bakerako hezkuntza

5
2010EKO ABUZTUAREN 1A 43 X - TERMOMETROA Medioetan sututako polemika baino askoz sakonagoa da eskoletan gatazkak bideratzeko eta elkarbizitza hobetzeko egiten den lanketa. Hezkuntzako adituei geletan ikusitakoak erakusten die ikasleekin ibilbide bat eginda edozein gai aztertzeko mamurik ez dagoela. Estrategia eta helburu politikoak utzi, eta pertsonen esperientzietatik ikastea da kontua. Bakerako hezkuntza Alderdikerien azpian, sendatu beharreko zauriak BAKEAREN eta Giza Eskubideen alde- ko Hezkuntzako Euskal Plana (2008/2011) nola sortu zen jakiteak pista asko ematen ditu, beronen bir- formulaziotzat aurkeztu den Biziki- detasun demokratikoa eta indarkeria des- legitimatzea (2010/2011) planaren nondik norakoak ulertzeko. Gorka Ruiz Bakeolako koordinatzaileak kontatu digu prozesua. Bakeola EDE (taldeko gatazketarako bitar- tekaritza zentroa) fundazioko kide da eta bakerako hezkuntza lantzen du, hezitzaileekin, eskolekin eta administrazioekin harremanetan. Bere hitzetan, 1998an elkartu zituz- ten lehen aldiz administrazioko era- kundeek bakearen inguruko elkar- teak, hezkuntzan zerbait egiteko. Dokumentu bat egin zuten, Educar para la paz en Euskal Herria(...) . Lehendakaritzak koordinatu zuen dokumentu hau, baina elkarte eta gizarte mugimendu pila batek hartu zuen parte. Hortik, 2002an hezkun- tza arautuari buruzko diagnostikoak egin zituzten ikastetxe eta elkartee- tan, gai hauek nola zeuden neurtze- ko: giza eskubideak, elkarbizitza… Bi dokumentu horietan agertzen da interesgarria litzatekeela EAEko bakerako plan bat egitea. Ruizek gogoratzen duenez: “Jon Mirena Landa sartu zen Giza Esku- bideen zuzendari, eta elkarteetatik esan genion komeni zela bakerako euskal plan bat egitea, behetik, gizar- tetik ehundua eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutakoa. Landak horren alde- ko apustua egin zuen”. Hamalau hilabeteko prozesu parte-hartzailea izan zen planaren aurrekaria: lan egin zuten elkarteekin, Eskola Kon- tseiluarekin, Arartekoarekin, Nazio Batuekin, Europako Kontseiluare- kin, ikastetxeekin, erakunde denekin (Eusko Jaurlaritza-Foru Aldundiak- Eudel-udaletxeak)… eta denen Estitxu Eizagirre WWW. BAKELAN. NET

Upload: gorka-ruiz

Post on 24-Mar-2016

219 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Reportarje de Argia sobre Educación para la Paz

TRANSCRIPT

Page 1: Bakerako hezkuntza

2010EKO ABUZTUAREN 1A 43

- T E R M O M E T R O A

Medioetan sututako polemika baino askoz sakonagoa da eskoletan gatazkak bideratzekoeta elkarbizitza hobetzeko egiten den lanketa. Hezkuntzako adituei geletan ikusitakoakerakusten die ikasleekin ibilbide bat eginda edozein gai aztertzeko mamurik ez dagoela.Estrategia eta helburu politikoak utzi, eta pertsonen esperientzietatik ikastea da kontua.

Bakerako hezkuntza

Alderdikerien azpian,sendatu beharreko zauriak

BAKEAREN eta Giza Eskubideen alde-ko Hezkuntzako Euskal Plana(2008/2011) nola sortu zen jakiteakpista asko ematen ditu, beronen bir-formulaziotzat aurkeztu den Biziki-detasun demokratikoa eta indarkeria des-legitimatzea (2010/2011) planarennondik norakoak ulertzeko. GorkaRuiz Bakeolako koordinatzaileakkontatu digu prozesua. BakeolaEDE (taldeko gatazketarako bitar-tekaritza zentroa) fundazioko kideda eta bakerako hezkuntza lantzendu, hezitzaileekin, eskolekin etaadministrazioekin harremanetan.Bere hitzetan, 1998an elkartu zituz-

ten lehen aldiz administrazioko era-kundeek bakearen inguruko elkar-teak, hezkuntzan zerbait egiteko.Dokumentu bat egin zuten, Educarpara la paz en Euskal Her ria(...) .Lehendakaritzak koordinatu zuendokumentu hau, baina elkarte etagizarte mugimendu pila batek hartuzuen parte. Hortik, 2002an hezkun-tza arautuari buruzko diagnostikoakegin zituzten ikastetxe eta elkartee-tan, gai hauek nola zeuden neurtze-ko: giza eskubideak, elkarbizitza…Bi dokumentu horietan agertzen dainteresgarria litzatekeela EAEkobakerako plan bat egitea.

Ruizek gogoratzen duenez: “JonMirena Landa sartu zen Giza Esku-bideen zuzendari, eta elkarteetatikesan genion komeni zela bakerakoeuskal plan bat egitea, behetik, gizar-tetik ehundua eta Eusko Jaurlaritzakbultzatutakoa. Landak horren alde-ko apustua egin zuen”. Hamalauhilabeteko prozesu parte-hartzaileaizan zen planaren aurrekaria: lanegin zuten elkarteekin, Eskola Kon-tseiluarekin, Arartekoarekin, NazioBatuekin, Europako Kontseiluare-kin, ikastetxeekin, erakunde denekin(Eusko Jaurlaritza-Foru Aldundiak-Eudel-udaletxeak)… eta denen

Estitxu Eizagirre

WW

W. B

AK

ELA

N. N

ET

Page 2: Bakerako hezkuntza

artean eraiki zituzten diagnostikoaeta planaren ildoak. “Plana iritsizenean adostasun handikoa zen”baieztatu du Ruizek.

“Hor hasi zen polemika”2006an hasi zen diagnostikoa, plana2007ko abenduan onartu zen, eta2008-2011 eperako jarri zen mar-txan. Ruizen hitzetan, “hor hasi zenpolemika. Orduan jada oposiziokoalderdiek oraingo azentuak eginzituzten: besteak beste ETArenindarkeriaren gaia diluituta geratzenzela…”. PSEk ekarpen horiek lanprozesuaren barruan egin zituen,eta integratu egin ziren planean.“Baina publikoki oposizioa desmar-katu egin zen”. Ordea, Plana onartuegin zen Gobernu Kontseiluan,oposizioak “babes kritikoa” emanziolako.

Plana martxan jarri zen etahonen barruan garatu zuten Bakera-ko urratsak, biktimen testigantzakbiltzen dituen unitate didaktikoa.Giza Eskubideen Zuzendaritzakgidatu zuen, eta Hezkuntza Sailekoteknikariek landu zuten alde peda-gogikoa. Emaitzen ebaluazioa kan-poko agente independente batekegin zuen, EHUko Maite Garaigor-dobil buru zela, eta emaitza hauekargitaratu egin ziren, unitate didak-tikoa hobetzeko. Sei eskoletan apli-katu zen bi urteko esperientzia pilo-tuaren ostean, materiala prestzegoen eskola denetara zabaltzeko.Eta Berritzeguneetako Garatu pro-graman (irakasleak trebatzeko)eskaintzeko irakasleentzako mate-riala prestatzen ari ziren. Jon Mire-

na Landak, orduko Giza Eskubi-deen saileko zuzendariak dioenez,“ia dena eginda zegoenean”,Gobernu aldaketa etorri zen, eta“jarraipena eman beharrean lanhori dena pikutara bidali eta besteplanteamendu bat egin dute”.

Ruizek dioenez, “Gobernu berriasortu zenetik jakina zen plana bir-formulatzen ari zirela. Baina ez daprozesu parte-hartzailerik izan.Lehen zirriborroa iritsi zitzaiguneanEskola Kontseiluak, elkarteek, etaerakunde batzuek hitza hartugenuen esateko beharrezkoa zelaaurreko plana kontuan hartzea,prozesu parte-hartzailea beharrez-koa dela… Alegazioak egiteko 15eguneko epea ireki zen, tarteanAste Santua zegoela”. Denborahorretan egin zituzten euren ekar-penak entitateek eta eskatu zutenprozesu zabalago bat ireki zedila.“Azkenik, maiatzean epea luzatuzen, eta bakerako 34 entitatek osa-tzen dugun Giza Eskubide eta BakeHezkuntzaren Elkarteen foroandokumentu landuago bat egingenuen”. Planaren birformulazioanerakundeek egindako ekarpenbatzuk kontuan hartu zituzten.

Birformulazioa nola onartu zenazaldu du Ruizek: “Gobernuak argizuen aprobatu egin nahi zuela etaEAJrekin negoziatu zuen. EAJklortu zuen birformulazioan txerta-tzea aurreko planaren zati handibat. Maiatza bukaeran, bake jardu-naldi batzuetan bota zuten ‘badugu-la akordioa!’. Hori komunikazioformalaren bezperan izan zen.EAJk egun horretan esan zuen

baietz, ados zegoela ildo nagusie-kin, baina Gobernuak Kontseiluanaurkeztu zuenean, EAJk “babes kri-tikoa” azaldu zuen, alegia, PSEkPlana onartzeko erabili zuen for-mula bera. Alderdi politikoen jokoada”. Ruizek salatzen duenez: “Ojalaindar hori jarriko balitz ekintzetan,irakasleen prestakuntzan… hilabe-teak eta urteak pasatzen direlakopolemikan, eta ez delako aurreraegiten”. Gaia “arduragabekeriaz”eraman dela gehitu du: “Horrelakogai sakona, serioa, eta sekulakokarga duena, ezin du erakundebatek pentsatu hain era sinpleankonponduko duenik. Horrela gerta-tu da gertatu dena. Desastrea izanda. Prozesua burugabekeria batizan da”.

Emaitza: Izenburu berriaPlanari izena aldatu badiote ere,horrela baloratzen du Ruizek:“Zabor mediatiko eta politiko parti-distaren azpian, benetan gelditudena da aurrekoa bere horretan,gehi Gobernu berriak gehitu dituenhiru azentu” (hurrengo ataleanaztertuko ditugu). “Aurrekoaren kor-taipega da, birformulatutako doku-mentuaren zati handi batean, ‘bakeeta giza eskubideen hezkuntza’ jar-tzen zuen lekuan eman diote F5teklari (aldatu aginduari) eta jarridute titulua ‘bizikidetasun demokra-tikoa eta indarkeria deslegitima-tzea’”. Aurreko ekintza askori titu-lua bakarrik aldatu bazaio ere, hiruazentuak antzematen direla dio, “ezdira literatura hutsa”. Izen aldaketa-ren atzean dagoen ikuspegi aldaketaazaltzen du birformulazioarenSarrerak (5-6 orriak): “Gobernuberriaren balorazioa da bakearenaldeko hezkuntza ‘disolbatua’ geratudela giza eskubideetarako hezkun-tzan egindako lanketa orokorrean(...)Euskadik bizi duen errealitateaaintzat hartuta –biolentzia terroris-taren zartadak eta biolentzia legiti-matzen dutenak jasan behar dituoraindik–, komenigarria da arretaeta lehentasun osoa ematea biziki-detasun demokratikoaren arloan etabiolentzia deslegitimatzearen arloanegin beharreko esku-hartzeari”.

Jon Mirena Landak dioenez,“Itxuraz aurrekoaren birmoldaketadenak, egiten duena da aurrekoa txi-

JON

C.H

OD

GSO

N

JON

C.H

OD

GSO

N

Jon Mirena Landa eta Gorka Ruiz.

T E R M O M E T R O A - B a k e r a k o h e z k u n t z a

44 2010EKO ABUZTUAREN 1A

T E R M O M E T R O A -

Page 3: Bakerako hezkuntza

2010EKO ABUZTUAREN 1A 45

- T E R M O M E T R O AB a k e r a k o h e z k u n t z a

Biktimak gelan: Eskola bakoitzak zergutxieneko bete beharko ditu eta zeraukeratu?Pairatutako sufrimenduaren kontaketabaliabide pedagogiko baliotsua da, Eus-kadiko Eskola Kontseiluak esan zuenbezala. Nola egin erabakitzeko, zuze-nean edo bitartekoekin, ikastetxeeiautonomia handia aitortzen zaie. Horrekdakar berarekin ikastetxeek erantzuki-zun handia dutela zentro eta ikasle guz-tientzat jarritako helburu hauek lortzeko.

Plana egitetik gelan aplikatzera: zer puntutan dago prozesua?Plana jada aplikatzen hasia dago: curriculuma errefor-matu egin da; udan hasi dira lehen formazio ekintzak,ikasturtean zehar jarraituko dutenak; lanean ari garaaurreko planean aipatzen ziren material didaktikoak bir-formulatzeko; baita elkarbizitzarako behatokia hobetze-

ko ere; eta iritsi gara bukatzera ikaste-txeetako elkarbizitza planak orientatzekobalioko duen informea. Informe hau ibil-bide luzeena duten ikastetxeen artekolanketa zehatz baten ondorio da...finean, martxan gara.

Nola zabalduko duzue Plana irakas-leetara?Hezkuntzako profesionalek bereiz ditza-kete argi zein diren plan hau egikaritzeanlortu beharreko helburuak. Horretarako,komunikazio zuzen eta jarraia ahalbide-tzen duten espazioak ugaritzen ari gara,ahaztu gabe hezkuntza egiturak dituen

bideak (Berritzeguneak, ikuskaritza...), eta ohiko infor-mazio espazioak. Bide batez, plana ezagutu nahi duenedonork egin dezake kontsulta eta bere iritzia emanwww.irekia.euskadi.net gunean, herritarren parte-har-tzea bultzatzeko Eusko Jaurlaritzak irekitakoan.

kitu. Aurrekoak giza eskubideekinzerikusia duen dena arautzen zuen.Honek beste bihotz bat du, etaberaz beste izaki bat da. Baina horiegiteko kontsentsua behar da, ezindu Gobernuak bakarrik erabaki. Ezda arrazoi morala eskuratzeko lehia,denok onartutakoa behar du”.

Hiru azentuakAurreko planarengandik bereiztendituena, hiru azentu edo printzipiodira: “Indarkeriaren biktimak plana-ren erdigunea izatea, erakundedemokratikoen aldarrikapena etaterrorismoa eta zilegi ez diren gaine-rako indarkeriak deslegitimatzea”.

Indarkeriaren biktimez zer uler-tzen duen azaltzen du birformula-zioak, 38-39. orrietan: “(aurrekoPlanean) ez da terrorismoaren bik-tima gisa duten berezitasuna aintzathartzen, eta ‘indarkeria sufritu edosufritzen duten pertsona’ gisa har-tzen dira. Hori, bada, nahasgarriada indarkeria-forma bakoitzarenbereizgarritasunari dagokionez.Horren aurrean, beraz, proposatu-tako berrikusketan argi utzi behar-ko da indarkeria terroristak jasokoduela hezkuntza-arreta espezifikoa(dagozkion espazio eta moduekin),hark sortutako biktimei laguntza

emanez”. ETAren biktimek zehaz-tasuna irabazi duten bitartean, aipa-tu ere ez ditu egiten planak gainera-ko biktima politikoak. Planarenbirformulazio honi erantzunez,Baketikek zera eskatu du Bi ekarpendokumentuan, “Giza eskubideenurraketen osoko ikuspegi aldeanitzabarneratzea”: “Biktimekiko elkarta-suna lantzea anitza izan beharko du,doakoa eta bakoitzaren arrazoi edoposizionamendu politikoetatik atgaratua”.

Bigarren azentuaz galdetu dioguRuizi eta bere ustez, “Erakundedemokratikoen errespetua etadefentsa eta abar, hori alderdi poli-tikoen mezua da, ulertzen dutelakoETAren inguruak erakunde demo-kratikoen kontra egiten duela. Bakehezkuntzarako planean desenkaja-tuta sartu dute. Zeren lantzen badi-tugu gatazkei aurre egiteko gaitasu-nak, enpatia, etsaiaren irudiarendeseraketa, humanizatzea, indarke-riarik eza… Lanketa horrekin besteesfera batzuk –demokrazia, parte-hartzea, erakundeak– indartuta ate-rako dira. Eta gainera, erakundedemokratiko baten aurka egoteak,ez du zertan biolentoa izan”.

Hirugarren azentuan sartuta,Baketikek Bi ekarpen dokumentuan

agertzen du “indarkeriaren zilegita-sunik eza onartzeak bere arriskuak”izan ditzakeela: “Arazoa da erabaki-tzea nork zehazten duen zerk legiti-matzen duen indarkeria edo zerkkentzen dion zilegitasuna. Etahemen topo egiten dugu arriskue-kin eta norberaren aldeko interese-kin. Kontzeptuaren erabilera anbi-guoak edozeinek norberarenideiekin bat egiten ez duten propo-samen, diskurtso edo ekimenhoriek indarkeriaren zilegitasunarenaldeko faktoretzat hartzea ahalbide-tzen du. Horrela, premisa positibobatetik abiatuz, indarkeriaren zilegi-tasunik eza onartzea den bezala,norberaren interesak defendatzendituen terrorismoaren erabilerapolitiko interesatuaren beste erabi-lera modu batekin egiten dugu topo.Bakea, askatasuna, justizia edotaberau bezalako kontzeptuek betidute perbertsio honen arriskua”.

Barne Sailak idatzia, eragileek leunduaBirplanteamenduaren SarrerakGobernuaren egitasmoan kokatzendu hezkuntzako plan berritua:“Gobernu honek, terrorismoarenaurkako borroka, elkarren osagarridiren hiru esparrutan oinarritzen

Antonia Ozcariz, Hezkuntza sailburuordea“Plana jada aplikatzen hasia dago”

Page 4: Bakerako hezkuntza

du: terroristak jazartzea eta atxilo-tzea; terrorismoaren bortizkeriababesten eta justifikatzen dutenjarrera eta jokabideak kritikatzea etahoriei aurre egitea; eta balio demo-kratikoak sustatzea eta orokortzea”.

“Agiri hau egiteko arrazoiak” ata-lean adierazten da, batetik aurrekoplanaren bi urtez behingo ebaluazioeta egokitzapena egitea tokatzenzela, baina bestetik, bi gertakizunekekarri dutela berrikusketa: bata daTerrorismoaren Biktimei Aitorpenaeta Erreparazioa egiteko 4/2008Legea, eta bestea, 2009an EuskoJaurlaritza aldatu izana. Jon MirenaLandak argi du politikatik hezkun-tzarako egindakoa dela. Idazkeranere nabari du hori: “Luma desberdi-nak antzematen dira, badira lumagogorrak Barne Sailak idatziak, etabeste luma batzuk leunagoak”. Bir-planteamenduaren zirriborroaazkenik onartu denaren laurdenabaino ez zen luzeraz, eta edukizhiru azentuak azaltzera mugatzenzen. Zirriborroari egindako alega-zioen emaitza izan da aurreko planaia osorik gehitzea, lehen azaldudugun bezala. Hizkeraz ere gordi-nagoa zen: zirriborroa ezezkozadierazia zegoen, onartu dena,aldiz, baiezkoan eta leunduta, nahizeta gizartearen definizio negatibobatzuk mantentzen diren, adibidez,8. orrian: “intolerantziarekin,gorrotoarekin eta indarkeriarekinluzaroegi bizi izan den herria”.

Zer egin da orain arte eskolan?Joxe Mari Arakama Elkarbizitzamintegiko koordinatzailea da,Lasarteko Berritzegunean. Azaldudigu elkarbizitza positiboa lantzendela eskoletan: “Elkarbizitza positi-boaren filosofia da gatazka aukerabezala hartzea bizitzen eta elkarbi-zitzen ikasteko”. Legez eskolabakoitzak bere Elkarbizitza Planaegin behar du, eta organo berri batsortzen da ikastetxe bakoitzean:Behatokia. Honek ikastetxekoelkarbizitzaren diagnostiko bat egi-ten du, eta egoera sakon aztertuondoren, sektore guztien partaide-tzaz egiten du bere ElkarbizitzaPlana. Normalean, elkarbizitza pla-nean lantzen dira hainbat gizartetrebezia: gatazkak konpontzea, adi-men emozionala, bitartekaritza,

negoziatzea, entzuten ikastea...Ruizek oso positibo baloratzen

ditu Elkarbizitza Planak: “Makroga-tazka bat landu nahi izatea, askotanez dugunean gaitasunik gure gataz-kei aurre egiteko klasean, etxean etaabar, hegan egin nahi izatea da.Elkarbizitza Plana oso oinarri onada, egunerokotasunean ditugungatazkak lantzeak ahalbidetzen due-lako dimentsio eta plano konple-xuagoetako gatazkak lantzea”.

Eskola bakoitzeko ElkarbizitzaPlanaz gain, lehen aipatutako Bake-rako ur ratsak unitate didaktikoanabarmendu daiteke: 120 ekintzensorta biltzen du, sekuentziazsekuentzia, giza eskubideetatik hasieta biktimekin bukatu arte. 12 ordu-ko unitate didaktikoa da, eta azken2 ordutan ETAren eta GALen bik-timen testigantza jasotzen du.

Zaila baina landu beharrekoaRuizek dioenez: “Lehenik plantea-mendu orokorrago batetik landubehar da indarkeria eta biktimengaia, baina gero errealitate zehatzeierreparatuz”. Hori bai, helduakaurretik: “Helduek konpondu gabedituzten gatazkak gelara eramatea,hasi aurretik jada porrot ziurra da.Nola dinamizatuko du irakaslebatek aktibitate edo klasea, berakere maila pertsonalean erantzungabe, itxi gabe edo pausatu gabebadu gaia? Irakaslegoa ez delaausartzen? Eta nola ausartuko daba! Hau ez da torlojuak egitea, hau

da tematika sozial konpondu gabebat lantzea, gizartean kontsentsurikez duena, eta identitatea eraikitzenari diren gazteekin gainera”.

Baina landu beharreko eremuaikusten du: “Gizartean zerbait parte-katzen badugu, dira oraindik bizirikdauden sufrimendu errealitate des-berdinak. Pedagogiaren eremuan,hor ematen da pertsonen artekokonexioa. Historia bera eraiki etaados jartzea ezinezkoa da. Bainamemoria partekatua egitea, zurekontakizunak eta nireak gehitzea, etaonartzea izan ditugun bizipen des-berdinak eta hortik aurrera begira-tzea, hori Euskal Herrian noizbaitegin beharko da. Eta egiten ez badu-gu, beste trantsizio espainiar bateanegongo gara, ‘bakearen izenean,amen; denok egin ditugu akatsak etaez diezaiegun begiratu’. Baina Eus-kal Herrian aukera dugu atzera begi-ratu eta esateko ‘honetan guztianhanka sartu dugu, eskubide hauekurratu dira eta egin genituen barbari-tateak. Egia da. Eta konpromisoahartzen dugu errepikatu ez dadin.Eta orain begiratuko dugu aurrera’.Hori landu daiteke ikasleekin gelan”.

Ariketa horren beste muturreandauden gizarte mekanismoak sala-tzen ditu Ruizek: “Erlatibotasunmorala dago hemen. Hil duten per-tsona berdez bazihoan ongi, etaurdinez bazihoan gaizki. Hori abe-rrazio etiko-moral izugarria da. Etakorporatibismoa dago Giza Esku-bideetan. ‘Giza Eskubide denak

Bai kartel hau eta baita erreportajea ireki duen “Denon artean bakea!”, ZarauzkoUdalak antolatutako “Irudikatu zure mundua” lehiaketan parte hartu duten bi dira.

T E R M O M E T R O A - B a k e r a k o h e z k u n t z a

46 2010EKO ABUZTUAREN 1A

Page 5: Bakerako hezkuntza

pertsona denentzat, eta egoeradenetan’ ideia hori ez izatea gauzadenen zutabe, oso larria da. Nireeskubideak urratzen badira osolarria iruditzen zait, baina bestealdearenak direnean, hor konpon…Deshumanizazio handia dago”.

Gaia lantzeko metodologiaM11-ko atentatua DBHko ikaslee-kin lantzeko unitate didaktikoakprestatu zituen Bakeolak, EuskoJaurlaritzak 12 ikastetxetan paratuzuen erakusketari lotuta. Hiru pau-soko ibilbide pedagogiko honek eus-kal gatazka lantzeko ere balio leza-keela dio Ruizek: “Enpatizatzea,etsaiaren irudia deseraikitzea etaegoerak humanizatzea, hori da edo-zein unitate didaktikok egin beharduen ibilbide emozionala”. Hauekdira unitate didaktiko haren urratsak:

1.- Gertakizunen analisia egitea.Ikusmen fokoa zabaltzea, ulertzea.Atentatu batek biktimak utzi ditu,baina zergatik gertatu da?

2.- Jarreren lanketa. Nola koka-tzen naiz ni errealitate horrenaurrean? Ikuspegi sozio-afektibotik,emozioetatik lan eginaz, bizipeneta-tik, enpatiatik. Horrek humanizatuegiten du egoera. “Beste”aren iru-dia izatetik zure errealitatera ekar-tzen duzu gaia. Sorrarazi dituensentimenduak bideratzen dira.M11ko kasuan, “Biktimek bideo etaargazkietan kontatzen zuten nolabizi izan zuten egun hura etahurrengoak. Ikasleei proposatzengenien bost zentzumenen bidezitzuli zezatela sentitu zutena. Itzelaizan zen. Askotan ez dugu gaitasu-nik adierazteko egoera horreksorrarazten digun emozioa. Panele-tan bakoitzak nahi bezala adierazizuen; hitzez, marrazkitan…”.

3.- Norberaren konpromisoa.Zer egin dezaket nire egunerokota-sunean, egoera horiek eman ez dai-tezen laguntzeko. Bizi izan duenhori eta norberak ateratako ondo-rioak praktikara eramatea da kontua.

Biktimak nola eraman gelara?Ekintza zehatz hori pedagogikokiegoki ikusten duen galdetu dioguRuizi: “Testuinguruz kanpo, hez-kuntza programaz kanpo eginezgero, desastrea izan daiteke. Etaalderantziz: ongi landutako ikasletalde batean, gehien sufritu dutenekbalio handiko ekarpena egin deza-kete, baldin eta min hori bakerakopotentzial eraikitzaile bihurtu badubiktimak”. Baldintza batzuk beha-rrezko ikusten ditu: “biktimakdolua burutua izatea, oinarrizkoplanteamendu pedagogikoa izatea,maila etiko eta moralean kategoriahumano nahikoa izatea, alderdike-rietatik kanpo kokatzea, eta trebeta-sun komunikatiboak izatea”. Bal-dintza horietan dago arriskua: “Hauizango bada lehen lerroko biktimamediatikoa halako gelara eramaneta argazkia ateratzera… Horrekbalio sinboliko politiko mediatikohandia du. Baina heziketarako ez dubaliorik”. Zer den gertatuko dena?Bada bi aukerak ikusten ditu posi-ble: “Kontziente gara biktimenzuzendaritzak eta Hezkuntza Saile-ko teknikariek apustu egiten dutelalan hau egin dadin bigarren edohirugarren lerroko biktimekin(mediatikoki ezagun ez direnekin).Baina alderdien arteko lehiak dakarposible dela medioetan lehen lerro-ko biktimak eskolan agertzea. Etahau ezin da onartu. Indarkeriarenerabilera alderdikoiak min handiaegiten du, eta eskolari ere bai”.

Gelako ikasleekin zer gertatudaitekeen galdetu diogu, hauetakoaskok etxean bizi baitituzte bestealdeko indarkeriaren ondorioak:“Planak onartzen dio eskolari ekin-tza hori egin edo ez erabakitzekoautonomia. Baina ez dut sinestenongi landutako talde batek ez har-

tzea errespetuz eta goxotasunezsufritu duen pertsona bat. Edozeindelarik ere sufrimendu horren jato-rria. Ez da posible neurri horretakodeshumanizaziorik. Nahiz batekbesteari tiroa jo buruan, edo bes-teak bata torturatu. Ez dut sinestenbi pertsonek elkar ezagutu baduteemango denik blokeo egoera edokonfrontaziorik. Pertsona izaerakez garamatza horretara. Ez dutsinesten lanketa zaindu bat egindageletan, ez garenik iritsiko errespe-tura eta minarekin bat egitera”.

Hezkuntzako profesionalek ez dakite nola aplikatuko den“Zehazgabetasuna” da hezkuntzakoadituek plana definitzeko darabiltenhitz gakoetako bat. Oraindik gara-pena falta duela, asmo horiek denakgelara nola eramango dituztenzehaztea. Ruizen hitzetan: “Meto-dologikoki oraindik ez dakigu noladagoen planteatuta plana, eta denada nola egiten den. Planek askotanez dute ezertarako balio ez badiraeuskarriak garatzen (unitate didakti-koak eta gainerakoak), eta egitekomoduak ez badu koherentziarikmantentzen”. Joxe Mari Arakama-ren lana da irakasleen formakuntza-ren bidez bizikidetzarekin lotutakoprogramak eskoletara zabaltzea, etaberak dioenez: “Pentsatu nahi dutirailean iritsiko zaigula proposamenzehatza Berritzeguneetara. Oraindikez daukagu”. Jon Mirena Landakzailtasunak ikusten ditu datorrenikasturtean geletan martxan jartze-ko: “Hau modu sistematikoan egite-ko ehunka pertsona behar dira. Etaproiektu pilotua egiteko zail dute,urtebete behar baita prestatzen.Seriotasuna eskatu behar da”. n

”Memoria partekatuaegitea, zure kontakizunak

eta nireak gehitzea,onartzea izan ditugunbizipenak eta hortik

aurrera begiratzea, horinoizbait egin beharko da”

GORKA RUIZ, BAKEOLA

Dokumentuak eta erakun-deen loturak.

“Itxuraz aurrekoarenbirmoldaketa denak,

egiten duena da aurrekoatxikitu. Hori egiteko

kontsentsua behar da,ezin du Gobernuakbakarrik erabaki”

JON MIRENA LANDA

”Pentsatu nahi dut iraileaniritsiko zaigula proposamenzehatza Berritzeguneetara.

Oraindik ez daukagu”

JOXE MARI ARAKAMA

- T E R M O M E T R O AB a k e r a k o h e z k u n t z a

2010EKO ABUZTUAREN 1A 47