belkrodun irudiak sortzeko

4
wix.com/mateburuhausteak EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte BELKRODUN IRUDIAK SORTZEKO … Baliabide hau Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan erabiltzeko oso baliogarria suerta daiteke. Ikasleekin buruketak irudikatzeko, baina modu bereziak, irudiak aurretik prest ditugularik. Ikasleak aurrera doazenean, teknika hau ez da erabilgarria, honen bidez sortzen den irudi hori, haiek buruan sortzeko kapazitatea bereganatu dutelako eta aspergarria suerta daitekeelako. MATERIALA: - Belkro zatiak - Irudiak itsasteko oinarri bat (oihal zati bat adibidez) - Artaziak - Irudi ezberdinak PROZEDURA: Irudia moztu ostean, plastifikatu ahal izanez gero, plastifikatu. Horrela, denbora luzean erabiltzeko aukera izango duzu, bestela paperean utziz, berehala galduko den materiala izango da. Hori egin ostean, belkro zatitxo bat itsatsi irudi bakoitzaren atzeko aldean. Oraingoan irudiak non itsastea pentsatzea tokatzen da. Oinarriak era askotakoak izan daitezke, oihal antza badute, belkroaren beste aldea ez dugu behar izango bertan itsatsita geratuko direlako irudiak. Baina oinarria, ohola edo kortxoa bada, belkroaren beste atala bertan itsatsi beharko genuke, irudiak gero bertan itsasteko aukera izateko. Hiru pausuak egin ostean, baliabide hau prest izango duzu eskolara eramateko eta ikasle gazteenekin erabiltzeko. Ikasleek sortzeko materiala ere izan daiteke, ez dauka zailtasunik eta ikasgelan bertan sortuz gero, matematika arloan erabiltzea motibagarria izan daiteke haientzat, haiek sortutakoa baita. OINARRIZKO IRUDIAK: 1. Zenbakiak 2. Lekuak 3. Pertsonak 4. Objektuak 5. Animaliak Buruketa irudiekin adierazteko, behar ditugun lehenengoak zenbakiak dira. Hauekin datuak adierazteko aukera izango dugu.

Upload: elena-san-miguel

Post on 23-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Belkrodun irudiak sortzeko

wix.com/mateburuhausteak

EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte

BELKRODUN IRUDIAK SORTZEKO …

Baliabide hau Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloan erabiltzeko oso baliogarria suerta

daiteke. Ikasleekin buruketak irudikatzeko, baina modu bereziak, irudiak aurretik prest

ditugularik. Ikasleak aurrera doazenean, teknika hau ez da erabilgarria, honen bidez sortzen

den irudi hori, haiek buruan sortzeko kapazitatea bereganatu dutelako eta aspergarria suerta

daitekeelako.

MATERIALA:

- Belkro zatiak

- Irudiak itsasteko oinarri bat (oihal zati

bat adibidez)

- Artaziak

- Irudi ezberdinak

PROZEDURA:

Irudia moztu ostean, plastifikatu ahal izanez gero, plastifikatu. Horrela, denbora luzean

erabiltzeko aukera izango duzu, bestela paperean utziz, berehala galduko den materiala izango

da.

Hori egin ostean, belkro zatitxo bat itsatsi irudi bakoitzaren atzeko aldean. Oraingoan

irudiak non itsastea pentsatzea tokatzen da. Oinarriak era askotakoak izan daitezke, oihal antza

badute, belkroaren beste aldea ez dugu behar izango bertan itsatsita geratuko direlako irudiak.

Baina oinarria, ohola edo kortxoa bada, belkroaren beste atala bertan itsatsi beharko genuke,

irudiak gero bertan itsasteko aukera izateko.

Hiru pausuak egin ostean, baliabide hau prest izango duzu eskolara eramateko eta

ikasle gazteenekin erabiltzeko. Ikasleek sortzeko materiala ere izan daiteke, ez dauka

zailtasunik eta ikasgelan bertan sortuz gero, matematika arloan erabiltzea motibagarria izan

daiteke haientzat, haiek sortutakoa baita.

OINARRIZKO IRUDIAK:

1. Zenbakiak

2. Lekuak

3. Pertsonak

4. Objektuak

5. Animaliak

Buruketa irudiekin adierazteko, behar ditugun lehenengoak zenbakiak dira. Hauekin

datuak adierazteko aukera izango dugu.

Page 2: Belkrodun irudiak sortzeko

wix.com/mateburuhausteak

EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte

Zenbakiak prest ditugularik, buruketaren arabera irudi bat edo beste erabili beharko

dugu. Mila irudi egiteko beharrik ez egoteko, sortu dezakegu oinarri moduan: gune ezberdinak,

buruketaren testuingurua adierazteko, adibidez: etxea, baserria, ospitalea, kalea, mendia,

eskola, etab. Eta baita pertsonaia batzuk: gizon eta emakume bat (haurrak ez diren horiek

adierazteko), neskato bat eta mutiko bat (haurrak diren guztiak adierazteko) …

Page 3: Belkrodun irudiak sortzeko

wix.com/mateburuhausteak

EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte

Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko buruketa gehienetan, animaliak eta objektu

sinpleenak agertzen dira. Beraz, horietako batzuk sortzea izango litzateke egokiena: txakurra,

txoria, katua, behia, untxia, pilotak, puxtarriak, kotxeak, jostailuak, arkatzak, liburuak, etab.

Page 4: Belkrodun irudiak sortzeko

wix.com/mateburuhausteak

EGILEAK: Sara Rodriguez, Elena San Miguel, Urko Sanz, Iratxe Sierra eta Peio Ugarte

ADIBIDEZ …

- Josuk bere etxean 2 txakur, 4 katu eta 3 txoritxo dauzka.

Galdera: Zenbat animalia ditu guztira?