bbresources.s3.amazonaws.com€¦  · web viewtop marks for batxilergoa 2. 1. ikastetxearen...

169
AURKIBIDEA TOP MARKS for Batxilergoa 2 1. Ikastetxearen izaeraren deskribapena. 2. Sarrera eta metodologia. 3. Programazio orokorra. 4. Batxilergoko helburuak. 5. Edukien sekuentziazioa. 6. Aniztasunaren trataera. 7. Oinarrizko gaitasunak. 8. Ebaluazio eta promozioa.

Upload: others

Post on 09-Mar-2020

1 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

AURKIBIDEA

TOP MARKS for Batxilergoa 2

1. Ikastetxearen izaeraren deskribapena.

2. Sarrera eta metodologia.

3. Programazio orokorra.

4. Batxilergoko helburuak.

5. Edukien sekuentziazioa.

6. Aniztasunaren trataera.

7. Oinarrizko gaitasunak.

8. Ebaluazio eta promozioa.

Ikastetxearen izena: (*)

Ingeles irakasgaia

20__/__ ikasturtea

20__/__ PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

Departamentu burua:

(*)____________________________________

2. SARRERA ETA METODOLOGIA

Sarrera

Top Marks for Batxilergoa bi mailatan antolatutako ingelesezko metodo bat da, maila honetako ikasleek, zein komunitate autonomotan bizi diren eta zein hizkuntza hitz egiten duten kontuan hartu gabe. Maila bakoitzerako prestatu diren materialekin 90-100 eskola-ordu eman daitezke.

Top Marks metodoak kontuan hartzen du batetik, ikasle horien benetako ingeles ezagutza zein den; eta bestetik, Batxilergora prestakuntza maila eta ikasketa estilo desberdineko ikasleak iristen direla. Eta bereziki kontuan hartzen ditu ikasle hauen arteko kultur desberdintasunak eta ikaskideei aportatzeko eduki ditzaketen esperientziak. Hori horrela, ikasleen liburua (Student´s Book) eta lanerako liburua (Workbook) zailtasunaren arabera mailakatuta daude, eta irakasleari ere aparteko material ugari eskaintzen zaio (Teacher´s-All-in-One Pack) aniztasun honi ahalik eta egokien erantzuteko.

Ikasleari adinaren araberako gai interesgarri asko eskaintzen dio Top Marks for Batxilergoa 2 metodoak. Gainera, irakurtzeko testuetan dauden kultur erreferentziei esker, ingelesa hitz egiten duten herrialdeei buruzko informazio asko jasotzen du.

Laguntza handia ematen dio ikasleari metodo honek, hizkuntzan sakontzen duelako eta barneratze mailan hobekuntza handiak eragiten dituelako, aurreko ikasturteetan jasotako ezagutzak eta estrategiak sendotuz. Unibertsitaterako sarbide probak gainditzeko, ikasketetan aurrera egiteko eta helduen mundura sarbide egokia egiteko prestatzen ditu ikasleak.

Ahozko eta idatzizko mezuen ulermenari dagokionez, Batxilergoko ikasleek, solaskideek emandako informazio guztia ulertzeko gai izan behar dute. Komunikabideen eta erreprodukzio mekanikoko tresnen bidez jasotakoari dagokienez, informazio orokor eta berariazkoa ulertzea da helburua. Horretaz gain, mezu horietan emandako ideia nagusietako batzuk interpretatzea eskatzen zaie, eta horrela sendotu egiten da ingelesaren erabilera ikasgelan.

Top Marks for Batxilergoa 2 kurtsoan, komunikazio gaiak eta egoerak ezagunak badira ere, ikasleak munduaz duen ezagutza eta bere esperientzia pertsonalak zabaltzen ditu. Atzerriko hizkuntza nazioarteko komunikazio tresna baliagarria dela eta egungo gizartean eta lan merkatuan duen garrantzia ikusarazten dio.

Komunikazio egoeren zailtasun maila erabakitzeko orduan, kontuan izan dugu nolakoa den mezua eta gaia, baina baita ere zein diren hiztun, kanala, eskatzen den ulermen maila eta mota, komunikazio estrategien erabilera (linguistikoak eta ez-linguistikoak), eta behar duten laguntza.

Ulermena mailakatua dago: hasi oinarrizko komunikazio trebetasun hartzaileetan –adibidez, elementuak eta informazioa ezagutzea eta bereiztea– eta bukatu ondorioztatzen –hau da, iritziak interpretatzea eta testu baten funtzioa bereiztea–, eta baita esanahiak interpretatzea ere irizpide ez-linguistikoak, testuingurua, etab. oinarritzat hartuz. Beti ere, mezu horien informazioarekiko jarrera kritikoa garatu nahian.

Komunikazio trebetasun hartzaileen sekuentziazioak ez du esan nahi ikasleak Lehen Batxilergoan bereganatu ez dituenik: haien erabilera automatizatua lortu nahi da Bigarren Batxilergoan, etengabe berrikusiz eta praktikatuz unitate didaktikoetan.

Ahozko produkzioa dela eta, Batxilergoan, solaskide dira irakasleak, ikaskideak eta ingeles hiztunak. Batetik, ikasleek parte hartuko dute elkarrizketetan, kontatuz, deskribatuz, informatuz eta ideiak eta iritziak emanez modu argi eta txukunean, Bigarren Hezkuntzan ikasitako komunikazio eta konpentsazio estrategiak erabiliz; bestetik, aurreko ikasturteetan ikasitako funtzio komunikatiboak berrikusten eta zabaltzen dituzte. Horretaz gain, ikasturteko beste edukiekin lotura estua duten eduki fonetikoen sekuentziazioak ikasleen ahoskerako akatsik arruntenen zuzenketa sustatzen du.

Idatzizko produkzioa dela eta, konplexutasuna testuen luzeran eta adierazitako kontzeptuetan ezezik, erabilitako komunikazio trebetasunetan ere egongo da. Horregatik, Batxilergoan testuak gero eta konplexuagoak izango dira, aurreko etapetan landu den bideari jarraiki, baina, beti ere, ikaslea bizi eta ikasten duen ingurunekoak izaten jarraituko dute. Lanen artean egongo dira argudiozko testu bat, narrazio bat, iritzi artikulua, laburpena, gutun formal bat eta leku baten deskribapena.

Testu hauek antolatzea eta komunikazio egoerara egokitzea (helburua, solaskidea, erregistroa, etab.) garrantzitsuagoa da orain, idatziak beti egongo direlako komunikazio egoera eta solaskide jakinekin lotuta. Bestalde, Ikasleak gero eta hobeto menderatu beharko ditu egitura gramatikalak, sintaxiaren ezagutza sakona agertuz. Ezagutza sakonak berarekin dakar mendeko esaldiak erabiltzea, diskurtsoaren markatzaileak egoki erabiltzea, ulermen eta produkzio mailako lexikoa zabaltzea eta nork berea zuzentzea.

Beren kabuz irakurri eta ulertzeari dagokionez, gai orokorrei edota beren intereseko gaiei buruzko testuak irakurtzean erabiliko dituzte ikasleek beren kabuz ikasteko teknikak (irakurritakoa beren kabuz ulertzea benetan bultzatuko dutenak), eta orduan jarriko dituzte ikasitako prozedurak praktikan sistematikoki. Testu mota erabilienak honako hauek izango dira: aldizkarietako artikuluak, testu informatiboak eta narraziozkoak, egunkariak eta istorio laburrak. Bakarka irakurtzea eta ulertzea automatizatu nahi da. Hori lortzeko honakoak sistematikoki erabili behar dira: batetik, irakurtzeko edo bere kabuz ikasteko estrategiak, esaterako, hiztegiak egoki erabiltzea (aukeratu, ulermena oztopatzen duten hitzak hauteman eta bilatu, adiera egokia topatu, etab.) eta, gramatika liburu eta beste erreferentzia liburuez baliatzea; bestetik, mota guztietako baliabide linguistikoak erabiltzea (hitzen osaketa, gramatika sailkapenak, true eta false friends topatzea, sinonimoak, etab.). Pixkanaka, irakurgaiak gero eta espezializatuagoak izango dira, adin honetako ikaslearen interes eta maila egokiak dituztenak. Horrela bi helburu lortuko ditugu: batetik, irakurmena sustatzea eta ikustaraztea gozamen, aisialdi eta informazio iturria izateaz gain, beste kultura eta bizimodu batzuk ezagutzeko bidea dela; eta bestetik, testuak transmititzen duten informazioa jasotzea, gogoz eta begirunez, baina jarrera kritikoarekin.

Sistema linguistikoaren funtzionamenduari buruzko gogoeta. Batxilergoan oso garrantzitsua da hizkuntzaz eta honen funtzionamenduaz gogoeta egitea ikasketa azkartzeko, baina ezinbestekoa ere bada norberak bere lana zuzentzea bultzatzeko. Horrela, Top Marks For Batxilergoa 2 kurtsoan komunikazio trebetasunaren azterketa ahozko eta idatzizko testuen bidez egiten da eta gaitasun linguistikoari buruzko gogoeta, berriz, ikasketa autonomorako estrategia multzo bat landuz, ikasleek praktikarekin automatizatu ahal izan ditzaten. Horretarako, unitatea osatzen duten atal guztietan aipatzeaz gain, beste atal berezi batzuk sortu ditugu: Over to You, A Closer Look, Vocabulary in Use, Grammar in Use, Check Your Progress eta Error Correction. Berauen bidez, ingelesaren ikaskuntza prozesuan gogoeta modu antolatuan eta mailakatuan sustatzen dugu.

Atzerriko hizkuntzarekiko ikaslearen jarrera funtsezkoa da, atzerriko hizkuntzaren balio komunikatiboa eta norberaren ikasteko gaitasuna ikusarazteko eta balioesteko. Hizkuntzaz eta honen ikasketaz hausnartzeak, ikasketa horrek ikaslearentzat duen helburua kontuan hartzea ere esan nahi du, hori oinarrizko baldintza baita ikasleak bere ikasteko eta aurrera egiteko gaitasuna ezagutu dezan. Era berean, ikasteko jarrera positiboa eta zailtasunak gainditzeko modua Exam Preparation eta Check Your Progress ataletan sustatzen dira.

Top Marks For Batxilergoa 2 kurtsoan atzerriko hizkuntzak ematen dizkigun gizarte eta kulturako osagaiez baliatzen gara eta horiek interpretatzea eta balioestea nahi dugu. Honekin, atzerriko hizkuntza, hizkuntza anglosaxoia, ulertzen lagundu nahi diegu ikasleei, ezaugarri nabarmenen bidez, hala nola, gizarte eta kultura mailako konnotazioak, balioak, arauak eta estereotipoak. Beti ere, norberaren kulturarekin alderatzea sustatuz eta bi kulturen baitan dauden balioak erlatibizatuz. Ingelesa hitz egiten deneko herrialdeetako kultur erreferentzia ugari sartu dugu ikasleen liburuko unitate bakoitzeko irakurgaietan eta liburu honen amaieran agertzen diren testuetan eta Workbook-eko Reading atalean ere.

Maila honetako ikasleak ohartu egin behar du, noski, gaur egun ingelesak nazioarteko harremanetan duen garrantziaz. Hala ere, gure arloan ez ezik gizartean eta lan munduan sartzean ere jabetuko da horretaz.

Bere kabuz ikasteko estrategien erabilera sistematikoa, edozein gai ikasteko orduan ematen den azken urratsa da. Hala ere, gai bakoitzak ditu bere prozesu eta prozedurak, oinarrizkoetatik hasi eta konplexuenetara. Estrategiak ezinbestekoak dira hizkuntza bat ikasteko prozesuan eta etengabe erabili eta landu behar dira, hitzetik hortzera erabiltzeko gai izan arte. Horregatik, hau da Batxilergoan egiten dugun prozesua: lehenbizi, ikasketa beharrak ikusi; ondoren, horien arabera jarritako helburu zehatza lortzeko eginkizunak, materialak eta lan egiteko modu egokiak aukeratu.

Gainera, ikas estrategiak lantzen ditugu, eginkizunekin batera doazen prozesu mentalak emankorragoak izan daitezen. Ondoko hauek dira komunikazio trebetasun bakoitzean lantzen ditugun estrategiak:

- Reading (irakurmena):paragrafo bakoitzeko lehen perpausa irakurrita ideia nagusia ateratzea; testuinguruaz baliatuta hitzen eta esamoldeen esanahia ondorioztatzea; izenburua eta irudiak erabiliz testuaren edukia igartzea; informazioa ulertzea eta izenordeen azpian dauden hitzak ondorioztatzea; berariazko informazioa bilatzea (scanning); testuaren helburua identifikatzea eta agerian ez dauden esanahiak ulertzea (lerro artean irakurtzea).

- Listening (entzumena): esaldien ulermena; arreta selektiboa; berariazko informazioa aurkitzea gidatutako galderen laguntzaz; edukiak hautematea; esanahiak ondorioztatzea; oharrak hartzea; instrukzioak jarraitzea; gai nagusia topatzea; informazioa ordenatzea; ahoskera ezagutzea; esanahiak desberdintzea erritmoa eta intonazioa aldatzean; doinu desberdineko hiztunek sortutako mezuak entzutea eta ulertzea, etab.

- Speaking (mintzamena): gelan elkarrekintza errazteko testuak sortzeko estrategiak dira. Honako hauek dira: hitz egin aurretik ideiak antolatzea; hizketa argia eta logikoa izan dadin gidoiak erabiltzea; konpentsatzeko, argitzeko eta frogatzeko estrategiak; praktikatzeko estrategiak, esate baterako errepikatzea, imitazioa, esperimentatzea, arauak erabiltzea, hipotesiak ezartzea, etab.; norberak berea zuzentzeko estrategiak, hala nola arazoak identifikatzea eta zuzentzea, beti ere ahoskera, erritmoa eta intonazioa hobetzeko ahaleginetan.

- Writing (idazmena): praktikan jarritako estrategien barnean, aipatzekoak dira beste estrategia batzuk ere: transferitzea, sortzea, ikasleak bere kabuz zuzentzea, irudimena eta sormena garatzea, eta baita dagoen lekuan informazioa bilatzea ere. Ikasleak ondo zaindu beharko ditu bai idazketa prozesua baita emaitza bera ere, testu motaren ezaugarriak, erregistro aproposa, diskurtsoaren markagailu egokiak, puntuazio ikurrak eta esaldi eta paragrafoen ordena logikoa zainduz testu koherenteetan, loturak erabiliz, testuen egitura apurtu gabe, etab.

Metodologia

Top Marks For Batxilergoa 2 kurtsoaren metodologia honako oinarri hauen inguruan egituratzen da:

• Hizkuntza bat ikastea, naturaltasunez mintzatzeko eta idazteko.

• Gogotik lantzea ikas estrategiak eta teknikak, ikaslea gai izan dadin benetako komunikazio egoerei aurre egiteko.

• Hizkuntza sistemaren funtzionamendua ulertzea eta horretaz hausnartzea, ama hizkuntzarekin konparatuz komunikazio maila ona lortzeko.

• Sistema fonetikoa eta gramatikala ezagutzea, eta baita haien funtzioak eta lexikoa ere, benetako komunikazio egoeretan erabiltzeko.

• Ahozko eta idatzizko ulermena batera lantzea, hau da, hizkuntzaren lau trebetasun nagusiak menderatzea: reading, listening, writing eta speaking.

• Ikasleari bidea ematea ingelesaren alderdi soziokulturala hobeto ezagutzeko eta bereganatzeko, ikasi duen hori maila morfosintaktikoan eta funtzionalean bakarrik ager ez dezan.

• Bere kabuz ikasteko ardura piztea, gehien laguntzen dion eta komeni zaion ikasketa metodoa eta antolaketa aukeratuz.

• Ikaslea motibatzea bere intereseko gaiekin, eta helburu argiak eskaintzea ikasturtean zehar.

• Ingelesez hitz egiten duten herrialdeetako ezaugarri kulturalak eta sozialak aurkeztea eta norberaren ezaugarriekin alderatzen laguntzea, beste kultura batzuetako pertsonak hobeto ulertzeko.

3. BATXILERGOKO HELBURU OROKORRAK TOP MARKS FOR BACHILLERATO 2-EAN

HELBURUAK:

1. Hizkuntzaren hainbat erabilera-eremutako ahozko diskurtso eta diskurtso idatzi ulertzea. Bakoitzaren komunikazio-berezitasunak aintzat hartzea eta haien edukia kritikoki interpretatzea, haiek ulertu ondoren egoera berrietan aplikatzeko (unitaterako sarrera-galdetegia, Word Check, Reading, Understanding the Text, A Closer Look, Vocabulary, Vocabulary in Use, Grammar, Listening, Writing, Exam Preparation).

.

2. Ahoz eta idatziz, diskurtso koherenteak, zuzenak eta egokiak erabiltzea, komunikatzeko eta hainbat egoeratara egokitzeko, eta modu eraginkorrean erantzun ahal izateko (unitaterako sarrera-galdetegia, Understanding the Text, Vocabulary, Vocabulary in Use, Grammar, Grammar in Use, Listening, Pronunciation, Speaking, Writing, Check Your Progress, Exam Preparation).

3. Atzearriko hizkuntzaren oinarrizko ezaugarri sozialak eta kulturalak ezagutzea eta interpretatzea, eta estereotipoak eta aurreiritziak saihestea, hizkuntza- eta kultura-aniztasunarekiko jarrera positiboa eta begirunea erakusteko( Reading, Vocabulary, Grammar, Listening, Speaking, Writing).

4. Hizkuntzaren erabilera sozialak aztertzea, gogoeta eta kritika eginez, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko estrategiak erabiltzearren (unitaterako sarrera-galdetegia, Reading, Vocabulary, Grammar, Listening, Speaking, Writing, Exam Preparation).

5. Atzerriko hizkuntza eta, oro har, hizkuntzak, hainbat jatorri, hizkuntza eta kulturatako pertsonek elkar komunikatzeko eta ulertzeko tresna dela positiboki balioestea, ikusteko beste bide batzuk ere badaudela esperientzia antolatzeko eta giza harremanak egituratzek.( A Closer Look, Vocabulary, Grammar, Listening, Speaking, Pronunciation, Writing).

6. Atzerriko hizkuntzaren osagai soziolinguistiko, diskurtsibo eta gramatikalen gainean gogoeta egitea, kontzeptu eta prozedura egokiak erabiliz, ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko (unitaterako sarrera-galdetegia, Word Check, Reading, Understanding the Text, A Closer Look, Vocabulary, Vocabulary in Use, Grammar, Listening, Writing, Exam Preparation)..

7. Arte- eta literatura-testuak gero eta modu autonomoagoan irakurriz gozatzea, beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko, eta sentsibilitate estetikoa garatzeko(Reading, Listening, Writing).

8. Informazio-iturriak eta –teknologiak autonomiarekin, espiritu kritikoarekin eta jarrera etikoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko, hizkuntza bizitza sozial eta kulturalean eraginkortasunez erabiltzeko (Burlington Speech Trainer, Student’s Activity Multirom, Internet).

9. Hizkuntza eta irakasgai guztietan ikasitako komunikazio-ezagutzak eta –estrategiak erabiltzea, eta norberaren ikas-prozesuen gainean gogoeta egitea, hizkuntzen arteko transferentzia bultzatzeko eta ikasteko autonomia garatzeko (Reading, Vocabulary, Grammar, Grammar in Use, Listening, Pronunciation, Speaking, Writing,Check Your Progress, Exam Preparation)).

4. BIGARREN IKASTURTEAREN EDUKIAK

Indarrean dagoen legediaren arabera eta Curriculum Proiektu hau errazago irakurri ahal izateko, Batxilergo 1eko edukiak aurkeztuko dizkizuegu jarraian.

1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta

solasean aritzea

- Ikasleen intereseko gai akademikoen gaineko ahozko testuen – gero eta konplexuagoen- esanahi orokorra ulertzea.

- Hedabideek eta azentu desberdineko hainbat hiztunek ahoz emandako informazio zehatza eta garrantzitsua identifikatzea.

- Ikasleei interesatzen zaizkien eguneroko gai arruntei buruzko mezuak -gero eta konplexuagoak- ulertzea, solaskidearekin harremanean jarduteko.

- Ahozko testuen esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, testuinguruak lagunduta.

- Ahozko testuak planifikatzea, komunikazioa errazteko eta diskurtsoari koherentzia eta kohesioa emateko baliabideak erabiliz.

- Plangintza bati jarraituz, ahozko deskribapenak, narrazioak, azalpenak, aurkezpenak, argudioak eta debateak egitea, esperientziak, gertakari sozial eta kulturalak, eta eduki akademikoak azaltzeko -zuzen eta ahoskera, erritmo eta intonazio egokiz-, norberaren iritzia arrazoituz eta besteen ekarpenak begirunez eta jarrera kritikoz onartuz.

- Interes orokorreko eta akademikoko gaiei buruz, ahozko harremanak izatea, nolabaiteko etorria, berezkotasuna eta zorroztasuna erakutsiz.

- Komunikazio-estrategiak modu autonomoan erabiltzea, esanahiak negoziatzeko, harremanak hasteko, eusteko eta amaitzeko, eta sortutako zailtasunak gainditzeko.

- Beste hizkuntzetan ikasitako arau soziolinguistikoak aplikatzea eta erabiltzea, ahozko testuak ulertzen eta ekoizten laguntzeko atzerriko hizkuntzan.

- Ahozko komunikazioaren berezko ezaugarriak.

- Ahozko harremanak arautzeko jarraibideak: besteak beste, hitz egiteko txandak, harremanetako rolak, ahots-doinua, gorputz jarrera eta keinu egokiak.

- Landutako ahozko testu-generoen ezaugarriak.

- Komunikazio-harremanetan, gogotsu, errespetuz eta elkarlanean parte hartzea, ikaskuntza partekatuko egoeretan bereziki.

- Taldean egindako lanetan norberak bere erantzukizunak hartzea, eta prozesuak eta emaitzak denen artean ebaluatzea.

- Komunikazio-egoera askotarikoan, atzerriko hizkuntza ahoskera eta intonazio egokiarekin erabiltzeko jarrera positiboa azaltzea, eta konfiantza eta ekimena erakustea.

- Akatsak ikas-prozesuaren zati direla onartzea, eta ahozko harremanetan sortutako zailtasunak gainditzeko jarrera erakustea.

2. multzoa. Diskurtsoen ugaritasuna: irakurtzea eta idaztea

- Hainbat esparrutako gai askotariko testuen osagai testual nahiz ez-testualetatik abiatuta, informazioa iragartzea.

- Hainbat esparrutatik jasotako testu konplexu samarren informazio orokorra nahiz zehatza ulertzea, estiloa eta irakurtzeko abiadura testuetara eta helburuetara egokituz.

- Hainbat eratako testuetan, honakook identifikatzea: komunikazioaren helburua, ohiko osagai testualak eta paratestualak, eta informazioa antolatzeko modua.

- Gero eta testu konplexuagoetan, mezuen elementu inplizituak ulertzea.

- Elementu linguistikoak eta ez-linguistikoak erabiltzea, hitz edo esamolde ezezagunen esanahia ondorioztatzeko.

- Testu luzeak hainbat euskarritan kontsultatzea, behar den informazioa aurkitzeko.

- Hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa eta argudioak laburtzea.

- Norberaren intereseko testu luzeak –akademikoak, pertsonalak edo profesionalak- modu autonomoan irakurtzea, informazio-iturri egokiak erabiliz.

- Hainbat baliabide digital, informatiko eta bibliografiko modu autonomoan erabiltzea, ulermen-arazoak argitzeko, eta, jarduera bat egitean, informazioa, ideiak eta iritziak bilatzeko.

- Beste hizkuntzetan garatutako irakurmen-estrategiak erabiltzea eta transferitzea, testu-generoa, komunikazio testuingurua eta lortu nahi den helburua aintzat hartuta.

- Nolabaiteko konplexutasuna duten gai askotariko testuak – pertsonalak, gaur egungoak edo interes akademikokoak planifikatzea eta berrikustea.

- Hainbat eremutan, o testu idatzi koherenteak egitea –paperean nahiz euskarri digitalean-, lexiko zabalagoa erabiliz eta behar besteko zuzentasun gramatikala erakutsiz.

- Estrategia kontzienteak erabiltzea, testu idatziak ulertzeko eta sortzeko jokabidea arautzearren.

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, atzerriko hizkuntzaren bidez testu errazak sortzeko, informazioa zabaltzeko, komunikatzeko eta lankidetzan jarduteko.

- Landutako testu motaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzea, dagozkion tipologiaren eta erabilera-eremuaren arabera.

- Hizkuntza idatzia erabiltzeko jarrera positiboa izatea, hainbat helburu lortzearren.

- Taldean egindako lanetan norberak bere erantzukizunak hartzea, eta prozesuak eta emaitzak denen artean ebaluatzea.

- Informazio-iturri inprimatu eta digitaletatik jasotako testuak erabiltzean jarrera etikoa izatea.

3. multzoa. Literatura-diskurtsoa

- Ikasleen literatura-lanak eta pasarteak –jatorrizkoak, ahal dela- banaka nahiz taldeka irakurtzea eta entzutea.

- Ikasleen gogoko literatura-testuak —jatorrizkoak, ahal dela gogotsu entzutea eta ulertzea.

- Plangintza bati jarraituz, literatura-asmoko testuak idaztea: olerki laburrak, antzerkiak eta kontakizun laburrak…, ereduen gaineko gogoetan eta azterketan oinarrituta.

- Literatura-testuak antzeztea, dramatizatzea eta errezitatzea, taularatzeko estrategiak erabiliz.

- Irakurritako testuen esanahiaren gainean, iritzi-trukerako eztabaidetan eta ahozko iruzkinetan parte hartzea.

- Liburutegia, bideoteka eta Internet erabiltzea, irakurtzeko autonomia garatuz joateko.

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, literatura-asmoko testuak sortzeko.

- Landutako literatura-generoen –narratiboa, lirika eta antzerkiaren- oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

- Beste literatura-adierazpide batzuk ezagutzea: komikia, musika, zinema…

- Literatura-testua, gozatzeko, kulturak hurbiltzeko, eta geure burua eta hizkuntza-ezagutza aberasteko erabiltzea.

- Atzerriko hizkuntzako literatura ezagutzeko jakin-mina eta interesa izatea.

- Irakurtzeko autonomia garatzea.

- Besteen iritzien aurrean, begirunea eta jarrera irekia erakustea.

4. multzoa. Hizkuntzari buruzko gogoeta

- Hizkuntzari buruzko ezagutza erabiltzea, testuak hobeto ulertzeko eta idazteko.

- Gogoeta-jarduerak egiteko behar den terminologia komuna erabiltzea.

- Hainbat hizkuntzatan helburu bererako erabiltzen diren prozedurak alderatzea.

- Hizkuntzen arteko kalko eta transferentzia okerrak antzematea eta zuzentzea.

- Edozein hizkuntzatan jasotako ezagutza linguistikoa erabiltzea, gainerako hizkuntzetan gogoeta egiteko.

- Ikasteko, askotariko baliabideak (informatikoak, digitalak eta bibliografikoak) autonomiaz erabiltzea, hala nola hiztegi elebidunak eta elebakarrak, kontsulta-iturriak…

- Hizkuntza-ezagutzak antolatzeko, eskuratzeko, gogoratzeko eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.

- Norbera zein taldeak ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko ekoizpenak hobetzeko.

- Akatsak ikas-prozesuaren parte direla onartzea, haien zergatia identifikatzea, eta zuzentzeko estrategiak erabiltzea.

- Hizkuntzaren erabilera nagusiak ezagutzea: hizkera formala eta informala, ahozkoa eta idatzia.

- Landutako testu moten egituren ezaugarriak ezagutzea.

- Kohesio-elementuak (lokailuak, adierazgailuak, koerreferentzia-elementuak, aditz-denborak) ezagutzea eta erabiltzea gai askotariko testuetan.

- Gramatika-funtzioak eta –egitura konplexuak berrikustea eta erabiltzea, hainbat komunikazio-egoeratara egokituta.

- Ikasleen intereseko –eta, bereziki, curriculumaren beste irakasgai batzuei lotutako- gai orokorrei dagokien lexikoa zabaltzea.

- Hitzak eratortzeko eta elkartzeko baliabideak ezagutzea.

- Atzerriko hizkuntzaren ezaugarri fonologikoak ezagutzea: hizkuntzaren soinu-unitateak (eta haiek gauzatzea testuinguru zehatzetan), azentua, erritmoa eta intonazioa.

- Alfabeto fonetikoa erabiltzea, ahoskera hobetzeko.

- Azentu-, erritmo- eta intonazio-ereduak ezagutzea eta erabiltzea, jarrerak eta sentimenduak adierazteko.

- Ikasteko aukerak –gela barrukoak zein kanpokoak- baliatzeko interesa izatea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek lagunduta.

- Hizkuntzaren gainean gogoeta egitearen garrantzia balioestea, norberaren ekoizpenak arautzeko eta ikasteko autonomia areagotzeko.

- Hizkuntza-arauek gizartean duten garrantziaz jabetzea, erabiltzaileen arteko komunikazioa errazten dutelako.

5. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

- Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako elementu sozial eta kultural nagusiak ezagutzea.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunen eta hemengo hiztunen arteko antzekotasunei eta desberdintasun garrantzitsuenei buruz gogoeta egitea, ohitura, jokamolde, jarrera, balio eta sinesmenei dagokienez.

- Hizkuntzen egoera Europan, gaur egun.

- Atzerriko hizkuntzaren egoera munduan.

- Atzerriko hizkuntzaren aldaerak.

- Solaskideen hizkuntza-erabilerak errespetatzea.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunekin eta ikasleekin komunikatzeko interesa eta ekimena erakustea.

- Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntza guztiak balioestea, komunikatzeko eta ikasteko bitarteko gisa.

- Atzerriko hizkuntzaren garrantzia nazioarteko harremanetan balioestea, herrialdeak komunikatzeko eta elkar ulertzeko, eta beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzeko.

- Beste hizkuntza eta kultura batzuetako jendearekin erlazionatzeak dakarren aberastasuna balioestea.

- Edonolako diskriminazioa dakarten mezuen aurrean, jarrera kritikoa izatea.

- Ezagutza berriak eskuratzeko, atzerriko hizkuntzak duen garrantzia onartzea, esparru akademikoan bereziki.

5. EDUKIEN SEKUENTZIAZIOA

1. UNITATEA: ARE YOU MOBILE ?

I. 1.UNUTATEKO HELBURUAK

- Nork bere kabuz irakurtzea eta kritikoki interpretatzea munduko hiru hiri handitan jendaurrean telefono mugikorra erabiltzea zeinen gaizki ikusia dagoen adierazten duen testu bat, gero norberaren herrialdeko erabilpenarekin alderatzeko.

- Teknologiarekin eta tresna teknologikoekin lotutako hiztegia eta esamoldeak, eta run eta break erabiliz osatutako collocations batzuk eta zenbait esamolde idiomatiko ezagutu eta praktikatzea ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko

- Zuzen erabiltzea erlatibozko perpaus murrizgarriak eta ez-murrizgarriak ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Informazio orokorra eta berariazkoa ulertzea asmakizun teknologiko berri batez hitz egiten duen irratsaio bati buruzko ahozko testu batetik, jarrera kritikoarekin esperientzia antolatzeko eta giza harremanak egituratzeko.

- Ezagutu eta zuzen ahoskatzea /s/, /z/ eta /iz/ hotsak eta esaldietako hitz azentudunak identifikatzea komunikazioa hobetzeko.

- Ikaskidearekin elkarrekintza burutzea pertsonen argazkiak deskribatzea, unitatean ikasitako hizkuntza funtzionala erabiliz, autonomiaz hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko.

- Telefono mugikorra erabiltzearen onura eta kalteei buruzko argudiozko testu bat idaztea, gehikuntza eta kontraste lokailuak erabiliz, espiritu kritikoarekin hainbat egoetara egokitzeko.

- Literatura-asmoko testuak irakurtzea edota entzutea beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko.

- Informazio-iturriak eta teknologiak autonomiarekin erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Hizkuntza eta irakasgai guztietan ikasitako komunikazio-ezagutzak eta estrategiak autonomoki erabiltzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko, eta kanpoko hizkuntz probak –unibertsitaterako sarbide-proba- gainditzeko.

II. 1.UNITATEKO EDUKIAK

1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta solasean aritzea.

- Asmakizun berri bati buruz hitz egiten duen irratsaio batetik informazio zehatza eta garrantzitsua identifikatzea.

- Ahozko testuen esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, testuinguruak lagunduta.

- Egoera desberdinetan dauden pertsonen argazkiak ahoz deskribatzea, gertatu zaienaren eta ondoren egingo dutenaren inguruko hipotesiak adieraziz, emandako aholkuak eta esamoldeak erabiliz.

- Aktiboki parte hartzea eztabaida txiki batean, iritziak trukatuz eta gaiaz ezagutzen dutenarekin alderatuz.

- Beste hizkuntzetan ikasitako arau soziolinguistikoak aplikatzea eta erabiltzea, ahozko testuak ulertzen eta ekoizten laguntzeko atzerriko hizkuntzan.

- Ahozko komunikazioaren berezko ezaugarriak aplikatzea.

- Akatsak ikas-prozesuaren zati direla onartzea, eta ahozko harremanetan sortutako zailtasunak gainditzeko jarrera erakustea.

2. multzoa. Diskurtsoen ugaritasuna: irakurtzea eta idaztea.

- Galdetegi bat prestatzea telefono mugikorra neurriz gain erabiltzen duten ala ez jakiteko.

- Telefono mugikorraren erabilpenari buruzko testuen paragrafo bakoitzaren lehen lerroa irakurrita informazioa iragartzea.

- Telefono mugikorraren erabilpenari buruzko hiru testu konplexu samarren informazio orokorra nahiz zehatza ulertzea, estilo eta irakurtzeko abiadura testuetara eta helburuetara egokituz.

- Internet bidezko erosketei buruzko argudiozko testua irakurtzea testu motaren oinarrizko ezaugarriak ezagutzeko: ideien antolakuntza, gehikuntza eta kontraste lokailuen erabilera, ..

-Argudiozko testu bat idaztea telefono mugikorra erabiltzeak dituen onura eta kalteei buruz, gehikuntza eta kontraste lokailuak erabiliz eta era honetako testuak idazterakoan jarraitu beharreko urratsak jarraituz.

- Gero eta testu konplexuagoetan, mezuen elementu inplizituak ulertzea.

- Elementu linguistikoak eta ez-linguistikoak erabiltzea, hitz edo esamolde ezezagunen esanahia ondorioztatzeko.

- Testu luzeak hainbat euskarritan kontsultatzea, behar den informazioa aurkitzeko.

- Estrategia kontzienteak erabiltzea, testu idatziak ulertzeko eta sortzeko jokabidea arautzearren.

- Argudiozko testuen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

- Hizkuntza idatzia erabiltzeko jarrera positiboa izatea, hainbat helburu lortzearren.

3. multzoa. Literatura-diskurtsoa

- Liburutegia, bideoteka eta Internet erabiltzea, irakurtzeko autonomia garatuz joateko.

- Irakurtzeko autonomia garatzea.

- Besteen iritzien aurrean begirunea eta jarrera irekia erakustea.

4. multzoa. Hizkuntzari buruzko gogoeta

- Hizkuntzari buruzko ezagutza erabiltzea, testuak hobeto ulertzeko eta idazteko.

- Gogoeta-jarduerak egiteko behar den terminologia komuna erabiltzea.

- Norberak zein taldeak ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko ekoizpenak hobetzeko.

- Argudiozko testuen egituraren ezaugarriak ezagutzea.

- Kohesio-elementuak (lokailuak, adierazgailuak, koerreferentzia-elementuak, aditz-denborak) ezagutzea eta erabiltzea argudiozko testuetan.

- Gramatika-funtzioak eta –egitura konplexuak berrikustea eta erabiltzea, hainbat komunikazio-egoeratara egokituta:

-Erlatibozko perpaus murrizgarriak eta ez-murrizgarriak gauzak eta pertsonak deskribatzeko.

- Argazkiak deskribatzeko formula linguistikoak.

-Ikasleen intereseko – eta curriculumaren beste ikasgai batzuei lotutako gai orokorrei dagokien lexikoa zabaltzea:

- Teknologia, Internet eta komunikazioarekin lotutako hiztegia.

- False friends.

- Erraz nahasten diren hitzak: only eta alone.

- Run eta break erabiliz osatutako collocations izenekoak.

- Komunikazioarekin lotutako zenbait esamolde idiomatiko.

- Gehikuntza lokailuak (also, in addition, moreover, furthermore…) eta kontraste lokailuak (although, but, however, nevertheless, despite, although…).

- Alfabeto fonetikoa erabiltzea, ahoskera hobetzeko.

- /s/, /z/ eta /iz/ hotsak eta esaldien barneko hitzen azentuazioa zuzen ahoskatzea.

- Hizkuntzaren gainean gogoeta egitearen garrantzia balioestea, norberaren ekoizpenak arautzeko eta ikasteko autonomia areagotzeko.

5. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

- Positiboki baloratzea beste kultura batzuetako jokabide ereduak, esaterako, errespetu gutxikotzat hartzea jendaurrean telefono mugikorra erabiltzea.

- Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako elementu sozial eta kultural nagusiak ezagutzea, batez ere osasuna eta jateko ohiturekin lotutakoak.

- Kulturen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutzea, telefono mugikorren erabilpena, pertsonen artean komunikatzeko asmakizun teknologiko berria, Internet bidezko erosketak, etab. kontrastatuz.

- Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntza guztiak balioestea, komunikatzeko eta ikasteko bitarteko gisa.

- Testuinguruaren eta landutako komunikazio egoeren araberako erregistroak erabiltzea.

- Atzerriko hizkuntzaren garrantzia nazioarteko harremanetan balioestea, herrialdeak komunikatzeko eta elkar ulertzeko, eta beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzeko.

- Edonolako diskriminazioa dakarten mezuen aurrean, jarrera kritikoa izatea.

- Ezagutza berriak eskuratzeko, atzerriko hizkuntzak duen garrantzia onartzea, esparru akademikoan bereziki.

III. 1.UNITATEKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak –ezagunak, gaur egungoak edo orokorrak- ulertzea, ikasketekin edo norberaren interesekin lotuta daudelako, edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutelako.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia asmakizun berri bati buruz hitz egiten den irratsaioa batzuetatik.

- Ea identifikatzen duen asmakizun berri bati buruzko ahozko testuetako informazio zehatza.

- Ea antzematen duen zein den esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako bere ezagutzak lagunduta.

- Ea elementu ez-linguistikoak erabiltzen dituen, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea dakien ondorioztatzen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

2. Ahozko aurkezpen argi eta ondo egituratu luzeagoak egitea, gaur egungo gaiei buruz, ikasketetako nahiz norberaren intereseko gai orokorrei buruz, edota atzerriko hizkuntzari atxikitako alderdi soziokulturalei buruz.

- Ea informazioa modu koherentean antolatzen duen, komunikazio-asmoei erantzuteko.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin egoera desberdinetan dauden pertsonen argazkiak ahozko deskribapena egiten duen.

- Ea errespetatzen dituen kortesia-arauak.

- Ea ondo erabiltzen dituen ahots-tonua, keinuak eta gorputz-jarrera.

- Ea ebaluazio- eta auto-zuzenketa-estrategiarik erabiltzen duen, ahozko jarduna hobetzeko.

- Ea autonomiarik erakusten duen lanak prestatzeko eta egiteko.

3. Ahozko harremanetan gogotsu parte hartzea, ikasteko eta ikasgelako gizarte-harremanak lantzeko.

- Ea berez parte hartzen duen.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin parte hartzen duen eztabaida txiki batean, iritziak trukatuz etab gaiak ezagutzen dutenarekin alderatuz.

- Ea dakien osagai ez-esplizituak ondorioztatzen komunikazio-egoeretan.

- Ea errespetatzen dituen ahozko harremanetako oinarrizko arau soziokomunikatiboak.

- Ea erabiltzen dituen beste hizkuntzetan garatutako estrategiak, ahozko jarduna hobetzeko.

- Ea taldean elkarlanean aritzen den, eta erantzukizunak partekatzen dituen.

4. Testu idatzi konplexuagoen ideia orokorra eta hainbat informazio ulertzea: norberaren interesekoak, gaur egungoak, edo –hainbat egoeratan- ikasketei buruzkoak.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia eta zehatza, telefono mugikorraren erabilpenari buruzko diskurtso idatzietatik.

· Ea erabiltzen dituen elementu ez-linguistikoak, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea ondorioztatzen duen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

- Ea identifikatzen dituen adierazleak, mezua ondo interpretatzeko.

- Ea kontsulta-materialak autonomiaz erabiltzen dituen –paperean nahiz euskarri digitalean-, informazioa bilatzeko, zalantzak argitzeko eta hipotesiak berresteko.

- Ea erabiltzen dituen beste hizkuntzetan garatutako estrategiak, hobeto irakurtzeko.

5. Plangintza bati jarraituz, testu idatzi gero eta konplexuagoak ekoiztea, norberaren interesekoak, gaur egungoak, akademikoak edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutenak.

- Ea informazioa autonomiaz bilatzen, aukeratzen eta lantzen duen, paperean nahiz euskarri digitalean.

- Ea telefono mugikorra erabiltzeak dituen onura eta kalteei buruz argudiozko testu bat idazten duen.

- Ea fitxarik, eskemarik eta laburpenik egiten duen informazioa antolatzeko.

- Ea esaldiak testu-kohesiorako prozedurekin osatzen dituen.

- Ea argudiozko testuari dagokion hizkuntza-erregistro egokia aukeratzen eta erabiltzen duen.

- Ea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzen dituen, testuak idazteko eta berrikusteko.

- Ea erabiltzen duen hizkuntza guztietan landutako estrategiarik bere lanak ebaluatzeko eta zuzentzeko, testuak hobetzearren.

- Ea errespetatzen dituen gramatika-, ortografia- eta tipografia-arauak.

6. Hizkuntza-aniztasuna kritikoki interpretatzea, ezagutza soziolinguistikoak erabiliz.

- Ea ezagutzen dituen atzerriko hizkuntzaren ezaugarri sozial eta kultural batzuk: ingeles britainiar eta amerikarra.

- Ea begirunea eta jarrera positiboa erakusten duen hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aurrean.

7. Era guztietako komunikazio-egoeretan esamolde eta balioespen diskriminatzaileak identifikatzea, eta norberaren lanetan nahita saihestea.

- Ea antzematen dituen hizkuntza-aurreiritziak eta gutxiespenak, hainbat motatako testuetan.

- Ea saihesten dituen gutxiespen-esamoldeak, eta beste aukera batzuk bilatzen dituen.

8. Hizkuntza-ezagutzak gogoeta eginez eta modu autonomoan identifikatzea eta erabiltzea, testuak interpretatu eta ekoiztean.

- Ea aplikatzen dituen hizkuntzaren oinarrizko arauak, testuak ulertu eta ekoiztean. Batez ere, unitatean landutakoak: aditz aldiak eta aspektuak, aurrizki batzuk eta gerundioa eta infinitiboa.

- Ea erabiltzen dituen edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-ezagutzak, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.Ea hizkuntza-informazioa autonomiaz eskuratzen duen, hainbat informazio-iturritatik.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen hizkuntza-akatsak, norberaren nahiz besteen testuetan.

9. Literatura, gozatzeko eta ikasteko erabiltzea, hizkuntza eta norberaren burua aberastu eta hobetzearren.

- Ea modu eraginkorrean erabiltzen dituen liburutegia, bideoteka eta Internet.

10. Hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan, eraginkortasunez eta espiritu kritikoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

-Ea modu etikoan erabiltzen duen hainbat informazio-iturritatik eskuratutako informazioa.

- Ea teknika digitalak autonomiaz erabiltzen dituen testuak lantzeko.

- Ea erabiltzen dituen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, testuak idazteko eta berrikusteko.

11. Hizkuntza guztietan burututako ikas-prozesuen gainean gogoeta egitea.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen dakizkien hizkuntzen arteko transferentzia okerrak.

- Ea jabetzen den ikaskuntzan egindako aurrerapenaz eta izandako zailtasunez.

- Ea auto-erregulazio-estrategiak kontzienteki erabiltzen dituen, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko, eta ea estrategia horiek hizkuntza batetik bestera eramaten dituen.

- Ea onartzen duen akatsak ikas-prozesuaren zati direla.

- Ea konfiantza eta jarrera aktiboa duen, hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko ahalmenari dagokionez.

IV. OINARRIZKO GAITASUNAK ESKUKARTZEKO, 1. UNITATEAK EGITEN DUEN EKARPENA:

1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna

- Tresna teknologiko berriak zuhur erabiltzea.

- Telefono mugikorren erabilpen egokia egitea.

- Gizartean eta giza- anatomian teknologia berriek dauzkaten ondorioez jabetzea.

- Interneten bidez erosketak egiteari buruz hausnarketa egitea.

- Osasuna zaintzeko ohiturak eta ohitura aringarriak gehitzea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Ikasteko moduaz eta ikasteko prozesuak modu eraginkorrean kudeatu eta kontrolatzeko moduaz jabetzea.

- Ikasteko estrategia eta teknika ezberdinak erabiltzea.

- Ikasteko, behatzeko eta gertaera eta harremanak sistematikoki erregistratzeko teknikak erabiltzea.

- Lankidetza-lanerako teknikak erabiltzea.

3. Matematikarako gaitasuna

- Pentsamenduaren prozesu jakinak jarraitzea (besteak beste, indukzioa eta dedukzioa).

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Ahozko eta idatzizko komunikaziorako, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko, ezagutza eraikitzea eta jakinaraztea eta nork bere pentsaera, emozioak eta jokabidea erregulatzea eta antolatzea.

- Mezuak ulertzea eta komunikatzea eta mintzatzea besteekin eta inguruarekin harreman eta lotura konstruktiboa ezartzea.

- Irakurtzea eta idaztea informazioa bilatu, bildu eta prozesatzeko, eta askotariko komunikazio- eta sormen-asmoak dituzten testu-mota ezberdinak ulertu, egin eta erabiltzeko gai izatea.

- Norbere ezagutza eta ekintza antolatu eta erregulatzea koherentziaz hornituz.

- Konbentzio sozialez, balio eta alderdi kulturalez eta komunikazio-asmoaren eta testuinguruaren araberako hizkuntzaren aldakortasunaz jabetzea.

- Jakite- eta formalizazio-maila ezberdinez erabiltzaile independente gisa komunikatu ahal izatea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- Informazioa bilatu, lortu, prozesatu eta jakinarazteko eta hori ezagutza bihurtzeko abilezia garatzea.

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

- Informazioa bilatu, aukeratu, erregistratu eta tratatzea edo aztertzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

- Bizi garen errealitate soziala kritikoki ulertzea.

- Kulturen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak ezagutzea, telefono mugikorren erabilpena, pertsonen artean komunikatzeko asmakizun teknologiko berriak, Internet bidezko erosketak, etab. kontrastatuz.

- Errealitatea aztertzean ikuspuntu ezberdinez jabetzea.

- Gizartearen inguruko ezagutzak handitzea.

- Beste herrialde batzuetako informazioak ezagutzeko interesa.

- Norbere burua ezagutu eta baloratzea.

7. Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna

- Adierazpen kultural eta artistiko desberdinak ezagutzea, ulertzea, aintzat hartzea eta kritikoki balioestea.

- Egintza kulturala eta egintza artistikoa aintzat hartzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- Erantzukizuna, iraunkortasuna, norbere ezagutza eta auto-estimua garatzea.

- Bestearen lekuan jartzea, besteen ideiak baloratzea, elkarrizketan jardutea eta negoziatzea.

- Norbere erabakiak besteei modu egokian jakinarazteko asertibotasuna.

- Emozioak kontrolatzea, beren intentsitatea, desegokitasuna edo ondorioak kontutan hartuz.

- Norbere buruarenganako konfiantza garatzea.

- Besteen aldetik estimatua eta baloratua sentitzean oinarritutako auto-estimu positibo eta errealista lortzea.

- Autonomiaz jardutea, erabaki pertsonalak hartuz eta helburuak eraginkortasunez eta printzipio moralekin bat etorriz lortzeko baliabide egokiak jarriz.

- Besteekin lankidetzan jardutea denen helburuak lortzeko.

2. UNITATEA: REMEMBER WHEN …

I. 2 .UNITATEKO HELBURUAK

-Nork bere kabuz irakurtzea 50eko hamarkadako irakaskuntza metodoez diharduen telebista programari buruzko testu bat, kritikoki ulertzea beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko.

- Informazio orokorra eta berariazkoa lortzea 1900 House izeneko telebista programari buruzko iritziak jasotzen dituen ahozko testu batetik, autonomiaz, egoera berrietan aplikatzeko.

- Elkarrizketetan parte hartzea bi argazki alderatzeko, zuzentasunez modu eraginkorrean erantzun ahal izateko.

- Irakaskuntzarekin, iraganeko arauekin eta sentimenduekin lotutako hiztegia eta esamoldeak zuzentasunez erabiltzea ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

-Zuzen erabiltzea come eta stand erabiliz osatutako phrasal verbs-ak eta Orainaldi burutu iraunkorra eta Lehenaldi burutu iraunkorra eta aditz denborak eta jarraian gerundioa edota infinitiboa eraman beharra daukaten aditzak, ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Hiztegia garatzeko estrategiak erabiltzea: -ness, -ity, -ence, -tion, -ment, -full, -ous, -ed, -ive, -able, -ent eta -al atzizkiak adjektiboak eta izenak sortzeko, ekoizpenak hobetzeko.

-Ezagutu eta zuzen ahoskatzea near-beer eta care-fair hitzetan dauden diptongoak, eta ingeleseko esaldien erritmoa ahozko ekoizpenak hobetzeko.

-Ikaskidearekin elkarrekintza burutzea bi argazki alderatzeko, unitatean ikasitako hizkuntza funtzionala erabiliz.

- Bizitzako gertaera garrantzitsu bati buruz idaztea , beharrezko estrategiak erabiliz, hainbat egoeratara egokitzeko.

- Musika -testuak –Springsteenen abesti bat- gero eta modu autonomoagoan irakurriz eta entzuteaz gozatzea, beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko eta sentsibilitate estetikoa garatzeko.

- Informazio-iturriak eta teknologiak autonomiarekin erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Hizkuntza eta irakasgai guztietan ikasitako komunikazio-ezagutzak eta estrategiak autonomoki erabiltzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko, eta kanpoko hizkuntz probak –unibertsitaterako sarbide-proba- gainditzeko.

II. 2. UNITATEKO EDUKIAK

1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta solasean aritzea.

- 1900 House izeneko telebista programa bati buruzko informazio zehatza eta garrantzitsua identifikatzea.

- Ahozko testuen esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, testuinguruak lagunduta.

-Ahozko testuak planifikatzea, komunikazioa errazteko eta diskurtsoari koherentzia eta kohesioa emateko baliabideak erabiliz.

- Plangintza bati jarraituz, argazkiak ahoz alderatzea eta ikaskidearekin elkarrekintza burutzea ahoskera, erritmo eta intonazio egokiz.

- Aktiboki parte hartzea eztabaida txiki batean, testuko datuei buruzko iritziak trukatuz.

- Komunikazio-estrategiak modu autonomoan erabiltzea, esanahiak negoziatzeko, harremanak hasteko, eusteko eta amaitzeko, eta sortutako zailtasunak gainditzeko.

- Ahozko harremanak arautzeko jarraibideak: besteak beste, hitz egiteko txandak, harremanetako rolak, ahots-doinua, gorputz-jarrera eta keinu egokiak.

- Komunikazio-egoera askotarikoan, atzerriko hizkuntza ahoskera eta intonazio egokiarekin erabiltzeko jarrera positiboa azaltzea, eta konfiantza eta ekimena erakustea.

2. multzoa. Diskurtsoen ugaritasuna: irakurtzea eta idaztea.

- Telebista programa bati buruzko testuen osagai testual nahiz ez-testualetatik (izenburua, argazkiak) abiatuta, informazioa iragartzea.

- 50eko hamarkadako irakaskuntza metodoez diharduen telebista programari buruzko testu konplexu samarren informazio orokorra nahiz zehatza ulertzea, estilo eta irakurtzeko abiadura testuetara eta helburuetara egokituz.

- Narrazioen egitura eta oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.

- Gertaera edo bizipen (hunkigarri nahiz beldurgarri) pertsonal bati buruzko idazlan bat egitea, sekuentziazko lokailuak sartuz eta narrazioa idazteko jarraitu beharreko urratsak jarraituz.

- Gero eta testu konplexuagoetan, mezuen elementu inplizituak ulertzea.

- Elementu linguistikoak eta ez-linguistikoak erabiltzea, hitz edo esamolde ezezagunen esanahia ondorioztatzeko.

- Hainbat baliabide digital, informatiko eta bibliografiko modu autonomoan erabiltzea eta transferitzea, testu-generoa, ulermen-arazoak argitzeko, eta, jarduera bat egitean, informazioa, ideiak eta iritziak bilatzeko.

- Informazio-iturri inprimatu eta digitaletatik jasotako testuak erabiltzean jarrera etikoa izatea.

3. multzoa. Literatura-diskurtsoa

- Ikasleen gogoko literatura-testuak -Springsteenen abesti bat- gogotsu irakurtzea, entzutea eta ulertzea.

- Irakurritako testuen esanahiaren gainean, iritzi-trukerako eztabaidetan eta ahozko iruzkinetan parte hartzea.

- Liburutegia, bideoteka eta Internet erabiltzea, irakurtzeko autonomia garatuz joateko.

- Atzerriko hizkuntzako literatura ezagutzeko jakin-mina eta interesa izatea.

- Irakurtzeko autonomia garatzea.

- Besteen iritzien aurrean, begirunea eta jarrera irekia erakustea.

4. multzoa. Hizkuntzari buruzko gogoeta

- Hizkuntzari buruzko ezagutza erabiltzea, testuak hobeto ulertzeko eta idazteko.

- Hainbat hizkuntzatan helburu bererako erabiltzen diren prozedurak alderatzea.

- Ikasteko, askotariko baliabideak (informatikoak, digitalak eta bibliografikoak) autonomiaz erabiltzea, hala nola hiztegi elebidunak eta elebakarrak, kontsulta-iturriak…

- Hizkuntza-ezagutzak antolatzeko, eskuratzeko, gogoratzeko eta erabiltzeko oinarrizko estrategiak aplikatzea.

- Hizkuntzaren erabilerak nagusiak ezagutzea: hizkera formala eta informala, ahozkoa eta idatzia.

- Narrazioen ezaugarriak ezagutzea.

- Kohesio-elementuak (sekuentzia adierazteko lokailuak, adierazgailuak, koerreferentzia-elementuak, aditz-denborak) ezagutzea eta erabiltzea narrazioetan.

- Gramatika-funtzioak eta –egitura konplexuak berrikustea eta erabiltzea, hainbat komunikazio-egoeratara egokituta:

- Come eta stand erabiliz osatutako phrasal verbs-ak

- Orainaldi burutu iraunkorra eta Lehenaldi burutu iraunkorra aditz denborak.

- Jarraian gerundioa edota infinitiboa eraman beharra daukaten aditzak.

-Ikasleen intereseko – eta curriculumaren beste ikasgai batzuei lotutako gai orokorrei dagokien lexikoa zabaltzea:

- Irakaskuntza, iraganeko arauekin eta sentimenduekin lotutako lexikoa zabaltzea.

- Erraz nahasten diren hitzak: hard eta hardly.

- Hitzak eratortzeko eta elkartzeko baliabide batzuk ezagutzea: izen eta adjektiboak osatzeko atzizkiak.

- Zuzen ahoskatzea near-beer eta care-fair hitzetan dauden diptongoak, eta ingeleseko esaldien erritmoa.

- Ikasteko aukerak –gela barrukoak zein kanpokoak- baliatzeko interesa izatea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek lagunduta.

5. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

- Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako elementu sozial eta kultural nagusiak ezagutzea, batez ere, literaturarekin eta musikarekin lotutakoak

- Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntza guztiak balioestea, komunikatzeko eta ikasteko bitarteko gisa.

- Atzerriko hizkuntzaren garrantzia nazioarteko harremanetan balioestea, herrialdeak komunikatzeko eta elkar ulertzeko, eta beste kultura eta hizkuntza batzuk ezagutzeko.

- Edonolako diskriminazioa dakarten mezuen aurrean, jarrera kritikoa izatea.

- Beste hizkuntza eta kultura batzuetako jendearekin erlazionatzeak dakarren aberastasuna balioestea.

- Ezagutza berriak eskuratzeko, atzerriko hizkuntzak duen garrantzia onartzea, esparru akademikoan bereziki.

III. 2. UNITATEKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak –ezagunak, gaur egungoak edo orokorrak- ulertzea, ikasketekin edo norberaren interesekin lotuta daudelako, edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutelako.

- Ea iritziak ematen diren telebistako programa bateko informazio nagusia eta zehatza ulertzen eta interpretatzen duen.

- Ea elementu ez-linguistikoak erabiltzen dituen, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea dakien ondorioztatzen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

2. Ahozko aurkezpen argi eta ondo egituratu luzeagoak egitea, gaur egungo gaiei buruz, ikasketetako nahiz norberaren intereseko gai orokorrei buruz, edota atzerriko hizkuntzari atxikitako alderdi soziokulturalei buruz.

- Ea argazki batzuei buruzko informazioa modu koherentean antolatzen duen, komunikazio-asmoei erantzuteko.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin ahozko deskribapena egiten duen pertsonen argazkiak alderatzeko.

- Ea errespetatzen dituen kortesia-arauak.

- Ea ondo erabiltzen dituen ahots-tonua, keinuak eta gorputz-jarrera.

- Ea ebaluazio- eta auto-zuzenketa-estrategiarik erabiltzen duen, ahozko jarduna hobetzeko.

3. Ahozko harremanetan gogotsu parte hartzea, ikasteko eta ikasgelako gizarte-harremanak lantzeko.

- Ea berez parte hartzen duen.

- Ea bere iritzia egoki arrazoitua ematen duen.

- Ea besteen argudioak egoki ezeztatzen dituen.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin eztabaida txiki batean parte hartzen duen.

- Ea dakien osagai ez-esplizituak ondorioztatzen komunikazio-egoeretan.

- Ea komunikazio-arazoak identifikatzen dituen, eta bere jarduna haietara egokitzen duen.

- Ea taldean elkarlanean aritzen den, eta erantzukizunak partekatzen dituen.

4. Testu idatzi konplexuagoen ideia orokorra eta hainbat informazio ulertzea: norberaren interesekoak, gaur egungoak, edo –hainbat egoeratan- ikasketei buruzkoak.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia eta zehatza eta 50eko hamarkadako irakaskuntza metodoez diharduen telebista programari buruzko idatzizko testuetan.

- Ea antzematen duen zein den esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako bere ezagutzak lagunduta.

- Ea erabiltzen dituen elementu ez-linguistikoak, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea ondorioztatzen duen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

- Ea identifikatzen dituen adierazleak, mezua ondo interpretatzeko.

- Ea kontsulta-materialak autonomiaz erabiltzen dituen –paperean nahiz euskarri digitalean-, informazioa bilatzeko, zalantzak argitzeko eta hipotesiak berresteko.

5. Plangintza bati jarraituz, testu idatzi gero eta konplexuagoak ekoiztea, norberaren interesekoak, gaur egungoak, akademikoak edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutenak.

- Ea narrazio bat idazten duen beharrezkoa den zuzentasun sintaktikoa eta sekuentzia lokailuak erabiliz.

- Ea esaldiak testu-kohesiorako prozedurekin osatzen dituen.

- Ea narrazioari dagokion hizkuntza-erregistro egokia aukeratzen eta erabiltzen duen.

- Ea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzen dituen, testuak idazteko eta berrikusteko.

- Ea erabiltzen duen hizkuntza guztietan landutako estrategiarik bere lanak ebaluatzeko eta zuzentzeko, testuak hobetzearren.

- Ea autonomiarik baduen lanak prestatzeko eta egiteko.

6. Hizkuntza-aniztasuna kritikoki interpretatzea, ezagutza soziolinguistikoak erabiliz.

- Ea begirunea eta jarrera positiboa erakusten duen hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aurrean.

7. Era guztietako komunikazio-egoeretan esamolde eta balioespen diskriminatzaileak identifikatzea, eta norberaren lanetan nahita saihestea.

- Ea antzematen dituen hizkuntza-aurreiritziak eta gutxiespenak, hainbat motatako testuetan.

- Ea ageriko gogoeta egiten duen hizkuntzaren hainbat erabilerari buruz.

8. Hizkuntza-ezagutzak gogoeta eginez eta modu autonomoan identifikatzea eta erabiltzea, testuak interpretatu eta ekoiztean.

- Ea aplikatzen dituen hizkuntzaren oinarrizko arauak, testuak ulertu eta ekoiztean. Batez ere, unitatean ikasitakoak: izen- eta adjektiboak osatzeko atzizkiak, phrasal verbs-ak, Orainaldi burutu iraunkorra eta Lehenaldi burutu iraunkorra aditz denborak, eta jarraian gerundioa edota infinitiboa eraman beharra daukaten aditzak.

- Ea erabiltzen dituen edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-ezagutzak, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Ea hizkuntza-informazioa autonomiaz eskuratzen duen, hainbat informazio-iturritatik.

Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen hizkuntza-akatsak, norberaren nahiz besteen testuetan.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen beste hizkuntzetatik jasotako kalko okerrak, norberaren nahiz besteen ekoizpenetan.

9. Literatura, gozatzeko eta ikasteko erabiltzea, hizkuntza eta norberaren burua aberastu eta hobetzearren.

- Ea hainbat literatura-generotako testu gero eta konplexuagoak irakurtzen dituen: Springteenen abesti bat.

- Ea ematen duen testuari buruzko bere iritzirik, ahoz nahiz idatziz.

- Ea modu eraginkorrean erabiltzen dituen liburutegia, bideoteka eta Internet.

10. Hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan, eraginkortasunez eta espiritu kritikoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Ea modu etikoan erabiltzen duen hainbat informazio-iturritatik eskuratutako informazioa.

- Ea teknika digitalak autonomiaz erabiltzen dituen testuak lantzeko.

- Ea erabiltzen dituen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, testuak idazteko eta berrikusteko.

11. Hizkuntza guztietan burututako ikas-prozesuen gainean gogoeta egitea.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen dakizkien hizkuntzen arteko transferentzia okerrak.

- Ea jabetzen den ikaskuntzan egindako aurrerapenaz eta izandako zailtasunez.

- Ea auto-erregulazio-estrategiak kontzienteki erabiltzen dituen, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko, eta ea estrategia horiek hizkuntza batetik bestera eramaten dituen.

- Ea onartzen duen akatsak ikas-prozesuaren zati direla.

- Ea konfiantza eta jarrera aktiboa duen, hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko ahalmenari dagokionez.

IV. OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO 2. UNITATEAK EGITEN DUEN EKARPENA:

1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna

- Bizitzako eta ezagutzaren askotariko arloetan (lanbide, zientzia, prozesu teknologikoak, eta abar) egoki, autonomiaz eta norbere ekimenez moldatzea.

- Arrazoiz argudiatzea.

- Osasuna zaintzeko ohiturak eta ohitura aringarriak gehitzea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Ikasteko estrategia eta teknika ezberdinak erabiltzea.

- Egoera edo arazo beraren aurrean erantzun posible ugariak identifikatu eta erabiltzea, arrazoiz eta modu kritikoan, eskura dagoen informazioarekin.

- Informazio berria lehenagoko ezagutzekin eta esperientzia pertsonalarekin lotzea.

- Ikasteko helburuak planteatzea.

- Norbere burua ebaluatu eta erregulatzeko gai izatea.

- Erantzukizun eta konpromiso pertsonala garatzea, ahalegina kudeatzen, okerrak onartzen eta besteengandik eta besteekin ikasten.

3. Matematikarako gaitasuna

- Pentsamenduaren prozesu jakinak jarraitzea (besteak beste, indukzioa eta dedukzioa).

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Ahozko eta idatzizko komunikaziorako, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko, ezagutza eraikitzea eta jakinaraztea eta nork bere pentsaera, emozioak eta jokabidea erregulatzea eta antolatzea.

- Mezuak ulertzea eta komunikatzea eta mintzatzea besteekin eta inguruarekin harreman eta lotura konstruktiboa ezartzea.

- Irakurtzea eta idaztea informazioa bilatu, bildu eta prozesatzeko, eta askotariko komunikazio- eta sormen-asmoak dituzten testu-mota ezberdinak ulertu, egin eta erabiltzeko gai izatea.

- Norbere ezagutza eta ekintza antolatu eta erregulatzea koherentziaz hornituz.

- Konbentzio sozialez, balio eta alderdi kulturalez eta komunikazio-asmoaren eta testuinguruaren araberako hizkuntzaren aldakortasunaz jabetzea.

- Jakite- eta formalizazio-maila ezberdinez erabiltzaile independente gisa komunikatu ahal izatea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- Lan-tresna intelektual gisa informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

- Jarrera kritikoa eta zuhurra izatea eskura den informazioa baloratzean.

- Gizartean ezarritako jokatzeko arauak errespetatzea euskarri ezberdinetan informazioaren eta honen iturrien erabilera arautzeko.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

- Beste pertsona batzuen ezaugarri fisikoak eta nortasunak errespetatzea.

- Bizi garen errealitate soziala kritikoki ulertzea.

- Biztanleen eskubideak eta betebeharrak modu aktiboan eta erantzukizunez baliatzea.

- Telebistako programa batzuk (tele-errealitatekoak) kritikoki hartzea.

- Gizartearen inguruko ezagutzak handitzea.

- Inguruko balioez jabetzea eta afektiboki eta arrazionalki ebaluatu eta berreraikitzea.

7. Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna

- Adierazpen kultural eta artistiko desberdinak ezagutzea (Springsteenen abestia), ulertzea, aintzat hartzea eta kritikoki balioestea.

- Egintza kulturala eta egintza artistikoa aintzat hartzea.

- Arte- eta kultura-adierazpenen dibertsitateari dagokionez jarrera irekiz, begirunezkoa eta kritikoa izatea.

- Kultura-balioak ulertzea, kritikoki interpretatzea eta baloratzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- Asebetetze-premia atzeratzea, akatsetatik ikastea eta arriskuak hartzea.

- Norbere jokabidea erregulatzea.

- Norbere buruarenganako konfiantza garatzea.

- Besteen aldetik estimatua eta baloratua sentitzean oinarritutako auto-estimu positibo eta errealista lortzea.

- Autonomiaz jardutea, erabaki pertsonalak hartuz eta helburuak eraginkortasunez eta printzipio moralekin bat etorriz lortzeko baliabide egokiak jarriz.

- Besteekin lankidetzan jardutea denen helburuak lortzeko.

3. UNITATEA: CRAZY ENGLISH

I. 3.UNITATEKO HELBURUAK

-Ingelesa irakasteko Crazy English izeneko metodo berezi bati buruzko testuetatik informazio orokorra eta zehatza kritikoki interpretatzea, informazioa ulertu ondoren egoera berrietan aplikatzeko.

-Zuzen erabiltzea re-, in-, mis-, co-, en-, inter.-, non-, bi- eta over- aurrezkiak hiztegia hedatzeko.

- Hizkuntzen irakaskuntzarekin lotutako hiztegia eta esamoldeak zuzentasunez erabiltzea ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

-Zuzen erabiltzea aditz modalak, modal burutuak eta should / had better, ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

-Atzerriko ikastaroei buruzko informazioa eskatu eta ematen duten telefono dei eta elkarrizketetatik informazio orokorra eta berariazkoa kritikoki interpretatzea, hainbat egoeratara egokitzeko.

-/j/ eta /w/ hotsak dituzten hitzak ezagutzea eta galdetzailea daramaten galderen eta Yes / No questions erako galderen arteko intonazio desberdintasuna ezagutu eta praktikatzea, ahozko testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Lana lortzeko ahozko elkarrizketak burutzea era koherente, zuzen eta egokian, ondo komunikatzeko eta harremanak egituratzeko.

-Iritzi testu bat idaztea lan mundurako ingelesa jakiteak duen garrantzia adieraziz, beharrezko estrategiak erabiliz, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko.

- Literatura-asmoko testuak kritikoki interpretatzea beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko.

- Informazio-iturriak eta teknologiak autonomiarekin erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Hizkuntza eta irakasgai guztietan ikasitako komunikazio-ezagutzak eta estrategiak autonomoki erabiltzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko, eta kanpoko hizkuntz probak –unibertsitaterako sarbide-proba- gainditzeko.

II. 3.UNITATEKO EDUKIAK

1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta solasean aritzea.

- Atzerriko ikastaroei buruzko informazioa eskatu eta ematen duten telefono dei eta elkarrizketen gaineko ahozko testuen -gero eta konplexuagoen- esanahi orokorra ulertzea.

- Atzerriko ikastaroei buruzko informazioa eskatu eta ematen duten telefono dei eta elkarrizketen gaineko ahozko elkarrizketatik informazio zehatza eta garrantzitsua identifikatzea.

- Ahozko testuen esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, testuinguruak lagunduta.

- Plangintza bati jarraituz, lan lortzeari buruz hitz egitea, zuzen eta ahoskera, erritmo eta intonazio egokiz-, norberaren iritzia arrazoituz eta besteen ekarpenak begirunez eta jarrera kritikoz onartuz.

- Ikaskidearekin elkarrekintza burutzea, bata lan eskean dabilena eta bestea lana eskaintzen duena izanik, eta hiru lan elkarrizketa desberdin egitea, ahozko harremanak izatea, nolabaiteko etorria, berezkotasuna eta zorroztasuna erakutsiz.

- Beste hizkuntzetan ikasitako arau soziolinguistikoak aplikatzea eta erabiltzea, ahozko testuak ulertzen eta ekoizten laguntzeko atzerriko hizkuntzan.

- Komunikazio harremanetan, gogotsu, errespetuz eta elkarlanean parte hartzea, eta prozesuak eta emaitzak denen artean ebaluatzea.

- Akatsak ikas-prozesuaren zati direla onartzea, eta ahozko harremanetan sortutako zailtasunak gainditzeko jarrera erakustea.

2. multzoa. Diskurtsoen ugaritasuna: irakurtzea eta idaztea

- Galdetegi-lehiaketa bat burutzea munduko hizkuntzei buruz zer dakiten jakiteko eta azaltzeko beraien ustean zein bi hizkuntza diren ikasi beharrekoak.

- Ingelesa irakasteko Crazy English izeneko metodo berezi bati buruzko testu konplexu samarren informazio orokorra nahiz zehatza ulertzea, estilo eta irakurtzeko abiadura testuetara eta helburuetara egokituz.

- Gero eta testu konplexuagoetan, mezuen elementu inplizituak ulertzea.

- Elementu linguistikoak eta ez-linguistikoak erabiltzea, hitz edo esamolde ezezagunen esanahia ondorioztatzeko.

- Hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa eta argudioak laburtzea.

- Hainbat baliabide digital, informatiko eta bibliografiko modu autonomoan erabiltzea.

- Beste hizkuntzetan garatutako irakurmen-estrategiak erabiltzea eta transferitzea.

- Estrategia kontzienteak erabiltzea, testu idatziak ulertzeko eta sortzeko jokabidea arautzearren.

- Iritzi testu bat idaztea lan mundurako ingelesa jakiteak duen garrantzia adieraziz, beharrezko estrategiak eta behar besteko zuzentasun gramatikala erakutsiz.

- Hizkuntza idatzia erabiltzeko jarrera positiboa izatea, hainbat helburu lortzearren.

3. multzoa. Literatura-diskurtsoa

- Liburutegia, bideoteka eta Internet erabiltzea, irakurtzeko autonomia garatuz joateko.

- Irakurtzeko autonomia garatzea.

- Beste literatura- adierazpen batzuk ezagutzea: musika eta zinema.

4. multzoa. Hizkuntzari buruzko gogoeta

- Hizkuntzari buruzko ezagutza erabiltzea, testuak hobeto ulertzeko eta idazteko.

- Ikasteko, askotariko baliabideak (informatikoak, digitalak eta bibliografikoak) autonomiaz erabiltzea, hala nola hiztegi elebidunak eta elebakarrak, kontsulta-iturriak…

- Norberak zein taldeak ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko ekoizpenak hobetzeko.

- Akatsak ikas-prozesuaren parte direla onartzea, haien zergatia identifikatzea, eta zuzentzeko estrategiak erabiltzea.

- Gramatika-funtzioak eta –egitura konplexuak berrikustea eta erabiltzea, hainbat komunikazio-egoeratara egokituta:

- Aditz modalak eta modal burutuak.

- should / had better.

-Lan elkarrizketa batean errepikatzea, argitzea, etab. eskatzeko erabiltzen diren formula linguistikoak.

-Ikasleen intereseko – eta curriculumaren beste ikasgai batzuei lotutako gai orokorrei dagokien lexikoa zabaltzea:

- Hizkuntzekin eta hauen irakaskuntzarekin lotutako lexikoa zabaltzea.

- Ingeles britainiarraren eta amerikarraren arteko desberdintasunak.

- Kausa eta ondorioa adierazteko lokailuak.

- Hitzak eratortzeko eta elkartzeko baliabide batzuk ezagutzea: aurrizki batzuen erabilera.

-False friends.

- Erraz nahasten diren hitzak: through, thought eta though.

-/j/ eta /w/ hotsak dituzten hitzak ezagutzea eta galdetzailea daramaten galderen eta Yes / No questions erako galderen arteko intonazio desberdintasuna ezagutzea.

- Ikasteko aukerak –gela barrukoak zein kanpokoak- baliatzeko interesa izatea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek lagunduta.

- Hizkuntzaren gainean gogoeta egitearen garrantzia balioestea, norberaren ekoizpenak arautzeko eta ikasteko autonomia areagotzeko.

5. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

- Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako elementu sozial eta kultural nagusiak ezagutzea, batez ere erosketekin lotutakoak.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunen eta hemengo hiztunen arteko antzekotasunei eta desberdintasunei buruz gogoeta egitea, erosteko ohitura, jokamolde, jarrera, balio eta sinesmenei dagokienez.

- Atzerriko hizkuntzaren aldaerak: ingeles britainiar eta amerikarra.

- Solaskideen hizkuntza-erabilerak errespetatzea.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunekin eta ikasleekin komunikatzeko interesa eta ekimena erakustea.

- Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntza guztiak balioestea, komunikatzeko eta ikasteko bitarteko gisa.

- Beste hizkuntza eta kultura batzuetako jendearekin erlazionatzeak dakarren aberastasuna balioestea.

- Edonolako diskriminazioa dakarten mezuen aurrean, jarrera kritikoa izatea.

III. 3. UNITATEKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1.Ahozko eta ikus-entzunezko testuak –ezagunak, gaur egungoak edo orokorrak- ulertzea, ikasketekin edo norberaren interesekin lotuta daudelako, edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutelako.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia eta zehatza atzerriko ikastaroei buruzko elkarrizketen gaineko ahozko elkarrizketatik.

- Ea antzematen duen zein den esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako bere ezagutzak lagunduta.

- Ea elementu ez-linguistikoak erabiltzen dituen, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea dakien ondorioztatzen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

- Ea ulertzen dituen ahozko jarduneko komunikazio-egoeraren oinarrizko ezaugarriak.

2. Ahozko aurkezpen argi eta ondo egituratu luzeagoak egitea, gaur egungo gaiei buruz, ikasketetako nahiz norberaren intereseko gai orokorrei buruz, edota atzerriko hizkuntzari atxikitako alderdi soziokulturalei buruz.

-Ea informazio garrantzitsua bilatzen eta aukeratzen duen, hainbat informazio-iturri erabiliz: analogikoak, ikus-entzunezkoak eta digitalak.

- Ea oharrik, eskemarik, antolatzaile grafikorik edo gidoirik erabiltzen duen, ahozko testuen edukia antolatzeko.

- Ea informazioa modu koherentean antolatzen duen, komunikazio-asmoei erantzuteko.

- Ea testu-antolatzaile konplexuak ere erabiltzen dituen, testua egituratzeko.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin lana bilatzeko elkarrizketak egiten dituen.

3. Ahozko harremanetan gogotsu parte hartzea, ikasteko eta ikasgelako gizarte-harremanak lantzeko.

- Ea bere iritzia egoki arrazoitua ematen duen.

- Ea besteen argudioak egoki ezeztatzen dituen.

- Ea argi, koherente, zuzen eta etorriarekin lana bilatzeko elkarrizketak gauzatzen dituen.

- Ea dakien osagai ez-esplizituak ondorioztatzen komunikazio-egoeretan.

- Ea alderatzen dituen ikuspegiak, eta berea berrikusten duen.

- Ea komunikazio-arazoak identifikatzen dituen, eta bere jarduna haietara egokitzen duen.

- Ea errespetatzen dituen ahozko harremanetako oinarrizko arau soziokomunikatiboak.

4. Testu idatzi konplexuagoen ideia orokorra eta hainbat informazio ulertzea: norberaren interesekoak, gaur egungoak, edo –hainbat egoeratan- ikasketei buruzkoak.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia eta zehatza ingelesa irakasteko metodo berezi bati buruzko testuetan.

- Ea antzematen duen zein den esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako bere ezagutzak lagunduta.

- Ea xehetasun garrantzitsuak aukeratzen dituen erosketei buruzko testuetan.

- Ea erabiltzen dituen elementu ez-linguistikoak, informazioa ondorioztatzeko.

- Ea ondorioztatzen duen hitz edo esamolde ezezagunen esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetako ezagutzak lagunduta.

- Ea identifikatzen dituen adierazleak, mezua ondo interpretatzeko.

- Ea kontsulta-materialak autonomiaz erabiltzen dituen –paperean nahiz euskarri digitalean-, informazioa bilatzeko, zalantzak argitzeko eta hipotesiak berresteko.

- Ea erabiltzen dituen beste hizkuntzetan garatutako estrategiak, hobeto irakurtzeko.

5. Plangintza bati jarraituz, testu idatzi gero eta konplexuagoak ekoiztea, norberaren interesekoak, gaur egungoak, akademikoak edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutenak.

- Ea fitxarik, eskemarik eta laburpenik egiten duen informazioa antolatzeko.

- Ea esaldiak testu-kohesiorako prozedurekin osatzen dituen.

- Ea iritzi testu bat idazten duen modu autonomoan.

- Ea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan erabiltzen dituen, testuak idazteko eta berrikusteko.

- Ea erabiltzen duen hizkuntza guztietan landutako estrategiarik bere lanak ebaluatzeko eta zuzentzeko, testuak hobetzearren.

- Ea errespetatzen dituen gramatika-, ortografia- eta tipografia-arauak.

- Ea autonomiarik baduen lanak prestatzeko eta egiteko.

6. Hizkuntza-aniztasuna kritikoki interpretatzea, ezagutza soziolinguistikoak erabiliz.

- Ea ezagutzen dituen Europako hizkuntzen gaur egungo egoerari buruzko datuak.

- Ea begirunea eta jarrera positiboa erakusten duen hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren aurrean.

7. Era guztietako komunikazio-egoeretan esamolde eta balioespen diskriminatzaileak identifikatzea, eta norberaren lanetan nahita saihestea.

- Ea antzematen dituen hizkuntza-aurreiritziak eta gutxiespenak, hizkuntzen irakaskuntzari buruzko testuetan.

- Ea ageriko gogoeta egiten duen hizkuntzaren hainbat erabilerari buruz.

- Ea aztertzen dituen, hizkuntza erabiltzean, aurreiritzien eta gutxiespenen oinarrian dauden gizarte-harremanak.

8. Hizkuntza-ezagutzak gogoeta eginez eta modu autonomoan identifikatzea eta erabiltzea, testuak interpretatu eta ekoiztean.

- Ea aplikatzen dituen hizkuntzaren oinarrizko arauak, testuak ulertu eta ekoiztean, batez ere unitate honetan ikasitakoak:

- Aditz modalak eta modal burutuak.

- Should / had better.

- Informazioa eskatzeko eta emateko formula linguistikoak.

- Kausa eta ondorioa adierazteko lokailuak.

- Ea erabiltzen dituen edozein hizkuntzatan garatutako hizkuntza-ezagutzak, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Ea hizkuntza-informazioa autonomiaz eskuratzen duen, hainbat informazio-iturritatik.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen hizkuntza-akatsak, norberaren nahiz besteen testuetan.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen beste hizkuntzetatik jasotako kalko okerrak, norberaren nahiz besteen ekoizpenetan.

- Ea hizkuntza-terminologia egokia ezagutzen eta erabiltzen duen, gogoeta-jarduerak egiteko.

9. Literatura, gozatzeko eta ikasteko erabiltzea, hizkuntza eta norberaren burua aberastu eta hobetzearren.

- Ea modu eraginkorrean erabiltzen dituen liburutegia, bideoteka eta Internet.

- Ea dakien aplikatzen, gero eta modu autonomoagoan, beste literaturari buruz ikasitakoa.

10. Hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu autonomoan, eraginkortasunez eta espiritu kritikoarekin erabiltzea, informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Ea modu etikoan erabiltzen duen hainbat informazio-iturritatik eskuratutako informazioa.

- Ea erabiltzen dituen informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, testuak bilatzeko eta ekoizteko.

11. Hizkuntza guztietan burututako ikas-prozesuen gainean gogoeta egitea.

- Ea parte hartzen duen norberaren eta besteen ikaskuntzaren ebaluazioan (ebaluazioa bakarka, taldeka).

- Ea parte hartzen duen ebaluazio-tresnak sortzen.

- Ea identifikatzen eta zuzentzen dituen dakizkien hizkuntzen arteko transferentzia okerrak.

- Ea jabetzen den ikaskuntzan egindako aurrerapenaz eta izandako zailtasunez.

- Ea auto-erregulazio-estrategiak kontzienteki erabiltzen dituen, testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko, eta ea estrategia horiek hizkuntza batetik bestera eramaten dituen.

- Ea onartze duen akatsak ikas-prozesuaren zati direla.

- Ea konfiantza eta jarrera aktiboa duen, hizkuntzak ikasteko eta erabiltzeko ahalmenari dagokionez.

IV. OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEKO, 3.UNITATEAK EGITEN DUEN EKARPENA:

1. Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna

- Arrazoiz argudiatzea.

- Inguru natural eta sozial osasuntsuan bizitza fisiko eta mental osasuntsua garatzea.

- Osasuna zaintzeko ohiturak eta ohitura aringarriak gehitzea.

2. Ikasten ikasteko gaitasuna

- Lankidetza-lanerako teknikak erabiltzea.

- Arazoak konpontzea eta jarduerak eta denbora modu eraginkorrean planifikatzea.

- Informazioa bildu, aukeratu eta tratatzeko baliabide eta iturri ezberdinei buruzko ezagutza garatzea.

- Egoera edo arazo beraren aurrean erantzun posible ugariak identifikatu eta erabiltzea, arrazoiz eta modu kritikoan, eskura dagoen informazioarekin.

- Informazioa lortzeko abilezia garatzea.

- Informazio berria lehenagoko ezagutzekin eta esperientzia pertsonalarekin lotzea.

3. Matematikarako gaitasuna

- Informazioa, datuak eta argudioak argi eta zehatz interpretatzea eta adieraztea.

- Pentsamenduaren prozesu jakinak jarraitzea (besteak beste, indukzioa eta dedukzioa).

4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

- Ahozko eta idatzizko komunikaziorako, errealitatea irudikatu, interpretatu eta ulertzeko, ezagutza eraikitzea eta jakinaraztea eta nork bere pentsaera, emozioak eta jokabidea erregulatzea eta antolatzea.

- Mezuak ulertzea eta komunikatzea eta mintzatzea besteekin eta inguruarekin harreman eta lotura konstruktiboa ezartzea.

- Irakurtzea eta idaztea informazioa bilatu, bildu eta prozesatzeko, eta askotariko komunikazio- eta sormen-asmoak dituzten testu-mota ezberdinak ulertu, egin eta erabiltzeko gai izatea.

- Norbere ezagutza eta ekintza antolatu eta erregulatzea koherentziaz hornituz.

- Konbentzio sozialez, balio eta alderdi kulturalez eta komunikazio-asmoaren eta testuinguruaren araberako hizkuntzaren aldakortasunaz jabetzea.

- Jakite- eta formalizazio-maila ezberdinez erabiltzaile independente gisa komunikatu ahal izatea.

5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.

- Informazioa eskuratzeko hainbat teknika eta estrategiak erabiltzea.

- Informazio-mota ezberdinak, beren iturriak, aukerak eta kokapena, egoera eta testuinguru ezberdinetan aplikatzea.

6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

- Atzerriko hizkuntza beste kultura batzuk ezagutzeko eta nazioartean komunikatzeko tresna bezala baloratzea.

- Ingelesak transmititzen dituen eguneroko bizitzako ezaugarri kulturalen eta norberaren ezaugarrien arteko kontrastea.

- Esperientziak antolatzeko beste modu batzuei buruzko gogoeta egitea, beste kultura batzuk ulertzeko jarrerak garatzeko.

- Mezuak solaskidearen ezaugarrietara egokitzea.

- Atzerriko hizkuntzak etorkizunean interesgarriak izan daitezkeen ezagutzetan sakontzeko duen garrantzia ezagutzea.

- Beste herrialde batzuetako informazioak ezagutzeko interesa.

7. Giza- eta arte-kulturarako gaitasuna

- Besteen ekimen eta ekarpenak babestu eta baloratzearen garrantziaz jabetzea.

- Kultura- eta arte-adierazpen desberdinen oinarrizko ezagutza izatea: musika eta zinema

- Kultura-balioak ulertzea, kritikoki interpretatzea eta baloratzea.

8. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

- Helburuak jarri eta atazak planifikatu eta aurrera eramatea.

- Aurretiko planteamenduak berriz landu ahal izatea edo ideia berriak lantzea, irtenbideak bilatzea eta praktikan jartzea.

- Aukerak eta mugak aztertzea, ataza baten garapen-faseak ezagutzea, planifikatzea, erabakiak hartzea, jardutea, egindakoa ebaluatzea eta auto-ebaluatzea, ondorioak ateratzea eta hobetzeko aukerak balioestea.

- Helburuak identifikatu eta betetzea.

- Aldaketarako eta berrikuntzarako jarrera baikorra izatea.

- Norbere buruarenganako konfiantza garatzea.

- Besteen aldetik estimatua eta baloratua sentitzean oinarritutako auto-estimu positibo eta errealista lortzea.

- Autonomiaz jardutea, erabaki pertsonalak hartuz eta helburuak eraginkortasunez eta printzipio moralekin bat etorriz lortzeko baliabide egokiak jarriz.

- Besteekin lankidetzan jardutea denen helburuak lortzeko.

4. UNITATEA: FOOD FOR THOUGHTS

I. 4 .UNITATEKO HELBURUA

- Haur eta nerabeen jokaeretan elikadurak duen eraginari buruzko artikulu batetik informazio orokorra eta zehatza kritikoki interpretatzea, informazioa ulertu ondoren egoera berrietan aplikatzeko.

-Zuzen erabiltzea bring eta put erabiliz osatutako phrasal verbs-ak, lagunarteko hainbat esamolde idiomatiko eta zeharkako estiloa, ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Elikagaiei ikerketarekin lotutako hiztegia zuzentasunez erabiltzea ahozko testuak eta testu idatziak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Genetikoki eraldatutako elikagaiei buruzko irratsaioko informazio orokorra eta berariazkoa kritikoki interpretatzea., hainbat egoeratara egokitzeko.

-/h/ hotsa daukaten hitzak ezagutzea eta esaldiko hitz azentudunak identifikatzea, ahozko testuak hobeto ulertzeko eta ekoizteko.

- Eraldatutako elikagaiei buruz, nork bere iritzia emanez ahozko elkarrizketak burutzea era koherente, zuzen eta egokian, ondo komunikatzeko eta harremanak egituratzeko.

- Testu baten laburpena idaztea eta ideia nagusia norberaren hitzekin adieraztea, beharrezko estrategiak erabiliz, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko.

- Literatura-asmoko testuak kritikoki interpretatzea beste mundu eta kultura batzuk ezagutzeko.

- Informazio-iturriak eta teknologiak autonomiarekin erabiltzea informazioa bilatzeko, aukeratzeko eta lantzeko.

- Hizkuntza eta irakasgai guztietan ikasitako komunikazio-ezagutzak eta estrategiak autonomoki erabiltzea, hainbat testuinguru sozial eta kulturaletan ondo komunikatzeko, eta kanpoko hizkuntz probak –unibertsitaterako sarbide-proba- gainditzeko.

II. 4.UNITATEKO EDUKIAK

1. multzoa. Ahozko komunikazioa: entzutea, hitz egitea eta solasean aritzea.

- Elikadurari buruzko esaldi batzuk ulertzea, itzultzea eta ikaskidearekin elkarrekintza burutzea adostasuna edo desadostasuna adieraziz eta esaldi horiei buruzko iritziak alderatuz.

- Genetikoki eraldatutako elikagaiei buruzko irratsaioko elkarrizketen gaineko ahozko testuen -gero eta konplexuagoen- esanahi orokorra ulertzea.

- Genetikoki eraldatutako elikagaiei buruzko irratsaioko elkarrizketen gaineko ahozko elkarrizketatik informazio zehatza eta garrantzitsua identifikatzea.

- Ahozko testuen esanahia ulertzeko eta ondorioztatzeko estrategiak autonomiaz erabiltzea, testuinguruak lagunduta.

- Plangintza bati jarraituz, iritziak ahoz adieraztea –zuzen eta ahoskera, erritmo eta intonazio egokiz-, norberaren iritzia arrazoituz eta besteen ekarpenak begirunez eta jarrera kritikoz onartuz.

- Elikadura osasungarriaren oinarrizko arauei buruzko eztabaida batean aktiboki parte hartzea, eta beraien elikadurarekin alderatzea, ahozko harremanak izatea, nolabaiteko etorria, berezkotasuna eta zorroztasuna erakutsiz.

- Beste hizkuntzetan ikasitako arau soziolinguistikoak aplikatzea eta erabiltzea, ahozko testuak ulertzen eta ekoizten laguntzeko atzerriko hizkuntzan.

- Komunikazio harremanetan, gogotsu, errespetuz eta elkarlanean parte hartzea, eta prozesuak eta emaitzak denen artean ebaluatzea.

- Akatsak ikas-prozesuaren zati direla onartzea, eta ahozko harremanetan sortutako zailtasunak gainditzeko jarrera erakustea.

2. multzoa. Diskurtsoen ugaritasuna: irakurtzea eta idaztea

- Elikadurak, zentzategi britainiar batean ikertzaile batek egindako ikerketaren emaitzak ikusita, jokabideetan duen eraginari buruzko testu idatzia informazio orokorra nahiz zehatza ulertzea, estilo eta irakurtzeko abiadura testuetara eta helburuetara egokituz.

- Gero eta testu konplexuagoetan, mezuen elementu inplizituak ulertzea.

- Elementu linguistikoak eta ez-linguistikoak erabiltzea, hitz edo esamolde ezezagunen esanahia ondorioztatzeko.

- Hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa eta argudioak laburtzea.

- Hainbat baliabide digital, informatiko eta bibliografiko modu autonomoan erabiltzea.

- Beste hizkuntzetan garatutako irakurmen-estrategiak erabiltzea eta transferitzea.

- Estrategia kontzienteak erabiltzea, testu idatziak ulertzeko eta sortzeko jokabidea arautzearren.

-Elikaduraren eta jokabideen arteko loturari buruzko testu baten laburpena idaztea, beharrezko estrategiak eta behar besteko zuzentasun gramatikala erakutsiz.

- Hizkuntza idatzia erabiltzeko jarrera positiboa izatea, hainbat helburu lortzearren.

3. multzoa. Literatura-diskurtsoa

- Liburutegia, bideoteka eta Internet erabiltzea, irakurtzeko autonomia garatuz joateko.

- Irakurtzeko autonomia garatzea.

- Beste literatura- adierazpen batzuk ezagutzea.

4. multzoa. Hizkuntzari buruzko gogoeta

- Hizkuntzari buruzko ezagutza erabiltzea, testuak hobeto ulertzeko eta idazteko.

- Ikasteko, askotariko baliabideak (informatikoak, digitalak eta bibliografikoak) autonomiaz erabiltzea, hala nola hiztegi elebidunak eta elebakarrak, kontsulta-iturriak…

- Norberak zein taldeak ebaluatzeko estrategiak erabiltzea, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko ekoizpenak hobetzeko.

- Akatsak ikas-prozesuaren parte direla onartzea, haien zergatia identifikatzea, eta zuzentzeko estrategiak erabiltzea.

- Gramatika-funtzioak eta –egitura konplexuak berrikustea eta erabiltzea, hainbat komunikazio-egoeratara egokituta:

- Zehar estiloa.

- Iritzia eman eta eskatzeko, adostasuna eta desadostasuna adierazteko formula linguistikoak.

-Ikasleen intereseko – eta curriculumaren beste ikasgai batzuei lotutako gai orokorrei dagokien lexikoa zabaltzea:

- Elikagaiei ikerketarekin lotutako hiztegia.

-False friends.

-Erraz nahasten diren hitzak: each eta all.

-Bring eta put erabiliz osatutako phrasal verbs-ak.

-Laburtzeko adberbioak: apparently, consequently, presently...

-/h/ hotsa zuzen ahoskatzea.

-Azalpenezko perpausen azentuazioa.

- Ikasteko aukerak –gela barrukoak zein kanpokoak- baliatzeko interesa izatea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek lagunduta.

- Hizkuntzaren gainean gogoeta egitearen garrantzia balioestea, norberaren ekoizpenak arautzeko eta ikasteko autonomia areagotzeko.

5. multzoa. Hizkuntzaren dimentsio soziala

- Atzerriko hizkuntza erabiltzen duten herrietako elementu sozial eta kultural nagusiak ezagutzea, batez ere erosketekin lotutakoak.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunen eta hemengo hiztunen arteko antzekotasunei eta desberdintasunei buruz gogoeta egitea, erosteko ohitura, jokamolde, jarrera, balio eta sinesmenei dagokienez.

- Atzerriko hizkuntzaren aldaerak: ingeles britainiar eta amerikarra.

- Solaskideen hizkuntza-erabilerak errespetatzea.

- Atzerriko hizkuntzako hiztunekin eta ikasleekin komunikatzeko interesa eta ekimena erakustea.

- Ikasgelan, ikastetxean eta inguruan dauden hizkuntza guztiak balioestea, komunikatzeko eta ikasteko bitarteko gisa.

- Beste hizkuntza eta kultura batzuetako jendearekin erlazionatzeak dakarren aberastasuna balioestea.

- Edonolako diskriminazioa dakarten mezuen aurrean, jarrera kritikoa izatea.

III. 4. UNITATEKO EBALUAZIO IRIZPIDEAK

1. Ahozko eta ikus-entzunezko testuak –ezagunak, gaur egungoak edo orokorrak- ulertzea, ikasketekin edo norberaren interesekin lotuta daudelako, edo atzerriko hizkuntzaren alderdi soziokulturalekin zerikusia dutelako.

- Ea ulertzen eta interpretatzen duen informazio nagusia eta zehatza genetikoki eraldatutako elikagaiei buruzko irratsaioko elkarrizketatik.

- Ea antzematen duen zein den esanahia, testuinguruak eta beste hizkuntzetak