikoan ga-rrantzitsu baina oso lauso eta ilun diren kontzeptuak jarribehar direla HPren ardatzean (kontsentsua, adostasuna,zuhurtasuna, euskara denona, egitura legala, gizartea prota-gonista, zubigintza, ondo pentsatu gauzak...).

Ondorioen atala izan beharko lukeen «HPren zimenta-rriak eta erronkak» izeneko zatian, aurreko orrialdeetanesandakoa berresan baino ez da egiten: herritarren boron-datera eta demokraziaren printzipioetara egokitu behar de-la HP, atxikimendua behar dela, Euskararen Legeaz gogoe-ta egin behar dela (baina ez aldatu), euskararen auzia biziki-detasunaren arazoa dela, errealitatea dela muga, eleanizta-suna behar dela, gizartearen kohesioa, euskaratik urrundauden herritarrak erakartzea, «norbanakoaren borondateaizan behar dela oinarri», herri-erakundeek izan behar dute-

EUSKAL KULTURA 2008 IÑAKI ZABALETA URKIOLA

80

Page 71: Berri onak, berri txarrak

IÑAKI ZABALETA URKIOLA EUSKAL KULTURA 2008

81

la aitzindaritza eta gizarteak protagonismoa... Bide batez,hemerotekara jo eta 2006ko urriaren 5ean, erabili.com web-guneko Berri-Berriak sailean, P. Baztarrikaren «BaztarrikaEuskararen Legea aldatzearen aurka» artikuluan antzekogauza batzuk esaten dira.

Batzordekideek egindako ekarpenek (T. Uribetxebarria, J.L. Lizundia, J. Mendizabal, J. I. Etxezarreta, M. Mujika, L.Mees, J. Arregi, M. Zalbide, A. Lertxundi, besteak beste) go-goetarako bide oparoa eman dute eta seguru naiz oinarriz-ko txostena, agian ahul samarra normalizazioaren etorkizu-nera begira, zinez aberastuko dutela, nahiz eta kasuren ba-tean, Joseba Arregirenean adibidez, ekarpenaren zati handisamarra erretorika akademiko sinple eta sinplista baino ezizan (testuinguru horretan Michael Walzer estatubatuar po-litika-filosofo ezaguna aipatzea eskubideen unibertsaltasu-naren ezaugarriez jarduteko, norberaren banitate akademi-koa puzteko balio lezake gehienbat).

Amaitzeko, euskararen garapen eta normalizazioaren al-deko jardueran bi ikuspegi eta bi estrategia desberdin atze-maten dira. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarendekalogoak eta planek ausardia, bultzada eta jauzi kualitati-boa planteatzen dute, kontziente izanik herri-aginteen par-taidetzarik gabe ezin direla aurrera eraman. Aldiz, EuskoJaurlaritzaren eskarira eta beharretara egokitutako «XXI.Mende Hasierarako Hizkuntza Politikaren Oinarriak» txos-tenak prozesu progresibo, neurtu, mugatu, tentuzkoa jar-tzen du zimentarri modura. Lehenak gizartearen aurreangidaritza bilatzen du, bigarrenak gizartearen jarrailaritza. Bibatari begira.¶