azkeneko hausnarketa

3
AZKENEKO HAUSNARKETA (ondorioa) Badira aste batzuk blog honetan ikasgaiaren ingurukoak idazten hasi nintzela. Egunerokoaren hasieran irakur daitekeen bezala, lehenengo egunetan nahiko nahastuta nengoen, nahiko galduta. Hala ere egunak aurrera egin duten bezala, neu ere zentratzen joan naiz, ikasgaiaren nondik norakoak ulertzen, eta pixkanaka gaiaren inguruko gauza berriak ezagutzen, ikasten eta sortzen. Guzti honetan, alde batetik ikasgaiaren antolamenduak lagundu didala esango nuke; eta bestetik, nire jakin minak, kezkak, zalantzek… Ikasgaiaren antolamenduari dagokionez esan, modu egoki batean planteatuta dagoela. Blogean bertan ikus daitekeenez, zeregin ezberdinak burutu ditugu ikasgaian zehar, eta horretaz gain hitzaldiak ere izan ditugu gaia sakontzeko helburuarekin. Egin ditugun zereginak modu eta maila ezberdinetakoak izan direla esango nuke: hasteko, gure esperientzietara jo genuen, eta gure praktiketako geletan IKT-en inguruan izandako esperientzia eta ikusitakoa aztertu eta alderatu genituen, honek, gure burua gaian kokatzen lagundu zigun, zer ezagutzen genuen eta zein hutsune genituen ohartzen ere bai; honi jarraiki, eta hutsune horiek bete nahirik, gai libre baten inguruko lana burutu dugu. Gure taldeak, Eskola 2.0 gaia aukeratu genuen, gure ustez, egun gizartean bolo bolo dabilen gai bat baitugu, eta ikastetxeekin lotura zuzena duena. Gure

Upload: maitane

Post on 30-Jul-2015

329 views

Category:

Education


3 download

TRANSCRIPT

Page 1: Azkeneko hausnarketa

AZKENEKO HAUSNARKETA (ondorioa)

Badira aste batzuk blog honetan ikasgaiaren ingurukoak idazten hasi nintzela.

Egunerokoaren hasieran irakur daitekeen bezala, lehenengo egunetan nahiko

nahastuta nengoen, nahiko galduta. Hala ere egunak aurrera egin duten bezala, neu

ere zentratzen joan naiz, ikasgaiaren nondik norakoak ulertzen, eta pixkanaka gaiaren

inguruko gauza berriak ezagutzen, ikasten eta sortzen.

Guzti honetan, alde batetik ikasgaiaren antolamenduak lagundu didala esango

nuke; eta bestetik, nire jakin minak, kezkak, zalantzek…

Ikasgaiaren antolamenduari dagokionez esan, modu egoki batean planteatuta

dagoela. Blogean bertan ikus daitekeenez, zeregin ezberdinak burutu ditugu ikasgaian

zehar, eta horretaz gain hitzaldiak ere izan ditugu gaia sakontzeko helburuarekin. Egin

ditugun zereginak modu eta maila ezberdinetakoak izan direla esango nuke: hasteko,

gure esperientzietara jo genuen, eta gure praktiketako geletan IKT-en inguruan

izandako esperientzia eta ikusitakoa aztertu eta alderatu genituen, honek, gure burua

gaian kokatzen lagundu zigun, zer ezagutzen genuen eta zein hutsune genituen

ohartzen ere bai; honi jarraiki, eta hutsune horiek bete nahirik, gai libre baten inguruko

lana burutu dugu. Gure taldeak, Eskola 2.0 gaia aukeratu genuen, gure ustez, egun

gizartean bolo bolo dabilen gai bat baitugu, eta ikastetxeekin lotura zuzena duena.

Gure aldetik, gaiaren inguruko informazio falta handia genuela ohartu ginen, eta gaia

jorratzeari ekin genion. Horretarako ikastetxe batera bisita, informazio bilketa, gure

iritzien transkripzioa… egin genituen. Lan honek ikasgaiaren inguruko hainbat zalantza

argitzen lagundu digu, eta gure etorkizun baterako oso baliagarri egingo zaigun

informazioa biltzen ere lagundu digu.

Eskola 2.0 lanarekin lotuta, beste idatzi bat ere egin genuen. Honek helmuga guk

sortutako egunkarian izango zuen, eta hori horrela, grina handiagoz idatzi genuen. Izan

ere, gure lanak emaitza izango zuela ikusi genuen, egun irakasle lanetan diharduten

askoren eskuetara iritsiko zela… hori horrela, garrantzitsua zen lana gogoz eta ongi

egitea. Ahaleginak behitzat egin genituen eta gure alde kritikoari ateak zabalduz osatu

genuen Eskola 2.0 vs Ikasys artikulua.

Page 2: Azkeneko hausnarketa

Aipaturiko hauek taldeko lanak izan dira, baina horretaz gain, bakarka ere egin

dugu gure ibilbidea ikasgaian. Klasea izaten genuen egun bakoitzean egunerokoa idatzi

dugu, bertan egunean egindakoak, ikasitakoak, sorturiko zalantzak… idatzi ditugu, eta

honek ikasgaia egunerokotasun batean eta modu antolatu batean aurrera eramaten

lagundu digu. Horretaz gain, sarean aurkitzen genuen informazio ezberdina blogean

txertatzen joan gara, horrela ikaskide guztientzat erabilgarri izan dadin, eta horrek ere

gure ezagutzak aberasten lagundu digu.

Eta guzti honen gainetik, gure irakasleak gaiaren inguruan antolatutako hitzaldiak

izan ditugu. Alde batetik, ikastolen elkartekoak izan genituen Ikasys proiektuaren

inguruan hizketan; eta bestetik, Amara Berri eskolakoak, beren ikastetxetako IKT-en

erabileraren berri ematen. Azken egunean, Joxemik berak hainbat ikastetxetako

irakasleei zuzendutako hitzaldian egoteko aukera ere izan genuen. Guzti hauek ere oso

aberasgarri egin zaizkidala esango nuke, azken batean nire ezagutzen osagarri izan

baitira.

Ikasgaiari amaiera emateko zera esango nuke, orain arte ez dudala gehiegi

erreparatu ikasgela eta IKT-en inguruko harremanean. Orain aldiz, argi daukat

harreman estua dagoela bi alderdi horien artean. Gainera, denok dakigu teknologia

berriak gero eta indartsuago eta boteretsuago direla gure artean, eskolan, lanean

nahiz etxean. Hori horrela, landu beharreko gai bat delakoan nago, ongi prestatu

beharrekoa, hori ezean ez baitu emaitza onik emango. Esan dudanez, irakasgai honek

gauza asko argitzeko lagundu dit, baina, oraindik zalantza bat baino gehiago ditut, eta

nik bezala irakasle diren beste askok ere izango dituztela esango nuke. Horregatik diot,

ongi landu beharreko gaia dela.

Eta guzti hau esan ondoren, eta ikasitakoak nire iritzia sortzeko eragina izan duela

erakutsi nahirik, esaldi honekin eman nahiko nioke amaiera irakasgaiari:

“Zer lortu nahi dugun PENTSATU,

gelan nola landu PRESTATU,

eta ondoren TEKNOLOGIA SUSTATU”